sakanako mankomunitatea prentsa oharra atez atekoaren emaitzak baloratzeko 130913

3
SAKANAKO ZORTZI HERRITAN ATEZ ATEKO BILKETA EREDUARI ESKER GAIKAKO BILKETA TASA %76,30EKOA DA GAUR EGUN, EZARRI ZENETIK BI HILABETE BAINO GUTXIAGO IRAGAN ONDOREN Gaikako bilketa eredu berria zabaldu ondoren, Sakanako Mankomunitateak ezarri zituen helburuak betetzen ari dira. Hondakinak atez ate biltzen dituzten udalerriek lortu dute batez ere gaikako bilketaren tasan ezarritakoa. Ondoko koadroan agertzen dira uztailean eta abuztuan eredu desberdinetan lortu diren helburuak: Gaika bildutakoaren % Gaika bildutakoaren % Altsasu 21,62 28,65 Irurtzun 31,31 27,51 Mistoa 43,28 37,28 A/A 56,39 76,30 Sakana, batez bestean 38,15 42,44 Jakin badakigu bi hilabeteko epea laburra dela behin betiko ondorioak ateratzeko, hala ere, esaten ahal dugu birziklatze tasan oso joera ona antzematen dela atez ateko sistema ezarri duten zortzi udaletan: uztailean %56,93 izan zen, eta abuztuan, berriz, %76,30. Beraz, lehendik ezarritako %80ko helburua oso hurbil dugu. Horregatik, hain zuzen ere, Mankomunitatetik zorionak eman nahi dizkiegu Uharte Arakil, Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz, Bakaiku, Iturmendi, Urdiain eta Olaztiko herritarrei, sistema berria ongi hartzeaz gainera, laguntza ederra ere eman dutelako hura ezartzeko. Horiei esker konpromiso handiagoa lortu da gaikako bilketan, eta, ondorioz, hondakin gehiago birziklatu dira. Edukiontzien sistema bazterrean utzita eta atez ateko sistema berria jarrita, pertsona askok konpromiso handiago hartu behar izan dute ohitura aldatzeko eta jatorrizko hondakinak bereizteko, gai organikoak bereziki. Hala ere, erantzun bikaina egon da, eta horren adierazlerik onena da lortutako %76,30eko tasa. Era berean, beste datu bat nabarmendu behar dugu: gainerako gaiak edo errefusa arrunt murriztu dira atez ateko sistema erabili duten udaletan. Oro har, urte osoan barna edukiontzi berdeko hondakinak murrizten ari ziren udal guztietan, eta kontuan hartuta abuztuan hondakin gutxiago sortzen direla, uztaileko eta abuztuko datuak alderatuta argi ikusten da zortzi udal horietan %53 gutxiago bildu dela abuztuan, beste toki batzuetan ez bezala: Altsasun %14, Irurtzunen %10 eta eredu mistoko herrietan %15 gutxiago. Bestalde, eredu desberdinak kontuan hartuta, abuztuan biztanleko bildu diren gainerako gaien kilo kopuruak honako hau erakusten du: atez atekoaren udaletan 6,45 kg/biztanle baizik ez dira sortzen; Irurtzunen, berriz, 20,81; Altsasun 21,93; eta eredu mistoko herrietan 33,97.

Upload: zero-zabor-ingurumen-babeserako-elkartea

Post on 19-Jun-2015

291 views

Category:

News & Politics


2 download

DESCRIPTION

Sakanako mankomunitateko hainbat herrik atez ateko bilketaren eta konpostajearen aldeko apustua egin zuten. Uztailean abian jarri ondoren, lehenengo bi hilabeteetan izandako datuen balorazioa egin du Sakanako mankomunitateak

TRANSCRIPT

Page 1: Sakanako mankomunitatea prentsa oharra atez atekoaren emaitzak baloratzeko 130913

SAKANAKO ZORTZI HERRITAN ATEZ ATEKO BILKETA EREDUARI

ESKER GAIKAKO BILKETA TASA %76,30EKOA DA GAUR EGUN, EZARRI

ZENETIK BI HILABETE BAINO GUTXIAGO IRAGAN ONDOREN

Gaikako bilketa eredu berria zabaldu ondoren, Sakanako Mankomunitateak ezarri zituen helburuak betetzen ari dira. Hondakinak atez ate biltzen dituzten udalerriek lortu dute batez ere gaikako bilketaren tasan ezarritakoa. Ondoko koadroan agertzen dira uztailean eta abuztuan eredu desberdinetan lortu diren helburuak:

Gaika

bildutakoaren

%

Gaika

bildutakoaren

%

Altsasu 21,62 28,65

Irurtzun 31,31 27,51

Mistoa 43,28 37,28

A/A 56,39 76,30

Sakana, batez bestean 38,15 42,44

Jakin badakigu bi hilabeteko epea laburra dela behin betiko ondorioak ateratzeko, hala ere, esaten ahal dugu birziklatze tasan oso joera ona antzematen dela atez ateko sistema ezarri duten zortzi udaletan: uztailean %56,93 izan zen, eta abuztuan, berriz, %76,30. Beraz, lehendik ezarritako %80ko helburua oso hurbil dugu.

