ozeko aztia

13
MAIZTEGI HERRI ESKOLA

Upload: lolimonasterio

Post on 03-Jul-2015

552 views

Category:

Education


4 download

TRANSCRIPT

Page 1: Ozeko aztia

MAIZTEGI HERRI ESKOLA

Page 2: Ozeko aztia

Dorita Kansaseko baserri baten bizi zen neskatxa bat zen. Bere izeba-osabarekin eta Toto deitzen zen bere txakurtxoarekin bizi zen, Toto bere lagun onena zen.

Egun baten, Totorekin jolasten zegoenean baserriaren inguruan, tornado bat hurreratu zen, baina Dorita ez zen ohartu. Ikusi zuenean, etxerantz korrikan hasi zen, baina jadanik berandu zen . Korrikan zihoala estropezu egin, erori eta azkenean tornadoak harrapatua izan zen bere txakurtxoarekin.

¡Oh ez! Tornado bat! Goazen etxera Korrika!

Page 3: Ozeko aztia

Osabak eta izebak tornadoak Dorita nola eramaten ikusi zuten, baina ezin izan zuten ezer egin.

Oh, tornadoak Dorita harrapatu du!

Ez gara konturatu eta orain berandu da!

Dorita eta Toto tornadoarekin batera hegaz joan ziren eta, halako batean, beraientzat guztiz ezezaguna zen lurralde baten lurreratu ziren.

Page 4: Ozeko aztia

Lurralde hartan jende bitxiarekin egin zuten topo . Horien artean maitagarri bat zegoen eta Doritak etxera itzultzeko bideari buruz galdetu zionean, Oz izeneko lurralde baten bizi zen aztiaren bila joateko aholkatu zion. Ez galtzeko baldosa horiz egindako bideari jarraitzeko esan zien eta Dorita eta Toto martxan jarri ziren. siguieron.

Bilatu Ozeko aztia eta txerako bidea aurkituko duzue

Page 5: Ozeko aztia

Bidean zihoazela txorimalo batekin egin zuten topo. Txorimaloa oso triste zegoen burmuinik ez zuelako. Orduan Doritak beraiekin joaten gonbidatu zuen, Ozeko aztiak lagunduko zioala esanez.Hori entzuterakoan txorimaloa oso pozik jarri zen eta beraiekin joatea erabaki zuen.

Bumuin bat nahi dut!

Bumuin bat nahi dut!

Etor zaitez gurekin eta Ozeko aztiak burmuin bat emango

dizu!

Page 6: Ozeko aztia

Bidean aurrera egin zuten hirurak, eta halako batean, zuhaitz baten azpian eserita zegoen latorrizko gizon batekin egin zuten topo. Hau ere triste zegoen bihotza falta zitzaiolako. Doritak hori entzuterakoan beraiekin joateko esan zion eta latorrizko gizona ere taldera gehitu zen.

Lagunok! Bihotz bat behar dut. Lagundu ahal didazue?

Etorri zaitez gurekin! Ziur nago aztiak lagundu ahal izango

zaituela!

…Burmuin bat lortzea espero dut…

Page 7: Ozeko aztia

Bideari ekin zioten lau lagunen eta pizkat aurrerago joan zirenean lehoi bat ikusi zuten. Toto zaunkaka hasi zen eta lehoia beldurtuta zuhaitz baten atzean gorde zen.

Lehoia ausarta ez zelako zegoen negarrez. Eta besteen istorioak entzun ondoren beraiekin joatea erabaki zuen falta zitzaion ausardiaren bila.

Ausartagoa izatea gustatuko litzaidake

¡ Guau Guau Guau !

Goazen denok batera Ozeko aztiaren bila , gure desioak bete

daitezen.

Page 8: Ozeko aztia

Ozera heldu zirenean zaindari batek atetzar bat ireki zien eta azkenean aztiarekin hitz egiteko aukera izan zuten . Bakoitzak desio zuena eskatu zion.

Hor dago gaztelua!

Aztiak lagunduko ziela esan zien baina baldintza bat jarri zien, lehendabizi sorgin maltzur bat hil behar zuten. Denok ados zeuden eta sorginaren bila joan ziren

Lagunduko dizuet, baina lehenengo erresumako sorgin maltxurrena akatu

behar duzue!

Page 9: Ozeko aztia

Gaztelutik atera zirenean, Dorita eta bere lagunak mitxoletaz jantzita zegoen zelai batetik pasatu ziren eta mitxoleten usainaren ondorioz lokartu egin ziren eta sorginak bidalitako tximu hegalari batzuk bahitu egin zituzten.

Harrapatu denak eta ekarri ona!

¡Bang!

Hau da logurea. Sorginkeria dirudi!

zZZzzZ

Page 10: Ozeko aztia

Esnatu zirenean sorginarekin zeuden. Doritak ez zekien zer egin eta bat batean ondoan zuen ur balde bat hartu eta sorginari bota zion aurpegira. Sorgina desegiten hasi zen garrasi artean eta pis-pas batean desagertu zen bost lagunen harridura aurpegien aurrean. Sorgina zegoen tokian ur potzu bat bakarrik geratu zen

Sorginarekin amaitu zutenez aztiaren bila joan ziren. Aztiak lehoiari, txorimaloari eta latorrizko gizonari lagundu zien. Baina Doritari ezin ziola lagundu esan zion.

Esnatzeko ordua zen!

¡Plash!

Desintegratzen ari naiz!

Page 11: Ozeko aztia

Totó, oso azkarra zenez aztia gizon zahar bat besterik ez zela eta denak engainatuta zituela konturatu zen. Gainera handik alde egiteko prestatzen zegoela ikusi zuen.

Globo bat zeukan alde egiteko eta Doritak berarekin joatea erabaki zuen.

¡ Guau Guau Guau ! Hemendik alde egin behar dut !

Globo honekin hemendik

irtetzea lortuko dut

Gu ere globoan joango gara

Page 12: Ozeko aztia

Globoan zihoazela, Toto erori egin zen eta Doritak salto egin zuen bere atzetik salbatzeko asmoz. Jausialdian neskatoak bere lagun guztiekin amets egin zuen eta maitagarriaren ahotsa entzun zuen :- Etxera itzultzea nahi baduzu pentsatu hau “Inon ez naiz egongo etxean baino hobeto”.

Eta horrela egin zuen. Esnatu zenean bere osaba-izeba garrasika zeudela entzun zuen eta kanpora atera zen korrikan. Den-dena amets bat izan zen! Berak inoiz ahaztuko ez zuen ametsa… Eta ziur bere lagunak ere ez.

Neuk salbatuko zaitut,

Toto !

Page 13: Ozeko aztia