txapelketa hondarretan bertso sindromeari aurre egiteko saioa · landa eta alemaniako hainbat...

8
EGITEN DUZUNA GARA ‘ATARIA’-REN KANPAINA BERRIA MARTXAN // 5 ASTEARTEA 2018/01/23 6. urtea, 806. zenbakia 107.6 fm www.ataria.eus URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € Astelehenean eskuragai interneten zezen plazako sarrerak Hilaren 29an jarriko dira salgai sarean inauterietako zezen plazako sarrerak 2,18 euroren truke; pertsona bakoitzak 10 sarrera erosi ahal izan ditu, gehienez // 2 Txapelketa hondarretan bertso sindromeari aurre egiteko saioa Eskualdeko bertsozaleek Ataria Bertso Jaialdiaz gozatu eta, beste behin, Leidor bete zuten. Mendiluze, Iguaran, Lujanbio, Egaña, Arzallus eta Laburu, Agirrek gidatuta // 4 Sei bertsolariak, Amaia Agirreren aginduetara aritu ziren Leidorren. ITZEA URKIZU ARSUAGA Casinoren Txotx solidarioak 4.075 euro bildu ditu Bigarrenez antolatu du Tolosako elkarteak sagardotegi efimeroa; Etiopia-Utopia erakundeari laguntzeko bideratuko da dirua // 2 Oihana Iguaran AEBetara, bertsoa lagun Renon ‘Bertsolaritza eta emakumea, marjinazioa eta ahalduntzea’ jardunaldian izango da // 2

Upload: others

Post on 28-Aug-2020

4 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Txapelketa hondarretan bertso sindromeari aurre egiteko saioa · landa eta Alemaniako hainbat adibide izan zituzten hizketagai, eta baita Tolosaldeko kasua ere. Izan ere, EH Bildu

EGITEN DUZUNA GARA ‘ATARIA’-REN KANPAINA BERRIA MARTXAN//5

ASTEARTEA2018/01/23

6. urtea, 806. zenbakia107.6 fm

www.ataria.eusURTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €

Asteleheneaneskuragaiinternetenzezen plazakosarrerak

Hilaren 29an jarriko dirasalgai sarean inauterietakozezen plazako sarrerak 2,18euroren truke; pertsonabakoitzak 10 sarrera erosiahal izan ditu, gehienez //2

Txapelketa hondarretan bertsosindromeari aurre egiteko saioaEskualdeko bertsozaleek Ataria Bertso Jaialdiaz gozatu eta, beste behin, Leidor betezuten. Mendiluze, Iguaran, Lujanbio, Egaña, Arzallus eta Laburu, Agirrek gidatuta //4

Sei bertsolariak, Amaia Agirreren aginduetara aritu ziren Leidorren. ITZEA URKIZU ARSUAGA

CasinorenTxotxsolidarioak4.075 eurobildu ditu

Bigarrenez antolatu duTolosako elkarteaksagardotegi efimeroa;Etiopia-Utopiaerakundeari laguntzekobideratuko da dirua //2

Oihana IguaranAEBetara,bertsoa lagunRenon ‘Bertsolaritza etaemakumea, marjinazioaeta ahalduntzea’jardunaldian izango da //2

Page 2: Txapelketa hondarretan bertso sindromeari aurre egiteko saioa · landa eta Alemaniako hainbat adibide izan zituzten hizketagai, eta baita Tolosaldeko kasua ere. Izan ere, EH Bildu

Eskualdeko sagardoa,Etiopiako uraren aldeCasino elkarteak bigarrenez jarri du sagardotegi efimeroa TolosakoZerkausian; 4.075 euro bildu dituzte Txotx Solidarioa ekimenean

Itzea Urkizu Arsuaga Tolosa

Sagardoa, ura edateko zailtasu-nak dituztenen alde. Casino el-karteak jarduera humanitarioenbila hasitako bidean bigarrenitzulia egin du asteburuan, etaZerkausian sagardotegi efimeroaireki zuten ostiralean, 200 afal-tiar baino gehiagorentzako. Bi-dutako dirua Etiopia-Utopia Go-bernuz Kanpoko Erakundearieman diote eta guztira 4.075 eurobiltzea lortu dute. Ostiral iluntzean ireki zuten

sagardotegi efimeroa eta gonbi-datu asko izan zituzten lagun. Pa-rrilletan, Iker Galarza eta Joxe-mari Barriola. Bestelako jakiakprestatzen, berriz, Xabier Marti-nez eta Sonia Tapia sukaldariak.Eta, kupelean, Julen Lopetegi Es-painiako futbol selekzionatzaileasteasuarra. Ohorezko agurrare-kin zabaldu zuten, ofizialki, el-kartasun afaria. Julen Lopetegi Espainiako futbol selekzionatzaileak ireki zuen txotxa. I. U. A.

