recoger en acta la voz de los vecinos en los plenos. 2013-9-30
TRANSCRIPT
8/13/2019 Recoger en acta la voz de los vecinos en los plenos. 2013-9-30
http://slidepdf.com/reader/full/recoger-en-acta-la-voz-de-los-vecinos-en-los-plenos-2013-9-30 1/2
B IL DU TRAPAGARAN UDA L TA L DEA K
O IHANE GONZA LEZ GARC IA
J UA NJO GOITIA SETIEN ETA
O RA TS A RA NA B UTRO E
Z INEGOTZIEN B IDEZ
HONA K OA A DIER AZTEN DU:
YUNToDEL _·
TRAP V LLE DE· REG I STRO o r \ EG N 'T ARANGO UDAlA GA
R D S R - -- R ER A ERRO LO A
O S P 2 3
2011-2015 legealdia hasi zenetik udal kudeaketa herritarrei zabaltzeko hainbat neurri proposatu
ditu BILDU TRAPAGARANek. Udaleko barne funtzionamenduari dagokionez, 2011ko urrian
proposamen bat erregistratu zuen BILDUk; batzorde informatiboak herritarrei irekltzeko,
batzordeen ordutegia aldatzeko, udalbatza eta batzordeen deialdi eta aktak herritarren eskuragarri
izateko eta herritarrek erregistroan sartzen dituzten eskaera guztiak udal talde politiko guztiei
helarazteko eskatu zuen. Eskaera horien baitan, udalbatzetan, herritarren hitza aktetan jasotzeko
aldarrikatu zuen BILDUk. Udal-gobernuak PNVk proposamenok bozkatzea ekidin eta aintzat
hartuko zituela esan zuen. Hala ere, bistakoa da, pare bat urte pasa ondoren, ez direla udal
funtzionamendua ireki eta demokratizatzeko neurriok bete.
Protesta gisa, hilabeteak dira BILDU TRAPAGARANek ez dituela udalbatzetako aktak babesten.
BILDUk ez du ontzat jotzen osoko bilkuretan herritarren hitza aktan ez jasotzea. Iraingarria da hitza
hartzen duten herritarrentzat, baita udal kudeaketa herrikoi, garden eta demokratikoa
aldarrikatzen dugunontzat ere. Plenoetan herritarrek egiten dituzten interbentzioak ez dira inon
jasotzen. Udal boteretsuek herritarrekiko hartzen dituzten konpromezuak inon jasotzen ez direnez,
hitz hartze horiek ez daude inon, ez dira kontrastagarriak, ez dira ezer: hutsa dira.
Trapagarandar guztiok izan behar dugu era duin batean udal kudeaketan parte hartzeko eskubidea.
Beraz, guztion esku egon behar da udaletxean hartzen diren erabakien gaineko iritzia emateko
aukera; guk guztiok, kolore ezberdinetako trapagarandarrok, osatzen dugu herria. Horretarako,
beharrezkoa da egunerokoan udaleko erabakimen esparruak udal batzordeak eta osoko bilkurak
herritarrei zabaltzea, esparru hauetan iritzia agertarazteko aukera ematea eta iritzi horiek dagokion
aktan jasotzea.
BILDU TRAPAGARANek beste kudeaketa eredu bat zabaldu nahi du Trapagarango udalean.
Kudeaketa herrikoi, parte hartzaile eta zabala; herritar guztien hitza, errespetuz, aintzat hartuko
duen kudeaketa.
8/13/2019 Recoger en acta la voz de los vecinos en los plenos. 2013-9-30
http://slidepdf.com/reader/full/recoger-en-acta-la-voz-de-los-vecinos-en-los-plenos-2013-9-30 2/2
HORI DELA ETA UDALBATZARREAN ElTABAIDATUA ETA ONARTUA IZAN DADIN
HONAKO MOl lO PROPOSAMENA AURKElTEN DU
1. Trapagarango osoko bilkurak herritarren hitza osoko bilkuretako aktetan jasotzeko
konpromezua bere gain hartzen duo
2. Trapagarango osoko bilkurak publikoaren erregu eta galderak aktan jasotzeko
beharrezkoak diren arau aldaketak bultzatuko ditu ROFeko aldaketak ... .
Trapagaranen, 2013ko irailaren 30ean
Juan José Goitia Setien Oihane Gonzalez Garcia
tr p r n