orreagako bigarren gudua. erreinu baten sorrera

11
ORREAGAKO BIGARREN GUDUA Erreinu baten sorrera Aski ezaguna da guztiongatik, bai eta edabide, eskola zein literaturak garrantzia handia heman diotelako, Karlo Magno handiak (naiz eta oraindik ere askok eta askok Carolus eta Alexandros nahastu) Orreagako Ibañeta lepoan jasotako ordain ustekabeko zein harrigarria. Literaturan tinta lerro eta lerro buru asko jasotakoa dugu gudu entzutetsu bezain ezezagun hau. Literaturari heltzen diot, literaturatik asko bait du Kixmi ondorengo 778. urtean, ustez, jasotako gertakizun honek. Historian zehar ere hedadura eta garrantzia haundia izandakoa da bera, nahiz eta nik eritzitakoaren arabera (eta ez naiz bakarra zihur naiz), aztertuko dudan bigarren gertakizun historiko batek izan euskal herritarren interesa pizteko gertakaririk aipagarriena. Aipagarria da baita, nola mendeetan zehar, Karlo Magno haundiaren batailak bere anaia txikiak baino askozaz ere sona handiagoa lortu izana, finean, bigarren Orreaga eta gero datorrenean Iruñeako estreineko erreinuaren sorrera. Hau da; euskal hiztunek propio izango duten lehenengo erakunde territorial autonomo eta independientea. Urtetan zehar Karlo Magnoren erretagoardiak jasandako ustezko sarraskiak eraman ditu alde bateko eta besteko euskaldun zein historiagileak hau eta bestea esatera. Moruak izan zirela eta ez euskaldunak; ez zela izan halako porrota frankoniar errege guztiz ahaldunarentzat; ez zela Orregako lepoetan burutu, baizik eta askozaz ekialderago Oskako lurretan... Guzti hau, balio eskaseko sari bat zeinek eramaten duen erabakitzeko. Garai hartako erregerik eta potererik erabatekoenari zeinek erasan zion bere historiako porrotik larriena (nahiz eta honek antza denez, gauza gutxi aldatu zituen historiaren baitan). Eztabaida hauetara, esan beharra dago, askozaz gehiago jotzen dute elementu politikoek beren ideien justifikazioen bila, Historiarekiko fideltasuna eta benetan zer gertatu izan zenaren bila daudenak baino. Liburu hau, ezin bestean, bigarrenei zuzendua dago. Historiagile, zale eta aditu objetiboei hain zuzen ere. Barka nazatela besteek eta jarrai bezate haien blogetan gustura nahasirik eta nahasten. Sarasua anaien fauna saltsa hartan agertzen zen kantuetariko batean esaten zen bezala, gu larre motxeko animaliak izaki, obe diogu seriotasunari eta benetan garrantzitsuak diren kontuei erreparatu, bi hauetan aurkituko bait ditugu zihurrenik gure aktiborik aprobetxagarrienak. Urreak adina merezi baitu gure historiaren eta izanaren kontuak argi eta garbi buruan gordetzeak, eta ez gaitzatela behingoagatik antzuak diren eztabaidek herri bezala jarraitu behar dugun bidean nahastu (edo agian hobe, hartu beharreko erabakietan. Bideak aunitz bait dira; "hainbat buru..."). Beraz Karlo Magnoren bizkarretik sortutako handinahikeriak alde batera utzita, goazen IX. Mendeko euskaldunek sortutako erreinu haren lehen hazia aztertzera: 824. urtean, Eblo eta Aznar kunteei eragindako porrota. Beste behin ere, Orreaga izeneko paraje mitiko eta lainotsuak lagundua... Nafarroa Gerran IX. Mendean: Orreagako 2. bataila (K.o 824. urtea) Urte hartan gertatutako gudu honek, gerora, izugarrizko garrantzia izango zuen gertaera bat ekarri zuen berarekin elkar lotua. Nafar erreinuaren sorrera. "Iruñeako" deituriko erreinu honen garrantzia, euskaldunek berezkoa izan dugun lehenengo lurraldetasun erakunde izatean datza. Honek ez du esan nahi lehendik elkar antolakuntzari loturiko beste erakunderik ez genuenik, edonola ere, hau izango da lehenengoz euskaldunek bere [email protected]

Upload: gorka-garaio

Post on 01-Dec-2015

82 views

Category:

Documents


7 download

DESCRIPTION

K.o. 824. urtean, ustez, Ibañetako lepoetan gertatutako bataila batek, nola aldatu zuen 40 urte lehenago gertatutakoak baino gauza gehiago.

TRANSCRIPT

Page 1: Orreagako bigarren gudua. Erreinu baten sorrera

ORREAGAKO BIGARREN GUDUA

Erreinu baten sorrera

Aski ezaguna da guztiongatik, bai eta edabide, eskola zein literaturak garrantzia handia heman diotelako, Karlo Magno handiak (naiz eta oraindik ere askok eta askok Carolus eta Alexandros nahastu) Orreagako Ibañeta lepoan jasotako ordain ustekabeko zein harrigarria. Literaturan tinta lerro eta lerro buru asko jasotakoa dugu gudu entzutetsu bezain ezezagun hau. Literaturari heltzen diot, literaturatik asko bait du Kixmi ondorengo 778. urtean, ustez, jasotako gertakizun honek. Historian zehar ere hedadura eta garrantzia haundia izandakoa da bera, nahiz eta nik eritzitakoaren arabera (eta ez naiz bakarra zihur naiz), aztertuko dudan bigarren gertakizun historiko batek izan euskal herritarren interesa pizteko gertakaririk aipagarriena. Aipagarria da baita, nola mendeetan zehar, Karlo Magno haundiaren batailak bere anaia txikiak baino askozaz ere sona handiagoa lortu izana, finean, bigarren Orreaga eta gero datorrenean Iruñeako estreineko erreinuaren sorrera. Hau da; euskal hiztunek propio izango duten lehenengo erakunde territorial autonomo eta independientea.

