txostena ikt (1)

18
SARRERA Teknologiak bizitzako esparru pertsonalean zein sozialean erabiltzeak, hainbat aldaketa ekartzea suposatu du gizartean. Gaur egun, alde batetik, informazioaren gizartea nagusi da eta informazioa eta komunikazio teknologikoen garapenaren ondorioz gizartean aldaketak eman dira. Beste alde batetik, ezagutzaren gizartea ere aipatzea dago, eta ezagutza zientifikoetan dauden aurrerapenen ondorioz, gizartean aldaketak eman dira. Gizarte berri honetan, informazioa eta komunikazioa ekonomikoki iturri aberatsa bilakatu dira. Informaziozko eta komunikaziozko teknologiek eraldatu egiten dituzte erlazio sozialak eta familiarrak, espazio soziokultural berria sortuz. Honekin batera, “brecha digital” delakoa sortzen da, bereizketa bat eginez informazioa, komunikazioa eta sorkuntza teknologia hauek sustatzen ditutztenen eta ez dituztenen artean. Gizartearen ezagutza horretan, gizakien aktibitatearen inguruan sortzen diren ezagutza berriak handituz doaz. Aurrerapen bakoitzak badauka talde espezializatu bat, gainera, ezagutza edota aurrerapen zientifiko berri bat konpartitu egin daiteke mundu osoarekin , une berberean. Baina etengabeko ezagutza honek, bizitza osoan zehar ikasten egoteak eskatzen du eta horretan komunikabideak eta teknologiek funtzio garrantzitsua betetzen dute. Hala ere, garrantzitsuena da aldaketetara egokitzeko gaitasuna izatea eta ez ezagutza maila altua izatea. Hau da, ezagutza horiekin moldatzen jakitea. Hori horrela izanda , hainbat aldaketa metodologiko eta didaktiko eman dira eta norberak eraiki behar ditu ezagutza horiek hezitzailearen laguntzaz; gainera, egiten ikasten dela defendatzen da. Argi dago, ezagutzen inguruan eta gizartean dauden aldaketek hezkuntzan aspektu etikoak eta kulturalak aldatzea dakartzatela eta orain arte izan dugun curriculumak zentzua galdu egiten duela estatikoegia delako. Ondorioz, ezinbestekoa da hezkuntza birplanteatzea eta paradigma berri bat sortzen da non gizartearen beharrak kontuan hartzen diren. Zer da gazteek ikastea nahi dena? zertarako? Zelan? Beraz, esan bezala, ikasleengandik eta zuzendaritzatik espero dena aldatu egiten da. Munduko hiritarrek kontzientzia hartu beharko dute, gainera, eskolak eta garraio komunikabideak garrantzia hartzen dute. Beharrezkoa da hezkuntza sistema egokitzea XXI. mendeko gizartera. Modu kontzienteago eta konprometituago batekin ezagutzetara hurbiltzeko 1

Upload: erikaewan

Post on 12-Jan-2015

305 views

Category:

Documents


1 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

SARRERA

Teknologiak bizitzako esparru pertsonalean zein sozialean erabiltzeak, hainbat aldaketa

ekartzea suposatu du gizartean.

Gaur egun, alde batetik, informazioaren gizartea nagusi da eta informazioa eta komunikazio

teknologikoen garapenaren ondorioz gizartean aldaketak eman dira. Beste alde batetik, ezagutzaren

gizartea ere aipatzea dago, eta ezagutza zientifikoetan dauden aurrerapenen ondorioz, gizartean

aldaketak eman dira. Gizarte berri honetan, informazioa eta komunikazioa ekonomikoki iturri

aberatsa bilakatu dira.

Informaziozko eta komunikaziozko teknologiek eraldatu egiten dituzte erlazio sozialak eta

familiarrak, espazio soziokultural berria sortuz. Honekin batera, “brecha digital” delakoa sortzen

da, bereizketa bat eginez informazioa, komunikazioa eta sorkuntza teknologia hauek sustatzen

ditutztenen eta ez dituztenen artean.

Gizartearen ezagutza horretan, gizakien aktibitatearen inguruan sortzen diren ezagutza berriak

handituz doaz. Aurrerapen bakoitzak badauka talde espezializatu bat, gainera, ezagutza edota

aurrerapen zientifiko berri bat konpartitu egin daiteke mundu osoarekin , une berberean. Baina

etengabeko ezagutza honek, bizitza osoan zehar ikasten egoteak eskatzen du eta horretan

komunikabideak eta teknologiek funtzio garrantzitsua betetzen dute. Hala ere, garrantzitsuena da

aldaketetara egokitzeko gaitasuna izatea eta ez ezagutza maila altua izatea. Hau da, ezagutza

horiekin moldatzen jakitea.

