oporraldia, lanerakomaxixatzen.tok-md.com/pdf/345.alea_webgunea_kbshfxz.pdfiritzixe 4 dako gau bero...
TRANSCRIPT
maxixatzenAzkoitiko herri aldizkaria, 2015eko uztaila - 345. zenbakia
Oporraldia,lanerakoUdako opor egunak lana egiteko aprobetxatu
dituzten sei herritar gazterekin egon gara
UZTAILEKOUZTAILEKOaldizkarian zer?aldizkarian zer?
Kale Nagusia, 62
Gipuzkoa, 20720 Azkoitia
943.853.617
www.maxixatzen.eus
Argitaratzailea:
Maxixatzen Euskaldunon Elkartea
Erredakzio taldea eta kolaboratzaileak:
Olaia Juaristi, Ainhoa Cuende, Miren Ara-
mendi, Ane Olaizola, Aitor Arruti, Idoia
Alberdi, Laida Beristain eta Naroa Olalde.
Koordinazioa eta maketazioa:
Olaia Juaristi
Publizitatea:
Ainhoa Cuende
Telfonoa: 943 85 36 17
Logotipoaren diseinua:
Amaia Guridi
Inprimategia:
Gertu inprimategia
Tirada:
5.000 ale
Lege Gordailua:
SS-246-2009
ISSN: 2171-7656
Oharra:
Maxixatzenek ez du bere gain hartzen
IRITZIAN, KOMIKIAN eta GUTUNEAN
adierazitakoaren erantzukizunik. Argitaratu
ahal izateko, eskutitz guztiek ondo identifi-
katuta egon beharko dute. Ez ahaztu datu
hauek jartzea: izen-abizenak, NA eta tele-
fono zenbakia, nahiz eta gero izen-abizenak
soilk argitaratu. Idatziek gehienez 25 lerro
izan beharko dituzte eta maxixatzen@ma-
xixa-tzen.eus helbidera bidali beharko dira,
hilabeteko azken astelehena baino lehen.
6
10
16
Iritzixe 4> Nagore Silvan
Kalin galdezka 5
Izena ta dizena 6> Oporraldia lanerako denean
Galdetu ahala erantzun 10> Kasik
Tokitteko puntetik 12> Gorka Alkorta
Tokitteko punteko herritarrak 14> Jait Wana
Iritzixe 15> Pablo Domingez
Izena ta dizena 16> Ramadana
Hilebetin begixetatik 18
Maxixatzen maxixatuiez 19 > Luis Larrañaga
Zaharrak berri 20> Urrategiko Ama Birjina
Eskure komeni 21
Ezetz asmau 22
Iritzixe 4
dako gau bero hartan
hortxe zegoen, etzanda. Arnasa
leun, begirada galdua, mugitu ezi-
nik. Istant batean jendea hurbildu
zen. Ahots batek lasaitzen zuen bi-
tartean, giza esku batek laztantzen
zuen. Hurrengo minutuetan, beti-
danik bizi izan duen moduan, gi-
zakia izango du ondoan bidelagun.
Denbora aurrera doa, ez du ulert-
zen zer gertatu den, baina hortxe
du esku ezezagun hori lasaitzen,
ondoan, ez du bakarrik utziko. Lu-
rrean etzanda, lau hankako laguna
heriotzari aurre egin nahian dabil.
Gizakia betidanik alboan, gaur ere
han dago. Bakardadea zer den ez
daki. Une horietan ere gizakiaren
berotasuna, hurbiltasuna, maita-
suna sentitu ditzake. Gerturatu di-
renak hunkituta daude, gaua
aurrera doa, berak etzanda jarrait-
zen du. Korrika irten nahiko luke,
seguru baietz, baina ezin. La-
guntza badator: aio eskua, eske-
rrak nire ondoan egon zaren.
Oraingo honetan heriotzari irabaz-
ten laga beharko dio.
Udako gauak sorpresa ugari
ekar ditzake. Gau hartan bidela-
gun batek istripua izan zuen. Ka-
suak kasu, txakurra omen da
gizakiaren lagunik onena. Ba-
tzuentzat ulertezina da sortzen
den lotura estu hori. Excalibur hi-
larazi zutenek ere, ez zuten ulert-
zen sare sozialetan sortutako
ika-mika hori guztia. Pertsona ani-
maliaren aurretik jarri behar zela
argudiatzen zuten, eta nork kon-
trakoa esan? Baina polemika ho-
rren azpian ez dago gizakia
animaliaren aurretik doan edo ez,
lehentasuna zeinek daukan, baizik
eta Excalibur hil zutenek bide
errazena hartu zuten, bihurgune-
rik gabekoa, larrialdi-egoera ba-
tean geundela eta jendearen
beldurraz aprobetxatuz. Agian
beste aukerarik ez zegoen, baina
sare sozialetan ziotena zen beste
aukerarik ez zela aurreikusi ere
egin. Excalibur ere bazen familia,
gizaki batzuen bidelagun fidela
zen. Bere jabeen zain zegoen, ez
zuen udako gau horretan lurrean
etzanda zegoen txakurraren zorte
berdina eduki. Gizakia eduki zuen
ondoan.
Nola miresten dugun fidelta-
suna, ezta? Lau hankakoek ondo
baino hobeto dakite zer den. Jabea
ez dute inoiz bakarrik utziko; on-
doan, salbu mantenduko dute. Gi-
zakion artean, aldiz, gure
ezaugarria dugun arren, modan ez
dagoenez, gutxitan erabiltzen
dugu. Beti bilatuko ditugu kan-
poko faktoreak fideltasunari uko
egiteko, “besteen” errua izango da,
ez dugu erantzukizunik. Fidelta-
sun-nolakotasuna dugun bezala
ardura eta koherentzia falta gero
eta nabariagoak dira. Horrexega-
tik, egunero, lau hankakoek gauza
guztien gainetik FIDELA izatea zer
den erakusten digute.
Udako gaua, gau iluna oso bere
jabearentzat, ahaztezina. Besar-
kada eta malkoen gaua joandako
lagun fidelaren omenez.
Nagore Silvan
U
Lau hankako fideltasuna
Kalin galdezka 5
Ze asmo daukezu oporretako?
“Udaran lana einberdet pana-
dexen. Halare, ekainin Alema-
nin izen nitzen bost egun eta
udarane eingottut lagunekin
egun pasa batzuk”.
Julen Blanco
“Madrilea nijue oporreta atte
bixitatzea. Hantxe pasakot
abuztu osue. Baño onartu ber
det, pena pixket emateitela
Andramaxetan ez eotik”.
Goizane Mendizabal Pello Larrañaga
“Andrikin Huelva junberdet
udaran, Ayamontea. Hamabost
egun pasakotteu, hango klimie
seguruo da ta hemengue
baino”.
“Benidormen hamabost egun
eon giñen maiatzin gizona ta
bixok. Eta oin berriz Jaka jungo
gea lau eguneako”.
Begoña Larramendi Lurdes NarbaizaKarlos Larrañaga
“Herrixen pasaukot nik udea.
Abuztun Donostire jungo naiz
andrikin astebete bat pasatzea
eta listo”.
“Enpresan lanin pasakot nik
udea. Hori bai, astebete bat
pasatzea jungo naiz Benido-
rrea familixekin”.
Izena ta dizena 6
Miren Aramendi / Olaia Juaristi
Oporraldia lanerako denean
Noiztik aritzen zara sorosle lanetan?
Igor Sudupe: Hau igerileku irekietan
egingo dudan bosgarren udara da.
Haizea Ribera: Aurtengoa Zarautzen
sorosle izango naizen bigarren
udara da.
Beroa eta eguraldi ona direla eta,
lanez gainezka ibiliko zarete.
I.S: Eguraldi ona dagoenean izuga-
rria izaten da zenbat pertsona ger-
turatzen den igerilekura, beroa
jasateko oso modu ona delako. Egia
da zenbat eta jende gehiago izan,
gure lana orduan eta zailagoa dela,
zauriak eta gauza gehiago gertatzen
direlako. Bestalde, jende asko espero
denean bi sorosle egoten gara, eta
horri esker segurtasun gehiago
dugu lanean.
H.R: Eguraldi onarekin jende
gehiago etortzen da, baina horrek ez
du askoz gehiago zailtzen gure lana.
Okerrena itsasoaren egoera izaten
da. Izan ere, hondartzan jende asko
izan arren itsasoa bare baldin ba-
dago, guretzat egun lasaia izan dai-
teke. Aldiz, horrenbeste jende ez
egon arren, itsasoan olatu asko bal-
din badaude eta jendea olatuak
hartzera sartzen bada, akabo. Or-
duan zailtzen da gure lana.
