txostena 1 euskaraz - ogasun.ejgv.euskadi.eus · eaeko ekonomiaren hiruhilabetekaria 2 ekonomia eta...
TRANSCRIPT
EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 1
LABURPENA
2013ko lehen hiruhilekoan, EAEko ekonomiak narriadurako joerari jarraipena eman zion eta
BPGaren urte arteko aldakuntza tasa %-1,9ra iritsi zen, aurrekoa baino bi hamarren beherago
baitago. Hala ere, hazkundearen osaeran aldaketa bat hauteman da, zeren eta barne eskariaren
jaitsiera aurreikusita zegoena baino askoz ere txikiagoa izan baitzen eta, aitzitik, kanpo saldoak
oso nabarmen gutxitu baitzuen EAEko ekonomiaren hazkundeari egin zion ekarpena. Tasa
horrek Espainiako hazkundetik (%-2,0) hurbil kokatzen du EAEko bilakaera, baina urrun dago
Europar Batasuneko batez besteko emaitzatik (%-0,7).
Oro har, EAEko barne eskariak %-2,0ko urte arteko jaitsiera jaso zuen, aurreko datua %-2,5
izan zen bitartean. Bilakaera ez horren negatibo hori galga bat da agregatu horrek 2012an
zehar bizi zuen narriadurarako. Emaitza hobe horren zati bat kontsumo publikoaren datuaren
ondorioa da, urte hasieran %0,5 hazi baita. Dena dela, kontsumo publikoaren suspertze hori
gertakari jakin baten ondorio zuzena da eta ez da ekonomia politikaren norabide aldaketa
batean oinarritzen. Beraz, nekez gertatuko da berriro datozen hiruhilekoetan.
Kapital eraketa gordinak ere nabarmen leundu zuen bere narriadura eta azken bost hiruhilekoan
izan duen datu altuena, negatiboa izan arren, lortu zuen (%-4,7). Inbertsioaren hobekuntza hori
ekipamendurako ondasunen atalean gauzatu zen, eraikuntzan eginiko inbertsioak
hobekuntzarako zantzurik erakutsi gabe jarraitu zuelako, obra zibilak bizitasunik ez duelako eta
etxegintzan zailtasun handiak daudelako. Familien kontsumoak, berriz, joera negatiboa galgatu
zuen eta %-1,7ko balioa eskuratu zuen, aurrekoa baino hamarren bakar bat okerragoa baita.
Aurreko hiruhilekoetan kanpo arloak EAEko ekoizpen ehunari eusteko orduan lehen mailako
papera jokatu bazuen ere, 2013ko lehen hiruhilekoan Europako herrialde ia guztietan bizi den
ahultasunak atzerriarekin eginiko salerosketen garapena oztopatu du. Horren ondorioz, hala
esportazioek nola inportazioek modu esanguratsuan gutxitu ziren (%-6,5 bi aldagaietan). Hori
dela eta, kanpo arloaren ekarpena 2012ko amaieran zortzi hamarren izatetik bi hamarren
izatera igaro da aurtengo hasieran.
Eskaintzaren ikuspegitik, EAEko ekonomiaren bi sektore nagusiek egonkortasuneko joera
erakutsi zuten jaitsiera erritmoan eta lortu zituzten balioak hamarren bakar batean aldatu
dituzte aurrekoak. Zehazkiago adierazita, industriak %-3,0ko emaitza jaso zuen urte hasieran
eta zerbitzuek, berriz, %1,0 murriztu zuten balio erantsia. Arlo horren barruan, merkataritza,
ostalaritza eta garraioa biltzen dituen atalak jaso zuen balio erantsiaren galera esanguratsuena
(%-2,0), baina administrazio publikoa, hezkuntza eta osasuna batzen dituenak ere oso
EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria
2 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
aldakuntza tasa negatiboa (%-1,7) izan zuen. Gainontzeko zerbitzuek ez zuten inolako
aldaketarik izan balio erantsian (%0,0).
Lehenago aipatu denez, EAEko barne produktu gordina aurreko hiruhilekokoa baino bi hamarren
okerragoa izan bazen ere, enpleguaren gaineko eragina 2012ko amaierakoa baino zertxobait
txikiagoa izan zen eta landunen galera %2,9ra mugatu zen, aurreko %3,1aren aldean. Hala ere,
ia 27.000 lanpostu galdu dira azken hamabi hilekoetan, eta zenbateko hori 107.000ra iristen da
azken bost urteko epealdia hartzen bada kontuan. Horrek %13,8ra igoarazi du langabezia tasa,
2012ko amaieran zegoena baino puntu oso bat gorago dagoen tasa bat delarik.
Barne zein kanpo eskarien ahultasunak prezioetan tentsiorik ez egotea lagundu du eta BPGaren
deflatorea eroso ibili da %2,0aren erreferentziaren azpitik. Era berean, KPI indizeak moteltzeko
joera hartu du, BEZaren igoerak ekarri zuen gorakada biziaren ondoren, eta apirilean %1,5ean
kokatu zuen urte arteko aldakuntza tasa, hots, 2010eko erdialdetik inoiz izan duen daturik
apalenean. Prezioen igoera motel horren azpian, neurri handi batean, argindarraren eta
erregaien merkatzea dago. Hala eta guztiz ere, salneurrien igoera zerga alorreko aldaketek
eragin dute bereziki.
Datozen hiruhilekoei begira, Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzaren aurreikuspenak
susperraldi leuna iragartzen du aurtengo hiruhilekoetarako, baina 2014. urtea arte itxaron
beharko da urte arteko hazkunde positiborik lortzeko. Urteko batez bestean, BPGak aurten
%1,2 egingo du behera, aurreko aurreikuspenean kalkulatu zena baino hamarren bat gehiago,
eta %0,8ko gehikuntza espero da 2014. urterako. Barne eskariaren ahultasunak urte osoan
zehar iraun dezake, nahiz eta erritmoa leunduko den. Aitzitik, kanpo saldoak hamarren
batzuetako ekarpen positiboari eutsiko dio, baina azken lau urteko balioetara iritsi gabe. 2014.
urtean, oreka handiagoa hautemango da barne eta kanpo eskarien artean eta biek lagunduko
diote hazkundeari.
Lan merkatuaren aurreikuspenak %2,3an kokatzen du enpleguaren jaitsiera 2013. urtean eta
%0,7ra mugatuko da datorren urtekoa. Horrek esan nahi du aurten 21.000 lanpostu inguru
galduko direla eta 6.000, berriz, datorren urtean. Hori dela eta, langabezia tasak nabarmen
egingo du okerrera, bereziki 2013. urtean, baina zertxobait jaitsi zitekeen hurrengo urtean,
biztanleria aktiboa gutxitzen bada. Partaidetza murriztu daitekeela pentsatzeko bi arrazoi
nagusiak etsipena eta biztanleriaren egituraren bilakaera bera dira.
EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 3
EKONOMIAREN INGURUNEA
2013ko lehen hiruhilekoan, munduko ekonomiak hazkunde motela izan zuen eta bilakaera
orokorrean abiadura ezberdinak hauteman ziren. Susperraldia ez zen oso bizia izan, garapen
bidean dauden ekonomia batzuk, batez ere Txina, gutxiago hazi zirelako, eta beste eremu
batzuek, bereziki Euroguneak, atzera egin zutelako.
Munduko ekonomia. BPG.
Urte arteko aldakuntza tasak
ELGE Europar Batasuna 27
1,9
1,3
0,8 0,8
1,2
1,71,81,6
1,81,8
2011 2012 II2011
III IV I II2012
III IV I2013
1,6
-0,3-0,6 -0,7
1,7
0,8
1,4
-0,3
0,1
-0,4
2011 2012 II2011
III IV I II2012
III IV I2013
AEB Txina
1,8
2,2
1,7 1,8
2,6
2,12,4
2,0
1,61,9
2011 2012 II2011
III IV I II2012
III IV I2013
9,2
7,8 7,9 7,77,47,6
8,18,99,1
9,5
2011 2012 II2011
III IV I II2012
III IV I2013
Iturria: Eurostat, ELGE eta NDF.
EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria
4 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
Izan ere, Txinako ekonomiak bizitasuna galdu zuen 2013ko lehen hiruhilekoan eta %7,7 hazi
zen, aurreko hiruhilekoan baino bi hamarren gutxiago. Kanpo arloak sendotasuna areagotu
bazuen ere, enpresen inbertsioak ahultasun esanguratsua erakutsi zuen. Herrialde hartako
finantza sistema kontrolatzeko ezarri ziren neurriak egon daitezke hazkundearen moteltzearen
atzean. Kontsumo pribatuak pisua irabazi zuen berriro ekonomia hartako BPGan, inbertsioaren
kaltetan.
AEBetan, ekonomiaren hazkundea zertxobait bizkortu zen 2013ko lehen hiruhilekoan, %1,8ra
arte. Finantza sistemaren onbideratzeak, diruaren etengabeko hedatzeak eta eragileek
konfiantza berreskuratu izanak ekonomiaren hobekuntza lagundu zuten. Kontsumitzaileen gastu
handiago batek sustatu zuen gorakada eta gastu publikoaren murrizketek utzi zituzten
ondorioak konpentsatu zituen. Enpresek inbertsio gehiagorekin erantzun zioten eskariaren
gehikuntzari, bereziki egoitzetan eginiko inbertsioan, BPGaren hazkundeari ekarpen
garrantzitsua egin ziotelako.
Euroguneko ekonomiak %1,0 egin zuen behera 2013ko lehen hiruhilekoan. Datu hori narriadura
etengabeko ibilbide batean dago kokatuta eta eremu ekonomiko horrek bizi duen atzeraldirik
luzeena da. Gastu pribatuaren eta inbertsioaren uzkurdurak, eta arlo publikoaren murrizketek
Euroguneko jarduera galgatu zuten. Ekonomia eragileen konfiantzarik ezak, defizita gutxitzeko
hautuak eta kreditu bat lortzeko baldintza zorrotzek ez zuten lagundu ekonomiaren susperraldia
gauzatzen. Beste oztopo batzuk ere agertu ziren bidean, hala nola Txipre erreskatatzeko
beharra, Italiako egoera politikoa eta Portugaleko politiken ondorio juridikoak. Halaber, aurreko
epealdietan gertatutakoarekin dagoen aldea hauxe da: 2013ko lehen hilekoetan ekonomiaren
ahultasuna periferiatik Europako erdigunera hedatu da. Hain zuzen ere, Frantzia atzeraldian
sartuta dago eta Alemaniak urte arteko aldakuntza tasa negatiboak jaso zituen. Ekonomiak
erakusten duen bizitasunik ezak eta inflazio maila apalak Europako Banku Zentralak interes
tasak berriki jaitsi izana eragin zuten. Europar Batasunean, ekonomia %0,7 jaitsi zen eta,
herrialde nagusien artean, Erresuma Batua bakarrik hazi zen 2013ko lehen hiru hilekoetan.
Espainiako ekonomiaren barne produktu gordinak %2,0ko beherakada jaso zuen 2013ko lehen
hiruhilekoan. Aurreko hiruhilekoaren aldean, nazio eskariak ekarpen negatiboago bat egin zion
hazkundeari eta, aitzitik, kanpo eskariak ekarpen positibo handiagoa egin zion. Izan ere, hala
kontsumoan eginiko gastuak nola kapital eraketa gordinak bost puntu inguru kendu zioten
BPGaren hazkundeari. Kontsumitzaileek eta enpresariek jarduera maila gutxitu zuten 2013ko
hasieran. Mesfidantzak, langabezia tasa altuek eta krediturik ezak portaera hori baldintzatu
zuten. Bankuek maileguak emateko orduan ezartzen dituzten baldintzak gogorragoak ziren eta
kredituen eskaerak gutxitu zituzten. Azken kontsumoko gastuaren barruan, administrazio
publikoen kontsumoak narriadura handiena pairatu zuen, ondasun eta zerbitzuen erosketek
beherakada bizia jasota.
EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 5
Eskaintzari dagokionez, jarduera adar gehienek urte arteko aldakuntza tasa negatiboak jaso
zituzten. Salbuespen bakarrak lehen arloko adarrak eta higiezinen jardueren adarra izan ziren.
Hala eta guztiz ere, bi jarduera adar horiek behera egin zuten 2012. urteko azken
hiruhilekoaren aldean.
ESPAINIAKO EKONOMIA. TAULA MAKROEKONOMIKOA
Urte arteko aldakuntza tasa
2012 2013 2011 2012
I II III IV I
Azken kontsumoko gastua -0,8 -2,5 -2,0 -2,3 -2,6 -3,3 -4,0
- Familien gastua -0,8 -2,2 -1,3 -2,2 -2,1 -3,0 -3,9
- Administrazioaren gastua -0,5 -3,7 -3,8 -2,8 -4,0 -4,1 -4,3
Kapital finkoaren eraketa gordina -5,3 -9,1 -7,4 -9,2 -9,7 -10,3 -9,0
- Aktibo finko materialak -5,8 -10,0 -8,1 -10,0 -10,7 -11,0 -9,8
- Eraikuntzan -9,0 -11,5 -9,5 -11,6 -12,4 -12,3 -11,3
- Ekipamendurako ondasunetan 2,3 -6,6 -5,1 -6,4 -7,0 -7,9 -6,5
- Aktibo finko inmaterialak 3,1 2,6 3,4 2,7 4,8 -0,5 0,1
Nazio eskaria (*) -1,9 -3,9 -3,1 -3,8 -4,0 -4,7 -4,9
Esportazioak 7,6 3,1 2,1 2,7 4,2 3,2 4,5
Inportazioak -0,9 -5,0 -5,9 -5,2 -3,4 -5,4 -5,1
BPG (m.p.) 0,4 -1,4 -0,7 -1,4 -1,6 -1,9 -2,0
Nekazaritza eta arrantza 8,2 2,2 2,5 2,2 2,4 1,9 0,6
Industria 2,7 -2,9 -3,2 -3,1 -2,9 -2,4 -3,9
Eraikuntza -5,9 -8,1 -7,5 -7,7 -8,9 -8,5 -6,3
Zerbitzuak 1,4 -0,4 0,7 -0,3 -0,6 -1,2 -1,3
Produktuen gaineko zerga garbiak -5,5 -0,3 -0,4 -0,2 -0,2 -0,5 -0,9
GOGORATZEKOAK
- Kontsumoko prezioen indizea 3,2 2,5 2,0 2,0 2,8 3,1 2,6
- Enplegua (**) -1,7 -4,4 -3,7 -4,7 -4,6 -4,7 -4,5
(*) BPGaren hazkundeari eginiko ekarpena. (**) Lanaldi osoko lanpostu baliokideak. Iturria: Espainiako Estatistika Erakundea (INE).
Espainiako ekonomiaren arazo nagusia, Euroguneko gainontzeko herrialdeekin alderatuta, lan
merkatuaren egoera txarra izan zen berriro. Enpleguaren alorreko zenbateko guztiek jaitsiera
moteldu zuten 2013ko lehen hiruhilekoan, baina oraindik lanpostuen galera oso handia izan zela
erakutsi zuten. Langabezia tasari dagokionez, hazkunde erritmoa zertxobait leundu zen
biztanleria aktiboa jaitsi zelako, hala partaidetza tasa txikiagoa izan zelako nola lan egiteko
adinean dagoen biztanleria urriagoa zelako. Beste aldetik, inflazioa apaldu zen 2013ko lehen
hilekoetan, batez ere energiako ekoizkinen salneurria merkatu zelako.
EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria
6 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
Ekonomia eta Ogasun Ministerioak argitaratu dituen datuek zehazten dute apirilaren amaiera
arte Estatuaren finantzazio beharra 25.007 milioi eurora iritsia zela. Kalkulatu den BPGaren
terminoetan, defizita kopuru horren %2,38aren baliokidea zen.
