oinez eskolara -bikoteka irakurtzen
TRANSCRIPT
Bikot eka I rakurt z en
Eskolako Bideak neskato-mutikoak eskolara oinez joateko antolatzen dira Beraiek bakarrik ibiltzen dira, helduek lagundu gabe.
• Ibilbidea ez da arriskutsua izan behar: Eskolako bideetan kotxeak eta semaforoak zainduko dituzte.
• Umeak arduratsuak bihurtuko dira: ikasiko dute momentu guztietan arreta gehiago jartzen.
• Auzoa eta bere inguruak ezagutzen badituzte autonomoagoak izango dira.
• Ariketa fisiko gehiago egingo dute.
Lehen ikasleak eskoletara bere kasa joatea oso normala zen. Bitartean ibilbidean zegoen guztia ondo ezagutzen zuten: hango dendak, bizilagunak, ibaiak, zuhaitzak, kaleak, enparantzak…
Gaur egun haur asko kotxez edo autobusez eskolara eramaten dituzte. Zoritxarrez trafiko haundiagoa sortzen da.
Honako hiru jarduera lantzen dira:
BEGIRA ITZAZU KALEA ETA IRUDIKATU HIRIA
ERNE AUTO BAT DATOR !
GOAZEN DENOK OINEZ ESKOLARA
Ibilbide hauek bide seguru batetik izaten dira: etxetik eskolara ikasleak taldeka elkartzen dira eta nagusiek txikiei laguntzen diete.
1. Zer testu mota da hau ?
□ Errezeta □ Oharra □ Azalpen testua
2. Zu nola etortzen zara eskolara ? eta zure lagunak ?
1. Zer eskatzen die izenburuak neska-mutikoei ?
2. Zer gauza onak landuko dituzte ikasleek Eskolako Bideetan?
Tortila bat egitea. Trafiko arauak betetzea.
Ariketa fisikoa egitea. Auzoa hobeto ezagutzea.
3. Haur oso txikiak badira nola joango dira eskolara ?
4. Aipatu testuan agertzen diren eskolarako ibilbidean dauden lau gauza ?
5. Azalpen testu honen irudietan neska-mutilak nola doazte ?
6. Zer gauzak ikusten dituzu zure eskolarako bidean ?
........................................................... ............................................................
........................................................... ............................................................
........................................................... ............................................................
7. Ordenatu esaldi hauek:
denok - goazen - eskolara - oinez
................................................................................................
dator - bat - erne - auto
................................................................................................
Bikot eka I rakurt z en
1. Jarri esaldi bat pegatina honetan.
2. Margotu kolorez Oin-busa.
Bikot eka I rakurt z en