santurtziko euskara diagnosia

4
Breve diagnóstico para mejorar nuestro pueblo. EUSKARA - Euskara: Euskaltzale mugimenduak, orain dela 10 urte, hausnarketa sakona egin zuen euskararen gainean. Hiru ondorio nagusi atera ziren: Bat: erabilera indartu beharra (berbalagun proiektua, agenda, sare sozialak.. sustatzen hasi zen) Bi: euskaltzaleon mugimenduen atomizazioa hautsi beharra. Euskaltzaleon bilgunea beharrezkoa zen (Bai Esan sustatzen hasi zen). Hiru: Ezkerraldea bezalako gune erdaldun batean hezkuntza landu beharra zegoen (Zaldiko-Maldiko taldea agertu zen). o Euskalduntzeko planen egoera, garapena: Orain bi urte eta erdi Udalak plan bat diseinatu zuen euskalgintzako eragileekin kontatu barik. Bilera batean zenbait ekarpen onartu ziren, baina Udalak berak diseinaturikoa onar genezan nahi zuen. Biziberritzeko planaren betetze maila neurtzeko Jarraipen Batzorde bat eratu beharra dago, horrela baitago jasota agirian. Batzordekideak izendatzeko garaian Udalak bere irizpidea ezarri zuen eragile jakin batzuk baztertuz edota talde bakar batean multzokatuz (euskara elkarteak: Bai Esan, EHE, Zaldiko-Maldiko, Kultur Etxea…), era horretan, indar korrelazioa desitxuratuta geratu zen: Udalak bi ordezkari, AEK-k bat, Institutuek 1, Eskolek 1, Udal Euskaltegiek 1 eta zenbait euskara elkartek 1. Gonbidatu gisa batzordekide ezofizialak joan zitezkeela adostu zen. Alabaina, ditxosozko batzordea ez zen sekula eratu (behin talde guztiei helarazi zitzaien gonbita informazio truke soila egiteko), eta honenbestez, oso zaila da planaren betetze maila neurtzea. Informazio hori soilik du Udalak, eta beste eragileekin ez du partekatzen. Kontuan hartzekoa da aipaturiko plan horren lehen epealdi estrategikoa 2011n bukatzen dela, eta horrekin batera hainbat helburu bete behar ziren. Udalaren erantzuna hamaika bider batzordea eratzeko eskatu arren: isiltasuna. Udalak bere kabuz dihardu lanerako irrika bizia duten herri eragileak baztertuz. Emaitza askoz ere hobea litzateke bere lan moldea aldatuko balu. Eta bereziki, plan integrala taxutuz gero, herria ondoen ezagutzen dutenekin. Bestela, funtzionamendua beti izango da berbera: enpresa bati ordaindu ekitaldiak antolatzeko hausnarketa eta gizarte proiekziorik gabe. EBPNreb helburu nagusia: Euskara transmititzea, erabilera zabaltzea eta hizkuntza elikatzea. Ardatzak: 1.Ezagutzatik erabilerara.Euskaraz dakitenek hiztun izateko pausoa ematea da helburua, euskaldunen kopurua hazten jarraitzeari bizkar eman gabe. Udalak erabilera sustatzeko egitasmoak eta jarduerak bultzatuko

Upload: orain-santurtzi

Post on 30-Mar-2016

225 views

Category:

Documents


5 download

DESCRIPTION

herri programa 2011 santurtzi

TRANSCRIPT

Breve diagnóstico para mejorar nuestro pueblo. EUSKARA

- Euskara: Euskaltzale mugimenduak, orain dela 10 urte, hausnarketa

sakona egin zuen euskararen gainean. Hiru ondorio nagusi atera ziren: Bat: erabilera indartu beharra (berbalagun proiektua, agenda, sare sozialak.. sustatzen hasi zen) Bi: euskaltzaleon mugimenduen atomizazioa hautsi beharra. Euskaltzaleon bilgunea beharrezkoa zen (Bai Esan sustatzen hasi zen). Hiru: Ezkerraldea bezalako gune erdaldun batean hezkuntza landu beharra zegoen (Zaldiko-Maldiko taldea agertu zen).