Urtetan zehar Karlo Magnoren erretagoardiak jasandako ustezko sarraskiak eraman ditu alde bateko eta besteko euskaldun zein historiagileak hau eta bestea esatera. Moruak izan zirela eta ez euskaldunak; ez zela izan halako porrota frankoniar errege guztiz ahaldunarentzat; ez zela Orregako lepoetan burutu, baizik eta askozaz ekialderago Oskako lurretan... Guzti hau, balio eskaseko sari bat zeinek eramaten duen erabakitzeko. Garai hartako erregerik eta potererik erabatekoenari zeinek erasan zion bere historiako porrotik larriena (nahiz eta honek antza denez, gauza gutxi aldatu zituen historiaren baitan). Eztabaida hauetara, esan beharra dago, askozaz gehiago jotzen dute elementu politikoek beren ideien justifikazioen bila, Historiarekiko fideltasuna eta benetan zer gertatu izan zenaren bila daudenak baino. Liburu hau, ezin bestean, bigarrenei zuzendua dago. Historiagile, zale eta aditu objetiboei hain zuzen ere. Barka nazatela besteek eta jarrai bezate haien blogetan gustura nahasirik eta nahasten.

Sarasua anaien fauna saltsa hartan agertzen zen kantuetariko batean esaten zen bezala, gu larre motxeko animaliak izaki, obe diogu seriotasunari eta benetan garrantzitsuak diren kontuei erreparatu, bi hauetan aurkituko bait ditugu zihurrenik gure aktiborik aprobetxagarrienak. Urreak adina merezi baitu gure historiaren eta izanaren kontuak argi eta garbi buruan gordetzeak, eta ez gaitzatela behingoagatik antzuak diren eztabaidek herri bezala jarraitu behar dugun bidean nahastu (edo agian hobe, hartu beharreko erabakietan. Bideak aunitz bait dira; "hainbat buru...").

Beraz Karlo Magnoren bizkarretik sortutako handinahikeriak alde batera utzita, goazen IX. Mendeko euskaldunek sortutako erreinu haren lehen hazia aztertzera: 824. urtean, Eblo eta Aznar kunteei eragindako porrota. Beste behin ere, Orreaga izeneko paraje mitiko eta lainotsuak lagundua...

Nafarroa Gerran IX. Mendean: Orreagako 2. bataila (K.o 824. urtea)

Urte hartan gertatutako gudu honek, gerora, izugarrizko garrantzia izango zuen gertaera bat ekarri zuen berarekin elkar lotua. Nafar erreinuaren sorrera. "Iruñeako" deituriko erreinu honen garrantzia, euskaldunek berezkoa izan dugun lehenengo lurraldetasun erakunde izatean datza. Honek ez du esan nahi lehendik elkar antolakuntzari loturiko beste erakunderik ez genuenik, edonola ere, hau izango da lehenengoz euskaldunek bere

[email protected]

Page 2: Orreagako bigarren gudua. Erreinu baten sorrera

kabuz eta burujabe izanda, heurek nahi dutena heuren gisara atonduko duten lehenengo aldia (bueno, euskaldunak diot, baina erantzule bakan batzuk izango dira noski hain zuzen ere historiara pasako diren izenak; gudu zelaian edo goseak jota hauts bihurturik liburu eta intelektualen gogoetetatik desagertu den populu xumea ahazturara kondenatua dagoen bitartean; zu eta ni bezalako populia. Izan ditzagun hoiek ere gogoan une batez bakarrik x bada ere, eta negar egin dezagun gogoz hainbesteko injustizia jasandako euskaldunengatik, eta ez horratio bapo jaten zuten batzuen eta besteen erregeengatik. Tamalez, kontuan hartu behar dugu historiaz jarduterakoan errege eta erreginez hitzegingo dugula, apenas ezer herri xumeari buruz. Kontutan harturik gainera aurrean duzun liburu honek, azken hauen handikeriak eragindako kontrol politikoa eta honetatik sortutako batailak dituela aztergai. Jarraitu dezagun bada.

Lehendik ere, erromatarren Inperioaren barne, geroago gotiar eta frankoen eraginpean eta aurretiaz tribu txikiak osaturik, izan zuten garaian garaiko euskaldunek haiek sortutako eta kontrolaturiko erakunderen bat, baina inoiz ez nazioarteko mailan aparteko oiartzunik izango zukeenik (garai hartan nazioarteko mailaketa aipatu ahal badugu behintzat). Erromatarrak etorri aurreko euskal tribuei, geografo greko eta erromatarrek jarri zizkieten lehenengo izenak beraien ikuspuntutik eta ezin dugu zehaztu (ziurtzat jo dezakegu kontrakoa) haien artean anaikidetza harremanik ba ote zuten, eta izatekotan norainokoak ziren hartu eman hauek. Hau da, nahiz eta Estrabonek tribu haiei guztiei Karistio izena eman, litekeena da tribuak elkarri kolpeka bizitzea. Tribua, senitartekotzak eragindako superbibentzia erakunde oinarrizkoenetarikoa dugu (oinarrizkoa eta naturala, noski), baina gizakiak jada naturaletik gutxi duenez, historiarekin bat antolakuntza mota berriak sortuko dira, eta mediterraneoaz gaindi Erromatarrak euskal herrira iristen direnean, laster batean, tribuz betetako aurrehistoriako mosaiko hura, berrantolatu eta dominatu zuten. Harrezkeroztik, lurralde kudeaketa bat baimenduko lukeen dominazioa helduz geroztik, Iruñeako Erreinua dugu lehenengoz euskaldunek kontrolatuko dutena.

Dominazioaren beste ezaugarri bat dugu askoren artean burutu ezin izatearena. Gaurko demokrazia bera ez da oso ondo konpontzen jende kopuru handiekin eta antzinatean gizarte talde txikiek gidatzen zuten gehiengoa (bueno, gidatu baina gehiago, haien eskuek sortzen zutenaz jabetu). Garai hontako jabe hoietariko bat izango zen Orreagako bigarren gudaldi honi esker, beste familia poteretsuetako jabeak baino fama gehiago lortuko zuen Eneko Aritza ezaguna, eta haren poterearekiko grinak lortuko zuen jauntxo guztiak antolakuntza eta kudeaketa beretsuaren parte izatera bultzatzea. Hau, arestian esan dugunez, Iruñeko Erreinuan gauzatuko litzateke. Hau da, Pirineotako zenbait jabe poteretsuek kontrolatzen zuten lurraldeen batuketaren emaitza genuke erreinu zaharra. Lurralde eraketa berri honek, bertoko erregeari eta bere zinpeko beste jauntxo poteretsuei, beraien lurrenganako kontrol bide hobeagoak ematen zizkien eta baita berriak kontrolpean hartzeko aukera ere. Zenbat eta errekurtso gehiago bildu, hainbat eta aukera gehiago lur berriak eta produkzio esparru berriak konkistatzeko (edo beste era batera esana; bi, beti nagusituko zaizkio bakarrari).

