ostirala 2018ko ekainaren 22a ix. urtea 358. zenbakia eztabaida … · 2018. 6. 22. · di...

8
IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA BOB EDME Alternatiba Itzulia Paristik abiatu zen, ekainaren 9an, eta urriaren 6an iritsiko da Baionara b Bertan izanen da bigarren Alternatiba Herria, herritarrak klima aldaketaz sentsibilizatzeko xedearekin b 4-5 Baionako Alternatibara bidean dira Xixtroak Kostaldeko herrietara ere banatuko dituzte Hazparne inguruko laborarien ekoizpenak 3 Baionako Herriko Etxea Hiriko kameren eraginaz eztabaida eskatu du oposizioak 2 Ostirala 2018ko ekainaren 22a IX. urtea 358. zenbakia www.iparraldekohitza.eus [email protected]

Upload: others

Post on 28-Jan-2021

1 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

  • IPAR EUSKALHERRIKOHITZA

    BOB EDME

    Alternatiba Itzulia Paristik abiatu zen, ekainaren 9an, eta urriaren 6an iritsiko da Baionara b Bertanizanen da bigarren Alternatiba Herria, herritarrak klima aldaketaz sentsibilizatzeko xedearekin b 4-5

    Baionako

    Alternatibara

    bidean dira

    Xixtroak Kostaldeko herrietaraere banatuko dituzte Hazparne

    inguruko laborarien ekoizpenak

    3Baionako Herriko EtxeaHiriko kameren eraginazeztabaida eskatu du oposizioak

    2Ostirala

    2018ko ekainaren 22aIX. urtea358. zenbakia

    [email protected]

  • Ekhi Erremundegi Beloki Baiona

    Egokia ote da hirian zehar segur-

    tasun kamerak ezartzea? Baiona-

    ko herriko kontseiluak hiriko

    zenbait gunetan hamahiru ka-

    mera gehiago ezartzeko Frantzia-

    ko Gobernuari diru laguntza bat

    eskatzea erabaki ondotik, segur-

    tasun neurrien inguruko eztabai-

    da sakona eskatu du oposizioak.

    «Presaka» aritzea leporatzen

    diote gehiengoari, eta erabaki

    egokia hartu ahal izateko infor-

    mazio guzia ez ematea.

    Ekainaren 7an egin zuten he-

    rriko kontseiluaren arabera,

    Baiona Txikian eta Handian zazpi

    kamera ezarri nahi lituzkete, bost

    Lauga gelaren inguruetan, eta

    beste bat Santa Espiritu auzoan.

    Horrez gain, Baionako bestetara-

    ko sartzea ordaintzeko ezarriko

    dituzten guneak zaintzeko, beste

    11 kamera gehiago ezarri nahiko

    lituzkete. Guziaren kostua:

    130.000 euro inguru, herriko

    etxearen hitzetan. BVO ezkerre-

    ko talde politikoak erabakiaren

    kontra bozkatu zuen, eta Baiona

    2014 eta Ezkerreko Fronteak osa-

    tzen duten koalizioa abstenitu

    egin zen, Martine Bisauta eta Je-

    rome Agerre gehiengoko axuan-

    tak bezala.

    «Laugarren aldia da gisa horre-

    tako delibero bat aurkezten digu-

    tela herriko kontseiluan. Baina

    galdera ez da kamerak jartzearen

    alde garen ala ez; galdera da ea ka-

    mera horiek diruztatzeko diru la-

    guntza bat eskatzearen aldekoak

    garen», deitoratu du Jean Claude

    Iriart Baiona 2014ko hautetsiak.

    Hain zuzen, herriko kontseiluari

    iritzirik eskatu gabe erabaki deza-

    ke kamerak ezarri ala ez; haatik,

    diru laguntza bat eskatzeko herri-

    ko kontseiluaren beharra du.

    «Guk hasieratik erran genuen ez

    genuela printzipiozko jarrera bat

    hartuko eta kasuz kasu aztertuko

    genuela. Iruditu zaigularik kame-

    ra ezartzea egokia edo baliagarria

    izan zitekeela, baietz bozkatu

    dugu, eta, ikusi dugularik kasik

    debaldetan ezarriak zirela, hor ez

    dugu onartu», adierazi du. Iriar-

    ten hitzetan, hamahiru kamera

    gehiago ezarri nahi dituzte, baina

    ez dute «sekula» aipatzen zer

    helbururekin. «Guk nahi dugu

    funtsezko debate bat eztabaida-

    tzeko zer den haien estrategia,

    zergatik ezartzen diren kamerak,

    zer irizpide aplikatuz diren le-

    kuak hautatzen, eta gehiago

    dena, ez dute sekula aipatzen as-

    katasun indibidualaren proble-

    ma».

    Iritzi berekoa da Herve Pallas

    BVO taldeko kidea ere. «Oraingo

    honetan kontra bozkatu dugu, se-

    gurtasun kameren orokortzearen

    kontra gaudelako. 2017an, biz-

    pahiru aldiz bozkarazi digute ka-

    merak ezartzea, eta orain berriz

    mahai gainean ezartzen digute,

    sekula aipatu gabe hiri mailako

    eskema orokor bat. Beste aldietan

    abstenitu ginen, eta oraingo ho-

    netan kontra bozkatu dugu».

    Baionako hirian zehar gaur egun

    dagoen kamera kopuruaren berri

    jakin nahi izan du Ipar Euskal He-

    rriko Hitza-k, baina komunikazio

    zerbitzuari egindako eskaerak

    erantzunik gabe gelditu dira.

    Alde onak eta txarrakIriart eta Pallasek irakurketa bera

    egiten dute hiriko segurtasunari

    dagokionez: ez dute «jarrera dog-

    matikorik» kamerak ezartzearen

    alde edo kontra, baina, ezartzeko-

    tan, azterketa sakon baten ondo-

    rioa izatea nahi dute. Bi adibide

    eman ditu Iriartek. Orain dela hi-

    labete batzuk, La Floride kirol ze-

    laian sartu eta desmasiak eragin

    zituen ezezagun talde batek. Ha-

    ren iritziz, kasu horretan kamera

    baliagarria izan daiteke, eta eragi-

    na izan dezake. Kontrako adibi-

    detzat, karrika batean kamera

    ezartzea aipatzen du, deitoratuz

    jadanik anitz badirela Baionan.