EAE-KO EKONOMIA
Ekoizpena eta enplegua
Ekoizpenari dagokionez, eta lehen arlotik abiatuta, sektore horrek %5,0ko beherakada nozitu
zuen urte arteko tasan 2013ko lehen hiruhilekoan. Datu horren ondorioz, nekazaritza eta
arrantza arloak 2012. urtean zehar erakutsi zuen bilakaera positiboarekin amaitu zuen. Zeinu
aldaketa horren oinarrian, aurtengo lehen hilekoetan bizi den eguraldi txarraren ondorioak egon
daitezke.
ESKAINTZAREN ALDAGAIAK
Urte arteko aldakuntza tasak
2012 2013 2011 2012
I II III IV I
BPG erreala 0,5 -1,2 -0,4 -1,0 -1,5 -1,7 -1,9
Lehen arloa -1,9 5,9 12,8 3,9 -2,1 8,4 -5,0
Industria 2,0 -2,4 -1,4 -2,4 -2,8 -3,1 -3,0
- Manufaktura industria 3,6 -2,1 -0,2 -2,3 -2,6 -3,2 -3,2
Eraikuntza -5,9 -6,3 -6,3 -6,4 -6,1 -6,3 -6,8
Zerbitzuak 0,8 -0,3 0,4 0,0 -0,6 -0,9 -1,0
- Merkataritza, ostalaritza, garraioa 0,0 -1,1 0,0 -1,0 -1,3 -2,0 -2,0
- AA. PP., hezkuntza eta osasuna 3,9 0,0 2,5 1,1 -1,5 -1,9 -1,7
- Gainontzeko zerbitzuak -0,4 0,1 -0,4 0,0 0,4 0,3 0,0
Balio erantsi gordina 0,5 -1,2 -0,5 -1,1 -1,6 -1,8 -2,0
Ekoizkinen gaineko zerga garbiak 0,2 -0,3 0,7 -0,2 -0,5 -1,3 -0,9
Iturria: Eustat.
Industriak %3,0 gutxitu zuen bere balio erantsia 2013ko lehen hiru hilekoetan, jaitsieraren
erritmoa galgatzeko joera batean, aldagai horren ibilbidean inflexio gunea gauzatzen ari dela
adierazi dezakeena. Eskura dauden koiunturako adierazleek ere narriadura hori leuntzen ari dela
EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 7
erakutsi zuten. Izan ere, Eustatek argitaratzen duen industria produkzioaren indizeak nabarmen
gutxitu zuen bere beherakada 2013ko lehen hiruhilekoan, baina oraindik oso jaitsiera
garrantzitsuak jaso zituen ondasun talde guztietan, salbuespen bakarra energiaren ekoizpena
delarik. Hain zuzen ere, azken jarduera horrek, urte arteko tasan, %6,4ko gehikuntza lortu
zuen urte hasieran, 2012ko azken zatian eskuratu zuenari jarraipena emanez. Aitzitik, hala
kontsumoko ondasunak nola ekipamendukoak edo bitartekoak tasa negatibotan kokatu ziren
berriro, baina aurreko hiruhilekokoak baino txikiagoak.
Industria, Energia eta Turismo Ministerioak enpresarien iritziez argitaratzen dituen datuek ere
hobekuntza txiki bat iradokitzen dute, 2013ko urtarriletik martxora bitarteko epealdian aldaketa
bat markatu dutelako joeraren norabidean. Ekoizpenaren etorkizunaz eta eskari zorroaz
dituzten igurikimenek portaera hobea erakutsi dute eta bukatutako produktuen stocka gutxitu
da. Horrek guztiak iradokitzen du industria alorreko enpresarien iritziak ez direla aurreko
epealdietakoak bezain ezkorrak.
Eraikuntzak, berriz, egokitzeko prozesuari jarraipena eman zion eta 2013ko lehen hiruhilekoan
zehar bere balio erantsi gordina %6,8 jaitsi zen, hots, duela bi urtetik aurrera inoiz jaso duen
tasarik txarrena bildu zuen. Aurtengo hasieran, eraikuntzako jardueraren narriadura areagotu
zen, eta oraindik ez da doikuntzaren amaiera hautematen. Langabezia tasa altua, lan
merkatuaren ziurgabetasuna, kreditu eskaria txikiegia eta obra publikoaren bizitasunik eza dira
sektore honen susperraldiaren hasierak aurrean dituen oztopo nagusiak.
Eraikuntzak beherantz erakusten duen etengabeko joera hori beste adierazle batzuek ere
baieztatu zuten, hala nola etxebizitzen salerosketak eta eraikuntzaren koiuntura indizeak.
Lehenengoari dagokionez, Estatuan ez bezala, zerga alorreko pizgarri batzuk ez dira desagertu
eta etxebizitza erosteagatik zegoen kenketari eutsi zaio. Hala ere, beste aldaketa batzuk
kontrako norabidean daude, BEZaren interes tasa %4tik %10era igo izana da garrantzitsuena,
eta bizitegien salmentan nabaritu ziren. Orobat, koiunturako indizeak aurreko epealdietako tasa
negatibo altuak errepikatu zituen, bai eraikinen atalean bai obra zibilarenean.
Azkenik, zerbitzuek, gainontzeko jarduera adarrek bezala, aldakuntza tasa negatibo bat (%-1,0)
aurkeztu zuen bere balio erantsian 2013ko lehen hiruhilekoan, serie historiko osoan inoiz jaso
duen zenbatekorik txikiena baita. Beste behin ere, merkataritza, ostalaritza eta garraioa biltzen
dituen atalak izan zuen aldakuntza tasa negatiboena (%-2,0) jaso zuena, ondoren administrazio
publikoen zerbitzuak, hezkuntza, osasuna eta gizarte zerbitzuak batzen dituen taldea datorrela
(%-1,7), beherakada horren erantzule nagusiak direla. Bilakaera horri gehitu behar zaio lanbide
jarduerak, finantza arlokoak eta aseguruak barnean hartzen dituen multzoaren narriadura,
EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria
8 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
%0,3tik %0,0ra apaldu baitzen, 2012ko bigarren hiruhilekotik suspertzeko zantzuak erakutsi
eta gero.
Zerbitzuen balio erantsia gutxitu zela adierazle ia guztietan hauteman zen, salbuespen bakarra
Eustatek hotelen betetze mailaz argitaratzen duen estatistika da, adierazle hori azken
hilekoetako moteltzearen ondoren suspertu baitzen. Hala ere, hoteletan igarotako gaualdien
kopuruak oso balio txikiak aurkeztu zituen berriro. Orobat, gainontzeko adierazleek ere, hala
turismo alorrekoek nola orokorragoak direnek, emaitza txarrak izan zituzten.
JARDUERA ADIERAZLEAK
Urte arteko aldakuntza tasak
2012 2013 2011 2012
III IV I Apirila Maiatza
Industria
Industria produkzioaren indizea (*) 3,6 -5,5 -5,7 -5,8 -3,3 --- ---
Industria giroaren indizea -12,3 -23,0 -22,6 -27,2 -25,7 -20,9 -23,7
Ekoizteko ahalmen. erabilera (%) 75,1 74,2 71,1 77,2 67,9 --- 70,5
Gizarte Segurantzako afiliazioa -2,2 -4,5 -4,9 -5,4 -5,6 -5,2 -5,1
Eraikuntza
Koiunturako indizea -10,1 -20,1 -15,3 -19,9 -20,2 --- ---
Obrak zuzentzeko bisatuak -8,3 -33,8 -54,4 -10,3 -19,9 --- ---
Etxebizitzen salerosketak -20,0 -21,1 -14,8 -26,0 -17,3 --- ---
Gizarte Segurantzako afiliazioa -8,6 -12,0 -12,1 -12,8 -13,8 -13,5 -13,4
Zerbitzuak
Hegazkinen bidezko trafikoa 2,4 2,8 5,9 -1,3 -6,5 -8,0 ---
Hoteletan igarotako gaualdiak 5,1 -0,3 0,9 0,0 -1,1 -18,5 ---
Hoteletako okupazioa 46,4 46,4 61,9 39,9 32,6 38,4 ---
Negozio zifren indizea -0,9 -7,1 -7,7 -6,5 -7,8 --- ---
Zerbitzuen koiuntura indizea -3,8 -6,3 -4,7 -7,5 -6,5 --- ---
Gizarte Segurantzako afiliazioa 1,0 -0,8 -0,7 -1,6 -2,3 -2,2 -2,1
(*) Ziklo-joera seriea. Iturria: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak egina, Industria, Energia eta Turismo Ministerio, Eustat, INE, Sustapen Ministerio, Gizarte Segurantza eta Hegazkineria Zibilerako Zuzendaritza Nagusiaren datuetan oinarrituta.
