oscar martínez azumendi · berrinprimatuta. aldaketen egilea: oscar martínez azumendi...

22

Upload: others

Post on 24-Sep-2020

3 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Oscar Martínez Azumendi · Berrinprimatuta. Aldaketen egilea: Oscar Martínez Azumendi "Litiorekin tratamendua" Osasun Heziketarako Eskuliburuak, 2 Zk. Publizitate Zerbitzua
Page 2: Oscar Martínez Azumendi · Berrinprimatuta. Aldaketen egilea: Oscar Martínez Azumendi "Litiorekin tratamendua" Osasun Heziketarako Eskuliburuak, 2 Zk. Publizitate Zerbitzua

Berrinprimatuta. Aldaketen egilea:Oscar Martínez Azumendi"Litiorekin tratamendua"Osasun Heziketarako Eskuliburuak, 2 Zk.Publizitate ZerbitzuaOsasunketa eta Kontsumo SailaEusko Jaurlaritza. 1990

Argitaratzailea:Eusko JaurlaritzaOsasun Saila

Legezko Gordailua:VI-61/01

Edizioa:20011.000 ale

Page 3: Oscar Martínez Azumendi · Berrinprimatuta. Aldaketen egilea: Oscar Martínez Azumendi "Litiorekin tratamendua" Osasun Heziketarako Eskuliburuak, 2 Zk. Publizitate Zerbitzua

Tratamendu mota hau gomenda-garria da zuretzat eta beste askorentzatere, pertsona askok onura atera dezake-elako eskuliburu honetatik. Horiekin per-tsona guztiekin eta beren familiakoekinpentsatu da, bada, eskuliburu hau egite-rakoan. Tratamendua hobeto ulertzen etaeduki ditzakezun arriskuei aurre hartzenlagunduko dizula espero dugu.

Atal guztiak astiro-astiro irakurri,zalantza guztiak idatzi eta zure medikuarikomentatu, liburuxka txiki honek ezinizango dizkizu zalantza guztiak argitu eta.Beraz, medikuarengan konfiantza osoajarriz osatu ahal izango da informazioa.

Liburuaren amaieran tratamenduanola doakizun apuntatzeko tarte bataurkituko duzu. Oso baliagarria izangozaizu, bai oroigarri gisa, baita ere trata-menduaz arduratzeko lagunduko dizulako.Zenbait gomendio probetxugarri ereaurkituko dituzu, aginduko dizkizutenanalisiak egiterakoan. Arretaz irakurrigomendiook, behar den moduan egitendituzula bermatzeko.

Page 4: Oscar Martínez Azumendi · Berrinprimatuta. Aldaketen egilea: Oscar Martínez Azumendi "Litiorekin tratamendua" Osasun Heziketarako Eskuliburuak, 2 Zk. Publizitate Zerbitzua

LITIOA ZER DA?Litioa elementu kimiko oso bakuna da eta gainera

ezagutzen den metalik arinena. Zuria da eta zaila danaturan forma puruan aurkitzen. Gehienetan bestekonposatu batzuekin batera (haitzekin, itsasoko urekin,iturriekin eta abarrekin) agertzen da, gatzak osatuz.Animaliengan eta landareentan ere aurki dezakegulitioa. Giza gorputzean ere aurki daiteke baina osogutxi; izan ere, hartzen ditugun janari eta uraren bitartezsartzen zaigu gorputzean. Dena den, ez dakigu litioakgure gorputzean duen funtzio espezifikoa zein den.

Medikuntzan erabilitako litiorik gehiena osomineral gutxietatik ateratzen da. Sendagai gisa hartzendenean, ahotik hartzen da, "askatze moderatu"ko pas-tiletan (Espainian "Plenur" izenaz saltzen da). Pastilabakoitzak 400 miligramo litio-karbonato ditu.

LITIOAREN INDUSTRIA

Page 5: Oscar Martínez Azumendi · Berrinprimatuta. Aldaketen egilea: Oscar Martínez Azumendi "Litiorekin tratamendua" Osasun Heziketarako Eskuliburuak, 2 Zk. Publizitate Zerbitzua

Litioa l8l8an aurkitu zen, mineral batetik bananduzenetik. Izena grekotik dator eta harria esan nahi du.Bere estrakzio-prozesua, hasiera batean, oso karuazen, baina, merkeagotuz joan zen neurrian, gaixotasungehiago tratatu ahal izan ziren produktu horrekin, nahizeta tratamendu hura gaur egun erabiltzen ez den.Gaixotasun haietariko batzuk hezueria eta giltzurrun-harriak ziren, besteak beste (iturburuko urak arazohorietarako onak zirelako).