    «Hor kamera ezartzen da jende

    batzuk kexatu direlako, baina ez

    du arazoa konpontzen. Gehienez

    ere arazoa mugitzen du, baina ez

    du konpontzen». Kamera ani-

    tzek segurtasunari baino gehiago

    komunikazio helburuei erantzu-

    ten diela uste du. Haren hitzetan,

    funtsezkoa da xarta edo araudi

    «biziki zehatz bat» idaztea ka-

    meren ezartzeari koadro bat ema-

    teko.

    Ikerketa batek baino gehiagok

    erakutsi du kameren erabilpenak

    ez duela funtsezko eraginik Poli-

    ziaren ikerketetan, eta hori azpi-

    marratu du Herve Pallasek ere:

    «Zinezko ebaluazio bat behar da

    Baionako segurtasun kameren

    eragina neurtzeko». Ekainaren

    7ko kontseiluan eztabaida ireki-

    tzea onartu zuen auzapezak; opo-

    sizioko hautetsiak zain dira.

    Hamahiru kameragehiago BaionanHiri erdian eta Lauga kiroldegi inguruan ezarriko dituzteb Oposizioak eztabaida eta ebaluazio «sakona» eskatu ditu,segurtasun kameren eragina eta baliagarritasuna neurtzeko

    Segurtasun kamera bat, Baiona erdialdeko karrika batean. HITZA

    AdministrazioAuzitegian salatudute Baionakobesten ordainketa

    RPolemika hasi besterik ez

    da egin. Baionako Herri-

    ko Etxeak aurtengo festetarako

    sartzea ordaintzea erabaki eta

    aste gutxira, neurria Paueko

    Administrazio Auzitegian sala-

    tzea erabaki du Baionako gazte

    batek. Bestetako ostiral eguer-

    ditik igande arratsera arte zortzi

    euro ordaindu beharko ditu fes-

    tazaleak astebururako sarrera

    lortzeko.

    Zuzenbide fakultateko ikas-

    lea da Joe Mendes, eta PS alder-

    diko kide ere bada, baina hasie-

    ratik argi utzi nahi izan du «bere

    izenean» egin duela desmartxa,

    nahiz eta alderdi kideek «sos-

    tengua» erakutsi. «Baionako

    bestek berebiziko garrantzia

    dute gure herriarentzat eta kul-

    turarentzat; urteroko ekitaldi

    handiena da. Sartzea ordainaraz-

    teak kalte eginen die bai bestei

    eta baita Baionako hiriari ere».

    Mendesen arabera, herriko

    etxearen erabakiak arazo juridi-

    ko bat baino gehiago du, baina,

    komunikabideek behin eta be-

    rriz galdetuta ere, ez du zehaztu

    nahi izan zer izan daitezkeen

    arazo horiek, ezta bere aboka-

    tuak ere. Lansari finkorik gabe-

    koa izanik laguntza juridikoa es-

    kuratzeko aukera duela azaldu

    du, eta horri esker diruztatuko

    duela salaketa.

    130.000KAMEREN KOSTUA

    Hiri erdian hamahiru kamera

    gehiago ezarri nahi ditu Baionako

    Herriko Etxeak, eta beste 11,

    Baionako bestetarako sartzea or-

    daintzeko ezarriko dituzten gune-

    ak zaintzeko. 130.000 eurokoa iza-

    nen da kostu orokorra, herriko

    etxearen arabera.

    2 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko ekainaren 22aGaiak

  • Joanes Etxebarria Maule

    Gasna hemen, eztiahan... Etxaldeeta-ko mozkinak kon-tsumitzen dituzte-nek bidea egin be-

    har dute gehienetan. Egunarraina eta bihar haragia nahibada, zer erranik ez. Kalitatezkoelikagaiak bilatzen dituztenakanitz diren garaietan, laborariaksalmenta zuzenean aritzea ohi-koa bilakatu da. Hazparne es-kualdetik aterabide posible batezagutarazi zen 2016an: «Xixtro-ak elkarteari esker atzematenahal dituzu produktuak leku be-rean», azaltzen du elkarteko kideAndde Duboisek.2016an Xixtroak laborari taldea

    eskaintza aski zabala proposatzenhasi zen 130 mozkinekin: arrau-tzak, oilaskoa, behi, ardi etaahuntz gasna eta esnekiak, baraz-kiak, haragi freskoa... Aurten be-rriz, 250 mozkinetara luzatu dazerrenda eta Donibane Lohitzu-

    neko portuan ari den arrantzalebikote baten arraina ere hartzendute. Gainera, Lapurdiko hainbatherritako etxetara ere (Baiona,Angelu, Biarritz eta ingurukozenbait herritakoetara) eramatendituzte orain saskiak, etxaldetiketxera zuzenean. Arraina barne-aldera, barnealdeko mozkinakkostaldera.Hasiera batean Hazparne eta

    inguruetako sei etxalde elkartuziren xede kolektiboan, baina es-kaintza emendatzen joan denheinean beste laborari batzuk bil-du dituzte; haien web gunean(www.xixtroak.com) hamabostetxalde ageri dira gaur egun.Mozkin freskoak edo transforma-tuak, hautua zabala da.

    Kalitatea arauKalitatea da irizpide nagusia. Sor-tzaileen etxaldeetan izan edo ge-roztik proposatzen dituzten moz-kinen ekoizleen etxaldeetan, sor-markak dira arau, laborantzabiologikoa, Idoki edo AOC Irati

    bezalako labelak direla medio,besteak beste. Sormarka eta labelei «atxi-

    kiak» direla azpimarratzen duAndde Duboisek: «Pentsatzendugu jendeek behar dutela horiengainean bermatu ikusteko egitenditugun gauzek, nonbait, berme

    bat badutela, eta araudi horien bi-dez segurtamen bat ekartzen diekontsumitzaileei. Hori zinez in-portantea da gaur egun. Araudihorien bidez defendatzen dugunlaborantza herrikoi hori nahidugu aitzinean eman, hori egitenbaitugu gure etxaldeetan eta ho-rretan sinesten baitugu».