Hori horrela izanda , hainbat aldaketa metodologiko eta didaktiko eman dira eta norberak eraiki

behar ditu ezagutza horiek hezitzailearen laguntzaz; gainera, egiten ikasten dela defendatzen da.

Argi dago, ezagutzen inguruan eta gizartean dauden aldaketek hezkuntzan aspektu etikoak eta

kulturalak aldatzea dakartzatela eta orain arte izan dugun curriculumak zentzua galdu egiten duela

estatikoegia delako. Ondorioz, ezinbestekoa da hezkuntza birplanteatzea eta paradigma berri bat

sortzen da non gizartearen beharrak kontuan hartzen diren. Zer da gazteek ikastea nahi dena?

zertarako? Zelan? Beraz, esan bezala, ikasleengandik eta zuzendaritzatik espero dena aldatu egiten

da.

Munduko hiritarrek kontzientzia hartu beharko dute, gainera, eskolak eta garraio

komunikabideak garrantzia hartzen dute. Beharrezkoa da hezkuntza sistema egokitzea XXI.

mendeko gizartera. Modu kontzienteago eta konprometituago batekin ezagutzetara hurbiltzeko

1

munduan egon ahal izateko, honetara egokituz.

HEZKUNTZA ETA KOMUNIKABIDEAK

UNESCO izan zen hezkuntza eta komunikabide garraioak erlazionatzeko beharra formulatu

zuen lehena. Horretarako, internazionala den topaketa batean oinarri batzuk finkatu ziren . Ekintza

hori, La Unesco eta Europar Batasunaren aldetik, azkenaldi honetan “alfabetizazion mediatica”

bezala izendatu da.

Definitzeko garaian, honen barnean honako hauek kontuan hartzen dira:

Alde batetik, kulturarako garrantzitsua den irudien edota soinuen bidezko mezuetara

hurbiltzeko gaitasuna izatea , baita hauek analizatzeko eta ebaluatzeko gaitasuna ere. Beste alde

batetik, komunikatzeko komunikabideetaz baliatzeko konpetenteak izatea. Esatea dago,

komunikabide garraio guztiak hartzen direla kontuan: telebista, zinea, irratia, komunibide digitalen

bidezko komunikabieak…

Legeak ezarritako curriculumaren ibilbidean ezberdinatasunak izan arren , 2006. Urtean LOE

jarri zen abian non alfabetatze mediatikoaren garapena agertzen den.

Komunikabideen erabilera pedagogikoa eskoletan

Orain arte, Lengua eta Literaturako irakasleek hezteko tresna bezala erabiltzen zuten soilik;

batez ere, aldizkarien bitartez. Geroago, beste ikasgai batzuetako irakasleak hasi ziren.

Denborarekin, eskoletan irratien erabilera sustatu zen eta pixkanaka gero eta teknologia berri

gehiago hedatzen hasi ziren eta honekin batera, ordenagailuak jarri zituzten espainiako eskola eta

institutoetan.

Horrela izanda, gaur egun, informazioa eta komunikazioaren teknologiak orokortu egin dira.

Ondorioz, Internetek berebiziko garrantzia hartu du eta blog-ak, wikik,… landu egiten dira

eskoletan. Gainera, hainbat ikerkuntza egin dira honen inguruan eta ikaskuntza prozesuan

lagungarriak direla defendatzen da.

Azpimarratu beharra dago egun, hezkuntza mediatikoaren sorrera, hainbat zereginen ardatza izan

daitekeela, planifikazio batzuen oinarria izan daitekeela eta eskolaz kanpoko ekintzetan parte hartu

dezakeela.

2

Alfabetatze tradizionala eta alfabetatze berriak. Alfabetatze mediatikoa

Gaur egun, alfabetizazioaren kontzeptua aldatzen joan da. Lehen, ondo menperatuta zeukatenak

idazten eta irakurtzen zekitenak ziren, baina gaur egun, mota asko daude; hala nola,

informaziozkoa, digitala, audiobisuala…..

Digitalizazio garai honekin irakurketzeko era desberdinak agertu dira, beraz, formakuntza berriak

beharrezkoak dira. Gainera, ez dugu ahaztu behar irakurketa dela benetan dagoen bide garrantzitsua

ezagutzaren gizarterantza abiatzeko. Horrez gain, alfabetatze anitzeko egoera batean gaude non

alfabetatze moten artean erlazioak dauden. Ondorioz, bizitza osoan ikasten egotea ezinbestekoa

bihurtzen da.

