triatletaren gida 2019 - zarauzkotriatloia.com · itzuli bat egitean datza ibilbidea. lehenengo bi...
TRANSCRIPT
TRIATLETARENGIDA 2019
zarauzkotriatloia.com
ONGI ETORRI
ZARAUZKO TRIATLOIA TRIATLETAREN GIDA 2019
1. ZK.-KO DORTSALIK EZ BITTOR UYARRAREN OMENEZ
Aurreko urte amaieran, Zarauzko Triatloi Elkartearentzat oso garrantzitsua zen pertsona bat joan zitzaigun.
Urte askoan gure babeslea izan zen (CODEAM), baina horretaz guztiaz gainera, Elkartearen eta Zarauzko Triatloiaren bultzatzailea ere bazen.
Bittorren omenez, aurten ez da 1 zenbakiko dortsalik izango. Dortsal hori haren izenean gordeko da.
Ongi etorri ekainaren 8an egingo den XXXIII. ZARAUZKO TRIATLOIRA
ZARAUZKO TRIATLOI ELKARTEKO kideontzat poz handia da berriz ere Estatuko ehunka triatletaren babes eta parte hartzea edukitzea. Jada 33 edizio dira Elkarte honetako kideok, triatletak zuek bezalaxe, urtearen zati handi bat proba arduraz prestatzen daramatzagula.
Gure helburua beti izaten da triatloi ezagun honen oroitzapen on bat eraman dezazuela nola triatleta parte hartzaileok, hala zuen familiek, ikus-entzuleek zein lan ezin hobea egiten duten boluntarioek.
Horretarako, ibilbide ahaztezinak dauzkagu. Ederra baita Urola Kosta, eta ederrak hango txokoak: Aia, Aizarnazabal, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia.
Nabarmentzekoa da Getaria eta Zarautz artean itsas zabalean egiten den ibilbidea, eta baita ere Zumaia eta Zarautz arteko kostaldean bizikletaz egiten dena, eta nabarmentzekoak, halaber, Aiako Harresiko malda beldurgarri bezain miretsiak, Txurrukarako igoera, Zarauzko Kale Nagusian jende artean egiten den pasabidea…
Zarautzentzat zein zarauztarrentzat egutegian gorriz markatu beharreko eguna izaten da. Eskualdeko jendearentzat ere oso garrantzitsua izan ohi da, kanpotik datozenekin batera triatleta guztiei une oro babesa emanez.
ZARAUZKO TRIATLOI ELKARTETIK
zorterik onena opa dizuegu triatloirako, eta egunaz goza dezazuela espero dugu.
B A B E S L E A K
B A B E S L E I N S T I T U Z I O N A L A K
A N T O L A T Z A I L E A
K O L A B O R A T Z A I L E A K
HORARIOS
ORDUA | ASTEARTEA, EKAINAK 4
11:00 ZARAUZKO TRIATLOIA aurkezteko prentsaurrekoa
OSTIRALA, EKAINAK 7
17:00 a 20:00 Dortsalak jasotzea ZINEMA PILOTALEKUAN horretarako prestatutako ERAKUSKETA gunean
20:15 a 20:30 Briefinga, ANTONIANO IKASTETXEAN
20:30 Profesionalen arteko solasaldia, ANTONIANO IKASTETXEAN
LARUNBATA, EKAINAK 8
10:00 a 11:30 Dortsalak jasotzea ZINEMA PILOTALEKUAN horretarako prestatutako ERAKUSKETA gunean
12:00 a 14:20 Boxak irekiko dira, Zarauzko malekoian
12:00 a 14:20 Kontsignak irekiko dira, Zarauzko malekoian (Boxetatik 150 m ingurura)
13:30Parte hartzaileentzako autobusen lehen irteera, Getariarantz. Irteera tokia: Nafarroa kalea, 8. Lehentasuna izango dute emakume triatletek, eta gizonezkoek toki hutsak bete beharko dituzte.
14:00 Parte hartzaileentzako autobusen bigarren irteera, Getariarantz. Irteera tokia: Nafarroa kalea, 8.
14:15 Boxak itxiko dira.
14:15 Kontsignak itxiko dira.
14:30 Parte hartzaileentzako autobusen hirugarren irteera, Getariarantz. Irteera tokia: Nafarroa kalea, 8.