PREST DITUZTE KOREOGRAFIAKEguberrien bueltan hasi ziren Tolosako aisialdi taldeak inau-terien Astelenitako koreografiak entseatzen. Oraindik pau-soak ikasten ari dira, baina nahiko aurreratuak dituzte. Aste-buruetan entseatu ohi dute, larunbat eta igandeetan. R. CALVO

02 TOLOSALDEA GIZARTEA 107.6 fm • 105.0 fm • www.ataria.info ASTEARTEA, 2018ko urtarrilaren 23a

Inauterietarako zezenplazarako sarreraksarean, asteleheneanErredakzioa Tolosa

Hilaren 29an, astelehenean, ja-rriko dituzte salgai sarean, inau-terietako zezen plazarako sarre-rak. Sarreren prezioek ez dute al-daketarik izango, iazko berberakmantenduko dira. Leihatilanerosiz gero, 2 euroko salneurriaizango dute tendidurako eta har-mailarako; sarean berriz, 2,18 eu-roko salneurria izango dute. Ze-zen plazako leihatilan ere salgaiizango dira ikuskizun egunetan,egunero, 15:00etatik aurrera,agortu arte. Aldez aurretik eros-teko aukera ere izango da Leido-

rreko leihatilan, otsailaren 5eaneta 6an, 16:00etatik 20:00etara.Internet bidez erosi nahi izanezgero, www.bibe.mewebgunea-ren bitartez erosi beharko dira,urtarrilaren 29an, 16:00etatikaurrera. Pertsona bakoitzak, al-diro, 10 sarrera erosi ahal izangoditu, gehienez ere. Gainera, ez daerositako sarrerak itzultzeko au-kerarik izango. Aipatzekoa da,Astelenitan ez dela harmaileta-rako sarrerarik eskuragarri izan-go, harmaila osoa aisialdi talde-entzat baita.

PALKOAKPalkoen zozketari dagokionez,atzo zabaldu zuten izena emate-ko epea eta ostegunera bitarteegongo da zabalik, 10:00etatik13:00etara eta 16:00etatik20:00etar. Kultur etxera bertaratu behar-

ko da 12 lagunez osatutako ze-rrenda betetzera.

IguaranekAEBetakotopaketabatzuetan partehartuko du

‘Bertsolaritza etaemakumea, marjinazioaeta ahalduntzea’jardunaldia antolatu duRenoko Euskal ikerguneak

Erredakzioa Villabona

Hilaren 29tik otsailaren 3ra Na-tional Cowboy Poetry Gatheringtopaketak egingo dira Elkon(AEB, Nevada), The Western Fol-klife Centerrek antolatuta. Ber-tan izango da Amasako OihanaIguaran Bertsolaritza eta emaku-mea, marjinazioa eta ahaldun-tzea jardunaldian parte hartzekoJone Miren Hernandez ikertzai-learekin eta Maialen Lujanbio etaMiren Artetxe bertsolariekin ba-tera. Topaketetan bertsolaritza-rekin lotutako beste zenbait ekin-tza ere egingo dira, besteak beste,eta Bertsolari filma eskainiko du-telarik.

Page 3: Txapelketa hondarretan bertso sindromeari aurre egiteko saioa · landa eta Alemaniako hainbat adibide izan zituzten hizketagai, eta baita Tolosaldeko kasua ere. Izan ere, EH Bildu

Osasuna pribatizatzeakdituen ondorioezohartarazi duteEH Bilduko Osasun arloko arduraduna den Karlos Ibarguren eta EvaBlanco legebiltzarkidea izan ziren Holandako Hilderverg hirian

Erredakzioa Tolosa

Europako Parlamentuak babes-tuta, Europako ezkerrak osasunapribatizatzeak dituen ondorioez

hitz egiteko jardunaldiak antola-tu zituen pasa den ostiralean,Holandako Hilderverg hirian.Besteak beste, Danimarka, Ho-landa eta Alemaniako hainbat

adibide izan zituzten hizketagai,eta baita Tolosaldeko kasua ere.Izan ere, EH Bildu koalizioak erehartu zuen parte. Bertan izan zi-ren Eva Blanco legebiltzarkideaeta Osasun arloko Karlos Ibargu-ren arduraduna eta eskualdekoAsuncion klinikaz eta bera kude-atzen duen Inviza enpresa priba-tuaz aritu ziren. TOPA plataformaren berri ere

eman zuten eta egindako lananabarmendu. Arabako San Eloy ospitaleaz

eta Kataluniako Saint Cugateko-az ere aritu ziren.

