paleolitoa batxilergoa

Download Paleolitoa Batxilergoa

If you can't read please download the document

Upload: nekart

Post on 21-Jun-2015

632 views

Category:

Education


16 download

TRANSCRIPT

  • 1. PALEOLITO GARAIAAURKIBIDEAZER DA HISTORIAURREA?HOMINIZAZIOALEHEN GIZA KULTURAKBEHE PALEOLITOA PALEOLITOA ERDI PALEOLITOAGOI PALEOLITOAARTEAEUSKAL HERRIKO PALEOLITO AROAZEIN DA ZEIN HISTORIAURREANHIZTEGI LABURRAESTEKA INTERESGARRI BATZUK

2. ZER DA HISTORIAURREA? ZER DA HISTORIAURREA Historiaurreak denbora bitarte luzea iraun zuen, gizakia lurrazalean agertu zenetik lehen dokumentuidatziak azaldu arte,hots hiru miloi eta erdi bat urte inguru. Edukien aldetiktan arorik zaharrena badaere, zientzi bezala modernoenetakotzat jo daiteke, ofizialki XIX.mendean sortu baitzen 1863an,zehazki. Garai hartako bizimoduaren zehaztasunak ikertzeko, beste zientzia batzuei eman zitzaien bide, halanola, Antropologiari, Geologiari, Paleontologiari, Botanikari, Zoologiari, Glaziologiari... Haietakogehienak Frantzian hasi zirenez, hiztegi teknikoa ere frantsesez egokitu zen. Garai haietako aztarnenaurkikuntzek ikasketak eta azterketak bultzatu zituzten, lehen gizakien hezurrak, tresnak, armak, gelak,hilobiak-eta ikertuz. Aurrerago kronologikoki zehaztu ziren, hainbat garaitan bereiziz.Prozesu horrek aurrerapen itzela izan zuen 1879an Altamirako labar pintura ederrak aurkitu ondoren,lehen gizakiaren gaitasun artistiko garatua argitu zenean. Ez dago Historiaurrea herrialde bakoitzean noiz amaitu zen zehazki esaterik. Mesopotamianidazkeraren sorterrian K.a. IV. milurtekoan datatua da. Ondoren, idazkera poliki-poliki hedatuzjoan zenez, Antzinaroa halaxe hasi zen munduan zehar. Esate baterako, Euskal Herrian aro-aldaketaK.a. I. milurtekoan gertatu bide zen. 3. HOMINIZAZIO PROZESUAHominizazio prozesua 4. HOMINIZAZIOA Orain dela 3.500.000 urte inguru Lurreko klima hotzagoa zen. Izoztutako ur kopurua hain HOMINIZANIOA 1 handia izanik, ez zegoen ia euririk planeta guztian, horren ondorioz, eta landaredia murriztu zen.Euriaren eskasiaren ondorioz, Afrikako basoak murriztu ziren, eta aldi berean, belardiak etasabanak hazi. Beraz, basoko animalien bizilekua gero eta txikiagoa zenez, espezie batzuekarboletako bizimoduari utzi eta sabanan, lurralde irekietan, bizierara ohitu behar izan zuten.Espezieotako bat Australophitecus izenekoa izan zen: milioika urte eman zituen horretan etalarrutik ordaindu zuen, sabanako harrapariak bera baino indartsuagoak zirelako.Urteen buruan Australopithecusak gizakiaren lehen formetaranzko garapena egin zuen: bihanken gainean ibiltzen hasirik, tresnak erabiltzeko bi eskuak libre utzi zituen. Horrexeneraginez, burmuina garatu zitzaion.Arbasoek n konparatuz, hortzerian ere aldaketak azalduziren eta elikatzeko ohiturak aldatuta, orojale bihurtu.Talde-portaerak ere agertu ziren: ehizan elkarrekin ibiltzeko, haragijale handien harrapakinakaprobetxatzeko, elikagaiak taldekideei banatzeko... Horrek guztiak hizkuntzaren aurrekolehen komunikazio-erak ekarri zituen. Era berean, lanabesak egiten eta elikagaiak ehizatzekonahiz bilatzeko teknikak ere ikasi zituzten.Eboluzioaren atal horri hominizazio-prozesua deritzo. Prozesuan zehar espeziearen ezaugarrifisikoetan aldaketak sortu ziren. Horien ondorioz eratu da gaur egungo gizakia 5. AUSTRALOPHITECUSaustralophitecus 6. PARANTHROPUS 7. HOMOHOMO 8. HIZKUNTZA LABORATORYGizakien eboluzioa.mht 9. ORAINGO HONETAN BI AUKERA DITUZU: 2 AUKERAK:GIZAKIAK edo KASKAHEZURRAKGIZAKIEN EZAUGARRIAK IKUSI GIZAKI HORIEN GAREZURREN EZAUGARRIAKIKUSI 10. 7 MILIOI URTESahelanthropus tchadensis Toumai6 MILIOI URTEOrrorin tugenensis Millenium man5 MILIOI URTEArdipithecus ramidus4 MILIOI URTEAustralopithecus anamensis Australopithecus afarensis3 MILIOI URTEAustralopithecus garhi Paranthropus aethiopicus Australopithecus africanus2 MILIOI URTEHomo habilis Paranthropus boiseiHomo ergasterMILIOI 1 URTE Paranthropus robustus Homo erectus Homo antecessor Homo sapiens Homo neandertalensis 11. SAHELANTHROPUS TCHADENSIS toumaiTOUMAIOrain dela gutxi, Txaden (Afrikako erdialdean), DJourabe basamortuan,Michel Brunet-ek fosilak aurkitu izana berri biziki ona izan da gizakiarenfamilia-zuhaitza egin nahi dutenentzat.Ikertzaileei