paa: “euskadiko osasun ekosistemaren elementu...
TRANSCRIPT
-
1
dsdf
PAA: Euskadiko osasun ekosistemaren
elementu integratzailea
Azken dokumentuaren aurrerapena
-
2
Zein lan-ildo eta mugarri landu dira 1. Domeinuan?
Dokumentu hau "PAA Pertsonak ardatz dituen arreta. Euskal osasun ekosistemaren elementu integratzailea dokumentuaren aurrerapen bat da. Euskadiko PAAren inguruko lehenengo dokumentu hau 1. Domeinuko Taldeko- Pertsonak ardatz dituen arreta (PAA) parte-hartzaileek egin/kosortu dute, IntegraSarearen esparruan: "Euskadin Integrazio Asistentziala eta Antolamendu Integrazioa bizkortzeko sareko estrategia", 2015eko maiatzean aktibatu zena, "Euskadiko Arreta Integratuko Plana" hedatzen laguntzeko estrategia gisa.
1. Domeinua profil ezberdinetako osasuneko 25 profesionalek osatu dute, Osakidetzako Zerbitzu-erakunde guztietatik etorritakoek. Horiek kanal eta jarduera ezberdinen bidez elkarlanean aritu dira, PAA kontzeptualizatzeko eta hori modu operatiboan Erakundeko maila guztietara eramateko.
Ko-sorkuntzaz mintzo gara, gaiaren profesionalen eta kudeatzaileen hausnarketez gain, taldeak pazienteek, senitartekoek eta komunitateko pertsonek parte hartu dutelako. Hori foro ezberdinen bidez egin dute, adibidezDesign Thinking eta antzeko tailerren bidez; hots, elkarlaneko topaketez baliatu dira. Era berean, taldeak lan honetan jaso ditu IntegraSareako beste domeinuek Pertsonak ardatz dituen arretaren gainean proposatutako ekarpenak, domeinu-talde bakoitzaren ikuspegitik (Gobernantza eta Kudeaketa Sistemak, Paziente Kronikoaren Arreta, Komunitateko Arreta eta Arreta Soziosanitarioa).
Eta Domeinuetan oro har?
IntegraSarea Sareak bere lana 2015eko ekainean hasi zuen, eta lehenengo etapa hori urte
bat geroago amaitu zuen. Bulego Tekniko baten eta Zuzendaritza Batzorde baten inguruan
antolatu zen,Osakidetzak zuzenduta, Innobasque, BIOEF eta Kronikguneko adituen
laguntza izan du.
Erakundeen Zuzendaritza guztietan bi elkarrizketa-txanda egin dira.
Domeinu-taldeak lan egiten egon dira 2015eko azarotik 2016ko abendura. Denbora
horretan lan-ildo hauek landu dituzte:
o Beste hurbilketa batzuk ezagutzea bibliografiaren berrikusiz
o Intzidentziak berrikustea
o Nazioarteko foroetan eta sareetan parte hartu dugu (IFIC Nazioarteko Kongresua,
bisita NHS-AQuAri)
o Egindako lanaren begirada ezberdinak txertatzea
Hiru elkarlan-topaketaOpen Spacen
Desing Thinkig tailerrak
Profesionalei eta pazienteei eta baita senitartekoei ere elkarrizketak egin
dizkiete
o Komunikazio Planari ekarpenak egin dira edukiekin, bi hilabetean behin
newslettera bidali zaie Osakidetzako profesional guztiei, Facebookeko orria eta
Twitter
-
3
Zer da PAA? Nola ulertzen dugu PAA Euskadin?
1. Domeinu Taldeak izan duen erronketako bat literaturan islatutako Pertsonak ardatz dituen
arreta ulertzeko moduen aniztasuna izan da. Hori dela eta, bibliografia berrikusi ondoren, 1.
Domeinu Taldean hartutako lehenengo erabakia OME1k egindako PAAren definizioa bere gain
hartzea izan zen. Ondoren, hausnarketa hauek gehitu dira:
Pertsonak ardatz dituen arreta bat da. Pertsona pazientea, familia, taldea, komunitatea eta
sozietatea da.