Honen ildotik esan beharra dugu, aspaldian Pirinio alde bietan ematen ziren mugimenduen ondorioa izan zela Iruñeako erreinu honen sorrera. VI. mendeaz geroztik, Pirinear mendilerroaren eta kantauri mendikatearen magaletan, nolabaiteko etnogenesi mugimenduak ematen ari bait ziren . Mugimendu hauek, aspalditik visigotiar eta frankoniar kroniketan agertzen dira islatuta, nahiz eta orainarte, sortu zituztenak nortzuk eta nolatan ziren ziur ez dakigun. Aldaieta bezalako indusketak argi erakusten dute garaian, lurralde esparru aunitz kontrolatzen zituzten jauntxo gerlari autonomoak

[email protected]

Page 3: Orreagako bigarren gudua. Erreinu baten sorrera

bazeudela euskal lurraldean banaturik eta hauetxek izango zirela hainbat urtetan zehar visigotiar eta frankoniar erregeen militar saiakeren jomuga. Baina, bi erreinu germaniarren artean kokatzeak, kalte baino onura eragin zien eta halaxe suertatzen da VIII. Menderarte ere heltzen direla eta gainera mendeen buruan, Karlo Magnori eraso egiten dietela Pirineoko altuera eta basoak lagun.

Karlo Magnoren sendikoa dugu baita 824-ko Orregako gertakari hartan erreinu frankoa gidatzen zuen erregea, hain zuzen Ludovico Pio izenez ezagutzen zen semea. Honek, Karlo Magno bere aitaren sorkuntza kudeatu eta zuzentzen zuen. Sorrera berri hau gudaroste berezi batek sortutako administrazio lurralde zabal bat zen, eta lurralde zabal honetatik jasotako zerga eta gudariek bihurtu zuten gure Karlo Magno handia, historiako liburuetan hain ohikoa. Erromatar Inperioaren garaietatik ez zela horrelakorik ikusten mediterraneo inguruko lurretan. Frakoen erregeek geroztik lur hoiek zabaltzen tematu ziren gero eta zinpeko armatu gehiago zituztelako, eta hauek beraientzat lan egitea nahi bazuten (hau da, egurra banatzea) zerga eta lur berriak behar zituzten. Kontinentean potere berri honen antolakuntzak eta zerga eragiteak, Karlo Magnoren familia hain ospetsu bihurtu zuen armadaren sorrera ekarri zuen ondoriotzat. Zenbat eta diru gehiago lortu, hainbat eta babes hobeak erosi zitzaketen frankoen zaldunek eta metalezko babes hauek erabakiorrak ziren gudaldi baten garaitzeko.

Armada hark, oinezkoez aparte, zaldun eskerga zituen, metalezko gorputz babesez horniturik eta errez egin zieten eraso saxoi eta Europa ekialdeko tribu babesgabeei (babesgabeak ez armarik ez zutelako, baizik metalezko gorputz babesik ez zutelako erabiltzen). Hala eta guztiz ere, armada frankoak lurralde zabal batean mugitu behar zuen batera eta bestera (garaiko frankoen erreinuak gaurko frantziar estatuaren hedadura ezezik, alemaniako eta italiako lurraldeak ere kontrolatzen saiatzen zen) eta erreboltak eta matxinadak uneoro pizten ziren gudarostea urruntzen zen heinean. Lurralde matxino hauetariko bat genuen garai hartan Waskonia izenez ezagutzen zen Garona ibaitik Ebroraino hedatzen zen lur zatia.

Wasconia zer zen adierazteko, hitzari berari erreparatuko diogu. Frankoek, gotiarrek ez bezala, oraindik ere "w" erabiltzen zuten "ufe" fonema idatziz adierazteko. Aldiz, gehiago latindarturiko gotiarrek "v" erabiltzen zuten aspaldidanik. Vaskonia eta Waskonia gauza bera dira baina bi herri germaniar desberdinek ahoskatu eta idatzia. Bi herri germaniarrak Pirineoen bi aldeetara zabaltzen zen lurralde hau kontrolpean jartzen saiatuko dira eta saiakera horietatik sortuko dira bai Waskoniako dukerria Pirinio iparraldean eta baita ustezko Kantabriako dukerri bat ere hegoaldean (nahiz eta hau, frankoek Iberiar penintsulan zeukaten lur arrastoa izan. Fredegario izeneko garaiko kronikarietako batek, Sisebuto errege visigotiarrak kantabriako dukerri hau VII. Mendeko lehen laurdenean kendu omen ziela utzi zuen idatzita).

Iparraldean euskaldun leinuak kontrolpean jarri zituzten urteen poderioz eta indar armatuen bisita joriak zirela eta. Horrela Genial izeneko dux batek emango dio baskoien eta merovingiar erregeen arteko hartuemanei VII. Mende hasieran, nahiz eta mende laurdena igarotakoan, Dagoberto I-a, Zuberoara etorri zen gerran. Genialen odolekoek Eudon handia erdituko zuten baina honek Aquitaniako independentzia bapatean galduko zuen arabiarrek garaitua, eta pixkanaka karolingiar errege berriek, Garonatik beherako lurrak ere kontrolpean izango zituzten eta lurraldeak ematen zituen zergak hobetu edo sortu eta bereganatu (Zuberoako lurraldeak adibidez, 828-rako bazuen annona izeneko frankoniar zerga jarria). Lurralde hontako jauntxo euskaldunen matxinada sesioak,

[email protected]

Page 4: Orreagako bigarren gudua. Erreinu baten sorrera

zergen banatze berriarekin zuen zerikusi gehiago, kontu nazionalekin baino (oraintsuarte gertatu izan den legez).