berezia suertatu zaien lehen gauza lekua izan da; ordu arteaurkikuntza guztiak Rift haraneko ekialdean izan zirenez, gizakiarenjatorria hantxe zegoela uste zuten antropologoek.Txadeko toki hura egun basamortuan badago ere, Goi Miozeno garaianoso hezea zen, laku, baso eta sabana handiak zituelako.Aurkitu duten garezurra tximinoarenaren antzekoa den arren, bere hortztxikiek eta aurpegiak gizaki itxura gogoratzen dute. Oraindik ez daezaguna nola ibiltzen zen, baina zutik ibil zitekeela pentsatzen da. 12. ORRORIN TUGENENSIS MILLENIUM MAN Millenium man1999ko abuztuan Meavey Leakey-k eta bere taldeak bestehominido fosil baten hezur batzuk (garezurra eta masailarenzati bat) aurkitu zituztela jakinarazi zuten. Halako urteaizanda, fosilari Milurteko gizona (Millenium man) izena jarrizioten. Oraingoz ez da informazio handirik zabaldu, bainaantropologoak uste dute gauza asko ikasiko dituztela. 13. ARDIPHITECUS RAMIDUSArdiphitecus ramidus Aurkitutako zati eskasotan oinarrituta, ez daiteke esan espeziea hankabikoa zenik, halakoa zela uste bada ere. Tim White-k eta bere taldeak 1992an Etiopian zati gehiago aurkitu zituzten; beren ezaugarriak aztertu ondoren, Ardiphitecus ramidus izeneko espezie berri batekoak zirela aldarrikatu zuten. Oso primitiboa da eta orain dela 4.400.000 urte bizi izan zela pentsatzen da.Espezie hori txinpantzeen arbasoengandik oso gertuzegoen, baina azterketa genetikoek adierazten dutenarenaranera, eboluzioari dagokionez beraiengandik bereizitadago. Baso-ingurunean bizi zen eta beren hortzetakoesmalte leuna ikusita, hostoak, zurtoin leunak, fruituak-etajaten bide zituzten. Oraindik frogarik ez dagoen arren, gurelehen arbasoetako bat dela uste dute adituek. 14. AUSTRALOPHITECUS ANAMENSIS Australophitecus anamensisMeavey Leakey-k (Leakey senideetakobat) Kenyan 1995. urtean espezie berrihau ediren zuen. Orain dela 3.900.000edo 4.200.000 urte Afrikako basoirekietan bizi izan zen. Bere haginekesmalte lodia zutenez, hostoz soilikelikatzen ez zirela pentsatzen da.Gorputzaren tamainari dagokionez,sexu dimorfismo handia zegoela esanbehar da. Ikertzaileen iritziz, arbakoitzak eme-talde bat berarentzatbide zuen. 15. AUSTRALOPHITECUS AFARENSISEspezie honek 3.500.000 urte inguru ditu. DonaldJohanson-ek 1974an eginiko aurkikuntzaren ondorenmundu osoan ospetsua egin zen. Kanpamenduan TheBeatles taldearen Lucy in the sky with diamondskanta entzuten ari zirela, eme baten fosil nahiko osoaosatua aurkitu zuten eta horregatik: Lucy izena emanzioten.Egindako ikerketen ostean, beste habitat mota batageri zaigu: ibaiaren ondoko baso lehorra. Horrekaldaketa klimatiko handia jazo zela adierazten digu. Arren eta emeen tamainaz zalantza asko sortu ziren, baina Johanson-ek zorte oso ona izan zuen, espezie horretako hamahiru laguneko eskeletoak aurkitu baitzituen Hadar-en, eta sexuen arteko dimorfismoa argi geratu zen 16. AUSTRALOPHITECUS GARHIAustralophitecus garhiAustralophitecus garhi-ren aztarnak1996 eta 1998 urteen bitartean Awash-eko erdialdean (Etiopian) aurkituzituzten elkarrekin Tim White-k etabere taldeko Berhane Asfaweetiopiarrak. Gaur egun lurralde hurabasamortuan egon arren, garai hartanlaku bat zegoen bertan eta landare etaanimalia gehiago ere baiAurkitutako fosilek tximuen eta gizakion ezaugarriak dauzkatela diote ikertzaileek,adibidez, beso motzak eta hanka luzeak. Horrez gain, hortzek gizakiarenen antzahandiagoa dute. Dirudienez, gizakiok instrumentuak erabili zituzten lehen-izakibizidunak dira. Garhi izenak dioenez (ezustekoa, amhareraz), ikertzaileentzatezusteko galanta izan zen. 17. PARANTHROPUS AETHIOPICUS Paranthropus aethiopicus Frantses talde batek 1967. urtean Etiopiako Omo ibaiaren ondoan Aethiopicus Paranthropus-en lehen fosila aurkitu zuen. Zalantza handiak sortu ziren haren inguruan, antropologoek 1985 arte ez baitzekiten eboluzioko zein ataletan kokatu. Alan eta Richard Leakey-k Koobi-n (Turkana lakuko ekialdean, Kenyan) garezur beltza, KNM WT 17000, ediren zutenean arazoa argitu zen, argi eta garbi adierazten baitu espezie horren jatorria.Duela 2.500.000 urte bizi izan zen eta1.500.000urtetan, Afrikako tokilehorretan Homo-ekin batera. Sexu--dimorfismoa oso agerikoa zen. Fruitugogorrak jateko, oso