o Euskalduntzeko planen egoera, garapena: Orain bi urte eta erdi Udalak plan bat diseinatu zuen euskalgintzako eragileekin kontatu barik. Bilera batean zenbait ekarpen onartu ziren, baina Udalak berak diseinaturikoa onar genezan nahi zuen. Biziberritzeko planaren betetze maila neurtzeko Jarraipen Batzorde bat eratu beharra dago, horrela baitago jasota agirian. Batzordekideak izendatzeko garaian Udalak bere irizpidea ezarri zuen eragile jakin batzuk baztertuz edota talde bakar batean multzokatuz (euskara elkarteak: Bai Esan, EHE, Zaldiko-Maldiko, Kultur Etxea…), era horretan, indar korrelazioa desitxuratuta geratu zen: Udalak bi ordezkari, AEK-k bat, Institutuek 1, Eskolek 1, Udal Euskaltegiek 1 eta zenbait euskara elkartek 1. Gonbidatu gisa batzordekide ezofizialak joan zitezkeela adostu zen. Alabaina, ditxosozko batzordea ez zen sekula eratu (behin talde guztiei helarazi zitzaien gonbita informazio truke soila egiteko), eta honenbestez, oso zaila da planaren betetze maila neurtzea. Informazio hori soilik du Udalak, eta beste eragileekin ez du partekatzen. Kontuan hartzekoa da aipaturiko plan horren lehen epealdi estrategikoa 2011n bukatzen dela, eta horrekin batera hainbat helburu bete behar ziren. Udalaren erantzuna hamaika bider batzordea eratzeko eskatu arren: isiltasuna. Udalak bere kabuz dihardu lanerako irrika bizia duten herri eragileak baztertuz. Emaitza askoz ere hobea litzateke bere lan moldea aldatuko balu. Eta bereziki, plan integrala taxutuz gero, herria ondoen ezagutzen dutenekin. Bestela, funtzionamendua beti izango da berbera: enpresa bati ordaindu ekitaldiak antolatzeko hausnarketa eta gizarte proiekziorik gabe.

EBPNreb helburu nagusia: Euskara transmititzea, erabilera zabaltzea eta hizkuntza elikatzea. Ardatzak: 1.Ezagutzatik erabilerara.Euskaraz dakitenek hiztun izateko pausoa ematea da helburua, euskaldunen kopurua hazten jarraitzeari bizkar eman gabe. Udalak erabilera sustatzeko egitasmoak eta jarduerak bultzatuko

ditu: lagun-artean, kalean, euskaldunberrien artean, euskaldunzaharren artean, udaletxean… 2. Eskolaren lana osatzea. Eskolaren lana ezinbestekoa da Santurtziko umeek eta gazteek euskara ikasteko, baina, eskolak egiten duen lana osatu egin behar dugu eskola-orduz kanpo ere. 3.Familia bidezko transmisioa sustatzea. Planak bultzatu gazteen artean euskararen erabilera sendotzeko eta familia osatuberrietan euskara haurraren lehen hizkuntza izateko. 4.Euskara ikasleek euskara erabiltzea. Helduen euskalduntze- alfabetatzea izanda, irakaskuntzarekin batera, Santurtzi euskalduntzeko mugimendurik garrantzitsuena. Euskalduntzearen eta erabilera sozialaren arteko zubiak eraiki behar ditugu. 5.Etorkinak euskarara erakartzea. Santurtziko errealitate berriari erantzuteko planak garatu behar ditugu, etorkinak euskararen ezagutzara hurbiltzeko, eta etorkinen seme-alabak eredu euskaldunetan matrikulatzeko. 6.Santurtzikoudaleanereeuskaraz. Udalak eredu eta eragile izan behar du euskararen normalizazioan. Barrura begira, euskara zerbitzu-hizkuntza izatea bermatu behar du udalak, eta apurka-apurka ohiko lan-hizkuntza izateko neurriak hartu. 7.Euskara herrian sustatzea. Euskara eta bere aberastasun guztia jaso eta gizarteko esparru guztietan erabilgarri jarri behar da: eskoletan, euskaltegietan, elkarteetan... 8.Erabilera gizartearen esparru guztietan areagotzea. Aisialdian, kirolean, kulturan, erlijioan... euskararen erabilera areagotzeko egitasmoak bultzatu, inplikatuta dauden eragile eta elkarteen partehartze zuzena antolatuz. 9.Komunikabideetan ere euskaraz jardutea. Santurtziko komunikabideetan euskarazko presentzia areagotzea eta euskarazko hedabideak bultzatzea. Santurtziko erakundeek Internet-en dituzten baliabideetan euskararen presentzia areagotuko dugu.

10.Santurtziko enpresetan euskararen erabilera areagotzea. Planak sustatu (lan-mundua, merkataritza eta zerbitzugintza), enpresen tipologia eta ezaugarriak kontuan hartuta eta eragileen, merkatarien eta merkataritza-elkarteen parte hartze zuzena antolatuta behar dugu.

o Herrian euskararen ezagutza eta erabilpen maila. Giza multzoka (gazteak, emakumeak, adinekoak, etorkinak,

langileak, langabetuak…)

Euskara kirolean, komunikabideetan…: Herri komunikabide ofizialetan (Santurtzi Kalean, Ensanturtzi..) euskararen presentzia testimoniala baizik ez da. Oro har, umeentzako gaietan agertu ohi da oso modu zabarrean, eta informazio mamitsuena beti ematen dute gaztelaniaz. Bigarren mailako hizkuntzatzat hartzen da, gehienez albiste oinetan azaltzen da.

Euskara hutsez idazten diren bi blog ditugu sarean: Bai Esan euskara elkartearena eta Santurtzi euskalduna (berbalagunona).