Horretxegatik gertatu zen, eta agian horrexegatik izkutatu izan dute gertakari hau euskal historiagileek bestearen atzean, 824. urtean Iruñean sartu ziren gudariak euskaldunak zirela gehien bat. Waskoniako dukerriko euskaldunak eta Aragoeko konterriko euskaldunak. Hori igurikatu dezakegu beraien buruzagiak nortzuk ziren jakinda: Eblo izeneko kuntea euskalduna edo akitaniarra, eta Aznar Galindez kuntea pirinear jauntxo euskaldunetariko bat. Jakin beharra bait dugu, Waskoniako dukerriko euskaldun tropak Bartzelona setiatzen ibili zirela urte batzuk lehenago, eta Bartzelona hartzea Pirinio hegoaldeko lurrak kontrolatzeko mugimendu carolingiar bat besterik ez zela. Urte batzuk geroago, bi kunteen eskutik, Iruñeara zuzendu zituzten tropak eta dominazio planak. Marka iberiarra sortzeko plan beretik etorriko zen gerora, Pirineoko euskaldun jauntxoen independentzia baldintzatu eta zergak heurak jasotzeko lizentzia. Laburbilduz, frankoek desio zutenaren kontrakoa.

Frankoen "marka" izeneko demarkazio lurraldea, etsai zituzten auzokideen lurrekin topo egiten zuten zonaldetan sortzen ziren jurisdikzio bereziak ziren. Hauetan ziurrenik, mugaldekoak eta gudulekutik oso gertu zeuden lurrak zirelako, frankoen kontrola bertoko jauntxoekiko bigunagoa zen hauek gerran lagun zezaten. Hegoaldeko marka saiakera hau (Bartzelonatik Iruñeararte hedatzeko intentzioa zuena), ez zen ahaide urrun zituzten gotiarren kontra aritzeko, baizik eta, Afrika iparraldetik etorri berriak ziren islamaren semeei heusteko. Haiek baitziren frankoen segurtasun ezaren erantzule. Musulman tropa hauek Tarik famatua buru zutela, gotiarren arteko gorte istiluetatik sortutako gerra zibilean parte hartzera deituak izan ziren, eta erreinu gotiarraren ahultasuna ikusi bezain pronto, geratzeko hautua hartu zuten Iberia oso lur emankorra zenaren jakitun (eta gainera Europako ateetariko bat). Hark jartzen zituen erne frankoak eta iparralderago Bretoiengandik babesteko egindakoaren antzera, Bartzelona, Zaragoza eta Iruñea batuko zituen lur eremu babesgarri bat sortzea erdietsi zuten.

Arabiar tropek aldiz, kontrako jokua zerabilten Marka haren ezartzeak, denborarekin, frankoak heuren kontra oldartzea ekar zezakeelako. Eta hala, liskarrak ugariak izan ziren eromatarrek Tarrakonense izeneko probintziako hiribilduen kontrola eskuratzeko (Iruñea, Tutera, Hueska, Zaragoza eta Bartzelona).

Halaber, aipatutako hiri gehienak arabiarren eskuetan jarraitu zuten, baina Iruñeako kasua nahiko berezia da. Iruñeak hegoaldean Kalifatoaren aliatu ziren Casioren semeen sendia zuen Tuteran (ziurrenik erromatarren garaiko familia poteretsu bat, arabiarrak heltzean poterea mantentzeko islama besarkatu zutenak), arabiarrez Banu Qasi izenekoak. Hauek Cordobako Kalifatoaren ordezkari bezala lehia bizian ibiliko ziren beste euskaldun jauntxo batzuen kontra Iruñearen kontrolagatik, eta azken hauek, frankoen laguntza izango zuten ezinbestean. Horrela, Iruñeako gobernua maiz aldatu izan zen, batzutan Banu Qasitarrak zirela jaun, bestetan jauntxo euskaldun karolingiotarrak (Belaskotarrak adibidez). Hauen artean hirugarren familia bat hasi zen garrantzia hartzen Banu Qasitarrekin zituen loturengatik. Jimenoen familiak gerora Zangotzan izan zuen potere gunea, baina garai hartan oraindik ere, zihurrenik Pirineo aldean zutela potere iturburu. Antza denez Erronkari bailaran. Jimenoen familia honek buruzagi berezi bat izan zuen bere dinastiari izen propioa heman ziona eta hau Eneko Aritza besterik ez daitekee izan. Enekotarren familia izango zen azkenean Banu Qasitarren laguntzarekin Iruñeako hiribilduarekin egingo zena, jakina bait da Cordoba

[email protected]

Page 5: Orreagako bigarren gudua. Erreinu baten sorrera

oso hurrun zela eta Banu Qasitarrak Ebro bailaran Kalifarenak ez ziren interes propioak zituztela.

Beraz, interes gurutzatu guzti hauen artean sortu zitzaigun Iruñeako erreinua, frankoak jarritako jauntxoak bota ondoreneko erantzun armatuan.

Iruñea: Askok preziaturiko kanpamentu militar erromatarra.