    Sasoiko produktuekin aritzeaeta ez urte osoan dena eskuraga-rri ukaitea, hori da logika. Elkar-teko kideak dionez, ohartzen aridira jendeek ere «geroz eta gehia-go kasu egiten dutela horri, nolaeginak diren gure produktuak,gure kabalak nola bazkatuak di-

    ren, nola sendatzen ditu-gun...». Etxaldeetankontsumitzaileen bisitakere ukan ohi dituzte. Duela bi urte abiatu

    zuten zerbitzua salmen-ta guneetan oinarrituazen. Baina web guneakere badu bere garrantziahasieratik Xixtroak xe-dean, mozkinak sarean

    ere salgai baitira. Orain arte, gisabat edo bestez 250 pertsonak —behin gutxienez— mozkinakmanatu dituzte. Orain, Lapurdipartean haien mozkinak gehiagoezagutarazi nahi lituzkete bezerokopurua ere emenda dadin. Azken asteetan, beren zerbi-

    tzua ezagutarazi nahian, hainbat

    aurkezpen egiten ari dira herrizherri, «jendeei esplikatuz hemenberean kontsumitzen ahal delaeta ez baitezpada beti karioagopagatuz. Hor ez da nehor gure ar-tean, zuzenean saltzen dugu. Pa-sarazten dugun mezua da he-mengo laborariak lagunduko di-tuztela hemen berean erosiz»,dio Duboisek.Web gunetik hautuak egin,

    erosi, etxera ekarrarazi. Sinple bi-lakatu da erosketa. Erlea enpresa-ren auto elektrikoak izanen dirahirietako etxez etxeko bidea egi-ten ariko direnak. Aiherra, Lekor-ne, Kanbo, Hazparne, Uztaritzeraberriz, salmenta guneetara era-maten dituzke saskiak. Kostaldera beti joan ezin dute-

    nen artean «arrakasta polita»ukan du arrainak Duboisen erra-netan. Sasoiaren araberakoarrain freskoa iristen da, bezpe-ran arrantzatua. Web guneko sal-menta hoberetan agertzen dirabehi esnea, entsalada edo sagarjusa, baina hautua anitza da.

    Sei etxalde elkartu ziren Xixtroak elkartean mozkinak salmenta guneetan ezartzeko. Gaur egun Baiona,Angelu eta Biarritzera eta inguruko zenbait herritara, etxera zuzenean eramaten dituzte etxaldeetatik.

    Etxaldetik etxera zuzenean

    2016an sortu zelarik, sei etxaldetako laborariak ziren Xixtroak elkarteko partaideak. Gaur egun mozkin eta etxalde gehiago dira. XIXTROAK ELKARTEA

    Lapurdiko hainbat herritakoetxetara ere eramaten dituzteorain saskiak, etxaldetiketxera zuzenean

    Web guneko salmenta onenenartean ageri dira behi esnea,sagar jusa edo entsalada,baina hautua anitza da

    3IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko ekainaren 22a Gaiak

  • Joanes Etxebarria

    Alternatiba He-

    rria duela bost

    urte izan zen

    Baionan, eta,

    geroztik, bide

    anitz egin du,

    Frantziako Estatuan bereziki;

    baina beste herrialde eta konti-

    nenteetara ere jauzi egiten hasi

    da. Klima aldaketari itzulia ema-

    teko aterabide konkretuetatik

    abiatzeak arrakasta lortu zuen

    hasieratik, eta udazken honetan

    30.000 bat pertsona espero dituz-

    te Lapurdiko hiriburuan.

    Testuinguruak badu inportan-

    tzia antolatzaileentzat. Bizi mugi-

    menduko Mattin Ihidopek

    2013koa oroitzen du: «Europan

    klimaren inguruko mobilizazio-

    ak ez ziren bete-betean; Kopen-

    hage ondotik, Bizi zen elkarte txi-

    ki gutxietarik bat batailatzen se-

    gitzen zuena». Cop 21 Parisko goi

    bilera diplomatikoa hurbiltzen

    ari zen garai hartan; «zentzuz

    hutsa» suertatu zen, Ihidoperen

    erranetan, baina Alternatibaren

    leloa defendatzen du: «Lurralde-

    etan ez dugu itxoiten, jendea mu-

    gimenduan da».

    Klima aldaketaren datu zienti-

    fikoak ere ezagutzera eman zituz-

    ten lehen edizioaren data ber-

    tsuan, GIEC klimaren adituen ba-

    tzordearen bidez. «Aitzinetik

    egin txostenetako datu txarrenak

    baieztatu zituen. Aldi oroz txos-

    ten bat egiten dutelarik datu des-

    berdinak ematen dituzte, eta ha-

    sieratik haien iragarpen ezkorre-

    nak dira gerora egiaztatzen dire-

    nak». Aurtengo edizioarekin ba-

    tean, beste txosten bat argitaratu-

    ko du batzordeak; hori ere

    ezkorra, Biziko kidearen hitzetan:

    «Parisko hitzarmena %100ean

    beteko balitz ere beroketa 3,5 gra-

    dutara igo litekeela dio, baita ere

    posibilitate bat badela hamarren

    gain sei gradutara irits dadin

    mende bukaeran. Sei graduz igo-

    ko balitz, ez dakigu planetaren

    parte askotan nola bizirik aterako

    ginatekeen ere».

    Klima aldaketaz arduratuak di-

    ren pertsona andana batek bat

    egin du, beraz, Alternatibak es-

    kaini duen mobilizazio mota

    «berriarekin». «Jendeak klima-

    ren arazoaz kontzientzia izanik

    ere, ez da erraza norberak gaia be-

    reganatzea, beldurra eragin leza-

    ke», Justine Roux Alternatibako

    kidearen arabera; «Ez baitugu

    hobendun argi eta bakarra identi-

    fikatzen», Ihidoperen ustez.

    «Sistema da aldatu behar dena»,

    gehitu du.

    Konkretutik abiatuzAlternatibaren parioa argia da:

    konkretura jotzea, «positibotik

    abiatuz». 2013an bezala, aurten

    ere hori da ardatza Ihidopek dioe-

    naz: «Erranez gauza anitz existi-

    tzen direla, beharbada jakin gabe

    ere, beroketa klimatikoari atera-

    bideak direnak. Errateko posible

    da, gauza horiek jadanik badira,

    eta alde positibora itzulikatuz:

    herri bat eginez, karrikak gurega-

    natuz, animazioak egin eta hitzal-

    di handietarako espazioak uka-

    nez».

    «Alternatiba herritarren egi-

    tasmoa da, eta, legeak edo bete-

    beharrak izan gabe ere, gaiaz

    arduratzea da ideia», argitu du

    Rouxek. Klima aldaketa aho guz-

    tietan ezagun bada ere, ez delako,

    haren ustean, aitzinatze nabar-

    menik gertatzen: «Nahiz eta tes-

    tuak izenpetuak izan, nahiz eta

    gogoetak eramaten diren, neu-

    rriak plantan emanak izateko

    beti denbora anitz behar dela

    ohartzen gara». Haren iritziz,

    Nicolas Hulot ekologista fama-

    tuak ministro lanetan ez du espe-

    rantza sobera eragiten: «Iduri

    zaigu esperantzak ekar zitzake-

    ten pertsona politiko batzuen

    engaiamendua pixka bat siste-

    mak jana izan dela».