Bihotzeko gaixoei ere ematen zieten, gatz arrun-taren ordez, eta zori txarrez eman ere, zeren arazoakagertzen hasi baitziren, batez ere kantitate handietanerabiltzen zelako; beraz, gero eta gutxiago erabiltzenhasi zen.

Gaur egun duen erabilpena 1949an hasi zitzaionematen. Haren ezaugarriak aztertuz, espero ez zirenondorio batzuk aurkitu zitzaizkion, eta kasualitatezaurkitu ere, askotan gertatu ohi den bezala. Ordutikaurrera, psikiatrian erabili izan da, oso ondorio onakizanik.

HISTORIA APUR BAT

Page 6: Oscar Martínez Azumendi · Berrinprimatuta. Aldaketen egilea: Oscar Martínez Azumendi "Litiorekin tratamendua" Osasun Heziketarako Eskuliburuak, 2 Zk. Publizitate Zerbitzua

ZEIN DA MEDIKUNTZAN DUEN ERABILPENA?

Gaur egun zenbait gaixotasunetarako erabildaitekeen ikertzen ari da. Gaixotasun horien artean,nahaste maniako-depreiboa edo nahaste afektibobipolarra da, izan, horrelako tratamendurako munduosoan egokientzat jotzen dena, nahiz eta beste prozesubatzuetarako ere ona izan tratamendu hori.

Maniako-depresiboa esatea eta afektibo bipo-larra esatea gauza bera da, hau da, mania-egoeratik(psikiatrian asaldura, euforia, sumingarritasuna, aktibitatehandia esaten denetik) egoera depresibora (tristurara,lur jotzera, adorerik ezera, etsipenera) bat-bateanpasatzea. Afekto arrunten bi polo handiagotuak dira,(poztasuna-pena). Bi egoera horiek larriak izan daitezke,eta ospitalizazio-beharra ere gerta daiteke, ondoriokaltegarriagoak prebenitzeko.

Pertsona batzuek bizitza osoan behin edo birritanedukitzen dute horrelako egoera bat; beste batzuk,berriz, sarriagotan edukitzen dute. Nahaste hori ez dabat ere arraroa; antza denez, 1.000 pertsonatatik 5ekizango du gaixotasun hori, eta 1.000tatik l50ek depresiolarri bat beren bizitzan zehar.

lkerketa askotan ikusi denez, gaixotasun horrekfamiliarekin zerikusi handia du. Dena den, ez dagoesaterik agertzen diren kasu guztiak hereditarioak direnik,ez eta ziurtasunez seme-alabei transmitituko zaienik ere.

Page 7: Oscar Martínez Azumendi · Berrinprimatuta. Aldaketen egilea: Oscar Martínez Azumendi "Litiorekin tratamendua" Osasun Heziketarako Eskuliburuak, 2 Zk. Publizitate Zerbitzua

Gaur egun oraindik, gaixotasun maniatiko-depresiboaren arrazoia misterio bat da, neurri batean.Gaixotasun horretarako medikaziorik ez dagoen arren,litioa dugu kontrolatzeko biderik eragingarriena. Litioabi eratan erabil daiteke:

a) Bat-bateko mania-aldi bat (eta batzuetan depresio-aldi bat) eteteko.

b) Berriz gaixotzen ekiditeko.

Azken ideia hori oso garrantzitsua da, zerenlitioa prebentzio gisa hartzen baita; beraz, litioa hartzearibat-batean uzten bazaio berriro gaixotzeko arriskuadago. Gauza bera gertatzen da beste gaixotasun ba-tzuekin ere, hots, hipertentsioarekin eta diabetesarekin.Adibidez, pertsona batek pastilak hartzen baditu tentsioaaltu daukalako, ez zaio sekula burutik pasatuko trata-menduari uztea tentsioa baxu daukanean, berehalaigoko zaiolako.

Tratamenduari bakarrik utziko zaio zentzuzkodenbora bat gaixotu gabe pasatu ondoren, eta beti erebere medikuaren baimenaz. Kasu horretan gomendatzendena zera da, bat-batean barik, progresiboki uztea.

Ez dago esaterik pertsona bakoitzak zenbatdenboratan hartu behar duen litioa, gaixotasun berapertsona diferenteengan era desberdinetan agertzenbaita. Orduan, bakarrik du balioa kasuz kasu egindakobalorazioak.