Iruñea hiri bezala Pompeyo erromatar enperadoreak jasoko du, baskoi bizigune baten alboan, legionarien kanpamentu bezala kantabria eta Tarrakonenseko portuak batzen zituen bidean zegoelako. Honetaz aparte, iparraldera zijoan Burdingalako edo gaur eguneko Bordeleko bidean zegoen baita. Honek hiri bezala aztea ekarri zuen ondorio nagusitzat eta denborarekin Pompaelo hura erromatar civitas batean bihurtu zen. Civitas edo hiria izateak gehienbat gotortua zegoela erakusten digu. Bai eta ingurune kaletarra izatea, bertan babesten zirelarik inguruko potere politiko eta erligiosoa (hau da, zergak konbratzen zituztenak batak eta ordaindu ezean kontuen eske etxera etortzen zitzaizkizunak besteak). Ingurukoa diogu batez ere, civitas-a zelako inguruetako lurretako zergak eta produkzioa kontrolatzeko arduradun, gero erromaraino iritsiko ziren soberakinen erantzule, hain zuzen ere. Erroma desagertzen joaten den einean, eliza katolikoak artuko du administrazio kontu guzti hoien ardura, baina berezkoa izango du beso armatu baten laguntza hain lurralde zabala kontrolatzeko. Beso armatu hau izango dira urtetan zehar germaniar odoleko tribu asko (gotiarrak adibidez) eta denborarekin potere inperiala bitan banatuko da. Alde batetik eliza eta erromaren ondorengoa zen estruktura guztia, eta bestetik jauntxo zein erregeak. Historikoki bi estamentu hauek bai haien artean borrokan zein beraiek bezalako beste batzuen kontra ibiliko dira etengabe astintzen zergak nork batu erabakitzearren, nahiz eta gehienetan ohikoa den bezala, alde bientzako probetxagarriak ziren akordioetara eldu (Ayyyy... Eta oraindik ere halaxen gabiltza...). Iruñeako apezpikutza aspaldidanik kinkan zegoela jakin badakigu Toledon egiten zituzten bileretara maiz falta izan zirelako Iruneako gotzaiak, eta hau euskaldunen kristautasunaren kontrako erresistentzia baino, bertako eta inguruetako familien arteko liskarren proba ezinobea dugula uste dut nik. Interes korapilatsu guzti hauen ondorioa izan zen aztergai dugun garairako Iruñeako hiribilduak inguretako lurrak administratzeko arazo haundiak zituela eta honek bigarren maila batean kokatu zuen hiria konkistatzaile berrien begietara. Baina hala eta guztiz ere antzekorik ez zuen bitxi pribilegiatua zen zonaldeko menditar jauntxo familientzako. Orainartekoak baino askozaz garrantzia handiagoa izango zuen potere propio bat eraikitzeko leku aparta...

Liskar guzti hauek Karlo Magno Iruñea suntsitu eta gerora biderkatu ziren eta 824-ko bataila eta gero bukatu Eneko Aritza Pirinio aldeko euskaldunen errege bihurtzen denean Iruñeako erreinua sortuz.

Data esanguratsuak:

798- Banu Qasitarren Mutarrif ibn Musa gobernadore Eneko Aritzaren laguntzarekin.799- Frankoek beraien indarrak erabiltzen dituzte eta Belaskotarrak jartzen dituzte Iruñean jaun eta jabe (arabiarren kroniketan Belasq-al-Yalasqui agertzen zaigu. Batzuek Yalasqui hau Galasqui-Gaskoin bezala itzuli dute, baina guk dakigula Belaskotarrak arabarrak ziren. Agian Yalasqui horrek karolingiotarren aldekoak zirela adierazi nahi zuen).816- Oraingoan Eneko artzen du Iruñea kontrolpean ahaide zituen Banu Qasitarren laguntzarekin.

[email protected]

Page 6: Orreagako bigarren gudua. Erreinu baten sorrera

824- Eblo eta Aznar kunteak buru dituztela, gudaroste frankoniar bat Iruñeara heltzen da eta berriz hartzen du hiribilduaren kontrola. Etxerako bueltan Valles Karoli izeneko parajean (gaurko Luzaide) Eneko Aritzak zuzenduriko tropengatik garaituak izango dira eta definitiboki karolingiar eskumenetik askatuko dira tropa berririk ez delako bidaltzen.

Beraz kronologia eskasak erakusten digunez, majina bat izan ziren Iruñeako harresien artean bizi izan ziren gobernu aldaketak, bai batzuek eta besteek eraginda. Honek garaiko Iruñeak lurralde zabal hura kontrolatzeko zeukan berebiziko garrantzia erakusten digu, eta hain zuzen ere Iruñeari loturik helduko ziren bai Karlo Magnoren Orreaga, bai eta ia 50 urte geroagoko bigarren dema. Antza denez goraka zetorren frankoen bultzadak eta iberiar gotiarren gainbeherak eraginda, musulmanak egingo ziren hiribilduaren jabe, eta urak aski arrotu eta gero, bertoko jauntxoak nolabaiteko askatasunarekin jokatzeko akuilatu (lehen esan dugunez, bi potereen artean kokatuta egotea onura baino kalte gehiago ekarri zien jauntxo menditarrei beraien planak aurrera eramateko). Horain artean, dirudienez, jauntxo lokalak gotiarren arteko barne liskarren ondorioz ibili oi ziren batzuk besteen kontra Iruñea zaharra eskuratu nahian. Hala dirudi zinez, Errodrigo azken gotiar erregea Iruñeako arresien parean izan bait zuen arabiarren Gades-eko lur-hartze anfibioaren berri, eta Iruñean Vitizaren semearen kontrako gerran bait zebilen (653.urtean berdina gertatu zen eta Recesvinto visigotiar errege handia, etsai zuen Froyari laguntzen zioten baskoiak gudukatzera joan zen Zaragozaraino). Vitizaren jarraitzaileak ziren VIII.mendeko astapen haietan Errodrigo erregeri koroa kendu nahi zion bandoaren buruzagiak. Hauek gogor zebiltzan gaurko Kataluinako aldean, eta Iruñean ere aldekoak lortu zituzten antza. Horrela zelarik, ezin gaitu arritu bai Iruñea eta Kataluinako konterria azkar batean arabiarrei pakea eta zinpekotza eskaini izana, Casio kunteak egin zuen bezala (Vitiza honen aliatuen eskakizunei erantzunez heldu bait ziren arabiarrak penintsulara).

Casio kuntea aipatu dugu, baina, nondik zetozen aipatutako jauntxo guzti hauek? Erantzuna, berriro ere, Erromatar Inperioaren azken mendeetako gertakarietan aurkituko dugu.

Pirineotako jauntxoak: Erromatar mugetako soldaduak?

Inperioko azken mendeetako gertakarien barruan badago bat, Europa mendebaldeko gizarte itxuraketan garrantzi nabarmena izango duena, eta batez ere Iberiar iparreko lurraldeetarako zein Ingalaterra bezalako beste eremu ezagunetan ere eman zena (honetan adibidez nahiko aztertua izan da eta tradizio zein ahozko literaturatik antzeman daiteke gainera).

