trio salzedo · 2018-02-16 · 5 zikloaren koordinazioa gabriel erkoreka interpreteak trio salzedo...

16
1 2018 OTS 20 Fundación BBVA San Nikolas Eraikina Bilbao Bilbao 2017-2018 VIII. Musika Garaikideko Kontzertu Zikloa Trio Salzedo

Upload: others

Post on 17-Mar-2020

4 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Trio Salzedo · 2018-02-16 · 5 Zikloaren koordinazioa Gabriel Erkoreka Interpreteak Trio Salzedo Marine Perez, flauta Frédérique Cambreling, harpa Pauline Bartissol, biolontxeloa

1

2018

OTS20

Fundación BBVA San Nikolas Eraikina

Bilbao

Bilbao 2017-2018

VIII.Musika Garaikideko

Kon tzertu Zikloa

Trio Salzedo

Page 2: Trio Salzedo · 2018-02-16 · 5 Zikloaren koordinazioa Gabriel Erkoreka Interpreteak Trio Salzedo Marine Perez, flauta Frédérique Cambreling, harpa Pauline Bartissol, biolontxeloa
Page 3: Trio Salzedo · 2018-02-16 · 5 Zikloaren koordinazioa Gabriel Erkoreka Interpreteak Trio Salzedo Marine Perez, flauta Frédérique Cambreling, harpa Pauline Bartissol, biolontxeloa

BBVA Fundazioa

BBVA Fundazioak —ezagutza zienti-fikoa eta kultur sormena bultzatzea bereizgarri duenak— Musika-progra-ma bat eratu du arte-adierazpen horri onura ateratzeko eta hartaz gozatze-ko gizarteak dituen era ezberdinetan barrena egindako ibilbide oso bat izango balitz bezala. Horrela, obra berriak sortzea sustatzen du konposi-zio-enkarguak eginez, eta haiek zaindu eta zabal tzeari bide ematen dio lehen mailako diskoetxe eta interpreteekin elkarlanean egindako grabazioen bi-tartez. Zuzeneko musikaz gozatzea sustatzen du urteko kontzertu-zikloen bitartez, zeinei esker herritarrek doan entzuten baitituzte errepertorio garai-kidean erreferentzia diren ensemble eta solistak. Konferentzia-zikloak an-tolatzen eta argitalpenak editatzen ditu egile jakin batzuen lana hobeto ulertzeko edota konposizio-aldi jakin batzuen azterketari ekiteko. Musikari gazteei prestatzeko aukera ematen die

honako hauekin garatutako programen bitartez: Orquesta y Coro de la Comuni-dad de Madrid, Joven Orquesta Nacio-nal de España eta Escuela Superior de Música Reina Sofía. Eta ikerketa- eta sorkun tza-proiektu oso berritzaileak gauza tzen ditu Musika eta Operako Leonardo Beken bitartez.

Orkestren kudeaketari buruzko sinpo-sio espezializatuak antolatzen ditu, elkarlanean jarduten du herrialdeko hainbat musika-talde eta antzokirekin (Teatro Real, Teatro de la Maestranza, Gran Teatro del Liceu, Orquesta Sinfó-nica de Madrid eta Operaren Lagunen Bilboko Elkartea, besteak beste), eta bikaintasuna aitortzen du honako sari hauen bidez: Premio de Composición Asociación Española de Orquestas Sinfónicas-Fundación BBVA eta BBVA Fundazioa Fronteras del Conocimiento Saria Musika Garaikidean.

Page 4: Trio Salzedo · 2018-02-16 · 5 Zikloaren koordinazioa Gabriel Erkoreka Interpreteak Trio Salzedo Marine Perez, flauta Frédérique Cambreling, harpa Pauline Bartissol, biolontxeloa

4

Page 5: Trio Salzedo · 2018-02-16 · 5 Zikloaren koordinazioa Gabriel Erkoreka Interpreteak Trio Salzedo Marine Perez, flauta Frédérique Cambreling, harpa Pauline Bartissol, biolontxeloa