Page 8: Oscar Martínez Azumendi · Berrinprimatuta. Aldaketen egilea: Oscar Martínez Azumendi "Litiorekin tratamendua" Osasun Heziketarako Eskuliburuak, 2 Zk. Publizitate Zerbitzua

ZER ESKA DIEZAIOKEGU LITIOARI?

Kasurik gehienetan hobekuntza handia epeluzera. Izan ere, ez da espero izatekoa hobekuntza bat-batean sentitzea, zentzuzko denboraldi bat itxaronbeharko da. Askotan komenigarri izango da litioa bestemedikazio batzuekin batera hartzea, batez ere tratamen-duaren hasieran.

Litioa hartzen hasi bezain laster, odolera pasatzenda eta handik gorputzeko ehun guztietara. Giltzurrunaklitioa txizaren bidez kanporatzen arduratuko dira.

Garunean, zehatzago esanda, emozioak etazenbait jarrera kontrolatzen diren lekuetan, litioakaldaketa kimikoak eragiten ditu, eta horrela, gogo-egoera orekatzen du. Horrek ez du esan nahi gogo-egoeran gorabehera handiak dituzten pertsonek besteekbaino litio gutxiago dutenik, baizik eta besteek litio-kantitate askoz ere gehiago gastatzen dutela.

Zoritxarrez, askotan gaixotasuna ezin izaten daguztiz kontrolatu eta berriro gaixotzea gerta daiteke.Azken kasu horretan, ikerketek erakutsi diguten bezala,sintomen indarra leunagoa da eta bitarte luzeagoetanagertzen da. Tratamendu horrekin pertsona guztiekerantzun berdina ez badute ere, gehienek ondoerantzuten dute; horregatik hobe da zentzuzko epe batitxarotea bere balioaz zerbait esan aurretik. Berrizgaixotuz gero, dosia egokitu edo beste medikamentuosagarri bat gehitu egin beharko da ziur aski.

Page 9: Oscar Martínez Azumendi · Berrinprimatuta. Aldaketen egilea: Oscar Martínez Azumendi "Litiorekin tratamendua" Osasun Heziketarako Eskuliburuak, 2 Zk. Publizitate Zerbitzua

Litioak garunaren alde biokimikoa edo fisikoaeragiten du, baina arazo mental guztietan bezala, ezindugu arlo psikologikoa alde batera utzi. Gaixoaketxekoekin eta medikuarekin izango dituen konfiantzazkoharremanez gain, gaur egun ezagutzen diren psikoterapiahorietako batekin tratamendua osatzea komenikolitzaioke. Psikoterapia, indibiduoa bakarrik hartuta,taldean edo familian egin daiteke eta bere helburuada, batetik, nork bere burua hobeto ezagutzea, bestetik,norbera besteekin harremanetan dagoenean hobetoezagutzea, eta baita ere gaixotasunaren aldi txarrenetanaurkitzen denari laguntzea.

Page 10: Oscar Martínez Azumendi · Berrinprimatuta. Aldaketen egilea: Oscar Martínez Azumendi "Litiorekin tratamendua" Osasun Heziketarako Eskuliburuak, 2 Zk. Publizitate Zerbitzua

Zure medikuak, seguruenik, zure osasun-historialaezagutu nahi izango du. Jakin behar dituen gauzenartean ondorengo hauek azpimarratuko ditugu (jakinarengainean jarri ezazu, oraindik ez baduzu egin):

Bestelako gaixotasunak: bihotzekoa, tiroide-guruinekoa,giltzurrunekoa, epilepsia, diabetesa eta beste edozein.

Bestelako medikamenduak: asmarako, arteria-tentsiorako,txiza gehiago egiteko edo beste edozeinetarako (amaie-rako zerrendan kontsultatu).

Elikadura: kafe edo te asko, alkohola, gatzik gabekojanaria, dieta bereziak.

Jarduerak: zehaztasunezko lana eskuekin egitea (batzu-etan, zailagoa gertatzen da, dardara txiki bategatik), lanarriskutsuak makina eta ibilgailuekin egitea.

Haurdunaldia eta Edozkitzaroa: Ernaldiko lehenengohiru hilabeteetan ez da litiorik hartu behar (haurdun nahibaduzu gelditu medikuarengana jo). Ondorengo hilabe-teetan errezetatzen bada, sarritan dosi handiagoa beharizango da, zeren aldi horretan giltzurrunek gehiagoiragazten baitute; erditzea hurbiltzen den neurrian, berriz,gutxiagotu egingo da. Litioa amaren esnetara pasatzendenez, gomendagarria da umeari titirik ez ematea, etaharen ordez esne artifizialak ematea.

