puntuazioa

44
Itzulpen Zerbitzua Servicio de Traducciones PUNTUAZIOA I. PUNTUA 1. Puntuz bukatu beharreko testuinguru linguistikoak 2. Punturik gabeko testuinguru linguistikoak 3. Konbinazioan II. KOMA 1. Edukien justaposizioa 2. Hizkuntza-lokarrien artean 3. Beste kasu batzuk III. PUNTU ETA KOMA 1. Enumerazioko elementuak bereizteko 2. Enuntziatuak bereizteko IV. ETEN PUNTUAK 1. Etena 2. Gogogiroa 3. Konbinazioan V. BI PUNTUAK 1. Aurkeztea 2. Errekapitulatzea 3. Berdintzea 4. Lotura logikoa adieraztea VI. ENUMERAZIOA 1. Elementuak lerro edo lerroalde bereizietan doazenean 2. Elementuak lerro berean doazenean VII. PARENTESIAK 1. Tarteki tematikoak 2. Hitzak aukeran 3. Kanpotik kendu edo erantsiak VIII. MARRA LUZEAK 1. Antolaketazko tartekiak 2. Baloraziozko tartekiak 3. Lokarridun tartekiak 4. Ahal bada, bestelako puntuazioa edo ezer ez 5. Solaskideen txandak IX. KAKOTXAK 1. Aipua 2. Letra etzanaren ordez 3. Mekanika X. MARRA TXIKIA 1. Hitz elkartuetan 2. Hitzak atzizkitik bereizteko XI. BESTE BATZUK 1. Galdera- eta harridura-markak 2. Barra 3. Taketak. Izarra. Apostrofoa Becerro de Bengoa • 01005 Vitoria – Gasteiz Tel.: 945 00 40 00 • Fax: 945 13 54 06 • www.parlamento.euskadi.net

Upload: e-idazkaritza

Post on 20-Jun-2015

677 views

Category:

Documents


12 download

TRANSCRIPT

Page 1: Puntuazioa

Itzulpen Zerbitzua Servicio de Traducciones

PUNTUAZIOA

I. PUNTUA 1. Puntuz bukatu beharreko testuinguru linguistikoak 2. Punturik gabeko testuinguru linguistikoak 3. Konbinazioan

II. KOMA 1. Edukien justaposizioa 2. Hizkuntza-lokarrien artean

3. Beste kasu batzuk III. PUNTU ETA KOMA

1. Enumerazioko elementuak bereizteko 2. Enuntziatuak bereizteko

IV. ETEN PUNTUAK 1. Etena 2. Gogogiroa 3. Konbinazioan

V. BI PUNTUAK 1. Aurkeztea 2. Errekapitulatzea 3. Berdintzea 4. Lotura logikoa adieraztea

VI. ENUMERAZIOA 1. Elementuak lerro edo lerroalde bereizietan doazenean 2. Elementuak lerro berean doazenean

VII. PARENTESIAK 1. Tarteki tematikoak 2. Hitzak aukeran 3. Kanpotik kendu edo erantsiak

VIII. MARRA LUZEAK 1. Antolaketazko tartekiak 2. Baloraziozko tartekiak 3. Lokarridun tartekiak 4. Ahal bada, bestelako puntuazioa edo ezer ez 5. Solaskideen txandak

IX. KAKOTXAK 1. Aipua 2. Letra etzanaren ordez 3. Mekanika

X. MARRA TXIKIA 1. Hitz elkartuetan 2. Hitzak atzizkitik bereizteko

XI. BESTE BATZUK 1. Galdera- eta harridura-markak 2. Barra 3. Taketak. Izarra. Apostrofoa

Becerro de Bengoa • 01005 Vitoria – Gasteiz

Tel.: 945 00 40 00 • Fax: 945 13 54 06 • www.parlamento.euskadi.net

Page 2: Puntuazioa

A. PUNTUAZIOA

I. PUNTUA 1. OROKORREAN

Adieraziaren edo adierazlearen aldetik autonomoak diren unitateak bereizteko erabili ohi da puntua.

Argitaratzaileak etorri zaizkigu bulegora bisitan. Arazo larriak planteatzen dituzte. Argitaratzaileek arazo larriak planteatzen dituzte. Atzo haien bisita izan genuen bulegoan.

Puntu eta segi, hain zuzen, esaldiak (gai bera garatzen duten unitate

sintaktikoak) bereizteko erabili ohi da.

Zer aldatu da geroztik hona? Irudiak berak ala gure begiak? Guk, zaharragoek, ez omen dugu haien berri jakin ere nahi. Ezin uka, hori ere. Horretarako daukagu Azkarraga sailburua bere lantalde osoarekin. Eta, besterik gabe, berari

ematen diot hitza.

Puntu eta aparte, beraz, lerroaldeak (unitate semantikoak, gai bat edo gaiaren alderdi bat garatzen dutenak) bereizteko erabili ohi da.

Gure literaturak ere ezagutu ditu, bere txikian, aroak, gorabeherak eta eraberritzeak. Hor dauzkagu Detxepareren agerketa bakartia, ondorerik izan ez zuen Leizarragaren eragina, Materrez gero Lapurdin sortu zen mugimendu bizi eta aberatsa, Larramendiren astinaldi gaitzak zabaldu zuen lurrikara, Bonarpateren itzalean lanari ekin zioten langile apalak.

Batzuetan, hierarkia-arrazoiek eragin dezakete puntua erabiltzea (unitate txikiagoen barruan bai koma bai puntu eta koma izatea).

Komak. Puntuak. Puntu eta komak. Parentesiak eta marrak; edo, bestela esateko, tarteki-marka grafikoki indartsuak. Kakotxak. Hiru puntuak… 2. PUNTUZ BUKATU BEHARREKO TESTUINGURU LINGUISTIKOAK Gainerako zeinuak bezala, erabilera instrumentala edo operatiboa izan behar du puntuak: beharrezko denean baino ez da erabiliko. Normalean, testu barruan. Jarraian itxiera-puntua jartzeko testuinguruak aurkeztuko dira.

a) Oharrak eta oinak

Esaguzu, mesedez, etorriko zaren. Isabel Preysler, senarrarekin. Legebiltzar-etxearen argazkia, kanpotik ikusita. Jaisteko, sakatu. Esteka atal honekin: Antolakuntza-Araudia.

Page 3: Puntuazioa

b) Formularioak

Kontratuetarako administrazio-klausula bereziak. Azaleko orria 1. Kontratuaren xedea: aipatutako hornigaiak erostea. 2. Erlorik badagoen:ez. 3. Kontratazio-organoa: Eusko Legebiltzarreko Mahaia. 4. Espediente-zenbakia: 07-1002-10. 5. Nola esleituko den: lehiaketa irekiz. 6. Horniketaren oinarrizko aurrekontua: ez da jarri. 7. Aurrekontuko diru-izendapena: bi urte.

c) Zerrenda-unitate konplexuak

Unitateak luzeak, konplexuak edo enuntziatuak baldin badira, puntua jarriko zaie amaieran (ikus "Puntuazioa, enumerazioak"). Eguneko gai-zerrendak puntuz itxiko dira normalean. Bozeramaileen Batzordeak honako gai-zerrenda hau onartu du hurrengo osoko bilkurarako: 1. Mistoa-Aralar taldeak egindako Estatuko Gorte Nagusietarako lege-ekimena baliatzeko lege-proposamena, atxiloturik, atxikirik edo Poliziaren egoitzetan dauden pertsonen eskubideei buruzkoa. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena. 2.- Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, euskal erakundeek parte hartzen duten erakusketa kulturaletako informazioari iraunkortasuna emateari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. Bilkura-egunkariko aurkibidean, gaiak punturik gabe jar daitezke.

d) Enuntziatu gisa adierazitako gaiak eta oharrak Eusko Legebiltzarreko lehendakaria EELB Europako Eskualdeetako Legebiltzarren Batzarraren

bileran izango da. Bertan behera utzi da. Beste puntu bat sartu da gai-zerrendan.

e) Gaia eta gaiaren garapena

Lerroalde berean eman daitezke, jarraian, gaia eta haren garapena. Halakoetan, puntuz bereiziko dira.

Enplegu-politika. Lehen aipatu den bezala, Jaurlaritzak esaten du eskumen batzuk Madrilen esku daudela, ez dizkigutela ematen. Bueno, guk ordenatuko ditugu hainbat plan, saiatuko gara zerbait egiten.

Kate-maila ahul xamar bat bederen aurkitzen diot arrazoibide horri. Hona. Gazte horiek euskaldun hutsak izango dira, ala beste hizkuntzaren bat dakitenak, bereaz gainera? Bestela,... Batzuetan, gai-hitza ez ezik, antolatzaile bat ere azaldu ohi da, sarrera gisa.

Aurrera baino lehen, ohar garrantzizko bat. Liburu honen luzeran inoiz estiloak nahiz izaerak traizio egin badiezadake ere, nik ez dut inor lotsagarri utzi nahi...

Page 4: Puntuazioa

Are gehiago. Garaunak behar bezala hasi ez zitzaizkidalako, adimendu urriaren jabe naiz, segur aski. Azken gauza bat Celaá andereari. Ez dut ulertzen zure jarrera mozio honen onarpenarekin. Nik interpretatzen dut Alderdi Sozialistak erabaki politiko bat hartu duela sailarekiko.

Errepikatzen dut, eta bukatzen dut. Hemen jarrera oztopatzailea izango dugu benetan asumitzen baldin badugu postura bat non ez dugun errealitatea ikusi nahi... Lerro berean idatzitako zerrenda-unitateak ere puntuz bereizi daitezke. Bai antolatzailea bera, bai unitate bakoitza.

Gizarteratzeko euskal planak bi ardatz nagusi ditu. Lehenengoa, gizarte-babeserako sistema bat bermatzea da; hau oinarrizko errenta eta gizarte-larrialdietarako laguntzen bitartez egiten da, baita gizarteratzeko beste programa batzuen bitartez. Bigarren ardatza, ongizaterako dauden sistemak bazterketa-egoeran edo izateko arriskuan direnengana bideratzea litzateke.

... baina ondorioetako batzuk neuk esplizitatu beharrez, horrixe ekingo diot. Bat. Arauak zentzua galtzen du tartekia koma beharrik gabe ere dudarik gabeko tartekitzat

ulertzen denean. 3. PUNTURIK GABEKO TESTUINGURU LINGUISTIKOAK Testu-formatu batzuetan ez da beharrezkoa enuntziatuaren azkenean puntua jartzea, unitate solteak edo elementuak zerrendatze hutsa baitira.

a) Izenburuak Dokumentuen titulu orokorrak edo partzialak testutik kanpora jartzen dira, nabarmentzeko, eta ondorioz punturik gabe itxiko dira.

Dokumentu, ekimen edo zatien izenburuak

Legez besteko proposamena, guraso bakarreko familiekiko jokaera-planari buruzkoa Afganistango emakumeei babes ematekoa (Batzordearen erabakia)

Akta, Hezkuntza eta Kultura Batzordeak 2004ko ekainaren 30ean egindako bilkurari dagokiona

36. artikulua. Unibertsitatean sartzea

Barruko puntuazioa izan arren, ez da jarriko punturik azkenean (enuntziatu konplexuen kasuan ere ez)

Kontratuetarako administrazio-klausula bereizak. Azaleko orria Osoko zuzenketa kendu du SAk, akordioa bilatzeko Europako Batasuna: printzipioak eta azalpen historiko labur bat Eranskina: agerraldi-eskea Euskalkiak, herriaren lekukoak

Ekimen bat dela-eta Arbitraje Batzordearen aurrean eskumen-arazoa aurkezteari buruz. Errekurritutako ekimena: Arabako Biltzar Nagusietako foru-arau proposamena, ekainaren 20ko 28/2005 Foru Araua aldatzekoa. Foru-arauaren gaia: arauak eta oinarriak finkatzea 2005eko urtarrilaren 1ean indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldata baino pentsio txikiagoa dutenei bizi-baldintzak eta bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko prestazioetan

Page 5: Puntuazioa

Ebazpena, 2004ko ekainaren 2koa, Ondare eta Kontratazio zuzendariarena. Haren bidez, Lezamako udalerrian dagoen 935 m2-ko lursail bat Garraio eta Herri Lan Sailetik askatzen da eta trenbide-zerbitzu publikotik kentzen

Fiskalizazio-txostena: Bizkaiko lurralde historikoaren kontu orokorra. Foru Administrazioa, 2002

Zentratuta dagoenean, argiagoa da testutik aparte nabarmendu nahia.

Ebazpena Eusko Legebiltzarreko Kontu-hartzaileari

Agendako gaiak izen-sintagmaz ematen direnean, punturik gabe jar daitezke. Galiziako parlamentuko presidentearen bisita

b) Datak eta sinadurak Dokumentuen hasieran edo azkenean, edo izenburuetan doanean. Ez, ordea,

testu barruan doanean.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko irailaren 20a Gasteizen, 2004ko irailaren 20an

EGINKIZUNEN ESKULIBURUA Legebiltzarreko Administrazioa

Vitoria-Gasteiz, 2005eko urtarrilaren 20a

Egilea jartzerakoan, izena eta kargua jarri ondoren ez da idatziko amaiera-punturik, ez lerro berean doazeneann ez lerro ezberdinetan doazenean. Lerro ezberdinetan doazenean, ez da jarriko komarik izenaren eta karguaren artean. Lerro berdinean doazenean, ordea, koma jarriko da bien artean eta puntua pertsonak bereizteko.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria Izaskun Bilbao Barandica

Antoni Iturbe Mach

Legelaria Lehendakaria

Iñigo Urkullu Renteria Haren aginduz, batzordeko legelaria

Andoni Iturbe Mach Leopoldo Barrenda de los Ríos, Euskal Talde Popularreko bozeramailea

M.ª Isabel Celaá Diéguez, Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkidea. Rodolfo Ares Taboada, bozeramailea

Batzordeko idazkaria, Onintza Lasa Arteaga. Ontzat emana, batzordeko lehendakaria, Martin Aranburu Carrera

c) Sintagma solteak

Page 6: Puntuazioa

Erreferentziak

Eusko Legebiltzarreko Mahaiari Eskaintzak

Piliri, denagatik Oharrak

Alkatearentzat Pribatua

d) Datu osagarriak (parentesien artean)

Parentesi arteko aparteki laburrak, hala tematikoak nola bestelakoak, normalean ez dute behar itxiera-punturik. Zerrenda bateko unitateetan, ordea, zerrendako puntuazio orokorraren edo atal batekoaren arabera jokatuko da.