Mota bakoitzak funtzio konkretu bat dauka eta elementu ezberdinetaz osatzen da. Hona hemen

euren artean dauden loturak:

- Audiobisualki alfabetizatuta dagoen pertsona batek, mezu audiobisualak ulertzeko gaitasuna du

eta irudien bitartez komunikatzeko gai da.

- Informaziozko alfabetatzea American Library Association-ek honela definitu zuen: informazioa

noiz behar den jakitean, nola bilatu, zelan ebaluatu eta noiz eta zelan erabili jakiten denean.

Kontuan izan behar dugu , biztanleriaren kopuru handi batentzat informaziozko alfabetizazioa

lantzen duten instituzio bakarrak eskolak eta institutuak direla. Horrez gain, gaitasun hauek, dauden

desberdintasun sozialak konpentsatzeko eta berdintasuna sustatzeko balio dutela.

- Alfabetatze teknologikoa: Lotura bat dago informazioaren alfabetizazio eta teknologikoaren

artean. Beraz, Informaziozkoa era egokian erabiltzeko ezinbestekoa da teknologikoa era egokian

erabiltzea.

- Alfabetatze mediatikoa:Alfabetizazio honen barnean idaztea, irakurtzea, audiobisuala, digitala…

agertzen dira; hau da, konbergentzia mediatikarako beharrezkoak diren elementuak.

Hezkuntza mediatikoaren helburuak

UNESCO-ren arabera helburu nagusia egunerokotasunean komunikabideek, mezuak igortzeko

eskaintzen dituzten erabilera anitzen kontzientzia handiagoa hartzea da.

3

Ezagutzaren inguruko formakuntza honetan, komunikabideen bidez esan nahi dena da ondo

ezagutzea eta interpretatzen ikastea espero dela, baita kulturaren osagarria dela eta bizitza

pertsonalean eragina daukala jakitea.

Gainera, kultura arteko hartu emana ezinbestekoa da mediatikoa den alfabetizazio egokia

sustatzeko..

Helburuak oinarrizko bi zutabetan bana daitezke:

- Ikasleei informazioaren gizartean jarduteko beharrezkoa zaien gaitasun kognitiboa garatzea.

Informazioa eskuratzeko ez ezik, kritikotasunez komunikabideetan agertzen diren mezuak

baloratzeko ere kapaz izan behar dute. Azken finean, alfabetizazio honen bitartez ulertu behar

dutena da, komunikabideak euren pertzepzio eta sinismenetan eragina dutela eta norberaren aukera

pertsonalak baldintzatzen dutela. Helburu honek irakurketa zutabea izatea eskatzen du. Irakurketa

zentzu zabalean; orrialde guztien irakurketa, irudi guztiena, …

- Hiritarren kontzientzia globalaren garapena. Baina ezinezkoa da erreferente etiko bat izan

gabe, hori dela eta hiritarren kontzientzia globala garatzea heziketa mediatikoaren helburu bat da.

Alde batetik, arduratsuak diren hiritarrak eratu nahi dira, gizarte demokratikoarekin konprometituta

daudenak. Bestetik, kritikoak izatea lortu nahi da eta ez konformistak eta superfizialak izatea.

Baina, hori guztia lortzeko ezinbestekoa da besteekin konpartitzea, elkarrizketak egotea, zalantzak

izatea, ideiak, sentimenduak eta ezagutzak edukitzea.

Hezkuntza mediatikoa denon ardura da

Erabilitako bide hauek, informazioaren trasmisoreak eta iritziaren sortzaileak dira. Bizitzan

nonahi agertzen dira eta familia eta eskolarekin batera sozializatzaile nagusienetakoak bihurtzen

dira.

Beraz, mediatikoa den hezkuntza honetan ez du eskolak soilik parte hartzen, aitzitik, pertsona

askoren artean egindako lanaren menpean dago. Hala nola, bibliotekarioak, irakasleak, idazleak,

familiak, komunikabideen arduradunak… hartzen dute parte.

Hainbat administrazioen ardura da:

·Kontsumitzaileen babesaz arduratzen direnak.

·Mezu publizitateen kontrola eta telebistan agertzen diren edukienak.

4

·Irtenbide berrien garapenarenak.

·Eduki berri hauen inklusioa irakasleen hasierako eta etengabeko formakuntzarenak…

Familiak :

·Komunikabideen erabilpena sustatu behar du.

·Haurrak erabilpen hauetan ondo gidatzen eta ondo horientatzen jakin beharko du, euren

autonomía pertsonala sustatzeko.

·Giro familiar egokia ahalbidetu beharko du , irakurketak sustatuz, kritikotasuna garatuz, eta

eskolarekin heziketa prozesuan parte hartuz beharrezkoa denean.