Behin tratamendua onuragarria izan daitekeelaerabaki ondoren, zenbait proba eta analisi eskatukodira, bere organismoak ondo funtzionatzen duelabermatzeko, eta nor bere segurtasuna handiagotzeko.Horietako asko pazientearen egoeraren eta medikuarenirizpidearen araberakoak izango dira.

NOLA HASI TRATAMENDUA LITIO-GATZEKIN

Page 11: Oscar Martínez Azumendi · Berrinprimatuta. Aldaketen egilea: Oscar Martínez Azumendi "Litiorekin tratamendua" Osasun Heziketarako Eskuliburuak, 2 Zk. Publizitate Zerbitzua

Odolaren analisiak oso garrantzitsuak dira;batetik, zure giltzurrunek eta tiroideak ondo funtzionatzenduten jakiteko, organo horiek baitira kalterik handienapairatzen dutenak; eta bestetik, maniaren eta depre-sioaren itxurako sintomak sortzen egon daitezkeenbestelako gaixotasunak alde batera uzteko.

Seguruenik, era mailakatu batean hasi beharkoduzu pastilak hartzen, azkeneko aldian egunean bi edohiru hartu beharko dituzula (8 edo 12 orduero). Esanmedikuari zuri gehien komeni zaizun era; adibidez,kanpoan bazkaltzen baduzu, egokiago izango zaizu 12orduero hartzea (gosarian eta afarian). Behin tratamen-dua egonkortuz gero, kasu batzuetan saiatu daitekeeguneroko dosi osoa batean bakarrik hartzen.

Oso garrantzitsua da medikuak agindutakokantitatea hartzea eta hobeto pastilak zatitu gabe;gutxiago hartuz gero, agian ez dizu efekturik egingoeta ez dizu ezertarako balioko; gehiago hartuz gero,toxikoa izan daiteke.

Behar beste pastilaeduki beti eta ez egon azkene-ko momentura arte erosteko,bestela gutxien uste duzunean,pastilarik gabe aurkituko zaraeta.

Page 12: Oscar Martínez Azumendi · Berrinprimatuta. Aldaketen egilea: Oscar Martínez Azumendi "Litiorekin tratamendua" Osasun Heziketarako Eskuliburuak, 2 Zk. Publizitate Zerbitzua

ODOLEKO LITIOAREN ANALISIA: LITEMIA

Zenbait medikamendurekin oso zaila da jakitenzein den odolera pasatzen den kantitate zehatza;litioarekin, berriz, posible da zehatz-mehatz ezagutzeazer kontzentrazio dagoen organismoan momentu konkre-tu batean. Horrek abantaila handiak ditu, bide ematenbaitu pertsona bakoitzak behar duen pastila-kopuruazehaztasunez mugatzeko. Horrela, inolako eraginik ezduten dosi txikiak, nahiz toxikoak izan daitezkeen dosihandiak, ekidin daitezke.

Txuren bitartez zuzenean egiteko metodoakikertzen ari dira, baina oraindik hori jakiteko modurikfidagarriena odolaren analisia da. Odola ateratzerajoatea, oso pertsona gutxik dute gustuko baina kontso-lagarria da, bestalde, jakitea molestia hori majo datorrelaarriskuak ekiditeko.

Analisi horri "litemia" esaten zaio. Oro har,odolean duen kontzentrazioa litroko 0.6 eta 1.2 milie-kibalentekoa (mEq/l) denean maila "terapeutiko"etandagoela esan ohi da. Kontzentrazio horiek aldatu egingodira, asko ez bada ere, indibiduoaren arabera, etapastila-kantitate desberdinekin lortuko dira, zirkuns-tantziak kontutan hartuta.

Medikuak aginduko du analisi horien maiztasuna.Oro har, hasieran sarri egin behar izaten dira analisiak,astero-astero batzuetan. Behin maila iraunkorrak lortuzgero, analisiak bitarte askoz ere luzeagoetan egingodira (hiru hilabetean behin, adibidez).

Page 13: Oscar Martínez Azumendi · Berrinprimatuta. Aldaketen egilea: Oscar Martínez Azumendi "Litiorekin tratamendua" Osasun Heziketarako Eskuliburuak, 2 Zk. Publizitate Zerbitzua

Analisia egin aurretik kontutan hartu beharrekogauzak:

a) aurreko egunetan litioa erregulartasunez hartu delaeta dosi bera 5 egun gutxienez hartu dela.

b) azken pastila hartu eta 12ren bat ordura odola ate-rako zaizula.

