oporretarako gutxi falta zen eta i r r ikan

7
Oporretarako gutxi falta zen eta irrikan nengoen hauek heltzeko, nire lagun minarekin, Mikelekin, plan batzuk eginda genituelako. Mikelen familiak Benidormera joateko asmoak zituen eta galdetu zidan ia haiekin joan nahi nuen. Ni oporretan beti Galiziara joaten nintzen nire aitona-amonen etxera, eta bertan,ez nuen lagunik eta benetan aspertzen nintzen, horregatik baietz esan nion. Baina arazoa zen oraindik ez niela nire gurasoei galdetu utziko baninduten. Sukaldean nengoen gosaria hartzen komiki bat irakurtzen ari nintzen bitartean. - Iker, eskolara berandu zoaz!-esan zuen amak. - Bai ama oraintxe noa… gainera klaseko azken eguna da, ez didate ezer esango. Arropa jantzi eta motxila azkar hartu ondoren etxetik atera eta eskolara korrikan abiatu nintzen. - Iker, beti berandu… - kexatu zen Xabier nire gizarteko irakaslea. - Barkatu -erantzun nion ia itota nengoelarik. Nire jesarlekuan eseri nintzen eta gizarteko liburuak atera nituen. Ez nuen batere gustuko ikasgai hau eta beti pentsatu dut irakasleak mania zidala. Mikelen ondoan jesarrita nengoen. - Galdetu al diozu zure amari ea utziko zaituen Bedidormera joaten? - Bai, baina esan dit ikasgai guztiak gainditu behar ditudala. Eguna oso azkar pasatu zen eta azkenik momentu txarrena heldu zen, notak hartzeko momentua. Notak zabaldu orduko, lau bat ikusi nuen. Ez zen posible gizarten lau bat atera nuen. Nire amets gaizto guztiak egia bihurtu ziren. Etxera oso haserre bueltatu nintzen eta sartzean notak sukaldeko mahai gainean bota nituen. Amak notak hartu zituen, nahiko lasai.

Upload: manu-arce

Post on 21-Feb-2016

226 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

Mikelekin, plan batzuk eginda genituelako. Mikelen familiak Benidormera joateko asmoak Eguna oso azkar pasatu zen eta azkenik momentu txarrena heldu zen, notak hartzeko sartzean notak sukaldeko mahai gainean bota nituen. Amak notak hartu zituen, nahiko nintzen nire aitona-amonen etxera, eta bertan,ez nuen lagunik eta benetan aspertzen Burgoseko lagun batzuei hitz eman diegu bere ostatura joango garela hurrengo astean egun

TRANSCRIPT

Page 1: Oporretarako gutxi falta zen eta i r r ikan

Oporretarako gutxi falta zen eta irrikan nengoen hauek heltzeko, nire lagun minarekin, Mikelekin, plan batzuk eginda genituelako. Mikelen familiak Benidormera joateko asmoak zituen eta galdetu zidan ia haiekin joan nahi nuen. Ni oporretan beti Galiziara joaten nintzen nire aitona-amonen etxera, eta bertan,ez nuen lagunik eta benetan aspertzen nintzen, horregatik baietz esan nion. Baina arazoa zen oraindik ez niela nire gurasoei galdetu utziko baninduten.

Sukaldean nengoen gosaria hartzen komiki bat irakurtzen ari nintzen bitartean.

- Iker, eskolara berandu zoaz!-esan zuen amak.

- Bai ama oraintxe noa… gainera klaseko azken eguna da, ez didate ezer esango.

Arropa jantzi eta motxila azkar hartu ondoren etxetik atera eta eskolara korrikan abiatu nintzen.

- Iker, beti berandu… - kexatu zen Xabier nire gizarteko irakaslea.

- Barkatu -erantzun nion ia itota nengoelarik.

Nire jesarlekuan eseri nintzen eta gizarteko liburuak atera nituen. Ez nuen batere gustuko ikasgai hau eta beti pentsatu dut irakasleak mania zidala. Mikelen ondoan jesarrita nengoen.

- Galdetu al diozu zure amari ea utziko zaituen Bedidormera joaten?

- Bai, baina esan dit ikasgai guztiak gainditu behar ditudala.

Eguna oso azkar pasatu zen eta azkenik momentu txarrena heldu zen, notak hartzeko momentua. Notak zabaldu orduko, lau bat ikusi nuen. Ez zen posible gizarten lau bat atera nuen. Nire amets gaizto guztiak egia bihurtu ziren. Etxera oso haserre bueltatu nintzen eta sartzean notak sukaldeko mahai gainean bota nituen. Amak notak hartu zituen, nahiko lasai.

- Iker, badakizu zer esan dizudan, ezin zara Benidormera joan.-Bikain Galiziara joan beharko dut berriro urtero bezala, eta gainera oraingo honetan ikasi beharko nuen.

- Baina ama… mesedez… - erregutu nion.

- Sentitzen dut benetan laztan, baina gurekin geratuko zara. Gainera aitak eta biok Burgoseko lagun batzuei hitz eman diegu bere ostatura joango garela hurrengo astean egun batzuk pasatzera, eta, etorri beharko duzu.