    Ihidoperen arabera, Frantziako

    mugimendu ekologista ezkertia-

    rra arras teorikoan oinarritzen da:

    «Burua hausten da teoriarekin,

    politikoki zuzenarekin eta abar,

    baina maila konkretuan zailagoa

    da. Alternatiba, aldiz, arras alde-

    rantziz da; hasten zarenean anto-

    latzen ikusten duzu zein den le-

    kua, zein gela, nor mintzatuko

    den hitzaldian... Balio positiboen

    inguruan».

    Bizikletaz Paris eta Baiona

    lotzen ari den Alternatiba Itzuliak

    Europako bost estatu eta

    berrehun lurralde zeharkatuko

    ditu 5.800 kilometroko ibilbide-

    an. Geldialdi andana izanen da

    bidean, Rouxek zehaztu duenaz:

    «Batzuetan, hiri edo gune ezeza-

    gunak zeharkatuko ditu; gune

    horietan jadanik borrokan ari

    dira xede klimatizidoen kontra.

    Beste gune batzuk arras sinboli-

    koak dira: adibidez, Paris ingu-

    ruan, Gonesse hirian Europacity

    xedearen kontra ari izan dira,

    zentral nuklearren aitzinean, ez

    soilik herritarrak mobilizatuak

    diren guneetan, ez soilik hiri han-

    dietan».

    Lurraldeetan eragitekoAitzineko edizioko tematika be-

    rak ardatz hartuko dituzte ondo-

    tik, urriaren 6 eta 7an, Alternatiba

    Herrian: laborantza, ura eta elika-

    gaiak, garraioak eta mugikorta-

    suna... Bederatzi gune tematiko

    izanen dira orotara igandeko egu-

    narekin, eta aurtengo berrikun-

    tza ekofeminismoarena izanen

    da. Bizi mugimenduaren gogoe-

    tatik jalgiak dira gai horiek, lan za-

    bal baten baitakoak, Rouxek ze-

    haztu duenaz: «Lurralde buruja-

    be baten eraikuntzarako gogoeta

    bat da. Lekuko biztanleak trantsi-

    zio klimatikoaz sentsibilizatuak

    izan daitezen». Testuinguruak

    ere badu garrantzia lekuan leku-

    ko eragin nahi horretan, Frantzia-

    ko Estatuaren agendari beha bai-

    taude.

    Batetik, «gutxi aipatzen» bada

    ere, 20.000 biztanlez gorako herri

    elkargoek Aire, Energia eta Klima

    plan bat aurkeztu behar dute aur-

    ten. Rouxek dio ez dela anitz aipa-

    Ekainaren 9an abiatu zen bigarren Alternatiba Itzulia, eta Baionara urriaren 6an iritsiko da, azken etapan,Donostiatik abiatuta. Egun horretan eta biharamunean,herritarrak sentsibilizatu nahi dituzte lurralde bakoitzeanklimaren aldaketan eragiteko manerei buruz.

    Baionara iritsikoda Alternatiba

    Alternatiba Itzulia ekainaren

    9an abiatu zen Paristik, eta

    Baionara iritsiko da urriaren

    6an, Alternatiba Herriari

    hasiera emanez. ALTERNATIBA

    «Klima aldaketabaldintzatzen dutenerabakiguneen %50 eta%80 maila lokaleandirela diote ikerketek»Justine RouxBizi mugimenduko kidea

    «Parisko hitzarmena%100ean beteko balitz ere beroketa 3,5 gradutara igolitekeela diote»Mattin IhidopeBizi mugimenduko kidea

    4 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko ekainaren 22aAstekoa

  • tzen; «alta, behar lituzkete herri-

    tarrak kontsultatu eta gogoetak

    bultzatu». Bizi mugimendua,

    hain zuzen, hori segitzen ari da,

    baina zailtasunekin, Ihidoperen

    arabera: «Herri elkargoek asko-

    tan ikerketa bulegoen esku uzten

    dute lan hori, eta zinez garrantzi-

    tsua dena da ikusi ahal izatea he-

    rri elkargoek zer sartzen duten

    baldintzen bildumetan, egiazko

    borondate politikoa zein den iku-

    si ahal izateko». Euskal Elkargoa-

    ren kasuan, dokumentu hori es-

    kuratu nahian ari dira, baina

    «delikatua da, barne dokumen-

    tua baita», Biziko kideak zehaztu

    duenaz.

    Testuinguru politikoa baldin-

    tzatzeko herritarren egitekoa ga-

    rrantzitsua dela azpimarratu dute

    antolatzaileek, eta Alternatiba

    Herrian ere argi utzi nahi lukete.

    2020an herrietako hauteskunde-

    ak izanen direla bistan dute, eta

    lurralde ordezkariak hautatuko

    direla. «Klima planak idatziko

    dira; galdera da herritarrak aski

    mobilizatuko ote diren plan ho-

    riek jokoan denaren heinekoak

    izan daitezen», laburbildu du Bi-

    ziko kideak. Lekuan lekuko bote-

    re guneak ez gutxiesteko datuak

    zabaldu ditu Rouxek: «Badira

    ikerketak erakusten dutenak kli-

    ma aldaketa baldintzatzen duten

    erabakiguneen %50 eta %80 mai-

    la lokalean direla».

    Alternatiba konkretuari lotzen

    ahalegintzen dira behin eta

    berriz, eta Baionara joanen dire-

    nei horretarako parada eskain-

    tzea pentsatu dute: «Zazpi desa-

    fio izanen dira. Ideia da egun

    horretatik joatean jendea gauza

    konkretuekin abiatzea: energia

    berriztagarria hornitzaile bati

    harpidetzea, bankuz aldatzea...

    Gauza horiek egunean berean

    egiten ahalko dituzte», azaldu du

    Rouxek.

    Baionara iritsi artean, haatik,

    bereziki Frantziako Estatuan ibi-

    liko dira Alternatibako bizikletak,

    baina baita Europako beste lu-

    rralde batzuetan ere. Geldiune

    bakoitzean animazio edo hitzaldi

    desberdinak egiten dituzte, eta,

    2015eko itzulian ez bezala, biha-

    ramunetan bortizkeriarik gabeko

    ekintzarako formakuntzak egi-

    ten ari dira. Bi zango dituen filo-

    sofia deskribatu du Rouxek:

    «Bortizkeriarik gabeko ekintzak

    baliatzen ditugu kliman eta maila

    sozialean salagarriak zaizkigun

    xedeak borrokatzeko, eta, bestal-

    de, ekintza positiboa aldaketa

    ekartzeko».