Arbitraje Batzordea (16:00) Mozioa ezetsi egin zen, gehiengo osoz (93 boto aurka eta 15 alde). Rafael Uribarren Axpe (EA-NV) Laneko Segurtasun eta Osasunerako Gidaplana (2003-2006) (Jarraipena) Geriatriako berariazko atentzio-unitateak sortzeari buruz (Osoko Bilkuraren erabakia) Beste ekitaldi batzuk (egun osoan) Aldatu egin da eguna (04-09-20rako zegoen deituta).

Lan eta Gizarte Gaietarako Batzordeko Mahaiak ekimen hau onartzea erabaki du: agerraldi-eskea, Jesús Loza Aguirre Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak egina, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak azalpenak eman ditzan 2005eko lan-ezbeharrei buruz. (07\10\06\01\0007)

e) Zerrendak (aurkibideak, fitxak, programak, deialdiak...)

Ahal dela, irizpide bera erabiliko da unitate guztietarako. Unitateak laburrak badira, normalean ez dago puntuz itxi beharrik. Irizpide nagusiaz aparte, atalen batek izan dezake bere puntuazio propioa.

I. Sarrera II. Europa eragile politiko garrantzitsu eta global gisa: bakea, elkartasuna eta giza eskubideak lortzeko Batasuna III. Europa askatasun eta ongizate gune gisa Europako herritarrak Hizlariak: - Janel Seaton, Eskoziako Legebiltzarreko Ikerketa eta Azterlan zuzendaria - Alan Smart, Legebiltzarreko telebistaren zuzendaria - Alan Braham Balharrie, Informatika arduraduna

Zuzenbide parlamentarioaren subjektuei buruzko mintegia 2001eko otsailaren 21a, asteazkena

10:00 Hasiera-ekitaldia eta hitzaurrea 11:00 Txosten orokorra (Manuel Alba Navarro jauna, Senatuko legelari nagusia)

Atsedenaldia 12:00 Ordezkaritzaren teoria (Francisco Caamaño jauna, Konstituzio Auzitegiko legelaria)

Page 7: Puntuazioa

12:30 Eztabaida 14:00 Bukaera-ekitaldia

Testu-zuzenketari buruzko bileraren deialdia Eguna: 04-09-17 (ostirala) Ordua: 13:00 Tokia: bigarren solairuko bilera-gela (han ezin bada, txokoan) Gaiak: Esaldia.- Hitz-ordena. Galdegaia.

f) Laukiak eta taulak Testuek ez dute punturik izango azkenean, direla izen-sintagma, direla aditz jokatuzko perpausa (adierazpen laburrak dira, zutabez mugatuak). Hori bai, beharrezko barne-puntuazioa izango dute. Gaia/Multzoa Administrazio

Publikoetako Ministerioaren txostena

Eusko Legebiltzarrak 1993an onetsitako txosteneko argudio juridikoak

Oharrak

(4) Interes orokorreko portuak

Portuei buruzko 62/1997 Legea

Autonomia Estatutuaren 12.8 artikuluan jasota dago kudeaketa eskualdatzea

62/1997 Legeak, 27/1992 Legea aldatu zuenak, ez zuen eskualdatu kudeaketa (karguak izendatu zituen)

(51) Mailegua eta bankuak

Espainiako Konstituzioaren 149.1.11, 13 eta 14 artikulua

Oinarrizko legeak murriztu egin du Estatutuaren ahalmena (Autonomia Estatutuaren 11.2 a artikulua)

Lotura-puntuek mami gabe uzten dute eskumena; Konstituzio Auzitegiaren 96/1996 epaiak berretsi egin du eskumena

4. KONBINAZIOAN

a) Parentesiak Parentesiei dagokienez, puntua, jartzekotan, patentesi itxi ondoren jarriko da

normalean. Parentesi barruko enuntziatuak txikiz hasiko dira datu edo zehaztapen tematikoak badira, eta hasierako larriz bestelakoak badira. Parentesien ondoren puntua jarri, testuaren puntuazio orokorraren arabera erabakiko da, edo bestela atal horretarako puntuazio propioa aukeratu (Ikus "Puntua, datu osagarriak").

Ahozko testuen transkripzioetan, zuzentzailearen oharrak parentesi artean

jarriko dira, hasiera larriz baina itxiera-punturik gabe.

Zeren eta horiek (Talde Popularrekoak seinalatu ditu) ez dira aldatuko. Eman dezakezue botoa (Isilunea)

Page 8: Puntuazioa

Hizlariak edo idazleak esaldi oso solte bat osatzen badu haritik kanpo, parentesi artean jarriko da eta parentesia itxita puntua.

Alegia, arin-arinka goazen gainetik pasatzeagatik, arazoen astuna astunagotzen dutela.

(Honaino sermoia). Parentesien ordez, ahal dela hobe da bestelako puntuazioa erabiltzea.

Iñaki Ortega Cachón (PV), Francisco de Borja Semper Pascualen ordez Prezioa: 10 euro; mantenu osoarekin, 35 euro 11:30 Atsedena eta kafea. Bitartean, prentsaurrekoa egingo da

Jaurlaritzaren jarrera... Ur pixkat nahi nuke, mesedez. Jaurlaritzaren jarrera oso argia da. – Aintzat hartzearen aldeko txanda (20 minutu) – Aintzat hartzearen aurkako txanda (20 minutu)

Txandetako bakoitza jarrera bereko talde guztien artean banatu da.

b) Bestelakoak Aipu-marken barruko testuei dagokienez, itxierako aipu-markaren ondoren

jarriko da beti puntua.

Hirugarren puntua: “Euskal Sozialistak taldeak aurkeztutako legez besteko proposamena, Iraken aurka eraso militarra egitea dela eta. Eztabaida eta behin betiko ebazpena”.

II. KOMA Koma, printzipioz, bereizte-markarik arinena da (puntu eta koma, puntu, bi puntu, marra eta parentesiak baino ahulagoa). Gainerakoak bezala baliabide instrumentala denez, malgutasunez joka daiteke kasu askotan; alegia, badago oinarrizko erabilera bat, baina arindu edo azkartu egin daiteke, testuinguruaren arabera, eta betiere puntuazio-sistemaren hierarkikotasuna gordeta. Komaren erabilera planteatzerakoan, bestalde, kontuan izan behar dira euskararen egiturazko berezitasunak: hitz-ordena aski librea du, eta galdegaia eta atzizkitasuna ditu joskerako ezaugarri nagusi. Horrez gainera, garapen tematikoari ere begiratu behar zaio (semantika eta logika). 1. EDUKIEN JUSTAPOSIZIOA

a) Maila berdineko unitateen artean – Errepika

Errepikak ere komaz bereizi ohi dira, hala errepika sinplea nola zehaztapena egiteko errepikak.

Ez zait, ez, ahaztu.

Page 9: Puntuazioa

Eta abar, eta abar. Eta guk, horren aurrean, ardura politikoarekin jokatu nahi dugu, ardura politikoarekin. Geure etxearen alde, guztion etxearen alde, mintzatu nahi nuke. Eta, ondorioz, ezin dut, ezin dugu, zuen legez besteko proposamena babestu. Gauza bat da ahozko hizkuntza eta beste bat, arras bestea, hizkuntza idatzia.

Eta nire ustez logikoa da gobernu batek eta sail batek, horren ardura izan behar duen sail batek, arreta bereziarekin aztertu nahi izatea hor egon diren eta probatu diren estatutuak. – Enumerazioa

Sintagma bereko unitateak ondokatzeari bagagozkio, tartean koma dutela idatzi ohi dira gehienetan, eta normalean ez dute komarik azkenean.

Testu egoki, irakurgarri bat emango badu. Sistematiko, egiturazko direnak jorratu nahi dira bereziki. Erdarak perpaus segida trinko, ahalik eta etenik gutxienekoak bilatzen ditu.

Hala ere, adjetiboak, batzuetan, pausarik gabe idatz daitezke elkarren segidan, ez baita gaizki ulertzeko arriskurik (puntuazio arina).

Berezko bereizkuntza jator egokiak lausotzea. Sintagma bereiziei dagokienez, izen-sintagmak tartean koma dutela idazten dira beti, eta normalean ez dute komarik azkenean.

Hizkuntzaren guretzako balioa zein gurea, zein ezin utzizkoa dugun ezin jakin. Lan nekagarri hori, ia ezin jaso ahalako zama astun hori gure gain dagoela. Literatura, pintura, musika, eskubidezkoak uka eta arbuia ditzake Euskal Herriko semeren

batek. Hitz ugariak, aberatsak, adiera bereziz josiak behar ditugu. Norbaitek oker edo zuzen, takets edo dotore, garbi edo morloilo lantzen ez badu, lantzeke

geldituko da alorra. Batzuek, ordea, azkenean ere eraman ohi dute koma, agian unitateen luzeragatik (puntuazio azkarra)

Denborari gogor egitea, etxeak hartu dituen kalteak nolabait konpontzea, hizkuntzak aurrerantzean ere bizitzeko behar duen kemenez indarberritzea, gure arloa da.

Hiztegi batean jasoak egoteak, idazle batek behin edo bestetan erabiliak izateak, ez die hitz guztiei eskubide berdinik ematen. Maila bereko perpausak ere komaz bereizi daitezke (puntuazio arina). Ez da ahaztu behar, ordea, badirela bereizte-indar handiagoko markak kasu hauetarako.

Hori ez da posible, hori sinestezina da. Erdaraz, zergatik?, galda dezake norbaitek. Esan behar dut inbertsiorako ez dela diru nahikoa aurreikusten, kritika hori egiten dio Alderdi

Sozialistak. Beste partida bat dago, lanbide-heziketa duten ikastolei diru-laguntza.

Page 10: Puntuazioa

– Aposizioa

Sintagma bereiziko aposizioak komaz bereizita jarri ohi dira. Aurrekoaren nolakotasuna edo zehaztapena adieraztekoak, edo aurrekoa biltzekoak edo garatzekoak.

Errenteriar baten ametsa ere gogoratzen zait, ameskaitz erdiragarria bera. Hasiera horrek izan ditu ondoreak; bera baino hobeak beharbada, ez halare behar

adinakoak. Eta herri honetan hiru estrategia hedatu dira. Bata, garbia:... Hizkuntza bat, gurea nahiz besterena, ez da gizarteko mintzabide eta adierazpidea besterik. Bada gure artean, gero eta ugariago, alderdi politiko oso eta bizi bat ezagutu ez duenik. Arau zehatza eta funtzionaltasuna, biak salba ditzakegu. Idazlearentzat eta irakurlearentzat, bientzat. Ea zertan garen, itxaropidean ala etsibidean. Ordenamendu neutro delakoan, berriz, zera suposatuko dugu, galdegairen bat, izan,

badela.

Argitasunaren kaltean ez baldin bada, ken daiteke batzuetan koma bereizlea (puntuazio arina).

Bada euskal literaturan aspaldidanik negar hari bat gero eta ugariago dariona.

– Kontrastea Kontrajarrita eman daitezke, elkarren alboan, bi adierazpen. Komaz bereizi ohi dira normalean.

Ba omen ziren behinola bi Aita Santu, baten ordez. Euskal liburu berrien oraingo emanak tristatu egiten du zenbait, poztu beharrean. Hori justifikazioaren idatzitik kentzea eskatu ez, exijitu egiten dio. Eta galtzailea da ez politikoki talde bat edo bestea, galtzailea izango da komunitate

unibertsitarioa. Eta Aurrekontu hori ez dago burbuila batean, Aurrekontu hori Euskal Herriak bizi duen

kontestu politikoaren baitan kokatzen da.

b) Maila ezberdinetako unitateen artean – Esaldiko mintzagaia

Esaldiko mintzagaia (edo marku-adierazlea), gehienetan, aditzaren aurretik jarri ohi da. Batzuetan esaldiko lehen sintagma izan ohi da, eta zuzenean bereizten da komarekin.

Erabilera zuzenean komadun direnei buruz, gauza gutxi daukagu honezkero esateko. Aditza dela eta ez dela, hasi gara, alde batetik eta bestetik, ahalpaldi mingarriak esaten eta

entzuten. Komak, puntuak, parentesiak eta marrak. Horietatik, puntuak dira erabiltzen errazenak.

Page 11: Puntuazioa

Zuzen nengoen ala ez, bestek esan beza. Baldintza horren arabera, ezin da birkontrataziorik egin gaitasunik gabe utzitako personekin.

Lehen sintagma hori subjektua denean, luzea baldin bada, jar daiteke koma

bereizgarria (puntuazio azkarra). Lokailu edo tarteki bat ere jar daiteke, bereizketa nabarmentzeko.

Esanahiak berez aski desberdinak direlako beste froga bat nahi duenak, konproba beza galderaren formatik aldentzen den beste molde sinonimoa batean baino ez dela posible...

Gramatikek, hain zuzen, hizkuntza bizi atzemangaitzaren batez bestekoak jasotzen dituzte. Hizkuntzalaria ere, hizkuntza-gaietan, ez da tekniko bat besterik. Donostian, bestetan ez bada, idoroko dugu leku egokia horretarako.

Aditzaren atzetik ere joan daiteke esaldiko mintzagaia, komaz bereizita kasu guztietan.

Seinala dezadan, bada, zein den gaur egungo euskal idazkera estandarraren lizentzia-muga, galdegai-lege dontsu horri dagokionez.

Nor da, gu bion artean, etxean otso eta kanpoan uso? Maiz gertatzen ere da, gaztelaniaz, aditzak lehen eta hirugarren pertsonak ez bereiztea.