Pertsonak ardatz dituen arretak erantzun bat eraikitzea eskatzen du; pertsona horiek
dituzten osasun arloaren inguruko lehentasunei, beharrei eta itxaropenei erantzuteko.
PAAren helburua osasuna da, ez gaixotasuna.
PAAk ikuspegi sistematikoa eskatzen du.
PAAren zeharkakotasuna sistema soziosanitarioaz haratago doa (hezkuntza-sistema,
hirigintza eta ingurumena, garraioa)
Gardentasuna PAAn oinarritutako sistema baten elementu gako bihurtzen da.
PAAren garrantzia osasun-sistemaren iraunkortasunerako.
Berrikuspen horren emaitza definizio hau izan da:
Euskadiko osasun ekosisteman Pertsonak ardatz dituen arreta honela eraikiko litzateke:
holismoan, duintasunean, errespetuan eta konfiantzan, ekitatean eta gardentasunean
oinarritutako pentsatzeko, sentitzeko, egiteko eta komunikatzeko modu ezberdin gisa,
pertsona erabiltzaileen, familien eta komunitateen osasun-beharretatik eta osasun-
itxaropenetatik garatutakoa, osasun-kontzeptu zabal eta dinamiko baten gainean. Gainera,
gaixotasuna ardatz duen ikuspegiak ez bezala, pertsonak ahalduntzea eta gaiztea bilatzen
1 http://www.who.int/servicedeliverysafety/areas/people-centred-care/evidence-overview/en/
http://www.who.int/servicedeliverysafety/areas/people-centred-care/evidence-overview/en/
-
4
du botere eta erantzukizunaren arteko oreka handiagoa lor dezaten, behar horiei
erantzuteko harreman enpatikoak, eraginkorrak, integratuak eta koordinatuak garatzeko
gai izan daitezen.
PAAren kontzeptualizazio hori giza harreman batzuk ditu oinarri eta horiek ezaugarri hauek
dituzte:
Duintasuna eta errespetua.
Ulermena
Konfiantza
Informazio trukatzea, partaidetza eta elkarlana
Ko-erantzukizuna
Ekitatea
Gardentasuna
Zein dira ikaskuntzak eta gakoak hori hedatu ahal izateko?
Pertsona sisteman eraldatu nahi denaren diseinuan edo birdiseinuaren erdian berriz
kokatzea.
PAAren ikuspegiak pazientea kontuan izateaz gain, profesionala ere pertsonatzat hartzen
du.
PAA ez da pertsona-pazientea bakarrik, pertsona eta bere ingurua ere: senitartekoak,
zaintzaileak eta komunitatea.
Harremanak aldatzeko balioak eta botere-harremanak berriz ebaluatu behar dira
PAArako hurbilketa ezberdinetatik gure hurbilketa sortu behar dugula kontuan izan behar
dugu eta modu partekatuan zentzua eta esanahia eman behar dizkiogu.
-
5
Proposatutako jardunbideekin eta ekintzekin lotuta zein dira
identifikatutako PAAren puntu kritikoak?
PAAren inguruan identifikatutako 17 puntu kritikoak hiru esparrutan egituratu dira: (i)
kontzeptualizazioa, (ii) harremanak izateko moduak eta (iii) testuingurua
PUNTU KRITIKOAK KONTZEPTUALIZAZIOAN
Egun paradigma-aldaketa bat gertatzen ari da PAA kontzeptuaren inguruan mundu mailako estrategian. Osasun-kontzeptu zabal eta dinamiko batean, ikuspegiak gaixotasuna eta pazienteak kontuan hartzeaz gain, osasunaren erabakitzaile sozialak eta ekosistema, familia, komunitate eta beste osasun agenteen ikuspegia ere txertatzen ditu. Profesionalekiko harremana elkarlanetik eta haien beharretatik eta lehentasunetatik eraikitzen da, ahaldunduz eta gaituz erabakiak hartzeko eta haien zainketan parte hartzeko.