Eustatek hiru hilean behin osatzen dituen kontu ekonomikoek enplegua galtzeko erritmoa
moteldu zela iradokitzen du, 2012ko azken hiruhilekoan %-3,1 izatetik aurtengo lehen
epealdian %-2,9ra igaro baitzen. Horrek esan nahi du ia 27.000 lanpostu galdu zirela aurreko
EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 9
urteko hiruhileko beraren aldean eta 107.000, berriz, alderaketa 2008ko bigarren
hiruhilekoarekin egiten bada, huraxe izan baitzen inoizko mailarik gorena. Kontu ekonomikoek
erakusten duten enplegu galera leunagoa Gizarte Segurantzako afiliazioaren azken datuek ere
seinalatzen dute. Hala ere, profesionalak ez diren zaintzaileen hitzarmen bereziak bertan behera
geratu izanak eta Gizarte Segurantzaren beraien kotizazioa boluntarioa izateak
administrazioaren erregistro horren erritmoa puztu du.
Enpleguaren bilakaera
Urte arteko aldakuntza tasak
Kontu ekonomikoak Afiliazioa
-0,9
-2,5-2,9
-1,5-1,8
-2,3-2,7
-3,1
2011 2012 IV
2011
I II
2012
III IV I
2013
-0,6
-2,5
-1,0
-1,7
-2,4 -2,4
-3,5 -3,6-4,0
2011 2012 IV2011
I II 2012
III IV I 2013
Maiatza
Iturria: Eustat eta Gizarte Segurantza
Kontu ekonomikoen analisi zehatzago batek iradokitzen du zerbitzuek bakarrik erakutsi zituztela
suspertzeko zantzu arinak, beren enplegu galera %1,0 izan baitzen, aurreko epealdian %1,4ra
iritsi zen bitartean. Neurri batean, hobekuntza hori hezkuntza alorreko enpleguaren bilakaerak
ekarri zuen, afiliazioaren datuen arabera maiatzean %0,4 hazi zelako. Beste jarduera adar
garrantzitsu batzuek, ordea, urte arteko jaitsiera handiak izan zituzten, hala nola osasuna eta
gizarte zerbitzuak, langileen kopurua %10 inguru baitzuten, lehenago aipatu den profesionalak
ez diren zaintzaileen eraginagatik. Ostalaritzak ere enplegua galdu zuen (%-0,7 maiatzean) urte
hasieran, turismo jarduerek bizitasuna galdu zutelako eta hoteletan igarotako gaualdiak gutxitu
zirelako.
Industriak, berriz, laugarren hiruhilekoko emaitza (%-5,3) berdindu zuen eta 2011ko hirugarren
hiruhilekoan hasi zuen beheranzko joera galgatu zuen. Hala ere, beherakada oso bizia da
EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria
10 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
oraindik eta kanpo arloaren bilakaerak zein kontsumo pribatuaren portaera ahulak baldintzatzen
dute. Industria ekoizpenaren susperraldi hasi berriak pentsarazten du datozen hiruhilekoetan
enplegu galera txikiagoa izango dela.
Azkenik, eraikuntzari dagokionez, berriro ere lanpostu gehien (%-12,7) galdu zuen sektorea
izateaz gain, aurreko emaitzak okerragotu zituen, laugarren hiruhilekoan itxuraz lortu zuen
hobekuntzari amaiera emanez. Jaitsiera hori etxegintzaren doikuntza sakonak eragin zuen,
oraindik Estatuko gainontzeko lurraldeetakoa baino apalagoa den arren. Etxegintzaren egokitze
horri defizita gutxitzeko neurriek obra zibilean izan zuten ondorio kaltegarriak erantsi behar
zaizkie.
Enpleguaren datuek eta BPGak erakutsi zuen bilakaerak lan faktorearen itxurazko
produktibitatea %1,0ra jaitsi zela adierazten dute, 2011ko hasieratik jaso den baliorik txikiena
baita. Produktibitatearen irabaziak izan duen murrizketa zerbitzuen eremuan gauzatu zen,
hiruhileko horretan ez baitzuen inolako irabazirik lortu. Aitzitik, eraikuntzak (%6,8) eta
industriak (%2,5) balio garrantzitsuak lortu zituzten, bi sektore horietan gertatu ziren enplegu
galera handietatik eratorriak.
Barne eta kanpo eskaria
Eskariaren ikuspegitik 2013ko lehen hiruhilekoan nabarmendu behar den ezaugarria barne
eskariak erakutsi zuen bilakaera positiboa da, aurreko balioen aldean nabarmen gutxitu
baitzuen urte arteko beherakada. Zehazkiago adierazita, 2012ko amaieran %-2,5eko tasa jaso
bazuen, aurtengo hasieran %-2,0ra mugatu zuen jaitsiera. Barne eskariaren bi osagai nagusiek
parte hartu zuten hobetzeko pausu horretan. Alde batetik, barneko azken kontsumoak lau
hamarrenetan gutxitu zuen bere beherakada eta kapital eraketa gordinak, oraindik oso
bilakaera negatiboa erakusten baitu, zortzi hamarrenetan leundu zuen aurreko datua.
Kontsumoaren atalean, administrazio publikoen gastuaren bilakaera nabarmendu zen, hiru urte
eta erdiz etengabeko jaitsierak jaso ondoren, zertxobait (%0,5) egin zuelako gora. Hala ere,
doikuntza politikei eusteko asmoak pentsarazten du igoera horrek, une jakin batean gertatu
baitzen, ez duela segidarik izango datozen hiruhilekoetan. Kontsumo pribatua, berriz, hamarren
bat okerragoa izan zen, %-1,7an kokatu arte. Enpleguaren narriadura bizia, zertxobait leundu
zen arren, kreditu bat lortzeko dauden zailtasunak eta kontsumitzaileen igurikimen negatiboak
dira bilakaera horren atzean ezkutatzen diren arrazoi nagusiak.
EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 11
ESKARIAREN ALDAGAIAK
Urte arteko aldakuntza tasak
2012 2013 2011 2012
I II III IV I
BPG erreala 0,5 -1,2 -0,4 -1,0 -1,5 -1,7 -1,9
Barneko azken kontsumoa 0,2 -1,2 0,0 -1,7 -1,5 -1,6 -1,2
Familien gastua kontsumoan 0,3 -1,0 0,0 -1,4 -0,9 -1,6 -1,7
Administr. gastua kontsumoan -0,1 -2,1 -0,2 -2,9 -3,4 -1,6 0,5
Kapital eraketa gordina -1,8 -5,4 -5,5 -5,8 -4,9 -5,5 -4,7
- Ekipamendu ondasunak 7,1 -4,0 -1,3 -4,0 -4,8 -5,8 -2,8
- Gainontzeko inbertsioa -5,4 -6,0 -7,1 -6,5 -5,0 -5,4 -5,5
Barne eskaria -0,3 -2,2 -1,4 -2,7 -2,3 -2,5 -2,0
Esportazioak 5,5 -5,2 -2,6 -0,1 -8,1 -9,6 -6,5
Inportazioak 4,0 -6,4 -3,8 -2,7 -8,8 -10,2 -6,5
Iturria: Eustat.
Kapital eraketa gordinak aurreko lau hiruhilekoetakoa baino askoz ere jaitsiera txikiagoa
ezagutu zuen eta %-4,7an kokatu zuen urte arteko tasa. Hobekuntza erlatibo hori
ekipamendurako ondasunen atalean bakarrik gauzatu zen, 2012ko azken laurdenean %-5,8ko
tasa bat markatzetik 2013ko hasierako %-2,8ra igaro baitzen. Aldagai horiei lotuta dauden
koiunturako adierazle batzuek bilakaera ez hain negatibo hori iradokitzen zuten. Izan ere,
ekipamendurako ondasunen ekoizpenak seinalatzen du iazko azarotik jaitsiera erritmoa leuntzen
ari dela. Orobat, ondasun horien inportazioak ere urte arteko beherakada moteldu zuen. Bide
beretik doa Industria Ministerioak egiten duen inkestan enpresek aitortzen duten ekoizteko
ahalmenaren erabilera ere, azken datuan hiru puntu igo baitzen. Hala eta guztiz ere, eskari
zorroa baxu samarra da oraindik eta, beraz, inbertsioaren susperraldia ez da epe laburrean
gauzatuko.