Oro har, analisiak goizeko lehenengo orduanegiten dira, gaueko azken dosia hartu denetik 12 orduigarotzen uzteko. Analisia lehenago egiten baldin bada,emaitzak altu faltsuak izango dira; eta beranduagoeginez gero, baxu faltsuak.

Horren ondorioz:

l) 12 ordu lehenago hartu beharko da gaueko dosia(adibidez, analisia goizeko 8:30etan egiteko progra-matuta badago, azkeneko litioko pastilak bezperakogaueko 8:30etan hartu beharko dira).

2) Gosaldu daiteke. Medikuak aginduz gero bakarrikjoan beharko da baraurik, bestelako analisi osagarriakegin behar direnean. Zalantzarik egonez gero,baraurik joan.

3) Analisia egin arte ez hartu goizhorretako dosia.

4) Orri batean idatzi gabeko zeinordutan hartu duzun medikazioaeta zein ordutan atera zaizun odola,eta hurrengo bisitan zure medikuariesaiozu.

Page 14: Oscar Martínez Azumendi · Berrinprimatuta. Aldaketen egilea: Oscar Martínez Azumendi "Litiorekin tratamendua" Osasun Heziketarako Eskuliburuak, 2 Zk. Publizitate Zerbitzua

LITIOAREN BIGARREN MAILAKO ONDORIOAKZoritxarrez, eta medikamendu gehienekin

gertatzen den bezala, bere ondorio positiboekin bateranahi ez direnak ere ager daitezke. Garrantzitsua dajakitea zeintzuk diren eta ager ez daitezen neurriakhartzea. Nahi ez diren ondorio horien agerpena ez daberdina pertsona guztietan; ondorio askok ez dute iagarrantzirik, beste batzuk denbora joan ahala desagertzendira; beste batzuk, berriz, toxizitatearen adierazgarriizan daitezke; horregatik, medikuak beti egon behardu jakinaren gainean.

Bigarren mailako ondorio apalagoak, medikuaren atentzioberezirik edo urgenterik behar ez dutenakHasiera batean, dosia mugatu arte eta gorputza ohituarte, honako hau ager daiteke:Egarri handiagoTxiza gehiagoGoragale arinakUrdaileko molestia leunakEskuetan dardara finaLogura arinaAhulezia muskularraSexu-gogoa gutxitzeaOndoez arinakKaka arina (baina ez zirina)Pisua gehitzeaMetal-gustua ahoanAhoko lehortasunaAkne nahiz psoriasia gaiztotzea

Ez ikaratu zerrenda luze honen aurrean, denakbatera sekulan ez baitira agertzen, eta normalean osointentsitate baxukoak izaten dira. Tratamenduarekinhasterakoan batez ere, kontu handia izan behar da,tresna arriskutsuak gidatu edota erabiltzen badira.Pastilak janariarekin batera hartuz gero, izan daitezkeenondorio atsekabe asko ebitatu daitezke.

Page 15: Oscar Martínez Azumendi · Berrinprimatuta. Aldaketen egilea: Oscar Martínez Azumendi "Litiorekin tratamendua" Osasun Heziketarako Eskuliburuak, 2 Zk. Publizitate Zerbitzua

Badaude beste ondorio batzuk ere, denboran zeharager daitezkeenak

Pisu gehitzea: agian tratamenduaren hasieran; gero bereonera bueltatuko da. Loditzen jarraitzen baduzu medi-kuarengana jo, eta beti kontu handia eduki janariekin.

Txiza gehitzea: Pertsona askori txiza-kantitatea gehiagotuegiten zaio, baina ez du horrenbesteko garrantzirik. Esandaiteke, organismoak litioa kanpora ateratzeko duenmodua dela. Larregi bada eta komunera maizegi joanbehar duzulako zure eguneroko bizitzarako edota loegiteko arazorik baduzu, medikuarengana jo.

Laborategiko frogak: Zenbait aldaketa onbera laborategikofrogen bitartez (elektrokardiograma edo zelula zurienkontaketaren bitartez) bakarrik ager daitezke, eta ez dutegarrantzi handirik izaten.

Giltzurrun gaitza: Batez ere tratamendu luzeetan gertatzenda, oso nekez gertatu arren. Aldizkako kontrolak egitekoarrazoietako bat da.