1. Erakundean definizio teoriko anitz nork definitzen duen PAA, gauza bat edo beste bat izan daiteke.
2. Bezeroaren, pazientearen, Arretatik (BA) Pertsonak ardatz dituen Arretarako trantsizioan, ekosistemaren ikuspegia txertatzea beharrezkoa da eta pazientearen beharrez gain, familiaren eta komunitatearen beharrak ere kontuan hartu behar dira.
3. Kontzeptu hori errealitatera eramateko zailtasunak: profesionalen eta Erakundeen eguneroko praktiketan txertatzeko zailtasunak. Literaturak ere jasotzen duen bezala, nik dagoeneko PAA egiten dut sentsazioa dago, pazientearen alde egiten dut guztia
4. Pertsonak ardatz dituen arreta kontzeptua ez da profesionalek eta herritarren partekatutako kontzeptu bat. Herritarraren ikuspegia ez da behar bezala txertatu gure osasun testuinguruan Pertsonak ardatz dituen arretan zer eta nola egiten den kontzeptu-ereduaren garapenean. Kontzeptua berrikusi behar da eta herritarraren ikuspegiarekin kontzeptua partekatu behar da.
5. PAAn Osasunaren Erabakitzaile Sozialen garrantzia txertatzen duen herritarren ikuspegia falta da.
-
6
PUNTU KRITIKOAK HARREMANAK IZATEKO MODUAN
Oro har, ikusi da gaur egungo beharrei eta itxaropenei erantzuten ez dien harremanetako edo elkarrekintzetako estilo bat dagoela.. Profesionalen eta pertsonen arteko, erakundeen arteko, talde profesionalen edo herritarren edo elkarteen arteko ohiko harreman-moduek ikuspegi orokorra eta partekatuta edo ko-sortutako erantzunak martxan hartzea sailtzen du.
6. Zuzendariek, profesionalek, pertsonek eta komunitateek harreman asimetrikoa dute haien ekarpenari eta ahotsari dagokienez osasun sisteman. Osasun sistemarekin duten harremanean autonomia gutxi duten ente gisa eraikitako pazienteak/erabiltzaileak: eskumen gutxi erabakiak hartzerakoan eta autozainketan.
Osasun sistema eta erakundeen zerbitzu-eskaintza ez ezagutzea
Prestakuntza/gaitasun/laguntzeko baliabideen gabezia, osasunean erabakiak hartzeko esparru
horretan autonomia garatzeko.
Paziente eta zaintzaileen parte hartze txikia ibilbide asistentzialak egin, alderatu eta
berrikusterakoan, eta baita komunitateko agenteen parte hartze txikia komunitateko esku-hartzeak
diseinatzerakoan
Haien autonomiaz baliatzen diren pertsonekin lan egiteko ohitura ez duten eta gaitasun gutxi duten
profesionalak.
Ez dira sozietatearen talentua eta baliabideak aprobetxatzen
7. Taldeko ko-sorkuntzarako, ko-diseinurako eta ikaskuntzarako tradizio, ezagutza eta aukera gutxi. Erakundeak, profesionalak eta herritarrak norbaitek zer egin behar dugun esateko zain gaude.
8. Politikak, zerbitzuak eta abar nagusiki ikuspegi profesional eta kudeatzaile batetik diseinatuta daude. Norbanakoaren eta komunitatearen beharren, lehentasunen eta itxaropenen identifikazioa: profesionalek ohitura/gaitasun/tresna gutxi dituzte.
Zerbitzuak ez daude behar horiei egokituta.
Absente handia, pazientearentzat lan egiten dugu, baina bera gabe
9. Pazienteei, familiei, zaintzaileei eta abarrei sufrimendua eragiten diegu, malgutasun-gabezia dagoelako, estandarizatzen delako edo zerbitzuetako protokoloak aplikatzen ditugulako.
Eredu biomedikoa orain dela gutxikoa da eta bertan dirau.
Pertsonaren duintasunaren, errespetuaren eta pertsonalizazioaren garrantziari buruzko
kontzientziazio profesionala eta erakundekoa egunerokotasunean sartzea falta da.