5

Zikloaren koordinazioa

Gabriel Erkoreka

Interpreteak

Trio Salzedo

Marine Perez, flautaFrédérique Cambreling, harpaPauline Bartissol, biolontxeloa

Egitaraua

lehen zatia

Peter Eötvös (1944) Psy

Ivan Fedele (1953) Imaginary Skylines

Joan Magrané (1988) Tres irreals omegues

bigarren zatia

Bruno Mantovani (1974) Tocar

Kaija Saariaho* (1952) Mirrors New Gates

Zuriñe F. Gerenabarrena (1965) Iruleak

* BBVA Fundazioa Fronteras del Conocimiento Saria Musika Garaikidean

Page 6: Trio Salzedo · 2018-02-16 · 5 Zikloaren koordinazioa Gabriel Erkoreka Interpreteak Trio Salzedo Marine Perez, flauta Frédérique Cambreling, harpa Pauline Bartissol, biolontxeloa

6

Programarako oharrak

Peter EötvösPsy

Peter Eötvös 1944an jaio zen, Ligeti, Kurtág eta Bartóken sorleku ere izan-dako Transilvaniako eskualde batean, gaur egungo Errumanian. Budapeste-ko Musika Akademian graduatu zen, Zoltán Kodálrekin, eta, gero, Koloniara abiatu zen Deutscher Akademischer Austauschdiensteko (DAAD) bekadun gisa. 1970ean, Stockhausen konposito-reak bere taldean hartu zuen. Harekin Japoniara joan zen, eta beregan eragin handia izan zuen bidaiak, han ezagutu baitzuen zen budismoa eta, bere hitze-tan, behatzaile global bihurtu baitzen, benetako esperientzia artistiko orori irekitako espiritu harkor, bizipenok da-tozen kultur esferatik datozela. «Era-bat poztuko ninduke, baldin eta, nire bizitzaren amaieran, sentituko banu munduak zeharkatu egin nauela eta, galbahe batean bezala, nire baitan harengandik zer edo zer geratu dela», aitortu zuen Eötvösek elkarrizketa ba-tean. «Osorik nirekin eraman nahiko nuke mundua, hain handia edo hain txikia da niretzat. Eta ez artean soilik: musika sektore bat, aukera bat, alderdi bat besterik ez da. Ni ez naiz musikari soilik diren musikari motakoa».

Bizitza-filosofia horrekin zuzenean lotu-ta, Eötvösengan funtsezko den konpo-sizio-ideia bat aurkitzen dugu: «soinu-irudi» edo Klangbild delakoa; hau da,

musikan birsortzea irudi batek, irakur-keta batek edo gertaera batek sortu dituen inpresioak. «Mundua soinuen bitartez deskribatzen saiatzen naiz, idazleek hitzekin, margolariek pintze-larekin eta zuzendariek kamerarekin egiten duten bezala. Askotan, gauza berberak deskribatzen ditugu; bitarte-koa soilik da bestelakoa», baieztatu du Eötvösek. Eta konpositore hungariarra betidanik liluratu duten subjektuen artean espazioa dago, dudarik gabe. Iragan urrian, kasurako, bere proiektu asmo handikoenetako bat estreinatu zuen Hanburgoko Elbphilharmonie berri eta bikainean: organo, Hammond organo eta orkestrarako kontzertu bat, Multiversum izenekoa, non soinu gisa berrinterpretatzen baititu uniber-tsoaren egitura azaleratzen saiatzen diren fisika teorietako zenbait, esate baterako, korden teoria.

Eötvös 1961ean hasi zen espazioari buruz interesatzen, 17 urte zituenean, telebistaren bidez Yuri Gagarinen espa-zioko abenturari jarraitu eta gero. Urte hartan bertan Big Bang teorian inspira-tutako obra bat idatzi zuen pianorako, Kosmos izenburupean, baina oraindik ere 90eko hamarkadan, gaur gauean entzungo dugun lana idatzi zuenean, edo are gaur egun, Multiversum obrari buruzko elkarrizketetan onartu izan duen moduan, oraindik ere haren go-goan dirau unibertsoaren mugagabe-tasunari begiratu zitzaioneko lehen al-

Page 7: Trio Salzedo · 2018-02-16 · 5 Zikloaren koordinazioa Gabriel Erkoreka Interpreteak Trio Salzedo Marine Perez, flauta Frédérique Cambreling, harpa Pauline Bartissol, biolontxeloa

7

diek eragin zioten zirrara, «psyche»-a, nerabezaroan bezainbeste bizirik ere.

