odÓn de apraiz · web viewegin behar dutenaren arabera, agian ez da beharrezkoa izango guk testua...

12
ODÓN DE APRAIZ IKASTOLA Curso escolar 2018-2019 Ikasturtea D EREDUA / MODELO “D” HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAKO IKASTETXEA CENTRO DE EDUCACIÓN INFANTIL Y PRIMARIA (1985-2018)

Upload: others

Post on 11-Feb-2020

0 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: ODÓN DE APRAIZ · Web viewEgin behar dutenaren arabera, agian ez da beharrezkoa izango guk testua ulertzea. Normalki, etxeko lanetan hiru alderditan lagundu ahal izango diegu: ulermenean,

ODÓN DE APRAIZ

IKASTOLA

Curso escolar 2018-2019 Ikasturtea

D EREDUA / MODELO “D”

HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAKO IKASTETXEACENTRO DE EDUCACIÓN INFANTIL Y PRIMARIA

(1985-2018)

Page 2: ODÓN DE APRAIZ · Web viewEgin behar dutenaren arabera, agian ez da beharrezkoa izango guk testua ulertzea. Normalki, etxeko lanetan hiru alderditan lagundu ahal izango diegu: ulermenean,

IKASTOLA PUBLIKOA

Helburu nagusia:Hezkuntza Integral bat eskainiz gure ikasleengan oinarri

sendoak sortu gaurko eta biharko gizartean kritikoak, eraginkorrak eta adeitsuak izan daitezen.

Gure ikasleak elebidunak izatea eta honez gain Derrigorrezko Hezkuntza bukatutakoan, ingelesa komunikaziorako tresna bezala erabiltzeko gai izatea. Hau guztia euskara murgiltze-programa baten bitartez (“D” eredua) eta ingelesa lau urtetik aurrera landuz.

Ordutegia:9:30-13:00 eta 15:00-17:002 urtekoak ½ ordu malgutasuna sartzeko eta irteteko.

Page 3: ODÓN DE APRAIZ · Web viewEgin behar dutenaren arabera, agian ez da beharrezkoa izango guk testua ulertzea. Normalki, etxeko lanetan hiru alderditan lagundu ahal izango diegu: ulermenean,

Asteazken arratsaldetan klaserik ez.

Ikasle kopurua:Gaur egun 466 ikasle daude gure ikastolan. Hauetatik, 174 Haur

Hezkuntzan, eta 292 Lehen Hezkuntzan. Ikasle hauek 20 taldetan banaturik daude, bi lerro maila bakoitzeko.

IKASLEEN IBILBIDE NATURALAGure ikasleek bertan egiten dituzte Haur Hezkuntza eta Lehen

Hezkuntzako ikasketak. Ziklo hauek bukatuta, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, D.B.H.ko, ikastetxe batera pasatzen dira. Bigarren Hezkuntzako zikloa egiteko gure ikasleen erreferentzi zentroa Koldo Mitxelena da, ikastolaren ondo-ondoan dagoena.

JANTOKI ZERBITZUA Kudeaketa zuzenekoa da eta ohiko ikasleetaz gain, ez ohikoak

ere badaude (noizean behin gelditzeko aukera) 2 urtekoak geratu daitezke egokitzapen garaia bukatu eta gero. Lo kuluxka egiteko aukera dute.

Ikastolako filosofia: jantokia ikastolak eskaintzen duen zerbitzu bat da eta erabilera egokia eman behar zaio. Ikasleak bazkalordua etxean ezin dutenean egin erabili beharko lukete bakarrik zerbitzu hau.

EGUNON ZERBITZUAGoizetan 8:30etatik 9:30etara zaintza zerbitzua dago. Ikastolako

AMPAk kudeatzen du.