Eraginkortasunaren arabera automatizatutako antolaketako egiturak eta funtzionamenduak. Horiek
pertsonen eta komunitateen norbanakoaren edo taldeko beharrei egokitzea zailtzen dute.
10. Jarraipen asistentzialaren haustura:
Profesional edo talde profesional ezberdinen artean.
-
7
TESTUINGURUAREKIN LOTUTAKO PUNTU KRITIKOAK
Errealitate berri baten aurrean gaude; beraz, beharrezkoa da kudeaketa-tresnak eta egituretako, erakundeko eta kultura-testuinguruko baldintzak berrikustea eta eguneratzea, Pertsonak ardatza dituen arreta lortzeko bidea erraztu dezaten.
13. Analisian adierazle kuantitatiboak zein kualitatiboak txertatzeko joera gutxi, eraginkortasunaz gain, osasuna, bizi-kalitatea eta erabakitzaile sozialak kontuan hartzen dituzten adierazleak, alegia.
14. Pertsonen beharren eta itxaropenen eta esperientzien identifikazioa ez dago modu eraginkorrean txertatuta sistemarekiko elkarrekintzetan.
15. Profesionalen baldintzak. Deserrotze profesionala sortzen egon daiteke.
16. Lanaren egungo banaketa, eraginkortasun neurriak eta jarduera. Konplexutasunaren eta lan-kargen berrikuspena, lanaldiaren eta agendaren antolamendua berrikustea.
17. Ez ditugu aprobetxatzen modu sistematiko eta egituratu batean komunitateko agenteekin eta komunitateko sareekin lan egingo bagenu garatu ahalko litzatekeen potentziala, talentua eta sinergiak.
Maila asistentzialen artean.
Osasun sistemaren eta sistema sozialaren artean.
Osasun sistemaren eta osasunaren beste agenteen (osasun publika, udalak, aldundiak) artean.
11. Sistemaren egungo funtzionamenduak herritarrengan honako sentimenduak eragiten ditu: itxaronaldiak, bakardadea, ezjakintasuna, beldurra, igaroaldi asistentzial konplexuetan.
Taldean eta taldeen artean lan egiteko ohitura gutxi eta batzuetan gaitasun gutxi. Horrek ikuspegi holistikoko planak garatzeko mugak ezartzen ditu.
12. Zaintzaileen osasuna eta zaintza garrantzitsua da bai bere bizi-kalitaterako baita kostu sozialerako ere. Gainera, familia-babeseko sareak oinarrizko rola du eta hobetzeko eremu garrantzitsu bat da.
-
8
Zer proposatzen dugu?
Puntu kritikoekin lotuta 25 jardunbide aurkezten dira, adibidez, pertsonak ardatz dituen
arretaren ikuspegitik zaintzea eta zerbitzuak ematea den helmuga horretara hurbiltzea
errazten diguten tresnak.
25 jardunbide
Proposatutako jardunbideak eta ekintza osasun-sistemaren maila ezberdinetara zuzenduta
daude. Batzuk profesionalen konpromiso indibidualtzat landu daiteke eta beste batzuk, ordea,
erakundea bere osotasunean hartzen dute. Jardunbide bakar batek edo inplikaturiko agente
bakar batek aldaketak eragin ditzakeela ulertzen dugu, baina sistema eraldatzea den
proposatutako erronka horrek Erakundearen ikuspegi komuna eskatzen du eta baita estrategia
multimodala ere, agente guztiak elkarlanean aritu daitezen helburu berarekin, PAA genea"
inokulatzea, alegia. Pazientea, familia, zaintzaileak eta herritarrak, oro har, sartzea eskatzen
du, Osasun Sistemarekiko elkarlaneko harreman berri bat sortzeko.
JARDUNBIDEAK PAA-REN KONTZEPTUALIZAZIOAREN INGURUAN
1. Euskadiko Osasun Sistemarako PAAren kontzeptu-eredu bat hartzea.
2. PAA barneratzea. Kontzeptu-eredua Erakundeetan, liderrengan, profesionalengan eta herritarrengan hedatzea eta sozializatzea.