    Baionako Alternatiba Egunen

    antolaketan buru-belarri ari dira

    Biziko kideak jadanik. Gogotsu

    direla begi bistakoa da, Ihidope-

    ren erranetan «gauza bikaina»

    baita Alternatiba, aitzineko al-

    dian ikusi zutenez, «egun horie-

    tarik jendea motibazioz beterik

    itzultzen baita».

    150ALTERNATIBA HERRIAK

    2013ko lehen edizioaz geroz-

    tik areagotu dira Alternatiba

    Herriak. Frantziako Estatuan

    egin badira ere gehienak, izan

    dira Dakarren, Haitin eta Do-

    nostian antolatu direnak ere.

    130 bat iragan dira, eta beste-

    ak laster izanen dira.

    2AURTENGO UGAZABAK

    Mariama Diallo antropologo

    senegaldarra da aurtengo Al-

    ternatiba edizioaren ugazama;

    Edgar Morin soziologo eta fi-

    losofo frantziarra, berriz, uga-

    zaita. Mariama Diallo izan zen

    Alternatiba Dakarreko bozera-

    maileetarik bat.

    200GELDIUNEAK ITZULIAN

    Ekainaren 9an abiatu zenetik

    urriaren 6ra arte, 200 geldiu-

    netik goiti eginen ditu Alterna-

    tiba Itzuliak. Leku bakoitzean

    antolaketa talde bat bada; ho-

    rietarik batzuetan, Alternatiba

    Herriak antolatu dituzten talde

    eragileak.

    5IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

    Ostirala, 2018ko ekainaren 22a Astekoa

  • Zubi bat

    euskarara

    Zubiak. Ez da erraza zu-biak eraikitzea. Ustedut beharrezkoa delanora goazen argi ukai-

    tea, zubiak eraikitzen hasi aitzin.Zer balio dute bestenaz zubiek,nehorat iristeko ez badira? Ani-tzetan zubigintza bihurtzen dahelburu. Baina ez dea helburuarriskutsua, alde batekoen helbu-rua baizik ez bada; gu beste alderahurbiltzeak, gure aldera nehorekarri ez, eta gu gure aldetik urru-nago ezarri baikaitzake. Uste dutzubiek bide izan beharko lukete-la. Noranzkoa argi ukan behar ho-rretarako.EHZk euskaraz (ere) bizi den

    mundu baten eta frantsesez biziden beste baten arteko zubia erai-kitzeko duen potentzialtasunazmintzo zinen, eta guztiz bat egitendut. Nik ere horretan ikusten dutiparraldeko bi munduren artekotalka nagusia, eta EHZk erronkahorri heltzea bikaina litzateke.Hala ere, uste dut zubi horren hel-burua jendea euskarara ekartzeaizan beharko litzatekeela.

    Horretarako, lehenik eta behin,argi ukan behar dugu jendea eus-kalduntzea ez dela lan erraza, etaorain arteko festibalaren forma-tuak ez lukeela helburu hori bete-ko. Euskara ikasteko gogoa pitzlezake, eta euskara ikasi ahala,euskarazko ingurune bat eskainiere bai. Baina ikaskuntza bidea daerronka handi bat, eta hizkuntzaohituren aldaketa bestea; horre-tan, beste elkarte eta dinamikekinelkarlan sakona sustatu beharkolitzateke, jendea euskarara eraka-rri soilik ez, euskarara ekarrinahiko bagenu. Horren harira, EHZ edo beste

    hainbat elkarte edo kolektiborenhizkuntza politikaz egin nahikonuke gogoeta. Usu, zubiak eraiki-tzea xede, geure burua elebidun-tzera jotzen dugu. Hainbat dudasortzen dizkidan kontua da hori.Alde batetik, ez dut uste afixa ele-bidun batek, bere horretan, jendeberria erakartzeko gaitasun han-dirik duenik. Bestetik, hori ez-euskaldunak euskarara hurbil-tzeko modu bezala planteatzea

    parte izan nahi badu euskara be-har duela, errealki behar; bere in-gurukoek ez dutela hizkuntza al-datuko beregatik, hizkuntza horriatxikiak direlako. Euskalduntzebidean, euskaldunek euskarare-kiko duten atxikimendua trans-mititzeaz gain, euskara ikasi nahiduen pertsona batentzat laguntzahandiena hori litzateke, euskarabehar duela sentiaraztea, eta bereinguruan euskaraz mintzatukozaizkion pertsonak ukaitea. Gizartean, orokorrean, euskara

    ez da behar erreal bat, edonor bizidaiteke euskararik gabe. Hizkun-tza bat ez bada beharrezkoa berelurraldean jai duela zioen Txillar-degik. Eta hala da, euskarak eus-karaz bakarrik diren eremuak be-har ditu irauteko. Izatekotan, gu-re eremuak izanen dira horiek,eta kontziente izan behar gara gu-re eskutan baizik ez dela. Ez ote gara, gure mundua ireki-

    tzearen izenean, mundu horretaneuskara ez beharrezko egiten ari?Batek ez dakielako, gure hizkun-tza aldatzeko prest bagara, zer ba-lio du gure hizkuntzak? Erakar-tzen dituen mundu hori euskarazbada, ikasiko dute; ez badutemundu horren parte izateko eus-kararik behar, zertarako ikasi? Nik uste dut mundu bat irisga-

    rri bereziki harremanek egiten

    dutela, ez afixa bateko hizkun-tzak. EHZrekin orokorrean erehori uste dut, hurbiltzen ez denjendea ez dela hurbilduko, eta zubiak ez direla eraikiko, gu geujende berriarengana joaten ez ba-gara. Horregatik uste dut herri-kako dinamikak suspertu behardirela, herrian herri, hurbiltasunpertsonaletik, errazago ikustenbaitut herriko jende gehiago lo-tzea. Bestalde, elkarte desberdi-nengana zuzenean hurbildu etaelkarlan proiektuak proposatzealitzateke bidea. Zubiak eraikitzeagisa horretan ikusten dut, harre-manetatik, ez jendea erakartzekoasmoz, hizkuntza aldatu edo ani-maleko kontzertuak antolatuz. Euskararako zubi ere harrema-

    nak izanen dira, eta zubiaren bes-taldean euskaraz bizi den munduerakargarri bat ikustea. Batzue-tan, sentitzen dut hizkuntzarengaiarekin burugogor eta erradi-kalegia naizela. Baina uste dutburugogorrak izan ez bagina as-paldi galdua genukeela eta erra-dikalak izan ezean inertziak ira-bazten duela. Zuk zer diozu, Ai-tor? Zer leku du euskarak zure in-gurunean? Zer atxikimendu etahizkuntza ohitura ikusten ditu-zu? Zer poztasun eta kezka ditu-zu zure ingurune hurbileko eus-kararen egoerarekiko?