Oraintxu nahiko ezaguna egin da Arturo erregearen mitoaren atzean, germaniar inbasioei aurre egin zien biztanle erromatar-britoi bat zegoela, komunitate oso baten ardura artu zuena eta bertokoa zen populiaren erantzule egin zena. Honek, erromatarrak konkistaturik zituzten lurraldeetan sortutako mestiaia erakusten digu, eta Inperioko legioek alde egin zutenean, askok eta askok lurraldea kudeatuz eta defendatuz aritu zirela era autonomoan guztiz, erakutsi.

Euskal mendietan ere antzeko prozezu bat eman zela aipatu dezakegu. Euskal mendietan barna (edo obeto esana, hauek mesfidati begiratuz) limes bezala ezagutzen zen erromatar mugaldea zen. Limes hitz honek muga besterik ez du esan nahi eta Leon-dik hasi eta kantabriar medialde guztia zeharkatzen zuen, Pirineoak amaitzen ziren

[email protected]

Page 7: Orreagako bigarren gudua. Erreinu baten sorrera

puntarate bertorarte, mediterraneo itsasorarte hain zuzen ere. Nahiz eta limes hitz honi askotan kanpotarren kontrako defentsari lotu izan zaion ez pentsa egoera hain iskanbilatsua zenik. Lerrokadura paralero guzti honek Adrianoren harresia baino, erromatar komunikabideei menditarren harpileri ekintzek kalterik ez eragiteko asmoa zuen eta postu hauetan barna bertokoak naiz koanpokoak ibiltzen ziren goarnizio moduan zainketa eta polizi lanak egitearen arduraz. Hala, denborak aurrera egin ahala, zainketa kokaleku hauek kasta berri bat sortu zuten erromatar adminiztrazioaren ahalbideak eta kontrola aldenduz zijoan einean eta gotiarrak heldu zirenerako, erromatar imperioaren eta jauntxoen jabetza askoren hartzaile bihurtuak ziren (“poseidas por sus habitantes”). Ondasun igigarri hauek denetarik izan zitezkeen, bai dorreak, bai errotak; lur atalak, nekazaritzarako lanabesak, villae izeneko erromatar baserriak, ganadua, armak... Hoietariko soldadu batzuek (limes-a ez bait zuten legionariek babesten. Gogoratu dezagun ejerzitoa baino, polizi lanak egiten zituztela eta gainera ez zutela dirurik jasotzen. Honen ordez inguruan lurrak zituzten landatzeko), nekazal-soldadu esatea obe, heuren segurtasun eta bizi-iraunpenerako, inguruko lurrak kontrolatzen eta bertan zeuden eraikuntzez jabetzen hasi ziren, heuren ustezko erromarekiko lotura administratiboak bide eta bortizkeriak ahalbideratuta. Horrela sortuko zitzaizkigun pixkana pixkanaka, gero ertaroan noble deituko ditugun hoiek. Nolabaiteko ahalmen militarra zuten erromatar mugetako zaindariak eta beraien familiartekoak ziren, hauek jatorri anitzekoak izan zitezkeelarik, bai eta noski, bertokoak baita.

Beste kontu bat dugu, Inperioaren gainbeheran eta germaniar tribuak Pirinioak zeharkazten zituzten einean, nolako joan etorriak izan zituzten soldadu hauek eta beraien familiek, eta zenbateko erlazioa duten Aldaieta, Bunzaga eta Finagako nekropolisietan lurtzoruan aurkitutako gizasemeekin.

Zaila da baita, visigotiarrek baskoiekin izandako enfrentamenduak non izan ziren argitzea, baskoi haiek nortzuk ziren jakitea eta norainokoak zituzten batzuen eta besteen arteko mugak zehaztea. Susma dezakegun bakarra, agian, Iruñean baino Tutera aldean bilatu dezakegula visigotiarren eremua ekialdean, eta Ebro ibaiari jarraiki Araba mendebaldean bestea, zonalde hori izan zitekeelarik Sisebutok probisionalki frankoei konkistaturiko “Kantabriako dukerria” izenekoa (Belaskotarren familia Arabako ahaldunak eta karolingioen jarraitzaileak izatea baldintzatuko lukeena). Honek, gerrara ohitutako jauntxoak mendietan babesa bilatuko luketeela adieraziko zigun, naiz eta asko, hasera batean guztiz ibiltariak izango ziren eta gerora joango zirelarik haran galduetan korpuzten.

Horretxegatik hain zuzen aurkitzen ditugu Enekotarren lehen sendiaren sorlekua Erronkari bailarari lotuak. Bailara honen azken herrixkari, Isabari, lotuak.

Antzeko eboluzioa jasango zuten iberiar mendi magal guztietan, eta alaxen ahal, urrengo mendeetan Iberiar historia moldatuko zuten bi politikal sorrerak, bata kantauriar mendietan agertu izana (Asturiaseko erreinua), eta bertzea Pirinio malkartsuko bi aldeetan (baskoin tribuak mendikateko bi aldeetara hedatu izanak frogatzen duen legez).

Beraz pixkanaka berauen inguruneko lurraldeen zaintzaile eta babesle (kontrolatzaile eta jabe beraz) bihurtzen dira gudu jauntxo hauek, eta bai eta zinpeko edo odoleko senitartekotza jarraituz, talde armatu txiki baten sorrera ahalbideratu eta berori mantentzeko lur eta irabazien jabe egin ere. Hauek izango ditugu, IX. Mende hasiera hontan, Pompaelo izeneko potere gunearen atzetik ibiliko diren jauntxo menditar-

[email protected]

Page 8: Orreagako bigarren gudua. Erreinu baten sorrera

nekazari-abeltzainak (beraien aberastasuna lurrari lotutakoa da, baina Iruñea zaharrak aukera askozaz aberasgarriagoa ematen die bertako zergen eta txanponen dir-dirrari so).