15:00 Emakumeen irteera.
15:10 Gizonen irteera.
19:00 Lehenengo triatletak helmugara iritsiko dira, LEGE ZAHARREN ENPARANTZAN.
20:30 Sari banaketa, LEGE ZAHARREN ENPARANTZAN.
21:30 ZARAUZKO TRIATLOIA 2019ko afaria, ZINEMA PILOTALEKUAN.
IGANDEA, EKAINAK 9
11:00 TRIATLOI TXIKIA, 8-14 urte artekoentzat, ZARAUZKO DAMAN.
B A B E S L E A K
B A B E S L E I N S T I T U Z I O N A L A K
A N T O L A T Z A I L E A
K O L A B O R A T Z A I L E A K
ZARAUZKO TRIATLOIA TRIATLETAREN GIDA 2019
PLANO OROKORRA
1 Lege Zaharren Enparantza: 1.Helmuga, helmuga ostea eta masajeak (43°17’5.71”N, 2°10’30.34”O)
2 Zinema Pilotalekua: 1.Dortsalak jasotzea, erakusketa eta afaria (43°17’5.68”N, 2°10’23.15”O)
3 Antoniano Ikastetxea: 1.Briefinga eta profesionalen arteko solasaldia (43°17’9.15”N, 2°10’26.33”O)
4 Boxak eta zerbitzu mekanikoa (43°17’13.99”N, 2°10’27.79”O)
5 Autobus geltokia (43°17’12.57”N, 2°10’30.15”O)
6 Kontsigna (43°17’13.75”N, 2°10’17.75”O)
7 Dutxak (43°17’8.76”N, 2°10’21.02”O)
* Lerro zuriak toki guztietara joateko ibilbide egokiena adierazten du.
Gomendatutako aparkalekua (43°16’57.16”N, 2°10’16.97”O):
Oharra: Egun horretan Zarautzen TAO egongo da
B A B E S L E A K
B A B E S L E I N S T I T U Z I O N A L A K
A N T O L A T Z A I L E A
K O L A B O R A T Z A I L E A K
DORTSAL BANAKETA
TRIATLETAREN POLTSA
Aurten, dortsal banaketa eta erakusketa (ostiralean) ZINEMA PILOTALEKU ENBLEMATIKOAN egingo dira.
Dortsalak jaso beharreko tokian zerrenda bat jarriko da. Dortsala jasotzeko, ezinbestekoa izango da NANa erakustea.
Beste pertsona baten dortsala ere jaso ahal izango da, baina horretarako haren NANa edo telefonoan NANari ateratako argazkia erakutsi beharko da.
TRIATLETAK HONAKO HAU JASOKO DU BERE DORTSALA HARTZEAN:
ZTRI19 elastikoa
Triatleta dortsala
Igeri egiteko txanoa
Pegatinen txantiloia
Kalkomaniak
Egiaztapen eskumuturrekoa
Afariko txartela (soilik inskripzioa egitean erreserba egin zutenentzat)
B A B E S L E A K
B A B E S L E I N S T I T U Z I O N A L A K
A N T O L A T Z A I L E A
K O L A B O R A T Z A I L E A K
ZARAUZKO TRIATLOIA TRIATLETAREN GIDA 2019
PEGATINEN TXANTILOIA
Bizikletako zela-tuturako pegatina 1.
Motxila-arropa gordetzeko kontsignako pegatina 1.
Bizikletako kaskorako 3 pegatina.
Zk. pertsonalizatua duten 4 kalkomania.
KALKOMANIA NOLA JARRI
1 / Azalak erabat garbi, lehor eta ilerik gabe egon behar du. Azken hori oso garrantzitsua da, bete ezean ezin baita ziurtatu erabat erantsiko denik.
2 / 30 segundo itxoin, eta papera suabe-suabe kendu.
3 / Egoki erantsi eta ahalik eta gehien iraun dezan,
komenigarria da probaren bezperako gauean aplikatzea.
4 / Kentzeko, nahikoa da gorputzeko olioarekin edo alkoholarekin bustitzea. 20 segundo itxaron, eta kotoiarekin igurtzi.
