nafarroako hitza - berria · 2019-05-17 · buelta eman». 1993. urtetik 1993. urtean ospatu zu-ten...
TRANSCRIPT
NAFARROAKOHITZA
AD
OS T
EATR
OA
Harrotasun eroaren eguna ospatuko dute bihar, bigarrenez b Beren esperientzietan oinarrituta hitzegiteko beharra nabarmendu dute dibertsitate mentala dutenek b Mejoranak protestara deitu du b 2-3
Ahaldundu
eta harrotu
Kultura Iruñeko eta Baionakoeuskaltzaleak batuko ditu
Maiatzaldiak datozen asteotan
5Gizartea Ribaforadako alkateakdeitu eta Poliziak atxilotu ondoren,
Senegalgo gizon bat kanporatu dute
4Ostirala
2019ko maiatzaren 17aX. urtea399. zenbakia
Harrotasun eroaren eguna da bihar.Kanadan antolatu zuten lehen aldiz,1993. urtean. Hemen, bigarrenezprestatu du Mejoranak. Dibertsitatementala dutenek osatzen dute elkartea.Hitza hartu nahi dute.
Nor bereizeneanmintzatu
Edurne Elizondo Iruñea
Hamar-hamabi
orduz lotu nin-
duten. Urteak
behar izan di-
tut gertatuta-
koa gainditzen
hasteko. Sufritutakoa paper bate-
an idatzi, eta Nafarroako Parla-
mentuan irakurri nuen. Gorpu-
tzak eskatutako terapia bat izan
zen hori niretzat». Mejoranako
Eva Roncerok erran ditu hitzok.
Dibertsitate mentala duten eta
sufrimendu psikosozialeko espe-
rientziak izan dituzten pertsonek
osatzen dute elkartea. Bihar, bi-
garrenez, harrotasun eroaren
eguna ospatuko dute, Iruñean.
Manifestazioa eginen dute, ba-
tetik, beren eskubideen alde, eta
beren esperientzietan oinarrituta
hitz egin nahi dutela aldarrikatze-
ko. Bertzetik, besta giroan ospa-
tuko dute eguna. Enrique Villa-
rreal El Drogasmusikariak kon-
tzertua joko du, bertzeak bertze,
Basotxo oinezkoentzako karri-
kan. 12:00etan abiatuko da pro-
testa, Bakearen plazatik, eta bu-
katzen denean hasiko da El Dro-
gasen emanaldia.
Dibertsitate mentala duten
pertsonak ahalduntzea da Mejo-
rana elkartearen helburuetako
bat; hori lortzeko bidean, Nafa-
rroako Parlamentuan izan dira.
Erakunde horretan eta karrikan
exijitu dute beren giza eskubide-
ak ez ditzatela urra. Hori egin
zuen Roncerok, lotu zutenekoak
parlamentarien aurrean azalduz,
eta hori egiten jarraitu nahi du,
harrotasun eroaren eguna tres-
natzat hartuta. «Hitz egin behar
da, buruko osasunaren gaia ikus-
garri bilakatu; eta, batez ere, gure
izenean hitz egiteko dugun esku-
bidea aldarrikatu nahi dugu»,
erran du Roncerok.
Bat egin du Asun Lasaosak.
Roncerok bezala, Lasaosak ere
badaki zer den ospitaleratze psi-
kiatrikoko unitate batean egotea;
badaki zer den ohera lotuta ego-
tea; badaki zer-nolako zama izan
dezakeen adimen osasunari lotu-
tako estigmak. Eta argi du: «Ez
dezatela profesionalek edo seni-
deek hitza hartu gure izenean.
Harrotasun eroari buruz hitz egi-
teko beharra dago, larria eta go-
gorra delako diagnostiko bat du-
gunok sisteman sufritzen dugu-
na. Ahaldundu behar dugu hori
salatzeko. Baina guk egin behar
dugu, gure esperientzietan oina-
rrituta».
2NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2019ko maiatzaren 17aAstekoa
Antzezlana. Que nadie
camine por mi mente con
los pies sucios obran aritu
dira Mejoranako kideak.
UNAI BEROIZ / ADOS TEATROA
Nahasmendu bipolarra duela
erran zioten medikuek Lasaosari,
2011. urtean lehendabiziko krisia
izan eta gero. «Buruko gaitzak ez
dira eritasun bat; ez dira antze-
maten analisi batean edo TAC
makina bat erabiliz. Sufrimendu
psikikoa hagitz handia denean,
zure buruak plast egiten du, eta
bertze nonbaitera eramaten zai-
tu; krisia dator».