- Burgosera?- galdetu nion. Baietz esan zidan buruarekin eta ni oso haserre nire logelara joan nintzen ateak kolpe batez itxiz. Mikeli deitu nion gauez egoera

Page 2: Oporretarako gutxi falta zen eta i r r ikan

azalduz. Pena handia ematen zidan ez joatea berarekin. Ulertzen nuen nire errua izan zela baina oso zigor gogorra zela iruditzen zitzaidan.

* * *

Kotxean geundenean Burgoserako bidaian, ez nuen nire gurasoekin hitz egin, ia- ia ezta begiratu ere . Nire mp4- a entzuten hasi nintzen leihotik begiratzen nengoen bitartean.

-Iker, benetan ondo pasatuko duzula, sinets iezadazu. Gainera Angelek eta Sandrak bi seme dituzte. – esan zuen aitak bat-batean. Mp4-a kendu nuen hau gehiago interesatzen zitzaidalako eta nire aitak nabaritu zuen.- Mario eta Marta deitzen dira. Mariok 12 urte ditu eta Martak 14. Mp4 -aberriz piztu nuen interesik ez neukalako planta egin nahian, baina egia esanda, konpainia izango nuela pentsatzea gustatzen zitzaidan.

Goiz ailegatu ginen hotelera eta ikusi nuenean ez zuen espero nuenaren antza.

-Baina ama, nora etorri gara? Transilvaniako gaztelura? Mendez aldatu gara eta ez didazue ezer esan?-galdetu nion.

- Iker isildu zaitez, nahiko… abegitsua da. Gainera, famatua da hirian.

- Bai beldurrezko etxetzat erabiltzen dutelako.- xuxurlatu nuen.

Kotxetik atera ginen eta Angel eta Sandra atean itxaroten ikusi genituen.

- Kaixo, ongi etorri gure ostatura!.- Agurtu ziguten. Oso majoak ziruditen.- kaixo Iker, zer moduz? Beitu, hemen dituzu zure logelako giltzak, 17.a da. Marta eta Mario itxaroten daude.

Kotxetik maletak hartu nituen eta logelara abiatu nintzen. Logela bigarren solairuan zegoen. Atean gelditu nintzen pentsatzen nola izango ziren Mari eta Marta eta lotsa eman zidan sartzea. Atea zabaldu orduko han ikusi nituen biak ohean eserita. Zerbaitek atentzioa deitu zidan, Marta oso goapoa zen ile beltza zuen eta oso argala eta altua zen. Aingeru bat zirudien eta ez nion begiratzeari utzi. Burua astindu eta Mario begiratu nuen. Mariok aurpegia pekaz estalia zuen, nik bezala. Ile gaztaina kolorekoa zuen eta oso baxua zen. Ez zuen bere arreba zuen genetika heredatu, ezta pentsatu ere.

Page 3: Oporretarako gutxi falta zen eta i r r ikan

* * *

Eguna azkar pasatu zitzaidan, Mario eta ni ia denbora osoa hitz egiten pasatu genuen eguna. Martak, aldiz, ez zuen interesik erakutsi, ordenagailuan pasatu zuen ia egun osoa. Ideia hori ez zitzaidan batere gustatu, ez nuen pentsatu nahi Marta nire klaseko beste neskatoak bezalakoa zela.

Hurrengo egunean, oso goiz gosaldu genuen. Nire gurasoak, Angel, Sandra eta bere semeak eta ni neu, mahai berean eseri ginen. Nire gurasoak beraiekin hitz egiten ari ziren bitartean jantokian zegoen jendea begiratu nuen. Ez zegoen jende askorik. Bikote gazte bat, bi emakume nagusi, beste bikote nagusiago bat eta gizon bat. Ezin nuen sinetsi! Gizon hori Xabier zen, nire gizarteko irakaslea! Ez ninduen ikusi eta pixka bat ezkutatu nintzen. Ez nuen minutu bat gehiago han egon nahi eta orduan nire gurasoei txarto sentitzen nintzela esan nien eta nire logelara igo nintzen.

Marta eta Mario igo zirenean zer gertatu zitzaidan galdetu zidaten eta istorio guztia kontatu nien. Oso pozik sentitu nintzen lehen aldia izan zelako Martak kasu egiten zidala eta benetan entretenitu egin zelako.

Goiz osoa eman nuen gizarte errekuperatzeko ikasten eta nire irakasle txarrena hemen zegoela pentsatzen. Bazkaltzera jaitsi nintzenean azkena izan nintzen.

- Zer iruditzen zaizu arratsaldean hirurok igerilekura joaten bagara?- galdetu zidan Martak. Hirurok esan zuenean oso pozik jarri nintzen.

- Bikain, gogoak ditut.

Arratsalde horretan egun osoa pasatu genuen igerilekuan itxi zuten arte. Oso ondo pasatu nuen eta garrantzitsuena izan zen Martarekin konfiantza handiagoa hartu nuela. Ostatura bueltatu ginenean afaldu genuen eta ohera joan ginen, oso nekatuta geunden. Ni azkena izan nintzen lo geratu nintzena.