Aitzitik, eraikuntzan eginiko inbertsioak oraingoz ez du suspertzeko inolako zantzurik erakutsi
eta %-5,5eko urte arteko aldakuntza jaso zuen 2013ko lehen hiruhilekoan, aurreko baliotik oso
hurbil dagoen zenbatekoa baita. Lizitazio ofizialeko datuek ez dute iradokitzen aldagai horretan
joera aldaketarik laster gertatuko denik, beste jaitsiera batzuk izan dituelako, obra zibilean
aurrekoak baino are biziagoak direnak.
Inguruneko ekonomia nagusien ahultasunak kanpo arloa EAEko ekonomiaren bultzagile
behinena izaten jarraitzea eragotzi zuen eta haren ekarpena BPGari nabarmen murriztu zen bi
hamarrenetara iritsi arte, azken bost urtean izan den txikienetako bat. Barne eskariaren
EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria
12 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
narriadura leunagoa izan zenez eta, aitzitik, kanpo saldoak bizitasuna galdu duenez,
pentsatzekoa da EAEko BPGaren osaera aldatu dela eta orain ez dagoela hain menpe kanpo
merkatuekiko. Dena dela, Ekonomia Zuzendaritzaren aurreikuspenak puntu erditik goraxeago
kokatzen du kanpo saldoaren ekarpena 2013an eta 2014an.
Eustatek hiru hilean behin argitaratzen dituen kontu ekonomikoen arabera, esportazioek eta
inportazioek %6,5 egin zuten behera aurtengo lehen hiruhilekoan, termino errealetan, eta tasa
hori %-4,2ra eta %-3,9ra mugatzen da, hurrenez hurren, aldagai horiek termino nominaletan
aztertzen badira. Bi balio horiek, negatiboak izan arren, kanpo merkatuekin eginiko
merkataritzak suspertze arina izan duela adierazten dute, aurreko bi hiruhilekoetako tasak
nabarmen leundu zirelako.
Aduanen informazioak adierazten du atzerrian saldutako ondasunek esportazio guztien antzeko
joera erakutsi zutela eta %4,4 gutxitu zutela beren balio nominala urte arteko tasan. Beste
hiruhileko batez, ekonomia eremu dinamikoenek EAEko produktu gehiago erosi zuten, herrialde
garatu gehienek geldotasuna erakutsi zuten bitartean. Zehazkiago adierazita, ELGE erakundeko
herrialdeetan saldutakoaren balioa %5,8 jaitsi zen, neurri handi batean Europako ekonomien
erritmorik ezaren ondorioz. Europako lau herrialde nagusietatik batek ere ez zuen gehiago erosi
EAEn. Aitzitik, AEBek oso nabarmen (%67,3) areagotu zituen EAEko ekoizkinen erosketa –ia
erdia energiako produktuak ziren- eta Erresuma Batua eta Italia bezalako merkatuak gainditu
ditu dagoeneko.
ESPORTAZIOEN HELBURUA
Urte arteko aldakuntza tasak eta mila euro
2012 2013 2013 2011 2012
II III IV I I
GUZTIRA 20,1 -3,7 2,2 -9,7 -6,6 -4,4 4.779.013
ELGE 27,3 -5,5 1,9 -11,8 -14,6 -5,8 3.706.643
Europar Batasuna 27 26,3 -9,1 1,9 -18,6 -22,2 -9,8 2.975.730
Frantzia 36,6 -15,9 -6,7 -9,4 -37,5 -8,5 833.489
Alemania 25,4 -5,0 4,7 -16,4 -10,7 -4,7 695.670
Erresuma Batua 21,6 12,0 40,1 1,8 -8,5 -19,2 274.262
Italia 9,5 -20,6 -25,1 -34,7 -12,4 -8,0 241.345
AEB 20,1 0,7 -19,4 24,0 43,9 67,3 323.567
ELGEtik kanpokoak 0,3 2,9 3,1 -1,9 24,9 1,1 1.072.370
Iturria: Eustatek egina, Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren datuetan oinarrituta.
EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 13
Garapen bidean dauden herrialdeen artean, Brasilen lortutako salmenten gehikuntza bizia
(%18,2) nabarmendu behar da, makineriari eta aeronautikari oso lotuta baitaude. Herrialde hori
merkatu garrantzitsuenetariko bat da EAEko enpresentzat. Brasileko zenbatekoetatik oso hurbil
dago Txina, EAEn eginiko erosketak %1,9 bakarrik igo zituena, baina aurreko jaitsierak atzean
uzteko balio duena. Bi herrialde horien zenbakietatik urrun, Indiak %9,8 areagotu zuen EAEko
produktuen inportazioa, aurreko hiruhilekoko tasaren antzekoa baita.
Lehen hiruhilekoko jaitsiera orokorra izan zen eta hiru salbuespen bakarrik agertu ziren, hirurak
batuta esportazioen %15 pilatzen dutena: nekazaritzako ekoizkinak, produktu mineralak eta
energetikoak, eta produktu kimikoak. Gainontzeko taldeek urte arteko beherakadak izan
zituzten. Nabarmentzekoak dira, esportazioen guztizkoan pisu handia dutelako, metal arruntak
eta manufakturak taldeko emaitza (%-5,8) eta ekipamendurako ondasunena (%-7,3), hala
makinak eta tresnak atalean (%-6,6) nola garraio materialean (%-7,8).
Atzerritik ekarritako ondasunen inportazioak bizitasun handiagoa erakutsi zuen eta %3,1eko
gehikuntza nominal txikia lortu zuen. Esportazioek bezala, garapen bidean dauden herrialdeekin
egin diren merkataritza harremanetan antzeman da dinamismo handiena, eta ondasunen
hornitzaile gisa protagonismo handiagoa lortzen ari dira. Izan ere, EAEko enpresek inportatu
zuten guztiaren %42,4 ELGEtik kanpoko herrialdeetatik iritsi zen, Europar Batasunak
bereganatzen duen %43,2tik dagoeneko oso hurbil.
INPORTAZIOEN JATORRIA
Urte arteko aldakuntza tasak eta mila euro
2012 2013 2013 2011 2012
II III IV I I
GUZTIRA 12,1 -9,4 -17,4 -3,9 1,2 3,1 3.894.625
ELGE 9,8 2,6 1,4 8,3 -3,7 -9,8 2.244.112
Europar Batasuna 27 7,7 -6,8 -5,9 -2,5 -5,1 -7,2 1.684.184
Frantzia 12,2 -9,4 -7,8 -12,7 -13,0 -7,9 382.515
Alemania 18,3 -2,1 2,0 -7,4 -10,5 -5,7 463.192
Erresuma Batua -2,8 -28,8 -51,2 38,1 -12,5 -7,2 119.524
Italia 1,9 -0,8 3,8 3,5 -6,3 -11,9 183.090
AEB 67,4 -13,0 -25,4 -29,2 -51,4 -58,9 80.522
ELGEtik kanpokoak 15,3 -24,9 -41,6 -17,9 9,8 28,2 1.650.513
Iturria: Eustatek egina, Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren datuetan oinarrituta.
EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria
14 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
Inportazioen gehikuntza txiki horren jatorria, ia bere osotasunean, energiako produktuen
erosketa handiago batean dago. Hain zuzen ere, produktu mota horien inportazioa %25,8 igo
zen, aurreko hiruhilekoan gertatu zen bezalatsu, energiakoak ez diren erosketen bolumena, urte
arteko tasan, %7,4 gutxitu zen bitartean. Erregai mineralen hornitzaile nagusiak Errusia,
energiako inportazio guztien erdia handik ekartzen baitira, eta Mexiko dira, baina Aljeriak ere
bere tokia egin du hornitzaileen artean eta dagoeneko EAEko inportazio energetiko guztietatik
%10 baino zertxobait gehiago bereganatzen du. Gainontzeko ekoizkinetatik, bakarrik metal
arruntek (%0,4) eta nekazaritzako produktuek (%0,9) lortu zuten inportazioak zerbait
areagotzea.