EGIAZTAPEN ESKUMUTURREKOA
Bizikleta uztea-jasotzea, trantsizio eremuan:
Gutun-azalarekin batera eskumuturreko bat dago, triatletak baimena izan dezan mugatutako eremuetan sartzeko (boxak, helmuga osteko karpa...). Eskumuturrekoak zenbaki bat du, eta derrigorrezkoa da jartzea materiala ikuskatzean trantsizio eremuan sartzeko.
Behin proba amaituta, bizikleta trantsizio eremutik ateratzeko hau aurkeztu beharko da: aipatu eskumuturrekoa + bizikletako zela-tuturako pegatina + gerrirako dortsala. Hiru neurri horiek gabe ez zaie triatletei bizikleta poltsa ateratzen utziko.
IGERI EGITEKO TXANOAK
TXIPA
Alokatutako txipa boxen sarreran emango da.
*Txipa orkatilan eraman behar da lasterketak iraun bitartean.
B A B E S L E A K
B A B E S L E I N S T I T U Z I O N A L A K
A N T O L A T Z A I L E A
K O L A B O R A T Z A I L E A K
BOXAK / TRANTSIZIO EREMUA
ZERBITZU MEKANIKOA
Boxak Zarauzko malekoian egongo dira.
Boxetara sartu eta irteteko, triatloia baino lehen eta ondoren, derrigorrezkoa izango da triatletaren poltsan emango den egiaztapen eskumuturrekoa eta dortsala erakustea.
Trantsizio eremuan soilik lehiatzeko beharrezkoa den eta erabili erabiliko den materiala utz daiteke. Ezin izango da ezer gehiago utzi; gainerakoa motxila batean kontsignan utziko da. Bizikleta muntatu eta desmuntatzeko eremu bat dago, oso ondo seinaleztatuta egongo dena.
Boxetarako sarreran, zerbitzu mekanikoa eskainiko duen postu bat egongo da. AZKARBIDE dendak emango du zerbitzu mekanikoa.
B A B E S L E A K
B A B E S L E I N S T I T U Z I O N A L A K
A N T O L A T Z A I L E A
K O L A B O R A T Z A I L E A K
ZARAUZKO TRIATLOIA TRIATLETAREN GIDA 2019
IGERIKETA2,9kmGetariatik Zarautzerako itsasaldi hau ITSASO ZABALEAN egiten da, eta oso garrantzitsua da horrek dakartzan zailtasunei aurre egiteko prestatzea (korronteak, olatuak, orientazioa…).
geri egiteko bide horretan 3 buia egongo dira, eta horiek eskuinetara utziz egin beharko da igeri.
JAN-EDANAK
Irteera baino lehen, ur botilatxoak egongo dira anoa likido gisa.
Triatleta eta lagun guztiei eskatzen diegu eremua garbi uzteko.
* Hondakinak horretarako prestatutako eremuetatik kanpo botatzeak zehapena izango du.
MOZKETA DENBORA
Ordu 1 eta 5 minutu gizonentzat.Ordu 1 eta 15 minutu emakumeentzat.
Zarautz
Getaria
B A B E S L E A K
B A B E S L E I N S T I T U Z I O N A L A K
A N T O L A T Z A I L E A
K O L A B O R A T Z A I L E A K
TXIRRINDULARITZA79kmEdizio honetan, betiko zirkuitura itzuliko gara, nahiz eta aldaketatxo batzuk izan. 27 km-ko zirkuitu batean bi itzuli eta 25 km-ko beste batean itzuli bat egitean datza ibilbidea.
Lehenengo bi itzulietan Meagako gaina igo beharko da. Portuak ez du aldapa oso handirik (batez beste %3,5), baina, ordea, nahiko luzea da (3,9 km).
ADI!
Meagako gaina jaitsi ondoren, Muniosoro eta Aizarnabal arteko joan-etorria zirkulazioaren aurkako norabidean egingo da.
Zumaia
Getaria
ZarautzOrio
Aia
B A B E S L E A K
B A B E S L E I N S T I T U Z I O N A L A K
A N T O L A T Z A I L E A
K O L A B O R A T Z A I L E A K
ZARAUZKO TRIATLOIA TRIATLETAREN GIDA 2019
AIAKO HARRESIA
Zarauzko Triatloian egiten den igoerari esker ezaguna den Aiako Harresiak triatletentzako eta zaleentzako duen erakargarritasuna ukaezina da. Epikaren eta ikusgarritasunaren sinonimoa, hizki larriz.