Tiroide-guruinean gertatzen diren aldaketak: Lepoan aurkitzenda guruin hori. Handiagotu egin daiteke (bozioa) edotabere lana gutxiagotu; lan gutxiago egiten badu (litioagatikez den beste arrazoi askorengatik ere lan gutxiago egindezake) ondoko hauexek gerta daitezke: logura, pisuaarin irabaztea, nekea, hilerokoan aldaketak gertatzea,pentsamendu geldoa, idorreria, hotz-sentsazioa, atza-marrak hotz edukitzea, buruko mina, min muskularrak,azal lehorra. Aurreko guzti hori erraz kontrolatu daiteke,eta litio hartzeari ez zaio, oro har, utzi behar.

Page 16: Oscar Martínez Azumendi · Berrinprimatuta. Aldaketen egilea: Oscar Martínez Azumendi "Litiorekin tratamendua" Osasun Heziketarako Eskuliburuak, 2 Zk. Publizitate Zerbitzua

• Litioari alergia izatea: Negalak eta azkura agertudaitezke.

Lehen esan bezala, zerrenda luze hori ez da ipinijendea ikaratzeko. Ohiko medikamendurik gehienekhorrelako bigarren mailako ondorioak izaten dituzte,erabiltzaileek ezagutu ez arren. Litio-gatzarentratamendua ziur asko luzea izango denez, osogarrantzitsua da zuk ezagutzea eta behar den bainolehenago hartzeari ez uztea. Badaude "truku" batzuk,izan daitezkeen nahigabeak ia erabat murrizteko baliodutenak:

Pisu gehitzerako: Pastilek ez dute loditzen, janariakloditzen du. Litio hartzeak loditzen lagundu dezake,eta hori kontrolatzeko era bakarra dieta orekatua

− Egarrirako eta txizarako: ohitura hartu, egunero ur ge-hiago edatekoa. Ez hartu azukredun freskagarririk,zalantzarik gabe loditu egingo zaitu eta. Ez edukilotsarik jende artean zaudela maiz komunera joatea-gatik; zure lantokian esan txiza-kantitatea gehitzenduen medikazioa hartzen zaudela, eta horregatik,sarriago joaten zarela komunera; handik egun ba-tzuetara inor ez da harrituko zure egoeragatik; bestalde,lanaren kalitatea berdin-berdina izango da.

Dardararako: Pastilak janariarekin batera hartu, edotadosi txikiagoetan eta maizago. Kafeinak (kafe, te,cola-freskagarri, kafeinadun pastilak) gaiztotu egindezake zure egoera. Eta beste erremediorik ezean,agian beste medikamenduren bat hartu beharko da(propanolol), bestearen ondorioak arindu daitezen.

Page 17: Oscar Martínez Azumendi · Berrinprimatuta. Aldaketen egilea: Oscar Martínez Azumendi "Litiorekin tratamendua" Osasun Heziketarako Eskuliburuak, 2 Zk. Publizitate Zerbitzua

eta soinketa egokia egitea da. Badakigu dietagogorrak eta likido gutxi hartzea arriskutsuak direla;horrez gain, sekulan ez hartu argaltzeko pastilarik.

− Goragaleak: Litioa janariekin batera hartu, edotamaizago eta dosi txikiagoetan.

Medikuarengana joateko moduko alerta-ezaugarriak

Litioa kontzentrazio altuetan oso toxikoa izandaiteke. Oso garrantzitsua da jakitea zeintzuk direnalarma-egoerak, eta medikuari kontsultatu ondorenpastilak hartzeari uztea. Honako hauek izan daitezkeegoera larri horiek: Etengabeko zirina, ahultasunagorputz osoan, gorako edo goragale biziak, zorabionahiz bertigo handiak, esku edo hanken dardara handia,ibiltzeko zailtasunak, muskulu-kalanbre sarriak, hitzakmurduskatzea, begi lausoak, bihotzeko pultsu irregularra,nahasketa, oin edo orkatilen hanpadura, ondoez handia.

Aurreko guzti hori bestelako arrazoiengatik gertadaiteke, baina badirudi litioaren maila altua deneanerne egon behar dugula, haren jatorria kontrolatzeko.

Page 18: Oscar Martínez Azumendi · Berrinprimatuta. Aldaketen egilea: Oscar Martínez Azumendi "Litiorekin tratamendua" Osasun Heziketarako Eskuliburuak, 2 Zk. Publizitate Zerbitzua

KONTUZ URAREKIN ETA GATZAREKIN!Pastilak ez ahazteaz gain, ez duzu beste buru-

hausterik izan behar janarian behar duzun beste gatzarrunt hartzea baino (sekula ez utzi gatza hartzearimedikuari kontsultatu gabe) eta behar duzun bestelikido edatea baino (ura ona da giltzurrunen lanaarintzeko).