* * *

Lotan geundenean, bat-batean, oihu bat entzun genuen eta guztiok esnatu ginen. Emakume baten oihua izan zen eta dirudienez ostatuaren jende guztia esnatu egin zen. Azkar- azkar beheko solairura jaitsi ginen. Han denok zeuden korridorean ea zer gertatu zen jakiteko.

Page 4: Oporretarako gutxi falta zen eta i r r ikan

- Deitu anbulantziari!!! Azkar!!! – oihukatu zuen emakumeak.J antokian zeuden bi emakumeetariko bat zen.

Logelaren barrura begiratu nuen eta beste emakumea botata ikusi zitekeen pastilla batzuk esku artean zeukalarik. Orduan nire amak azkar gure logelara eraman eta giltzaz itxi gintuen. Logelatik entzun genuen anbulantzia eta gero polizia etortzen. Denbora batez egon ginen hitz egiten baina hurrengo egunerako utzi genuen oso nekatuta geundelako.

Hurrengo egunean bakarrik gosaldu izan behar genuen jende guztia joan zelako deklaratzera komisaldegira. Guk pentsatu genuen suizidatu egin zela, pastillak eskuan zituelako baina ez geunden oso seguru.

- Zergatik ez gara emakumearen logelara ikertzera joaten?- galdetu nien biei.

- Niri ondo iruditzen zait.- erantzun zuen Mariok.

- Burutik txarto zaudete. Eta harrapatzen bagaituzte?

- Bale geratu hemen nahi baduzu.- erantzun zion Mariok. Martak baietz esan zion burua astinduz.

Logela denbora batez egon ginen arakatzen. Azkenean zerbait interesgarri aurkitu genuen, hildako emakumearen mugikorra. Bertan, zerbait interesgarri aurkitu genuen mezuetan:

Jose:

Barkatu baina kontatu behar izan diot Mireni gure sekretua. Nik maite zaitut baina bera nire lagun onena da eta ezin dut saldu. Muxu handi bat.

- Nor da Miren?- galdetu nion Mariori.

- Emakumearen laguna da, hilda aurkitu duena.-erantzun zidan.

Testu hau irakurri ondoren data begiratu genuen eta atzokoa zela konturatzean pentsatu genuen mezu hori heriotzaren klabea zela. Jarraitu genuen guztia arakatzen baina ez genuen ezer aurkitu horregatik gure logelara bueltatu ginen. Han jarraitu ginen inbestigatzen gauerarte. Marta oso interesatuta zegoen eta lagundu zigun.

Une horretara arte, bi hipotesi formulatu genituen. Lehenengoa, suizidatu egin zela erruduna sentitzen zelako eta bigarrena, Mirenek hil egin zuela bere senarrarekin engainatu ziolako. Guztiok ohera sartu ginen baina nik ezin izan nuen lo egin gau osoan.

Page 5: Oporretarako gutxi falta zen eta i r r ikan

Ohetik altxatu nintzen eta leihotik begiratu nuen. Norbait kanpoan zegoen pala batekin zulo bat egiten. Konturatu nintzen pertsona hori Miren zela eta orduan mugikorra hartu nuen eta zegoena egiten grabatu nuen. Zerbait lurperatzen zegoen baina ez nuen ikusi zer. Bukatu zuenean oso azkar barrura sartu zen, bere logelara. Marta eta Mario esnatu nituen eta bideoa erakutsi nien. Hiruron artean erabaki genuen hurrengo egunean lurpetik aterako genuela lurperatutakoa.

Oso goiz altxatu ginen gure inbestigazioa jarraitzeko. Pala batzuk hartu eta gure zereginari ekin genion. Lurperatutako guztia atera genuen. Mugikorra, postalak, argazkiak… han zeuden froga guztiak, Miren ek Maria hil egin zuen. Poliziari deitu eta guztia azaldu genion. Benetako detektibeak ginen.

* * *

Egun zoragarriak izan ziren pasatu izan nituenak ostatuan, baina etxera bueltatzeko garaia izan zen. Oso zaila egin zitzaidan agur esatea baina nire gurasoek hitz eman zidaten hurrengo urtean bueltatuko ginela.

Etxera bueltatu nintzenean ostatuan gertatutakoa idaztea erabaki nuen eta Mikeli erakutsi nion. Zoragarria iruditu zitzaion eta gomendatu zidan herriko lehiaketan parte hartzea. Gizarteko azterketa gainditu nuen eta nire gurasoak oso pozik gelditu ziren eta nik Mario eta Martarekin ordenagailutik hitz egiten jarraitu nuen.

Egun batean ni etxean nengoela komiki bat irakurtzen aita lanetik bueltatu zen.

- Iker gutun bat daukazu.= oihukatu zidan aitak.

- Oraintxe noa.

Eskailerak jaitsi nituen sukalderaino eta gutuna zabaldu nuen.

Zorionak Iker:

Ipuin lehiaketaren irabazlea izan zara…