Zure laneko erronka handiena zein
dela esango zenuke?
I.S: Jendearekin beti tratu ona izatea
esango nuke. Egun guztiak ez dira
berdinak, eta naiz eta haserre, triste
edo pozik egon, igerilekuko jendeari
beti tratu ona eman behar diogu,
irribarrea ezpainetan dugula, eta as-
Igor Sudupe, Haizea Ribera, Ione Muxika, Iñaki Alkorta, Imanol Elezgarai eta Andoni El-
duaien herriko sei gazte elkarrizketatu ditu Maxixatzenek. Lanean pasatuko dute udara,
bakoitzak bere afizioari helduta.
kotan ez da erraza.
H.R: Zenbait bainulari jasan beharra
ere neketsua izaten da batzuetan.
Honakoak entzun behar izaten
dugu: “Nire toallatik oso urruti ge-
ratzen zait bandera horia eta jarri
gertuago”; “zergatik jartzen duzue
hemen bandera gorria? Ni zarauz-
tarra naiz, beti leku berean jartzen
naiz, eta hemen ez da inoiz bandera
gorririk egon” edota “ bainu-har-
tzaile haiei txistua jo beharrean
surflariei jo beharko zenieke”.
Aholkurik ba al duzu igeri zaleent-
zat?
I.S: Igerilekura etortzen den jendeari
esango nioke eguzkitan denbora
gehiegirik ez pasatzeko, ur asko eda-
teko, bero sentitzen dutenean bai-
Igor Sudupe Ugarteigarango igerilekuan.
natu edo dutxa bat hartzeko, txan-
kleta edo sandaliekin ibiltzeko ber-
tan, oin azpian zauri eta abar erraz
egiten baitira, eta guztiaren gainetik
sorosleari kasu egiteko, euren one-
rako baikaude han lanean.
H.R: Sorosleon arauak errespetatuko
balituzte arazo gutxiago sortuko li-
ratekeela. Zarautzen sei bat ko-
rronte daude guztira, eta banderak
horren arabera jartzen ditugu. Baina
Igor Sudupe (25), Ugarteiga-
rango igerilekuetan sorosle
hiru hilabetez eta Haizea Ri-
bera (19), Zarauzko hondar-
tzan sorosle hiru hilabetez.
Igor Sudupe: Jendeare-
kin tratatzen eta arazoen
aurrean erabakiak azkar
hartzen ikasi dut
“
”
Izena ta dizena 7
gertatzen da bandera horia egotea
leku batean eta ez oso urrun gorria
izatea. Eta hori oso arrisku-tsua iza-
ten da, korronteak indar asko baitu
berekin eramateko. Euskal herrita-
rrak ez diren askok ez dakite zer
esanahi duten banderek; batzuk ea
ospakizun batengatik ote dauden
galdetzen digute.
Esperientzia honetatik zer iruditzen
zaizu aberasgarriena?
I.S: Jendearekin tratatzen eta ara-
zoen aurrean erabakiak azkar har-
tzen ikasi dut. Zaurien edo dena
delakoaren aurrean azkar erabaki
behar dugu hau edo bestea egitea.
Ez dugu denbora asko izaten egin
beharrekoan pentsatzeko.
Bestalde, hartzen dugun kolorea ere
ez dago batere gaizki [barrez].
H.R: Gauza berriak ikasi, beste es-
perientzia bat bizi, lagun berriak
egin, gustuko dudanean entrete-
nitu… Lan honek satisfazio pertso-
nala ere berekin du, eta pertsona
baten bizia zuk salbatzea sekulakoa
da. Egoera larri bati ondo aurre egi-
teko gai zarela ikustea da lan honen
saririk onena. Medikuntza ikasten
ari naiz, eta lan honek laguntzen du.
Teoria jakin badakit, baina halako la-
rritasun egoeretan ahaztu egiten da
batzuetan. Ondo dago halako egoe-
rak bizitzea ohitzen joateko.
Udan lanean arituko zara, zeren
falta igarriko duzu gehien?
I.S: Ezer egiteko ez izatearen falta
igartzen dut gehien, hau da, egu-
nean egunekoa egin eta hurrengo
egunean datorrena hartzea, lanera
joan beharra buruan eduki gabe. In-
guruko herrietako festa guztietara
Haizea Ribera Zarauzko hondartzan.
Nolatan hasi zinen auzolandegietara
joaten?
Kasualitate hutsa izan zen; gelako
lagun batek komentatu zigun ea ar-
keologiako auzolandegira apunta-
tzeko asmorik ba ote genuen. Ez
nuen bi aldiz pentsatu, eta izena
ematea erabaki nuen.
Zertan oinarritzen da zuen lana?
Aduna, Asteasu eta Zizurkil ingu-
ruetan egingo da auzolandegia, eta
Asteasuko ikastolan hartuko dugu
Ione Muxika (20), auzolande-
gian lubakiak induskatzen,
uztailaren 6tik 18ra.
Ione Muxika: Nire fami-
liak Gerra Zibilaren
ondorengo diktadurapean
jasandako errepresioa ho-
beto aztertu nahi dut
“
”ostatu bitartean. Uztailaren 6tik
18ra bitartean arituko gara eta Sa-
seta defentsa sistema, hau da, altxa-
mendu frankistaren aurrean
sortutako erresistentziaren lekuko
izan ziren lubakiak induskatuko di-
tugu. Horrez gain, arratsaldez hain-
bat hitzaldi izango ditugu, baita
Gerra Zibila eta ondorengo urteak
bizi izan zituen jendeari testigan-
tzak hartzeko aukera ere.
Irteeraren bat edo beste ere izango
dugu.
Iaz ere auzolandegira joan ziren.
Zergatik errepikatuko duzu?
Lehengo urtean egindako lagunekin
berriro egoteko irrikaz nago, eta ho-
rrez gain, nire aitona-amonek edo
familiak, Gerra Zibilaren ondoren
ezarritako diktadurapean jasandako
errepresioa hobeto aztertu nahi dut.
Horretarako esperientzia hartu nahi
dut, eta aukera ezin hobea da hau
Haizea Ribera: Askok ez
dakite zer esanahi duten
banderek; batzuk ea ospa-
kizun batengatik ote dau-
den galdetzen digute
“
”
Haizea Ribera: Egoera
larri bati ondo aurre egi-
teko gai zarela ikustea da
lan honen saririk onena
“
”
joatearen falta ere badut eta lagu-
nekin edo dena delakoarekin opo-
rretara kanpora joateko aukera ere
bai.
H.R: Lasai egotea izango dut faltan.
Bost lan egun jarraian eta bi jai
egun egiten ditugu. Guztira, zortzi
ordu eta erdiko txandak egiten di-
tugu, eta gogorra izaten da batzue-
tan horri aurre egin beharra.
Izena ta dizena 8
Ione Muxika altxamendu frankistaren garaiko lubakiak induskatzen auzolandegian.
Iñaki Alkorta, Summer Fun udalekuetan.
horretarako.
Gogorra al da auzolandegiko bizi-
modua?
Ez nuke gogorra denik esango, tal-
dean sortzen den giro bikainak gau-
zak erraz egiten laguntzen digu.
Guztira, 60 ordu ditugu heziketa
praktikoan, induskatzen, alegia. Eta
horrez gain, beste hogei ordu hezi-
keta teorikoari eskaintzen dizkiogu:
hitzaldiak, dokumentalak eta abar.
Zer nabarmenduko zenuke espe-
rientzia honetatik?
Historiako Gradua ikasten nabil eta,
arkeologia da ondorengo urteetako
nire aukeretako bat. Auzolandegian
asko ari naiz ikasten, eta esperien-
tzia honek askorako balioko dit etor-
kizunean. Esperientzia horretatik
lantaldean sortzen den giro parega-
bea azpimarratuko nuke, eta horrez
gain, baita historiako denbora tarte
horrek dakarren lotura berezia edo
garai honetan gertatutako pasarteek
azaleratzen dituzten sentimendu
bereziak ere.
Nondik sortu zen udaleku hauek
egiteko ideia?
Herri mailan hutsune bat ikusten
genuelako sortu zen; egunerokoan
egiten ez diren hainbat kirol prakti-
katzeko aukerarik ez zegoen, batez
ere, DBH 1 eta 2. mailakoentzat.
Proiektua iaz landu bagenuen ere,
aurten lortu dugu martxan jartzea.