Hezkuntza sistemak:

·Informazioaren eta komunikazioaren bide hauek lotura duten edukiak eskolako

curriculumean integratu beharko du.

·Ikasteko espazio berriak sortuko ditu.

·Familiekin elkarlanean aritu; informazioa , formakuntza emanez…

Zuzendaritza taldeak, inspekziozkoak:

·Esku hartu beharko dute metodologi berriak eskoletan sartzeko.

Komunikabideak:

·Informatzeko ardura hartzen dute (baloreak, gaitasun berriak, …)

OINARRIZKO KONPETENTZIAK

Gaur egungo hezkuntzan hutsune nabaria eman da. Alde batetik, agiria lortzen ez duen ikasle

kopurua handia da eta bestetik, absentismo tasa oso altua ematen da LOEk horri erantzuna eman

ahal izateko hiru helburu markatzen ditu:

1. Biztanleria guztiak kalitatezko hezkuntza eta formakuntza jasotzea.

2. Komunitatea osatzen duten partaide guztien kolaborazioa(inbolukrazioa) helburu hori

lortzeko.

5

3. Europar Estatuko hezkuntzako helburuak betetzera iristea.

Konpetentzia kontzeptuaren jatorria

Gaitasun kontzeptua testuinguru laboraletik sortu zen eta, ondoren, hezkuntza arloan

txertatu zen. Gaitasunak hezkuntza arloan uztartzeko, nazioarteko organo desberdinek

proposamenak egin zituzten, horiek hainbat dokumentuetan jaso ziren eta, dokumentu

horietan, hezkuntzarako helburu estrategikoak zehaztu ziren.

Hezkuntza jakintzaren gizartearen beharrizanetara egokitzea garrantzitsua zirudien.

Horren ondorioz, oinarrizko gaitasuna definitu eta curriculumean uztartu ziren.

8 dira, besteak beste, curriculumean ezartzen diren gaitasunak:

1. Hizkuntzaren komunikazioa: Lengoaia instrumentu bezala erabiltzea (komunikazioa ahozkoa,

idatzizkoa…).

2. Matematika: Zenbakiak eta oinarrizko eragiketak egiten jakitea.

3. Mundu fisikoaren interakzioa: Egoera desberdinetan maneiatzeko gaitasuna, autonomia eta

iniziatiba pertsonalarekin.

4. Konpetentzia digitalaren trratamendua: Informazioa komunikatzeko, bilatzeko,

prozesatzeko…gaitasuna. Teknologia berriak.

5. Hiritartasuna eta soziala: Errealitatea soziala ulertu eta konbibentzia eta konfliktoak aurrera

eramateko gaitasuna.

6. Kultura eta artistikoa: Adierazpen kultural eta artistiko desberdinak baloratzea, ezagutzea eta

ulertzea.

7.Ikasten ikastea: Ikasten jarraitzea modu eraginkor eta autonomo batean (helburuak eta

beharrak kontuan izanda).

8.Autonomia eta iniziatiba pertsonala: Imaginatzeko, garatzeko eta ebaluatzeko gai izatea,

proiektu indibidualak zein kolektiboak.

Hezkuntza tradizionalaren eta Konpetentzien hezkuntzaren arteko desberdintasunak

Antzinako hezkuntzaren arazo nagusia, edukiei emandako garrantziaren ondorioz

hezkuntza memoristikoa sortu izana da. Aldiz, gaitasunetan oinarritutako hezkuntzaren

6

oinarriak bi hauek dira: ikasketa esanguratsua eta edukien erabilgarritasuna.

Irakaskuntza tradizionala

Ikaskuntzak zer eragiten du? Eduki akademikoak

Nola lortzen dira? Irakaskuntza abstraktua.Kontestutik kanpo.

Non lortzen da irakaskuntza? Gelan bereziki.

Ze irakaskuntza mota? Memoria lantzekoa.Indibiduala.

Irakaskuntzaren helburua? Goi mailako ikaskuntzetarako prestatzen dira.

Irakaslearen papera? Ezagutzak transmititzen dituena.

Eskola nolakoa da? Aislatua.

Konpetentzien irakaskuntza

Ikaskuntzak zer eragiten du? Eginkizun batean sortzen diren prozesu kognitibo eta afektiboak

barneratu.

Nola lortzen dira? Zentratutako irakaskuntza.Kontestu konkretua.

Non lortzen da irakaskuntza? Leku desberdinak:gela, liburutegian, zentruko inguruetan…

Ze irakaskuntza mota? Irakaskuntza funtzionala eta esaguratsua. Kooperatiboa.

Irakaskuntzaren helburua? Bizitzarako prestatu.