– Hurbileko mintzagaia

Galdegaiak ere badu, adierazpen markatu batzuetan, hurbileko mintzagaia.

Izena, adjektiboa edo batik bat aditza izan daiteke mintzagai hori, eta galdegaiaren aurretik nahiz atzetik joan, beti ere komaz bereizita.

Erlatibo, dena-edo da erlatibo munduan. Darabilgun esaldian, adibidez, idatzi, denok idatziko genuke, ustez, honelako zerbait. Izan, euskaldun garbia izan naiz beti. Eta Altube jaunak inor astindu badu, ni astindu nau. Igerri, bai, neronek ere igerriko nioke. Baina hori erdararen arazoa da, izatekotan, eta ez euskararena.

Puntuazioa arindu egin daiteke arriskurik ez dagoenean. Baina nekez uka daiteke erabili erabiltzen ditugula gehienok halako joskerak.

– Tarteki tematikoak eta baloratiboak Euskarak, oro har, ordenamendu oso librea du: galdegaiak eta atzizkitasunak bakarrik mugatzen dute ordena-askatasun hori. Horregatik, mintzagaiaz gainera, beste unitate edo sintagma batzuk ere askatasunez txerta daitezke predikazioaren gunearen aurrean, barruan edo atzean. Esaldi-abar deitu ohi zaie predikazio nagusitik aparte samar doazen unitateoi. Adierazpen osagarriak edo zehaztapenak izan ohi dira.

Page 12: Puntuazioa

Aditzaren aurrean doazen unitate batzuk (esaldiaren hasieran eta mintzagaiaren edo galdegaiaren ondoren) nabarmeduta gelditzen dira koma artean jarriz gero.

Bidean lasai-lasai gindoazela, halako batean argi-distira bat ikusi genuen. Puntuaziotik aparte ere, denok dakigu nolako mordoiloak ikusten tokatzen zaigun askotan. Burges ttipitzat ez ezik, irabazten zuenaren neurrian, baita busges ñimiñotzat ere. Indarra edo, berriz esaten hasi den bezala, boterea. Eman dugun arau-definizioak berak, erabilera zuzenean ere, arazo bat planteatzen du

bertatik. Arana Goiriren eragina, hizkuntzari buruz ere bai, ez dut nik batere gutietsiko. Gernikako arbola iharraren sustraiak ere, aitari entzuna dut, sator batek jan omen zituen. Herrialdeek, etorkinak ondo intergratzeko, eskumenak eta baliabideak behar dituzte. Horiek baino lehenago, Arrese Beitiak, burni hotsa darion Bizkaiko hizkeraz, adierazi zuen

aldez aurretik euskararen heriotza. Baluke orain baliorik urte haietako kondaira, jende xumearen aldetik, egin nahi

lukeenarentzat. Orobatsu jokatu daiteke aditzaren ondoren doazen unitate batzuekin ere.

Gure literaturak ere ezagutu ditu, bere txikian, aroak, gorabeherak eta eraberritzeak. Hizkuntza bakoitza da, osorik, esapide berezi bat. SEPIk izoztu egin du, behin-behinean, Izarren industri plana. Hasi gara, alde batetik eta bestetik, ahalpaldi mingarriak esaten eta entzuten. 1017an jaio zen, Donostian. Euskal literaturak azkeneko urte hauetan miragarrizko lana burutu du, Orixeren bitartez. Baina bere aldetik zerbait ekarri beharko du eskaintzeko, okerragoaren truk. Eta gauza berorien alde eta kontra naiz orain, gero eta gogorkiago. Etorriko dira halakoak, eskatu gabe ere.

Esapide modal edo baloratiboak eta gisakoak, normalean, koma artean

bereizita eman ohi dira.

Aukeran, integrista airea hartzen diot nik Agirre. Mirestekoa da, benetan, nola zenbait idazlan eder sortu ziren garai horretan. Ez da hori, ezin ere izan, gure lantegi eta atsedentoki bakarra. Teknikoen lana erabaki horiek ahalik errazen, lasterren eta ekonomikoen, nolarebait esan,

eragitea da. Ez da aski gure hizkuntzaren batasuna euskarak iraun dezan, ez hurrik eman ere. Gramatikek hizkuntza bizi atzemangaitzaren batez bestekoak jasotzen dituzte, onenean. Zoroak berak ere igerriko baitio jakintza aurrera doala, onerako edo txarrerako.

Esaldirako aukeratutako puntuazio orokorraren eraginez, edo gaizki ulertzeko

arriskurik ez dagoelako, segida modal batzuk komarik gabe erabil daitezke (puntuazio arina).

Argitara diren paperetan, eta dirudienez inork gutxi irakurri dituenetan, ikus ditzakezu ene dudak eta zalantzak.

Behar hau ate-joka dagokigu, baina ez da noski guztien belarrietara iritxiko. Ez naiz damurik ez kale-garbitzaile ez zatar-biltzaile.

Page 13: Puntuazioa

2. HIZKUNTZA LOKARRIEN ARTEAN

a) Marka distributiboak

Marka distributiboz ondokatutako sintagmak komaz erabili ohi dira normalean, enumerazio-kutsua edo bereizketa-nahia nabarmentzeko.

Batasun hori uxatzen ari gara eginahalean, bai Gipuzkoan, bai Bizkaian, bai orain Lapurdin, Baxenabarren eta Zuberoan.

Ez lau orrialdek, ez laurogik, ez laurehunek ez diote euskarari gora edo behera handirik egingo.

Eta da esatea "edo guk proposatzen duguna egiten duzue, edo bestela ez zarete demokratak".

Guztiok, jabe garenez, aldatzen dugu hizkuntza, nork gehiago, nork gutiago. Zergatik gurasoak, alde batetik, eta irakasleak, bestetik?

Kasu batzuetan komarik gabe erabili daitezke, multzo itxia adierazteko agian

(puntuazio arina).

Gizarte guztia ukitzen baitu, bai era kualitatiboan bai kuantitatiboan. Hortxe bertan jakinduriaz eta sakontasunaz diozunak ez du ez bururik ez zentzurik. Aposizio gehienak, ustez, edo aditzaren aurrean edo perpaus amaieran doaz erdaraz.

Inoiz, hitz-segidak behartu egiten du hitz-multzo batzuk puntuaziorik gabe ematera.

Ahotan hartzen dituzun gaiak, berriz, ez dira ez metroz ez kanaz neurtzen, ez kiloz ez libra laurdenez pisatzen.

b) Juntagailuak

– Bakarrik

ETA komaz bereizirik idatz daiteke aurrekoaz bestelako predikazioa eransten duenean. Bigarren unitateak gaiaren jarraipena, zehaztapena edo ondorioa adierazi ohi du.

Baina kritikak baditu bere legeak, eta lege horiek ez dira beti gaizki esatea izan daitekeen bezain atseginak.

Hala ere, Eusko Jaurlaritzak argi eta garbi azaldu du bere konpromiso soziala zein den, eta guk bete egingo dugu.

Gogo gaiztozko lanak ez dio inorik onik egingo, eta euskarari inori baino gutxiago. Istudioak bukatu nituenean, 36 urte nituen, eta alaba. Proust 1871an jaio zen, eta 1922an hil. Zuen baimenarekin, eta ez dizuet ukatzeko egokierarik utzi, neure buruz zerbat esan nahi

nuke. Eskerrik asko, eta egun on guztioi.

Zorioneko lanarte horiek ere bukatu ziren, eta lanari ekin behar, berriz ere.

Page 14: Puntuazioa

Azpiko aditz horrek zer argumentu eskatzen edo onartzen dituen, eta araberako menderatua agertuko da.

Kontrastea egiteko ere erabiltzen da kasu batzuetan, komaz bereizita. Baita enfasia egiteko ere.

Inor deliberatzen ez, eta bera jarri zen mahaiburuan. Aurrekoa gutxi ez, eta Osasun zuzendariak arriskutsua zela aitortu zuen. Ezin zaio esan gizarteari legea ez betetzea zilegi dela; nork eta, Eusko Jaurlaritzan

betebeharrak dauzkan alderdi bateko kideak. Beste batzuetan, testuinguru-arrazoiek agintzen dute juntagailua bereizita ematea.

Komak, puntuak, eta puntu eta komak. Konstituzio nazionalekiko errespetua, eta lankidetza leiala Maletan nola edo hala sartu zituen arropak eta bitxiak, eta leihoak itxi ere gabe alde egin

zuen. Kontrastea nabarmentzeko ere, komaz bereizi daitezke unitateak.

Eklektizismoa, ala erosokeria? Joan, edo damutuko zaizu

Alabaina, puntuazio arina erabil daiteke batzuetan, puntuazio orokorrak

eraginda, kontrajarpen estuak behartuta edo testuinguruak horretarako aukera emanda.

Batzordearekin jarraituko dugu, ehun eta hogei minuturen atzerapenarekin baina atzerapena aurreratzeko asmoarekin.

Ba omen ziren behinola bi Aita Santu, baten ordez, bata Erroman eta beste Avignonen. Hotzildu zen poliki-poliki, epeldu gero eta are azkenik, hoztu ez ezik, baita izoztu ere. Zoroak berak igerriko baitio jakintzat aurrera doala, onerako edo txarrerako. Zertan ari gara? Erdal ala euskal gramatikaren legeak ematen? Eta gure aurrekoena ez baina geure izaera benetan azalduko baldin badugu. Euria baina giro epela. Ez du mundu honetan ahalik eta gutxien lan egin eta ahalik eta gehien lo egitea beste

helbururik.

– Marka distributiboekin

Marka korrelatiboak komaz bereizi gabe azal daitezke eransketa espreski markatu nahi ez denean (puntuazio arina).

Ikusten denez, bai formalki eta bai semantikoki, oso kategoria zabala dugu tartekiena. Erdararen imitazio halamoduzko bat baino ez: ez argitasunik, ez zehaztasunik eta ez

erosotasunik ere.

Page 15: Puntuazioa

Eransketa markatu nahi bada, ordea, komaz bereizita eman daitezke (puntuazio azkarra).

Era guztietako arrazoiek eragozten dute koma kentzea, bai erdaraz, eta bai euskaraz. Baina ez Heras, eta ez Valverde, ez daude beren onenean. Onik ez lioke inori egingo, ezta euskarari ere.

– Lokailuekin eta tarteki tematiko eta modalekin

Oro har, lokailuak koma artean bereizita idatzi ohi dira.

Bidean lasai-lasai gindoazen, eta, halako batean, argi-distira bat ikusi genuen... Eta uste dugu, baita, absentismoaren inguruan departamentuak hartutako neurriak egokiak

direla. Erabaki horiek hartu egin baitziren, eta Euskaltzaindiaren erabaki gisa hartu, gainera. Eta jokabide zuhur bera eskatzen dute, beraz. Baina, hala ere, bai aprobetxatu nahi nuke gai hau Ortega jaunak esandako gauza bati

erantzuteko. Eta, noski, horrek eskatzen du Madrilekiko dauden menpekotasunak uzten joatea. Egoera ez da inoiz lehengora itzuliko. Hura galdu zen, eta kito. Gehienok esaten genuen, ordea, eta ez da oraindik ospe hori ixildu, ez dela behin ere azken

urteotan bezain ongi idatzi gure hizkuntza. Eta baita ere uste dugu, eta hori azpimarratu nahi genuke, absentismoaren inguruan

departamentuak hartutako neurriak egokiak direla.

Batzuetan ezabatu egin daiteke tartekiaren puntuazioa. Arrazoia, batzuetan, esaldiko puntuazio orokorra izan ohi da, eta beste batzuetan, posizioak gaizki-ulertzeak saihesten dituelako besterik gabe arintzea (puntuazio arina).

Gizartearen zerbitzura egon behar duela aldarrikatzen zen, eta gainera kultura, zientzia,

nahiz teknologia garatzeko eragilea izan. Baina bueno, edozein kasutan, holako gauzak entzungo ditugu. Gobernu sozialistak ez du ontziola publiko espainiarrak, eta batez ere Sestaokoa,

defendatzeko etxeko lanik egin. Eta baita ere aldarrikatu nuen gaur egun ditugun unibertsitateak pluralak, irekiak eta

kalitatezkoak direla. Horretarako, nik uste, kulturarako gogo bizia duen jendea behar genuke aurrenik, eta

gainera euskaltzalea. Baita tira, ikusi dugu larriagorik ere.

Eta abar segida, unitate labur eta homogenoen artean, komarik gabe eransten da, baina unitateak luzeak edo hetereogeneoak direnean, koma artean, bereizketa argi uzteko (puntuazio azkarra). Zurikeria, ustelkeria eta abar.

Hegoamerikarrak, Europako Ekialdeko herrialdeetatik etorritakoak, Ipar Afrikatik atorritakoak eta abar ikusten ditugu.

Lehen esplikatu dozunarekin: Irale, eta gero eta euskaldun gehiago dauzela eta hori.

Page 16: Puntuazioa

Lege-proiektuak parte-hartzearen inguruan hainbat bitarteko garatzen ditu (aholkulari-kontseilua, erreferenduma egiteko aukera, dibulgaziozko materiala, eta abar), irudi parte-hartzailea indartzeko.

Honekin batera, babes ofizialeko etxebizitzen inguruan mugitzen diren interes pribatuei (higiezin-agentziak, sustapen-enpresak, lur-jabeak, banketxeak, eta abar) opari ederra egiten zaie.

c) Orotariko lokailuak Lokailuak eta gisakoak komaz bereizita jarri ohi dira normalean. Esaldiaren hasieran, erdian edo azkenean azaldu daitezke.