masailezur bereziagaratu zuen. 18. (2.300.000 - 1.200.000 K.a)PARANTHROPUS BOISEI Orain dela 1.800.000 urte aldaketa klimatikoek aurrera egin zutenez, hominidoak horretara egokituz joan ziren. Paranthropus-ak egokitzapen horren froga dira. Beren bizilekuak arbasoenak baino lehorragoak izan bide ziren; horrexegatik, oso masailezur berezia garatu zuten, fruitu lehorrak jan ahal izateko. Mary eta Louise Leakey-k espezie hori 1959. urtean ediren zuten. Hasieran Zinjanthropus boisei izena jarri arren, jarraian Australophitecus-en barruan kokatu zuten. Gaur egun, Paranthropusen barruan dago. Hala ere, batzuek Australophitecusen taldekoa dela uste dute.Antropologoek aztarnak batez ere Etiopian, Kenyan,Tanzanian eta Afrikako ekialdean aurkitu dituzte. Azkenaurkikuntzek erakusten dutenez, Paranthropusenfamilia Paranthropus boisei-rekin bukatu zen. 19. PARANTHROPUS ROBUSTUSParanthropus robustus Robert Broom doktoreak 1938. urtean identifikatu zuen espezie hori lehen aldiz. Fosilalangilebati erosi zioneta Australophitecus africanus-ekin zerikusirik ez zuela ohartuta hura baitzen garai hartan ezagutzen zen Australophitecus bakarra, gehiago jakin nahianaurkitzailearen eskolara joan zen. Gert Terblanche gazteak tokiaren berri eman zion eta esandako leku berean garezur gehiago aurkitu zituen. Gaur egun, antropologoek Paranthropus robustus eta Paranthropus boisei espezie bera ote diren eztabaidatzen dute, baina tokian-tokikoezaugarridesberdinekin. Paranthropus Robustus-en aztarnak Hego Afrikan soilik aurkitu dituzte. Gehienek bi espezie direla diote. 20. AUSTRALOPHITECUS AFRICANUSAustralophitecus africanusRaymon Dart-ek espezie horren lehen aztarnak HegoAfrikako Taun-go harrobian aurkitu zituen 1924. urtean.Australophitecus africanus izena eman zion, Afrikakohegoaldeko tximinoa, alegia.Orain dela 3.000.000-2.500.000 urte, leku ireki eta basolehorreko inguruneetan bizi izan zen, klima aldaketarekindesagertu zen arte.Aztarna guztiak kobazuloetan aurkitu dira, ez bertan bizizirelako, harrapariek jateko hara eramaten zituztelako baizik.Australophitecus-ak bi hanken gainean ibiltzen ziren; halaere, besoen eta hanken itxurak adierazten duenez,zuhaitzetan denbora luzea ematen zuten.Antropologo batzuek Homo espeziearekin lotzen dituzte;beste batzuek, aldiz, Paranthropus-arekin. 21. (2.400.000 1.500.000 k.a.)HOMO HABILIS Homo habilisLouis eta Mary Leakey-k 1960. urtean Olduvai-ko lepoanaurkitu zuten hominidoa da. Lehen gizakitzat har dezakegu.Harriak eta hezurrak erabiltzen zituzten tresnak egiteko:lantzak, arraspak, puntak...Afrikan bizi izan ziren. Orojaleak ziren: oihaneanbildutako fruitu eta tuberkuluak eta beraiek eginikolehen motako harmen bidez ehizatutako animaliakjaten zituzten. Familia-taldeetan bizi ziren. Garunarenbolumena nahiko txikia zuten, 500 cc ingurukoa. 22. HOMO ERGASTERHomo ergasterHomo Habilis-arenganako jauzi kualitatiboa dugu Homo ergasterderitzana.Bere garezurraren tamaina handia (850 cc) eta bere eskeletoak(gurearen antzekoa, 1,70 metro luze baitzen), antropoideen moldetikurruntzen du. Horrek guztiak kumeen garapen motelagoa eta gizaingurune konplexuagoa ekarri zituen berarekin.Gainera, dieta aldaketak zenbait ondorio ere ahalbidetu zion Homoergaster-ari: okelaren kontsumoa (hau da, proteina gehiagogarunerako) eta giza konplexutasuna zela eta, Afrika uztea eta Asiaeta Europa kolonizatzea. Erabiltzen zituen tresnen artean honakoak ditugu, laxkak etabi aldeetatik tailatutako nukleoak, bi-face ospetsuak. 23. (800.000 - 300.000 k.a).Homo erectus HOMO ERECTUSHomo habilis-ek baino garun handiagoa zuten. Nomadak ziren eta familia txikietan bizi ziren, ehizatik eta fruituak biltzetik. Harrizko tresnak hobetu zituzten. Sua kontserbatzen eta erabiltzen ikasi zutenez, bizimodua eta ohiturak aldatu ziren. Klima eta bizitzeko giroa latzagoa zenean emigratu eta Eurasia osoa kolonizatu zuten. Gizakiok beste zenbait eboluzio izan zutenkontinentezkontinente.Europar Neanderthal gizakiak Homo erectus-aren arbaso zuzenak izan zirela pentsatzen da. 24. HOMO ANTECESSORHomo antecessor Homo antecessor-a 1997. urtean Atapuercan (Burgosen, Espainian) agertu zen. Azken urteetan Paleontologian suertatu den ikerkuntza nagusia dugu, orain dela 800.000 urte hominidoak Europan bizi izan zirela frogatu baitu. .Bere morfologiak benetako iraultza ekarri zuen, ordu arte inork ez baitzuenpentsatzen duela 800.000 urte hain garezur tamaina handiko hominidorik izanzitekeenik (1000 cc), ezta geurearen antzeko aurpegia izan zezakeenik ere.Zoritxarrez, Afrikan oraindik ez da antzintasun hau duen beste espezie batenfosilik aurkitu. Antropologoek Homo ergaster-aren eta geure artekokatenbegia dela diote. 