    BERTSOA

    Zeru altuan zegoen jaunaksortu Adan eta EbaBeste bizpahiru brikola etaheldurik gauden menderaApez berriak jarri zaizkioteilatuetan beheraZeruko argia helaraztekoetxe guzien barnera.

    «Jaungoikoaren benedizioosoarekin egina...»dio apezak, haragizkoak,arima ezin animaegia bada, nola esplika,eguzkiaren ezinaeta azken sei hilabeteekekarri aro zikina?

    Bastiza horren egin beharrazaspaldian zen hausnartuEz zela aski erabiliata teilatuan ausartuBarnea ere bolta bat huntanhustu ta itxura txartuEliza bera goaitan dagogaztetxekoak noiz sartu!

    Zeru altuanISABELLE MIQUELESTORENA

    173FRANTZIAKO LEGEBILTZARRAK GALDUKO DITUEN DIPUTATUAK

    Diputatu kopurua apaltzeko, konstituzioaren erreforma bultzatu nahi du

    Emmanuel Macron Frantziako presidenteak. Pirinio Atlantikoetan, sei

    diputaturen ordez lau lirateke —ez dute zehaztu nola banatuak—. Fran-

    tziako Legebiltzarrak, berriz, 173 diputatu gutxiago izango lituzke.

    «Arazoa Euskal Herriaren etaParisen artekoa da. Arazoaatzeratu besterik ez dute eginnahi. Sartzea ahal bezain ongiprestatzen saiatuko gara gu»

    Hur GorostiagaSeaskako zuzendaria

    Ipar Euskal Herriko Hitzak irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400

    karaktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta Ipar Euskal Herriko Hitzak

    mozteko eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria

    adierazita: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko:

    [email protected].

    %

    Zerrenda abertzale «ireki» bat osatukodute Biarrizko abertzaleek 2020an

    BIARRITZ bBiarritz Bestelakoa talde abertzaleak 2020ko hauteskun-deetan zerrenda abertzale «ireki» batean aurkeztearen alde egin zuenekainaren 9ko biltzar nagusian. Aldaketa handia da 2014ko hautes-kundeen aldean, orduan, lehen itzulitik Michel Veunac gaurko auza-pezarekin aurkeztea erabaki zutelako. Mugimendu abertzalean ezta-baida eragin zituen hautuak, eta EH Baik ez zien sostengurik eman.

    ELEKETAMaddi Sarasua

    Aitor Servier

    absurdoa iruditzen zait. Uste dutjendeak, euskalduntzeko bideegiteko, euskaraz bakarrik iritsdaitekeen munduak behar ditue-la. Euskara ikasteko bidea ez daerraza, eta motibazio handia be-har da bide horri ekin eta bururai-no heltzeko. Ene iritziz, bide horihartzeko lehen pusakoñoa baizikez, jendea euskarara ekartzekomoduko hizkuntza politikak ga-ratu beharko genituzke. Hastapen batean, bistan da,

    euskara ulertzen ez duen norbaitproiektuan integrarazi eta parteharrarazteko, ulertzen duen hiz-kuntza batean aritu beharko zaio-la. Baina ezinbestekoa da pertso-na horrek etengabe sentitzeamundu hori euskaraz baizik ezdaitekeela izan eta mundu horren

    Patxi Iriart

    Doinua: Zeru altuan

    6 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko ekainaren 22aIritzia

  • MUSIKA

    ATHARRATZE-SORHOLÜZEMixel Arotce, Mixel Etxekopar,

    Sacha Standen eta Jean-Mixel

    Bedaxagar. Sartzea, 10 euro.

    bGaur, 21:00etan, elizan.

    DONIBANE GARAZIMusikarenbesta. 15:00etatik 17:00etara, mu-

    sika ibilaldia izanen da karriketan

    zehar, eta, 19:00etan, kontzertuak:

    A la Bonheur, Falta, Koban eta DJ

    Shlvce. 22:30ean, Jon Doni Joane-

    ko sua piztuko dute.

    bBihar, 15:00etatik aitzina, herrian

    zehar.

    DONIBANE LOHIZUNEFesten ka-rietara, kontzertuak. 21:30ean, Lo-

    okers eta Daudane taldeak Battela

    ostatuan. Eta, 22:00etan, Old

    School Funky Family taldea Luis

    XIV.ena plazan, eta Pourquoi Pas

    taldea merkatu estaliko agerto-

    kian.

    bGaur, 21:30etik aitzina, herrian

    zehar.

    DONIBANE LOHIZUNECumbiam’bero taldearen kontzertua, festen

    karietara.

    bBihar, 21:30ean, merkatuko

    agertokian.

    HAZPARNEXabaltz, Urtz eta Herritmo taldeen kontzertuak,

    Hazparneko besten karietara.

    bBihar, 22:30ean, plazan.

    HAZPARNEKuartz eta DJ Wall taldeen kontzertua.

    bBihar, 00:30ean, Ttattola

    gaztetxean.

    HAZPARNECumbiam’bero.b Igandean, 12:30ean, kalez kale.

    DANTZA

    BAIONABilaka dantza konpainia-ren Saio zeroemanaldia. Sartzea,

    12 euro.

    bGaur, 20:30ean, herriko

    antzokian.

    HAZPARNEElgar Oinka dantzataldearen emanaldia, Hazparneko

    besten karietara.

    bBihar, 17:00etan, Verdun plazan.

    HENDAIAAkelarreko dantzarien

    Izturitze b Arberoa Eguna

    Arberoa ikastolaren besta nagusia bihar, IzturitzenArberoa ikastolak hamar urte bete dituela ospatuko dute bihar, Izturitzen antolatu duten besta handian. Goizetik hasita, animazio andana izanen da

    egun guzian. 11:00etan, ikastolaren hamar urteetako ikusgarria aurkeztuko dute haurrek eta gurasoek emanik, herriko plazan; 12:30ean, aperitifa Ar-

    beroako txarangak alaiturik, eta, ondotik, kantu bazkaria Nat eta Watsonekin. Arratsaldean, haurrentzako jokoak izanen dira, eta, 18:00etan, Gezur

    gehiegiTxoborro magoaren ikusgarri berria. Taloak eta ostatua ere izanen dira, eta karaoke gauarekin bukatu da eguna. HITZA

    ‘Zuzenean zure esku’: Euskaraldia.

