otsaileko ahoz aho
DESCRIPTION
Otsaileko alea: - 2012ko itxiera eta 2013rako erronkak - 50. urteurrena - bizikleta ibilaldiak - ...TRANSCRIPT
2013ko otsaila Ahoz aho
2012ko itxiera eta 2013ko erronkak
Bileretako erabilerak gora
Euskara Normalizatzeko Plana Copreciko Gestio Sisteman
txertatzeko urratsak:
Euskara Normalizatzeko Politikan zehaztutako irizpi-
deak Copreciko prozesuetan txertatzen hasi
Ekipoetako Gestio Plan eta helburuen artean euskara
normalizatzeko helburuak ere txertatu
Eskaini diren prestakuntzen artean %18a soilik izan da eus-
karaz.
Kanpo irudian behera egin dugu: Copreciren inguruan argi-
taratutako iragarki gehienak gazteleraz izan dira
Kontratazio irizpidearen betetze maila altua izan bada ere,
desbiderapenetan adaptazio planak zehaztea falta zaigu.
Dagoeneko, 2012a atzean utzi dugu eta hasiak gara 2013an lehenengo urratsak
ematen. Beraz, urtea behar den bezala hasteko, hemen bildu ditugu pasa den
urtean ondo egindakoak eta hobetzekoak.
Ibilbide oparoa egin dugu eta bide berrietan urratsak ematen jarraitu behar
dugu. 2013rako erronka polita izango da ondo egindakoak daudenetan manten-
tzea eta harridura ikurraren ondoko zerrendatxoa geziaren eremura pasatzea.
Horretarako, denon prestutasuna beharrezkoa da eta bereziki honako hiru ere-
muak azpimarratu nahi ditugu.
SISTEMAN INTEGRATU
Ekipoetako helburuetan
euskara normalizatzeko
helburuak txertatzen ja-
rraitu.
FUNTZIO PROPIOAK
Euskararen arnasguneak
sustatu eta babesten ja-
rraituko dugu.
HARREMANAK LANDU
Orain arte bezala, elkar-
lanean jarraituko dugu
Iradokizunen txokoa
martxan jarriko dugu.
Aurreko alean Iñigo Peñagari-kanorekin jardun genuen 50 ur-teurrenaren inguruan.
Ospakizun berezia izango dela iragarri zigun eta Ahoz Ahon ere txoko bat gorde nahi diegu urte berezi honetan antolatuko diren kontuei.
Dagoeneko, Copreciko txoko guztiak zenbaki borobil horre-kin apainduta ditugu.
Sarean ere, presentzia areago-tzeko bitartekoak jarri dituzte eta horren erakusle ditugu fa-cebook, flickr edota vimeoko profilak.
Flickr-en adibidez, duela 50 ur-teko argazkiak ikus ditzakegu; hemen hau adibidez.
Baina horretaz gain, Aretxaba-letakoaz gain, Coprecik dituen gainontzeko plantetako argaz-kiak ere ikus ditzakegu.
Saltseatu:www.flickr.com/copreci
Copreciko batzuk, bizikletaz ibiltzeko
elkartzen gara. Ahoz Aho erabiliz, zu-
ekin konpartitu nahi ditugu egiten di-
tugun ibilbideak, zuek ere ezagutu eta
hurrengo batean egiteko aukera izan
dezazuen.
Gaurkoan ELIZATEETAKO IBILBI-
DEA da proposatzen dizueguna. As-
telehenetako gure irteera izaten da
eta izenak dioen bezala, inguruko eli-
zateak zeharkatzen ditu.
Aretxabaletatik Eskoriatzara joan on-
doren, handik Bolibarrera joaten gara.
Bertan, mandobidea hartu eta Era-
ñara jaitsi ondoren, Mendiola, Arka-
razo eta Bolinako elizateak igarotzen
ditugu. Arientzara heldu ondoren,
Koruetarako bidea hartzen dugu. Ur-
kulu inguratu ondoren, Azatzako bi-
degorritik Aretxabaletara berriz.
Maite ditut maite gure bazterrak…
Gaurko berbie irakurle ano-
nimo baten bidali digu
Sukaldeko trapua edo
baieta.
Eskerrik asko!
Sarritan ez da beharrezkoa
itzulpena literala izatea ezta?
Lokal freskue jarriko
balu, primeran!
Guztira, 16,490 kilometroko ibilaldia.
Altuerarik garaiena 538 metrokoa da
(Irantzube baserri inguruan) eta des-
nibela 298 metrokoa.
Bidean, Mendiolako bidegurutzean,
bitxikeria bat dago. Bertan, Amabirgi-
naren irudia duen monumentu bat
dago baina, zer dauka goiko partean?
Dakienak bidali dezala bere erantzuna
Euskara Planeko helbidera edo deitu
dezala 220 telefono luzapenera.
Zuk ere zure ibilbidea bidali nahi iza-
nez gero, aurrera!
Maite ditut maite gure bazterrak…
www.flickr.com/mikelo
EROSITAKO PREZIOAN...
BITXIKERIAK
Dagoeneko, pare bat hila-
bete pasa dira Donostiako
San Telmo Museoan Badu,
bada. Euskara mundu elea-
nitzean erakusketak ateak
zabaldu zituela.
Koldo Mitxelenak esana da
“Euskararen egiazko miste-
rioa iraupena da, ez jatorria”. Hori abiapuntu hartuta, mundu eleani-
tzaz eta hizkuntza arteko bizikidetzaz hausnartu eta eztabaida-
tzeko gunea da erakusketa. Hizkuntza bizirik da hiztunik badu, ika-
sia bada, maitalerik badu, irakatsia bada, erakarmenik badu, bizia
bada… Euskarak baldintza horiek guztiak bete dituelako iraun du,
baina zein da bere etorkizuna egungo mundu eleanitzean?
Oraindik ere, otsailaren 17ra arte, San Telmo museoan ikusteko au-
kera duzue eta bestela www.badubada.com webgunea bisita deza-
kezue.
Calvet Barometroak munduko hiz-
kuntzen bizi-indarra edo “pisua”
neurtzen du. 2012ko datuak kale-
ratu berri dira eta bertan, inoiz
baino hizkuntza gehiago sailkatu
dira.
Hiztun kopuruaz gain, hizkuntzaren
pisua neurtzeko bestelako faktore
batzuk ere kontuan hartuta, bizi-
indar handiena duen hizkuntza ingelesa da, bigarrena gaztelania eta hiruga-
rrena frantsesa. Sailkapen honetan mandarinera 10. lekuan geratu da eta eus-
kara berriz, munduko 51. hizkuntza. Informazio gehiago: http://goo.gl/dCSCo
Euskara da munduko 51. hizkuntza