operacion pandemiaren hausnarketa

1
Operacion Pandemiaren hausnarketa: Informazioa ematea ezta erraza, informazio hori erakargarria izan behar du entzulearentzat zerbait transmititzeko, nolabait eragina izateko. Hona hemen adibide argi bat, fama duen edo gaur egun ahopean dabilen zorigaitzeko gripe A delakoaren kritika. Saldu nahi diguten histeria farmako eta aberats batzuen negozioa besterik ez dela dioten dokumentalak aspaldion ugari ikusi ditut eta nola ez arrazoia dute, baina aspaldi entzun nuen esaldi batek dioen bezala munduak ondo funtzionatzeko bakoitzak bere lekua okupatu behar du eta egia esan eskerrak niri hemen bizitzea tokatu zaidan eta ez afrika aldean goseak hiltzen edo Amerikar aberats zantar horien artean... Dena den, pandemia honetaz hitz egitea aspaldion aspergarria deritzot, betiko hitzak baitira denon ahoetan, laster eguraldietaz hitz egitea baino errazago hitz egingo dugu honetaz, igogailuan auzokoarekin elkartzerakoan euria egingo duen ala ez mintzo beharrean gripea dela ala ez mintzoko gara, aspergarria benetan! Beraz, nahiago dut dokumental horrek maneiatzen duen informazioaz mintzo. Letra larrietan jartzen dituen hitzak, atzean agertzen diren imajinak, internetetik ateratako estatistikak, musika... Eta noski LA VOZ EN OFF delakoa. Izugarria da nolako zaurkorrak garen, izugarria da baita ere nolako erraz engainatzen gaituen bizpahiru zifra ikusten ditugunean, guk geuk hausnarketak egin beharrean errazagoa da telebista piztean izen handiak dituzten famadun pertsonaien hausnarketak entzutea eta sinestea! Eta gero guk besteei hitz egitean gure hitzak direla sinestatu! Hau da hau komeria! Non gelditzen dira benetan gure hausnarketak?

Upload: sorkundetxe

Post on 31-Jul-2015

208 views

Category:

Documents


7 download

TRANSCRIPT

Page 1: Operacion Pandemiaren Hausnarketa

Operacion Pandemiaren hausnarketa:

Informazioa ematea ezta erraza, informazio hori erakargarria izan behar du entzulearentzat zerbait transmititzeko, nolabait eragina izateko. Hona hemen adibide argi bat, fama duen edo gaur egun ahopean dabilen zorigaitzeko gripe A delakoaren kritika.

Saldu nahi diguten histeria farmako eta aberats batzuen negozioa besterik ez dela dioten dokumentalak aspaldion ugari ikusi ditut eta nola ez arrazoia dute, baina aspaldi entzun nuen esaldi batek dioen bezala munduak ondo funtzionatzeko bakoitzak bere lekua okupatu behar du eta egia esan eskerrak niri hemen bizitzea tokatu zaidan eta ez afrika aldean goseak hiltzen edo Amerikar aberats zantar horien artean...

Dena den, pandemia honetaz hitz egitea aspaldion aspergarria deritzot, betiko hitzak baitira denon ahoetan, laster eguraldietaz hitz egitea baino errazago hitz egingo dugu honetaz, igogailuan auzokoarekin elkartzerakoan euria egingo duen ala ez mintzo beharrean gripea dela ala ez mintzoko gara, aspergarria benetan!

Beraz, nahiago dut dokumental horrek maneiatzen duen informazioaz mintzo. Letra larrietan jartzen dituen hitzak, atzean agertzen diren imajinak, internetetik ateratako estatistikak, musika... Eta noski LA VOZ EN OFF delakoa.

Izugarria da nolako zaurkorrak garen, izugarria da baita ere nolako erraz engainatzen gaituen bizpahiru zifra ikusten ditugunean, guk geuk hausnarketak egin beharrean errazagoa da telebista piztean izen handiak dituzten famadun pertsonaien hausnarketak entzutea eta sinestea! Eta gero guk besteei hitz egitean gure hitzak direla sinestatu! Hau da hau komeria! Non gelditzen dira benetan gure hausnarketak?