D EREDUAGure ikastola D ereduko ikastetxe bat da. Gure ikasleak, 2

urterekin murgiltze plan bat jarraituz hasten dira euskara ikasten. Hasiera batetik hitz egiten zaie euskaraz, jokoen bidez, abestien bidez,..., hots, forma ludiko batean ikasten joaten dira. Ezinbestekoa denean baino ez zaie erdaraz hitz egiten. Helburua hau da: Haur Hezkuntza amaitzerakoan, ulermen eta mintzamen maila nahikoa izatea ikaskuntza-irakaskuntza prozesua euskaraz egin ahal izateko. Hasiera Zikloko irakurketa-idazketa euskaraz egiten dute, eta gaztelania beste arlo bat bezala lantzen da.

EUSKARA BULTZATZENGure helburuetako bat gure ikasleak elebidunak izatea da eta

horretarako hainbat esfortzu eta ekintza bideratzen saiatzen gara: Alde batetik bertako jaiak bultzatzen saiatzen gara: Santa

Ageda, Olentzero, San Prudentzio, Inauteriak,...e.a. Bestalde, urtero, Euskararen Eguna egiten dugu.

Page 4: ODÓN DE APRAIZ · Web viewEgin behar dutenaren arabera, agian ez da beharrezkoa izango guk testua ulertzea. Normalki, etxeko lanetan hiru alderditan lagundu ahal izango diegu: ulermenean,

Euskara batzordeak sustatzen dituen ekintzak aurrera eramaten ditugu ( irratia, trukeak, kanpainak…).

Beste erakundeetatik eskaintzen zaizkigun euskarazko ekintzetan parte hartzen dugu: Korrika, Ipuin kontalariak, antzerkiak, Euskararen jaia, ...e.a.

Egonaldiak: Saiatzen gara zikloan behin euskararen erabilera ikastolatik kanpo ere bultzatzeko, hainbat lekutan egonaldiak egiten: Ollo, Sastarrain, Barria...e.a.. HH (Haur Hezkuntza): ez dira joaten gaua kanpoan pasatzera.

Eskolaz kanpoko ekintzak: Euskara modu ludiko batean lantzen da.

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK LEHEN HEZKUNTZAN1.zikloan hasten dira eta adinaka eskaintzen dira. Bost urteko

umeak Joko Txokoa eta Minfulness-yoga egiten ari dira eguerdian. Ekintza hauek aurrera eramateko, gutxieneko ikasle kopuru bat osatu behar da.

Hona hemen eskolaz kanpoko ekintzekiko gure filosofiaren helburuak: konpetibitatea alde batera utzita, ikasleen garapen osorako baliagarriak izan daitezela. Aurrekoaz gain, modu ludiko eta atsegin batean egitearekin batera, ikasleen euskara indartzeko baliagarriak izatea.Gaur egun eskaintzen ari diren ekintzak honako hauek dira:

- Kirol Aurreko ekintza - Saskibaloia- Irristaketa - Zeramika- Euskal Dantza - Odon Txef - Lego-Progress- Antzerkia- Mindfulness-yoga- Have Fun With english- Scratch- Gimnasia Erritmikoa- Joko Txokoa

INGELESAREN TRATAERA4 urteko geletan hasten dira ingelesa lantzen. Artea 3. eta 4. mailan ingelesez ematen da eta 6. mailan

Gizarte Eta Herritarren Baloreak ere.

TEKNOLOGIA BERRIAK

Page 5: ODÓN DE APRAIZ · Web viewEgin behar dutenaren arabera, agian ez da beharrezkoa izango guk testua ulertzea. Normalki, etxeko lanetan hiru alderditan lagundu ahal izango diegu: ulermenean,

Premia programan sartuta gaude. Internet gela guztietan dago. Ordenagailu gela badaukagu eta arbel digitalak ere badaude lehen hezkuntzako gela guztietan eta hainbat gela anitzetan.

Eskola 2.0 programa Hirugarren Zikloan, arbel digitala eta eramangarriak gela bakoitzean.

MUSIKAMusika 3 urtetik aurrera lantzen da. Bertan unitate didaktiko

desberdinak garatzen dira, sarritan bertako jaiei lotuta joaten direnak.