Urte arteko tasan murrizten ari ziren esportazioek eta zertxobait areagotu ziren inportazioek
884 milioi euroko merkataritza saldoa utzi zuten, oraindik euskal autonomia erkidegoaren
aldekoa. Saldo hori aurreko hiruhilekoan lortutakoa (1.424 milioi euro) baino nabarmen
txikiagoa da. Hala ere, energiako salerosketak albo batera utzita, EAEko mendekotasunaren
ondorioz beti negatiboak direlako, energiaz bestelako merkataritza saldoak 2.000 milioi euroko
langa gainditu zuen, hots, aurreko hiruhilekoetan lortu zen diru kopuruaren antzeko emaitza
jaso zen.
Prezioak
Prezioen bilakaera 2013ko lehen hiruhilekoan ahultasuneko egoera baten ondorioa zen eta, hori
dela eta, ez da tentsiorik antzematen, zergen igoerek eragin dituztenaz gain. Izan ere, BPGaren
deflatorea %1,5 hazi zen, aurreko hiruhilekoan baino bi hamarren gehiago, eta bederatzi
hiruhilekoz jarraian kokatu da Europako Banku Zentralak prezioen egonkortasunerako ezarri
zuen %2ko erreferentziaren azpian. Adierazle horren barruan, kontsumo publikoaren
deflatoreak erakutsi zuen bilakaera nabarmendu behar da, aurreko hiruhilekoko beherakada
biziaren ondoren (%-5,4), funtzionarioei aparteko ordainketa kendu izanak eraginda, balio
positiboak (%1,7) berreskuratu dituelako.
Kontsumoko prezioen indizeak, irailetik aurrera erakutsi zuen goranzko joeraren ondoren,
moteltzeko joera aurkeztu zuen eta apirilean %1,5eko urte arteko tasa jaso zuen, 2010eko
erdialdetik inoiz izan duen tasarik txikiena baita. Moteltze horren zati handi bat energiaren
salneurriaren portaeraren ondorioa da, hala argindarrarena nola erregaiena, biak nabarmen
merkatu zirelako, aurreko garestitze bizien ondoren. Energiaren salneurriaren bilakaera
horretan, zerikusi handia izan zuen petrolioaren prezioak, azken hilekoetan upelaren balioa 102
dolarren inguruan egonkortasun handia erakutsi zuelako, iazko lehen hiruhilekoan 125 dolar
baino gehiago ordaintzera iritsi zen bitartean.
EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 15
Hala ere, eta EAEko inflazioaren moteltzea Eurogunekoa baino zertxobait biziagoa izan bazen
ere, eremu horrekiko dagoen aldea oraindik balio positibotan kokatu zen, apirilean hiru
hamarrenera mugatu zen arren. Inflazio tartearen estutze hori aurreikusteko modukoa zen,
zeren eta energiaren salneurriek bai EAEko inflazioa bai Espainiakoa neurri handian
baldintzatzen baititu, eta energia garestitzen den aldietan inflazio tartea zabaltzen den bezala,
merkatzen denetan murriztu egiten da.
KONTSUMOKO PREZIOEN INDIZEAREN BANAKETA
Tasas de variación interanual y aportaciones
2012 2013 2011 2012
IV I Apirila Ekarpena
Inflazio osoa (%100) 3,1 2,3 2,8 2,5 1,5 1,5
Azpiko inflazioa (%82,0) 1,8 1,5 2,1 2,1 2,0 1,6
- Elikagai landuak (%13,7) 3,8 3,3 3,7 4,2 4,0 0,5
- Industria ondasunak (%26,9) 0,7 0,3 0,9 0,5 0,8 0,2
- Zerbitzuak (%41,4) 2,0 1,7 2,5 2,5 2,1 0,9
Hondar inflazioa (%18,0) 9,5 6,1 6,3 4,0 -0,7 -0,1
- Landu gabeko elikagaiak (%6,8) 1,5 2,7 3,4 3,0 2,3 0,2
- Energia (%11,2) 15,3 8,3 8,2 4,6 -2,4 -0,3
Iturria: INE.
Indize orokorrak aurtengo lehen hilekoetan erakutsi zuen moteltzea askoz txikiagoa izan zen
azpiko inflazioaren kasuan, %2aren inguruko balioetan jarraitu baitzuen, BEZaren iraileko
igoerak baldintzatuta. Aitzitik, hondar inflazioa, hots, elikagai freskoak eta energiako ekoizkinak
biltzen dituen atala, moteltzeko joera horren erantzulea izan zen eta urte arteko tasa
negatibotan kokatzera iritsi zen. Gainontzeko talde bereziek ere hazkunde erritmoa apaldu
zuten, salbuespen bakarra energiaz bestelako industria ondasunak izan zirelarik, gora egin
zutelako, nahiz eta balio txikitan dauden.
Ekoizkin talde ia guztiek igoera moteltzeko joera erakutsi zuten. Salbuespena medikuntza izan
zen (%5,1), botiken garestitzea nabaritzen ari delako. Hala ere, talde horren gehikuntza EAEn
Espainian izan zuena baino askoz ere txikiagoa da. Prezioak nabarmen igo dituen beste talde
bat edari alkoholdunak eta tabakoa biltzen dituena da, baina oraingo emaitzak aurreko
epealdietakoak baino txikiagoak izan dira, ordukoetan zergen igoerak garrantzitsuagoak izan
zirelako. Aitzitik, erregaien salneurriekin zerikusi handiagoa duten taldeek garestitze erritmoa
apaltzen jarraitu zuten. Izan ere, etxebizitzaren taldeak oso tasa motelak erakutsi zituen,
EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria
16 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
argindarraren merkatzearen ondorioz, eta garraioen urte arteko tasa balio negatibotan kokatu
zen.
EAE-KO KONTSUMOKO PREZIOEN INDIZEA
Urte arteko aldakuntza tasak
2012 2013 2011 2012
II III IV I Apirila
Indize orokorra 3,1 2,3 1,9 2,5 2,8 2,5 1,5
Janariak eta alkoholik gabeko edariak 2,2 2,7 2,5 2,5 3,3 3,2 3,1
Edari alkoholdunak eta tabakoa 9,8 5,8 7,3 8,5 5,6 8,4 5,6
Jantziak eta oinetakoak 0,3 0,2 0,5 0,1 0,5 0,1 0,2
Etxebizitza 7,8 5,7 5,5 6,6 6,3 4,7 0,9
Etxeko hornidura 1,5 1,1 0,4 1,3 2,5 2,9 3,3
Medikuntza -0,6 -0,7 -2,5 -0,7 3,2 4,6 5,1
Garraioa 7,7 4,3 3,6 4,8 3,5 1,3 -0,8
Komunikazioak -0,8 -3,4 -3,8 -3,8 -2,4 -1,9 -4,1
Aisia eta kultura 0,3 1,0 0,3 1,3 1,8 2,4 1,4
Irakaskuntza 1,3 2,8 2,8 2,9 3,3 3,2 3,2
Hotelak, kafetegiak eta jatetxeak 1,7 1,0 1,0 0,9 1,3 1,2 1,1
Besteak 2,7 2,4 1,5 2,2 3,6 3,0 2,8
Iturria: INE.
Energiaren osagaiak marraztu zuen beheranzko joera horrek oso nabarmen moteldu zuen
industria prezioen bilakaera erritmoa 2013ko lehen hilekoetan. Hain zuzen ere, martxoan eta
apirilean adierazle horren urte arteko aldakuntza tasa %-0,9ko balio negatibora jaitsi zen,
2010eko urtarriletik jaso den lehen balio negatiboa delarik. Gainontzeko taldeek ere lagundu
zuten indize orokorraren igoera apaltzen.