25. HOMO NEANDERTHALENSIS Homo neanderthal(125.000 - 35.000 k.a). Gure espeziarekin 5.000 urtetan bizi izandako gizaki txiki bainasendo eta oso indartsua zen. Kopeta inklinatua zuen eta osoaurpegi zabala. Familia-klanetan bizi ziren; bertan zaharrak etazaurituak zaintzen zituzten. Bizilekua kobazuloetako aterpeetanzeukaten eta edateko ura, erremintak egiteko lehengaiak,elikagaiak eta abar eskain zitzaketen lekuetan finkatzen ziren.Biltzaileak eta ehiztariak ziren eta berehala kontsumitzekoa zena besterikez zuten hartzen. Teknika asko garatu zituzten, harri landuak, zura eta animalien adar eta hezurrak erabiliz, eskuarki erremintak egiteko. Sua pizten ikasi zuten eta, dirudienez, hildakoak lurperatzen zituzten. 26. 40.000 K.a Gaur egunHOMO SAPIENSHomo sapiensHaitzuloetan, ibaien ondoko txabola xinpleetan edoabere larruz estalitako etxeetan bizi zen. Bizimodunomada zuten, elikatzeko leku batetik bestera ibiltzenzirelako ehizan, arrantzan eta fruitu eta itsaski bilketan.Beren gaitasuna zela medio, tresna eta lanabesakmaisuki egiten zituzten. Erlijio-sen handia zuten etamagian ere sinisten bide zuten. Adierazpen izpiritualnagusiak hobiratzeak eta haitzuloetako artea dira.Eskulturak (venusak) ere egiten zituzten. Larruakebakiz eta sokak eta jostorratzak erabiliz,arropak paratzen zituzten.. 27. 2. Aukera: Kaskahezur arbolaMilioi urte 28. AUSTRALOPHITECUS AFARENSISAustralophitecus afarensisEspeziea Australophitecusafarensis Adina3.500.000 urteNonHadar ,Etiopia Garezurra430 ccNork aurkitu? 29. AUSTRALOPHITECUS AFRICANUS"The Taung Child"Australophitecus africanusEspeziea Australophitecusafricanus Adina2.500.000 urteNon Taung, Hegoafrikan Garezurra440 ccNork aurkituM. De Bruyn 30. PARANTHROPUS AETHIOPICUS ParanthropusWTaethiopicusParanthropus 17000 KNM aethiopicus "The Black Skull "EspezieaParanthropus aethiopicus Adina2.500.000 urteNonTurkana, Kenia Garezurra 440 ccNork aurkituAlan Walker Richard Leakey 31. PARANTHROPUS BOISEI Paranthropus bosei "Zinj"KNM ER 406EspezieaParanthropusEspezieaParanthropus boiseiboisei Adina1.800.000 urte Adina1.700.000 urteOlduvai Gorge,Non Kopobi Fora,Non Tanzania Kenia Garezurra440 cc Garezurra 440 ccNork aurkitu Mary LeakeyNork aurkitu Richard LeakeyH. Mutua 32. PARANTHROPUS ROBUSTUS Paranthropus robustus SK 48Espeziea Paranthropus robustus Adina 1.5 M 2.0 MNonSwartkrans, Hego afrika Garezurra440 ccNork aurkituFourie 33. HOMO HABILISHomo habilisKNM ER 1813Espeziea Homo habilis Adina 1.900.000 urteNon Koobi Fora,Kenia Garezurra 600 ccNork aurkitu Kamoya Kimeu 34. HOMO RUDOLFENSIS KNM ER 1470Espeziea Homo rudolfensis Adina 1.800.000 urteNon Koobi Fora,Kenia Garezurra 775 ccNork aurkitu Bernard Ngeneo 35. HOMO ERGASTERHomo ergaster KNM ER 3733Espeziea Homo ergaster Adina 1.750.000 urteNon Koobi Fora,Kenia Garezurra 850 ccNork aurkitu Bernard Ngeneo 36. HOMO ERECTUS Homo erectus WeidenreichReconstructionEspezieaHomo erectusSinanthropus pekinensis" edo "Pekingo gizona Adina 500.000-230.000NonZohukoudian,txina Garezurra 1043 ccNork aurkitu ? 37. HOMO HEIDELBERGENSISKabwe Cranium, or Broken Hill 1 Homo heidelbergensis "Rhodesian ManEspeziea Homo heidelbergensis Adina 125.000-300.000NonKabwe, Zambia Garezurra 1300 ccNork aurkitu Tom Zwiglaar 38. HOMO NEANDERTHALENSIS Homo neanderthalLa Chappelle-aux- Saints. "The Old Man"EspezieaHomoneanderthalensis Adina 60.000NonLa Chappelle aux-Saints, Frantzia Garezurra1500 ccNork aurkitu Bouyssonie anaiak L. Bardon 39. HOMO SAPIENS Homo sapiensCro-Magnon 1EspezieaHomo sapiens Adina 30.000NonLes Eyzies, Dordongne, Frantzia Garezurra 1400ccNork aurkituLouis Lartet 40. LEHEN GIZA KULTURAK SARRERA 41. LEHEN GIZA KULTURAKLehen giza kulturakEgin diren ikerketen arabera, badirudi benetako lehen giza espezieakaustralopitekoengandik