Horretarako, Aizterri hizkuntza zer-
bitzuak eta Sasoiko ongizate zentroa
osatzen dugunok bateratu gara.
Zenbat gaztetxok eman dute izena?
Bi txanda daude, eta guztira 140
gaztetxo inguru ditugu. Hiru maila
desberdin bereizten dira: LH 3-4,
LH 5-6 eta DBH 1-2. Talde txikietan
banatu behar izan ditugu, eta ba-
koitzean hamabost bat gazte di-
tugu.
Nola lortzen duzue kirola eta inge-
lesaren arteko harremana?
Gure helburu nagusia umeek ondo
pasatzea eta dibertitzea da. Hainbat
kirol ingelesarekin lotzen saiatzen
gara, betiere modu ludiko eta dina-
mikoan. Horretarako zenbait jolas
erabiltzen ditugu, edota hainbat ki-
roletako hiztegia lantzen dugu, be-
roketak ingelesez gidatuz edo
beraien artean ere ingelesez hitz
egin dezaten saiatuz. Hau lortzeko
taldetxo bakoitza bi begiraleren ar-
durapean egoten da, bat kirolean
espezializatua eta bestea ingelesean.
Nola moldatzen dira gaztetxoak in-
gelesarekin?
Orokorrean nahiko ondo, batez ere,
entzumenean eta irakurtzerakoan,
gauzak erraz ulertzen dituzte.
Gehiena, hitz egitea kostatzen zaie;
beraien artean euskaraz ez egitea ia
ezinezkoa da.
Esperientzia honetan zer iruditzen
zaizu aberasgarriena?
Antolatzaileok eta begiraleok hartu
dugun konpromiso eta ardurarekin
geratzen naiz, erantzukizun handia
izaten baitugu sarritan. Adibidez,
egun pasa joaten garenean, hon-
dartzara, zaldian ibiltzera eta abar.
Udan lanean arituko zara, zeren
falta igarriko duzu gehien?
Pribilegiatuak gara lan hau egiteko
aukera dugunok; egungo gazteria-
Iñaki Alkorta (26), Summer
Fun udalekuetako antola-
tzaile eta begirale uztailean.
Izena ta dizena 9
Imanol Elezgarai Radio Euskadiko estudioan.
Andoni Elduaien Euskadi Irratiko estudioan.
ren egoera ikusita, ezingo gara ke-
xatu. Dena den, zure galderari
erantzunez, txarrena hil osoko lo-
tura da. Ezin duzu bestelako planik
egin edo kanpora bidaiatu.
Imanol Elezgarai (23), Radio
Euskadiko irrati esatari hiru
hilabetez eta Andoni El-
duaien (22), Euskadi Irratiko
irrati esatari hiru hilabetez.
Zein izaten da zuen eguneroko
eginkizuna lan orduetan?
Andoni Elduaien: Nire lana progra-
marako albistea garatu eta gero hori
mikrofonoaren aurrean publikoari
kontatzea da. Kiroletan egiten dut
lan, asko gustatzen zaidan arloa da,
eta ez dakit lana deitzea zilegi li-
tzatekeen.
Imanol Elezgarai: Informatibo sai-
lean aritzen naiz, prentsaurrekoe-
tara joan, elkarrizketak egin,
albisteak eta erreportajeak osatu eta
horiek antenan lokutatu beharko
ditut. Produkzio lana ere egokituko
zait tarteka.
Donostia/Bilbo eta Azkoitia artean
bizitzea zer moduz daramazue?
A.E: Oso neketsua da egunero autoa
hartu beharra Azkoititik Donostiara,
EITBk Miramonen duen egoitzara
joateko. Etxetik goizeko zortzietan
irteten naiz eta gaueko hamarrak
arte ez dut berriz etxea zapaltzen,
arratsaldez beste kurtso bat egiten
ari bainaiz.
I.E: Ikasketak direla eta hiru urte
pasa ditut Bilbon bizitzen astean
zehar, beraz ohituta nago. Zortea
izan dut eta pisu bat lortu dut udan
Bilbon gelditzeko. Azkoititik egu-
nero joan beharko banintz soldata-
ren erdia bidaia ordaintzeko erabili
beharko nuke.
EITB bezalako enpresa handi batean
lan eginda, ba al duzue anekdota
edo bitxikeriarik kontatzeko?
A.E: Behin Aimar Olaizolarekin kon-
taktuan jartzen hasi nintzen eta ha-
maika bider deitu nion, ez baitzidan
hartzen. Horrelako batean, haserre
deitu zidan ea zer behar nuen gal-
dezka, sekulako lata ematen ari
nintzela esanez. Nik zer esan jakin
gabe, berria nintzela kontatu nion,
eta barkatzeko eta barkatzeko. Az-
kenean ulertu zuen, eta nire hitz
egiteko moduagatik hasi zen, azkoi-
tiarra behar nuela esanez eta azke-
nean broman amaitu genuen
elkarrizketa.
I.E: Lankide batzuek arazoak dituzte
nire abizenarekin, zaila egiten zaie
antza, eta zuzeneko emanaldietan
paso ematerakoan nire izen bereko
lankide guztien abizenez deitu
naute jada. Kasu batzuetan asmatu
ere egin dituzte...
Ikasketak amaitu berri, etorkizu-
nean lan hau egiten ikusten al
duzue zeuen burua? Ikasten jarrai-
tzeko asmorik ba al duzue?
A.E: Lan honetan jarraitzea asko
gustatuko litzaidake, batez ere kirol
arloan. Hala ere, ditudan mugak
zein diren badakit eta hizkuntzak
ezagutzea beharrezkoa dela irudi-
tzen zait etorkizunera begira. Lanik
ez bazait sortzen, ingelesa ikasten
hasiko naiz. Burutik kirol kazetari-
tzaren masterra egitea ere pasa zait,
baina herritik denbora askorako ir-
tete hori ez dut oso gustuko.
I.E: Kazetaritza munduan sartu nahi
nuela argi nuen, eta lanbidea pro-
batu eta gero are argiago dut hau
dela egin nahi dudana, nahiz eta
egun oso zaila den komunikazioa-
ren munduan lana topatzea. Kaze-
taritzak krisialdi bikoitza bizi du,
ekonomikoa eta arloarena berarena,
eta horrek oraindik eta zailagoa egi-
ten du egoera. Ezer topatuko ez
banu, ikasten jarraituko nuke, be-
tiere komunikazioarekin lotutako
zerbait.
Esperientzia honetatik zer iruditzen
zaizue aberasgarriena?
A.E: Komunikatzeko era desberdi-
nak ezagutu ditut, eta gaur egun
beharrezkoa da hori. Zailtasunik
handiena edo behintzat segurtasun
gutxien dudana aurrez-aurrekoan
dela uste dut, eta horrelako kirolari
ezagunen aurrean galderak egiten
ibiltzea ona delakoan nago.
I.E.: Unibertsitatean ikusten ez den
guztia eskaintzen dizu lanbidea
bera burutzeak, baina bereziki lan-
kideekin izandako harremana izan
da orain arte aberasgarriena. Garai
latzak bizitzen ari dira irrati publi-
koko langileak. Kaleratzeen egoera
tragikoaren aurrean nola lan egin
duten ikustea, eta elkarri nola la-
gundu dioten lehen pertsonan bi-
zitzea izan da irakasgairik onena.
Galdetu ahala erantzun 10
Laida Beristain
Gero arte bat dela esan genezake”
oiz sortu zen Kasik taldea?
2010ean hasi ginen gaur egun taldea
osatzen dugunok elkarrekin entse-
atzen, baina Kasik izenarekin forma-
zio zaharra lehenagotik ari zen
jotzen. Urrestillako entsegu lokale-
tara joaten ginen hainbat talderekin
entseatzera, eta bertan ezagutu ge-
nuen elkar.
Lehenengo diskotik hirugarrenera
aldatu zaretela al uste duzue?
Esan genezake estiloa definitzen
joan garela pixkanaka urteak pasa
ahala. Hasi ginenean, konposatzeko
unean ez genuen zerbait espezifikoa
bilatzen, irteten zenarekin aurrera
jotzen genuen, eta kantei forma
ematen genion mugarik gabeko era
batean. Denbora aurrera doan hei-
nean, ordea, agian freskotasun hori
galtzen joan gara, estilo konkretu
bateko kantak egitea nahi genuelako.
Ez dakigu arrazoia zein den esaten,
baina lehenengo diskotik hirugarren-
gora alde handia dagoela iruditzen
zaigu.