Izan ere, gizarte-zerbitzuen legea Talde Sozialistako sailburu batek aurkeztua izan zen. Bada, hain garbi dirudien hori jende askorentzat ez dago batere argi. Neure gaxtean, hiru urteko batxillerra egin ondoan, fabrikan hasi nintzen lanean. Nondik, bestela, guk halakorik asmatu? Hala, bada, ez dirudi batez ere tartekiak baldintzatzen duenik berez ezker-eskuintasuna. Hona aldatzera noa zenbait pasarte ortografia, hori bai, zertxoabait aldatuz. Hona, lagintzat, Oihernartek bildumako erran-zuhur hau. Besterik ere ikusten eta entzuten da, halaz guztiz. Mikelek, azkenean, amesten zuen etxea aurkitu zuen. Kasu horretan ere beharrekoa izango da koma: perpausen arteko muga markatzeko, hain

zuzen. Bizi garelako seinale da hori, besterik baino gehiago. Muga kontua dugu, funtsez. Badirudi justu beste muturrean aurkitu behar dela, nagusiki, puntuazio-konbentzioen

arrazoia. Lotsagarri da, sarri esan dugun legez, beti hizkuntzaz mintzatzen aritzea.

Tartekiaren komak ezabatu egin daitezke puntuazio orokorragatik edo,

besterik gabe, arriskurik gabe arintzeagatik (puntuazio arina).

Hor daukagu ez atzoko, ez gaurko, ez biharko, bai ordea betiko. Hasiera horrek izan ditu ondoreak; bera baino hobeak beharbada, ez halare behar

adinakoa. Garbiak badira gainera hobe, baina ez badira ez gara gehiegi kezkatuko. Egoeraren berri bazekiela, alegia denak haserre zeudela. Beste hori, ordea, Artetxe-ren "tentazioa" alegia, ez dut konpronitzen. Ezin jakin guk, segurki behintzat, zer esango duten aldi hori urrutiagotik ikusiko dutenek. Lizarrako Itunak sorturiko zenbait organismo, hala nola Udalbiltza, lanean ari dira. Halan ba, Eusko Alkartasuna taldearen ordezkari dan Larreina jaunak dauka hitza Torneoa jokatzea ezinezkoa zen, gainera ni ez nago torneo bat jokatzeko moduan. Herri oso bat itzultzaile bihurtzeak baditu bere arriskuak, ongi agerikoak gainera. Nik behintzat horrela uste dut. Kaletarrak ere euskaldun gara, batzuek behintzat.

d) Menderagailu batzuk

Bi alde dituzten egiturei lotuko gatzaizkie batik bat. Ezberdintasuneko

konparazioa, emendioa, ondorioa: bi aldeak komaz bereizi ohidira.

Page 17: Puntuazioa

Hobe litzateke, esango du norbaitek, hizkuntza biziak gure artean duen egoeraz mintzatzea, literaturaz eta filosofiaz baino.

Euskararen kasuan, gainera, erabilerak, mailegatu baino areago, kalkatu egiten ditugu maiz. Zimenduetan ez ezik, ez zen paretetan artesiturik ageri. Badakite, zeruetakoari ez ezen, lurreko erresumari ere "bortxa egiten zaiola". Abusua, hala ere, hainbesterainokoa da, non adierazpen-modu normala ia erabat baztertu

duen. Esaldiko puntuazio orokorraren eraginez, halakoak eta menpeko beste esaldi batzuk komarik gabe lotu ohi dire (puntuazio arina).

Baina nekez uka daiteke erabili erabiltzen ditugula gehienok halako joskerak, ahoz ez ezik idatziz ere

Baina ez da txantxetakoa bereizkuntza, ikusi dugunez euskarazko esaldiek guztiz bide desberdinetatik eman behar baitituzte bi adierok.

Euskarak badu bere egitura diogunez aski berezi eta alde batzuetatik guztiz auzo-erdaren antipodikoa. 3. BESTE KASU BATZUK

a) Deikia Tartekia osatzen du, eta komaz bereizita eman behar da. Nahi duzunean, zurea duzu hitza, Urquijo jauna.

b) Oihua Tartekia osatzen du, eta komaz bereizi behar da.

Ai, oker egindakoa justifikatzeko lehian gastatzen den indarra zuzen egiteko enplegatuko balitz!

Anaia nire ere, ai!, tartean. Ez, arraioa! Inor ez, ote? Bai, alajaina. Eta begira denbora izan duzula ikasteko, e? Azken aspektu bat dago, eta da, hain zuzen, eskubide linguistikoen inguruan egiten duzun

kritika, ezta?

c) Etena Adierazpenean etena izaten denean, geldiunea komaz adierazi behar da.

Argentina, Brasil, Venezuela, Panama..., berdin dit. Nolabaiteko..., ez zait gustatzen hitz hauek erabiltzea, baina nolabaiteko kontrabalantza edo

aurkakoa egiteko. Ze oso ondo iruditzen zait IU agertzea, nik ez daukak..., ematen du..., Oskar agian haserre

daiteke hala aipatzerakoan.

Page 18: Puntuazioa

d) Elisioa Aditza adierazten ez denean, normalean koma jarri behar da hari dagokion lekuan.

Bai, horrela da, ikusten dut. Eta niri, zer? Inor ez, ote? Nahi duzuna, baina karlista, ez Ez dut uste Astarloa Larramendiren jarraitzailea izan zenik: ondorengoa, bai.

Aditzik gabeko esaldietan, mintzagaia-galdegaia ordena ematen bada, koma jarri ohi da galdegaiaren aurrean.

Autorik gabeko egunean, ilarak Euskal festak, hankaz gora Kaltetuenak, basauritarrak Indartsuena, Armstrong

Galdegai-mintzagai ordena bada, ordea, ez.

Armstrong indartsuena e) Bi aldeko esaldiak Esaera, lema eta horrelakoek izan ohi dute egitura bikoitza. Normalean, komaz bereizi ohi dira bi aldeak.

Zenbat buru, hainbat aburu. Egon hadi lo, eta jango duk mehe. Historia ikasi, historia egin. Zenbat eta gehiago idaztea, hobe.

Komarik gabe ere jar daitezke, hala ere, gaizki ulertzeko arazoirik ez bada (puntuazio arina).

Beleak oiloari ipurbeltz. Gero dioenak bego dio.

f) Azken punturik gabekoen barruan

Akta, Hezkuntza eta Kultura Batzordeak 2004ko ekinaren 30ean egindako bilkurari dagokiona

Euskalkiak, herriaren lekukoak Gasteizen, 2004ko irailaren 20an Eusko Legebiltzarreko lehendakaria, Izaskun Bilbao Barandica

g) Bibliografia aipatzeko

Page 19: Puntuazioa

ZUBIMENDI, Joxe Ramon; ESNAL, Pello: Idazkera-liburua, 2. argit. /1. lib., Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, Gasteiz, 1993. ETXEBARRIA, Aitor: ·"Euskara guztiona... baina nola?", in Jakin, 148 (3005), 87-112. Irakur, besteak beste, Joxe Arratibel, Kontu zarrak (Bilbo, 1980) edo Joshua Fishman in Zutabe, 15 (1987).

III. PUNTU ETA KOMA Erdi mailako bereizketa-marka da. Unitate barruko komek bultzatuta erabili ohi da gehienbat (puntuazio azkarra). 1. ENUMERAZIOKO ELEMENTUAK BEREIZTEKO Enumerazioko elementuak, askotan, ez dute aditzik izaten bigarrenetik aurrera. Aditzaren ordez koma jarri behar denez, puntu eta komaz bereizi behar da unitate nagusiagoa.

Foru-aldundiekin hornidurarako hitzarmenak egiteko, ia 1,4 milioi euro; saneamendua bultzatzeko, hor ia 17 milioi euro; eta udaletarako, 6,6 milioi euro.

Beste lanbide batzuk egokitu zitzaizkidan urte horien buruan: gerran, gerrakoak; gero, gerokoak.

Ama serioagoa nuen; zorrotzagoa ere bai.

Aposizioa koma artean joan ohi da normalean; barruan komarik baldin badu, unitate nagusiagoa puntu eta komaz bereizi behar da.

Hasiera horrek izan ditu ondoreak; bera baino hobeak beharbada, ez halare behar adinakoak. Ildo berean, bestelako unitateek ere barruan koma badute, puntu eta komaz bereizi behar dira beren artean.

Komak; puntuak, erabiltzen errazenak; parentesiak, eta marrak. Eta hiru arrazoiak dira: alde batetik, Estatutuak berak, 46. artikuluan, Estatutuaren aldaketa

ahalbideratzen du; aldaketa honek jarraitu beharreko tramitea arautzen du Gernikako Estatutuak; eta Legebiltzar honetako Araudiak ere tramite hori nola bideratu behar den arautzen du. 2. ENUNTZIATUAK BEREIZTEKO Enumeraziotik kanpo ere, maila bereko bi enuntziatu bereizteko erabil daiteke puntu eta koma. Juntagailuz edo lokailuz (kontrastea, ondorioa, zehaztapena...) lotu ohi da batzuetan bigarren enuntziatua. Kontuan izan behar da lokarri hori normalean komaz bereizi ohi dela, eta, ondorioz, unitate handiagoak puntu eta komaz banatu behar dira (etena egin ahal bada, puntuazio azkarra; bestela, arina).

Maletan nola edo hala sartu zituen arropak eta bitxiak; gero, leihoak itxi ere gabe alde egin zuen.

Page 20: Puntuazioa

Ez naiz horregatik joan; alegia, zuk hainbestetan hala erregutu didazulako. Komeni da testuaren erreferentziatik urrundu eta gaiaren eremuan kokatzea; hots, ahal dela hobe da gaian seinalatzea, katean baino.

Egun, hemen gauden edonork, hiritar edonork, egunero Konstituzioa urratzen du; adibidez, tarjetarekin kutxazain batean dirua atereaz.

Erantzunak asko dira; gogo betekorik, ordea, ez. Europako kohesio-diruen onuradun da Espainia; aldiz, ez du inolako aportaziorik egiten

Europan. Guztiok jabe, bada; guztiok, eta inor ez. Gaztelania eta frantsesa, gure ustez, auzo hizkuntzak izango dira; noski, bere lekua izango

dute lege honetan. Maila bereko bi enuntziatuk elkarren artean lokarririk ez dutenean ere erabil daiteke. Erdi mailako bereizketa-marka izanik, autonomia eta lotura logikoa (zehaztapena, arrazoia, ondorioa, kontrajarpena...) uztartzeko balio lezake.

Zitalkeriak ez gaitu inora eramango, galbidera ez bada; hobeko dugu buruaz eta zentzuaz baliatu.

Eta galtzaile da ez politikoki talde bat edo bestea; komunitate unibertsitarioa izango da galtzaile.

Enplegua, 905.000; inoiz historian izan dugun kopururik handiena. Begira, Europan aurreko mendean, XX. mendean, hasieran 23 estatu zeuden; 2003. urtean

Europan 46 estatu daude. Eta Aurrekontu hori ez dago burbuila batean; Aurrekontu hori Euskal Herriak bizi duen

kontestu politikoaren baitan kokatzen da.

IV. ETEN PUNTUAK 1. ETENA

a) Enumerazio irekia

Osatu gabe azaltzen da enumerazioa.

Argentina, Brasil, Venezuela, Panama..., berdin dit.

b) Hitz edo enuntziatu etendua

Ahozkoan, bat-bateko kudeaketa egin ohi baita, eten egiten da askotan adierazpena (osatu beharrik ikusten ez delako, adierazpenari beste bide bat eman nahi zaiolako, tartekia erantsi nahi delako, zalantza sortu delako, denbora irabazteko...).

Denda batean ogi zekaleduna eskaturik, dendariak: "Zeka... zer?". Pasako gara... Eusko Alkartasunako Karmele Antxustegi, zurea da hitza. Eta emango diogu baiezkoa, lehenik eta behin, ez delako..., ez dugu uste beraien

proposamena denik, baizik eta Martxoaren Hiruko Biktimen Elkartearena. Iñaki Sáez eta..., ez dut momentu honetan gogoratzen bestearen izena; bi hildako egon ziren

istripuz.

Page 21: Puntuazioa

Hor nolabait planteatzen baldin bada, bueno ba, bestelako akordio politikoa, bestelako maila konpetentziala edo bestelako..., ez dakit, batzuek esaten dute burujabetza, nik ez dakit horrenbesterakoa denik, baina burujabetzaren bidea jorratu nahi baldin bada, nolabait ez da ulertzen.

c) Eten anaforikoak edo kataforikoak Eten anaforikoetan, aurrekoa esanda dago edo jakintzat ematen da.

Hezkuntza Sailari dagokionez… Bukatzera joan zaite, mesedez, Alzelai andrea. Bai. ... esan ez dagoela inolako arrazoirik esateko hemen hezkuntza...

Eten kataforikoetan, ezabatzen dena jakintzat ematen da.

Badakik, "gero dioenak...".

d) Eten adierazkorra Helburua itxarokizuna sortzea da, adierazpenak zirrara sortzeko.

Nor eta... Andoni!

e) Hitz desegokiak ebitatzeko.

Hi, badakik zer, ... haiz, horixe! 2. GOGOGIROA Adierazpena irekita uzten da. Zalantza, desioa, emozioa eta abar adierazteko erabil daiteke.

Joan, ez joan... Zer egin? Ai egia balitz...! Etorri da?... Zer pena!...

3. KONBINAZIOAN

Eten-puntuen ondokoa letra txikiz hasten bada, koma jarriko da, gutxienez, puntuen ondoren.

Ze gizartea..., ez alderdi politikoak ordezkatzen duguna bakarrik, gizartea bera uholde bat osatzen ari delako.

Eten-puntuen ondokoa aurrekoaz bestelako adierazpena denean (erantzuna...), letra larriz hasiko da enuntziatu hori.

Page 22: Puntuazioa

Jarraian, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Sozialista Abertzaleak Taldearen ordezkaria… Ez doa hitzik hartzera.

Galderak eta harridurak itxiak badira, eten-puntuak kanpoan geratuko dira (itxarokizuna adierazteko); irekiak badira, eten-puntuak enuntziatuaren barruan jarriko dira.

Talde Sozialista?… Ez du parte hartuko. Ba al dago zeresanik aktaren gainean?... Bozketarik gabe onartzen da, beraz. Nola jakin baina...?

Aipuen testuan zati batzuk kentzen badira, parentesi eta puntu etenez

adieraziko da. "Euskal Herriaren etsaien aurka egiten ditugu ekintza, ez beste inoren aurka. (...) Borroka

armatuaren egungo funtzio politikoa euskal demokrazia eskuratzea da".