LIBURUTEGIAEskola orduetatik-kanpo umeek erabil dezakete etxerako lanak egiteko (bai bakarka, bai talde txikian) edo beraiek ekarritako liburu edo aldizkariren bat irakurtzeko.

Liburutegia, egunean bi memento desberdinetan egoten da zabalik:  1. Eguerdian, jantokia erabiltzen duten Lehen Hezkuntzakoentzat.

2. 17:00etatik 18:00etara, Lehen Hezkuntzako edozein ikaslerentzat (1. mailakoak pertsona nagusi batez lagundurik egon behar dira).

17:15 arte aukera izango dute sartzeko. Une ezberdinetan atera ahal izango dira egoeraren arabera (lana bukatu...)

LAGUNTZAK IRAKASKUNTZA –IKASKUNTZA PROZESUAN

Ikastolan Pedagogia Terapeutikako irakasleak eta aholkulari bat ditugu. Arazoak dituzten ikasleei laguntza eskaintzen diegu ahal den neurrian. Gela hauek irekiak dira eta bertara irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan arazoak dituzten ikasleak joaten dira, ordu jakin batzuetan laguntza pertsonalizatuago bat jasotzera. Gainera gela barruan ere laguntzak ematen dira. Irakasle hauek dira, tutoreekin batera, erakunde desberdinekin harremanak mantentzeaz arduratzen direnak: Berritzeguneko psikologoekin, Udaletxeko gizarte zerbitzuekin, Foru Aldundiko Ongizate sozialarekin, gabinete pribatuekin, UPIrekin,...e.a.

1.mailan irakurketa-idazketa prozesuan erritmo desberdinak errespetatu ahal izateko, bigarren irakasle laguntzaile bat gelara sartzen da hainbat mementotan.

Logopedia irakaslea dago (beste ikastetxe batzuekin konpartitua), entzumen-hizkuntza arazoetan laguntza eskaintzen duena.

Page 6: ODÓN DE APRAIZ · Web viewEgin behar dutenaren arabera, agian ez da beharrezkoa izango guk testua ulertzea. Normalki, etxeko lanetan hiru alderditan lagundu ahal izango diegu: ulermenean,

PROIEKTUAK

Azken urte hauetan, asteazken arratsaldea, irakaslegoaren formakuntzarako eta proiektuak garatzeko erabili ohi ditugu. Bi ordu jarraian izateak oso denbora egokia eskaintzen digu, ikastolari orokorrean, zein irakaslegoaren prestakuntzari behar adinako denbora eskaini ahal izateko. Bi klase ordu hauek egunero ordu erdi gehiago sartuz errekuperatzen ditugu. Honela urtero-urtero ikastaro edo proiekturen bat izaten dugu esku artean.

GURASOEN PARTAIDETZAGurasoen partaidetza, ikastolako hainbat esparrutan,

garrantzitsua da ikaslearen garapenerako eta baita ikastolarako ere.

1.-Ikastolako Zokozorri Guraso Elkarteak ikastetxean parte hartze zuzena izateko aukera ematen digu. Betebeharrak ugariak dira:

Gurasoen weba elikatu: http://www.zokozorri.eus/

Ikastolako blogaren prestakuntzan lagundu. Eskolaz kanpoko ekintzak antolatu eta koordinatu. Mendirako irteerak antolatu. Jai desberdinak antolatu: Olentzeroa, ikasturte amaierako

jaia,... Gurasoen eskola: nahi duten guraso guztiek, psikologo baten

laguntzaz, interesgarri zaizkien hainbat gai jorraitzen dituzte. Euskararen erabilera bultzatzeko ekintza programa bat

antolatu dute. Liburu Solidarioaren Programa: gurasoek, irakasleen

laguntzaz liburuen berrerabilpena bultzatzen dute. “Egunon” zerbitzua. Diru laguntzak eskatu. Eskola Kontseiluan eta honek dituen batzordeetan parte

hartu. Denon Eskolako bilerak, hainbat arlo jorratzeko astea,

eskolaz hitz-egiteko.