Gogo-aldarte horrek, 1993an, bide eman zion Psychokosmos obrari, zinbalo eta orkestrarako kontzertua-ri, zeina Eötvösek «barruaren muga-gabetasun ezezagunean barrentzen den introspekzio» egintza gisa defi-nitu zuen. Nolabait, berarentzat Big Banga izan zen Kosmos haren ondotik etorritako 32 musika urteak laburbil-tzen zituen lan horretan, eta bertan jaso zituen lanbidean jardundako hiru hamarkadetan arian-arian hedatutako pentsamendu eta ideiak. Motibo la-bur, melodia bitxi eta jatorrizko soinuz osatutako corpus hori flotatzen ager-tzen da, ñabardura «denboragabeak» hartzen dituen sonoritate eseki baten gisan, dramatikotasun eta bortizkeria kosmikoadun pasadizoak ere izanik.

Psy Eötvösek handik hiru urtera (1996) idatzitako hirukoterako bertsio bat da; txirula, biolontxelo eta zinbalorako ida-tzia, baina piano, marinba edo harpa batez ere ordezka daiteke. Hirukotea ez da Psychokosmos obraren transkripzio hutsa: laburragoa da, eta garapena kontzentratuago dago. Tünde Szitha-ren hitzetan, gehiago da «parafrasi bat, jatorriko obraren espiritua era labur eta birtuosoagoan transmititzen due-na, eta birtuosismo instrumental eta melodikoa duena ardatz, orkestrarako obraren suhartasun akustikoa baino».

Ivan FedeleImaginary Skylines

Battistelli, Francesconi eta Stroppa ere kide dituen italiar konpositoreen belaunaldi irudimentsuko partaide na-barmena da Ivan Fedele, eta, Eötvös bezala, era askotako interesak dituen egilea da. Bruno Caninorekin pianoa ikasi zuen, Milanen, eta Azio Corghi eta Franco Donatonirekin, konposi-zioa, Erroman. Gero, musika elektro-nikoaren alorrean barrendu, eta haren maisu eta aditu izatera iritsi zen. Ha-ren ekoizpen instrumentalean eragin handia izan du horrek, eta baliteke nolabaiteko soinu-zimurtasuna iza-tea —halabeharrez sintesi granularra gogora dakarrena— haren ezaugarri bereizgarriena. Matematikak, natu-rako fenomenoak, dantza barrokoak, Ekialdeko filosofia, mitologia eta are folklorea —baita euskal folklorea ere, Txalaparta izeneko kontzertua baitu—, horra hor italiarrak bere ekoizpen zaba-lean ukitutako gai ugarietako zenbait.

Fedelek hiru pieza multzokatu zituen 90eko hamarkadan imaginary goibu-rupean: Imaginary Skylines (1990), Imaginary Islands (1992) eta Imaginary Depth (1997). Gaur, horietako lehena izango dugu entzungai. Guztiek egi-ten dute soinuaren bitartez elementu topografikoak birsortzeko ahalegina, nahiz asmo poetikoz jardun, zientifiko edo esperimentalez baino gehiago.

Page 8: Trio Salzedo · 2018-02-16 · 5 Zikloaren koordinazioa Gabriel Erkoreka Interpreteak Trio Salzedo Marine Perez, flauta Frédérique Cambreling, harpa Pauline Bartissol, biolontxeloa

8

Imaginay Skylines obrak, adibidez, Skyline hitzak «normalean eguzkia sartzean zeruertzean bereizten den paisaiaren ingeradari, siluetari, egiten dio erreferentzia (sarri gizakiak egin-dakoari; beste batzuetan, berriz, natu-ralari)». «Horiek horrela»,dio Fedelek, «bide linealei jarraitzen diete, diagonal gisa deskriba daitekeen “indar-lerro” baten oinarriaren gainean gurutzatzen diren profil batzuei».

Obraren lehen minutuetan harpak hartzen du erliebe adierazkorraren zeregina, «konnotazio semantiko han-dia» duten figurak gauzatuz. Txirulak, berriz, izaera argi eta garbi puntuatua du. Hala ere, apurka-apurka alderan-tzikatuz joango dira bi tresna horien zereginak; izan ere, konposizioak mol-de simetrikoa agertzen du, Japoniako Haikuaren eta Tanka poesiaren bertsi-fikaziotik hartutako metrikari jarraikiz.