V. BI PUNTUAK

Bi puntuen eginkizuna itxarokizuna eragitea da. Zeinu kataforikoa da, beraz. 1. AURKEZTEA

a) Predikazio-elementu osagarriak Predikazio-elementuak, batzuetan, kataforiko baten bidez iragarri ohi dira.

Horregatik maite ditut gaurko gazte asko: tentaldiaren ihesi ez dabiltzalako, lohiaren beldur ez direlako.

Eta hori da Alderdi Popularrak hartu duen bidea: konfrontazio dialektikoa onartu beharrean, proposamena judizializatzea erabaki du.

Zera: burua nekatu beharra dagoela, alegia, testuak antolatzean. Argitu ditzagun bi kuestio hauek: alde batetik, aginduaren gorabehera, eta bestalde, ustezko

finantzaketa urri hori. Hiru motatako idazlanak sortuko zaizkigu: a) lan “sakonak”, pour épater l’étranger; b) “A,

gure euskara ederra!”; c) “O, gure euskara gaxoa!”. Orduan, zelan geratzen gara?: edo konpetentziak daude edo ez daude?

Beste batzuetan, aldiz, ez dago kataforikorik: zentzuzko lotura dute, bi puntuen bidez adierazten dena.

Lizardik neurtitz hauek ondu zituenetik ez dira uste asko joan: hogei besterik ez. Eta esan dizuet zazpi mila aldiz: nahi duzuenean, biolentziari buruz monografiko bat egingo

dugu hemen. Ondorio nagusi bat atera daiteke: Gobernua sostengatzen duten hiru alderdiek

kontinuismoaren aldeko apustu garbia egiten dutela. Kuestioa da: unibertsitateak bere errekurtsoak gaizki erabili ditu, eta, ondorioz, ez dauka diru

nahikoa; erruduna, saila.

Page 23: Puntuazioa

Bi puntuen ondorengoa zehaztapena dela azpimarratzeko, batzuetan determinazio-lokailu batzuk erabiltzen dira enuntziatu horretan (hots, alegia, hain zuzen...).

Eta oraingoan mekanismo bitxi bat erabili zuen, oso mekanismo bitxia: hain zuzen, Hiritarren Arretarako Bulegora bidali zituen estatutuak, eta gainera lehendakariari zuzenduta.

Badirudi justu beste muturrean aurkitu behar dela puntuazio-konbentzioen arrazoia: semantikaren eskakizunetan, alegia.

Guztiarekin ere, badabil halako susmur bat gure artean: ni, alegia, gero eta urrunago omen nago gutarrengandik. Bi puntuen ondorengo unitate sintaktikoen artean punturik ez badago, letra xehez hasiko da lehenengo unitatea ere, baina horien artean punturik bada, lehenengo ere letra larriz hasiko da.

Eta jakin nahi dugu: zertaz hitz egiteko?, zertaz hitz egiten duzue han? Eta, beraz, guk herriari dagokigun errespetuagatik, esaten dugu: lana egin behar da gatazka

gainditzeko, interes partidistak albo batetara uzteko; garaia da Euskal Herri osorako irtenbide demokratiko bat bilatzeko.

Nik hemen gauza bat planteatzen dut: Aukera berdinak izan beharko dituzte, bai, egia, eta ados gaude. Baina erantzukizun berdinak ere bai, ezta? Edo onartu behar dugu hemengo unibertsitateak ez dauzkala beste gainontzekoek dauzkaten erantzukizun berdin-berdinak?

Hemen planteatzen denean berdintasunak bermatzeko borondatea eta konpromisoak badaudela, gure hurrengo galdera da: Zertarako? Zertarako bermatu nahi dira udaletan ordezkaritza politikoak, ordezkaritza instituzionalak? Zertarako?

Gure galdera da: Zergatik ez du zabaldu Mayor Orejaren aurkako espedientea? Zergatik ez du zabaldu Aznarren aurkako espedientea, PP eta PSOEren aurkako espedientea, eskubide guztien aurka ibiltzen baitira?

b) Datuak edo azalpena Gaia edo helburua adierazten duen izenburu orokorra jarri ohi da formulazio batzuetan, aurkeztu ondoren zehazteko edo garatzeko. Tituluak eta garapenak ez dute osatzen esaldi bera. Datu soilak bi punturen ondoren eman daitezke, letra txikiz hasita.

Eta ia-ia desagertzen da dirua: aurten bakarrik 7.500 euroko laguntza dago. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiarekiko hitzarmena euskararen nomalkuntzarako: % 30

gutxiago planteatzen da. Azalpenen kasuan, ordea, hasierako larriz jarriko dira tituluaren ondoren idazten badira, adierazpen autonomoa osatzen baitute.

Adiskide maitea: Gutun honen bidez jakinarazi nahi dizut... Gaia: Izen elebidun sinonimoak Arrazoia: Legearen esparrua. Arrazoia: Aukera-berdintasunerako politikak beharrizan pertsonalei lotuta taiutu behar dira. Arrazoiak: Batasuna taldearekin paktua izatea. Eskumenen mugaketa eta errespetua.

Segurtasun juridikoa.

Page 24: Puntuazioa

Oharra: Ezinbestekoa da lanposturako eskatzen diren baldintza guztiak betetzea. Posdata: Dokumentuaren kopia bidaliko dizut, postaz.

Badira baliabide alternatibo batzuk: puntua edo puntu eta marra erabiltzea,

tartea uztea (tabuladorez egina, beste lauki bat, beste lerro edo lerroalde bat). Posdata. Ahaztu egin zitzaidan esatea: alabatxoa izan du arrebak.

Oharra.- Adin txikikoei ez zaie sartzen utziko, nagusiekin batera ez baldin badatoz. Gaiak: Gure funtzionamenduaz Albisak egindako (Iñakik informatuko du) Mahaiko datu-basea (Mikelek informatuko du)

Tokia Hirugarren aretoa (bigarren solairua) Ordua Egun osoan zehar Asunto Legebiltzarburuak hitzaldia egingo du Euskal Erria zentroan.

Arrazoiak: Unibertsitate publikoak ondo jarduteko, beharrrezkoa da administrazio eta zerbitzuetako

langile gehiago izatea, gaur egun Estatuko batez bestekoaren azpitik baitago. Ikerketa sustatzeko, beharrezkoa da makinak erabiltzeko teknikariak izatea. Gai-zerrenda: 2004ko urtarrilaren 21ean egiteko den ez ohiko osoko bilkurako gai-zerrenda. Urbasa kanpina: Tel. 948 39 10 04 www.canpingurbasa.com

Azpitituluak lerro berean jarri nahi badira, titulu nagusia puntu eta marraz bereizi behar da.

Estatutua.- Aurrekariak. Parteak. Erakundeak. Erreforma.

c) Diskurtsoa Idazkien, gutunen eta hitzaldien hartzaileari aipamen edo dei egiteko. Bilboko herriari: Ane bihotzekoa: Zer moduz hortik? Ez dut zure berririk... Lagunok!:

Garai txarrak ditugu hauek. Langile-jendea eraso bortitzak jasatne ari da...

d) Aipuak

Albert Einstein-ek esaten zuen bezela: "Aldatu behar da, bestela eromena litzateke prozesu berberak errepikatzea eta halako batean emaitza desberdin bat itxarotea. Hori ez da posible, hori sinestezina da"

Julio Bocca: "Garai batean, dantzari denbora gehiegi eman nion; bizi behar nuela ahazteraino".

Page 25: Puntuazioa

2. ERREKAPITULATZEA

Aurrekoaren kontrakoa da: oraingoan anabora batez bukatzen da aurreko enuntziatua.

Europako haizeak onak ala kaltegarriak ditugun: hona orain piztu eta berritu zaigun auzia. 3. BERDINTZEA Esaldiaren bi aldeen arteko sinonimia adierazteko (gaia eta garapena, edo alderantziz).

Europako Batasuna: printzipioak eta azalpen historiko labur bat Europako Batasunaren balioak, xedea eta helburuak: europar nortasuna

4. LOTURA LOGIKOA ADIERAZTEA

Lokarri linguistikoaren ordez, lokarri grafikoa erabili ohi da. Ez da zehazten lokarriz, zentzuaren esku uzten da hori. Aukerakoa da bi puntuak erabiltzea.

– Arrazoia

Lasai: aipatuak aipatu, joskera hori ez da funtzionala. Ez da, bada, gaitasun hori egiaztatu beharrik: ageri-agerian dago. Ez nioke nik inolaz ere kendu nahi garaita eder horrek utzi dion poza: bere saria merezi du

langile zintzoak. Irekia da plana oraindik ere: zuk esan duzun bezela, azterketak egiteko eta aportazioak

egiteko aukera badago.

– Ondorea eta ondorioa

Hitz honek erdaratik hartua zirudik: bazter dezadan. Behartu nindutelako, bide bat eskaini nuen: nahi duenak har dezala; nahi ez duenak, arbuia. Anbiguitate maila bat beti du hizkuntzak bere: hura ongi administratzea dagokio, hain zuzen,

idazten duenari.

– Helburua

Kasu horretan ere beharrezkoa izango da koma: perpausen arteko muga markatzeko, hain zuzen.

– Kontrastea

Peredak adina balio du beharbada Txomin Agirrek: ez da, ordea, orduan ere izango Cervantesen neurrikoa.

Ni ez naiz teknokraten aldekoa: deus baldin banaiz, etsai amorratua nauzue.

Page 26: Puntuazioa

Eta Aurrekontu hori ez dago burbuila batean: Aurrekontu hori Euskal Herriak bizi duen kontestu politikoaren baitan kokatzen da.

Baina ez bakarrik ikuspegi abertzale batetik: ikuspegi laboral batetik duen garrantziagatik.

– Zehaztapena

Eztabaidagarria da tesia, noski: balioren bat duten guztiak bezala. Hitzen auzi hau ez da ez auzia ez ezer: ez luke behinik behin izan behar, pixkaren bat

zentzatuko bagina.

– Balorazioa eta enfasia

Burua nekatu beharra dagoela, alegia: zer uste zenuten?

VI. ENUMERAZIOA Testuinguru berezietako enumerazioak (aurkibideak, zerrendak, egitarauak, deialdiak eta antzekoak) ez dira aztertuko atal honetan. Hain zuzen ere, testu arruntaren barruan doazen enumerazioak izango dira aztergai jarraian. 1. ELEMENTUAK LERRO EDO LERROALDE BEREIZIETAN DOAZENEAN

a) Unitate laburrak Izen-sintagmak ezer gabe (formatu berezia baita) edo puntuz (segurantzagatik) bukatu daitezke. Hasierako lerra, larriz. Figura normatiboak hauek izan beharko lukete:

- Araudia, edo, beste izen batekin, legea. - Zuzentaraua, edo, beste izen batekin, esparru-legea. - Erabakia. - Gomendioa.

b) Unitate luzeak

Perpausak puntuz bukatuko dira. Hasierako letra, larriz. Bestalde, elementu

bati puntua jarri behar bazaio, denei jarriko zaie, homogeneitate-arrazoiengatik.

Honako informazio dokumentatuta eskatzen da 2002. urtean Osakidetzak egindako autokontzertazioari buruz (ospitaleak eta zentroak):

- Zein zerbitzutan egin den autokontzertazioa. - Zenbat diru gastatu den autokontzertazioan. - Zein postu-funtzionaletan egin den.

Fitxa horretan datu hauek aurkituko dituzu: - Curriculum pertsonalaren datuak (pertsonak berak webgune honetarako propio emanak). - Karguren baterako izendatu badute, kargu horretako historia profesionala. - Eusko Legebiltzarrak izendatuta, zein erakunde, kontseilu, organo eta besteko kide izan den. - Gainera, legebiltzarkide izan bada, gainerako beste datu hauek izango ditu:

Page 27: Puntuazioa

- Zein legebiltzar-taldetan izan den. - Zein legegintzalditan (zein alditan) izan den legebiltzarkide. - Zein batzordetako kide izan den. EBAZPEN PROPOSAMENA

KONTUAN IZANIK Europari buruzko Laekengo Adierazpenak Europako Konbentzio batera deitu zuela, Batasunaren garapenak etorkizunean izango zituen funtsezko gaiak aztertzeko.

KONTUAN IZANIK Europaren eremuko eztabaida honetan parte hartzeko eskubidea eta betebeharra duela Eusko Legebiltzarrak, bere iritzia emanez eta ekarpena eginez.

c) Aurkezpena Aurkezpena aditz jokatuz eman edo ez eman, bi puntu jarriko dira azkenean, espektatiba-zeinua baita.

Eusko Legebiltzarrak, gertakari horiek direla-eta kezkatuta, erabaki du:

Lehenik, gogor gaitzestea azken egunotan Israel Gazako zerrendaren aurka burutzen ari den eraso militarra, dagoeneko ehundaka hildako eta zauritu eta lurralde horren suntsipena eragin dituena.

Bigarrenik, erakunde fundamentalista palestinarrek egiten duten terrorismo indiskriminatua errefusatzea, berehalako su-etena eskatzea, eta gisa berean adieraztea ez dela justua terrorismo horren ardura Palestinako Aginte Nazionalari egoztea.

Ana Isabel Arostegi eta Javier Mijangos ertzainen heriotza eragin zuen atentatu kriminala

dela eta, Eusko Legebiltzarreko Mahaiak:

1. Hildako ertzainen senitartekoei eta Ertzaintzako kide guztiei dolumina eta elkartasuna adierazten die. Krimen orok, lehenik eta behin, alde humano bat dauka, krimena bera ulertezin egiten duena eta egileen gizatasun eza eta ankerkeria agerian jartzen dituena. Ikusmira horretatik, legebiltzar-organo honek adierazten du min eta atsekabe sakona sentitzen dituela, eta elkartasuna agertu nahi die terrorismoaren jazarpena eta estura jasaten duten lagun guztiei.

