sare sozialak txostentxoa

5
Patricia Ardila Naroa Castaño Erika de las Heras Igone de la Peña SARE SOZIALAK LANAREN INGURUKO TXOSTENA

Upload: naroa22794

Post on 18-Nov-2014

310 views

Category:

Documents


6 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: Sare sozialak txostentxoa

Patricia ArdilaNaroa Castaño

Erika de las HerasIgone de la Peña

IKT Lehen Hezkuntza 32. taldea, 1. Praktika taldea 2013-2014

SARE SOZIALAK

LANAREN INGURUKO TXOSTENA

Page 2: Sare sozialak txostentxoa

JUSTIFIKAZIOA ETA KONTEXTUALIZAZIOA

Gaur egungo informazioaren eta teknologia berrien gizarte honetan gero eta gehiago

ari dira zabaltzen sari sozialak. Egunerokotasunaren parte bihurtu dira gehienontzat

eta hori izan da hain zuzen gai hau aukeratzeko gure arrazoi nagusia. Normalizazio

honen ondorioz, gaiaren inguruan informazio asko aurkitu ahal dugula uste dugu, esan

dugun moduan, gero eta komunagoak direlako plataforma hauek gure bizitzan. Hala

ere, eztabaida asko sortzen dituzte horien alde edo kontra dauden pertsonen artean,

izan ere, batzuentzat pisu gehiago dituzte sare sozialen alde onak eta beste

batzuentzat berriz txarrak, baina gutxi dira gaiari buruz ezer esaten ez dutenak.

Gainera, kontuan hartzekoa da ere, gaztetxoek gero eta gehiago eta gero eta gazteago

hasten direla sare sozialak erabiltzen, eta hauek askotan ez dakite zein den bere

erabilera egokia. Kontuan hartuta plataforma sozial hauen indarra, uste dugu

garrantzitsua dela umeak, edo etorkizunean izango ditugun ikasleak, esparru hauetan

ere heztea, hau da, ikasleek sare sozialen inguruko heziketa bat ere jaso behar dutela

uste dugu, aipatu dugun moduan asko direlako hauek erabiltzen dituztenak, eta soilik

jakingo baitute hauek modu egokian erabiltzen hauen inguruan hezten baditugu.

Ikasleak gizartearen errealitatean hezi behar ditugu, eta gure egungo gizartearen

errealitatean sare sozialak daude.

DESKRIPZIO LABURRA

Lana burutzeko klase praktikoekin nahiko dela uste dugu, izan ere, gure taldean

bakoitzak bere blog pertsonala edukitzea erabaki dugu, bakoitzak bere etxean edo

benetan nahi duen momentuan bertan aritzeko, eta horrela, klase praktikoak lan hau

burutzeko erabili ahal izateko.

Page 3: Sare sozialak txostentxoa

Lanari ekiteko, lehenengoz pentsatu egin genituen modu orokorrean hasiera batean

jorratu nahi genituen puntuak, eta banatu egin genituen lauron artean, lana banatuz

eta gero komunean jarriz askoz errazago egiten dela lan uste baitugu.

Gaiari buruzko informazio asko aurkitu genuenez, ez genekien ondo nola bideratuko

genuen gure lana eta aurkezpena, ez baitugu denbora izan hainbeste informazio

lantzeko eta gainera, uste dugulako ez dela beharrezkoa, guk egindako lana, gure

klasekideak gaian sartzeko aukera dela uste baitugu, eta haien interesa piztea lortzen

badugu haiek bere kabuz gaia aztertzen jarraitzeko gero. Hala ere, hasierako puntu

edo azpi-gai hauek apurka-apurka garatuz joan ginen lana aurrera joan heinean, eta

gure aurkezpena egiteko ideiak sortzen joan ziren.

Gu, irakasle-eskolako ikasleak garenez, sare sozialen inguruko informazio orokorra

emateaz gain, interesgarria iruditu zitzaigun hezkuntzara bideratutako sare sozialen

inguruko informazioa aurkeztea, hainbeste ezagutzen ez direlako uste baitugu.

Horrela, hezkuntzarako hainbat sare sozialen izenak aipatu genituen, hauen erabilera

modu orokorrean azalduz, eta gero Edmodo sare soziala erakutsi genien apur bat

gainetik, hau baita momentuz hainbat eskola ezberdinetan gehien erabiltzen den

plataforma soziala.

Taldekideon rolei dagokigunez, uste dugu bakoitzak ez duela rol zehatz bat izan, izan

ere, guztiak aritu gara lanean aktiboki eta parte hartu dugu lana aurrera eramateko

jarduera edo ekintza guztietan.

ESPERIENTZIEN DOKUMENTAZIOA

Gure lanaren dokumentazioari dagokionez, esan beharra daukagu pentsatuta

geneukala aurkezpenaren dokumentazioa egitea, baina azken momentuko

urduritasunak eramanda, guztiz ahaztu zitzaigun. Hala ere, gure iritziz, egin dugun

dokumentazio prozesurik onena gure sitesa eta gure blog pertsonalak dira, hauek izan

baitira non egin dugun benetako lana.

Page 4: Sare sozialak txostentxoa

Gure ustez, gure lanetik ondorioztatu dezakegun ideiarik garrantzitsuena sare sozialak

hezkuntzan murgildu behar direla da, eta ikasleek hauen inguruko heziketa bat jaso

behar dutela, hauek erabiltzeko modu egokia zein den jakin dezaten, eta aldi berean,

hauek dituzten arriskuak ezagutu ditzaten hauek ekiditeko.

Azken finean, plataforma birtual hauek oso erreminta baliogarriak izan daitezke

ikasleen heziketa aberasteko, eta hori da hain zuzen ere guk lortu nahi duguna, gure

ikasleen heziketa ahalik eta aberasgarriena izatea bai beraientzat, baita guretzat ere.

ESPERIENTZIEN EBALUAZIOA

Lan prozesu guzti honetan zehar, oso gustura ibili gara taldekide guztiak, eta lan ona

egin dugula uste dugu, kontuan izanda gaiari buruzko informazioa oso ugaria zela eta

ezin izan dugula informazio guzti hori besarkatu. Horregatik uste dugu hain zuzen,

ideia batzuetan pixka bat gehiago sakondu ahalko genuela denbora gehiago eduki izan

bagenu, baina esan dugun bezala, hainbeste informazioarekin lan egiteak nahiko

zaildu digu sakontze prozesu hori. Horretaz aparte, aipatu moduan, oso gustura ibili

gara lanean eta pozik gaude burututako lanarekin eta lortutako azken emaitzarekin.