garatu zirela. Ondoren Homo mota guztiak garatuziren. Eboluzio hori Tertziarioaren amaieran eta Koaternarioarenhasierangertatu zen. Koaternarioko klimak glaziazio eta interglaziazio (edo hotzaldi eta beroaldi) ugari izan zituen. Aldaketa zikliko horiek floran etalandarezko jantzian aldaketa handiak sortu zizkieten animaliei eta lehengizakiei, bizimoduan, finkalekuetan, ibilaldietan-eta zuzenean eraginez.Errazago ikasteko, ikerlariek eta zientzialariek bezalaxe zatituko duguHistoriaurrea: Paleolitoa (harri landuzko erremintetako aroa) eta Neolitoa(harri leunduzko erremintetakoa) deritzaten periodoetan. Halaber, Paleolitoakhiru garai izan zituen: Behe Paleolitoa, Erdiko Paleolitoa eta Goi Paleolitoa. 42. PALEOLITOAHistoriaurreko aroa, lehen pertsona harria lantzen hasi zenetikMesolito aroa arte hedatzen da. Oso aldi luzea da, antzinakopertsonak sortu zuen lehen kulturarekin hasi baitzen, orain dela1.000.000 urte inguru, eta K.a. 10000. urte ingurua arte luzatubaitzen. Aldi horretan hainbat pertsona mota sortu eta desagertuzen, haien bilakaeratik Homo sapiens (gaur egungo gizakia)azaldu zen arte. Hiru arotan banatzen da: Behe Paleolito aroa(K.a. 1000000. urte ingurutik K.a 150000 urte ingurua arte), ErdiPaleolito aroa (K.a. 150000. urte ingurutik K.a. 40000. urteinguru arte) eta Goi Paleolito aroa (K.a. 40000. urtetik K.a.9000. urtea arte). 43. BEHEBehe paleolitoaPALEOLITOABehe Paleolitoa lehen gizakien hondakinak azaldu zirenetik, 4.400.000urtetik orain dela 100.000 urte bitarteko periodoari deitzen zaio. SorreraAfrikako laku handien inguruan kokatua da, Olduvai-ren inguruan.Ondoren, Homo ergasterrak Afrika utzi eta Europa eta Asiarantz jo zuen.Kuaternario garaian suertatutako glaziazio- eta interglaziazio-aldiekeragin handia izan zuten gizakien sorreran eta hedapenean. Afrikan,adibidez, eurite eta lehorte gogorrak tartekatu ziren. Garai hartakoak izanziren Australopithecusak, Paranthropusak, Homo habilisak, Homoergasterrak eta Homo erectusak. 44. BEHE PALEOLITOKO INDUSTRIA LITIKOACHOPERRABIFAZ PERKUTOREA 45. ERDIErdi paleolitoa PALEOLITOAOrain dela 100.000 eta 40.000 urte bitarteko periodoari Erdi Paleolitoa esatenzaio. Azken glaziazio artea bukatu eta berehalako Wrm glaziazioaren garaianizan zen aro hura. Dagozkion giza aztarnak Neanderthal gizakiarenak dira.Lehen aztarnak Dsseldorf (Alemania) hiriaren inguruko Neander ibarreanaurkitu izanak izena eman zion. Neanderthal gizona ez da gaur egungogizakien arbasotzat hartzen, suntsitutako adartzat baizik, duela 35.000 40.000 urte CroMagnon gizakiak (gizaki modernoak) ordezkaturik, Europandesagertu zelako.Neanderthal kulturari Moustier aldikoa ere deitzen zaio, Moustierren(Frantzian) aztarnategi aipagarri bat aurkitu zelako. 46. NEANDERTHALEN Neanderthalen suntsiketaSUNTSIKETASuntsiketa azaltzeko bi teoriok erabiltzen dira: 1. Beste nonbait garatutako giza arraza modernoagoak hilarais zituela dioena. 2. Gizaki modernoarekinnahastu zirela dioena. 47. ERDI PALEOLITOKO INDUSTRIA LITIKOA 1. MOUSTERIEN KULTURA 48. ERDI PALEOLITOKO INDUSTRIA LITIKOA 2. CHATELPERRONIEN KULTURA 49. GOIGoi PaleolitoaPALEOLITOAGutxi gorabehera duela 40.000 urtetik K.a. 10.000 urte bitartekoaldia da. Orduan azaldu zen gizaki modernoa (Homo sapiens-a).Neanderthalek eta gizaki modernoek 5.000 urtez munduapartekatu zuten.Badirudi Afrikako ekialdean sortu eta handik planeta osora hedatuzirela. Hedapen hartan hainbat ingurugirori aurre egin behar izanzieten, eta bakoitzari moldatzeko, ezaugarri fisikoetan (azalareneta ilearen kolorean, forman...) aldaketak izan zituzten. Horienondorioz giza arrazak sortu dira. 50. GOI PALEOLITOKO INDUSTRIA LITIKOA 1. AURIGNAC KULTURA 51. GOI PALEOLITOKO INDUSTRIA LITIKOA 2. GRAVETIEN KULTURA 52. GOI PALEOLITOKO INDUSTRIA LITIKOA 3. SOLUTREN KULTURA 53. GOI PALEOLITOKO INDUSTRIA LITIKOA 4. MAGDALENIEN KULTURA 54. GOI PALEOLITOKO INDUSTRIA LITIKOA5. AZILIEN KULTURA 55. PALEOLITO GARAIKO ARTEAartea 56. PALEOLITO GARAIKO ARTEA arteaGarai horretako arteari buruz hitz egiten denean, bi arte motaz ari gara:labar-arteaz eta arte iraunkorraz. Labar-artea pinturaz, marrazkiz etagrabatuz osatuta dago. Arte iraunkorra, aldiz, animalien hezurretan,adarretan edo