software librea ibarrekolanda
TRANSCRIPT
Zer da software librea?
≠• Softwarea (aplikazioak, sistema eragileak,
jokuak) + askatasuna doakutasuna
• Aplikazio doako asko ez dira software librea• Software libre guztia ez da doakoa
Askatasuna• 0. Nolanahi aplikazioa erabiltzeko askatasuna
• 1. Aplikazioaren funtzionamendua aztertzeko eta edonoren beharretara moldatzeko askatasuna.
• 2. Kopiak egiteko eta banatzeko aukera mugarik gabe.
• 3. Aplikazioa edonork aldatzeko, hobetzeko eta berriz banatzeko askatasuna.
• Iturburu kodea eskuragarri egon behar da honetarako.
Software librea vs sukaldaritza librea
• Sukaldaritza pribatiboarekin tarta hutsa eskuratzen duzu.
• Sukaldaritza librearekin tarta goxo goxoa eta errezeta eskuratzen duzu.
• Tarta librea, nahi duzun bezala banatu ahal duzu.
• Gainera, tarta zein errezeta kopiatzeko aukera duzu nahi duzunean.
• Sukaldatzen badakizu errezeta aldatu ahal duzu nahi duzun bezala.
• Errezeta hobetzen baduzu, partekatzeko eskubidea duzu.
Software librea vs jakintza librea• Jakintza librea gizartea eta historiaren jokaera izan da.
• Aurreko belaunaldiek ez baligute erakutsi sua nola pizten den, oraindik sua asmatzen ibiliko ginateke.
• Jakintza librea beharrezkoa da gizarteak aurrera egiteko eta jakintza kolektiboa garatzen eta handitzen joateko.
• Ez da zilegia babestea eta pribatizatzea jakintza, azkenean aurreko belaunaldiek utzitako jakintza librean oinarritzen denean.
• Gizarteari eta gizadiari zor zaio asmatu ahal den jakintza berria, gizarteak eta gizadiak eskainitako jakintza libreetan oinarritzen delako.
• Azkenean kotxea asmatzeko, gurpila asmatu behar zuten aurreko belunaldikoek.
Software librearen abantailak• Ona, ederra, merkea .... eta askea da.
• Eta gainera euskaraz.
• Seguruagoa da -> Iturburu kodea irekia denez, munduko garatzaile guztiek baieztatu ahal dute ez duela egiten esaten ez duen zerbait.
• Askotan doakoa da.
• Ikerkuntza bermatzen du.
• Dokumentazio asko aurkitu daiteke erabiltzen ikasteko.
• Euskaraz egoten da eta bestela euskarara itzul daiteke erraz gehienetan.
• Moldatu daiteke beharretara (programatzen badakizu).
Software librea erabiltzen hasteko• Software librea erabiltzen hasteko ez da
sistema eragileaz aldatu behar.• MS Windows edo Mac Os X ez dira sistema
libreak baina erabili ahal dira aplikazio libreak.• Software librearekin hasteko, ohiturak eta
sistema eragilea aldatu gabe, aplikazio libreak erabiltzen hastea da onena.
Aplikazio libreak• Firefox: Internet nabigatzailea (http://www.mozilla.com/eu/firefox/).
• Thunderbird: Posta elektronikoa kudeatzeko (http://www.mozillamessaging.com/eu/thunderbird/).
• Open Office (http://eu.openoffice.org/) eta Libre Office (http://www.libreoffice.org/): Bulegotika suitak dira, idazteko, kalkulu orriak edo aurkezpenak egiteko.
• Gimp: Irudiak aldatzeko (http://www.gimp.org/)
• Pidgin: Berehalako mezularitza aplikazioa (http://www.pidgin.im/)
• Blender: 3D diseinua egiteko (http://www.blender.org/)
• Irakaskuntzarako aplikazioak: GeoGebra, Celestia, FisikaLab
• Jakintza ikastolak emandako zerrenda: http://jakintza.net/software-librea/
Sistema eragile libreak• Sistema eragile libreetan ezagunena: GNU/Linux da.
• GNU/Linux banaketa ezberdinak ditu. Zapore ezberdinak.
• Ubuntu da ezagunenetarikoa (http://www.ubuntu.com/).
• Ez da teknikaria izan behar Ubuntu eta GNU/Linux instalatzeko eta erabiltzeko. Oso erraza da.
• Oso malgua da eta aplikazioak instalatu daitezke erraz eta debalde.
Software librea eta euskara
• Badaude hainbat elkarte eta pertsona software librea euskaratzen dedikatzen direnak.
• Elkarterik ospetsuenetariko eta eskarmentu askorekin Librezale da: http://www.librezale.org
Software librea eta enpresa
• Software librean ere lan egin daiteke: neurrirako aplikazioak egiten, aplikazio libreak beharretara moldatzen, mantenua, formakuntza, aholkularitza, etab.
• Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkartea (else) http://www.esle.eu/
Ikurrak
• GNUa da software librearen ikurra.
• Tux pinguinoa: Linux-en ikurra.
Lizentziak
• Copiright <-> Copyleft• GPL: Lizentzia libre bat
Edukietan eta kulturan lizentzia libreak
• Edukiak eta kultura-artikuluak ere lizentziatu daitezke eta libreak izan daitezke: Creative Commons da sortu den lizentzia bat edukietarako. http://creativecommons.org/
• Euskaratuta dago lizentzia: http://creativecommons.org/licenses/by-nc-sa/2.5/es/legalcode.eu
Galderak ???