Karlos Ibarguren izan zen, Holandan, azalpenak ematen. ATARIA

GIZARTEA TOLOSALDEA 03www.ataria.info • 105.0 fm •107.6 fm ASTEARTEA, 2018ko urtarrilaren 23a

Eskerrak eman

U rtarrilaren 10ean, hiruegun eta erdiko greba-ren ondoren, TolosakoSta. Maria de la Asun-

ción (Inviza) klinikako Ordizia-ko, Tolosako Belateko eta Ando-aingo zentroetako langileok ma-nifestazio bat egin genuenTolosan. Tolosaldea guztiko he-rritarrak deituta zeuden eta ho-tza, euria, haizea… eginagatikere, manifestazio jendetsua izanzen. Hori horrela, bertaratutako-ei bereziki, baina baita babestugaituzten gainerakoei ere, eske-rrak eman nahi dizkiegu gu uler-tzeagatik, parte hartzeagatik etababesagatik.Herritarrek arazoa Tolosako

alkatetzak baino hobeto ikustendutelakoan gaude; izan ere, alka-

te anderearekin izan genuen bi-leran zer esan ez genekiela utzigintuen alkate andereak. Honako hitzak entzun geni-

tuen: «Osasungintza ez da udala-ren konpetentzia…», «Kexarik ezbada…». Eta kexarik ez izateagatik ara-

zorik ez dagoela ulertu behar aldugu? Gure alkate andereakagian ez daki paziente batek«bizi konstante onargarriak» iza-nagatik ere «hilzorian» egon dai-tekeela, eta horixe bera da Tolo-saldeko osasungintzarekin ger-tatzen ari dena. Horrek aldiberean Tolosaldeko ESI (Era-kunde Sanitario Integratua) zu-zentzen duen pertsona ere age-rian jartzen du.Gure iritziz guztiok ere herri-

tarrekiko edo erabiltzaileekikoardura handia dugu eta gure egi-

ten dugu Medicusmundiren on-dorioa, hain zuzen, osasungin-tza erabateko pribatizazio bide-an dagoela eta horrek sortzenduen kezka.Guk gure eskualdean osasun-

gintza EZ diskriminatzeko mo-bilizatzen jarraituko dugu, etahorretarako egoerak eragitendieten udaletxeetara, partidupolitikoetara eta plataformetarajoko dugu. Horren harira, datorren hila-

ren 26an Donostiara (Pio XII biri-bilgunea-Osasungitza saila) gon-bidatzen ditugu herritarrak11:00etatik 12:00etara egingo du-gun elkarretaratzera eta pren-tsaurrekora. Sailburu den Dar-pon jaunari dei egingo diogu en-tzun gaitzan.

Asuncion klinikako enpresa batzordea Tolosa

GUTUNAK

DANBORRIK GABEKO FESTAEskualdean ere badira San Sebastian eguna ospatzen dutenherriak. Orendainen larunbatean egin zuten ospakizuna; tri-kiti doinuek lagunduta joan ziren ermitaraino eta Leaburunherenegun egin zituzten meza eta dantzarien emanaldia. R. C.-I.S.

Page 4: Txapelketa hondarretan bertso sindromeari aurre egiteko saioa · landa eta Alemaniako hainbat adibide izan zituzten hizketagai, eta baita Tolosaldeko kasua ere. Izan ere, EH Bildu

04 TOLOSALDEA KULTURA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEARTEA, 2018ko urtarrilaren 23a

Ahotsak eta begiradak

I deia, ateraldi, erantzun,galdera, zirto eta arrazoiasko eskaini zizkiguten ber-tsolariek Leidorren, urtero-ko ATARIA-ren aldeko saio-

an. Guztiek utzi zuten sinadura-txoa, aretoa txiki sentiarazi zu-ten bertsozaleen gozamenerako.Betaurrekoak ere izan ziren saio-ko protagonista hainbat unetan,eta ez da kasualitatea: begirade-tan oinarritzen baita kontua, etabertsolariek ahotsean eskain-tzen digute eurena..

Leidor azken aukeraraino zu-kutu zuen Agirrek, gai-emaileeta gonbidatu bereziek lagundu-ta: Aritz Olano altzoarra, XabierErrespetuz taldeko ordezkari,Asteasuko bertso eskolako ikas-leak, eskualdeko puntako pilota-riak … Egiten duzuna gara leloa

gorpuztu zuten oholtzan denenekarpenek.

Hausnarketarako tartea eskai-ni zuten hainbat bertsoaldik, he-rrigintzaren, kontsumo ereduenbelaunaldi arteko talkaren etageneroaren ikuspegitik. «Aus-kal» herriaz eta «eskabide» direneskubideez aritu ziren lehen ofi-zioan, Arzallus eta Mendiluze.Jarraian, Iguaran eta Egaña 36urte atzera eraman zituen bideobatek; Iguaranek fuerte ekin zionurteen ajeari ateraldiak aurkituzeta Egañak borobildu zuen, hu-rrengo belaunaldiarekin ereabestuko lukeela erronka eginez.