Joan MagranéTres irreals omegues

Joan Magrané Reuseko konpositorea Kataluniako musika berriko ahots aktiboenetakoa da, gaztea izan arren —oraindik bete gabe ditu 30 urteak—. Ramon Humeten eta Agustí Charlesen ikasle izan zen Escola Superior de Mú-sica de Catalunyan (ESMUC), baita Beat Furrerena Grazeko Kunstuniversität eskolan eta Stefano Gervasonirena

Pariseko Musika eta Dantzaren Goi Kontserbatorioan ere. Magranék toki nabarmena lortu du Espainiako eta Frantziako musika-programazioetan bere obraren poetika bereziari esker; izan ere, gaur egungo konpositore-belaunaldi berrien artean ezohikoa den sentikortasunez eta zorroztasun intelektualez begira tzen die antzinako arteari eta literaturari —bereziki Erdi Arokoari eta Errenazimentukoari, baina ez horiei soilik—. Horri gaineratzen ba-diogu fintasun handiko konposizio-tek-nika duela —jatorriz frantsesa, baina bere ezaugarri pertsonalez betea— eta lanerako gaitasun handia ere baduela —2017an haren katalogoan gehitutako 11 obra zenbatu ditugu—, ulertzekoa da Magranék jadanik sari garrantzi-tsuak jaso izana, adibidez, Musika Konposizioaren Reina Sofía Saria eta egonaldia Madrileko Casa Velázquezen.

Gaur entzungo dugun pieza, Trio Salzedoren enkarguz egin, eta 2017ko udazkenean Gasteizen estreinatu zen; literatura izan zuen inspirazio-iturri, hain zuzen ere, Josep Vicenç Foix aban-goardiako poetaren pasarte batzuk, Sol, i de dol eta Les irreals omegues bildumetakoak. Foix surrealismoaren aitzindari izan zen eta, Magranéren arabera, haren gaiak «hauxe bera dira, literalki: errealismoaz harago». Kon-positorearen hitzetan, «omega irreala alfabetoko azken letra irreala da, baita nire piezan islatu nahi dudana ere: ele-

Page 9: Trio Salzedo · 2018-02-16 · 5 Zikloaren koordinazioa Gabriel Erkoreka Interpreteak Trio Salzedo Marine Perez, flauta Frédérique Cambreling, harpa Pauline Bartissol, biolontxeloa

9

mentu tradizionalez egindako musika, baina irudimenaren bitartez urrats bat harago eramana».

Osorik entzuten denean, batasuna itxuratzen du obrak, baina, egiaz, maila formalean gainjarritako hiru pie-zaz dago osatua». Egilearen arabera, haietan lehena (Poco mosso) «txirula-melodia bat da, erdiko erregistroan eta bitartekotasun nahiko murriztuan, bes-te hots altu batekiko kontrapuntuan». Bigarrena, Nervoso, aktiboagoa eta bir-tuosismo handiagokoa da, eta «batez ere, goiko eta beheko eskalen segidaz dago egina». Azkenik, Lento, mesto «elegiazko passacaglia motel bat da nolabait, eta bertan isilune artean atomizatzen dira lehen zatiko elemen-tuak». Atal bakoitzak ematen dizkion aldaera estilistikoak gorabehera, oro har izaera «oniriko, lauso, uhindun eta durunditsua» du obrak.

Bruno MantovaniTocar

Harpa oso antzinako tresna da, eta hainbat kulturatan ageri da; hala ere, musika klasikoaren alorrean aurreiritzi jakin batzuen mende egon da betida-nik. Oraindik ere, musikazale ugarik musika samurrerako eta sonoritate arinetarako instrumentu egokitzat daukate harpa; glissandorako, ar-pegioetarako eta tremoloetarako

erraztasunari esker, eragin atmos-ferikoak lortzeko gai den tresnatzat. Instrumentuari garrantzi handia aitortu zioten xx. mendeko egile frantsesek ere —adibidez, Debussyk eta Ravelek— ezin izan zieten erabat ihes egin aurreiritzi horiei. Ordea, xx. mendearen erdialdera arte ustiatzen hasi gabeko alderdi ezezagunagoa ere badu harpak, ezin konta ahala tinbre-kolore sortzeko gai baita, hasi soinu harmoniko erabat hauskorretatik eta metalezko hari baxuen orro trumoi-tsuetaraino, baita perkusiozko efektu anitz ere. Azken hamarkadetan harpa, musika sotilei ez ezik, partitura bortitz eta desafia tzaileei ere zor zaiena ema-teko gai den instrumentutzat agertu zaigu. Hain zuzen ere, bide horreta-tik zihoan Bruno Mantovaniren ideia Tocar idatzi zuenean. «Tocar obrak harparen irudia alderantzikatu egiten du; okerki, aretoko eta orkestrazioko instrumentutzat hartzen baita», azal-du du Mantovanik, Châtilloneko kon-positore eta Pariseko Kontserbatorioko egungo zuzendariak. «Era berean, al-derdi erritmikoagoa eta perkusiozkoa-goa ere azalaraz dezakegu».