Egungo gizarte patriarkalak
emakumeak, bereziki, egoera
zaurgarri batean jartzen dituela
uste du Lasaosak: «Gizonek ez di-
tuzten zama anitz hartu behar di-
tugu gure gain; zaintzen ardura
gurea da, etxean gizonek baino
gehiago egiten dugu lan, eta etxe-
tik kanpo, lan bera eginda ere, gu-
txiago kobratzen dugu. Feminis-
motik salatzen dugun horrek
guztiak badu eragina gure buru-
ko osasunean», nabarmendu du
Lasaosak.
Erabateko ezintasuna onar-
tu diote. Roncerok, berriz,
%50 du. Lanean ari da
Mejoranako kidea, bai-
na salbuespena da di-
bertsitate mentala
duten pertsonen ar-
tean: langabezia tasa
%80 ingurukoa da,
eta bereziki eragiten
die emakumeei.
Ez da arazo baka-
rra. Fedeafes dibertsi-
tate mentala duten per-
tsonen eta senideen el-
karteen EAEko federazioak
ikerketa egin zuen 2015. eta
2016. urteetan, eta jasotako da-
tuek agerian utzi zuten sufrimen-
du psikosozialeko esperientzia la-
rriak dituzten emakumeek gaine-
rakoek baino arrisku handiagoa
dutela indarkeria sufritzeko:
%75ek sufritu dute senideren ba-
ten edo bikotekidearen indarke-
ria; bikotea izan duten %80k su-
fritu dute kide horren indarkeria.
Gehienetan psikologikoa da, bai-
na erdiek pairatu dituzte tratu
txar fisikoak, eta %40 inguruk,
berriz, sexu indarkeria. Gainera,
bikotekidearen indarkeria sufri-
tzen dutenen %40k baino gehia-
gok ez dute halakotzat identifika-
tzen.
Autonomiarik edo lanik ezak
badu eragina dibertsitate mentala
duten emakumeen autoesti-
muan: emakumea bakartzen
duen giroa sortzen laguntzen
dute elementu horiek. Buruko
osasun arazoak dituztenek sufri-
tzen duten estigmak, gainera, in-
dar handia du oraindik ere, eta
egoerak okerrera egitea ekartzen
du.
Fedeafesek egindako ikerketa-
ren datuak zabaldu ditu Nafarro-
ako Los Perro Verde elkarteak.
Lorena de Simon psikiatra da tal-
de horretako kide, bertzeak ber-
tze. Eva Roncerok ere parte har-
tzen du elkarteak antolatutako
jardueretan. «Institutuetan izan
gara, adibidez, ikasleen aurrean
gure esperientzien berri ema-
ten». Erdigunean jarri du Ronce-
rok, berriz ere, hitz egiteko beha-
rra: hitzen bidez, nor bere izenean
mintzatuz eta bere esperientziak
azalduz, dibertsitate mentalaren
auzia normalizatzeko beharra.
Iritzi berekoa da Lasaosa. «Mun-
dua ikusteko bertze modu bat
dugu dibertsitate mentala dugu-
nok; hori da gakoa. Erotuta nago,
eta zer? Hitz hori irain
gisa erabiltzen da; heda-
bideetan indarkeriare-
kin lotzen dute, behin eta
berriz. Guk gure egin
nahi dugu hitz hori, eta
buelta eman».
1993. urtetik1993. urtean ospatu zu-
ten lehendabiziko aldiz
harrotasun eroaren egu-
na, Kanadako Ontarion.
«AEBetan ere, 1970eko
hamarkadan jada bazen
mugimendua. Dibertsi-
tate mentala zutenek al-
darrikatzen zuten psikiatriatik bi-
zirik atera zirela», kontatu du La-
saosak.
New Yorken dago, hain zuzen
ere, dibertsitate mentala dutenek
elkarri laguntzeko sortutako
talde nagusietako bat. Parachute
izena du. Hemen ere, inguruko
herrietan egindako urratsei egin
diete so, eta sortu dira gisa horre-
tako taldeak. Espainian, Astu-
riasko Hierbabuena taldea izan
da aitzindari. Dibertsitate menta-
la dutenen elkartea da, eta 2010.
urte inguruan hasi ziren ospatzen
harrotasun eroaren eguna. Anda-
luzian, berriz, En Primera Perso-
na taldea ari da lanean. Eta
Herrialde Katalanetan, Bartzelo-
nako Activament da erreferente
nagusietako bat. Euskal
Herrian, berriz, Iruñeko
Mejorana.