OholtzapetikOihana IguaranBertsolaria

Laburu eta Lujanbiok bizi ekinzioten saioari, Gazteluko baserribatera egokitu ezindako hirita-rren larrutik. Etengabeko umoreeta hausnarketa orekan aritu zi-ren gero ere, eta salpikaderokotxakurrak nola, bihurgune arris-kutsuenetan ere baietz-baietzegiten zuten entzuleek, txalo joartean.

Jostailu puskatuek eta krista-lik gabeko betaurrekoek piztuta-ko umore printzetatik zer pen-tsatua ere eskaini zuten guztiek,Txirritaren bertso zaharretatikMessiri bostekoa eusten dionbertsogintzaraino. Maila altuko

saioa izateaz gain, euskal komu-nitateko ahots eta begirada erre-ferenteak eskualdeko ahots etabegi den ATARIA-ri zuzendu zi-tzaizkion. Hona Lujanbioren az-ken hitzak: «Entenditzeko mun-du honen emaria/ lehenbizi be-giratu etxe ATARIA».

Orain, Egañak agurrean abes-tu moduan, silabak neurtzetiktxilabak janztera; eta uste bainogertuago daude biak: egiten du-guna da ATARIA, eskualdeko nor-tasun txatal desberdinak josizosatzen delako, kolore mota guz-tietan; baina txilabak bezala, ga-renetik janzten gaitu.

Munduko aretorik txikiena‘Tolosaldeko Ataria’-ren bertso jaialdiak lepo bete zuen, beste behin, Tolosako Leidoraretoa; bertsozaleek gozatu ederra hartu zuten, sei bertsolarien aleekin.

Itzea Urkizu Arsuaga Tolosa

Urte hasierako aldapa samur-tzeko gozokia, askorentzat.Txapelketaren hondarretanbertso-abstinentzia-sindrome-ari aurre egiteko botika, zenbai-tentzat. Eta, beste batzuentzat,galdu ezinezko urteroko zita.Sarrerak eskuan izanda ere, To-losaldeko bertso zaleak goiztiarbertaratu baitziren, larunbate-an, Leidor atarira, eserleku one-nak hartzeko ilara egitera. Eta,Andoni Egañak hasierako agu-rrean «munduko zezen plazahandiena duen herriari» kanta-tu bezala, bertsozaleek mundu-ko areto txikiena bilakatu zutenLeidor, larunbat iluntzean.

Oholtzan, Aitor Mendiluze,Beñat Iguaran, Maialen Lujan-bio, Andoni Egaña, Amets Ar-zallus eta Agin Laburu, AmaiaAgirreren gidaritzapean. Are-toko eserleku berdeetan, be- Irribarre gozoz utzi zuen bertsozaleak Leidor, larunbatean. I. URKIZU

rriz, 800dik gora bertsozale, biorduko saio egarriz. Eta, eska-tutakoa beti jasotzen ez denarren, irribarre gozoz irten zen,larunbatez, entzulea, Leidorre-tik.

Izan zen umorearen gerizpe-ra hurbiltzeko aukerarik, etabaita genero, belaunaldi alda-keta, euskal komunikabide, in-tegrazio nahiz politikaz haus-nartzeko gogoetarik ere. Eltze-an bat egin zuten osagaiguztiek, hurrengo urtarrilerabegira jartzeko.

ARGAZKIAK, BIDEOAAtaria Bertso Jaialdiak sortutako ar-gazki galeria jada, larunbataz geroz-tik, webgunean ikusgai. Gainera,Bertso jaialdi osoa asteazkenetikaurrera ikusgai egongo da interne-ten:www.ataria.eus/bereziak

Page 5: Txapelketa hondarretan bertso sindromeari aurre egiteko saioa · landa eta Alemaniako hainbat adibide izan zituzten hizketagai, eta baita Tolosaldeko kasua ere. Izan ere, EH Bildu

EGITEN DUZUNA GARALelo hori aukeratu du TOLOSALDEKOATARIA-k komunikazio kanpaina abiatzeko,urte berriarekin batera eta bosgarren urteurrena jomugan duela; urria hasieranbeteko ditu bost urte eskualdeko euskarazko komunikazio proiektuak.

Ez da harpidetza kanpaina soila. Ez da sostengu ekonomikoa bilatzeko saiakera. Edo ez behintzat hori bakarrik; egia da, Atarikide gehiago behar ditugula eta erronka berriei aurre egiteko baliabideen premia dugula;

baina hori baino gehiago da kanpaina: TOLOSALDEKOATARIA-k eskualdean duenoinarri soziala zabaltzeko urratsa eman nahi du. Eta pauso hori egiten duzunean izango gara.