Asmo horien adierazpena balitz beza-la, akorde errepikatu bortitz batzuekin hasten da Tocar, eta laster pasatzen dira testura tradizionalago baterantz; horretarako bidea bisbigliandi leunak dira, baina arian-arian interpretea berriz frenesiaren mugara darama-

Page 10: Trio Salzedo · 2018-02-16 · 5 Zikloaren koordinazioa Gabriel Erkoreka Interpreteak Trio Salzedo Marine Perez, flauta Frédérique Cambreling, harpa Pauline Bartissol, biolontxeloa

10

ten glissandi bortitzez hausten dira. Obra osoan errepikatzen da estrategia hori: etengabe hartzen dira harparako idazkeraren bereizgarri diren elemen-tuak, eta pixkanaka bere onetik ate-ratzen dira, birtuosismoak markatu-tako prozesu batean, eta nostalgiaren eta tragediaren artean dabilen espi-rituarekin. Tocar Constance Luzzati harpalariari eskaini zitzaion. Hark jo zuen estreina, Pariseko Maison de la Radion, 2007ko maiatzaren 24an, eta musika berriekiko konpromisoa duten harpa-jotzaile bakarlarien pieza kutu-na bihurtu da ordutik.

Kaija SaariahoMirrors New Gates

Mantovanik beraren irudi distortsio-natuaren mende jartzen du harpa; Kaija Saariaho finlandiarrak, BBVA Fundazioa Fronteras del Conocimiento Sarian saritu berri izan dena, bere ha-margarren edizioan, ispilu joko berri bat proposatzen du Mirrorsen. Lan laburra, 1997an egina, urte haietan CD-ROM gisa ezagututako euskarri berriak sortutako zirrarari atxiki zi-tzaion; izan ere, ikaragarri errazten zituen ikus-entzunezko materialekin elkarreragiteko aukerak. Saariahok di-seinaturiko CD-ROM haren testuingu-ruan, erabiltzaileak bere Mirrors ber-tsioa eratu eta interpreta zezakeen,

aurrez zehaztutako atalak konbinatuz. Asmo harekin idatzi zenez, eta kon-tzerturako lanaren ber tsioan, hainbat ber tsiotan berreraiki daiteke, eta guztiak dira baliozkoak.

Partiturak jasotako atalen segida Saariahok gogokoen duena besterik ez da, eta berak ere gonbit egiten die mu-sikariei obra nahierara bertsiona ditza-ten, baina ohartarazten die gutxienez ahalegina egin behar dutela musika-ispiluei buruz dituen ideiei jarraitze-ko: «Une oro egon beharko lirateke is-piluak musikaren dimen tsio hauetako batean edo gehiagotan: erritmoa, altuerak, keinu instrumentala eta tin-brea». Ispilu horiek horizontalak izan daitezke, obra hasi orduko flautaren eta biolontxeloaren erritmoen artean eratzen dena bezala, edo bertikalak, etengabe sortzen diren keinu-isla uga-rien —adibidez, instrumentu batean gorantz eta bestean beherantz egiten duten glissandi— eta etengabe gerta-tzen diren material melodiko eta errit-mikoen imitazioen moduan.