Azkenik, soldaten hazkunde neurritsua islatuta geratu da berriro negoziazio kolektiboan.
Zehazkiago adierazita, 2013ko lehen lau hilekoetako negoziazio kolektiboaren soldaten
informazio gaurkotuenak erakusten du indarrean dauden eta urtean zehar sinatu diren lan
hitzarmenetako soldata igoera 2012koa baino txikiagoa dela. Hala ere, informazio hori
zuhurtziaz hartu behar da, aurtengo negoziazio kolektiboa oso atzeratuta dagoelako eta,
oraingoz, oso langile gutxirengan duelako eragina. Beraz, emaitza horiek ez dira oso
adierazgarriak.
EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 17
HITZARMENETAN ADOSTUTAKO SOLDATA IGOERAK
Urte arteko aldakuntza tasak
2009 2010 2011 2012 2013 (*)
Indarrean dauden hitzarmenak: 2,7 1,9 3,6 2,7 1,9
- Urtean zehar sinatutakoak 2,8 1,7 3,4 2,0 1,5
Negoziazio esparruaren arabera:
- Sektoreko hitzarmenak 2,8 1,7 3,8 2,7 1,8
- Enpresako hitzarmenak 2,6 2,4 3,1 2,6 2,1
(*) 2013ko apirila arte sinatutako lan hitzarmenak. Iturria: Lan Harremanen Kontseilua.
Aurreikuspenak
Consensus Forecastek, munduko ekonomiarako aurreikuspenak aurkeztu dituenean, BPGaren
gehikuntza tasa %2,5ean kokatu du 2013an eta %3,2an, berriz, 2014an. Hala ere, ekonomia
eremuen artean abiadura ezberdinak hautematen dira, hainbat arrisku dakartzatenak. Arrisku
nagusia Eurogunearen zor subiranoarekin du lotura eta baita eremu horretako hazkunde
igurikimenetan dagoen ezkortasuna ere. Halaber, AEBei dagokienez, ziurgabetasun handia dago
2013an zehar gauzatuko diren murrizketa automatikoek gastu publikoan izango duten eraginaz.
Hala eta guztiz ere, ekonomiaren ingurune globala ziurgabetasunez beterik egon arren, badirudi
aurreikuspen honetarako erabili diren baldintzak ez direla aurreko aurreikuspenetan zeudenak
bezain gorabeheratsuak.
AEBetako ekonomiak hazkunde neurritsua lortuko du 2013. urtean, %2,0aren ingurukoa, eta
gehikuntza tasa areagotuko da 2013an, %2,7 arte, lanpostu gehiago sortuz eta langabezia tasa
jaitsiz. Interes tasak baxuak izango direla espero da. Horrekin batera, kreditua lortzeko
baldintzak malguagoak izango dira. Bi arrazoi horiengatik, kontsumo pribatua eta enpresen
inbertsioa suspertuko dira. Etxebizitzen prezioa igotzeak ekarriko duen aberastasun efektuak
familien gastua lagunduko du. Beste aldetik, gastu publikoan egingo diren murrizketek
hazkundea lastatuko dute 2013an zehar eta zuhurtzia areagotu dezakete kontsumitzaileen eta
enpresen artean. Halaber, denboraldi batez administrazio publikoan lan egiten duten pertsonen
kopurua gutxituko da eta obra publikoko egitasmoetarako ekarpenak murriztuko dira.
Eurogunean, atzeraldia 2013. urtean zehar luzatuko da eta 2014. urtea izango da ekonomiaren
susperraldiaz hitz egiteko unea. Izan ere, analisten kontsensuak %0,5aren inguruan kokatzen
du 2013ko jaitsiera eta 2014an urte arteko hazkunde tasa positiboa izango da, %1,0aren
ingurukoa. Ekonomia eragileen konfiantza neurtzen duten inkesten datuek erakusten dutenez,
EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria
18 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
susperraldia sendotzetik urrun dago Eurogunean oraindik. Egoera horren aurrean, moneta
batasunaren testuinguruan defizit publikoaren helburuez eta horrek ekonomia jardueran sortzen
duen narriaduraz eztabaida areagotu da. Arrisku asko daude eta beherantz zuzenduta daude,
baina gobernuek ezarri dituzten erreformek eraginkortasuna biziagotu dezakete eta
finantzaziorako baldintzak eta konfiantza hobetu ditzakete. Horrek guztiak ekonomia
susperraldiaren bizitasuna oraingo eszenategi makroekonomikoetan uste dena baino handiagoa
izatea ahalbidetu dezake.
EKONOMIA AURREIKUSPENAK
Urte arteko aldakuntza tasak
PIB Kontsumoko prezioak
2012 2013 2014 2012 2013 2014
Munduko ekonomia 2,4 2,5 3,2 3,0 2,7 3,0
AEB 2,2 1,9 2,7 2,1 1,6 2,0
Kanada 1,8 1,7 2,5 1,5 1,4 1,9
Japonia 2,0 1,4 1,5 0,0 0,0 1,9
Eurogunea -0,5 -0,5 0,9 2,5 1,6 1,6
Europar Batasuna -0,3 -0,1 1,1 2,4 1,7 1,9
Alemania 0,7 0,6 1,6 2,0 1,6 1,9
Espainia -1,4 -1,6 0,2 2,4 1,8 1,5
Frantzia 0,0 -0,2 0,7 2,0 1,2 1,6
Herbehereak -1,0 -0,8 0,7 2,5 2,6 1,9
Italia -2,4 -1,4 0,4 3,0 1,7 1,6
Erresuma Batua 0,3 0,8 1,6 2,8 2,9 2,5
Asia eta Ozeano Barea 4,7 4,7 4,9 2,6 2,6 3,3
Ekialdeko Europa 2,3 2,6 3,6 6,3 5,2 4,9
Amerika Latinoa 2,7 3,3 3,8 5,9 6,7 6,5
Iturria: Consensus Forecast (2013ko maiatza).
Espainiarentzat, 2013an espero den hazkunde tasa %-1,5aren inguruan kokatzen da.
Hiruhilekoka marraztuko duen ibilbideak jaitsiera erritmoa motelduko dela iragartzen du eta
aurtengo amaieran aldakuntza negatiboak jasoko ditu oraindik, baina zerotik hurbil egongo dira.
Atzeraldiaren atzean dauden faktoreak, 2013an, pilatutako desoreken doikuntza prozesua,
hazkunde gutxiagoko testuingurua eta defizita gutxitzeko helburua dira. 2014an, ekonomia
suspertuko dela aurreikusten da, nahiz eta lortuko den gehikuntza tasa txikia izango den.
Analisigileen ustez, 2014rako batez besteko hazkunde tasa %0,2aren eta %0,9aren artean
kokatuko da. Hiruhilekako bilakaerak tasa positiboak aurkeztuko ditu urtean zehar eta
bizitasuna irabaziko dute hilekoak aurrera joango diren ahala.
EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 19
2013an zehar, barne eskariak ahultasun garrantzitsua erakusten jarraituko du eta kanpo
eskaria izango da bultzagile nagusia, hazkundeari ekarpen positiboa egingo diona. Izan ere,
barne eskariaren osagai guztiek behera egingo dute 2013an, nahiz eta jaitsiera erritmoa
leunduz joango den eta hazkunde positiboak izatera iritsiko diren 2014. urtean zehar. Kanpo
eskariari dagokionez, Espainiaren merkataritza bazkideen hazkunde biziagoak eragingo du
kanpo arloaren ekarpen positiboa.