Oriotik Zarautzerantz Txurrukako gainetik (Zarauzko kanpina) egiten den azken igoera leku ona da zuen lagunek txirrindularitza zatiaren gogortasunaz goza dezaten.
Gomendioak:
- Gehienezko aldapa: %18.- Erdi mailako txirrindularientzako gomendatutako garapena: 34 hortzeko platera eta 25 hortzeko piñoia.
JAN-EDANAK
Meaga (Loinaz baserria), 1,8. km-an eta 27,9. km-an: ura + powerade + ETIXX gelak eta barratxoak + bananak.
Orioko gaina (nekazaritzako makineria), 56. km-an: ura + ETIXX isotonikoa + ETIXX gelak eta barratxoak.
Aia (Lokale), 63. km-an: ura + powerade + ETIXX gelak eta barratxoak + bananak.
* Hondakinak horretarako prestatutako eremuetatik kanpo botatzeak zehapena izango du.
DENBORA MOZKETAK
3 mozketa egingo dira tartean:
54,4 km-an (Zarautzen, Eguzki tabernaren parean), 18:30ean.
65,4 km-an, Lokale baserriaren bidegurutzean, 19:00etan.
79. km-an, Boxetara sartu aurretik, 19:30ean.
Mozketa ordu hauek gizon zein emakumeei aplikatuko zaizkie. Adierazitako orduetan mozketa gunera iritsi ez diren triatletak kanporatuko egingo dituzte epaileek, zirkulazioan lehenbailehen normaltasuna izateko berriz ere, eta une horretatik aurrera, probaren estalduratik kanpo egongo dira.
Debekatuta dago gurpilean joatea (draftinga).
3 penalizazio eremu egongo dira: Meagako igoeraren hasieran:
2 igarobide (1,5. km-an eta 27,6. km-an).
Jan-edanen alboan, Orioko gainera igotzean (56. km-an).
Boxetarako sarreran (79. km-an).
DRAFTINGIK EZ
B A B E S L E A K
B A B E S L E I N S T I T U Z I O N A L A K
A N T O L A T Z A I L E A
K O L A B O R A T Z A I L E A K
OINEZKO LASTERKETA21kmZarauzko Triatloiko oinezko lasterketako ibilbidea txoko zoragarrietatik igarotzen da: dunen gaineko pasabidetik, malekoitik eta Kale Nagusitik, besteak beste, non zale ugari biltzen diren.
Zirkuituan, 6,2 km-ko zirkuitu bati 3 itzuli emango zaizkio, boxetatik hasi eta Udaletxe Plazan amaituz, orotara 21 km egin arte. Itzuliak zenbatzeko eskumuturrekoak malekoian banatuko dira.
JAN-EDANAK
Higer kalea, 0,4, 6,6, 12, 8 eta 19. km-ak: ura + Coca Cola + ETIXX isotonikoa + ETIXX gelak eta barratxoak + bananak.
Ikastolako parkea, 3, 9,2 eta 15,4. km-ak: ura + Coca Cola + ETIXX isotonikoa + ETIXX gelak eta barratxoak + laranjak.
* Hondakinak horretarako prestatutako eremuetatik kanpo botatzeak zehapena izango du.
TIEMPO DE CORTE
14. km-an (azken itzulia), 21:15ean.
B A B E S L E A K
B A B E S L E I N S T I T U Z I O N A L A K
A N T O L A T Z A I L E A
K O L A B O R A T Z A I L E A K
ZARAUZKO TRIATLOIA TRIATLETAREN GIDA 2019
HELMUGAHELMUGA OSTEKO KARPA
Helmugara iristen direnean, triatleta guztiek izango dute helmuga osteko karpara sartzeko aukera. Helmugaren alboan egongo da. Karpa horretan, egindako ahaleginean galdutako indarra berreskuratu ahal izango dute triatletek.
Karpa hori triatletentzat eta akreditazioa dutenentzat baino ez da izango.
MASAJEA HARTZEKO KARPA
Giharrak lasaitzeko aukera ere izango dute triatletek, masajea hartzeko karpa batean.
PREMIOS
2019ko Zarauzko Triatloiaren antolakuntzak 17.600 euro banatuko ditu saritan aurreneko bost postuetan sailkatzen direnen artean (ikus azpiko taula).