2.- Geletako ordezkariak: gela bakoitzean bat edo bi daude eta beraien betebeharra familia eta irakasleen arteko zubi lana egitea da. 3.-Laguntza puntualak: ikastetxeak, noizean behin, lan batzuetarako, gurasoen laguntza eskatzen du: inauterietan mozorroak prestatzen laguntzeko, Olentzeroetarako opariak biltzen laguntzeko,...

Page 7: ODÓN DE APRAIZ · Web viewEgin behar dutenaren arabera, agian ez da beharrezkoa izango guk testua ulertzea. Normalki, etxeko lanetan hiru alderditan lagundu ahal izango diegu: ulermenean,

EGOKITZAPEN GARAIALehendabiziko aldiz ikastolara sartzen diren umeak, bestekin

konparatuz gero, egoera berezi batean aurkitzen dira. Leku berri batekin harremanetan jarriko dira, irakasle berriekin, lankide berriekin, ohitura berriekin...e.a.

Hau kontuan harturik, denbora berezi bat eskaini behar diegu ahalik eta erosoen eta ahalik eta lasaien egoera berri honetara moldatu daitezen. Denboraldi berezi honi deitzen diogu egokitzapen garaia, hain zuzen ere, eta aurrera eramateko ordutegiak, taldeak eta gurasoen presentzia moldatzen ditugu.

Oso garrantzitsua iruditzen zaigu familia ezagunek zein berriek, eskolaratze prozesu honen hasieran ikastolako ateak irekita izatea, seme-alabekin, nahi izanez gero, egon ahal izateko.

Ume bakoitzak erritmo desberdin bat izango du eta hau errespetatzen saiatuko gara irakasle zein gurasook.

Egokitzapen garaia, Irailaren hasieran hasten da eta Irailaren bukaera aldean amaitzen da. Ekainean bilera bat antolatzen da guraso guztiekin eta bertan behar diren azalpen guztiak ematen dira.

OHIKO GALDERAK:JANTOKIARI BURUZ:

Umeak gelditu daitezke baina egokitzapen garaia bukatu eta gero, eta aholkatzen da bakarrik jantokia erabiltzea benetan beharra dagoenean.

Zenbat balio du? Egunero gelditzen direnak 4,6€ eta ez-ohikoak 5,2€.2 urtekoak aukera daukate bazkalostean etxera eramateko 15:00etatik aurrera. Bazkalorduan bazkaldu eta gero, lo-kuluxka egiteko aukera daukate.

o HHkoei BURUZ:

2 eta 3 urtekoak arratsaldez etorri behar dira gelara?Erritmoak errespetatzen dira. Batzuk etxean gelditzen dira (1. hiruhilekoan batez ere) eta orokorrean 2. hiruhilekotik aurrera gelara datoz.

Zenbat urte egongo dira irakasle berdinarekin?Printzipioz bi urte.

Zer lantzen da? Errutinak eta gai desberdinak txokoka eta proiektuka.

Zenbat ume gelako?2 urteko geletan 18 ume bakoitzean eta 3 urtekoetan 23.

Ez dute testu libururik.

Page 8: ODÓN DE APRAIZ · Web viewEgin behar dutenaren arabera, agian ez da beharrezkoa izango guk testua ulertzea. Normalki, etxeko lanetan hiru alderditan lagundu ahal izango diegu: ulermenean,

Dirua eskatzen da ikasturte hasieran material fungible, mozorroak, irteerak eta fruta ordaintzeko.

o ZONIFIKAZIOA: Mapa idazkaritzan dago. Gasteiz 4 zonatan banatuta dago eta zonakoa ikasleari 5 puntu dagozkio eta zonatik kanpokoei 2.

o EUSKARAZ EZ DAKITEN GURASOEI BURUZ:

Nola lagundu etxerako lanetan? (EBETEko materialetik hartua)

ODON DE APRAIZ IKASTOLALH2ko IKASLEEN GURASOENTZAKO ESKU-ORRIA

Nola lagundu eskolako lanekin?