Saariahoren bigarren lana, New Gates, Mirrorsen garaikidea da ia-ia. Txirula, biolontxelo eta harparako hirukote bat da, eta Basileako Trio Sabethentzat ida-tzi zuen, 1996an. Saariahoren lehen sorkuntza eszeniko garrantzitsua har-tzen du abiaburu gisa; hau da, 1991ko Maa (Ateak) balleta, Finlandiako Opera Nazionalaren mandatuz idatzia, gidoi

Page 11: Trio Salzedo · 2018-02-16 · 5 Zikloaren koordinazioa Gabriel Erkoreka Interpreteak Trio Salzedo Marine Perez, flauta Frédérique Cambreling, harpa Pauline Bartissol, biolontxeloa

11

abstraktu eta ez-narratiboarekin, gure munduan barrena edo mundu ezberdi-nen artean bidaiatzearen esperientziari buruz. Haren bilakaeran, garrantzi ar-ketipikoa hartzen dute ateen edo zu-bien gisako elementu eszenikoek eta berariazko misterioz hornitzen dute ekintza eszenikoa, mistizismoz eta mi-tologiaz betea. Gainera, zazpi zenba-kiari buruzkoa da ballet hura guztia, zazpi atal eta interprete baitzituen hainbat konbinaziotan banatzen dire-nak. Bada, hirukote formaturako idatzi-tako bigarren atal horietakoa da gaur esku artean dugun piezaren jatorria.

New Gatesen bilakaerari buruz, Saariahok azaldu du «gai orokorra egoera batetik bestera igarotzen dela, ateak eta hesiak zabalduz, eroriz, ibaiak zeharkatuz, eta beste (mitologie-tan sarri aurki daitezkeen gaiak dira). Izenburuak iradokitzen duen bezala, ate horietarantz doa musika, zabaldu eta paisaia berriak erakusten dizkigu, eta beste ate batzuetarantz jotzen du jarraian». Bidaia hori guztia tinbrika-ren bitartez zuzentzen du Saariahok; izan ere, instrumentuen soinua, ildo horizontal luzeetara bideratua, ezin konta ahala mutazioren pean jartzen da koloreari eta testurari dagokienez, soinuaren eta zarataren erdibidean. Es-pektralismoaren bigarren aroko trata-mendu bereizgarria da, eta Saariahok berak lagundu zuen hura finkatzen ho-nelako obren bidez, aura poetiko be-

rezi baten diskurtsoaren guztiz mende jarriz, erabat, konposatzeko trebezia.

Zuriñe F. GerenabarrenaIruleak

Trio Salzedok gaur aurkeztuko duen azken sortze-lana taldeari berari es-kaini zitzaion, eta taldeak berak estrei-natu zuen, 2011ko udan, Donostiako Musika Hamabostaldian. Orduz ge-roztik hainbatetan jo dute, oso pieza eraginkorra baita instrumentuen kon-binazio zeharo berezi honen ahalme-nak arakatzeko, hala banakakoak nola ganberakoak. Iruleak idatzi zuenean, hain justu ere, instrumentuen diskur-tsoa elkarri lotzea zen Gerenabarrena-ren asmoa, «sonoritate konplexuagoak eratuz, justaposizioan duten tinbreari dagokionez. Elkarrekin nahasten dire-nean, obra denboran zehar bilbatzen eta materialaren etengabeko emana berregiten duten hariak balira bezala zuzentzen dira instrumentuak». Dena dela, bilbatze-egintza ez da instrumen-tuen arteko interakzioaren metaforan geratzen; aitzitik, badirudi obraren keinuetan ere utzi duela bere nor-tasunaren arrastoa, esate baterako, harpalariak aise ehungailu gisa irudika genezakeen instrumentu batean gau-zatzen dituen tremolo eta bisbigliandi ugarien bidez. Hala, keinu edo ideia jakin batzuk zirrimarratzen ditu ins-trumentu bakoitzak; batzen direnean,

Page 12: Trio Salzedo · 2018-02-16 · 5 Zikloaren koordinazioa Gabriel Erkoreka Interpreteak Trio Salzedo Marine Perez, flauta Frédérique Cambreling, harpa Pauline Bartissol, biolontxeloa

12

berriz, «ikuslearengana soinu berri eta erakargarri gisa iristen den sonoritatea eratzen dute gehikuntzaz».