Lehendabiziko hamar triatletek, gizonak zein emakumeak izan, doan izango dute hurrengo edizioko izen ematea.
Eta lehendabiziko hogei triatletek ziurtatuta izango dute plaza datozen 3 edizioetan. Nahiz eta ordaindu egin beharko duten.
OHARRA: Sari ekonomiko guztiak banku bidezko transferentzia bidez emango dira lasterketa ondoko astean, eta dagokien zerga atxikipena izango dute.
Dopingaren aurkako kontrola izaten bada, emaitzak jakin arte ez da ordainketarik egingo, Eusko Jaurlaritzak emaitzak jakinarazi arte.
POSTUA GIZONAK (€) EMAKUMEAK (€)
1 5.000 5.000
2 2.000 2.000
3 1.000 1.000
4 500 500
5 300 300
Fot
o: A
rkai
tz L
azk
ano
ERAKUSKETA
Zarauzko Triatloiaren erakusketa lasterketaren bezperan irekiko da, ekainak 7, ostirala, 16:00etatik 20:00etara, eta baita hurrengo egunean ere: ekainak 8, larunbata, 10:00etatik 22:00etara.
Ostiralean eta larunbat goizean erakusketa ZINEMA PILOTALEKUAN egongo da. Larunbat arratsaldean, berriz, LEGE ZAHARREN ENPARANTZAN egongo da, helmugaren alboan.
Fot
o: A
rkai
tz L
azk
ano
B A B E S L E A K
B A B E S L E I N S T I T U Z I O N A L A K
A N T O L A T Z A I L E A
K O L A B O R A T Z A I L E A K
ZARAUZKO TRIATLOIA TRIATLETAREN GIDA 2019
EUSKADI IRRATIA ZONE
Euskadi Irratiko lan taldea Zarauzko malekoian izango da ekainaren 8an, Hiru Erregeen Mahaia irratsaioa han bertatik egiteko.
Haien gunea Galtxagorri elkartearen parean kokatuko dute, eta arratsaldean zehar, jarduera ezberdinak eta elkarrizketak egingo dituzte zuzenean, hainbat kirolarirekin: Axi Muniain (skate), Arria eta Atutxa (Aizkora), Izeta eskolako ikasleak (harrijasotzaileak), Ane Zabaleta, Ixa Rodriguez eta Violeta González (Boxeoa)...
B A B E S L E A K
B A B E S L E I N S T I T U Z I O N A L A K
A N T O L A T Z A I L E A
K O L A B O R A T Z A I L E A K
TRIATLETENTZAKO AFARIALasterketaren ondoren, indarberritzera. Horretarako, triatletentzako afaria antolatuko dugu aurten ere. Egun bereziari amaiera ezin hobea emateko. Afaria ZINEMA PILOTALEKUAN izango da, 21:30ean.
Triatletaren poltsan afarirako txartel bat jasoko dute inskripzioa egiteko unean erreserba egin zuten triatleta guztiek (harentzat eta haren lagunentzat). Txartela aurkezten ez duten triatletak eta lagunak ezin izango dira afarira sartu.
Intolerantziak dituztenek adi ibili beharko dute, kutsadura gurutzatua egon baitaiteke.
1. MENUA
Errusiar entsalada
Piper beteak
Txerri masailak saltsan
Flan tarta izozkiarekin
2. MENUA (beganoa)
Entsalada mistoa
Piper beteak
Tofu bolak
Flan tarta izozkiarekin
B A B E S L E A K
B A B E S L E I N S T I T U Z I O N A L A K
A N T O L A T Z A I L E A
K O L A B O R A T Z A I L E A K
ZARAUZKO TRIATLOIA TRIATLETAREN GIDA 2019
TRIATLOI TXIKIA
DISTANTZIAK
Benjaminak:Igeriketa 100 mBizikleta 800 m (itzuli 1)Korrika 300 m
Alebinak:Igeriketa 150 mBizikleta 1.600 m (2 itzuli)Korrika 500 m
Infantilak - kadeteak:Igeriketa 250 mBizikleta 2.400 m (3 itzuli)Korrika 700 mF
oto:
Zar
auzk
o H
itza
TRIATLETAREN GIDA 2019
zarauzkotriatloia.com