harrietan landutako objektu apaingarriez nahiz irudiez etaharriz edo buztinez egindakoez ari gara.Paleolito garaiko arteak helburu magikoa zuela esan ohi da, zenbaithaitzulok santutegi itxura baitute, bertan pinturak leku ezkutuetan etamaiz ehizaldiko gertakariak irudikatzen zirelako. Pintura horien baliomagikoa ehiza eskuratzea zen, agian.Labar-artearen barnean franko-kantaurikoa dugu. Polikromoa eta osoerrealista da. Batez ere animaliak agertzen ditu.Arte iraunkorrari dagokionez, venusak aipatu behar dira. Emakume- -ezaugarriak azpimarratuta daude, emankortasuna babestu nahian edo. 57. PALEOLITO GARAIKO LABAR ARTEA MARRAZKIAK EKAINPECH MERLE ALTAMIRA NIAUX LASCAUXCHAUVET COSQUERTROIS FRERES 58. EUSKAL HERRIKO LABAR ARTEA EKAINEKAIN 59. FRANKO-KANTAURIKO LABAR ARTEA ALTAMIRA ALTAMIRA 60. FRANKO-KANTAURIKO LABAR ARTEALASCAUX LASCAUX 61. FRANKO-KANTAURIKO LABAR ARTEA NIAUXNIAUX 62. FRANKO-KANTAURIKO LABAR ARTEACOSQUER COSQUER 63. FRANKO-KANTAURIKO LABAR ARTEACHAUVET CHAUVET 64. PALEOLITO GARAIKO LABAR ARTEAGRABATUAK ALTXERRIALTAMIRATROISFRERES CHAUVETLAUSSELENFER 65. FRANKO-KANTAURIKO LABAR ARTEA TROIS FRERES TROIS FRERES 66. FRANKO-KANTAURIKO LABAR ARTEAPECH MERLE PECH MERLE 67. PALEOLITO GARAIKO LABAR ARTEA ALTXERRI 68. PALEOLITO GARAIKO LABAR ARTEATROIS FRERES 69. PALEOLITO GARAIKO LABAR ARTEALAUSSEL 70. PALEOLITO GARAIKO LABAR ARTEAALTAMIRA 71. PALEOLITO GARAIKO LABAR ARTEA CHAUVET 72. PALEOLITO GARAIKO LABAR ARTEAENFER 73. PALEOLITO GARAIKO ARTE IRAUNKORRA OBJEKTU ERABILGARRIAK APAINTZAKO OBJEKTUAKVENUSAK 74. PALEOLITO GARAIKO ARTE IRAUNKORRAOBJEKTU ERABILGARRIAK 75. PALEOLITO GARAIKO ARTE IRAUNKORRAAPAINTZEKO OBJEKTUAK 76. PALEOLITO GARAIKO ARTE IRAUNKORRA VENUSAK (1)MALTAAUDIEIVO GAGARINO VESTONICE(SIBERIA) (UKRANIA) (UKRANIA)(MORAVIA) 77. PALEOLITO GARAIKO ARTE IRAUNKORRA VENUSAK (2)WILLENDORF BRASSEMPOUYKOSTIENKI SIREIL (AUSTRIA) (FRANTZIA) (ERRUSIA) (FRANTZIA) 78. EUSKAL HERRIKO PALEOLITO AROAPaleolito aroa: Behe Paleolitoko oso aztarna gutxi dago Euskal Herrian,gehienak Acheul bukaera aldikoak dira; aldi hartako suharrizko eskuaizkora batzuk aurkitu dira Haizpitarte, Aitzabal eta Arlanpekohaitzuloetan. Erdiko Paleolitoko aztarnak, aldiz, anitz dira: adibidez,Axlor, Lezetxiki, Olha eta Isturitzeko haitzuloetako aztarnategiak ditugu.Goi Paleolitoko aztarnak ugariak eta aberatsak dira. Cro-Magnongogizakia hemen bizi izan zen, bere hezurren eta tresnen aztarna askoagertu baitira. Era berean, hormetako pinturak, irudiak eta arteadierazpenak ere aurkitu dira: besteak beste, Isturitze, Ekain, Altxerri,Santimamie eta Aizpitarteko haitzuloetan. 79. BEHE PALEOLITOAEUSKAL paleolitoa Behe HERRIANGarai hartako giza taldeak ibai ondoan bizi ohi ziren, bizirikirauteko leku horiek egokiagoak zirelako. Orduko klimaraegokitutako etxebizitza hobeak egiteko gauza ez zirelako,haitzuloak erabili behar izan zituzten.Garai hartako silexeko aizkorak eta animalien hezurrak besterikez dira aurkitu. Oso interesgarria da AranzadulilakoAurpegibikoa.Ez dakigu ziur zona honetan zein motatako gizakia bizi zen,baina Preneanderthala zela esan daiteke. Biltzaile ehiztariaren-ekonomiari esker bizi zen. 80. ERDI PALEOLITOAErdi paleolitoa EUSKAL HERRIANGarai hartako giza bizitzaren hondakin asko aurkitu da EuskalHerrian (40 leku baino gehiago aztertu dira). Batzuk aire zabaleanzeuden (Bizkaiko Sopelako Kurtzion esaterako), baina gehienakhaitzuloetan bizi ziren (Axlor, Lezetxiki, Olha, Isturitze, Gatzarria etaabarretan)...Aurkitutako hondakinak aztertuta, garai hartan bizi ziren animaliakzeintzuk eta nolakoak ziren nahikoa zehatz jakin dezakegu. ErdiPaleolitoaren hasieran Merken errinozerontea, lehoia, lehoinabarra,etab. Ziren nagusi. Klima epeleko animaliak ziren haiek. Hala ere,periodoak aurrera egin ahala klima hotzeko animaliak ugaldu ziren.Periodo horretan Euskal Herrian neanderthal gizakia bizi zen. Ehizatiketa fruitu-bilketatik bizi zen. Ehiza taldean uxaketa-teknikaz egitenzuten. Axlor eta Lezetxikin hori frogatzen duten hondakin ugari aurkituda. Gainera hobiratzeak ere badira, gorpuen ondoan armak, janari hondakinak eta hauts desberdinak direlarik. 