Gustura al zaudete publikoarengan-
dik jaso duzuen harrerarekin?
Etxean jo izan dugunean jende ugari
gerturatu izan da kontzertuetara,
eta hori benetan eskertzen da. Bes-
talde, kanpora joan izan garenean
ere, publikoak erantzun ona eman
ohi izan digu, eta eskerrak emateko
moduan gaude alde horretatik.
Hirugarren diskoa atera berri duzue,
zein da jarraitzaileen erantzuna
azken diskoarekiko?
Ekainaren amaieran Interneten jarri
genuen doan deskargatzeko mo-
duan, eta uztailaren 3an formatu
fisikoan banatu genituen aurkezpe-
neko kontzertuan. Benetan harritu
ginen jendea kontzertuan disko be-
rriko kantak abesten ikusi genue-
nean. Oraingoz hori izan da
publikoarengandik jaso dugun kri-
tika.
Oraingoz taldea uzteko erabakia
hartu duzue, zein izan da arrazoia?
Agur bat edo gero arte bat da?
Alberto, taldeko gitarrista, Bartzelo-
nara doa ikasketa batzuk egitera,
eta hori da oraingoz taldea uzteko
erabakiaren arrazoia. Gutxienez bi
urtez biziko da han, eta horregatik
erabaki dugu talde bezala tarte bat
N
Kasiken uztailaren 3ko kontzertua Azpeitiko Gaztetxean. AINHOA BERISTAIN
Berlinen eman genuen
kontzertuan, lokala bete
egin zen eta handik astebe-
tera, Gasteizko Gaztetxean
jo genuenean, teknikoare-
kin bakarrik hasi genuen
“
”
Kasik taldea Azkoiti eta Azpeitiko bost mutilek osatutako taldea da. Taldekideak Ion
Andreu (ahotsa), Alberto Martinez (gitarra), Ander Mozo (gitarra), Eneko Manzisidor
(gitarra) eta Aritz Gerra (bateria) dira.
2010ean hasi zuten beraien ibilbidea, eta ekainean argitaratu zuten hirugarren diskoa.
Uztailaren 3an kontzertua eman zuten Azpeitiko Gaztetxean, azken diskoa aurkezteko
eta beraien agurra egiteko. Gutxienez, bi urteko etena egingo dute talde moduan.
“
Galdetu ahala erantzun 11
hartzea. Gero arte bat dela esan ge-
nezake, baina auskalo hemendik bi
urtera non izango garen.
Zein izan zen zaleen erantzuna
orain taldea utziko zenutela komu-
nikatu zenutenean?
Azpeitiko Gaztetxera jende asko
gerturatu zen, aurkezpeneko eta
aldi berean agurreko kontzertura
eta bertan batzuk esan ziguten pena
zutela gure beste kontzerturik ez
zutelako ikusiko denboraldi luze ba-
tean gutxienez. Eskerrik asko be-
rriro ere denei.
Uztailaren 3an zuen azken kontzer-
tua eman zenuten Azpeitiko Gaztet-
xean, nola sentitu zinaten?
Kontzertu berezia izatea nahi ge-
nuen azkena; merezi izan zuen,
baina lan pixka bat eman zigun
prestaketak: txotxongiloak eman,
ekipo handia alokatu, kontzertu lu-
zeagoa prestatu... Urduri geunden
hasi aurretik, baina oso gustura gel-
ditu ginen azkenean kontzertuare-
kin. Jendea oso gertu sentitu genuen
eta oroitzapen ederra gorde dugu.
Azken diskoko kantu bat, zuen
hainbat kantutako hitzekin osatuta
dago. Taldearen ibilbidearen ome-
naldi moduko bat al da?
Agurreko abesti bat izatea ondo le-
gokeela pentsatu genuen, eta abes-
tiak, beste kantuen pusketak izateaz
gain, 6 urte hauen ibilbidea ere
kontatzen du.
Hiru diskoetako bat aukeratu be-
harko bazenute, zein izango zen?
Eta abestia?
Beti azkena aukeratzen dela uste
dugu. Azken finean, beti hobetzen
goazela pentsatzen dugu. Beraz,
laugarren bat izango bagenu, agian
bera aukeratuko genuke. Kanta bat
aukeratzea ezinezkoa da, seme-ala-
betatik bat aukeratzea bezala da.
Zein da zaleek gehien eskatzen di-
zueten abestia?
Zalek ez dizkigute kantuak eska-
tzen; hala ere, tabernetan entzune-
Kasiken uztailaren 3ko kontzertua Azpeitiko Gaztetxean. AINHOA BERISTAIN
Kontzertu berezia izatea
nahi genuen azkena; merezi
izan zuen, baina lan pixka
bat eman zigun prestaketak:
txotxongiloak eman, ekipo
handia alokatu, kontzertu
luzeagoa prestatu..
“
”
nak "Gaua ez da iluna", "Elkarren
zain" eta "Nora?" direla esan gene-
zake.
Zein izan da hemendik urrutien
eman duzuen kontzertua? Eta leku-
rik bitxiena?
Berlinera joan ginen jotzera, Rote
Insel etxe okupatuan. Hori da urru-
tien jo dugun kontzertua, eta aldi
berean bitxiena ere bai. Harriturik
gelditu ginen bertan duten organi-
zazio mailarekin, bizikidetzarekin
eta mila gauzarekin.
Kontzertu edo entseguren bateko
anekdota bitxirik?
Aurreko gaiarekin loturik, Berlinen
eman genuen kontzertuan, lokala
bete egin zen, eta handik astebetera
Gasteizko Gaztetxean jo genuenean,
teknikoarekin bakarrik hasi genuen
kontzertua.
Tokitteko puntetik 12
oiz eta nolatan joan zinen
Chicagora?
Leioan Biokimika eta Biologia Mole-
kularreko ikasketak egiten ari nin-
tzela, hiru hilabeterako Bostongo
Massachussets Institute of Techno-
logy (MIT) unibertsitatera joateko
aukera izan nuen, Huntington gai-
xotasuna ikertzen duen giza geneti-
kako laborategi batera.
Han zabaldu zitzaizkidan Chicagora
etortzeko ateak. Leioako ikasketak
amaitu ostean, Bostonera joan ginen
bueltan Maitane bikotekidea eta
biok. Hiru urtez Bostongo laborate-
gian giza genetikako ikerketa lane-
tan ibiltzeak kurrikulumari
astindutxo bat eman eta AEBn dok-
tore tesia egiteko aukera zabaldu
zidan. Hainbat unibertsitatetan el-
karrizketak egin zizkidaten, eta Chi-
cagoko Unibertsitatera etortzeko
erabakia hartu genuen, giza geneti-
kako departamenduak bai ikerketan
eta baita hezkuntza mailan ere duen
izenagatik.
Zein da zehatz zure ikerketa espa-
rrua?
EHUn erle eta etxabereen genetika
izan nituen aztergai. Bostonen, be-
rriz, Huntington gaixotasunaren ge-
netika aztertzeari ekin nion,
Venezuelako Maracaibo lakuko jen-
dea aztertuz. Euskal Herrira ere
eraman genuen Huntington gaixota-
sunaren ikerketa, EHUko Ana Agirre
eta Ana Zubiaga irakasleen zuzen-
daritzapean. Giza talde desberdinek
gaixotasun genetiko desberdinak di-
tuzte, baina baita gaitasun desber-
dinak ere. Horien artean ditugu
Himalaian bizi diren sherpak. Sher-
pak oxigeno gutxiko lekuetan bizi-
tzeko egokituak daude, eta arrazoi
genetikoa zein den aurkitu dugu.
Horrekin lotuta, Etiopiako Amhara
giza taldea ere oxigeno gutxiko in-
gurunean gu baino abilagoa denez,
horien azterketa genetikoa izan zen
nire doktoretzako ardatzik nagu-
siena. Ikerketa atsegin dut, baina
ikerketako emaitzek eguneroko bi-
Idoia Alberdi
Aniztasuna da Chicagoko bizimodutik gehien atsegin
dudana; hain ezberdinak eta hain berdinak gara denok!”
Gorka Alkorta, Chicagon bizi den azkoitiarra
Bostonera ikastera, lehendabizi, eta Chicagora lanera, ondoren. Biokimika eta Biologia Molekula-
rrean lizentziaduna eta giza genetikan doktorea, 2003tik Chicagoko Unibertsitatean ari da lanean
Gorka Alkorta (Azkoitia, 1980), ikertzaile modura. Maitane Arruabarrena bikotekide azpeitiarrare-
kin eta Amets alabarekin bizi da AEBn.
