parte hartzeko oinarriak
TRANSCRIPT
2013ko KULTURA ARTEKO GIDARIAK
PARTE HARTZEKO OINARRIAK
KULTURA ARTEKO GIDARIAK
NOR IZAN DAITEKE KULTURA ARTEKO GIDARIA? -‐ Gizarte kohesio handiagoa lortzeko euskal kulturan sakondu eta berau zabaldu
zein etorkin eta bertakoen arteko elkarreragina sustatu nahi duen 16 urtetik gorako pertsona edo 2 laguneko talde oro.
-‐ Oinarri hauetan ezarritako konpromisoak borondatez bere gain hartuta, proiektu
honetan parte hartzea askatasunez erabakitzen duen edozein pertsona, horretarako aukeratutako gune edo ekitaldietan gidari rola prestatuz eta garatuz.
NOIZ EGINGO DU BERE LANA KULTURA ARTEKO GIDARI BATEK? -‐ Kultura Arteko Gidari izan nahi duten pertsona edo taldeek gutxienez bisita bat
egin beharko dute, eta bisita hau Getxoko udalerrian ospatuko diren hurrengo jarduera edo ospakizunekin batera egin beharko da:
o Agate Deuna (otsailak 4), o Inauteriak (otsailak 15, 16 eta 17) o 2013ko martxoaren 17a baino lehen ospatuko den kultura edo tokiko
ohiturekin lotutako edozein jarduera (erakusketak, liburu aurkezpenak, kontzertuak...).
-‐ Inork Kultura Arteko Gidari izan nahi badu, baina arrazoi justifikaturen bat dela
medio ezin badu bere lana proposatutako jardueren esparruan garatu, antolakuntzak onartu beharko duen bestelako aukera bat proposatu ahal izango du.
ZEIN IZANGO DA KULTURA ARTEKO GIDARI BATEN LANA?
-‐ Kultura Arteko Gidari izan nahi duten pertsonek hurrengoa egin beharko dute:
o Bisita prestatu, hurrengo edukiak kontuan izanik: § Ospakizunaren jatorria. § Ospakizunari, historiari, bilakaerari eta abarri buruzko datu
interesgarri eta bitxiak. § Jai hau edo antzekoren bat ospatzen duten beste kultura batzuk. § Getxorekin duen lotura (izanez gero). § Jaiaren errotzea gure inguruan (udalerria, herrialdea, etab.).
-‐ Bisitak gutxienez 45 minutu iraungo du eta hurrengoak izango ditu:
o Aurkezpena. o Bisita. o Izan daitezkeen ondorioak eta osteko galderak.
-‐ Antolakuntzak jatorri ezberdinetako pertsonen partaidetza dinamizatu eta sustatuko du. Hala ere, gidariak ere saia daitezke euren bisitan era askotako partaideak izaten.
NOLA IZAN NAITEKE KULTURA ARTEKO GIDARI BAT?
-‐ Kultura Arteko Gidari izan nahi duen pertsona orok galdetegi bat bete beharko
du, eta helbide elektroniko honetara bidali: [email protected]
Galdetegia helbide elektroniko baten bidez igorriko zaie interesdunei, edo “Maia Egutegia” ekimenaren blogean deskargatu ahal izango dute.
http://maiaegutegia.wordpress.com/
-‐ Antolakuntzak, gehienez 3 eguneko epean erantzun beharko die eskaera hauei, Kultura Arteko Gidari izan nahi duten pertsonek baieztapena jaso eta euren bisitaren diseinu eta garapenean lanean hasi ahal izateko.
ZER DAKAR KULTURA ARTEKO GIDEN PROGRAMAN PARTE HARTZEAK?
-‐ Behin lana egoki burututa, parte hartu duen gidari bakoitzak Kultura Arteko
Gidari aitorpen-‐diploma jasoko du AFS -‐ Euskal Interkultura erakundearen eskutik.
-‐ Gidari lana egoki burutzeagatik, partaide bakoitzak bi lagunentzako asteburu
pasa lortu ahal izango du gure geografiako leku bitxi batean. Horretarako, bisita (burututakoa) amaitutakoan, Kultura Arteko Turista guztiek eurek parte hartutako bisitaren balorazio orokorra egingo dute. Horrez gain, gidari eta turisten artean bidezko merkataritzako produktuez osaturiko otar bat zozketatuko da.