Izatea egitea baita.

Egiteko hautatu egin behar da: lekua hartu eta lekuaz jabetu, hitza hartu, tontorra zapaldu, uretara salto egin, ausartu, sinistu, lokaztu, busti.

Esan genuen, «ezin lokatzetan salto egin zikindu gabe». Zikintzen jarraitzeko prest gaude!

Zuk egin. Zuk espazioa hartu, eta guk lekua egingo dizugu. Zuk atea ireki eta gu sukalderaino sartuko gara.

Zuk eskua luzatu eta guztion artean taldea osatuko dugu.

Esan, kontatu, irakurri, entzun, ikusi, erabili. TOLOSALDEKOATARIAguztiona da.Zuk egiten duzu TOLOSALDEKOATARIA.

Gu zu gara.

Herria euskaraz egiten baduzu, TOLOSALDEKOATARIAzara. Egiten duzuna gara.

Auzia ez da izan ala ez izan. Kontua ekitea da. Atarikide egitea, euskararen aldeko hautua egitea, zure herrian gauzak antolatzea, horren berri ematea, etxetik plazara salto egitea. TOLOSALDEKOATARIAegiten duzun hori da.

Egiten duzun neurrian gara.

Guk zuei egitea eta zuek guri egotea eskatzen diguzue. Posizionamendua gorpuztea. Baloreak haragitzea. Adostasuna materializatzea.

Bizitzaren une zoriontsu zein latzetan egoteari garrantzia ematen diogu.

Egiten duzulako gara, eta bagaudelako zara. TOLOSALDEKOATARIAdago eta horregatik zara euskaldun.

TOLOSALDEKOATARIAegoteak egiten zaitu eskualdeko herritar.

Esan eta izan, egiten eta egoten dakigulako. Tolosaldean egoteko modua da TOLOSALDEKOATARIA-ri ekitea.

Page 6: Txapelketa hondarretan bertso sindromeari aurre egiteko saioa · landa eta Alemaniako hainbat adibide izan zituzten hizketagai, eta baita Tolosaldeko kasua ere. Izan ere, EH Bildu

Izena berritudu Flemingek,erreferentziaeginez izanariVillabonako eskolak gaurtik aurrerakultur astea egingo du eta matrikulaziokanpainarako ikas komunitate osoakmaterialak prestatu ditu elkarlanean

Jon Miranda Amasa-Villabona

Dr. Fleming, Fleming eskola pu-blikoa, Doktor Fleming ikaste-txea... izen asko izan ditu orainarte Villabonan kokatuta dagoeneskolak. «Aurten izena finkatzeaerabaki dugu», esan du JesusQuesada ikastetxeko zuzenda-riak. Ikas komunitatean erabakidute aurrera begira erabiliko du-ten izena: Fleming herri eskola.

Quesadak azaldu du izenarenzergatia: «Herri, herria egiten arigarelako, herriarentzat lana egi-ten dugulako, herritarrak sor-tzen ari garelako; eta eskola,ikasleen babeslekua, aniztasu-naren ispilua, gune hezitzailea,pedagogia hausnartzailea dugu-lako». Villabonan 60ko hamar-kadan sortu zen eskola berriarenizena ikastetxeko maisu batek ja-rri omen zion, penizilinari esker

gerra garaian hanka salbatu on-doren. Eskoziako zientzialaria-ren omenez hautatu zuen izena.«Fleming horretan dago eskola-ren jatorria eta gure izenaz harrogaude», esan du Quesadak.Logo eraberrituak ere oina-

rrian du orain arte erabiltzen zu-tena, baina koloreak gehitu diz-kiote: «Urdina, publikoa eta in-klusiboak garelako; arrosa,hezkuntza emozionala eta sor-kuntza lantzen ditugulako; ho-ria, kulturartekotasuna eta bizi-kidetza lantzen ditugulako; ber-dea, osasuna eta ingurugiroarendefendatzaileak garelako; etagrisa, euskaldunak eta euskal-tzaleak garelako».Bide batez, oharrak jasotzeko,

argazkiak ikusteko eta bideoakzabaltzeko web gune berria izan-go du eskolak: www.flemingesko-la.eus. «Bizia, berritzailea eta ar-gia da, ikusteko eta ikasteko, de-nei parte hartzeko aukeraematen diguna».