    Joan den astean egin zuten Zuzene-

    an zure eskuemankizuna ikusgai da

    Kanalduderen webgunean. Heldu

    den azaro-abenduan Euskal Herri

    guzian antolatuko den Euskaraldia

    ekimenaz arituko dira.

    Gaur

    12:15.Petzero: urteko porrotak.

    16:00.Kantuz kantu: EHZ nomada.

    18:30.Berrisail nagusia.

    Bihar

    11:05.Ondaiziela saioa.

    12:30.Berrisail nagusia.

    17:00.Estropadak zuzenean.

    BAIONAEneko Bidegain kazetarieta irakasleak Lurraldea eta herria

    liburuaren jendaurreko aurkezpe-

    na egingo du.

    bGaur, 19:00etan,

    Epaiskan.

    besta. 11:00etan, haurren dantza

    emanaldia. 13:30ean, bazkaria, eta

    ondotik, erromeria Imuntzo eta

    Belokirekin.

    bBihar, 11:00etatik aitzina, Les

    Varietes gelan.

    ERAKUSKETAK

    MIARRITZEXavier Roviraren Mur-mulloerakusketa.

    bUztailaren 11ra arte, 18:00etan,

    Alboko galerian.

    HITZALDIAK

    ATHARRATZE-SORHOLÜZEEus-kal dantzari buruzko mintzaldiak.

    Hizlariak: Xabier Itzaina, 1930eko

    txülülari lehiaketari buruz; Jean-

    Claude Larronde, Euskal Museo-

    ko dantzari xiberutarrez; Jean-Mi-

    xel Bedaxagar, argitaratu berri den

    Aitzina Pika liburuaz; Beñat Itoiz,

    Ttxanbelaz; Mixel Etxekopar, bo-

    robilean dantzatzen diren dantzez.

    bBihar, 09:00etatik 12:30era,

    Etxahun gelan.

    7IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko ekainaren 22a Agenda

  • Ekhi Erremundegi Beloki Baiona

    Greba luzea iragarri zuten, eta hala

    izaten ari da, baina animatuak

    ikusten ditu Peio Dufauk trenbi-

    deetako langileak. Gaur, Doniba-

    ne Lohizunen izanen dira. ELB la-

    borari sindikatuak zikiroa eskaini-

    ko die grebalariei, eta festa giroan

    pasatuko dute arratsaldea. «On

    eginen digu», aitortu du Dufauk.

    33. greba eguna duzue gaur.

    Egia da ez genuela pentsatzen

    hain luze izanen zela. Ez genuen

    ere pentsatzen jendeak hain luzaz

    iraunen zuela. Luzea izatea gauza

    bat da, baina erantzun azkar bat

    atxikitzea hain luzaz... Jakinez hor

    zenbaki txikienak direla %30.

    Hori izan da abiatu garenetik izan

    dugun grebalari kopuru apalena.

    Egun berezietan %50-55 eta

    gehiago ere izan gara. Horrek era-

    kusten du erantzuna hor dela, eta

    langileek ez dute amore eman

    nahi. Bi aldeetan badira determi-

    natuak, bururaino joateko prest.

    Horretan gara.

    Nola iragan da orain artekoa?

    Badira gorabeherak langileen bu-

    ruetan, zaila baita batzuetan. Nor-

    mala da. Hainbeste denboraz pen-

    tsatzen da, batzuen buruetan du-

    dak sortzen dira. Hori kontuan

    hartu behar da. Aldiz, gero eta ha-

    serre gehiago bada ere. Hedabide-

    en manipulazio gero eta gehiago

    bada: harrigarria da, adibidez, M6

    kateko Capital emankizunean

    egin duten erreportajea, gezur hu-

    tsa! Egia da horrelako gauzek ha-

    serre handia sortzen dutela. Az-

    ken kolpe azkarra izan da Baiona-

    ko langile batzuk —hogei inguru—

    abisatu dituztela haien zerbitzua

    itxiko dutela. Heldu den urtean ez

    dute gehiago lanposturik izanen.

    Horrek ere erakusten du bide one-

    an garela borrokatzen; ez dugu

    beste hauturik borroka baino.

    Lanposturik gabe?

    Funtzionarioak direnez, Fran-

    tzian zehar beste lanpostu bat es-

    kainiko diete. Baina nork joan

    nahi du etxetik ehunka kilome-

    trora? Gehienek tokiko enpresa

    batean lana lortzeko hautua egi-

    nen dute, eta funtzionario estatu-

    sa galduko dute. Aukera bakarra

    da zerbitzu hori atxikitzeko bo-

    rrokatzea.

    Grebalari kopurua apaltzen ari

    dela entzuten da. Kontrakoa dio-

    zue.

    Kopuruak jakitea zaila da. Guk ez

    dugu egunean berean jakiten; ba-

    ditugu zenbaki batzuk, baina ez

    denak. Tokika biltzen ditugu, eta

    Frantzia mailan zentralizatzen

    saiatzen gara, baina SNCFk berak

    ez du komunikatu nahi zenbakien

    inguruan. Hasieran hasi zen, eta

    egia da beherakada batzuk izan zi-

    rela, baina gero, egunez egun ba-

    tzuetan gorakadak ere baziren;

    ondorioz, zenbakiak komunika-

    tzeari utzi zion. Segur dakiguna da

    %27 beti greban direla, eta beste

    batzuek partzialki egiten dutela:

    bi egunetik bat, egun erdia, ba-

    tzuk heldu dira manifestazio edo

    ekintza potoloak direlarik...

    Zein da hastapenetik greba egin

    duen langile baten egoera eko-

    nomikoa?

    Badira egoera ekonomiko ezber-

    dinak. Zerbitzu batzuetan dena

    kendu dute, erran nahi baitu 32

    egun, baina beste batzuetan pausa

    egunak ez dituzte kontatu. Ni

    kasu horretan naiz: hogei bat gre-

    ba egun kontatu dizkidate. 32 gre-

    ba egun egin dituenak hiru hila-

    betez lansari oso bat galdu du.

    Hori nola kudeatzen duzue?