Irakaslearen papera? Bitartekaria ikaskuntza prozesuetan.

Eskola nolakoa da? Inguruarekin erlazionatuta.

Ikaskuntza bizitzan zehar

Lehen eskolan eskuratzen ez ziren gaitasunak geroago eskuratu ezin zirela uste zen. Gaur egun,

aldiz, kontuan izaten da hezkuntza egiturek gaitasun horiek eskuratu ez duten gizabanakoei

baliabideak eskiani behar dizkietela gaitasun horiek eskuratu eta mantentzeko.

Horretarako eskolaren ekintza ez da nahikoa, inguruko agente sozialen elkarrekintza ere behar da.

7

Beste alde batetik, bizitzan zehar emandako ikaskuntza hezkuntza formala, informala eta ez formala

hartzen ditu bere barne. Beraz, honek guztiak, hezkuntzari buruzko ikuspegiaren aldaketa dakar.

OINARRIZKO KONPETENTZIEN IRAKASKUNTZA ETA IKASKUNTZA

Hau guztia, orain arte izandako estereotipo eta jarrerak baztertzera gonbidatzen gaitu, gaitasunak

era egoki batean irakatsi ahal izateko.

Hezitzailearen papera konpetentziazko hezkuntzan

• Gaitasun profesional berriak barneratzeko beharra.

• Eragile desberdinen presentzia irakaskuntza- ikaskuntzan; familia…

• Ikerkuntza- ekintza aplikatu.

• Teknologia berrien erabilpena.

• Taldeko lana sustatu.

ALFABETATZE MEDIATIKOA ETA OINARRIZKO KONPETENTZIAK

Ikusi dugu alfabetatze kontzeptua ezagueraren gizarteak aurrera egin ahala handitzen joan dela.

Testuinguru honetan, Hezkuntza Mediatikoa ezinbesteko ezaguera eremu bezala agertzen da

ikasleek curriculumean definitzen diren oinarrizko zortzi konpententziek adierazten duten

gaitasunak lortu ahal izateko.

8

Hezkuntza Mediatikoaren edukien presentziak curriculumean komunikabideen hezkuntza-

erabilera ikuspegi hirukoitz batetik gauzatzera gonbidatzen du:

1. Hezkuntza komunikabideekin (“La educación con medios”): Komunikabideak informazio- eta

dokumentazio-iturri bezala erabiltzean datza: Interneten informazioa bilatzea, liburutegietan

eta hemeroteketan ikertzea, etab. Horrez gain, baliabide didaktiko bezala erabiltzen da

oinarrizko konpetentzia desberdinak eskuratzeko, batez ere, informazio trataera eta

konpetentzia digitalekoak eta ikasten ikastekoak.

2. Hezkuntza komunikabideetan (“La edudación en medios”): Hezkuntza mediatikoaren

oinarrizko kontzeptuen ikasketa dakar. Komunikabideak ikerketa-objektua bihurtzen dira.

Erabilera hau bereziki lotuta dago komunikazio linguistikoaren konpetentziekin eta

konpetentzia kultural eta artistikoarekin.

3. Hezkuntza komunikabideen aurrean (“La educación ante los medios”): Ikuspegi hau

komunikabideen erabilera zuhurrean datza. Erabilera honek, komunikabideen mezuen aurrean

jarrera kritikoak garatzen, haien aurrean jarrera aktiboa sustatzen eta hiritartasun globalaren

balioak lantzen lagunduko digu.

Ikasleengan garatu nahi ditugun konpetentzien arabera komunikabideen erabilera pedagogiko

zehatz bat aukeratuko dugu. Hala ere, ikuspegi guzti hauek osagarriak ere dira.

KOMUNIKAZIO ZERBITZUAK LOE CURRICULUMEAN

Heziketa mediatikoa Haur hezkuntzatik hasi beharko litzateke aurrerago lehen hezkuntzan eta

gero bigarren hezkuntza beharrezko oinarria edukitzeko.

Haur Hezkuntzako curriculuma:

Teknologiekin kontaktua hartzen du, oinarrizko informazioa eta teknologia elementuak ingurune

soziala eta kulturalaren arabera izanda.Haur Hezkuntzako curriculumak hiru eremu hauek hartzen

ditu bere barne:

Autonomia pertsonala

9

• Zentzumenen erabilpena, identifikazioa, espresioa, sentimenduak eta emozioak.

• Norberaren burua den moduan onartzea era positibo, prejuizio barik eta diskriminazio

barik.

• Ebaluazio irizpidea, besteak errespetuz errespetatzea eta onartzea.

Ingurunearen ezaguera

• Teknologien eta digitalen alfabetizazioekin hastea.