2. Bete-beteko babesa helarazi nahi die Ertzaintzako kide guztiei. Hain zuzen ere,

sinetsita dago beren egiteko zail hori betetzen jarraituko dutela profesionaltasun handienarekin eta herritar gehienen elkartasun eta laguntzarekin.

d) Izenburua

Izenburu orokorra aparte baina lerroaren hasieran jartzen bada, bi puntu jarriko zaizkio. Zentratuta badago, ordea, ez zaio ezer jarriko. Lotura-motak:

- Juxtaposizioa. - Koordinazioa. - Subordinazioa.

Erabakia

Page 28: Puntuazioa

Lehenengo, erreklamazioa aintzat ez jartzea. Bigarren, jarritako isunari berandutze-interesak gehitzea. Enumerazioko unitateen izenburuei dagokienez, ondokoa garapen luzea denean, puntu eta jarrairekin bereiziko da.

Koordinazio-tresnak arrazionalizatu egin beharko lirateke, eta honako printzipioak izan jarraibide:

- Politika ekonomikoen norabide nagusiak (PENN). Norabide nagusi horiek Ministroen Kontseiluak hartzekoak dira, baina Europako Legebiltzarrari gutxienez kontsultatu egin beharko litzaioke. Aldi berean, estatu, estaturik gabeko nazio edo legegintza-eskumenak dituen eskualderen batek norabide horiek beteko ez balitu, Batzordeak ohartarazpen bat helaraziko lioke.

- Egonkortasunerako eta Hazkunderako Ituna. Aurrekontu eta finantza politikak

koordinatzea oinarrizkoa da hazkunde ekonomiko sendoa lortuko bada. Zentzu horretan, Batzordeak posible izan beharko luke zuzenean mintzatzea gehiegizko defizit publikoa duen estatu, estaturik gabeko nazio edo legegintza-ahalmena duen eskualdearekin, gero Ministroen Kontseiluak.

Aldiz, ondokoa haren osagaiak adierazteko edo zehaztapen bat emateko

baldin bada, bi puntu jarriko dira bereizteko.

Honatx inmigrazioak dituen bi eragile nagusiak: - Eragile politikoa: errefuxiatuak eta asilo-eskubidea. - Eragile ekonomikoa: etorkinak sorterrian aurkitzen ez duten lan eta ongizate bila

etortzen dira herrialde aberatsetara.

e) Unitateen hurrenkera Hurrenkera hitzez egiten denean, normalean koma jarriko da ondoren.

Eta bi, momentu honetan zuek koordinazio-plan horiek egiten dituzuenean, zeinen inguruan hitz egiten duzue?

Eta, hirugarren kuestioa, nik ez dut esaten zuk gaur isildu beharko duzunik bozketa galtzen duzulako, ezta gutxiagorik ere. Agerraldi bat eskatuta dago, sailburu anderea etorriko da Batxilergoaren inguruko egituraren berri emateko; hor izango dugu aukera. Batzuetan, hala ere, bi puntu jar daitezke, puntuazio orokorrak behartuta.

Bigarren kuestioa, Celaá anderea: nik ez dut antolakuntzaren inguruko debatea egin nahi... Eta herri honetan hiru estrategia hedatu dira, hiru estrategia. Bata, garbia: ETAk bere kabuz

su-etena haustea erabaki zuen, eta atzera berriz indarkerian eta, horren ondorioz, mehatxuan oinarrituriko estrategia abian jarri zuen. Bigarren estrategia: ondorioz, edo ikasgai konkretu batzuk aterata, Espainiako Gobernuak estrategia bat hedatzen du.

Page 29: Puntuazioa

Hurrenkera ixteko batzuetan erabili ohi diren edo/eta juntagailuak eta bestelako lokailuak, aurreko elementuaren azkenean jarriko dira, komaren ondoren eta txikiz.

Hiru izan ziren lantaldearen helburuak: - Europaren etorkizunari buruzko eztabaida euskal gizartera zabaltzea. - Europako Konbentzioaren lanen eta eztabaiden jarraipena egitea, eta - Eusko Legebiltzarrak gai honi buruz bere iritzia izatea.

Arrazoibidea honela ikusten dut: a) zenbait (gazte edo) ari dira gure artean inon sor

daitezkeen barrabaskeriak idazten; b) zenbait horiek euskaraz idazten dituzte barrabasteriak; c) munduaren azken fina murbil ez badago, izango dira gazteagoren batzuk oraingoen ondorengo; d) gaztego horiek hobeak izango dira, hots, ez gurasoak bezain aldrebeskerietara emanak; e) gazteago horiek euskaraz jakingo dute, gurasoenak irakurtzeko lain, behintzat; ergo, f), gazteago horiek gorroto izango dituzten gurasoak eta, bidenabar, gorroto izango dute gurasoek erabili duten hizkuntza. 2. ELEMENTUAK LERRO BEREAN DOAZENEAN Erdi mailako bereizketa-marka dela kontuan izanik, enumerazioko elementuek laburrak eta homogeneoak izan behar dute, arriskurik gabe erabili ahal izateko.

Hor Kintanak dioenak, deus frogatzekotan, honako puntu hauexek frogatzen ditu: 1) giputz horiek, aldi joaneko beste edozein euskaldunen arabera, ez zirela inperialistak izan; 2) landuagoetarik ikasteko ez zutela kupidarik; 3) errazago zitzaiela gipuzkoarrei, orain ere errazago zaien gisan, Lapurdi aldera makurtzea bizkaitarrei baino. Puntu eta koma baino segurago da puntua erabiltzea, bereizketa-marka indartsua baita. Unitateak luzeak edo sintaktiko-semantikoki nahiz puntuazioz konplexuak direnan, puntua erabili beharra dago.

Gizarteratzeko Euskal Planak bi ardatz nagusi ditu. Lehenengoa gizarte-babeserako sistema bat bermatzea da; hau oinarrizko errenta eta gizarte-larrialdietarako laguntzen bitartez egiten da, baita gizarteratzeko beste programa batzuen bitartez. Bigarren ardatza ongizaterako dauden sistemak bazterketa-egoeran edo izateko arriskuan direnengana bideratzea litzateke.

Bi gauza argitu behar dira, gutxienez, arazoari errotik heldu aurretik. Batetik, puntuazioak hizkuntzetan oro har duen eginkizun eta garrantzia bera. Bestetik, hizkuntza bakoitzaren puntuazio-kodearen egoera.

VII. PARENTESIAK

Tartekiak sartzeko erabili ohi dira, haietan informazio osagarria eransteko. Komak eta marra luzeek ere badute eginkizun hori, baina autonomia sintaktiko-semantiko handiagoa izan ohi dute parentesien arteko apartekiek. Koma, puntu eta koma eta puntua etenak egiteko puntuazio arina dira. Parentesiak eta marra luzeak, ordea, puntuazio azkarra.

Page 30: Puntuazioa

1. TARTEKI TEMATIKOAK

a) Zehaztapena

Zuzenean aurreko sintagma baten zehaztapena emateko erabili ohi askotan. Gehienik, ohar laburrak izan ohi dira. Eten gordinik ez sortzeko, apartekia ahal dela sintagmaren azkenean jartzea komeni da. Zifrak edo datu laburrak izan daitezke.

Xabier Lizardi (1891-1935) Eta hor partida bat dago, “Justizia-jauregien zaintza” (23821 da). Mozioa ezetsi egin zuten, gehiengo osoz (93 boto aurka eta 15 alde). Debagoieneko hiltegia (Oñati) ixteari buruz. Hautazko (edo, lehen esan dodan bezala, "optativa”) ikasgaien eskola orduak astean hirura

jaistea. Aldiz, jarduera ekonomikoen gaineko zergari dagokionez, alta-agiria (aldian aldiko

ekitaldikoa) kontratuaren helburuari dagokion epigrafean... ELA sindikatuak Konbentzioaren inguruan zerbait bultzatu behar al du (ez dakit, publizitate-

kanpainak, edo seminarioak), euskal langileriak eta euskal gizarteak oro har arreta gehiagoz jarraitu dezan? Argibide edo azalpen laburrak izan daitezke.

Birformulatu (deskodetu eta birkodetu) egin behar dira. Kontu Epaitegiaren txostena irakurrita, zuk ondorioa ateratzen duzu (unibertsitateak ez dauka

errekurtso nahikoa), eta, ondorio horretan oinarrituta, zure ekimen politikoak bideratzen dituzu. Herriaren alde egin beharreko ahalegin amankomuna (adostasunerako oinarriak eta urriaren

25ean hona ekarri behar den testu artikulatua) eta gure azken helburu politikoak bereiztea (Eusko Alkartasunaren kasuan, jakina denez, gure herriaren independentzia).

Erredentzioak (kondena laburtzeko dauden benefizio horiek) moztu egingo zizkietela. Eta hor partida berri bat dago, lehen ez zegoena (iaz ez zegoen partida hori), eta

horregatik... Erabakiak, nik uste, ez dituzte inolaz ere teknikoek hartu behar, politikoek (hitz honek izan

dezakeen adierarik zabalenean) baizik. Zergatietan sartuta (hau da, zergatik Jaurlaritzak momentu zehatz batean erabakitzen du

dekretu hori aldatu egin behar dela), hemen gogoratu beharrekoa da... Informazio gehigarri laburrak eransteko era baliatu ohi dira parentesiak.

Bizitzaz (eta heriotzaz) zerbait ikasi nahi duenak... Hor iraun nuen, adinez (eta zuhurtziaz?) hazitzen ari nintzen bitartean, sei urte luzez.

Tartekia galdegaiaren aurrean jarri behar denean, hobeto da parentesia edo marra luzeak erabili koma hutsak baino, hauek nahasgarri izan baitaitezke.

Hiritar gainekoenak (nexkatx apainak barne) dira ikusle sutsu.

b) Bestelako puntuazioa

Page 31: Puntuazioa

Ahal bada, hobeto da tartekia bestelako tokian kokatu edo bestelako puntuazioa erabili (koma, puntu eta koma), diskurtsoaren harian gehiegizko etenik izan ez dadin.

Hiritar gainekoenak dira ikusle sutsu, nexkatx apainak barne. Komunikazio horri alde biek sinatutako agiri baten zirriborroa erantsiko zaio; birkontratista

eta hornitzaile bakoitzak sinatu beharko du agiri hori.

c) Parentesi eta marren konbinazioa Parentesi arteko enuntziatuaren zati batean ere jar daitezke marra luzeak.

Euskaraz, hala ere, eta arrazoak bistakoak dira (aditz nagusia oso atzean geratzea –edo behar ez dela ere uztea– da behinena), zabalagoa da koma faltsuon erabilera. 2. HITZAK AUKERAN Idazleak hitz baten bi aukera eskain ditzake aldi berean. Horretara, parentesiz bereizi ohi ditu aldea egiten duten zatiak.

Horiexek dira nire instinto bas(i)ko basatienak piztarazten dituztenak. Hori, bistan denez, (morfo-)sintaxiari dagokio batik bat.

3. KANPOTIK KENDU EDO ERANTSIAK Transkripzioetan eta aipuetan zati batzuk adierazi gabe utzi behar direnean, parentesiak eta eten-puntuak jarriko dira.

Informazioa zalbatzea (…) gure eginkizun nagusia da. "Euskal Herriaren etsaien aurka egiten ditugu ekintza, ez beste inoren aurka. (...) Borroka

armatuaren egungo funtzio politikoa euskal demokrazia eskuratzea da".

Diskurtsotik kanpoko oharrak letra etzanez jarriko dira. Lerroaldeen barruan doazenak, parentesi artean; lerroaldeen artean doazenak, ezer gabe.

(Ma marrak), (Kartel bat erakutsi du) rHitza eskatu du Ares Taboada jaunak.

VIII. MARRA LUZEAK

Komak eta parentesiak bezala, esaldiaren barruan tartekiak sartzeko erabili ohi dira marra luzeak (itxitura-markak). Parentesiek baino eten grafiko txikiagoa egiten dute. Aproposa dirudi iruzkinak tartekatzeko: antolaketazko eta baloraziozko tartekiak, nolabait ere gaiaren garapen hertsitik kanpo daudenak, hizlariak erantsiak bailiran. 1. ANTOLAKETAZKO TARTEKIAK

Page 32: Puntuazioa

Baliabide egokia izan daitezke marra luzeak, esatariak diskurtsoa antolatzeko egin ohi dituen oharrak tartekatzeko.

Baita ere –eta ja, bueno, azkeneko bi galderak dira–, 5211 programan Euskadi Informazioaren Gizartean plana agertzen da.

Edozein kasutan, gogoraraziko dizut –eta, nahi baldin baduzu, irakurri nik ganbera honetan egindako diskurtsoa–, gogora ekarriko dizut nola esan nuen guri aurrerapausoa iruditzen zitzaigula

Orduan, nire galdera da –eta esplikatu ahal badeustezu, ba, ondo; bestela, emongo deustezuz esplikazinoak beste momentu baten–: zergaitik jaitsi da berriro; eta, bueno, zer gertatu hori holan izateko.

Eusko Legebiltzarrak, 2002ko ekainaren 28an egindako osoko bilkuran –duela urtebete, beraz– erabaki zuen...

Jose Mari Orbe Astigarragan jaiotako ekoizlea da –argazkian, Donostian jasotako sariarekin–. 2. BALORAZIOZKO TARTEKIAK Esatariaren eskua diskurtsoa antolatzen ez ezik, gaiaren garapeneko edukiak baloratzen ere suma daiteke. Era horretako oharrak bakartzeko ere erabil daitezke marra luzeak.

Ez nuke, ordea, egia osoa esango –eta, egia esatekotan, egia osoa zor dugu– hemen aitortuko ez banu zenbateraino lagundu ninduten arrotz zirelako irakasleek.

Esan beharra daukat Jaurlaritzak jakinarazi deustala Hezkuntza sailburuak erantzun beharrean –eta eskubidea du– Kultura Saileko goi-kargu batek erantzungo duela.

Noski, horrek eskatzen du, besteak beste, Madrilekiko dauden menpekotasunak –eta menpekotasun horiek badaude– uzten joatea.

Euskararen gaian –ez dakit lehenengo azalpenak nahiko argiak izan diren edo– esan nahi nukeena da...