Gorputzak gatza galtzen badu, giltzurrunakgeldiroago kanporatuko dute litioa, eta beraz, gorputzeangeldituko da. Batzuetan beharrezko izaten da gatzikgabeko dieta ezartzea hipertentsiorako nahiz pisuagaltzeko; eta hori ez bada kontrolatzen, litioa toxikoaizan daiteke. Gatza galdu daiteke baita ere txiza egitekopastilak hartzen badira edota izerdi asko botatzen bada.

Antzeko zeozer gertatzen da urarekin: ur gutxibadago, giltzurrunek nekezago kanporatzen du litioatxizaren bidez. Badaude txiza gehiago egiten dutenpertsonak, litioak eraginda; azkeneko hori zuri gertatzenbazaizu, jarraitu edaten, gogaikarria bada ere.

Ondoko gomendiooi kasu eginez gero, ez duzuarazo handirik izango:

• Egunean 2,5etik 3,5era litro likido edan.• Ez hartu kafeinarik (kafe, te, cola-freskagarriak), ura

galtzeko bide ematen baitute eta dardara areagotu.• Janariarekin batera gatza hartu.• Kontuz izerdi asko botatzearekin (beroa, soinketa

gogorra, sauna, sukarra), gehiago edan beharkoduzu.

• Kontuz txiza egiteko pastilekin (diuretikoekin).• Kontuz gorako eta beherakoekin, ura galtzen da eta.

Page 19: Oscar Martínez Azumendi · Berrinprimatuta. Aldaketen egilea: Oscar Martínez Azumendi "Litiorekin tratamendua" Osasun Heziketarako Eskuliburuak, 2 Zk. Publizitate Zerbitzua

BESTE GOMENDIO ETA ARGIBIDE BATZUK

Pastilak toki lehor eta epelean gorde, eguzkitik aldenduta;komuna eta sukaldea ez dira leku aproposak, horietanhezetasun eta bero handia egoten delako. Umeakailegatzen ez diren lekuetan gorde pastilak.

Litioak ez du menpekotasunik sortzen.

Ez du eraginik galtzen tratamendu luzeetan.

Inorentzat ez da ona alkoholdun edariak larregi hartzea;litioa hartzen bada, edan daiteke, baina moderaziohandiz.

Soinketa egitea ona da denontzako, osasungarria daeta pisu gehitzea galarazten du. lzerditan egon ondoren,behar beste likido hartu eta janaria gatzaz jan. Norma-lean soinketa egiten baduzu, programa bat egin ezazu,esfortzu handia egin aurretik pastilarik ez hartzekoa.

Ahaztu egiten baduzu dosiren bat edo beste hartzea,hiru ordu igaro aurretik hartu -gogoratzen bazara-;bestela, itxaron hurrengo dosia hartu arte. Sekula ezhartu doblea, ahaztutakoa "errekuperatu" nahian, odo-lean maila altuak izan daitezke eta.

Behin beharrezko dosia mugatu eta berau eraginkorradela ziurtatu ondoren (batzuetan hilabeteak igaro beharizaten dira), normalena zera da, zure bizimodua normal-normal egiten jarraitzea. Badirudi litioa dela tratamendufarmakologikorik espezifikoena gaixotasun maniako-depresiborako. Zure kasurako eraginkorra ez baldinbada, beste tratamendu batzuekin probatu beharko da.

Page 20: Oscar Martínez Azumendi · Berrinprimatuta. Aldaketen egilea: Oscar Martínez Azumendi "Litiorekin tratamendua" Osasun Heziketarako Eskuliburuak, 2 Zk. Publizitate Zerbitzua

Batera hartu ezin daitezkeen medikamenduen zerrenda ez-osoa:

• Antiinflamatorio ez- esteroideoak (artritiserako): Indometacina, Fenilbutazona, Ibuprofen, Azido mefenamikoa

• Diuretikoak (likido erretentzioa nahiz hipertentsioa tratatzeko, txizagehitzen dute):Hidroclorotiacida, Clorotiazida eta beste batzuk.

• Antihipertentsiboak: Metildopa.• Dioxina, bihotzerako.• Antibiotikoak, hau da, Tetraciclina eta Espectinomicina.