-‐ Bertaratutako pertsonen balorazioa zein bertaratutako pertsonen kopurua
kontuan hartuko dira bere lana hobekien garatu duen gidaria erabakitzeko. Berdinketa egongo balitz, antolakuntzak zozketa egingo du berdin geratu direnen artean saria banatzeko.
KULTUR ARTEKO TURISTAK
NOR IZAN DAITEKE KULTURA ARTEKO TURISTA?
-‐ Gizarte kohesio handiagoa lortzeko euskal kulturan sakondu eta berau zabaldu
zein etorkin eta bertakoen arteko elkarreragina sustatu nahi duen 16 urtetik gorako pertsona, pertsona talde edo gizarte kolektibo oro.
-‐ Oinarri hauetan ezarritako konpromisoak borondatez bere gain hartuta, proiektu honetan parte hartzea askatasunez erabakitzen duen edozein pertsona, horretarako aukeratutako gune edo ekitaldietan turista rola prestatuz eta garatuz.
NOIZ EGINGO DU BERE LANA KULTURA ARTEKO TURISTA BATEK?
-‐ Kultura Arteko Gidariek eskainitako bisitetara joan nahi duten pertsonak
gutxienez bisita batera joan beharko dira, eta bisita hau Getxoko udalerrian ospatuko diren hurrengo jarduera edo ospakizunekin batera egin beharko da:
o Agate Deuna (otsailak 4), o Inauteriak (otsailak 15, 16 eta 17) o 2013ko martxoaren 17a baino lehen ospatuko den kultura edo tokiko
ohiturekin lotutako edozein jarduera (erakusketak, liburu aurkezpenak, kontzertuak...).
-‐ Kultura Arteko Gidariek proposaturiko bisiten esparrutik kanpoko bisitak
eskainiko balituzte, erakundeak jakinaraziko die gidatuak izan nahi duten pertsonei.
ZEIN IZANGO DA KULTURA ARTEKO TURISTA BATEN LANA?
-‐ Kultura Arteko Turista izan nahi duten pertsonek hurrengoa egin beharko dute:
o Hitzartutako egun eta orduan topalekura bertaratu. o Bisitak iraun bitartean aktiboki parte hartu. o Gidariarekiko eta honek emandako informazioarekiko errespetu eta
interesa erakutsi uneoro. o Bisita amaitutakoan, Kultura Arteko Gidariak egindako lanaren ebaluazio
orokorra egin hurrengo irizpideak kontuan hartuta: § Bisitaren prestaketa. § Eskainitako informazioa. § Arloko kontzeptu eta ezagutzen argitasuna. § Bertaratuekiko tratua eta arreta. § Bisitaren originaltasuna. § Bisitaren iraupena. § Bistaren interesa.
NOLA IZAN NAITEKE KULTURA ARTEKO TURISTA BAT? -‐ Kultura Arteko Turista izan nahi duen pertsona orok galdetegi bat bete beharko
duk, eta helbide elektroniko honetara bidali:
[email protected] Galdetegia helbide elektroniko baten bidez igorriko zaie interesdunei, edo “Maia Egutegia” ekimenaren blogean deskargatu ahal izango dute.
http://maiaegutegia.wordpress.com/
-‐ Antolakuntzak, gehienez 3 eguneko epean erantzun beharko die eskaera hauei, Kultura Arteko Turista izan nahi duten pertsonek baieztapena jasotzeko.
ZER EKARPEN EGITEN DIO PERTSONA BATI UDAL EKITALDI BATERA KULTURA
ARTEKO TURISTA GISA JOATEAK? -‐ Gure edozein kultura arteko gidarik gidatutako taldean parte hartu duen
pertsona oro zuzenean sartuko da gure geografiako leku bitxi batean asteburu bat igarotzeko bi lagunentzako zozketan. Horrez gain, gidari eta turisten artean bidezko merkataritzako produktuez osaturiko otar bat zozketatuko da.
-‐ Bisita gidatu batek ahalbidetuko du gure udalerriko eta inguruko kultura eta
ohiturak modu atsegin eta zehatzean ulertzea eta hauei hurbiltzea, museo batera joan behar izan gabe, tarte atsegina eta esperientzia kultural ezberdinez gozatuta.