Tentazioan erortzeko bideak ikusten haut, esan du honezkero adiskideren batek –bat edo bestetxo oraindik gelditzen zaidalakoan bainago, benturaz oker–. 3. LOKARRIDUN TARTEKIAK Bestalde, badirudi parentesiek baino eten txikiagoa adierazten dutela marra luzeek. Ondorioz, aurreko adierazpenarekin era bateko edo besteko lotura sintaktikoa duten tartekiak txertatzeko ere erabili ohi da, direla tematikoak, direla bestelakoak. Hizlariak edo idazleak gaiaren inguruan bere kabuz egindako zehaztapenak izan ohi dira askotan. edo

Baina tira, ikusi dugu –eta ikusiko– larriagorik ere, testu jarraituan ere. Ezkerrak ez dauka –edozein aitzakia jarririk– eskuinak egiten duen oker bera egiterik. Tesis delakoa zortzi urtez geroago –semea ere, alabaz gainera, etxean genuelarik– aurkeztu

nuen. Alderdi bezala ere –alderdiak eta gobernuak diferenteak baitira–, alderdi bezala ere gure

testu propioa ekarriko dugu debatera. Inputatutako azken 11 hautetsiak aske geratu dira, atzo eta herenegun deklaratu ostean –

horietatik bik kartzelan segituko dute beste auzi batzuengatik–.

Page 33: Puntuazioa

Neure herriak –eta neurea dela diot, ez haren jabe edo nagusi naizelako, baizik eta ni naizelako herri horretakoa, herri horrek sortua, haizia eta hezia– hutsik eta tatxarik badu ugari. Mitxelenak asko baliatzen ditu marka luzeak hitz baten inguruko zehaztapenak aposizio modura egiteko.

Antzinakoen amor fati hura –kristauentzat Jaunaren borondatearen onartze umila– aldez aurretik ongi ikas dezagun.

Hizkuntzak –hizkuntza bakoitzak alegia, ez gizontzen gaituen mintzatzeko gaitasunak– ez gaitu behin betiko eta betiereko markatzen.

Kondairan barrena abiatu garenez gero –dokumentuen gain eraikia den hartan, diot, ez irudimen kolpeka asmatuan–, badira zenbait puntu gogoan eduki beharrekoak.

Herri berean bizi behar dugu, guztiok –nork batera, nork bestera– maite dugun herrian. Beste batzuetan, enuntziatu soltea osatu ohi du tartekiak, baina zehaztapenezko funtzio bera bete ohi du.

Hizkuntza bat –eta euskara ez da besteak ez bezalakoa– ez da mintzabide bat besterik. Hain maite dugun garo usaia –norbaitek gorotz usaia esango luke– zertxobait galtzea

nahitaezkoa izango du. Inoiz eten gordina egiten ere topa daiteke tartekia, besteak beste izen-sintagmaren osagaien artean edo galdegaiaren tokian.

Batasunik ezak behartzen gaitu, nor bagara, euskalki guztien –handi eta txikien– berri jakitera.

Arestiren alargun Meli Estebanek –argazkian, Txomin Peillen eta Xabier Kintararekin– kendu zion estalkia harriari.

Hizlariak gaiaz bestelako adierazpen bat egiten duenean ere balia daitezke.

Logika berdina da –bai, oraintxe bukatzen dut–. Herri honek baliabiderik ez izatearen logika eta... 4. AHAL BADA, BESTELAKO PUNTUAZIOA EDO EZER EZ

Maiz ez da beharrezkoa puntuazio indartsurik erabiltzea: marra luzeen ordez koma, puntu eta koma edo puntua erabil daitezke. Tartekiak laburrak direnean edo etena eginda jarraitu daitekeenean jokatu ohi da horrela.

Baina, berriro ere diot, iruditzen zait nahiko tristea dela. Egia da, datu objektiboa da, Espainiar Gobernuak erabaki hau hartu duela. Ongizate-pertzepzio horren erakuslerik nabarmenetakoa da, iruditzen zaigu, osasun sistema. Egia da baita ere, eta gogora ekarriko dizut, orduan Eusko Alkartasuna Jaurlaritzan zegoela

Talde Sozialistarekin batera. Gero, 0-3 urteko hezkuntza zikloa aitatu dozu bitan; behintzat entzun dot bitan. Guztiak sartu behar direla, inor baztertu gabe; eta berriro esaten dut, inor baztertu gabe. Logika berdina da... Bai, oraintxe bukatzen dut. Herri honek baliabiderik ez izatearen logika

eta Kupoaren Legearen errespetuaren logika berdina da.

Page 34: Puntuazioa

5. SOLASKIDEEN TXANDAK –Orduan, nork hil zuen? –galdetu zion poliziak. –Ez dakit –gizonak, zurbil–. Beste bati galdetu beharko diozu.

IX. KAKOTXAK 1. AIPUA

a) Zuzeneko estiloa

Bi punturen ondoren jarrita, enuntziatu independentea osatzen du aipuak.

Lehen Idoia Zenarrutzabeitiak esan du hemen: "Denak, oposizioa, dena gauza bera dira". Errazti: "Erreforma eta eztabaida eragotzi nahi ditu PSEek". Miren Azkarate: "Nahiago nuke Katalunian bezala –hau da, elebidunak % 80-90 diren

gizarte batean– bizi".

Adierazpen figuratuak ere jaso daitezke aipu modura (pentsamenduak).

Halako mensaje subliminal bat botatzen da momentu honetan: “Madril kontra dago, guretzat ona izango da, horregatik ez dute nahi”.

Eta esaten da: "Hemen joko politikoko zelai horretatik alderdi politiko bat atera beharra daukagu". Gaztelaniazko aipuetan ez da letra etzanik jarriko.

Atal horretan partida bat dago eta izenburua hau da: "Normalización de la Inspección". Osasun Plangintza eta Antolamendua atalean dago, izenburu honegaz: “Fundación Vasca

de Innovación, Inspección e Investigación Sanitaria”. Aipatzen ditu artikuluak eta esaten du: "… con arreglo a los cuales se considera publicidad

prohibida por televisión la publicidad de contenido esencial o primordialmente político o dirigida a la consecución de objetivos de tal naturaleza”. Hitzaldietan edo idazkietan egileak, hizkuntza jakin batean ari delarik, beste hizkuntza batean egiten dituen aipamenak (beste hitaldi batuzenak, edo argitalpenetakoak), ez dira itzuliko; bere hartan utziko dira, egilearen aukera errespetatzeko. Bai, ordea, testuko hizkuntzan egindakoak, hizkuntza bakoitzaren unibertsoa errespetatzeko. Esan diozu, bete-betean, ETAren indarkeriaren arduraduna dela, eta iraupenaren arduraduna dela. (...) Eta gero, hori bai, nonbait morala aldatu egiten da eta esaten da: "Y ahora unos datos estadísticos. Y no se me ofenda, ¡eh!". Baina, aizu, esan diozu zuzen-zuzenean ETAren indarkeriaren kudeatzaile eta mantentzaile dela. Eta hori esan daiteke Legebiltzar honetan eta herri honetan?

b) Zeharkako estiloa

Page 35: Puntuazioa

Aipuak ez du osatzen enuntziatu autonomoa: esaldi nagusian sintaktikoki txertatuta doa. Aipuak sintaktikoki txertatutako jarriko dira.

Eta dinot "barriro ere" gai hau sarritan tratatua izan dalako. Eta zein da bidea gauzak konpontzeko, “gatazka konpontzeko", zuk esan duzun bezala? Esate baterako, "auditoriak eskatu" esaten da, indiarren hizkuntzan ariko bagina bezala;

"auditoriak eskatu": ez da azaltzen zergatik eskatu behar diren auditoriak. Hain txintxo egiten ari den sasi-garbiketa ("sasi" hitzaren zentzu landarezkoan, espero

dezagun). Memorian agertzen den "enplegatutako pertsonalaren” kopurua. Epaitza eman aurretik, epaian ezarritako "egitate frogatuen” zerrendan lau irregulartasun-

mota agertzen dira guztira. Azkaratek "indarkeria gaitzesteko" eskatu dio Otegiri.

Gogoratu zer esan zigun: “bildu eta hitz egitea” dela premiazkona. Ahozko hizkeran egin ohi diren aipu etenduetan, eta abar aiputik kanpo kokatuko da. Eta ez dot esan "zu ez zara egon" eta ez dakit zer, baizik eta gura izan dot luzatu... Dokumentuetako erreferentziak aipuak izan daitezke. Alabaina, batzuetan erreferentzia arruntzat ere har daitezke.

"Giza Eskubideen eta Justiziarekiko Lankidetzarako Zuzendaritzako pertsonalaren ordainsariak", hori nahi dugu jakin zer dan, ze ez dago holan esplikatuta.

Eta hor partida bat dago, "Justizia-jauregien zaintza"; 23821 da. Gero "Gizarte-segurantza eta laneko osasuna" dago, eta betiko galdera egiten dugu.

Idazkunak eta ikurritzak ere kakotxez jar daitezke. “Ezina ekinez egina” idazkuna. “Ekin eta jarrai” lema. Gaztelaniazko aipuak, kakotxez gainera, ez dira letra etzanez nabarmenduko.

Ikasgai orokor eta amankomunak –hau da, lehen esan dugun "troncalidad"– sendotzera. Baina "el representante de ETA" esan du. Baina zuk zerorrek esan zenuen handik denbora gutxira "hay que perfeccionar el proyecto". Gero ikusi izan doguna da enkuesta bat egiteko partida bat dagoala, eta titulua da

“Encuesta sobre satisfacción de la concertación”. Pentsamenduen adierazpena zeharkako estiloan ere eman daiteke, laburrak baldin badira.

Eta gure jarrera beste bat da, gure jarrera da "goazen saiatzera aurrera jotzen". 2. LETRA ETZANAREN ORDEZ

Page 36: Puntuazioa

Hitzen eta izen propioen erabilera berezia, bai eta lan grafiko eta plastikoen izenak ere, letra etzanez adierazi ohi dira normalean. Alabaina, horien ordez kakotxak erabiliko dira kasu batzuetan: – Letra hori debeku duten testuinguruetan:

* Izenburuak (gaiak, gai-zerrendak, bukatutako gaien zerrenda, gai-zerrendako puntua irakurtzea, aurkibidea). Ez, ordea, ekimen-egileak idazkian gaia aurkezten duenean.

* Agenda eta datu-baseak

– Letra hori enuntziatuan okupatuta dagoenean: atalak ("Arrazakeria, etorkinak eta kultur asimilazioa", in Jakin; Goenkale-ren "Maria Luisaren mendekua" atala; Pop artea Euskadin erakusketako "Neska dantzan" margolana), metalinguistika (Ígneo hitzak "suzko" esan nahi du).

– Testu normatiboetan (lege-proiektu, mozio, hitzarmen, kontratu eta abar):

ez da erabiliko letra etzanik, aipuak egiterakoan arazorik ez izateko. 3. MEKANIKA Testuaz bestelako esanak sartzen badira aipuan, eten egingo dira kakotxak, eta komentarioa egin ondoren berriro jarriko dira (marra luzeak jartzea baino jokabide argiagoa da).

"En este sentido", esaten du, "si la derrota policial queda descartada, tampoco es previsible...".

“Dena dela, hautazko ikasgaiek ez dabe ibilbide-aldaketa polibalentziarik baimenduko Batxilerretan", Isabelek ondo esan dauan bezala, "baina baliogarriak izango dira ikasleen ezaguera hobetzeko eta sakontzeko". Aipu batean zati batzuk adierazi gabe uzten badira, parentesi artean eten-puntuak jarriko dira ordez. Eta abar, ez? eta horrelakoak aiputik kanpo utziko dira.

Eta da esatea: "Edo guk proposatzen duguna egiten duzue, edo bestela ez zarete demokratak, ez duzue etikarik, ez zaudete biktimekin", eta bata eta beste. Aipu baten barruan beste kakotx batzuk jarri behar badira, kakotx sinpleak erabiliko dira.

Gai-zerrendako zazpigarren puntua: "Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Sozialista Abertzaleak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, 'Euskal Y' trenbide-sare berriari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Gai-zerrendako bederatzigarren puntua: "Interpelazioa, Iñaki Ortega Cachón Popular Vasco-Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Kultura-sailburuari egina, 'Egunkaria'-ren itxieraren urteurrenari buruzkoa".

Page 37: Puntuazioa

Kakotx arteko hitzak edo hitz-segidak atzizkia hartu behar badu, ezer gabe erantsiko zaio, kakotxa nahiko bereizketa baita. Izenburuko artikulua galtzen badu, ordea, hasierako larriz jarriko dira izenburuko hitz guztiak.

"Bulling"aren hedapena, "intifada"ren ondorioak; Argia"ko kolaboratzailea, "Uda batez Madrilen"eko aipua... Orixeren Aitorkizunetan agertzen da, Laborantza Liburuko euskara, Gerrako Memorietatik hartua da...

X. MARRA TXIKIA 1. HITZ ELKARTUETAN

a) Marra jarriko da kasu hauetan.