3. Ekintza eta tresna banku bat identifikatzea eta horiek profesionalen eta pertsonen eskura jartzea.
4. Erakunde Sanitarioaren PAA konpromiso esplizitua eta formala pertsonen artean komunikatzea eta hedatzea.
5. Metodologia kualitatiboak txertatzea kontzeptua eta estrategia gakoak "ko-sortzeko, herritarrei haien beharrei eta itxaropenei egokitzen diren konpromisoak eskaintzeko helburuarekin.
6. Erabakitzaile sozialak ezagutzea eta komunitateetan eta profesionalen egunerokoan duten eragina hedatzea.
JARDUNBIDEA ERABILTZAILEEKIN ETA PROFESIONALEKIN HARREMANAK IZATEKO DITUGUN MODUEN INGURUAN, PERTSONAK ARDATZ IZANIK ARRETA ESKAINTZEKO SISTEMAK.
7. Harremanak izateko estiloa eraldatzea, pertsonak: pazienteak-familiak-komunitatea ahalduntze eta gaitze aldera. Parte hartzea/Inplikazioa:
8. Beharrezko profil profesionala garatzea
-
9
JARDUNBIDEAK OSASUN-EKOSISTEMAK DUEN ANTOLAMENDU, KULTURA,GIZA ETA EKONOMIA TESTUINGURUAREN GAINEAN, PAA EGITEKO DUGUN MODUAN ERAGINA BAITUTE
17 PAArako testuingurua eta aldeko baldintzak sortzea.
18 Erabakiak hartzea metodologia mistoetan oinarritutako elementu berrien bidez (Ohiko adierazleei herritarren beharretatik eta lehentasunetatik datozen adierazle berriak gehituz, adibidez: Pazienteak, erakundean eta haien esku-hartzeak eta inguru sozialari erreparatuz).
19 PAAri erreparatuz egin beharreko ebaluazioaren kodiseinua.
20 Antolaketa-aldaketako prozesua errekrutatze, hautaketa eta garapen profesionaleko prozesuetan, profesionalak modu egokian integratu ahal izateko, erakundea, beharrak pertsonak eta komunitatea ezagutzeko eta haien ezagutzarekin eta esperientziarekin lagundu ahal izateko.
21 Konplexutasunaren eta lan-kargen arteko harremana berrikustea, rol berriak eta eskumenak ere
PAArako eta lan komunitarioko eta soziosanitarioko agendak integratzea.
22 Komunitateko agenteekin (hirugarren sektorea, eskola, elkarteak, landa-eremuko emakumeen sareak eta abar) aliantzak eta elkarlan estrategikoak ezartzea.
23 Osasuneko arreta eskaintzeko eremu fisiko berriak definitzea, osasun-zentroetatik eta kontsultetatik
9. Elkarlana, inteligentzia eta taldeko ikaskuntza sustatzea eta horien eragina osasun-sisteman, pazienteen komunitateen, paziente profesionalen, pazienteen eta senitartekoen arteko loturak ezartzeko, ezagutzak partekatzeko eta abarretarako eremuak sortzeko tresna gisa.
10. Ikaskuntzako eta berrikuntzako komunitateen metodologiak sustatzea.
11. Parte-hartzea erraztea sistemaren maila ezberdinetan, pertsona guztien pazienteak, familia, komunitateak eta profesionalak- ahotsa eta ikuspegia txertatzeko.
12. Pertsonalizazioa, pertsona eta komunitateen beharrei eta lehentasunei buruzko ezagutzaren arabera egokitzera zuzenduta.
13. Puntu kritiko eta egiaren uneak gisa identifikatutako igarotze-puntuak berriz diseinatzea.
14. Bezeroaren Arreta Eremua eta Osarean eta antzeko Zerbitzu ez presentzialek eskaini dezaketen euskarria berriz diseinatzea.
15. Harremanak egituratzea eta planifikatzea eta partekatutako eremuak sortzea, komunikazio-bide formal eta informaletatik osasuneko eta gizarte laguntzako programak sustatzen dituzten erakunde ezberdinen artean.