81. GOI PALEOLITOAGoi Paleolitoa EUSKAL HERRIANEuskal Herriko Goi Paleolitoan tenperatura batezbeste gaur egun baino hamabigradu baxuagoa zen eta 1.100 metrotik gora elurrak ez ziren urte guztianurtzen. Horregatik, ia aztarnategi guztiak 400 metro baino altitude txikiagoetanaurkitu dira.Garai hartako animaliak zona hotzetakoak ziren; errinozeronte iletsua, mamuta,oreina, azeri artikoa, erbia eta gaur egun zona arktiarretan dauden karraskaribatzuk. Bizkaian eta Gipuzkoan batez ere oreinak ziren nagusi. Erdi PaleolitokoHomo neanderthala Cro-Magnon gizona ordezkatu zuen.Goi Paleolitiko Aroko aztarnak ugari eta aberatsak dira. Cro-Magnon gizakia biziizan zen Euskal Herrian, haren hezurren eta tresnen aztarna ugari aurkitu baita;era berean, hormetako pinturak, irudiak eta arte adierazpenak aurkitu dira;aipagarrienak Izturitze, Ekain, Altxerri, Santimamie eta Aizpitarteko haitzuloakdira. Dena den, Goi Paleolitiko Aroko haitzulo gehienak kostaldean eta beheandaude; horrek adierazten du garai hartan klima hotza zela eta leku garaiak ezzirela egokiak bizitzeko. Kostaldearen inguruan bizi zirenez, arrantzak garrantzihandia izan zuen Cro-Magnon gizakiarentzat eta hori adierazten duteaurkitutako arrantzarako tresnen aztarnak: arpoiak eta hezurrezko amuak. 82. PALEOLITO GARAIKO ARTEA EUSKALHERRIANEuskal herriko arteaGoi Paleolito garaiko gizakiak hainbat elementuenartean zenbait irudi horman margoturik utzizizkigun. Hezurretan, edota hartxabaletanegindako beste zenbait irudi ere agertu dira.Paleontologoek horren esanahiari buruzko teoridesberdinak dituzte, baina ez dirudi gauza errazairudi horiek adierazi nahi dutena asmatzea.Halere, aurkitu diren irudiak ez dira denakberdinak, ezaugarri desberdinak dituzte etasailkatzerakoan, lehenik behintzat, bi multzonagusitan banatzen dira: 1. Arte erabilkorra: hezurretan, adarretan edo hartxabaletan egindako irudiak 2. Labar-artea: Ekain, Santimamien, (animaliak) 83. Zein da zein historiaurrean 84. JOSE MIGEL BARANDIARAN AIERBE barandiaranGipuzkoar antropologo, etnografo eta ikertzailea, Ataunen jaioa (1889-1991). Gasteizenapaiztu eta Leipzigen, Munichen eta Parisen psikologia ikastaroak egin zituen. GasteizkoApaizgaitegiko irakasle izan zen. 1916an etnografia ikerketak hasi zituen; Aralarko zenbaittrikuharri arakatu zuen, Telesforo Aranzadi eta Enrique Egurenekin batera. 1918ko EuskoIkaskuntzaren Lehen Biltzarrean parte hartu zuen; elkarte haren babesean EtnologiaLaborategia sortu zuen. Ondoko urteetan etnografia eta arkeologia lanak prestatzen arituzen Europan (Genevan, Bernan, Zurichen, Vienan, Erroman...). 1936ko gerraren ondorioz,babes bila Sarara jo zuen. 1953an itzuli zen Atauna eta harrezkero, ikerketa askotan eskuhartu zuen. 1964an Nafarroako Unibertsitateko Etnologia Katedra eskaini zioten. Elkarteaskotako kide izendatu zuten (Real Sociedad Espaola de Antropologa, Etnografa yPrehistoria, Sociedad Ibrica de Ciencias Naturales, eta abar). Hainbat aldizkaritan idatzizuen eta beste zenbaitetako zuzendari izan zen. Lan batzuk: Eusko Mitologia (1924);Euskalerriko leen gizona (1934); Antropologa de la poblacin vasca (1947); MitologaVasca (1960). Nolanahi ere, Barandiaranen lan handiena historiaurreko leize etaaztarnategiei buruzko ikerlanek osatua da (Santimamie, Aizpitarte, Lezetxiki, Ermitia,Jentiletxea, Lumentxa, Urtiaga, Altxerri eta Ekain). 1972an haren lanen bilduma argitaratzenhasi ziren. Euskaltzain izan zen. 85. JESUS ALTUNA ETXABE Arkeologo eta Historiaurrean aditua eta Arkeozoologian doktorealtuna da. Berastegin (Gipuzkoa) jaio zen 1932ko uztailaren 1971n. Biologia Zientzietan lizentziatu zen Madrilen eta Zientzia Fakultateko ezohiko saria jaso zuen. Historiaurrean eta Arkeozoologian espezialista da. Berrogei indusketa-kanpaina egin ditu Euskal Herriko, Espainiako eta Sudango aztarnategietan.Labar-arteaKontserbatzekoEspainiar Batzordeko eta ICAZ (International Council for Archaezoology) erakundeetako zuzendaritza batzordeko kidea da, eta Aranzadi Zientzi Elkarteko Historiaurre Sailaren burua.1960-1965 bitartean Alemanian bizi izan zen. Han zegoelarik, Paleontologia etaHistoriaurreko ikasketak sakondu zituen. Epe horren ondoren, Donostian finkatu zen.1971an doktoratu zen Gipuzkoako historiaurreko aztarnategietako Ugaztun Faunariburuzko tesia egin ondoren (1972an argitaratu zen).Arazandiren buru zela, arkeologo gisa Euskal Herri osoan zehar aritu da lanean. Izan ere,berrogeitik gora indusketa egin ditu. Gure artean ia ezezagunak diren eremuak jorratu ditu,Euskal Herriko historiaurreko altxorrak aurkitu eta nazioarte mailan zabalduz. Kontaezinakdira bere ikerketa-lanak eta jaso dituen sariak; bat aipatzearren, Ibez Martn ZientziaIkerketa Sari Nazionala. 