pozaren koloreak
DESCRIPTION
Gaur arratsaldean udaberriaren hasierako euri jasa ikaragarria izan dugu esperientzien txokoan geunden bitartean. Gelako ikasleak kristalari sudur punta itsatsita daude, kazkabarra egingo ote duen beldurraren beldurrez, eskolako baratzean landatutako landareak harriak jo eta denak puskatuko dituen beldurra begietan. Halako batean zerua argitu da eta hara! Eguzkia atera da, hori, borobila eta berotasun goxoa ekarri digu. Denak mahaietara itzuli dira, denak ez Haitz begiak ezin itxirik Ortzadarra! Oihukatu du. Etxera joan naizenean ipuin hau prestatu dut Lehen Hezkuntzako txikienei fenomeno berezi hau azaltzeko nahiarekin.TRANSCRIPT
![Page 1: Pozaren koloreak](https://reader035.vdocumento.com/reader035/viewer/2022062216/558e8b691a28ab744e8b47f1/html5/thumbnails/1.jpg)
POZAREN KOLOREAK
![Page 2: Pozaren koloreak](https://reader035.vdocumento.com/reader035/viewer/2022062216/558e8b691a28ab744e8b47f1/html5/thumbnails/2.jpg)
Xubane mendi artean ezkutaturik dagoen herrixka batean bizi da.
![Page 3: Pozaren koloreak](https://reader035.vdocumento.com/reader035/viewer/2022062216/558e8b691a28ab744e8b47f1/html5/thumbnails/3.jpg)
Egun euritsua zen eta etxean
geratu behar izan zuen.
![Page 4: Pozaren koloreak](https://reader035.vdocumento.com/reader035/viewer/2022062216/558e8b691a28ab744e8b47f1/html5/thumbnails/4.jpg)
Leihotik begira zegoela,
eguzkia atera eta
inoiz ikusi gabeko
zubi koloretsua ikusi zuen,
ortzadarra zen.
![Page 5: Pozaren koloreak](https://reader035.vdocumento.com/reader035/viewer/2022062216/558e8b691a28ab744e8b47f1/html5/thumbnails/5.jpg)
“Zer ote da hori?” galdetu zion bere buruari, “nondik atera ote da?”
![Page 6: Pozaren koloreak](https://reader035.vdocumento.com/reader035/viewer/2022062216/558e8b691a28ab744e8b47f1/html5/thumbnails/6.jpg)
Erantzun bila aritu zen eta azkenean aitonari galdetu zion
Aitona, lehen zeruan zubi bat ikusi dut,
ortzadarra, zuk ba al dakizu zer den?
Bai, nahi baduzu oraintxe esango dizut, baina hobe
zenuke zure kabuz ortzadarra zer den aztertuko bazenu.
![Page 7: Pozaren koloreak](https://reader035.vdocumento.com/reader035/viewer/2022062216/558e8b691a28ab744e8b47f1/html5/thumbnails/7.jpg)
Aitona ez izan horrelakoa! Zergatik egiten didazu hau?Ez dakit ezta nondik hasi ere!
Erantzuna naturan dago, berak emango dizu
erantzuna. Galde naturari.
![Page 8: Pozaren koloreak](https://reader035.vdocumento.com/reader035/viewer/2022062216/558e8b691a28ab744e8b47f1/html5/thumbnails/8.jpg)
Beraz, baserri ondoko basora joan zen erantzun bila.
Ardiei galdetu zien, sugegorri bati, behiei, pottokei, baina ez zuen
balizko erantzunik jaso
![Page 9: Pozaren koloreak](https://reader035.vdocumento.com/reader035/viewer/2022062216/558e8b691a28ab744e8b47f1/html5/thumbnails/9.jpg)
Azkenik, basoko pago handienari galdegin zion.
Ortzadarraren bila nabil?
Laguntzerik bai?
Jakina. Zer nahi duzu jakin zehatz-mehatz?
![Page 10: Pozaren koloreak](https://reader035.vdocumento.com/reader035/viewer/2022062216/558e8b691a28ab744e8b47f1/html5/thumbnails/10.jpg)
Non sortzen den.. non aurkitu
dezakedan...
Eguna hodeitsu eta eguzki zuria dagoenean
segi mendi tontor hartara...
eta zain egon, arreta jarri.