Gorka, Maitane eta Amets, Chicagoko parke batean.
zimoduan izan dezaketen eragin
zuzena da gehien atsegin dudana.
Gaur egun, Chicagoko Unibertsita-
teko Diagnostiko Molekularreko la-
borategian nabil lanean.
Ikertzaile askok hartu duzue atze-
rrirako bidea.
Hala da, bai; asko izan gara kanpora
joateko erabakia hartu dugunak.
Gehienok kanpoan zer egiten zen
ikasteko nahiak bultzatuta, eta be-
netan merezi duela esatera ausar-
tuko nintzateke. Kanpora joan
nintzenean ez nuen uste horren-
beste jende kanpora joaten zenik;
baina behin atzerrian zaudela, kon-
N
“
Tokitteko puntetik 13
turatzen zara zenbat jende dabilen
hara eta hona. Ustekabeko politak
izaten dira; norabait joan eta Gorka
edo Maitane garela esan, eta batzuk
harridura aurpegia jarri arren, ba-
tzuk “ni Ainhoa naiz Donostiakoa”
eta ni “Iker Iruñekoa” esatea polita
da.
Euskal Herrian ba al da ikertzaile
gazteentzat aukerarik?
Aukerak badira, baina oso gutxi, be-
netan. Euskal Herria oso ezaguna
da ikerketa arlo batzuetan, fisikan
adibidez, baina beste batzuetan au-
kerak urriagoak dira. Giza geneti-
kako arloan ez da ikerketa askorik
egiten, baina giza genetika gero eta
lotuago dago giza gaixotasunen
diagnostikoarekin edota minbizia
bezalako gaixotasunen tratamen-
duarekin. Ondorioz, nahi baino ma-
kalago izan arren, arlo horiek ere
ari dira lantzen. Nire ustez, osasun
arloan ikerketarako aukerak gero
eta zabalagoak izango dira datozen
urteetan. Dena dela, ikerketara diru
gehiago bideratzea ezinbestekoa da.
EHU nahiko egoera larrian dago
zentzu horretan. Hezkuntzak, oro-
korrean, diru sarrera jaitsiera na-
barmena izan du azken urteetan.
Zer nabarmenduko zenuke Chica-
goko bizimodutik?
Hiriburuetan bizi izan gara beti,
Bostonen lehenengo eta Chicagon
ondoren. Hiriburuetan oso erritmo
bizia da nagusi egunero. Gau eta
egun, bada beti zerbait. Baina batez
ere, lanarekin lotuta duten bizitzeko
kultura da nire ustez guk ezagutzen
dugun gizarte honen ezaugarri na-
gusiena, eta, era berean, gutxien
atsegin duguna. Opor egun gutxi,
eta opor egunak eskatzeko ere bi
aldiz ematen diete buruari buelta.
Gu unibertsitateekin lotuta bizi izan
gara beti. Horrek hezkuntzaren ba-
rruan dagoen lehia erakutsi digu
eta bizi ere bai. Umeak txiki-txikiak
direnetik elkarren arteko
lehian jartzen dituzte, baita ikasge-
letan ere. Hiru urterako ikasgelan
onena denari saria ematen zaio urte
amaieran, eta horrela jarraitzen
dute hezkuntza osoan zehar. Bertara
lanera edo ikastera etorri garenok
ere gurekin ekarri dugu gure aniz-
tasuna, eta horixe da gehien gustat-
zen zaidan gizarte honen
ezaugarria. Oso aberasgarria irudi-
tzen zait hainbat herrialde eta jato-
rritako jendez inguratuta bizitzea.
Kultura eta heziketa molde ezberdi-
netatik gatozenez, oso interesgarriak
izan ohi dira, esaterako, bazkaltzeko
orduan japoniar, txinatar, argentinar,
errusiar edota italiarren arteko so-
lasaldiak non bukatzen diren ikus-
Ikerketa atsegin dut, baina
ikerketako emai-tzak egu-
neroko bizimoduan izan
dezaketen eragin zuzena
da gehien atsegin dudana
“
”
tea. Hain ezberdinak, baina hain
berdinak era
berean.
Zeren falta igartze duzu gehien?
Familia eta lagunartearen falta da
gehien igartzen duguna. Hemen bi-
kain hartu gaituzte, seme-alabatzat
ere bai batzuk, eta baita lagunar-
tean ere. Dena dela, egonkortasuna
da gehien falta zaiguna. Jendea asko
mugitzen da lana edota ikasketak
direla eta; ondorioz, lagunartea bera
ere oso mugikorra da.
Familia ere bertan osatu duzue. Ala-
bari zein hizkuntzatan hitz egiten
diozue?
Euskara da Maitane eta biok gure
artean erabiltzen dugun hizkuntza,
eta Ametsekin ere berdin egiten
dugu. Hala ere, lana eta lagunartea
dela eta, hiru hizkuntzak erabiltzen
ditugu egunik gehienetan. Hori dela
eta, Amets hiru hizkuntzetan mur-
gilduta ari da hazten.
Etorkizuna non ikusten duzue?
Herrimina handia da, eta, gure ka-
suan, bikoitza, biok horkoak gare-
lako, baina, batez ere, Ametsekin
guk izandako haurtzaroa eta he-
mengoena alderatzea suertatu zai-
gulako. Hangoa hobea da, dudarik
gabe. Euskal Herrira itzultzea da
helburua; aspalditik ari gara ate joka
aukera izpiren bat agertzen den ba-
koitzean, eta horretantxe jarraituko
dugu. AEBra etortzea aukera bi-
kaina izan zen eta izaten ari da
orain ere, baina egonaldia uste
baino luzeagoa bilakatzen ari da.
Tokitteko punteko herritarrak 14
ongoa zara jaiotzez eta
zenbat denborarako etorri zara
Azkoitira?
Ni sahararra naiz baina Aljerian
dauden Tindufeko errefuxiatu-kan-
pamentuan bizi nintzen. Urte bete
eta hiru hilabete daramatzat Azkoi-
tian. Oraingoz hemen gelditzea
pentsatzen dut, nire bizitza ez dut
Saharan irudikatzen.
Zenbat urterekin utzi zenuen zure
lurraldea? Zergatik?
23 urte nituela utzi nuen Sahara,
bertako egoera ez delako batere
egonkorra. Bizi kalitatea lortzea ia
ezinezkoa da. Bizitzera etorri baino
lehen ere zapaldu nuen Espainiar
estatua, 2000. urtean lehenbiziko
aldiz, hamar urte nituela. Bartzelo-
nan igaro nituen hiru udara, haur
sahararrei zuzendutako programa
baten bidez. Valentzian ere igaro
nuen uda bat eta Extremaduran ere
bai beste bi. Guztira sei udara pasa
ditut Espainian. Oso esperientzia
aberatsak izan ziren eta oraindik ere
harreman polita daukat jaso nindu-
ten familiekin. Adina zela eta pro-
grama horietan parte hartzeko
aukera galdu nuenean, hona etor-
tzeko tramiteak hasi nituen.
Norekin etorri zinen, eta norekin
bizi zara?
Bakarrik etorri nintzen, baina
hemen aita nuen zain. Lehendabizi
Sevillan bizi izan ginen, lau hilabe-
tez. Baina gero lehengusu asko Eus-
kal Herrian genituenez, hona etor-
tzea pentsatu genuen. Orain, aita
eta ahizparekin bizi naiz.
Erraza izan al zen zure bizitokitik
hona etortzeko erabakia hartzea?
Egia esan bai, erraza izan zen.
Nahiko garbi nuen Saharatik alde
egin nahi nuela. Gainera udara asko
pasatu nituen hemendik hurbil eta
ezagutzen nuen nora nentorren.
Horrek erabakia arinago izaten la-
gundu zidan zalantzarik gabe.
Lagun asko al dituzu hemen? Az-
koitiarrak al dira?
Bai, lagun asko ditut, gehienbat es-
kolan ezagututakoak dira, eta la-
nean ere bai. Boluntario bezala
egiten dut lan, Caritasen, behar du-
tenei janaria banatzen. Orokorrean
Ane Olariaga
Ohitura desberdinak izan arren, oso ondo moldatzen naiz nire lagunekin”
Jait Wana, Azkoitian bizi den sahararra
Jait Wana duela urte bete eta hiru hilabete etorri zen Azkoitira Aljeriako errefuxiatu-kanpa-
mentu batetik. Boluntario bezala egiten du lan Caritasen, behar dutenei janaria banatzen.