Horregatik, hain zuzen ere, Mankomunitatetik zorionak eman nahi dizkiegu Uharte Arakil, Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz, Bakaiku, Iturmendi, Urdiain eta Olaztiko herritarrei, sistema berria ongi hartzeaz gainera, laguntza ederra ere eman dutelako hura ezartzeko. Horiei esker konpromiso handiagoa lortu da gaikako bilketan, eta, ondorioz, hondakin gehiago birziklatu dira. Edukiontzien sistema bazterrean utzita eta atez ateko sistema berria jarrita, pertsona askok konpromiso handiago hartu behar izan dute ohitura aldatzeko eta jatorrizko hondakinak bereizteko, gai organikoak bereziki. Hala ere, erantzun bikaina egon da, eta horren adierazlerik onena da lortutako %76,30eko tasa.

Era berean, beste datu bat nabarmendu behar dugu: gainerako gaiak edo errefusa

arrunt murriztu dira atez ateko sistema erabili duten udaletan. Oro har, urte osoan barna edukiontzi berdeko hondakinak murrizten ari ziren udal guztietan, eta kontuan hartuta abuztuan hondakin gutxiago sortzen direla, uztaileko eta abuztuko datuak alderatuta argi ikusten da zortzi udal horietan %53 gutxiago bildu dela abuztuan, beste toki batzuetan ez bezala: Altsasun %14, Irurtzunen %10 eta eredu mistoko herrietan %15 gutxiago.

Bestalde, eredu desberdinak kontuan hartuta, abuztuan biztanleko bildu diren

gainerako gaien kilo kopuruak honako hau erakusten du: atez atekoaren udaletan 6,45 kg/biztanle baizik ez dira sortzen; Irurtzunen, berriz, 20,81; Altsasun 21,93; eta eredu mistoko herrietan 33,97.

Page 2: Sakanako mankomunitatea prentsa oharra atez atekoaren emaitzak baloratzeko 130913

Bereziki nabarmendu behar da Mankomunitateak gai organikoak biltzeko eta konpost egiteko egin duen apustua. Ondoko taulan agertzen da gaika biltzeak edo tratatzeak dakarren onura:

Gai

organikoen kg

gaika bilduta

edo

konpostatuta

Bildutako

hondakin

guztien

gaineko %

Altsasu 1.781,78 0,0075

Irurtzun 361,17 0,0052

Mistoa 17.654,05 15,9061

A/A 116.861,14 48,8627

Sakana guztira 136.595,14 16,19 Ikusten den bezala, atez atekoaren udalerriek oso maila ona dute, bertan sortzen

diren ia gai organiko guztiak bildu edo tratatzen ari direlako. Horren aldean, Altsasuk eta Irurtzunek oso datu baxuak lortu dituzte, hutsalak ia-ia, gai organikoen gaikako bilketa edo konpostajea oso gutxi ezarri baita. Datozen hilabeteotan, Mankomunitateak bertako udalekin batera kanpaina bat eginen du etxeko eta auzoko konpostajeak zabaltzeko, gai horiek behar bezala bilduta eta tratatuta hobekuntza nabarmena egon dadin.

Konpostajearen alde egindako apustuaren tamaina ikusteko, datu esanguratsuak

agertzen dira ondoko taulan. Beste edozeinen aldean, hona hemen daturik esanguratsuena: Sakana osoan 4.200 familia baino gehiago egiten ari dira konposta, horrek dakartzan ondorio guztiak agerian.

Berriz ere, zorionak eman nahi dizkiegu gaikako bilketaren eta birziklatzearen

aldeko apustua egiten ari diren pertsona guztiei, jakinda ere zailtasun guztiak gainditzeko ahaleginak egin behar dituztela. Izan ere, atez atekoaren udaletan gaikako bilketaren %76,30eko tasa zein Sakana osoko %42,44koa lortuta, harro sentitzen ahal gara nola edo hala, gainerako mankomunitateek edo udalek ez baitute emaitza hoberik. Gure ustez, egundaino merezi izan du auzokideen ahalegina, saiakera ekonomikoa eta izandako zailtasun oro gainditzea —gutxi batzuek boikota ere egin dute—. Beraz, emaitza hobeak lortzera animatzen zaituztegu, “hondakinik batere” helburua hantxe baitugu. Horrela

FAMILIA KOPURUA

HERRIA AUTO AUZO GUZTIRA

Altsasu 74 0 74

Irurtzun 15 0 15

Ziordia 29 187 216

Olazti 128 464 592

Urdiain 109 101 210

Iturmendi 72 90 162

Etxarri 232 661 893

Arbizu 165 156 321

Lakuntza 192 212 404

Bakaiku 105 31 136

Uharte Arakil 107 148 255

Irañeta 72 28 100

Arakil 332 178 510

Arruazu 30 34 64

Lixarrengo 4 12 16

Ergoiena 82 175 257

1659 2477 4225

Page 3: Sakanako mankomunitatea prentsa oharra atez atekoaren emaitzak baloratzeko 130913

jarraituko dugu bai emaitza onak izan dituzten udaletan, bai gai organikoaren bilketa eta tratamendua hutsalak dituzten horietan.

Lakuntzan, 2013ko irailaren 12an

Aitor Karasatorre Mugurutza Sakanako Mankomunitatearen burua