Ondorioz, Karlo Magno haundiaren bidaitxoa eta gero, bertoko agintari arabiarrak uxatu zituela pentsa dezakegu, eta gainera aldegin aldera Iruñeari harresiak erausi bazizkion, Kordobako kalifarentzak garrantzia ere galduko zukeela, eta hortan sartzen zaizkigu fakzio txikixeagoak batzuen eta besteen (arabiar eta karolingioen) ordezkari bezala, elkarren kontrako interes eta gatazka armatuetan. Eta askotan gertatzen den antzera, hasi jakin egiten da gauzak hasten, baino gerora, bai arabiarrek bai karolingioek, aliatu zituzten jauntxo haien kontrola galduko zuten (hainbaten iri erromatarrak ematen zien segurtasunak bultzaturik) eta noble berri hauen baten ametsa egi bihurtu. Erreinu propioa eraiki. Iruñeako erresuma.

Zer gertatu zen K.o-go 824.urtean?

Susmatu dezakegu, Iruñean ohikoa zen bezala, kolpe militar bat egon zela hiri barnean. Egun haietararte izandako karolingiar gobernua aldatuko zuten eta berri haiek Aquisgranera heldu orduko, eraso militar berri baten lehenengo planak jarriko ziren martxan. Zihurrenik Iruñeatik botatako familia, gerora karolingiar tropen buruan zijoazten buruzagien bietako batenak izan zirela. Lehenengoa akitaniarra omen, Aznar kuntearen familia izan zitekeela ondoriozta dezakegu. Horrela alde batetik, Iruñeako gobernuan jarritako familiaren tropak genituzke eta bestetik, Waskonia iskanbilatsu eta asaldagarriaren arduradun militarra bestetik, Akitaniako dukea eta bere tropak.

Gudarostea behin bilduta, ohiko lekutik maldan gora ekingo zioten eta egun batzuen buruan Iruñeako harresien aurrean egongo ziren. Partaiderik gehienak euskalduntzat jo ditzakegu, nahiz eta akitaniar segurtasun zaldun taldetxo bat eramango zukeen Akitaniako dukeak. Beraz ez zezaketen segadetarako inolako bildurrik izan behar. Gizonik gehienak oinez zijoazen, ez ziren izango oso gudaroste handia eta haietariko gehienak menditarrak ziren.

Garaiko kronikek diote, hitzeginda konpondu zutela arazoa, baina gerora gertatu zena kontutan harturik hau ez litzateke posible izango. Iruñeak horrenbesteko gobernu aldaketak izatea, agian, Karlo Magnoren afera eta gero, harresiak ez zirela behar den bezala eraiki esan nahi digu eta horrexegatik behin hiriaren kontrola arturik horretxek bihurtzen zuela galtzeko hain errexa. 778-tik urte dexente paseak ziren eta gainera Pipinio bera ere urte batzuetan Iruñean bizi izan zen, printzea zenean. Beraz esan dezakegu onak edo txarrak, baina Iruñeak harresiak bazituela garai hartarako. Hau kontu militarrendako berebiziko garrantzia duen datu bat dugu, zeren eta...

Izan bazituen, hiri barnean gotortu al ziren gobernari berriak? Kronikek ez digute horren zantzurik ematen baina alde batetik pentsatu behar dugu, Bartzelonako setioan jardutako tropak zekartzatela Iruñeara eta bestetik liburuek idatzirikoa egia baldin bazen, arraroa izango zela gerora Iruñean utzitako tropak errefortzu zain ez gotortzea. Eblo dukearentzat ondorioak ez ziren batere xamurrak izan (Kordobara preso bidali bait zuten) eta pentsa dezakegu aznartarrei ere ez ziela batere graziarik egiten Iruñeako gobernutik bota izanak (gainera Enekok berak ere, beraiekiko loturak eten zituen eta bere jabegoak bigarren familia bati eman, galindotarrei). Orreagako bigarren gudaldi hau ez zen txantxa bat izan (krokikek esaten digutenaz ausnartuz) eta ondorioek hala egiaztatzen dute.

[email protected]

Page 9: Orreagako bigarren gudua. Erreinu baten sorrera

Eblo Kordobara bidali izanak (eta “Chançon de Roland”-en agertzen diren mairuek) Banu Qasitarrak Enekotarren garaipen honekin nolabait erlazionaturik daudela xuxurlatzen digu eta agian hauetxen tropak izan zirela Iruñeako setioa (izan baldin bazen) eragotzi zutenak. Ezinezkoa litzaieke karolingiar tropei Iruñea setiatu, inguruan tropa etsaiak baldin bazebiltzan eta gainera arrsikutsuegia litzateke muladiak heldu baino lehenago ez aldegitea (hau noski, kroniketan ez zen agertuko, inongo idazle kristaurik ez bait luke idatzita utziko kristautasunaren soldaduek fedegabekoengandik ihesean joan zirela). Beraz agian, gauzak laster antxean konpontzeko hitzeginda bideratu zuten afera. Iruñeako gobernari berriek Aquisgraneko potereari zin egingo zieten eta Eblo pozik (Aznar ziurrenik ez hainbeste), bestela zetorkiona askozaz txarragoa baitzen, gudarostea altxatu eta Iruñea utzi zuen azkar batean, Iruñea artu gabe (eta bertoko poterea benetan eskuratu gabe, noski).

Puntu honetara helduta imaginazioari bidea libre uzteko garaia heldu zaigula uste dut. Kronikoiek diotenez, Ibañeta gainean ez zen gudaldirik egon. Aznarren azken lehunak (bera etzen Kordobara esklabu gisa joan oporretan) nolabaiteko historio makurra aurkezten digu. Ebloren garaiz lehenagoko erretreta etzion grazia handirik eragingo gure Aragoiko kunteari eta Iruñeako poterearen jabe ezin bazen egin, karolingioei eginiko zinpekotzak etzion ezertarako balio. Lehendik ere esan dugu euskal mendietako jauntxoak matxino ederrak zirela eta bakarrik diru goseak eta meatxu militarrak baretzen zituztela. Ez litzateke arraroa, Sumus Pyrenaeum hartan gertatutako bigarren borrokaldia traizio baten ondorioa izatea eta Aragoiko kuntea bera izatea Eblo dukea saldu zuena. Horrek, kronikoien baskoienganako irudiari erreparatuko lioke (perfides wasconian gentem), eta nolabait Iruñea kontrolatzeko karolingioen planen porrota historiaren aurrean zuritu.

Honatx, jainkoaren 824. urtean, Orreagako altueretan gertatutakoaren bertsio berria.