    Batzuetan, berri on batzuekin. Ba-

    dugu elkartasun kutxa bat Baiona

    eta Hendaia artean 30.000 euro

    bildu dituena. Aste honetan beste

    25.000 euro eskuratu ditugu

    Frantzia mailako elkartasun ku-

    txatik. Hasieratik erabaki zen sei-

    garren greba egunetik aitzina 30

    euro banatzea grebalarien artean,

    greba egun bakoitzeko. Ez du er-

    dia pagatzen, baina laguntzen du.

    Hori da irauteko dugun bide ba-

    karra. Beste kasu berezi batzuen-

    tzat, egoera larrietan direnentzat,

    Frantzia mailako kutxa berezi bat

    ere bada. Kasu larrienentzat do-

    sierrak muntatzen ditugu eta pa-

    sarazten, diru zama horretatik la-

    guntzeko.

    Nolako elkartasuna sentitu du-

    zue greba mugimendua hasi du-

    zuenetik?

    Nik erranen nuke aski harrigarria.

    Ez da beti zabala, batzuek hedabi-

    deetan erraten dena irensten du-

    telako, baina beste batzuek... Ike-

    an ekintza egin genuenean, emaz-

    te bat etorri zitzaidan niregana,

    iduriz Donibane Lohizunen bizi

    dena. Erretretan da, eta 500 euro-

    ko txeke bat egin zidan trenbidee-

    tako langileak sostengatzeko.

    Erran zidan aitzineko hilabetean

    beste 500 euro eman zizkigula In-

    ternetez baina ez zela segur iritsi

    zitzaigun, eta nahiago zuela esku-

    ra eman. Ondoko hilabetean beste

    500 emanen zizkigula hitzeman

    zidan. Hendaiako geltokiko garbi-

    tzaileak hilabetero 30 euro ema-

    ten dizkigu sostenguz, nahiz eta

    biziki lansari apala izan. Horrela-

    ko adibide anitz badira.

    Tokiko hautetsi gutxi ikusi dira

    zuen ondoan.

    Hori egia da. Hendaiako herriko

    kontseiluak idatzi bat izenpetu

    zuen gure sostenguz, Tarnoseko

    auzapeza eta beste herri batzueta-

    ko hautetsiak ere izan dira. Baina

    gehiengoa ez da gure alde.

    Gehiengoa eskuinekoa da, eta ho-

    riek bururaino joan nahi dute

    erreformarekin, pentsatuz gu ga-

    rela pribilegiatu batzuk.

    Badirudi Frantziako Gobernuak

    ez duela amore emango. Errefor-

    ma onartu du legebiltzarrak.

    Bai, pasatu da, baina aplikazio de-

    kretua ez da oraindik atera, eta

    egunkari ofizialean ere ez da

    oraindik agertu. Bere garaian CPE

    kontratuaren kontrako mugi-

    mendua izan zenean ere legebil-

    tzarrak onartu zuen, baina ondo-

    tik kendu zuten sortu zen haserre-

    aren aurrean. Azkenik, badira

    mugimendu andana abiatuak di-

    renak ez dituenak nehork aipa-

    tzen: EDF-GDF enpresan egoitzak

    blokeatzen hasi dira toki anitze-

    tan, Capio klinikan ere greba mu-

    gimenduak hasi dira, Baionako

    Herriko Etxeko langileak... Beran-

    du heldu dira, baina badira mugi-

    menduak pixka bat denetan. Falta

    dena da mugimendu horiek za-

    baldu eta elkarren artean aritzea.

    Guk izan ditugu beste enpreseta-

    koekin harremanak, eta ekintza

    bateratuak antolatu izan ditugu.

    Baina hori dugu eskas. Denak el-

    karrekin borrokatzea.

    Ekainaren 28rako da ondoko

    ekintza.

    Sindikatu guziek deitu dute mobi-

    lizatzera sektore publikoan eta

    pribatuan. Eta ondoko estrategia

    udan izanen da. Ez dute grebaren

    ondoriorik aipatzen, baina badira,

    eta larriak: industrian badira ara-

    zoak, baina batez ere turismoan.

    Eta hemen, Ipar Euskal Herrian,

    turismoan eragin handia dugu.

    Bada aro txarrarena, baina ez ba-

    karrik. Jendea ez da Paristik jais-

    ten asteburua pasatzera; gure hel-

    burua da uztailean segitzea aste-

    buruetan, bakantzetara etorri

    nahi dutenak eta turismoa bloke-

    atzeko. Badakigu Frantziara kan-

    potik jende anitz etortzen dela, eta

    Ipar Euskal Herrian bereziki. Zer-

    bait lortu nahi badugu gero eta

    bortitzago izan beharko da.

    Mugimendu sozialek indarra

    galdu ohi dute udan.

    Gerta daiteke, hori segur da. Haa-

    tik, pentsatzen dut trenbideetako

    langile gehienak etxean egonen

    garela diru eskasagatik; ez gara

    anitz mugituko. Beraz, baliatuko

    dugu greba antolatzen segitzeko.

    Arriskua bada, ez da baztertzen

    ahal, baina pentsatzen dut orain

    arte greba egin badugu prest gare-

    la segitzeko. Ez dugu beste auke-

    rarik. Macronek egin nahi du gu-

    rekin Thatcherrek harrobiko lan-

    gileekin egin zuena. Eredu gisa

    erabili nahi gaituzte. Zaila da, bai-

    na atxiki behar dugu!

    «Thatcherrek harrobikolangileekin bezala egin nahi du Macronek»

    Peio Dufau b Trenbideetako langilea, CGTko ordezkaria

    Kasik hiru hilabete daramatzate greban trenbideetako langileek,Frantziako Gobernuak haien estatusa aldatu nahi duela salatzeko.Mugimendua gogortzeko beharra ikusten du Peio Dufauk.

    ISABELLE MIQUELESTORENA

    IPAR EUSKAL

    HERRIKOHITZA

    OSTIRALA, 2018ko ekainaren 22a b0.50 €

    Zuzendaria/Directeur de publication: Ekhi Erremundegi. Argitaratzailea/Editeur: SARL Euskal Komunikabideak.

    Egoitza nagusia/Adresse: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona / 3, rue des Lisses, 64100 Bayonne.

    Inprimategia/Imprimerie: Bidasoa Inprimatzeko Zentroa SA Sansinenea erreka, A1 sektorea, 20740 Zestoa (Gipuzkoa).

    Lege gordailua/Depot legal: SS-1527-2010 / ISSN 2491-1666. Batzorde parekidea/Commission paritaire: 0618 C 90915.

    Tel: 0559-25 62 20. Fax: 0559-25 43 03. Posta e.: [email protected]