86. HIZTEGI LABURRAhiztegia 87. HIZTEGI LABURRA HiztegiaAntropologia Gizonaren Anatomiazko eta Biologiazko ezaugarriak (etaareago, kulturazkoak ere bai) aztertzen dituen jakintza. Antropologia fisikoakgizonen ezaugarri fisikoak aztertzen ditu (neurria, azalaren kolorea, burezurrarenbolumena, begien forma, odol taldeak, eta abar). Kultura Antropologiakgizarteen sinesmen, erakundeen, janzkeren eta tradizioen azterketa egiten du.Australopiteko Afrikako hegoaldean aurkituriko hominidoa, lehen tresnazizelatuen egilea.BotanikaLandareen azterketa helburu duen biologiaren alorra.Cro-Magnon Frantziako mendebaleko historiaurreko kokalekua (Eyzies-de-Tayac, Dordoina). 1868an Goi Paleolito aroko Aurignac aldian bizi izan zenherri baten aztarnak aurkitu ziren han (K.a. 30000). Bertako gizonei Cro-Magnonesaten zaie.Emigratu Erbesteratu; (norbait) lan arazoengatik edo, berea ez den herribatera bizitzera joan. 88. HIZTEGI LABURRA hiztegiaGeologia. Lurraren egitura (batez ere ur azala eta litosfera) eta bilakaeraaztertzen dituen jakintza; mea-baliabide berriak eta eraikuntzetarako leku egokiakaurkitzea, eta gertaera naturalek (lurrikarek, sumendiek, higadurak) dakartzatenarriskuak neurtzeko helburua du..Hominizazio. Garapen prozesua, hurrenez hurreneko aldietan (gizakiarenaurreko aldia; gizaki aurreko hominidoen eta giza hominidoen bitarteko aldia;Homo habilis-a; Homo erectus-a; Homo sapiens-a), egungo Homo sapienssapiens gizakiarenganaino heldu dena.Miozeno Geol. Hirugarren aroaren laugarren aldia, oligozenoaren etapliozenoaren artekoa (duela 25-13 milioi urte inguru). Aldi hrrnetan asko ugalduziren ugaztun erraldoiak, eta tenperaturak hoztearen ondorioz, hosto erorkorrekolandareak nagusitu ziren.Moustier edo Muster aldiaBehe Paleolito aroaren amaiera etaErdi Paleolito aroa osorik hartzen dituen historiaurreko aldia. Kultura horiEuropan, Asiako mendebalean eta Ipar Afrikan zabaldu zen Wrm izotzaldiarenhasieratik (K.a. 40.000). Haren arrasto ugari aurkitu dira Euskal Herrian: besteakbeste, Axlor, Lezetxiki, Kobalde, Olha, Isturitze, Gatzarria leizeetan, Lapurdi etaGipuzkoako ekialdeko kostaldean, Ebro eta Aturri ibaien arroetan eta Urbasa etaBaigura goi-ordokietan. 89. HIZTEGI LABURRAhiztegiaNomadaGiza taldeez mintzatuz, bizileku finkorik ez duena, alderraia,ibildauna..Olduwaiko zintzurra Tanzaniako historiaurreko aztarnategia,Victoria aintziraren hego-ekialdean. Hominidoen aztarnak eta harrizkolanabesak aurkitu dira, besteak beste.Paleontologia Geologia aldietako izaki biziak fosilen azterketarenbidez ikertzen dituen jakintza.Rift Valley Asiako hego-mendebaleko Jordan haranetik Afrikako hego- -ekialderaino (Zambeze ibaiaren bokaleraino) zabaltzen den sakonune saila,munduko luzeena. 6.400 km luze eta 48-64 km zabal da. Historiaurrekogarrantzizko aztarnategiak aurkitu dira bertan..ZoologiaAnimalien azterketa helburutzat duen jakintza. 90. http://www.becominghuman.orghttp://www.culture.gouv.fr/culture/arcnat/lascaux/en/http://members.aol.com/bkdonnclass/EarlyMan.htmlhttp://www.fundacionatapuerca.com/pc.htmhttp://www.ifrance.com/prehisto/AA.htm 91. LUCY lucy 92. Klima kuaternarioan 93. EKAINDeban, Gipuzkoan, dagoen haitzuloa da Ekain, izen bereko mendiaren oineaneta Zestuatik oso hurbil. 1969an egin ziren lehen aurkikuntzak. A. Albizuri eta R.Rezabalek aurkitu zuten, eta J.M. Barandiaran eta J. Altunak ikertu zuten. 150m-ko luzera du. Goi Paleolitoko garrantzi handiko pinturak eta grabatuak aurkituziren: zaldiak, oreinak, ahuntzak, bisonteak eta arrainak. Pintura eta grabatuetankolore beltza nagusia bada ere, gorria ere erabili zuten eta zenbait animaliatanirudi-barrena ere pintatuta dago. Atarian giza egoitza zenaren aztarnak daudeeta barrualdea Madaleine aldiko mundu izpiritualaren lekuko ederra da (15.000 -12.000 K.a.). Monumentu izendatuta dago.