FLEMINGKIDETASUNAWeb guneak «Flemingkidetasu-na» mundura hedatzeko baliokodu. «Fleming eta Villabona, Vi-llabona eta Fleming. Biak lotuta,ezin bata bestea gabe ulertu. Fle-mingek, beti hezitzaile, billabo-natarrak hazi eta hezi ditu. Fle-mingek, beti euskaltzale, herri-koak eta herrira etorri direnkanpotarrak euskalduntzen. Fle-ming publikoa, doakoa eta ire-

Ekitaldien aurkezpen agerraldia Arroako eskolan egin zuten ostiralean. J.M.

Zizurkilgo Zimiterioapintatu etakonponduko duteZIZURKIL// San Millan elizariitsatsita dagoen Zimiterioa az-ken hamarkadetan pilotarakojolasleku izan da. «Ikusten ge-nuen ez zegoela egoera onene-an, zulo batzuk zituen, pinturaerortzen ari zen, txapa ere ez ze-goen egoera onenean», azaldudu Joxe Mari Luengo alkateak.Herriko langileak gunea kon-pontzen eta pintatzen ari dira,«zuloak masarekin estali, txapatxukun jarri eta frontoia eta in-guruko pareta pintatuko dute».

‘Euskaraz bizi a(ha)lgara?’ hitzaldiaVillabonan biharAMASA-VILLABONA// Subijanaetxean egingo da hitzaldia18:30ean. «Posible al da Villabo-nan euskaraz bizitzea? Euskarazbizi al gara Villabonan?» Bi gal-dera horiek erantzuteko asmoz,euskarak Villabonan duen egoe-raz hitz egingo dute Galtzaundi-ko kide Garikoitz Goikoetxeaketa Imanol Artolak. Hitzaldian,Hizkuntza Erabileraren kaleneurketak Villabonan emanda-ko emaitzak azalduko dira eta2018an martxan jarriko den Eus-karaldiaegitasmoari buruzkoxehetasunak aipatuko dira.

Zimiterioa berritzen ari dira. ATARIA

06 VILLABONA-AIZTONDO GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEARTEA, 2018ko urtarrilaren 23a

kia, ikasle zoriontsuen sortzai-lea», esan du zuzendariak. Fleming herri eskolaren aro

berria aurkezteko agerraldianizan dira ikastetxeko arduraduneta irakasleekin batera, bertanikasten duten umeen gurasoaketa udal ordezkariak. Maite Iza-girre alkateak hartu du parteprentsaurrekoan. Guztientzakoesker hitzak izan zituen Quesa-dak, «elkar lanean, denon arte-an... familia bat garelako».Matrikulazio kanpaina abian

jarri den honetan, Gure bihotze-ko eskola lelopean hainbat eki-men jarri ditu martxan Flemingherri eskolak. Kultur astea izan-go da gaurtik aurrera eta astebu-ruan bisita gidatuak egingo di-tuzte eskolan. Kanpainaren ba-rruan eskuorriak, argazkiak,bideoak prestatu dituzte eta ikaskomunitate osoa «inplikatu»dela aipatu du ikastetxeko zu-zendariak: «Partaidetza, meto-dologia hausnartzaile eta aktibo-ak, talde lana, alaitasuna etafreskura». Aurkeztu duten bide-oan, besteak beste, Fleming herrieskolako ikasle ohiak agertzendira: Zigor Lampre musikaria,Oihana Iguaran bertsolaria, JoxeAmiama irakaslea, Iñaki Lizasopilotaria edo Itziar Gastearenafubolaria, adibidez.«Ikusteak merezi du, etortzeak

merezi du, Fleming eskolak me-rezi du», esanaz amaitu du age-rraldia Quesada zuzendariak.

‘GURE BIHOTZEKO ESKOLA’ KULTUR ASTEAUrtarrilak 23, gaur

15:00.Txistulari, Errebote, Malkareta Arroa plazetan herri kirolak.

Urtarrilak 24, asteazkena

17:30.Funky-a.18:00. Izen, webgune, logo eta spotberriaren aurkezpen ekitaldia.Ondoren. Ipuin kontalaria.

Urtarrilak 25, osteguna

11:00.Arratzainen, aiton-amonakkontu kontari 5. mailan.

Urtarrilak 26, ostirala

17:00.Arroa plazatik danborrada.Ondoren.Buruhandi eta erraldoiak.Gauean.Eskola afaria zentroan.

Urtarrilak 27, larunbata

11:00.Euskaraz ate irekiak Arroakoeskolan.12:30.Gazteleraz ate irekiak Arroa-ko eskolan.

Urtarrilak 29 - Otsailak 2

10:00 - 11:00.Bisita gidatuak Arroan.