![Page 11: Pozaren koloreak](https://reader035.vdocumento.com/reader035/viewer/2022062216/558e8b691a28ab744e8b47f1/html5/thumbnails/11.jpg)
Zer duzu Xubane? -Galdegin zion aitak, hain kopetilun ikusi zuenean.
Erantzun horrekin etxera itzuli zen, eguzki zuria noiz ikusiko
zain.
Bada, gaur ere ez dudala ortzadarrik
ikusiko. Ez da eguzkia ikusten.
![Page 12: Pozaren koloreak](https://reader035.vdocumento.com/reader035/viewer/2022062216/558e8b691a28ab744e8b47f1/html5/thumbnails/12.jpg)
Pagozuriko pagoak egun hodeitsua zegoenean mendira
igotzeko esan zizun, ezta?
BAI...
![Page 13: Pozaren koloreak](https://reader035.vdocumento.com/reader035/viewer/2022062216/558e8b691a28ab744e8b47f1/html5/thumbnails/13.jpg)
Bai! Baina, ez dago eguzki
zuririk!
Eta? Gaur ez al dago ba hodeitsu?
![Page 14: Pozaren koloreak](https://reader035.vdocumento.com/reader035/viewer/2022062216/558e8b691a28ab744e8b47f1/html5/thumbnails/14.jpg)
Eta agertuko balitz? Nirekin mendira etorri
nahi?
BAI !!
![Page 15: Pozaren koloreak](https://reader035.vdocumento.com/reader035/viewer/2022062216/558e8b691a28ab744e8b47f1/html5/thumbnails/15.jpg)
Tontorrera iritsi, baina ortzadarrik bat ere ez.
Etsita zegoen Xubane, pagoak esandakoa ez
ote zen gezurra izango.
Ez negarrik egin Xubane. Ortzadarra laster azalduko da –
kontsolatu nahian esan zion aitak
![Page 16: Pozaren koloreak](https://reader035.vdocumento.com/reader035/viewer/2022062216/558e8b691a28ab744e8b47f1/html5/thumbnails/16.jpg)
Ez al duzu ikusten eguzki izpi txiki horiek han urrutian, laster hemen
ditugu. – esan zion aitak
![Page 17: Pozaren koloreak](https://reader035.vdocumento.com/reader035/viewer/2022062216/558e8b691a28ab744e8b47f1/html5/thumbnails/17.jpg)
Xubanek ez zekien nor zuzendu zitzaion hizkera goxo
horrekin.
Zer du neskatxa honek negarrez aritzeko? – esan zuen ahots
batek
![Page 18: Pozaren koloreak](https://reader035.vdocumento.com/reader035/viewer/2022062216/558e8b691a28ab744e8b47f1/html5/thumbnails/18.jpg)
Nor ari da niri hitz egiten? – Galdegin zuen
Xubanek
Jar itzazu begiak zeruan, hodeietan, eurian, eguzkian, eta ondoren zer ikusi nahi duzun galdegin buruari.
![Page 19: Pozaren koloreak](https://reader035.vdocumento.com/reader035/viewer/2022062216/558e8b691a28ab744e8b47f1/html5/thumbnails/19.jpg)
Xubanek horrela egin zuen, esandakoari kasu eginez
ortzadarra ikusi zuen parez-pare. Pozez zoratzen jarri zen.
Ortzadar, zu al zara? Bai, ni naiz
![Page 20: Pozaren koloreak](https://reader035.vdocumento.com/reader035/viewer/2022062216/558e8b691a28ab744e8b47f1/html5/thumbnails/20.jpg)
Zoragarria zara, baina nondik sortzen zara?
Soilik zerua negarrez aritzen denean, eta eguzkiak zerua alaitu nahi duenean euri malkoak laztanduz sortzen naiz ni, orduan pozaren koloreak azaltzen
direlarik. Horixe naiz ni, pozaren koloreak, ortzadarra. Egun alai baten hasiera datorren
seinale naiz.
Mil esker ortzadarra, ni ere
alaitu nauzu
![Page 21: Pozaren koloreak](https://reader035.vdocumento.com/reader035/viewer/2022062216/558e8b691a28ab744e8b47f1/html5/thumbnails/21.jpg)
Handik aurrera Xubanek euria eta eguzki zuria bateratzen zirenean begiak
erne izaten zituen eta ortzadarra
ikusten zuen, ez zuen mendira igo beharrik, non-nahi ikusi ahal izaten
baitzuen. Eta bazekien handik aurrerako orduak alaiak eta lasaiak
izango zirela.