niko tximinoa

24

Upload: vananaiz

Post on 25-Jun-2015

752 views

Category:

Education


2 download

DESCRIPTION

Klaserako aurkezpen bat

TRANSCRIPT

Page 1: Niko Tximinoa
Page 2: Niko Tximinoa

Duela urte batzuk Afrikako oihanean Niko deituriko tximino onkote eta jostakina bizi zen.

Page 3: Niko Tximinoa

Urte hartan lehorte izugarria gertatu zen eta animaliek gosea eta egarria pairatzen zuten. Horregatik Niko tximinoa burumakur zihoan oihanean zehar.

Page 4: Niko Tximinoa

Ustekabean genio bat agertu zen eta frutaz beteriko otxara bat eman zion. Niko zur eta lur geratu zen. Orduan

genioak zera esan zion:Fruta hauek magikoak

dira eta oraindik magikoagoak izango

dira ondo erabiliz gero.

Eskerrik asko

erantzun zuen

tximinoak

Page 5: Niko Tximinoa

Urte hartan lehorte izugarria gertatu zen eta animaliek gosea eta egarria pairatzen zuten. Horregatik Niko tximinoa burumakur zihoan oihanean zehar.

Page 6: Niko Tximinoa

Etxerako bidean zebra zahar batekin topo egin zuen, gixajoak ezin zuen ibili

ere ez. Frutak ikustean esan zion: Emaidazu

zerbait mesedez, goseak

akabatzen nago

Page 7: Niko Tximinoa

Orduan eskua luzatu eta fruta bat eman zion. Zebra mila koloretan piztu zen bere barne magia erakutsiz.

Page 8: Niko Tximinoa

Niko Tximinoa triste eta pozik zegoen aldi berean. Alde batetik pozik zebra

gaixoa lagundu zuelako eta triste fruta magiko bat gastatu zuelako

Page 9: Niko Tximinoa

Aurrera jarraitu zuen, beroa jasanezina zen, Nikok gero eta egarri gehiago zeukan eta horregatik fruta bat atera zuen jateko asmoz. Baina

bapatean lehoikume bat agertu zen.

Page 10: Niko Tximinoa

Lehoitxo har ezazu fruta magiko hau,

egarria kenduko dizu eta horrela bidea aurrera egin ahal

izango duzu

Lehoikumea erabat harrituta geratu zen, orduan fruta magikoa bere esku txikitxoan

hartu eta ahora sartu zuen.

Page 11: Niko Tximinoa

Gauza bera gertatu zitzaion elefante batekin, zorabiatuta zegoen lepaluze batekin eta hipopótamo

lodiarekin.

Page 12: Niko Tximinoa

Horrela etxera iristean, fruta bakar bat geratzen zitzaion. Baina oso harro sentitu zen besteekin oso eskuzabala izan zelako. Orduan azken fruta zatia jateko prest zegoenenan…

Page 13: Niko Tximinoa

Zarata handi bat entzun zen eta genioa agertu zen ke artean

Zer egin duzu fruta

magikoekin? Non daude?

Page 14: Niko Tximinoa

Niko tximinoa oso urduri jarri zen eta bere burua justifikatzen hasi zen.

Zerbait gaizki egin zuelakoan. Baina genioak isiltzeko eskatu zion.

Esan nizun ba fruta magikoak zirela eta ondo erabiliz gero, oraindik magikoagoak izango zirela ezta? Ba zoaz kalera eta

begiratu zer egin duzun.

Page 15: Niko Tximinoa

kalera ateratzean bapatean mirari bat ikusi zuen: euritan zegoen…

Page 16: Niko Tximinoa

Bai horixe.Lehorteen ondorioz lehor zeuden lur guztiak, berde

zeuden eta janaria eta ura soberan zegoen oihaneko animali

guztientzako.

Page 17: Niko Tximinoa

Niko tximinoa oso ongi sentitzen zen egindako ekintza onengatik eta gainera bere jarrera onari

esker, eta genioaren mirariari esker, zoriontasuna eman zien oihaneko animali guztiei.

Page 18: Niko Tximinoa

.Hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila

herriko plazan

Page 19: Niko Tximinoa

AURREZAGUTZAK PIZTEKO

Ipuina irakurri baino lehen egin beharrekoa:1. Gaur "Niko tximinoa eta fruta magikoak".ipuina irakurriko dugu, izenburu horrekin zer gertatuko da zure ustez?2. Itxi begiak, erlaxatu eta oihanean zehar bidai magikoa egingo dugu.

- Zer ikusi duzue?- Nolakoa da oihana?- Ze animali bizi dira oihanean?- Ze eguraldi egiten du?

Page 20: Niko Tximinoa

ABESTIA

Han zeuden kokodrilo

eta tximinoakArratoi txikiak

Ardi zuriakKatu, oilo, elefante.

Ez zen inor falta

Ez dakit nola esan dudan

Goazen berriz hastera

Page 21: Niko Tximinoa

FRUTAK

SAGARRA

LARANJA

LARANJA

BANANA

MARRUBIA

ANANA

KIWI

LIMOIA

MADARIA

Page 22: Niko Tximinoa

Mazedonia

OSAGAIAK

• Kiwi bat.• Sagar bat.• Madari.bat.• Limoi.bat.• Anana xerra bi.• Laranja bi.

NOLA EGIN

1. Lehenego frutak zuritu.  

 2.  Gero frutak zati txikietan

moztu.

3.  Katilu handi batetara bota . 

 4.  Laranja eta limoia zukua egin.

5. Zukua katilura bota eta ondo nahastu.

Page 23: Niko Tximinoa

AFRIKA

Page 24: Niko Tximinoa

AFRIKARRAK