Page 7: Txapelketa hondarretan bertso sindromeari aurre egiteko saioa · landa eta Alemaniako hainbat adibide izan zituzten hizketagai, eta baita Tolosaldeko kasua ere. Izan ere, EH Bildu

700 HAUR INGURU KORRIKA Hogeita hamaika urtetan hutsik egin gabe, beste behin aritu ziren igandean korrikalari gazte-txoak Tolosako kaleetatik Ero Etxe krosean. Aurreikuspenak beteta, 700 haur inguruk hartuzuten parte edizio honetan. San Frantzisko pasealekua jendez bete zen, bertan baitzegoenhelmuga. Argazki galeria eta sailkapenak ikusgai daude www.ataria.euswebgunean. IRATI SAIZAR

KIROL EMAITZAKAreto futbolaBIGARREN B MAILA17. jardunaldiaLauburu-Segorbe 3-2

Sailkapena1. Colo Colo 40p2. San Juan 36p3. Tafatrans 34p4. Lauburu Ibarra 33p5. Cons. Jose Luis Cobo 31p6. Zierbena 31p16. Asc. Dep. Nalda 5p

Hurrengo jardunaldiaLauburu (4.)-Peña La Union (12.)

HIRUGARREN MAILA15. jardunaldiaGoierri-Laskorain 1-3

Sailkapena1. Alipendi 37p2. Laskorain Ikastola 34p3. Afantxo 27p4. Otxartabe 27p5. Goierri 26p6. Muskiz Areto Futbola 25p15. Soloarte 5p

Hurrengo jardunaldiaAretxabaleta (14.)-Laskorain (2.)

Eskubaloia1. NAZIONAL MAILA, C MULTZOA16. jardunaldiaUsurbil-Tolosa CF 22-29Sailkapena1. Zaragoza 28p2. Anaitasuna 27p3. Tolosa CF 25p4. Ereintza 24p5. Trapagaran 19p6. El Pilar Marianistas 18p16. Usurbil 4p

Hurrengo jardunaldiaTolosa CF (4.)-Jacar San Ant. (14.)

FutbolaERREGIONAL OHOREZKO MAILA18. jardunaldiaZarautz-Tolosa CF 0-1

Sailkapena1. Ordizia 39p2. Bergara 35p3. Pasaia 35p4. Hernani 33p5. Tolosa CF 33p6. Mondragon 31p7. Amaikak Bat 28p8. Mutriku 27p18. Touring 3p

Hurrengo jardunaldiaTolosa CF (5.)-Pasaia (3.)

EUSKAL LIGA19. jardunaldiaAñorga-Tolosa CF 2-3

Sailkapena1. Arratia 48p2. Bizkerre 47p3. Tolosa CF 44p

Hurrengo jardunaldiaLeioako Emakumeak (4.)Tolosa CF (3.)

PilotaBINAKAKO TXAPELKETA 9. jardunaldiaEzkurdia-Zabaleta 22Altuna III-Martija 16

Final-laurdenak, ligaxka1. Elezkano II-Rezusta 7-22 Altuna III-Martija 6-33. Olaizola II-Imaz 5-34. Urrutikoetxea-Galarza 5-45. Irribarria-Merino II 4-56. Ezkurdia-Zabaleta 4-57. Victor-Albisu 2-68. Bengoetxea VI-Larunbe 2-7

Hurrengo jardunaldiaUrtarrilak 26, ostirala, UrdulizElezkano II-RezustaAltuna III-Martija

BINAKAKO PROMOZIOKOTXAPELKETA 3. jardunaldiaUgalde-Erostarbe 14Peña II-Erasun 22

Ligaxka1. Agirre-Iturriaga 3-02. Ugalde-Erostarbe 2-13. Peña II-Erasun 2-14. Etxeberria-Jaunarena 1-15. Dario-Irusta 1-16. Bakaikoa-Etxegoin 1-27. Errandonea-Tolosa 0-28. Gorka-Salaberri 0-2

Urtarrilak 23, asteartea, MallabiaDario-IrustaErrandonea-Tolosa

SaskibaloiaLEHEN MAILA12. jardunaldiaRedLine Mekanika TAKE 72Tabirako Baque 63

Sailkapena1. Hernani 9-32. RedLine Mekanika TAKE 9-33. Atletico San Sebastian 8-4

Hurrengo jardunaldiaUnamuno (12.)-RedLine TAKE (2.)