Kontuan izan…- Zuen seme-alabak laster eskolako lanekin hasiko dira. Guraso askok kezkak

izaten dituzue gai horren inguruan. Horri buruzko aholku batzuk ematen dizkizuegu esku-orri honetan.

- Gauza bat da eskolako lanekin laguntzea eta beste bat eskolako lanak guk egitea. Eskolako lanak beraiek egin behar dituzte. Eskolan ikasi duten zerbait da eta landu egin behar dute.

- Garrantzitsuena ez da eskolako lanak beti ondo egitea, ikasketekiko interesa izatea, ahalegintzea eta eskolako lanekiko ardura hartzea baizik. Guraso moduan norabide horretan lagundu behar genieke: Ikasteko ohiturak eta motibazioak.

Ikasteko ohiturak eta motibazioak- Seme-alabei ikasteko ohiturekin lagundu behar diegu. Horretarako,

garrantzitsuak dira oinarri hauek: Errutinak (noiz egingo dituzten eskolako lanak), leku egoki bat eskaintzea (beti leku bera izan dadila eta ez dezatela piztutako telebistarik eduki inguruan) eta antolatzen ikastea (lehentasunak jartzea, denborak neurtzea…).

- Motibazioen kasuan, batez ere ikasketekiko erakusten duten interesa eta eskolako lanekin egiten duten ahalegina hartu behar dugu kontuan. Emaitzak ez dira horren garrantzitsuak. Emaitzek gora beherak izan ditzakete, baina motibazioak lantzen baditugu ikaste prozesua ondo joateko oinarri ezin hobea izango da.

Aholku batzuk

- Lan zehatz batean lagundu nahi badiegu, lehenengo zer egin behar duten galdetu beharko diegu.

- Egin behar dutenaren arabera, agian ez da beharrezkoa izango guk testua ulertzea.

- Normalki, etxeko lanetan hiru alderditan lagundu ahal izango diegu: ulermenean, adierazpenean edo memorizazioan.

- Ulermenean laguntzeko estrategia ezberdinak erabili ahal ditugu, hala nola gaztelaniaz azaltzeko eskatu, hiztegia erabili edo interneteko itzultzaileak, azalpenak gaztelaniaz eman, lotura duten gaiak bilatu eta horiek landu…

- adierazpenean laguntzeko: galderen bidez argudioak garatzen lagundu, lotura duten gaiak landu, gaia berbera ikuspuntu ezberdinetatik landu…

- Memorizazioan laguntzeko: guk aurrean testua eduki eta beraiei bertan jartzen duena esateko eskatu, asoziazioak, bistaratzeak…

- Euskara ez jakiteak muga bat da etxeko lanak egiteko orduan laguntza emateko. Baina modu asko daude gure laguntza eskaintzeko.

- Lagundu nahi badiegu etxeko lanetan eta ez badugu lortzen, gaiaren jarraipena egin ahal dugu. Gelan zuzendu arte itxaron eta horren ondoren etxean berrikusi, antzerakoko ariketak proposatu…

- Oso argi izan okerra ez bada ere lan zehatzetan laguntzea, garrantzitsuena ikasteko ohiturak eta motibazioak direla. Azken hauek indartu beharko genituzke lan zehatzetan lagundu beharrean.

Page 9: ODÓN DE APRAIZ · Web viewEgin behar dutenaren arabera, agian ez da beharrezkoa izango guk testua ulertzea. Normalki, etxeko lanetan hiru alderditan lagundu ahal izango diegu: ulermenean,
Page 10: ODÓN DE APRAIZ · Web viewEgin behar dutenaren arabera, agian ez da beharrezkoa izango guk testua ulertzea. Normalki, etxeko lanetan hiru alderditan lagundu ahal izango diegu: ulermenean,

BEHENAFARROA kalea z/gTELF 945 12 14 63 / FAX: 945 28 42 41

Blog: www.blog.odondeapraiz.net e-posta: [email protected]

http://www.zokozorri.eus/ e-posta: [email protected]

01002 VITORIA GASTEIZ