ozono geruza(miren angela)

8
OZONO GERUZA Miren Ruiz eta Angela Fullaondo

Upload: gorrondatxe

Post on 19-Jul-2015

652 views

Category:

Education


1 download

TRANSCRIPT

Page 1: Ozono Geruza(miren angela)

OZONO GERUZA

Miren Ruiz eta Angela Fullaondo

Page 2: Ozono Geruza(miren angela)

Ozonoaren sorkuntza

Energia kantitate handiak oxigeno molekulekin kontaktuan sartzen direnean ozonoa sortzen da, hauek atomo bakarretan zatituko dira oxigeno molekulekin erreakzionatzeko. Katalizatzaile baten bidez erreztuko da erreakzioa eta ozono molekulak sortzen dira. Gas hau oso ezegonkorra da eta hirugarren oxigeno atomoak normalean ihes egiten du segundo batzuk pasatzen direnean.

Atmosferako ozono kantitate gehienak izpi ultramoreengatik sortzen dira, atmosferan sartzen direnak eta estratosferako garaiera (10-50 km) erreakzio fotokimikoa sortzen dute.

Page 3: Ozono Geruza(miren angela)

Ozonoaren sorkuntza

Oxigenoaren formazioa landare-kopuruarekiko zuzenki proportzionala da funtzio klorofilikoaren eraginez. Landaretza handiena tropikoen artean dago; hots, Amazonia eta Asia hegoaldea, esaterako, baso zein landaretza ugari dutelako ezagunak dira.

Bestalde, eguzki-argiak gehien jotzen duen lekua ere tropikoen artekoa da. Beraz, ozono-kantitaterik handiena tropikoen arteko lurren gainean sortzen da.

Page 4: Ozono Geruza(miren angela)

Erradiazio ultramoreakEguzkitik Lurrera datozen uhin ultramoreek erredura

larriak sorraraz ditzakete, eta azaleko minbiziaren arriskua handiagotu. Erradiazio hori Lurrera zuzenean helduko balitz, bizitza ezinezkoa izango litzateke gure planetan.

Eguzkiak uhin luzera ezberdineko erradiazioa igortzen du, hiru erradiazio mota aurkitu daitezke:

· UV-A uhin luzera handikoa

· UV-B uhin luzera ertainekoa

· UV-C uhin luzera gutxikoa

UV-C erradiazioa biosfera bizitzarako hilgarriena da.

Page 5: Ozono Geruza(miren angela)

Ozono zuloaOzonoa oso gas ahula da eta

kloroarekin edo giza ekintzen ondorioz atmosferara isuritako beste substantziekin erreakzionatzean hondatu egiten da. Azken urte hauetan ikusi ahal izan denez, ozono geruza hori mehetu egin da, eta zulo handi bat ere nabaritu zaio Antartikaren parean. Badirudi ozono geruza horren galera hegazkin supersonikoek eta CFC izeneko gaiek (klorofluorokarbonatuak) eragiten dutela. Aerosol (esprai), hozkailu eta girogailuetan erabiltzen dira aipatutako substantziak.

Page 6: Ozono Geruza(miren angela)

Ozono geruzaren bilakaera

Page 7: Ozono Geruza(miren angela)

Arazoak saihesteko

•Zentral termikoek isurtzen duten poluzioa kontrolatu beharra dago,

tximinietan iragazki sistema egokiak ezarriz.

•Ibilgailu partikular gutxiago erabili behar da eta garraio publikoa edo

bizikleta gehiago.

•Ibilgailuen ihes-hodietatik botatzen diren gasen kantitatea txikiagotu behar

da. Horretarako, katalizatzaileak* erabiltzea da zuzenena.

•Poluzioaren aurkako arauak indartu behar dira.

*Katalizatzaileak erreakzio kimikoetan erreakzioaren abiadura geldotzea

edo bizkortzea lortzen duten substantziak dira.

Page 8: Ozono Geruza(miren angela)

Ondorio kaltegarriak gizakiarentzat

• Azaleko minbizi onak nahiz txarrak sortu eta indartzen ditu.

• Eguzki erredurak sakontzen ditu eta azala zahartzen du.

• Dermatitis alergikoaren eta toxikoaren arriskua areagotzen du.

• Immunitate sistemari kalte eragiten dio.

• Begiei kaltetzen ditu.

• Bakterio eta birusen zenbait gaitz indartzen ditu.