• Haurren ingurunean dauden egoera desberdinak antzeztea.

• Beste kulturen elementuak edo seinaleak ikastea.

Komunikazioa

• Hizkuntzaren erabilpen desberdinak erabiltzea: ahozkoa, idatzizkoa, artistikoa, teknologikoa

• Errealitate bateko dimentsio desberdinak ezagutzea.

Eremu honek, hiru bloketan banatzen da.

• Ahozko hizkuntza: Hemen ahozko testuen, mezuen, eta istorioen parte hartzea, entzute

aktiboa, hurbiltasuna eta interpretazioa nabarmendu eta hizkuntza idatzira hurbiltzen hastea.

• Ikus-entzunezko eta teknologiaren informazioa eta komunikazioa: Haurrek erabili

dezaten teknologiak heziketa mediatikoa sustatzeko.

• Hizkuntza artistikoa: Esperimentazioaren bitartez ikastea, jabetzea ikus-entzunezko

kodeen esanahiaz.

Lehen Hezkuntzako curriculuma

Lehen hezkuntzan eremu hauetan lan egingo da:

• Irakurketaren ulermenean

• Ahozko eta idatzizko espresioan

• Ikusi-entzumenezko komunikazioa

10

• Informaziorako eta komunikaziorako teknologiak

• Hezkuntza balioetan.

Hauek lortzeko, IkT ak izugarrizko garrantzia dute. Gure gizartean teknologiak garrantzia lortu

du eta hauen erabilpen egoki bat egiteko haur hezkuntzan eta lehen hezkuntzan erabiliko dute

ikasleek.

Etapa honetan, helburu orokorren artean, IKT-etan trebatzen hastea eta sortu eta jasotako mezuak

kontzientzia kritikoarekin ebaluatzea da. Eremu bakoitzeko helburu orokorretan eta edukien

deskribapenean tresna tradizionalen eta IKT-ekin erlazionaturiko kontzeptuak uztartzen dira, modu

horretan, Hezkuntza Mediatikoaren bi helburu orokorrak lortzeko.

Jarraian, lehen hezkuntzan ikasgai bakoitzak zer nolako garrantzia duen eta ikasgai horietan IKT-

ek duten garrantzia ikusiko dugu.

Lengua castellana y literatura:

• Informazioen ulermena, hitzen identifikazioa, klasifikazioa eta konparazioa.

• Teknologien erabilpena: biblioteken informazioa eta komunikazioa.

Atzerriko hizkuntza:

• Bideoen entzute eta ulermena.

• Irakurtzeko eta idazteko programa informatikoen sarrera bat .

Matematikak:

• Era egoki batean teknologiak erabiltzea bai kalkuluetarako, bilaketarako,

errepresentazioetarako …

Ingurune:

• Jarraipen bat interneten informazioa bilatzeko.

• Teknologien balorazioa bai gure eguneroko bizitzan eta bai lan munduan.

• Teknologiak dakarren adizioaz ohartzea eta erabilpen on bat egiten ikastea.

Artea:

11

• Irudiak manipulatzeko eta bilatzeko, diseinua egiteko, difusioak egiteko …

Gizarterako hezkuntza:

• Bilaketen ezaguera , aukeraketa, informazioaren erabilpen egokia batez ere informazioaren

ulermenerako.

HEZKUNTZA MEDIATIKOAREN EDUKIAK

Hezkuntza mediatikoaren dimentsio eta blokeak

Hezkuntza mediatikoaren helburuak eta ezaugarriak kontuan izanda lau dimentsio desberdindu

ditzakegu

1. Bideen ezaugarritzea eta hizkuntza mediatikoak

a) Bideen egileak: nork komunikatzen du? Zertarako?

b) Bideen kategoriak: ze dokumento mota da?(prentsa, irratia, zinema...)

c) Bideekin erlazionatutako teknologiak: nola produzitzen dira mesuak?

d) Bideen hizkuntzak: nola identifikatzen dugu mezuen esanahia?(publizitatea, hizkuntz

kodea...)

e) Bideen errepresentazioak: nola aurkezten dute errealitatea bideek?(estereotipoak, baloreak,

errealitatea eta fikzioa...)

2. Informazio bilaketa bideetan

a) Bideak, informazio iturria: bideek eskainitako informazio guztia nola eskuratu, ebaluatu eta

kudeatu behar da? Ikaslegoak informazio iturri desberdinak, dokumentuen ebaluaketa eta

aukeraketa, eskuratutako datuen erabilera etiko eta arduratsua, irakurketa kritikoa etab. lantzen ditu.