Ezker Abertzaleko kidegoaren baitan. (Honek lan zehatza eskatzen du). Ez dut datu zehatzik, baina nik esango nuke, apurka-apurka egoera hobea bada ere, militanteek nagusiki gaztelania darabiltela euskaraz moldatzeko gaitasuna izan arren. Hortaz, gure kidegoaren baitan euskara ere bigarren maila batera kondenatzen dugu, gaztelania kontziente edo inkontzienteki lehenesten dugulako gure gizarte harremanetan. Dena dela, esan beharra dago bilera batzuk euskaraz egiten direla eta informazioa beti bi eletan ematen saiatzen garela. Hala behar du izan eta hobetzeko asko dugu.

o Herriko hizkuntza sarearen egoera: Helduen euskalduntzea: Hiru eragile nagusi ditugu:

-Udal Euskaltegia: ikasle kopuru izugarria (400 ikasle inguru aurreko urteetan), baina euskalgintzako gaiak urruntxo geratzen zaizkio. Udalari men egiten dio sarritan eta oso zaila da dinamika komunak beraiekin lantzea. Soil-soilik bar izan da emankorra: Berbalagun. Irakaslerian santurtziar ugari egonagatik ere, euren inplikazio maila oso urria dela iruditzen zait, salbuespenak salbuespen. -AEK: ikasle kopuru apala (lau talde arrunt: 40 ikasle eta bi talde berezi: 20 ikasle), baina urterik urte emendatzen doa. Irakasle batzuk santurtziarrak ez direnez, gehiago kostatzen zaie herrian lan egitea. Santurtziarrak direnak, ostera, oso dinamiko eta langileak dira; arazoa da oso lan zama handia dutela, eta nekeza zaiela dituzten ordutegi aldrebes eta bilera kopuru handiarekin dinamika egonkorrak izatea. Prestutasuna Udalaren utzikeria salatzeko, baina lehentasuna Korrika arrakastatsua burutzea da -Berbalagun: Bai Esan euskara elkarteak eta AEK-k sustaturiko proiektua, Udalaren diru-laguntza eta Udal Euskaltegiaren partaidatze eskuratu dituena. Bi eragile horiei esker Udalak bere burua presionaturik sentitu zuen egitasmoa diruz laguntzeko. Izugarrizko arrakasta lortu du: 180 pertsona baino gehiago biltzen dira, bakoitza dagokion talde eta egunean, 18 taldetan astean behin euskaraz hitz egiteko. AEK-k dinamizatzailea jartzen du eta berau arduratzen da taldeen jarraipena egiteaz. Hilero ere euskararen agenda egiten du (eragile guztien ekintzak barnebiltzen dituena). Zenbait lagun euskararen munduan barneratu dira modu positiboan, eta badirudi egitasmoa hazten doala. Kontrapuntua da berbalagunek ez dutela oso euskal kontzientzia garaturik, ez behintzat oraingoz. Ez dira euskararen militanteak , eta ez dute beharrezko ikusten euskararen aldeko mugimendu batean parte hartzea. Beste batzuen lana dela iruditzen zaie. Saiakare xumeak egin dira

hau zuzentzeko, baina ez dute helburua lortu. Ahalegin gehiago egongo dira. Udalaren dinamika,... Dinamika autista. Horren erakusle izan daiteke azaroan ospatu zuten euskal jaia. Alderdi eguna zirudien.

o Euskalgintza mugimenduaren egoera. Herri mugimenduaren eboluzioa eta tendentziak. Bi eragile

nagusi daude. Biak oso egoera petralean. -EHE: Jendea behar du. Oso talde txikia da eta eskarmentudunak apur bat erreta daude. Bere lana ezinbestekoa da Udalaren jarrera ikusita. -Bai Esan: Lehen urteak oso onak eta lorpen handiak (Berbalagun, ekintzak, gizartearen ezagutza…) eskuratu zituen arren, desagertzeko zorian dago. Barne arazoek (helburu berririk ez; egiturazko arazoak: prestatu gabeko bilerak, kide batzuen inplikazio urria…), eta Udalaren utzikeriak edota sabotajea (arazoak dirua eskuratzeko, beraz, egoera ekonomiko itogarria) eraman dute Bai Esan dagoen ataka larrira. Premiazkoa da jende berria lortzea (kide batzuk erreta daude) eta euskara elkartea berriro ere abiaraztea. Berbalagunak zirikatzen ari dira taldean sartzeko, baina erantzuna oraingoz ez da espero bezalakoa. Dena dela, badirudi norbanakoren bat interesaturik dagoela. Eta saiAkera xumeak egiten ari dira egoera onbideratzeko.

Azken lau urteko praktika. Egungo eskaintza:

• Euskaraz bizitzeko. • Euskara bultzatzeko. • Euskalduntzeko.

Gai honekiko herritarren antolakuntza. o Udaletxearen bitartekoak eta markoak: Udaletxeak ez du inolako

markorik jarri ezta jartzeko asmorik. Oso eroso ari dira eta gainera, jendearen iritziz gauzak oso ondo egiten ari da. Ezer ez egitetik, zertxobait egitera pasatu garenez, badirudi kristorenak egiten ari direla.

o Gaio honetan jarduten duten taldeak eta eragileak.

Eranskinak: 2006ko ezagutza eta erabilera datuak atxikita daude.