Ondorioak: 500 urtez menperaturiko uholdea, azkenean aske.

Ondorioen artean aipagarriena, Iruñeako potere gune berriak bere inguruko lurrak nola baldintzatu zituen izan daiteke. Diplomazia eta potere bilaketa kontu nahaspilatxu hauetan, Banu Qasitarren iparraldean germaniarra ez zen potere berri eta gazte bat egoteak ate asko ireki zizkien, mendietako euskaldun ez ziren euskaldun erromanizatu ohiei. Ikusi dugu nola urte batzuek lehenago Zaragozako muladiek nola jo zuten Karlo Magnoren gortera haren laguntza eskatzeko eta horaingoan ere Banu Qasiek antzeko jokamoldea izango dute. Honek guztiak, Zaragozako gobernua nork hartuko zuen erabakitzen zen bitartean gertatu zen gainera eta holakoetan gertatzen den bezala, objetiboak beti justifikatzen ditu bideak.

Hala, Zaragozako afera Banu Qasien kontrakoa suertatzen denean eta goi marketako beste familia bat jartzen dutenean hiriaren buru, Tuterako muladiek ez dute inolako zalantza izpirik, Iruñeako baskoiekin batera bere burua independiente agertzera eta beraien interesen alde bakarrik jardutea.

Data esanguratsuak:

842- Cordoba erasoka hasten da. 8 urtez luzatuko dira aceifas izeneko urtarokako erasoak.

[email protected]

Page 10: Orreagako bigarren gudua. Erreinu baten sorrera

848- Ez dakigu noiz erregetu zuten Eneko Aritza, baina urte honetan Cordubatik zetorren Eulogio apezpikuak kristaua eta printzea zela aipatzen digu. Hau da, autonomoa, independientea.850- Iruñeako erresumak delegazioa bidaltzen du Aquisgranera (Frankoen gortera) opariak eramanez (kondairak dioenez Mincio eta Induo kunteak izan ziren eta batzuek izen hauen atzean Eneko/Iñigo eta Musa egon zintezkeela diote). Opari hauen interpretazioa korapilatsua da berez, baina ezbairik ez duena Iruñeak nazioarteko erlazioak hasiak zituela da (ikuspuntu espainol-frantsesak beti argudiatuko du menpekotza froga bat zela Aquisgranen gertatutakoa, baina urte hura islamaren erasoen azkeneko urtea izatea, 8 urtez bait zeramaten Iruñeako lurrak erasotzen, ez digu kontu hori batere argi uzten).851- Dena dela urte honetan bertan (bidaiaz osteko urrengo urtean) egia da Iruñeako erreinuak, seguruenik Enekoren semearen gidaritzapean (Eneko bera urte honetan hil bait zen), Banu Qasitarrei aurre egingo diela Oviedo-ko erreinuarekin bat egiten eta ahaidetza loturak guztiak ahazturik (Eulogio Codobakoa heldu zenerako zihurrenik euskal muladien eta kristauen arteko lotura etena zela). Musak "Yalaskiyin"-ak garaituko ditu Abeldako batailan eta behin betiko Tutera eta Iruñea etsai bihurtzen dira.

Laburpen txiki bezala, aipa ditzadan bi ideia apal eta xume. Garaiko ikuspegi politikoa zinez desberdina zela eta etzutela guk orain giristino/mairu ezberdinketa hori egingo ziurrenik eta bestalde, inongo libruru ez kontaketa zabala zein zehatzak ezin dituela garaiko ñabardura guztiak bildu. Banu Qasitarren eta Banu Enekotarren arteko diferentzia zinez zaila da antzemanten garaiko kroniketan. Gaur eguneko ikuspuntuak kutsatutako eritzietara joan behar gara, argi, ezberdintasun hori nabarmentzeko eta neronek ere egin berri dudan akatsa da euskal independentziari data eta sutantzia ematea. Kixmi ondorengo lehen milaurreko euskal esparru barruan bizi ziren biztanleei euskaldun hitza ematea, agian zilegi zait, non eta norarte edatzen ziren jakin gabe diardugularik oraindik ere, baina inolaz ere ezin dugu gure gaur eguneko identitate propioaren aztarnak, aintzinateko lurrazpietan bila. Euskaldunak, gizakiak eta gizarteek iragandako eboluzio prozesu luze baten ondoren heldu izan gara gu nor garen galderari erantzungo dion hitz sorta zabala adosteari eta inolaz ere ezin genezake XXI. Mendekoak diren kontu ideologikoak, oraindik ere, humanismoa, iraultza zientifikoa edo ekialdeko filosofiak (pare baten aipamena egitearren) ezagutzen etzuen gizarte bati luzatu. Ez guk, ezta gure inguruko beste asmakizun berriek ere (XVIII. Mendeko estatu modernoak adibidez). Euskal Herriko historiaren zutabeak osatzeko behar beharrezkoa dugu gure lurraldearen iraganaren hastapenak behingoagatik finkatu eta kontakizun bateratu bat adostu, batzuen eta besteen nahien gaindi. Eta hortarako eritzi guztiak kontutan hartu beharrean gaudela uste dut, den denek izango bait dute funtsean, arrazoi zati bat. Arrazoi txiki guzti hoiek kontutan hartzean, sortuko dugu ezuztean, orain dela 1000 urteko gizarte ezezagun haren erradriografiarik zuzenena (haiek ere, gu bezela, ama ezberdin askoren alabak bait ziren).

Aipatutako beste ideiak Historiaren zientifikotasunari eraginten dio. Norbaitek esana da, Historiari buruz hitzegiten dugun heinean existitzen dela iragana. Kontu filosofikoaren traza daukan adierazpen honek ikaragarri zailtzen du zerbait definitiboa izan beharko lukeen zera (kasu hontan adibidez garai hartako Euskal Herriko lurraldeetan legokeen antolamendu politikoa eta haien arteko sinergiak) gorpuzten saiatzea, baina bestalde orain artean esandako guztiak baliogabetuz, egia da printzipio, ikuspuntu eta teoria berriek ere bizirik mantentzen dutela Historia eta iragana bera. Beti ere, bihotz onez aurkeztutako printzipio, ikuspuntu eta teoriak badira behintzat.

[email protected]