Operatu behar bazaituzte, batez ere uste baduzu ezin izango delaura eta gatza kontrolatu, komentatu. Posible litzateke tratamenduaetetea interbentzio inportante baten aurreko 3 edo 4 egunetan.

Litioa hartzen zauden bitartean, beste edozein arrazoirengatikgaixotzen bazara, batez ere sukarra, goragaleak, goitikak edobeherakoa badituzu, medikuarengana jo.

Tratamenduarekin noiz arte jarraitu behar den galdetuz gero, ezdago erantzun bakarra: zenbat bider eta nolako intentsitateazgaixotzen den, tratamendua ere luzeago edo laburragoa. Batzukamaierarik gabe hartu beharko dute litioa; beste batzuk, aldiz, epemugatuetan bakarrik.

Ez zaitez fidatu: izan daiteke zuk pentsatzea sintomarik gabe igarotakoepearen ondoren ez dela arrazoizkoa horrenbeste pastila hartzea,baina askotan, norbera aspertzeagatik edo besteek zer esangoteduten beldurragatik, gaixotu egiten da medikamentuak hartzeariutzi eta gero.

Dosia gutxitzeagatik ez pentsa "apur bat animatuago" edo pozagoaurkituko zarenik; lortuko den gauza bakarra izango da, seguruenik,maila ez eraginkorretara iristea.

Pastilak ez dira sendabide bakarrak. Oso egokia izan daitekepsikoterapia-prosezu bat hastea (profesional batekin zeure buruariburuzko solasak egitea). Indibidualki, taldean zein famili arteaneginez gero, zalantzarik gabe, balioko dizu zeure burua hobetoezagutzeko eta askotan zure inguruan gertatzen diren gauzekinlotura zuzena ez dituzten emozioak kontrolatzeko.

Medikamenturik gehienak litioarekin batera har daitezke. Bainaonena duzu tratatzen zaituzten mediku guztiekin zer hartzen duzunkomentatzea eta beste edozein medikamendu hartu aurretikkontsultatzea.

Page 21: Oscar Martínez Azumendi · Berrinprimatuta. Aldaketen egilea: Oscar Martínez Azumendi "Litiorekin tratamendua" Osasun Heziketarako Eskuliburuak, 2 Zk. Publizitate Zerbitzua

ARAUAK TXIZA ONDO HARTZEKO

OSO AHOLKU GARRANTZITSUAK FIDATZEKOMODUKO ANALISIA EGITEKO

Beste zeozer agintzen ez badizute, hauxe bete: analisiaegin aurreko 5 egunetan gutxienez ez egin inolakoaldaketarik ez LITIO-dosian ez bera hartzearenbanaketan; ez ahaztu hartze bat ere ez.

Analisiaren aurreko egunean, estrakzioa egiteko ipinidizuten orduan baino 12 ordu lehenago hartu LITIOA.Adibidez, "odola ateratzeko" ordua goizeko 8etanipini badizute, aurreko eguneko gabeko dosiaarratsaldeko 8etan hartu behar duzu.

Apuntatu bai LITIOA hartu duzun azkeneko ordua,baita odola aterako dizuten ordua ere.

Analisi egunean, baraurik joan eta LITIORIK hartugabe. "Odola atera" eta gero, gosaldu dezakezu,baina LITIOA hartu behar duzu baldin eta ohiz goizetikhartzen baduzu.

(proba hori egiteko agindu badizute)

Garbitu zaitez ondo-ondo uraz eta xaboiaz, eta urepelaz aklaratu.

Txizaren lagina goizeko LEHENENGOA izango da.

Lehenengo eta behin, bota komunetik behera txiza-zorrotada txiki bat, batu gabe.

Gero, zabaldu berriko ontzian bertan txiza egin.Txizaren azkeneko zatia ere ez bota ontzira.

Batu duzun lagina laborategira eraman ahalik etalasterren; ez eraman sekula 2 ordu igaro eta gero.

Page 22: Oscar Martínez Azumendi · Berrinprimatuta. Aldaketen egilea: Oscar Martínez Azumendi "Litiorekin tratamendua" Osasun Heziketarako Eskuliburuak, 2 Zk. Publizitate Zerbitzua

OHARRAK

LITEMIEN ERREGISTRO ETA KONTROLAAGINDUTAKO

LITIOAREN DOSIAANALISIEN

DATAANALISIEN

ORDUAAURREKOEGUNEAN

LITIOA HARTUDEN AZKEN

ORDUA

LITEMIA

GosarianBazkarian Afarian