12

3. Kontzientzia kritikoaren garapena unibertso mediatikoarekin erlazionaturik

a) Bideen hartzaileak: nortzuk dira mezu mediatikoen jasotzaileak eta nola interpretatzen dituzte

mezu horiek? Bideekiko jarrera aktibo eta kritikoa izateko beharra ikasten da.

b) Bideak eta hiritar globalak: Zer modutan bultzatzen gaitu gaurkotasunaren ezaguera

hiritartasun globalerako ekintzari? Komunikabideetako paper sozialaren kontzientzia hartzeko balio

duten edukiak jorratzen dira. Komunikabideen ideologia, adierazpen askatasuna, kontsumitze

arduratsua, eguneroko gertaeren analisi kritikoa...

4. Komunikabideen bidezko adierazpena

a) Komunikabideak eta sormena: nola adierazten dugu gure barneko munduan komunikabideen

bidez? Mezu pertsonalak IKTen bidez sortzeko eta horiek komunikatzea beharrezko ezaguerak eta

estrategiak lantzen dira.

Hezkuntza mediatikoarekin erlazionatutako gaitasunak

Eduki horiek curriculumetan integratzeak hezkuntza mediatikoaren erlazionaturiko zenbait

gaitasun garatzea du helburu:

- Teknologia mediatikoak egokitasunez erabiltzea, behar indibidual eta kolektiboak asetzen

dituzten edukiak eskuratzeko eta partekatzeko helburuarekin.

- Iturri kultural eta instituzional desberdinetatik eratorritako komunikabide eta edukietara sartzea

- Eduki mediatikoak zergatik eta nola sortzen diren ulertzea

- Era kritikoak aztertzea

- Komunikabideak modu sortzaile batean erabiltzea

13

- Mingarriak izan daitezkeen edukiak identifikatu eta ekiditea

- Komunikabideak modu eraginkor batean erabiltzea

LOE-an gaitasun hauek, azpi konpetentzia gisa agertzen dira.

INGURUNEA

Ikastetxea ikasketa-ingurune sortzaile bihur dadin beharrezkoa da atmosfera edo giro egokia

izatea, espazioa diseinuan eta antolakuntzan malgua izatea. Euren ikasleen ikasketaren

orientatzailearen papera hartze duten irakasleak izatea eta kultura komunikatiboa hainbat mailatan

sustatzea

Taldeko prozesuak errazteko, irakasleak umeak errespetzea, ezagutzen duena eta hauek

ezagutzen dutenaren erlazioa ezagutzeko kapazitatea izatea beharrezkoa da.

Ikastetxean zein klasean giro kreatiboa sortzeko 3 ardatz ikusi daitezke:

·Giroa egokia izatea.

·Dimentsio formatiboa izatea ( jakin, izaten jakitea, egiten jakin)

·Orientatzailea eta gidaria izan behar da, ikt-a sustatuz ….

KONBERGENTZIA MEDIATIKOAREN TESTUINGURUAN OINARRIZKO

KONPETENTZIAK GARATZEKO METODOLOGIA AKTIBOAK

Oro har, ikaskuntza guztiek ikasketa-prozesu bat sortu nahi dute. Horretarako, irakasleak hainbat

metodologiaz baliatzen da. Hauek dira adibide batzuk:

Ikaskuntza kooperatiboa

Ikaskuntza-irakaskuntza estrategia interaktiboa da, zeinetan, ikasleek euren artean lan eginez

ikasten duten.

Arazoetan oinarritutako ikaskuntza

14

Ikasleek talde txikietan ikasten dute, arazo batetik abiatuz. Arazo hori ulertzeko behar duten

informazioa bilatzen dute eta konponbidea ematen diote. Prozesu guztia irakasle batek

gainbegiratzen du.

Proiektuen bidezko lanak

Ikasleek proiektu desberdinak eraikitzen dituzte, ondoren, eskola-ekintzak proiektu horien

arabera burutzen dira.

Egoeren azterketa

Ikasketak egoera zehatz baten azterketa intentsiboan oinarritzen dira, egoera horien

irtenbideetatik abiatuz ikasketa berriak sortzeko.

Portafolioaren erabilera

Gelako apunteak, lanak, ikerketa lanak, auto-ebaluaketak, iruzkinak etab. biltzen dituen

portafolio baten eraketan oinarritzen den ikasketa metodoa.

Interesguneak

Interesguneak ikasleen ingurune hurbiletik abiatzen da, haientzat ezaguna den egoera edo

jakintzetatik. Hortik abiatuz errealitate ezezagunetara edo kontzeptu konplexuetara igarotzen da.