Obraren izenburuak Diego Velázquezen margolan ezagunenetako bati egiten dio erreferentzia: La fábula de Aracne, Las hilanderas izenez ezagunagoa. Koadroa 1650eko hamarkadan margotu zen, eta bost emakume erakusten ditu, Madrileko Santa Isabel tapiz-fabrikan lanegun batean. Genero-eszena bat da itxuraz, baina sinbologia mitologikoa du atzean —Arakne eta Atenearen fa-bula—, baina ez du alderdi horrek piztu Gerenabarrenaren interesa, ezpada Ve-lazquezen margolanaren antolamendu arkitektonikoa. «Koadroak beste koa-dro bat du bere barruan, lehen planoan erakusten zaizkigun emakumeak isla-tzen dituen alegoria baten moduan», azaldu du gasteiztar konpositoreak. «Pintura honek aukera ematen dit obran gogoeta egiteko, materiala hainbat egoeratan eta ispilu gisa ko-munikatzen diren leihoetan erakuste-ko ahalmenari buruz. Bada figuraren, linearen eta tinbrearen tratamendu bat, prozesamendu elektronikoa an-tzeratuz lortua. Halaxe da anplifikatua eta aldatua, non kide bakoitzak aurkez-ten duen materialaren atzeratze eta errefrakzioak sartzen diren, eta, aldi berean, gainerako instrumentuek eral-datua entzunaldira itzulita.

Mikel Chamizo

Page 13: Trio Salzedo · 2018-02-16 · 5 Zikloaren koordinazioa Gabriel Erkoreka Interpreteak Trio Salzedo Marine Perez, flauta Frédérique Cambreling, harpa Pauline Bartissol, biolontxeloa

13

Page 14: Trio Salzedo · 2018-02-16 · 5 Zikloaren koordinazioa Gabriel Erkoreka Interpreteak Trio Salzedo Marine Perez, flauta Frédérique Cambreling, harpa Pauline Bartissol, biolontxeloa

14

2004tik 2010era bitartean elkarre-kin emanaldi ugari eman ondoren, Frédérique Cambreling, Marine Perez eta Pauline Bartissol-ek —hirurak ibilbide profesional luzeko interpre-teak— talde berezi bat sortzeko kon-promisoa hartu zuten. Hala, haien nortasuna eta instrumentuen ar-teko loturak errepertorio itzel eta iragarrezin bat aztertzera eraman zi-tuen. Taldeak 2010. urtean hartu zuen izena: Trio Salzedo.

Ordutik, bere proiektu artistikoen aniztasunagatik nabarmendu da hiruko-tea. Taldeak ikuspegi sentibera aplika-tzen dio beti testuinguruari, eta beren sormena etengabe berritzen da, kon-positore eta artista garaikide, txotxon-gilolari, artista plastiko eta abarrekin batera egiten duen lanari esker.

Hirukoteak Frantziako, Suitzako eta Espainiako izen handiko jaialdietan parte hartu du dagoeneko, bai eta Do-nostiako Musika Hamabostaldian ere (2011). Bertan estreinatu zuen, hain zuzen ere, Zuriñe F. Gerenabarrenaren Iruleak obra. Duela gutxi, halaber, Gasteizko Carmelo Bernaola Jaialdian parte hartu zuen taldeak, eta bertan Joan Magranéren Tres irreals omegues obra estreinatu zuen.

2019. urtean zehar aterako dira Trio Salzedok estreinatutako errepertorio garaikidearen lehen CD grabaketak.

Trio Salzedo

© M

arc

Tula

ne

Page 15: Trio Salzedo · 2018-02-16 · 5 Zikloaren koordinazioa Gabriel Erkoreka Interpreteak Trio Salzedo Marine Perez, flauta Frédérique Cambreling, harpa Pauline Bartissol, biolontxeloa

15

Hurrengo kon tzertuak

Musika Garaikideko VIII. Kontzertua Zikloa BBVA FundazioaBBVA Fundazioa • San Nikolas plaza, 4. Bilbao • 19:30 h

2018 | 03 | 13

Ensemble de Cadaqués Josep Vicent (zuzendaria)John Adams, Igor Stravinsky, Joan Albert Amargós eta Mikel Chamizo*-ren lanak

2018 | 04 | 10

Trío ZukanFélix Ibarrondo, María Eugenia Luc, Isabel Urrutia, Francisco Domínguez eta Magnus Lindberg-en lanak

2018 | 05 | 15

Ensemble PHACENacho de Paz (zuzendaria)Paris qui dort, René Clair-en filma. Yan Maresz-en musika

* BBVA Fundazioaren enkargua

Page 16: Trio Salzedo · 2018-02-16 · 5 Zikloaren koordinazioa Gabriel Erkoreka Interpreteak Trio Salzedo Marine Perez, flauta Frédérique Cambreling, harpa Pauline Bartissol, biolontxeloa

16

Lege-gordailua: BI-355-2018