Jait Wana Saharako bakearen aldeko keinua eginez bi eskuekin.
“
N
oso pozik nago ditudan lagunekin,
ohitura desberdinak izan arren oso
ondo moldatzen gara elkarrekin.
Goizeko 9etatik eguerdiko 12ak arte
egiten dugu lan, gehien behar du-
tenei janaria banatzen diegu. Gus-
tura nago lagun berriak egin
ditudalako eta egiten dudan lana
beharrezkoa dela pentsatzen duda-
lako.
Zer moduzko esperientzia ari da
izaten? Pozik bizi al zara herrian?
Bai, oso gustura nago Azkoitian.
Jakina, ama, anaia eta beste ahizpa
bat ditut Saharan, eta beraiekin
egoteko gogo handia dut. Baina
orokorrean oso gustura nago;
gainera, badakit aukera izan bezain
laster beraiek bisitatzera joango
naizela.
Iritzixe 15
25 Euro
esterik ez, eta, aldi berean,
horrenbeste. Emateko asko, eta har-
tzeko batere ez! Gehienek, diru
kopuru horrekin, gauza gutxi egin
daitekeela esango dute. Bakarren
batek, azken garaiotan gerrikoa
majo estututa aurre egiten jakin
duen bakarren batek, ordea, seku-
lako irakasbidea emango digu 25
eurok zenbateraino eman dezaketen
erakusteko.
25 euro horiek ez dira arrazoi
nagusi, inolaz ere, Maxixatzenek
oraindik 480 bazkide soilik izateko.
Ez behintzat, ikusita zein lasaitasu-
nekin eta gogo onez hartu duten he-
rritarrek garai berri honetako udal
politikariek beren buruari egin dio-
ten soldata igoera lotsagarria (guztiz
legezkoa, esan dezagun bestalde,
inor aztoratu aurretik). Herrian de-
netarik soberan dugun seinale ote?
Nago gakoa beste nonbaiten bi-
latu beharrean gaudela. Nik oraindik
ez dut ikusi Maxixatzen bezalako
proiektu bat kritikatuko duen azkoi-
tiar euskaldunik (euskararik ez duen
norbait topatu izan dut, bai, Ma-
xixatzenek jasotzen duen udal diru-
laguntza kritikatzen). Denek jotzen
dute beharrezko, eta denei egiten
zaie interesgarri herrian horrelako
proiektu bat garatzea. Baina behin
proiektua abian jarrita eta 500 baz-
kide lortu ezinean ibilita, galdera bat
datorkit burura: non dago beha-
rrezko eta interesgarri izate hori?
Non islatzen da?
Orain dela gutxi, Berria egunka-
rian irakurri nuen Mikel Markezek,
Oskorriren agurra hizpide zuela,
nola galdegiten zuen horrelako
proiektu bat hiltzen uzten duen he-
rria, herri ote den. Gakoa hor dago.
“Herri-ekimenak” zerbait izateko,
ezinbestekoa du “herria”; herririk
eta herritarrik gabe, akabo. Herria-
ren sostengu zabalak egiten du be-
harrezko udal diru-laguntza bera
ere, proiektuaren indar erakusle
baita; osterantzean, aurrez aipatu-
tako euskararik gabeko haren kriti-
kak arrazoiz hornitzen ari gara.
Erlo telebistan aurrez aipatutako
politikari horietako bat entzun nuen
oposiziokoei hauek erabilitako ter-
minoen inguruko zehaztapenak egi-
ten. Zehazki, oposizioak politikoen
gastuetan igoera aipatzen zuen
tokian, honek nahiago zuela “gas-
tua” hitzaren ordez “inbertsio” gisa
izendatzea bere soldata igoera ikus-
garria. Kontua da horrelakoen es-
kuetan uzten dugula sarri askotan
herri ekimenen biziraupena bera
(herriak ekimena bere eskuetan
hartzeko gaitasunik erakusten ez
duenean hein handi batean). Horre-
lako politikariek bere buruarengan
egiten duten “inbertsio” oro izan
ezik gainerako guztia “gastutzat”
hartzen dutela jakinik, ondo legoke
aurreko garaietatik ikastea, zaharrak
berri izan ez daitezen Maxixatzene-
kin.
B
Pablo Domingez
Maxixatzeneko lantaldea herri komunikabidea jaio zenean. JAVIER BERISTAIN (2015)
Izena ta dizena 16
Ramadana, bizitzan jarraitu beharreko bidearen eredu
uela zortzi urtetik Azkoitian
bizi da Embarka Abdalla sahararra.
Gaztetxoa zela, 12 urterekin, Kubara
joan zen bizitzera, eta han egin
zuen Lehen Hezkuntzako irakasle
karrera. Horregatik, normala baino
beranduago, 24 urterekin, hasi zen
Ramadana egiten. Solasaldian Rama-
danaren inguruan duen ikuspuntua
azaldu digu Embarkak. Garbi utzi
nahi izan digu bera ez dela imana
–meskitetako gurtzaren ardura-
duna– ezta ikasketa erlijiosoen adi-
tua ere. Islamean sinesten duen
musulman soil bat gehiago dela
azaldu digu, eta Ramadana nola bizi
duen kontatu digu:
“ez du zertan horrela izan musul-
man guztiengan”. Hala ere, Embar-
karen testigantzak guri, dudarik
gabe, asko balio izan digu Ramada-
nari buruz gehiago jakiteko.
Hilabete sakratua
Islamaren bost zutabeetako bat da
Ramadana. Ilargi egutegiko bedera-
tzigarren hilabetea da; ilargi berria-
rekin hasi, eta hurrengo ilargi
berriarekin amaitzen da. Data ur-
tero aldatzen da, egutegi gregoria-
noa baino egun batzuk laburragoa
baita ilargi egutegia. Hilabete ba-
koitzak 29 egun ditu, urteko hila-
bete bikoitiak izan ezik; haiek 30
egunekoak dira. Aurten, urteko egu-
nik luzeena Ramadanaren barnean
egon da; beraz, hamazazpi ordutik
D
Hilabetez ramadanean egon eta gero, uztailaren 18an amaitu zuten musulmanek eurentzako oso
berezia den hilabetea. Egun-argitan barau egitea, edan ere ez egitea eta sexu-harremanik ez izatea
dira guretzat Ramadanaren kontu deigarrienak, baina ez da hori bakarrik: norbere garbiketarako
hilabetea da. Embarka Abdalla saharar azkoitiartuak Ramadana nola bizi duen kontatu digu.
Embarka Abdalla sahararra Ramadamaren amaiera ospatzen azkoitiko bere etxean. ANE OLARIAGA
Ane Olariaga / Amaia Ugalde
Izena ta dizena 17
gorako barauak egin dituzte.
Baziren 30 urte ez zela horrelakorik
gertatzen.
Mahomak Mekara emigratu zue-
nean, Jainkoaren mezua jaso zuen,
Ramadanaren hilabetean. Mezu hori
Koranean bildu zuen Mahomak, eta
ordutik, data berezi horietan Rama-
danaren hilabetea ospatzen dute.
Oso hilabete sakratua da musulma-
nentzat, sakrifizio handiko hilabe-
tea; gorputzez eta arimaz Ala
gurtzeko, hilabete osoan aritzen
dira arima garbitzen.
Hilabetez, eta uztailaren 18ra arte,
musulmanek ezin izan dute
egun-argitan jan, ez edan, ezta
sexu harremanik izan ere. Baina
Ramadana hori baino askoz ge-
hiago dela nabarmendu du Em-
barka Abdallak: eguneroko
pentsamendu negatiboak alde
batera uzten dituzte, eta
besteengan gehiago pentsatzen
dute, egunerokoan baloratzen
ez diren gauzei garrantzia ema-
nez. Horrez gain, dena zuzen
egiten saiatzen dira; gaizkia eki-
diteko hilabetea da. Alegia, bes-
teengatik jardunean ez ibiltzen
saiatzen dira. Begiekin ere barau
egin behar izaten dute, hau da, bes-
teei asko ez begiratzen ahalegintzen
dira, ikustea komeni ez dena ez
ikusteko.
Gosea zer den ikasi
Barau eginez, gosea pasatzen dute
musulmanek, eta horrek erakusten
die munduan zehar gosea pasatzen
dutenak nola bizi diren. “Mundu
honetan gosea pasatzen duten asko
dago”. Ramadanean besteen azalean
jartzen ikasten dute, eta halako ego-
era bizi dutenak hobeto ulertzen.