HIRUHILEKAKO AURREIKUSPENAK ESPAINIARENTZAT (2013ko maiatza)
Urte arteko aldakuntza tasak
2013
II III IV 2013 2014
BPG -1,8 -1,3 -0,3 -1,5 0,9
Kontsumo pribatua -2,8 -2,5 -0,7 -2,5 0,1
Kontsumo publikoa -4,7 -3,2 -3,0 -3,8 -0,6
Kapital finkoaren eraketa godina -7,9 -7,6 -6,5 -7,9 -1,3
- Inbertsioa ekipamenduan -6,5 -7,0 -5,6 -6,7 -1,0
- Inbertsioa landutako aktibotan -6,1 -5,2 -2,0 -5,3 3,5
- Inbertsioa eraikuntzan -9,5 -9,0 -8,0 -9,5 -2,0
Barne eskaria -4,7 -4,3 -2,7 -4,3 -0,6
Esportazioak 3,0 2,8 3,6 3,2 4,9
Inportazioak -4,7 -4,5 -2,3 -4,2 1,7
Iturria: CEPREDE
Enpleguari buruzko aurreikuspenak okerragoak dira orain, hala 2013rako nola 2014rako. Izan
ere, Funcasen arabera, lanpostuen galera, hurrenez hurren, %-3,4ra eta %-0,3ra iritsiko da
2013an eta 2014an. Urte osoko langabezia tasa, ordea, gorantz zuzendu da eta %26,9 izango
da 2013an eta %26,7, berriz, 2014an.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak EAEko ekonomiaren 2013ko eta
2014ko zati baterako hazkunde aurreikuspenak gaurkotu ditu. Datu horien arabera, EAEko
ekonomiak 2013an zehar ukituko du hondoa eta hazkunde neurritsuko bilakaera bati ekingo dio
2014an. Zehazkiago adierazita, 2013an ekonomia %1,2 gutxituko da, hots, aurreko
hiruhilekoan espero zena baino hamarren bat gehiago. 2014an, susperraldi leuna hasiko da,
hazkunde positibo txikiekin, gero eta biziagoak izango direnak. Finantzaziorako baldintzak
hobeagoak dira. Halaber, politika fiskala ez da hasieran aurreikusi zena bezain murriztailea
izango eta nazioarteko inguruneak hobera egingo du urratsez urrats. Aurreko guztiak lagunduko
du aldakuntza tasa positiboak berreskuratzen.
EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria
20 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
EAE-KO EKONOMIARAKO AURREIKUSPENAK HIRUHILEKOKA (2013ko maiatza)
Urte arteko aldakuntza tasak
2013 2014
II III IV 2013
I II III IV 2014
BPG -1,7 -1,1 -0,4 -1,2 0,3 0,8 1,0 1,1 0,8
Azken kontsumoa -1,6 -1,2 -0,7 -1,2 -0,2 0,3 0,5 0,7 0,3
Kontsumo pribatua -1,1 -0,7 -0,1 -0,9 0,4 0,9 1,1 1,3 0,9
Kontsumo publikoa -3,3 -3,1 -2,8 -2,2 -2,4 -2,0 -1,9 -1,7 -2,0
Kapital eraketa gordina -4,2 -3,5 -2,2 -3,7 -1,2 -0,4 0,6 1,0 0,0
Barne eskariaren ekarpena -2,2 -1,8 -1,0 -1,8 -0,5 0,1 0,5 0,6 0,2
Kanpo saldoaren ekarpena 0,6 0,7 0,7 0,6 0,7 0,7 0,5 0,4 0,6
Lehen arloa -9,1 17,0 25,3 7,0 31,1 26,1 -5,3 -4,2 11,9
Industria -2,7 -1,9 -0,7 -2,0 0,8 1,3 1,7 2,2 1,5
Eraikuntza -6,1 -5,5 -4,0 -5,6 -3,7 -3,2 -2,0 -1,3 -2,6
Zerbitzuak -0,8 -0,6 -0,2 -0,6 0,2 0,7 1,0 1,2 0,8
Balio erantsi gordina -1,7 -1,2 -0,5 -1,3 0,2 0,6 0,9 1,1 0,7
Ekoizkinen gaineko zergak -1,0 -0,5 0,1 -0,6 0,6 1,3 1,2 1,0 1,0
BPGaren deflatorea 1,4 1,9 1,7 1,6 1,6 1,4 1,8 1,8 1,6
Enplegua -2,6 -2,2 -1,6 -2,3 -1,2 -0,8 -0,4 -0,2 -0,7
Langabezia tasa 13,9 13,7 13,2 13,7 13,0 12,6 12,6 12,5 12,7
Iturria: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza.
Barne eskaria izango da oraindik EAEko ekonomiaren puntu ahulena 2013. urtean zehar eta
2014ko erdialdeko hilabeteetan bakarrik hasiko da ekonomiaren hazkundeari ekarpen positiboak
egiten. Kontsumo pribatuari dagokionez, 2013an %0,9 gutxituko dela espero da eta 2014ko
lehen hilabeteetara itxaron beharko da agregatu horretan gehikuntza tasa positiboak ikusi arte.
Enpleguaren egoera txarrak familien errenta gordin erabilgarriaren soldata osagaiaren
beherakada eragingo du, familien kontsumo erabakiak geroratuko dituena. Halaber, 2012ko
irailean indarrean sartu zen BEZaren igoerak eta higiezinen alorreko aberastasunaren
murrizketak kalte egingo diote gastu pribatuaren bilakaerari datozen hiruhilekoetan.
Txanponaren aurkian, egon badaude kontsumoaren gaineko eragin negatibo horiek leundu
dezaketen faktoreak. Haien artean, finantza aberastasun garbiaren hobekuntza, inflazioan
presiorik ez egotea, interes tasa ofizialak apalak izatea eta familien aurrezki tasa jaitsi izana
nabarmendu behar dira.
Kontsumo publiko erreala %2,2 murriztuko da 2013an eta behera egingo du aurreikuspen
honetan kontuan hartu den epealdi osoan zehar. Defizit publikoa gutxitzeko helburuak puntuak
kenduko dizkio hazkundeari, baina eragin negatibo hori motelduko da 2014an zehar. Kapital
eraketa gordinari dagokionez, 2013ko batez besteko tasa %-3,7 izango da eta jaitsiera erritmoa
EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 21
apalduko du 2014an zehar. Azpiatalka, ekipamendurako ondasunetan eginiko inbertsioak ez du
barne eskariaren laguntza izango eszenategi makroekonomikoaren lehen hiruhilekoetan eta
esportazioak izango dira oinarri nagusia. Desoreka hori 2014an zuzenduko da eta barne
eskariaren suspertzeak adar horretako inbertsioa lagunduko du. Eraikuntzan eginiko
inbertsioak, berriz, doikuntza prozesuari jarraipena emango dio.
Kanpo eskariak ekarpen positiboa, sei hamarrenen ingurukoa, egingo dio EAEko barne produktu
gordinaren hazkundeari kontuan hartu den epealdi osoan zehar. Munduko ekonomiaren
susperraldiak eta lehiakortasunaren bilakaera hobeak esportazioen garapena ahalbidetuko dute.
Kanpoan eginiko salmenten bilakaera nazioarteko merkatuetan eginiko erosketena baino
biziagoa izango da. Inportazioak sendotzen hasiko dira barne eskaria suspertuko denean.
Eskaintzaren ikuspegitik, jarduera adar guztiek, salbuespen bakarra lehen arloa delarik, ekarpen
negatiboa egingo diote EAEko balio erantsi gordinaren hazkundeari 2013. urtean. Industrian eta
zerbitzuetan hobekuntzako joera marraztuko da kontuan hartu den epealdian. Izan ere, urte
arteko hazkunde tasa 2013an %-2,0 izango da industrian eta %-0,6, berriz, zerbitzuetan. Bi
sektore horiek tasa positiboak lortuko dituzte 2014. urtean. Portaera hori ez da eraikuntzara
hedatuko eta arlo horrek desorekak zuzentzeko berariazko prozesuari jarraipena emango dio.
Enpleguari dagokionez, lanpostuen galera leunduko da ekonomia jarduerarako narriadura
txikiagoa aurreikusten delako. 2014. urtean, ekonomiarako espero den suspertzeari esker eta
lan merkatuaren eraginkortasunaren hobekuntzari esker enplegu galera leunduko da eta agian
langabezia tasa jaitsi daiteke. Zehazkiago adierazita, enplegua %2,3 murriztuko da 2013.
urtean eta jaitsiera erritmoa apalduko den arren, aldakuntza tasa positiboak ez dira agertuko
aztertu den epealdi osoan zehar. Beste aldetik, langabezia tasa %13,7ra iritsiko dela 2013an
espero da eta 2014. urtean hasiko da moteltzen.