praktika onak
TRANSCRIPT
Praktika onak
Gaur egun, gure bizitzan teknologia duen garrantzia begi bistakoa da, ez dago
eztabaidatzeik, hori argi dago. Gure bizitzan teknologiaren presentzia gero eta
handiagoa da, hala eta guztiz ere hezkuntzan ez dago hain garatuta, edo ez behintzat
behar beste garatuta. Bai, gero eta eskola gehiago ordenagailuak, arbela digitalak eta
horrelakoak dituzte, baina horrekin nahikoa da?
Nire ustez, ez da soilik materiala izatea, materialak izatea bezain garrantzitsua ondo
erabiltzea da. Erabiltzen jakinda, hainbat eta hainbat material eta ariketa prestatzeko
aukera izango genuke eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesua asko hobetuko zen. Baina
horretarako zer egin genezake? Hori galdetzen diot nire buruari behin eta berriz. Ez
dakit ikastetxeetan mundu berri honi egokitzeko ikastaroak jasotzen dituzten ala ez,
ezta nolakoak diren ere ez. Baina hauek behar-beharrezkoak direla uste dut. Goi-
mailako ikaskuntzan berrikuntza hauek ikasteko ikasgai bat daukagu eta, gaur egun,
eskoletan daude irakasle gehienak ez dute halakorik izan eta zer edo zer egin behar
dezakegu, derrigorrez. Izan ere, IKTekin ikastea eta irakastea oso interesgarria eta
baliagarria dela deritzot. Izan ere, hauek hainbat ariketa desberdin egiteko aukera
ematen digute. Gainera, horrela ikasle aktiboagoak izango ditugu, umeentzat oso
erakargarria delako arbela digitala, ordenagailuak eta honelako elementuak erabiltzea,
klaseak dinamikoagoak baitira. IKTen erabilera beharrezkoa dela uste arren, beste
baliabide batzuk ere erabiltzea beharrezkoa ikusten dut.
Aurreko guztia kontuan harturik eta laburbilduz, IKTek aukera paregabea ematen
dizkigute hezkuntza berritzeko. Hala eta guztiz ere, ez da soilik beharrezkoak diren
materialak eta instalazioak izatea, hauek bezain garrantzitsuak ondo erabiltzen jakitea
dago. Horretaz gain, IKTen erabilera baliabide bikaina izan arren, beste baliabide
batzuk erabiltzen jakin behar dugu, IKTak ez direlako nahikoak irakaskuntza on bat
eskaintzeko.