Interesgune orok hurrengo faseak ditu:

a) Behaketa: Metodo zientifikoaren hasiera. Behaketaren bidez ingurunearen ezaugarriak

hautematen dira

b) Lotzea: ikaslegoak aurretik zituen jakintzen eta prozesuan zehar jasotako jakintzen arteko

lotura egiten du, ideiak konparatuz eta hierarkizatuz.

c) Adierazpena: Prozesuaren amaiera

Errekurtso digitalak gelan

Programa honen helburua LH eta DBHko gela tradizionalak gela digitalak bihurtzea da.

Horretarako arbel digitalak eta wifia integratu nahi dira; gainera, irakasleak ordenagailua izango du

hezkuntzarako herraminta gisa baita ikaslegoak ere.

Programa honek IKTen erabilera sustatzen du ikasteko eta irakasteko metodo berri bat bezala,

15

kuadernoa, liburua, fotokopia, arbela edo klera bezalako baliabide tradizionalak osatzen dituena.

Teknologien aplikazioak hezkuntzan ikaste-ikasketa bultzatzen du eta ikasleen parte-hartzea eta

haien motibazioa eta sormena handitzen du. Halaber, irakasleei klaseak dokumentatzea eta hauek

eraginkorragoak bihurtzen ahalbidetzen die eta lagungarria izan daiteke Hezkuntza Berezian.

Interneta gelan

Internet, munduko komunikazio sare handiena, inoiz egondako informazio-iturririk osatuena

izateaz gain, gizabanako ororen eskura dagoen argitalpen baliabidea bihurtu da. Honek, errekurtso

didaktiko aberats batean bihurtzen du.

Ikasleek foro eta hitzaldietan parte har dezakete, mota askotariko informazioa aurkitu, iritziak

adierazi, beste erabiltzaile batzuekin komunikatu, etab.

Teknologia hauen goratzeak ikasgela ikasketa ingurune berri batean bihurtzea dakar, zeinetan:

•Informazio-ondasun handiena ikasleek lantzen dute, aurrez egindako helburu batzuetan

oinarrituz.

•Garrantzitsuena elkarrekin ikastea da (ikasgela kooperatiboak). Ideiak etengabe

elkartrukatzen dira taldearen helburuak lortzeko asmoz.

•Gaiak testuinguruan kokaturik daude, eguneko gaurkotasunarekin lotuta.

•Eratutako dinamikak ikasten ikastea ahalbidetzen du, gizabanakoaren eta teknologiaren,

gizabanakoaren eta taldearen, eta taldearen eta irakaslearen arteko elkarrekintzan sortzen den

feed-backari esker.

Ikasgelan Internet altxatzeak Heziketa Mediatikoaren postulatuekiko erlazio estua gordetzen

duten funtsezko hiru lan-lerro garatzea ahalbidetzen du:

•Internet errekurtso-zentro bezala.

•Internet komunikabide bezala.

•Internet mezuak ekoizteko plataforma bezala. Informazioa eskuratzeko aukeraz gain, hau

eratzeko eta besteekin partekatzeko aukera eskaintzen digu (wikiak, blogak…).

Web 2.0.

Web 2.0.aren agerpenak potentzial didaktiko handiko tresna berriak jartzen ditu irakasleen eta

16

ikasleen eskura; software sozialak partekatzea, parte-hartzea eta elkarri eragitea ahalbidetzen du.

Web 2.0.aren aplikazioen artean Wikiak nabarmentzen dira.

Web 2.0. ak erabiltzaileari kontsultatzeko, sortzeko eta editatzeko gaitasuna errazten dio.

Erabiltzailea edukien hartzailea eta irakurlea soilik izatetik haien produktorea eta sortzailea izatera

pasatzen da.

IKASTETXERAKO HEZKUNTZA PLAN MEDIATIKOA

Alfabetatze mediatikoaren integrazioa ikastetxean oinarrizko alderdi batzuk kontuan izanik egin

behar da:

- Ikuspegi zabala: eduki berriak ez dira sartu behar, baizik eta dauden edukietan fokua, atentzioa

ipini, dimentsio egoki bat emanez, metodologia aktiboagoak erabiltzen.

- Konpetentzia bidezko hezkuntza: oinarrizko planteamendu asumituta egotea eta taldekide

guztiekin konpartitzea beharrezkoa da.

17

Bibliografia

-Bernabeu. N, Esteban. N, Gallego. L, Rosales. A (2011)Alfabetización Mediática y Competencias

Básicas. Ministerio de Educación. Gobierno de España. Institu de Formación del Profesorado.

Investigacion e Innovación Educativa (IIFIIE) https://drive.google.com/folderview?

id=0BwKRXJYxE7M3bmdMdFJBMGZ2TEE&usp=sharing

18