16. Zaintzaileak zaintzea.
-
10
kanpo.
24 Osasun-agenteen artean partekatutako lidergoa sustatzea.
25 Komunikazioa eta partekatutako teknologia gehiago.
PAAra hurbiltzea errazten duten ekimenen eta tresnen bankua
Domeinu Talde honek bokazio praktikoa du eta ekintzara zuzenduta dago. Horregatik, esparru
ezberdinetako pertsonei tresna praktikoak emateko, identifikatutako ekintza-lerroetan lan
egin ahal izan dezaketen, tresnen eta esperientzien Banku bat sortzea planteatzen da.
Horrekin, erakundeetan aldeko testuinguruak sor daitezke; hau da, profesionalei eta arreta-
moduei pertsonekiko duten harremanean PAAren printzipioak integratzeko aukera eman ahal
diete. Jarraian azaltzen diren ekimenen edo tresnen lehenengo banku honek ideiak, tresnak
eta proiektuak azaltzen ditu, literaturakoak eta Jardunbide Egoki batzuenak ere. Horiek denon
eskura jartzen dira aberasteko eta esperientzia, ekimen, testuinguru eta erantzun propioetara
egokitzeko.
1. Pazientea ardatz duen arretaren eszenatokia eta oinarrian indartzeko tresnak.
2. Paziente eta familiekin modu eraginkorrean komunikatzeko tresnak/ekintzak:
enpatia hobetuz.
3. Zaintza pertsonalizatzeko tresnak/ekintzak.
4. Pazientearentzako informazioa, osasun-hezkuntza, alfabetatzea osasunean, parte-
hartzea eta, azken finean, paziente eta zaintzaileen ahalduntzea hobetzeko
tresnak/ekintzak.
5. Profesionalei ematen zaien zainketa hobetzeko tresnak/ekintzak.
6. Harrera egiteko instalazioak/eremuak hobetzeko tresnak/ekintzak.
7. Behar izpiritualari erantzuteko eta herritarren sinesmen-esparruarekin adeitsua
izateko tresnak/ekintzak.
Kontzeptualizaziotik ekintzara
IntegraSareatik sareari jarraitasuna ematea planteatzen da, Sare Korporatiboaren oinarriak
diren jardunbide hauetatik abiatuz:
1. Integrasarea Laborategi Korporatiboa indartzea.
2. Jardunbide Egokien Behatoki bat sortzea.
3. Profesionala aldaketa-agente bihurtzea.
4. Ikuspegi berriak txertatzea, metodologia berriak aplikatuz.
-
11
Horretarako, IntegraSareko Bulego Teknikotik, hurrengo lan-ibilbidea proposatzen da:
1. Ekintzak eta Programak lehenestea.
2. Sinergiak beste ekimen batzuekin lantzea.
3. Sarearen printzipioak, metodologiak eta lan-tresnak partekatzea eta hedatzea.
PAA inplementaziorako proposamenak: Hazitegia
PAA Gena duten proiektuak garatzeko tresna, Laborategi korporatiboaren esparruan, PAA
Hazitegia da, IntegraSareak eskaintzen duen tresnetako bat, Pertsonak ardatz dituen arretaren
esparruan hautatutako edo proposatutako proiektuak diseinatzeko, esperimentatzeko eta
garatzeko.
Une honetan, 2 erronka lantzen ari dira (Aringarriak eta Alta) pazienteen eta familien eta baita
talde profesionalaren beharrak eta itxaropenak jasotzeko modu berri bat erabiliz, pazienteekin
eta profesionalekin kodiseinuko zerbitzuen diseinu berriak txertatzeko.
PAA proiektuen Hazitegiarekin batera, IntegraSarearen Laborategi korporatiboak elementu
hauen begitantzen ditu:
Elkarlanerako topaketak egitea, hazitegiko proiektuak partekatzeko eta aberasteko
eta metodologia ezberdinak probatzeko.
Proiektuekin lotuta dauden profesionalak aldaketa-agente bihurtzea.