– Aukerakoetan

Giltza-hitzak, bonba-kotxea, neska-laguna bisitatu... Osagaietan ere errepikatu: ebazpen- eta jarraipen-batzordea, galdera- eta harridura-

markak, zientzia-liburuak eta -bideoak... butano-saltzaile itxura, zakar-biltzaile taldea, emakume eta haur taldeak, orein-haragi zatia,

kale-garbiketa zerbitzua, foru informatika-elkartea, adimen-heldutasun testa HALA ERE: kafe erre usaia, perpaus subordinatu motak. – -ia bukaeradunak eta hizkuntza, kultura, natura, literatura, hobeto osorik

Biologia-azterketa, geologia-irakaslea, pedagogia-berrikuntza, ortografia-arauak,

erreferentzia-puntua, bidaia-agentzia, Filosofia Fakultatea, Euskal Autonomia Erkidegoa... Hizkuntza-eskakizuna, kultura-etxeak, literatura-lehiaketa, natura-baliabideak... – Tandemak eta konbinazioak

Bilbo-Behobia autobidea, Paris-Bonn ardatza, Bush-Aznar elkarrizketak, EAJ-EA-EB koalizioa Makina-erreminta, nafar-euskaldun, frantses-euskaldun, konde-duke, idazkari-sailburu,

alkate-lehendakari, errege-profeta, sukaldari-jabe, biktima-borrero. Nire gorputza ohitu egin da hasi-gelditu-hasi egoerara... Williams-BMWk irabazi zuen, Hendaiako Bonnet-Neveko langileak... Zapatero-Ibarretxe bilera, PP-PSOE ituna... Aurtengo udako saioak (ekaina-abuztua)... % 10-20 merkeago; 2004-2005eko lan-hitzarmena; goizez: 11:30-14:00, arratsaldez:

17:00-21:00; azelerazioa (0-100 km/h): 23,1; 0-6 urte arte neska-mutilak; 60-70 zentimetro luze... – Hots-topa bihurriak, hitz-juntura ilunak, lehen osagai luzea behatz-lodi, bihotz-txiki, isats-luze, kirten-motz gibel-handi, zain-hori, zain-hil... jolas-zale, konfort-zale, txurrut, zale, marketing-zale...

Page 38: Puntuazioa

azter-eremu, eragin-indar, ikas-sail, irakas-sistema, ikas-helburu, ibil-leku, amil-leku, eho-makina, eska-ordu, irten-muga, idatz-hizkera, jardun-atal...

kapitalismo-aldi, erredakzio-buru, administrazio-gune, lehendakari-gai... – EZ, aurrizki batzuk, ETA eta EDO, argiagoa denean Ordenamendu ez-teorikoa, erlatibo ez-zehaztaileak, perpaus ez-menderatu bat, kalko ez-

funtzionala, alarde ez-baztertzailea, kasurik-ez hori, araurik-ez inpresionista HALA ERE: ondorio ez nolanahikoak, heziketa ez konfesionala, segurtasunik eza hedatzen ari

da Sasi-euskara, sasi-poesia, zehar-esan dudan moduan, hizkuntza erdi-komunikatibo izatera

kondenatzea, albo-arazoren bat, erakunde peri-unibertsitarioak, ez zen aurre-ezezkorik, garai post-modernoak, boterea eta kontra-boterea...

HALA ERE: ingelesetik erditzulia dirudi... Imitazio zozo bezain naturaz-kontrakoa, ez dauka atzera-bueltarik... – Hitzak eta letrak zenbakiekin konbinatzean Mazda B-25arekin abentura sentitu egiten da. A-8 autobidea; BI-155 hegaldia, N-1ean izan zen istripua; K-2ra igo; M-16ak dituzte; TVE-

1, ETB-1, ETB-2, B-747, PL-1, PL-2, FP-1, FP-II, SAM-3, T-10... HALA ERE: A30 hegazkina, A3 seriea, A4 neurriko orria, T5, TV3…

Hitz osoa idazten denean, ez da jarriko marrarik: Airbus 30, Boeing 737, Mexiko 86, Atenas 04, Tele 5, Antena 3, Radio 2, Ibex-35, Queen Elisabet II, Diana Bat...

b) Ez da marrarik jarriko kasu hauetan. – Osagai biak letra larriz hasten direnean

Justizia eta Lan Saila, Medikuntza Fakultatea, Zinema Jaialdia, Itsu Txakurren Legea, Gizarte

Segurantzaren Lege Orokorra, Lanbide Prestakuntzarako Euskal Plana... HALA ERE. Euskal Irrati-Telebista... – Larriz izendatutako arloaren eta karguaren artean Justizia sailburua, Euskara sailburuordea, Hezkuntza ministroa, Ogasun zuzendaria, Zerbitzu idazkaria...

– Bigarrena falta, maila, multzo, zati, mota edo atributua denean

aurreikuspen falta, diplomazia-falta, lo falta, egur falta, batasun falta... ikastetxe mailan, eskualde mailako zerbitzua, gazte mailako txapelketa...

HALA ERE agintaritza-maila gorena... liburu mordo, diru pila, ikasle multzo, galdera sorta, neska talde… HALA ERE zuzendaritza-taldearen erabakia... ogi zati, gorputz atal, haize pitin, esne tanta, haragi puska... arbola klase, arrain mota, oposizio fase, berbeta modu... harri zilindro, zakur galgo, neska katxarro, giza igel, gizon arrano.

Page 39: Puntuazioa

EDO/ETA: argiago denean, marraz lotuko zaie aurreko hitzari.

Lokailu bataiatu ditugun partikula-edo horiek; batu izenean dabilen estandar-edo horretan; dena-edo da erlatibo munduan; teorikoki alde-edo egon arren; euskara direla uste-edo dutenak, EEk erabakia-edo duen jokabidea... Axularrek-eta ederki profitatu zutenez; konpletiboetan-eta azaldu dugun bide beretik; bazuen-eta obligazioa ez ezik premia ederra...

HALA ERE: oso modu badaezpadakoan ulertzen dugu zer edo den ongi mintzatzea; inguruko hizkuntzen aldean beste planeta batekoa izateko itxura edo du gureak... 2. HITZAK ATZIZKITIK BEREIZTEKO

a) Hitzak – Hitza euskaraz ezohikoa egiten denean, gutxienez lehen aipamenean.

Larousse-etik, Carrefour-en, Felix de Azúa-k, Los Angeles-eko unibertsitatea, Mancha-ko

zalduna, Power Point-en bidezko aurkezpena. Charles Rogier-ek, Bango Racing Car-ekin irabazi, Forest Trends-en txostena...

– Sintagma jokatuen kasuan, gutxienez lehen aipamenean.

Euskal Jai-en, Etxerat-eko kidea, Euskal Herrian Euskaraz-ek, Hemen eta Munduan-ek

Hobetuz-en laguntzarekin, Bai Independentziari-koen deia, Elkarri-ren konferentzia, Aurten Bai-koek sortua, Basta Ya-k...

– Letra etzanen ondoren.

Peru Abarka-ren berrargitalpena; Prestige-ren hondamendia, % 28,8ko share-a, marine-en erasoa, kipp-a ez eramateko agindua.. Marrarik gabe jarriko da a) hitzak ezagunak direnean, b) hitzak erraz bereiztekoak direnean, c) behin hitza nominatiboan emandakoan, eta d) adjetibo mailegatuetan. Hona adibide batzuk pertsona, antolakunde eta toki izenen kasuan, bai eta akronimoenean ere.

Santander Central Hispanok, Radio Euskadik, La Caixak egindako urtekari ekonomikoa, Euskal Jairen alde, hori gertatu da Correosekin, Mallorcako hondartzek, Cabo da Cruzek, La Caixak, O Groven, A Coruñatik...

Bob Marleyk, Jean-Jacques Lasserren iritzia, Babcockeko jabea, Vodafonek erosi, Al Kaedako buruzagia, Golden Leagueko azken proba, Kaliforniako Teknologia Institutua, Municheko zientzialaria, Atenasko Olinpiar Jokoak, Wasghingtongo hirian, Hawaiko hondartzak, Cambrigdeko irakaslea, Sidneyn egon, Reykjaviken bizi, New Yorken gertatu... Dardarkariz bukatuetan, doblatu: Schumacherrek, Aznarren adierazpenak, Kirchnerrek esana da... Ez da marrarik jarriko hitza letra larriz ematen denean osorik.

Page 40: Puntuazioa

EGUNKARIAko langile ohiak, BERRIAri azaldu dionez, zuen begirada bildu nahi dugu UDAKO TARTEAn, Debako KRESALA HOTELean...

b) Letrak, siglak eta sinboloak – Pertsonen inizialak marrarekin bereizi ohi dira.

A.J.A.C.-k lekukoen aurrean esan zuen aitaordea hil zuela...

– Letra hutsak deklinatzean, marraz bereiziko dira.

X, hain zuzen, Y-tarra genuen, bazen Y-tar gehiagorik ere, baina nik, gogoak ematen didalako, ez ditut aintzakotzat hartuko... – Sigla eta akronimoei dagokienez, ez da marrarik jarriko bereizte-arazorik ez dagoenean.

Mexiko DFn, ABBen arabera; EAJk, EAk eta EBk; AEKn, CNIren entzunketak; BBVAren irabaziak; MCCk lantegi berria zabaldu; OCDEk jakinarazi, SNCFk ukatu, PANen egoitza, Williams-BMWn jarraituko du, BBCren saioa.

AHTren aurka, HTMLk ez bezala, XMLri buruzko ikastaroa, ADNa gorde, LSDari esker... Amaiera bihurria dutenak edo gutxi ezagunak direnak, ordea, marraz bereiziko dira.

Pemex-ek, SS-ko kidea, BEC-en sortu, BBK-k emandakoa... Letra larriz idatzitako enuntziatuen barruan doanean ere, marraz bereiziko da sigla.

ABEAC-EKO LEHENDAKARIA, SA-REN ILEGALIZAZIOA, ETA-REN AGIRIA, EZTABAIDA PSOE-N... – Sinboloen ondoren ere koma jarri ohi da atzizkitik bereizteko.

152 Mb-ko Ram memoria eta 60 Gb-ko disko gogorra; 100 km/h-ko abiadura; 10.100 €-tik aurrera...

XI. BESTE BATZUK 1. GALDERA ETA HARRIDURA MARKAK

a) Esaldi osoa edo zati bat Esaldi osoa.

Lokomozioak eta egonaldiak. Ikusten dugu izugarrizko hazkundea dagoela, ehuneko 50. Zergatik?

Page 41: Puntuazioa

Enuntziatuaren zati bat denean galderak edo harridurak ukitua, komaz adieraziko da zati horren hasiera.

Gurekin egotera etorri ez bazara, zertara etorri zara? Horrelako kalteen aurrean, pentsatu al duzue neurririk hartzea? Gaur hartan, zer ez genuen pasatu guk! Noiz ekarri behar dute bada?, galdetu zidan.

b) Elkarren atzean doazen perpausak

Edukiz desberdintzat jo ahal badira, puntuz bereiziko dira.

Nora zoaz? Zer ordutan etorriko zara? Bost minutu geratzen dira! Bizkor! Injerentziarik ez! Alde hemendik!

Laburrak badira eta gaiaren aldetik oso lotuta badaude, esaldi bakarraren partetzat har daitezke. Halakoetan, komaz edo puntu eta komaz bereiziko dira.

Zehaztu dezakezue gehiago zergatik egiten duzuen hori?: nortzuk egingo dute?, zer asmoarekin?, eta, bueno, zergatik dago partida hori?

c) Zehaztasun batzuk Galdera- eta harridura-izaera duten esaldietan, hobeto da bat ala beste aukeratu. Nola edan dezakezu hainbeste, eta gero bolantean jarri? Ez al duzu sekula amaitu behar, Daniel! Enuntziatu osoa galdera edo harridurak hartuta dagoenean, eten-puntuak markaren ondoren joango dira. Ez al zinen bada etortzeko?... Eta zuk galdetzen didazu?... Muturrak hautsiko dituzue!... Narratzailearen aurrean koma edo marra luzea jarri behar da. Herri honen garapen ekonomikorako?, galdetzen dut nik. –Esan al dizut bada ez duzula arrazoirik? –erantzun zuen 2. BARRA

Elementuak konbinatzeko erabiltzen da.

a) Kontzeptuak

Page 42: Puntuazioa

– Nondik norakoa: Ipar-iparrekialde / hego-hegomendebalde orientazioa... – Aurrez aurrekoa: Kobre/eztainu aleazioa, elektroi/uhin teoria, bodega/petaka hots-

aldaketa, mugatzaile/mugakizun ordena, bizidun/bizigabe bereizketa, presio/bolumen diagrama, likido/solido nahastea...

– Aukerak: perpausen ordenamendua bera nagusi/menderatu graduaren baitan egon

daiteke; irudi moduko batean bilduko ditugu puntuazio-zeinuak eta preposizio/atzizkiak: bideko seinaleen antzekoak dira; mintzagai/galdegai/perpaus-abar/esaldi-abar jokoekin lotu dugu kontua.

– Neurriak: ikasle/gela ratioa, idazle/hizkuntza koefizientea... HALA ERE zenbat kilometro orduko, 2.500 euro hileko...

– Tautologiazkoak: Lizarra/Estella, Arrasate/Mondragón, Vitoria/Gasteiz Izugarri kostatu da (20 milioi pezeta/milioi bat libera)...

– Osaera konplexu edo hetereogeneoko unitateak konbinatu behar direnean, tartea utziko da barraren bi aldeetan: Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitea, emakume langile / haur koefizientea, izen arrunt / izen propio oposizioa...

– Edo/eta hitzen konbinazioari dagokionez (eta kentzeko da, eta edo gehitzeko), bata edo beste aukeratuko da. Hitzaldien transkripzioan, ordea, esan bezala jasoko da.

b) Unitateak Konbinazioa adierazten du.

– Arauak: 13/1994 Legea... – Argitalpenak: Munduko historia/3… – Beste batzuk: 120 km/h, 100 m3/s, 3/7... (baina kWh).

3. TAKETAK

Bigarren parentesi modura erabili ohi dira batzuetan. Baita inoiz lehenengo parentesi modura ere.

Puntu hori legerian sartu zuten (erregelamenduetan, zuzentarauetan [1957-1986] eta erabakietan).

[Ikus (CEE) 3600/85 erregelamendua].

Jatorrizko testuan kanpotik zeozer txertatzeko

Puntu honetan [nekazaritza-politika] ez ginen ados jarri. Gaur [atzo] uraren egoera nabarmen hobetu da.

Page 43: Puntuazioa

4. IZARRA

Ohar-dei modura erabiltzen da. Parentesi artean eta puntuazioaren aurrean jartzen da. Orduak guztira: 1476 (*). Testuan dei bat baino gehiago egin behar denean, hobe da zenbakiak jarri parentesi artean. 5. APOSTROFOA Letra-galera adierazteko erabiltzen da. agur t'erdi, Euskal Herriko Zortzi t’erdiko Pala Txapelketa...

ETA osorik idazteko agindu du Euskaltzaindiak.

Page 44: Puntuazioa