Purifikazio edo garbiketa pertsona-
lerako balio du Ramadanak. Musul-
manek urte osoan izan behar dute
eskuzabalak eta besteei laguntzeko
prest izan behar dute beti, baina
Ramadamana ospatzeko prestatutako janaria.
Ramadanaren hilabetean are ge-
hiago. “Hilabete honek jarraitu be-
harreko bidea erakusten digu”,
azaldu du Enbarka Abdallak.
Nerabezaroan hasita, ia musulman
guztiek egiten dute Ramadana. Mu-
tilak hemezortzi urterekin hasten
dira, eta, neskak, hilekoa jaisten
zaienean. Hala ere, badira lehenago-
tik Ramadana egiten hasten direnak
ere. Embarkak argi utzi nahi izan du
bera ez dela inor besteak epaitzeko,
eta norbere erabakia dela Ramadana
egitea. Baina, hala ere, azaldu du gi-
zartean ez dagoela ondo ikusita mu-
sulmana izan eta Ramadana ez egi-
tea. Ramadana egiteak bihotzetik
atera behar du. Hala ere, badira Ra-
madana egitera behartuta ez dau-
den musulmanak, euren egoera
fisikoagatik. Adibidez, haurdun dau-
denak, haurrei bularra ematen ari
direnak, gaixorik daudenak eta bi-
daiatzen ari direnak ez daude Ra-
madana egitera behartuta.
Emakumeek, hilekoa dutenean ere,
ez dute egiten, eta egun horiek Ra-
madanetik kanpo betetzen dituzte.
Izan ere, Ramadana egitea eraba-
kiko balute, aukera dago beste hila-
bete batean egiteko.
Ramadanaren garaian ospakizun
asko izaten dituzte. Familiak eta la-
gunak elkartzen dira, eta urteko
ohiko egunetan baino une berezia-
goak izaten dituzte. Bakoitzak bere
modura ospatzen du.
Barrua betetzen duen sakrifizioa
Embarkak azaldu du beretzat Ra-
madanaren hilabetea ez dela gogo-
rra izaten: “Nik nahi dudalako
egiten dut, barrutik horrela aterat-
zen zaidalako. Benetan egitea nahi
baduzu, ez da sakrifizio bat”. Beret-
zat Ramadaneko ahaleginik han-
diena zein den galdetu diogu, eta
denbora batez pentsatzen egon on-
doren, esan du Ramadana oso-
tasunean egitea dela beretzat
zailena. Hau da, Ramadanaren
arauak berak nahi bezala betet-
zea. “Egunero pare bat orduz
Korana irakurtzen, otoitz egiten
eta neure buruarekin egoten
saiatzen naiz”. “Egunerokotasu-
nean baloratzen ez ditugunak
baloratzen ikasteko hilabetea
da”.
Esaera zahar batek dioenez, Ra-
madanaren aurreneko herena
zaldi gainean egiten da, biga-
rrena dromedario gainean eta hiru-
garren eta azkena, astoaren gainean.
Alegia, hilabeteko azken egunak iza-
ten direla Ramadanaren gogorrenak.
Hala ere, Embarka ez da iritzi bere-
koa; berak dio gogorrena hasieran
izaten dela, gorputzak aldaketara
egokitu behar duelako, baina azkar
ohitzen direla dio.
Ramandana igarotzen denean harro
sentitzen dela azaldu digu, barrez:
“Gauzak ondo egiten direnean
izaten den sentsazioa izaten dut
Ramadana bukatzen denean ere”.
Pertsona hobeak izaten ikasteko
balio du hilabete bereziak: “Gauza
positiboetan eta besteen ongizatean
pentsatzen laguntzen du Ramada-
nak, eta horrek indarrak ematen
ditu egunerokotasunari aurre
egiteko”.
Hilebetin begixetatik 18
Lekaleak
Azken urteotan
bizi-ohituren al-
daketekin ba-
tera, gure elikatzeko modua aldatu
da. Lekaleen kontsumoak, adibidez,
beherakada izan du; gomendaga-
rriena horiek astean 2-4 aldiz kont-
sumitzea da. Lekaleen proteina
edukia haragiaren parekoa da, eta
kasu batzuetan altuagoa ere bai.
Hala ere, aminoazido esentzial bat
falta dutenez, ez dira animalia jato-
rrikoen mailako kalitate altuko pro-
teina kontsideratzen. Lekaleei
zerealak gehituz, aminoazido guztie-
tan aberatsa den proteina lortzera
irits daiteke. Hala eta guztiz ere,
normalean ez da arazorik izaten,
gure dietak animalia jatorriko elika-
gaietan aberatsak izan ohi baitira.
Proteinez gain, lekaleak aberatsak
dira karbohidrato konplexuetan eta
zuntzetan. Dietan zuntza txertatzea
garrantzitsua izanik, lekaleak bide
paregabea lirateke horretarako. Gai-
nera gantz ekarpen murritzeko eli-
kagaiak dira, eta B taldeko eta E
bitaminetan aberatsak. Gorputzari
hainbat mineral ere ekartzen dizkio,
hala nola, potasioa, kaltzioa, fosfo-
roa, magnesioa, burdina eta zinka.
Burdinaren kasua aipatzekoa da,
izan ere, zenbait kasutan haragia
baino kantitate altuagoa baitu, baina
mineral hori landare jatorrikoa iza-
nik, ez-hemo egituran agertzen
denez, gutxiago xurgatzen da. Hori
dela eta, C bitaminetan aberatsak
diren elikagaiak hartzea gomenda-
tzen da horiek gehiago xurgatzeko.
Horretarako balio dezake, esaterako,
lekale platera piperrekin edota to-
mate gordinarekin konbinatzeak
edota postre gisa zitriko edo bita-
mina horretan aberatsa den fruta-
ren bat (laranja, meloia, marrubiak,
kiwia…) gehitzeak.
Ane AramendiDietista eta nutrizionista
II. Duatloi Herrikoia. Guztira, 69
parte-hartzaile izan ziren. / L.B
Praka Motxakin udalekuetako
gaztetxoak jolasean. / MAXIXATZEN
Uztaila Joalaseaneko haurrak San
Ferminetan. / MAXIXATZEN
Igor Quindos izango da Anaitasu-
nako entrenatzaile berria. / J.S
IPAKA ospatzen herritarrak. / A.O Urrategiko jaietako probak. / I.E
Maxixatzen maxixatuiez 19
Beti euskaraz irakurtzen dut lehendabizi, neure burua
probatzeagatik eta euskara gehiago ikasteagatik
Gaztelaniaz errazago ulertuko nuke,
baina euskal hitz berriak ikastea
gustatzen zait; Maxixatzenek la-
gundu dit horretan.
Euskal Herria maite dudalako ira-
kurtzen dut euskaraz, ikaragarrizko
pena emango lidake galduko balitz.
Esaerak dioen bezala, hizkuntza bat
ez da galtzen ez dakitenek ikasten
ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez
dutelako baizik.
Zergatik egin zinen Maxixatzeneko
bazkide?
Euskaraz dagoelako. Idatzi bat hartu
eta euskaraz eta gaztelaniaz baldin
badago, beti euskaraz irakurtzen
dut lehendabizi, neure burua pro-
batzeagatik eta euskara gehiago
ikasteagatik.
BAZKIDE ORRIA:
Proiektuko BAZKIDE izateko (urtean 25€, hilean 2€ inguru soilik) bete ondorengo datuak:
Izen-abizenak:
Helbidea:
Herria:
Telefonoa:
Helbide elektronikoa:
Kontu zenbakia:
Bi aukera dituzu:
1- Bete orri hau eta bidali Kultur Etxea, 110 p.k helbidera. (Edo sartu doan gure postontzian)
2- Bidali datu guztiak honako helbidera: [email protected]: Datu babesak
Izaera pertsonaleko datuak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak xedatutakoa jarraituz, jakinarazten dizugu, xedearen arabera biltzen diren datuak Maxixatzen herri komunikabideko (Azkoitiko kultur
etxea) titularitatepeko fitxategi automatizatu batean sartuko direla. Era berean, jakinarazten dizugu, eskubidea duzula datu horietara jotzeko, zuzentzeko baliogabetzeko eta aurkatzeko, eskubide hori Maxixatzen
herri komunikabideko (Azkoitiko kultur etxea) Erregistro Orokorrera zuzenduz ahal izango duzularik.
Aldizkariko zein atal irakurtzen
duzu gustukoen?
Elkarrizketak oso gustuko ditut, he-
rritarren berri izateko era ederra da.
