ospitaleko euskara batzordearen buletina

1
Buletinaren 1. urtea bukatzera goaz, eta gure harridurarako ez zaigu inoiz materialik falta orria goitik behera betetzeko. Bigarren urtea ildo beretik jarraitu nahi dugunez, zuen parte hartzea pozez hartuko genuke. Idatzi gure helbidera, iradokizunak egiteko, ekitaldi eta argitalpenen berri emateko, edo iritzia emateko, besterik gabe: [email protected] PROFESIONALAK EUSKARAZ Ospitaleko komunikazio unitateko Irene gilek Administrazioa Euskaraz aldizkarian argitaratu zuen Euskara nabarmentzeko bideak testu elebidunetan ” artikulua. Ospitaleko neurologo Maite Martínez Zabaleta ohiko kolaboratzaile da “Ilargipean Euskadi irratiko programan, osasun-gaiak jorratzeko. Euskara batzordeko Karlos Ibargurenek jardun zuen bertsotan Andoni Egañarekin batera, Ospitaleko 50. urteurrenaren jaian, Kursaalen. Honatx bertso hunkigarria falta zirenak gogoratzeko: Ta azken urtetan sufritu dugu herioren sarekada lagunak kendu ta utzi digu mina, ezina, ikara Fernando, Asun, Joseba, Arantza ta beste asko egia da falta ditugun lagun denentzat zuen txalo zaparrada BERRIAK Etxeberri saria banatu da, Euskararen Nazioarteko Egunean. Datorren urteko edizioa ere aurkeztu zen berrikuntzekin, eragin-eremua Gipuzkoa osora zabalduko delarik. Oro har euskara egunak ekitaldiz beterik etorri zen aurtengoan: World Café-a, hizkuntza eskakizunetako azterketa eredu berrien aurkezpena, Kantakidetzaren emanaldia, etab. Ospitaleko euskara-batzordeak lehendakari berria izendatu du. Santiago Larburuk lekukoa pasatu dio Felix Zubia Olaskoaga medikuari erantzukizun hori betetzeko. Jaurlaritzak, ELEBIDEren bitartez, hizkuntza eskubideen babeserako kanpaina egin du (ospitaleko itxarongeletan banatu dira foiletoak): kanpainaren barruan, besteak beste, zerbitzu publikoetako langileen hizkuntza eskubideen urraketak kontenplatzen dira esku-orri batean, osasun- zerbitzuetako urraketak kasu posibleen artean espresuki aipatuz. OEEk, UEMAk eta Kontseiluak Euskal Herriko Lehen Mailako Pediatria Elkarteko lehendakariaren idatziari erantzun diote, pediatren hizkuntza eskakizunen inguruan, erabili.com-en . GOMENDIOA PROFESIONALENTZAT: Ikerkuntza: ezagutzatik ekintzara’ http://www.susa- iteratur a.com/emai OEEren jardunaldien 21. edizioaren gaia hori izango da. Gasteizen izango dira datorren urteko ekainaren 3an eta 4an. Bertan guztiok izango duzue aukera zuen lanen berri emateko eta, horregatik, zuen laburpenak bidaltzera animatzen zaituztete OEEkoek. Horretarako, txostenak aurkezteko arauen formularioa eskuratu digute. Otsailaren 15erako jaso behar dituzte eta, ondoren, Talde Zientifikoak baloratuko ditu. Ezer aurkezteko asmoa ez baduzue ere, jardunaldietan aukera paregabea aurkituko duzue zuen prestakuntza zientifikoa eguneratzeko, ohiko saio eta mahai-inguruetan eta, baita ere, prestatzen ari diren tailerretan. ABIAN-BULETINA EUSKARA DONOSTIA OSPITALEAN Hiruhileko berriak 4. zk. 2010eko urri, azaro eta abendua

Upload: donostia-ospitalea

Post on 28-Mar-2016

223 views

Category:

Documents


5 download

DESCRIPTION

batzordeko euskara batzordea

TRANSCRIPT

Page 1: Ospitaleko euskara batzordearen buletina

Buletinaren 1. urtea bukatzera goaz, eta gure harridurarako ez zaigu inoiz materialik falta orria goitik behera betetzeko. Bigarren urtea ildo beretik jarraitu nahi dugunez, zuen parte hartzea pozez hartuko genuke. Idatzi gure helbidera, iradokizunak egiteko, ekitaldi eta argitalpenen berri emateko, edo iritzia emateko, besterik gabe: [email protected] PROFESIONALAK EUSKARAZ Ospitaleko komunikazio unitateko Irene gilek Administrazioa Euskaraz aldizkarian argitaratu zuen “Euskara nabarmentzeko bideak testu elebidunetan” artikulua. Ospitaleko neurologo Maite Martínez Zabaleta ohiko kolaboratzaile da “Ilargipean” Euskadi irratiko programan, osasun-gaiak jorratzeko. Euskara batzordeko Karlos Ibargurenek jardun zuen bertsotan Andoni Egañarekin batera, Ospitaleko 50. urteurrenaren jaian, Kursaalen. Honatx bertso hunkigarria falta zirenak gogoratzeko:

Ta azken urtetan sufritu dugu herioren sarekada lagunak kendu ta utzi digu mina, ezina, ikara Fernando, Asun, Joseba, Arantza ta beste asko egia da falta ditugun lagun denentzat zuen txalo zaparrada

BERRIAK Etxeberri saria banatu da, Euskararen Nazioarteko Egunean. Datorren urteko edizioa ere aurkeztu zen berrikuntzekin, eragin-eremua Gipuzkoa osora zabalduko delarik. Oro har euskara egunak ekitaldiz beterik etorri zen aurtengoan: World Café-a, hizkuntza eskakizunetako azterketa eredu berrien aurkezpena, Kantakidetzaren emanaldia, etab.

Ospitaleko euskara-batzordeak lehendakari berria izendatu du. Santiago Larburuk lekukoa pasatu dio Felix Zubia Olaskoaga medikuari erantzukizun hori betetzeko. Jaurlaritzak, ELEBIDEren bitartez, hizkuntza eskubideen babeserako kanpaina egin du (ospitaleko itxarongeletan banatu dira foiletoak): kanpainaren barruan, besteak beste, zerbitzu publikoetako langileen hizkuntza eskubideen urraketak kontenplatzen dira esku-orri batean, osasun-zerbitzuetako urraketak kasu posibleen artean espresuki aipatuz. OEEk, UEMAk eta Kontseiluak Euskal Herriko Lehen Mailako Pediatria Elkarteko lehendakariaren idatziari erantzun diote, pediatren hizkuntza eskakizunen inguruan, erabili.com-en.

GOMENDIOA PROFESIONALENTZAT: ‘Ikerkuntza: ezagutzatik ekintzara’

http://www.susa-

literatur a.com/emai

OEEren jardunaldien 21. edizioaren gaia hori izango da. Gasteizen izango dira datorren urteko ekainaren 3an eta 4an. Bertan guztiok izango duzue aukera zuen lanen berri emateko eta, horregatik, zuen laburpenak bidaltzera animatzen zaituztete OEEkoek. Horretarako, txostenak aurkezteko arauen formularioa eskuratu digute. Otsailaren 15erako jaso behar dituzte eta, ondoren, Talde Zientifikoak baloratuko ditu. Ezer aurkezteko asmoa ez baduzue ere, jardunaldietan aukera paregabea aurkituko duzue zuen prestakuntza zientifikoa eguneratzeko, ohiko saio eta mahai-inguruetan eta, baita ere, prestatzen ari diren tailerretan.

ABIAN-BULETINA EUSKARA DONOSTIA OSPITALEAN

Hiruhileko berriak 4. zk. 2010eko urri, azaro eta abendua