KIROLAK 07www.ataria.eus •107.6 fm ASTEARTEA, 2018ko urtarrilaren 23a @TOLOSALDEAKIROL

OTAEGIK ERAMAN DITU PUNTUAKUrrezko Aizkorako Binakako Txapelketaren jardunaldia jokatu zen larunbatean ZizurkilgoIntxaur frontoian, bi aizkolari zizurkildarrak elkarren aurka lehian zirela. Proba Otaegik ira-bazi zuen, Mugertza II.a bikotearekin batera. Hasieratik abantaila hartu zieten Irazuri etabere bikote Zalduari, eta bukaeran ia bi minutuko tartea lortu zuten. REBEKA CALVO

Page 8: Txapelketa hondarretan bertso sindromeari aurre egiteko saioa · landa eta Alemaniako hainbat adibide izan zituzten hizketagai, eta baita Tolosaldeko kasua ere. Izan ere, EH Bildu

Helmuga turistikojasangarria, Tolosaldea

FITUR Turismoko Nazioarteko Azoka ospatu da MadrilgoIFEMA feria gunean. Tolosaldeak ere izan du bere txokoa‘The Basque Route’ izeneko stand-aren barruan

Erredakzioa

T olosaldea helmuga tu-ristiko jasangarri gisagaratzen jarraitzekohelburuarekin bidaia-tu zuen eskualdeko or-

dezkaritzak Madrilera. Hain zu-zen, azken urtean %6 igo da bisi-tari kopurua gurean, eta datuhoriek mantentzeko helburuzhainbat eskaintza plazaratu zi-tuzten azokan.

Natura, gastronomia eta kul-tura uztartzen dituen eskaintzada Tolosaldearena. Hortik abia-

tuta, Goierri-Tolosaldea gidaorokorra edo Tolosaldea Gour-met, eskualdeko eskaintza gas-tronomikoaren gida eskaini zi-tuzten FITUR-en. Bereziki, azken urtean, barne turismoaneta atzerritarretan ikusi dira igo-erak.

Tolosako Udalak ere, Tolosaezagutu spotaren aurkezpenaegin zuen ostegun iluntzean, etabertara gerturatu ziren OlatzPeon Tolosako alkatea eta NereaLetamendia, Merkataritza, Azo-kak eta Turismo zinegotzia ere.Gainera, besteak beste, Xabi

Alonso futbolari ohiaren edotaCasa Julian erretegiko Iñaki etaXabi Gorrotxategi parrilarien la-guntza izan zuten.

TXOTXONGILO TAILERRA ERE BAITopic Museoaren informazioaere eskura izan zuten Madrilgobisitariek. Hain zuzen, museoakAltzoko Handiaren txotxongilo-ak egiteko tailerrak eskainiko zi-tuen azokan, eta Idoya Otegi zu-zendaria bertan izan zen. Loturahonen bitartez, Altzo, AltzokoHandia, Topic eta eskualdea sus-tatu nahi izan dituzte.

Tolosaldeko ordezkarietako batzuk, Madrilen, FITUR-eko azokan. TOLOSAKO UDALA

ASTEARTEA 23AGENDA

Deialdiak

Zizurkil.Pedro Maria Otañoko HHkogelen berrikuntzaren inaugurazioa.16:45ean.Tolosa. Irakurle Kluba. Paco RocarenEtxea aztertuko dute. Ez da izenaeman behar eta doakoa da. Klubeko li-buruak liburutegian mailegatu daitez-ke. 18:30ean, Tolosako liburutegian.Tolosa. Ikimilikiliklik. JA Artzeren uni-bertsoaerakusketa. Aranburu jau-regian.

ATARIA IRRATIA09:00-11:00. Pasahitza.Egunekoalbisteak, eguraldi iragarpena IkerIbarluzearekin, Ainhoa MendiluzeKale Kantoitik, Jon Ander Galarraga-ren eskutik Ekokultura. Teknologia-ren tartea eta Joseba Landa Bartze-lonatik.11:00-12:00. Hamaiketakoa.Ibarraldeko albisteak.12:00-13:00. Entzuteko jaioak.

16:00-18:00. Zebrabidea.18:00. Eguneko saioen onena. 20:00. Kokondo.

FARMAZIAK

Gaur

TOLOSA.Egunekoa.Etxebeste Elosegi, JM. Gernikako arbolaren lorategiak, 3.Telefonoa: 943 651040.Gauekoa.Morant Barber, R. Zabalarreta lorategiak, 1. Telefonoa: 943 673849.

TOLOSALDEKOATARIA-k ez du bere gainhartzen egunkarian adierazitakoesanen eta iritzien erantzukizunik.

www.ataria.eusASTEARTEA, 2018KO URTARRILAK 23Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Naiara Roldan de AranguizKudeatzailea: Iban Urdapilleta AlkizaleteEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 902 82 02 01

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMko kideak:

Tolosaldekogizarte

eragileak

ATARIA IRRATIA107.6FM

BERASTEGI / TOLOSA / DONOSTIA

[email protected]. 630 725 715

Larraitz Zabalapsikologoa

Elkargokide zb: GZ02645

HOBETO SENTITZEN HASTEKOdeitu

EGURALDIA

GAUR

BIHAR

15º / 8º

16º / 6º