Hau noren semea den eta bestea
noren iloba…
Parte hartzen al duzu Maxixatzenen
aldizkariko lehiaketan?
San Martingoan parte hartu nuen,
eta datorrenari ere begiratuko diot.
Liburutegiko argazkiaren lehiaketa
zenean emaztea eta biok gerturatu
ginen, baina ez genuen antzeman
zein zen egindako aldaketa, nahiz
eta egunero bi aldiz handik pasatu.
Luis Larrañaga Maxixatzeneko bazkidea
“”
Luis Larrañaga “Axiri” azkoitiarra
Maxixatzen elkarteko bazkide da ia
haren sorreratik.
Zaharrak berri 20
rrategiko hasierako irudia XVI.
edo XVII. gizaldikoa zen. Orain Pa-
rrokian egon arren, garai batean
Urrategin egon zen. Lehengo zaha-
rrek diotenez, ordea, Parrokian ere
egon zen antzinan, XIX. mendearen
amaiera aldera Urrategira aldatu au-
rretik, aldi hartan eraberritu baitzu-
ten Urrategiko baseliza. Hango
aldarean egon zen bertako Andre
Mariarekin – gerora koroatuko zu-
tenarekin eta Urrategiko Amatzat
daukagunarekin-, herritar fededunek
biak gur zitzaten.
Bestalde, hogei eta hamargarren ha-
markadan, aldaretik kendu eta zo-
koratu egin zuten Andre Mariaren
irudia, eta ondorioz hondatuz joan
zen ezari-ezarian. Aita Lizarraldek
1926an idatzi zuenez, Azpeitikoare-
kin eta Eibarkoarekin batera, Andra
Maria Sortzez Garbiaren irudi hau
izan zen Gipuzkoan zehar zeudene-
tarik ederrenetakoa. Urteen joanare-
kin jatorrizko itxura aldatu egin
zioten eta garaian garaiko apaingarri
eta soinekoak ezarri zizkioten.
2000. urtean, Urrategiko Ama Bir-
jina koroatu zeneko 50. Urteurrena
ospatu zuten, eta Azkoitiko Udalak
Zaharberritu egin zuen irudia, eta
behin itxura berriturik, Parrokiari
eskaini nahi izan zion opari. Beraz,
berriro lehengo tokian ipini zuten.
Urrategiko Andra Mariaren ermita
Sarreran agertzen den moduan,
1617an eraikitako ermita da Irarraga
etxeko semeak hala aginduta bere
ondasunen zati batekin. Urrategiko
Andra Maria 1950. urteko irailaren
17an koroatu zuten, herriko zainda-
ritzat harturik.
1895ean auzokoek adierazi zuten
derrigorrezkoa zela bertan konpon-
keta lanak egitea, horretarako la-
guntza eskatuz herriari. Udalak
lanak ordaindu zituen, baina lan-
gintza handienak auzokoek egin zi-
tuzten. 1950ean berriz, kanpandorre
berria egin zioten ermitari.
Azkoitiarren artean ohikoa da uztai-
leko bigarren igandean Urrategiko
Andra Mariaren eguna ospatzea, be-
raren ermitara hurbilduz, bere oine-
tan belaunikatuz, eskerrak eman eta
laguntza eskatuz. Amari eskainitako
eguna baita.
Fedez irasekirik guazen herri dana,
Urrategiko Ama Birjiñarengana...
UUrrategiko Ama Birjinaren eguna ospatu zuten uztailaren bigarren igandean. IBON ERRAZU
Testua osatzeko laguntza eskertu nahi dio
Maxixatzenek Angel Mari Arenasi.
Eskure komeni 21
Udaletxea
Udaltzaingoa
Suhiltzaileak
Epaitegia (Azpeitia)
Azkoitia Lantzen
Iraurgi Berritzen
Abarketatxo ludoteka
Artxamendi Gaztelekua (GIB)
Zubiaurre Elkargunea
KIUB
KZ Gunea
Ertzaintza
San Martin ondaregunea
Musikagunea
Anbulatorioa
Plaza Ondo Jubilatuen Etxea
Bake Epaitegia
San Jose Egoitza
Aizkibel liburutegia
AEK
Baztartxo
Gurutze Gorria
DYA
Lanbide (Azpeitia)
SOS Deiak
Txerloia Futbol Zelaia
Gurea pilotalekua
Torre Zuri erakustokia
Txerloia Tenisa
Kultur Etxea
Postetxea
Gipuzkoako Urak
Xabier Munibe Haurreskola
Xabier Munibe Ikastola
Floreaga ikastetxea
Bizilore
Urola Ikastola BHI
Garbigunea
Mankomunitatea
Tamaina handiko trasteak
jasotzeko zerbitzua
Aldalur
Eusko Tren
La Guipuzcoana
PESA
Piper Elkartea
Taxiak
943-08 00 80
943-85 71 71
112
943-02 51 91
943-85 71 51
943-85 08 43
943-02 60 27
943-85 60 27
943- 85 25 44
943-85 73 05
943-02 36 19
943-08 37 80
943-85 71 70
943-85 10 70
943-00 76 10
943-85 21 68
943-85 15 97
943-85 13 23
943-85 08 98
943-08 31 18
943-85 19 86
943-85 32 97
943-46 46 22
943-15 04 02
112
943-85 20 61
943-85 36 39
943-85 71 70
669-62 18 02
943-85 71 70
943-85 33 93
943-85 08 83
943-08 07 37
943-85 06 46
943-85 30 43
637-70 57 20
943-85 21 74
696-67 64 56
943-85 73 19
943-45 98 74943-85 27 18
902-54 32 10
943-85 11 59
943-21 26 99943-85 25 87
943-851020
Telefono interesgarriak:
3, 8, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 20, 21
Jaen (Azkoitia)
943-850785
4, 5
Azpiazu (Azkoitia)
943-852989
Farmaziak (Abuztua)
Egunez (09:00-22:00)
Gauez (22:00-09:00)
Odol-emaileak
Abuztuaren 13an izango
dute hitzordua, 17:00etatik
21:00etara, Berdura plazan.
3, 8, 9, 17, 20, 21
Jaen (Azkoitia)
943-850785
4, 5
Azpiazu (Azkoitia)
943-852989
27Aranburu (Azpeitia)
943-811350
6, 7, 18, 19, 22, 23, 31
Gisasola (Azkoitia)
943-851235
1, 2, 6, 7, 18, 19, 22, 23, 31
Gisasola (Azkoitia)
943-851235
24, 25, 26, 27, 28, 29, 30
Mendiola (Azkoitia)
665-496744
1, 2
Alberdi (Azpeitia)
943-815974
11, 13, 14, 24, 26
Eizagirre (Azpeitia)
943-811274
10, 12, 15, 16, 25, 28
Jacome (Azpeitia)
943-080258
Agenda
Abuztuak 6: Musika Hama-
bostaldiak antolatuta, Bernard
Focroulleren organo kontzertua
Parrokian, 20:00etan.
Abuztuak 14-18: Andramaixek.
Lan eskaintzaAkademia batean Batxilergoko
ikasleei klaseak emateko pert-
sona bat behar da.
Informazio gehiagorako:
616822338.
Kanpoko igerilekuakEgunero, zabalduko
dute, 10:30etik
20:00etara.
IRAGARRI ZAITEZ
MAXIXATZEN-EN:
Jarri iragarki laburrak, agurrak eta zorion mezuak
Maxixatzen-en.
Argazki lehiaketa
Irailaren 10a baino lehen bidali be-
harko da erantzuna, eta zuzen
erantzuten duzuen guztion artean,
zozketa egingo dugu. Irabazleak,
Odriozolako saski bat jasoko du
opari gisa.
Animatu parte hartzera, eta sartu
gutuna Kultur Etxeko igogailu
ondoko gure postontzian edo bidali
zuen erantzunak helbide honetara:
Gogoratu mezuan zuen izen-abi-
zenak idazteaz gain, zuen telefono
zenbakia ere idaztea komeni dela,
irabazleari deitzeko.
Aldatutako argazkia. JAVIER BERISTAIN
Ezetz asmau 22
Lehiaketaren irabazlea Mª Angeles
Agirretxe da. Floreaga jauregikoari-
zer aldatu genion asmatu behar zen;
leiho ilara bat gehiago zegoen.
er dago aldatuta Xabier
Munibe Zuhaiztiko eraikina-
ren argazkian?
Argazki originala. JAVIER BERISTAIN Mº Angeles lehiaketako irabazlea saria jasotzen.
Z Zorionak Mª Angeles eta
gozatu sariarekin!