Taldean ahaldun-
tzeko izan duen au-
kera eskertu du
Eva Roncerok.
Ados Teatroa
konpainiarekin
elkar lanean,
Que nadie cami-
ne por mi mente
con los pies sucios
antzezlana presta-
tu eta aurkeztu du-
te Mejoranako kide-
ek, hainbat aktore pro-
fesionalekin batera. Hila-
ren 31n, Burlatako kultur
etxean eskainiko dute obra.
Oholtza gainera igotzea «seku-
lako esperientzia» izan da Eva
Roncerorentzat. Argi du dibertsi-
tate mentalaren berri jasotzeko
balio duela lanak, eta ikustera
deitu ditu herritarrak. Asun Lasa-
osak, berriz, Zauriak dokumen-
talean azaldu du, berriki, bere es-
perientzia, eta, aurretik, baka-
rrizketa bat prestatu zuen, osasun
mentalaz aritzeko.
«Aktibismoak laguntzen du,
zalantzarik gabe. Laguntzen du
bakarra ez zarela jakiteak. Krisiak
jo eta sistemak hartzen zaituene-
an, amorruak gora egiten du, eta
aktibismoa da bideratzeko modu
bat. Baina ez da ona horretan gel-
ditzea, nire ustez. Aurrera egin
behar dugu. Erotuta nago, baina,
gainera, ama naiz, alaba, laguna,
bikotea, feminista, abertzalea...».
Aktibismoaren lehen lerrotik
aldentzeko beharra sentitu du La-
saosak. Roncerok, berriz, hor du
orain ongi sentiarazten duen to-
kia. Zer hobetu badela argi du, eta
horretan lagundu nahi du. Nafa-
rroako Gobernuak 2019-2023
eperako Osasun Mentalerako Pla-
na onartu du berriki. Agiriak hel-
burutzat jo du inor ez lotzen saia-
tzea. «Xedetzat hartzea ez da
nahikoa; egin egin behar da. Adi
izanen gara, gure eskubideen
urratze oro salatzeko prest».
Baliabideak eskatu ditu Ronce-
rok. Ez hori bakarrik: dibertsitate
mentala dutenak artatzen dituz-
ten profesionalak trebatzeko be-
harra nabarmendu du. Hitza nahi
du Roncerok, batez ere. Eta gizar-
te bat entzuteko prest.
3NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko maiatzaren 17a Astekoa
Ez lotzea xedetzat hartzea ez danahikoa; egin egin behar da. Adiizanen gara, gure eskubideenurratze oro salatzeko prest»Eva RonceroMejoranako kidea
«Ez dezatela profesionalek edo senideek hitza hartu gureizenean; harrotasun eroariburuz hitz egin behar da»Asun LasaosaDibertsitate mentala duen emakumea
‘‘
Harrotasun eroa aldarrikatzeko
irudia. ORGULLO LOCO
Edurne Elizondo
Azken hamar urte-
otan bere etxe
izandako herrial-
detik kanporatu
dute Senegalgo
herritar bat. Cortesen bizi izan
zen hasieran; eta Ribaforadan,
berriz, azken urteotan. Maiatza-
ren 6an, herriko etxera joan zen,
alkateak deituta. Erroldari buruz-
ko bilera bat egin behar zuten, us-
tez; baina, ailegatu zenean, Espai-
niako Polizia zuen zain. Bihara-
munean Madrilera eraman zuten,
eta, handik, zuzenean, Senegale-
ra. Horixe salatu du Erriberako
senegaldarren kolektiboak, eta
manifestaziora deitu du, biharko,
gertatu dena salatzeko.
«Hagitz larritzat» jo dute sene-
galdarren kolektiboko kideek al-
kateak herrikidea kanporatzeko
prozesuan parte hartu izana.
«Udalak dira herritarron etxe;
gugandik hurbilen dagoen era-
kunde publikoa dira; baina herri-
tarrak babestu beharrean, kan-
poratu egiten dituzte. Ezin dugu
horrelakorik onartu».
Haserreak eta beldurrak hartu
ditu Ribaforadako senegaldarrak.
«Paperik gabekoak hagitz kezka-
tuta daude», nabarmendu dute.
Aurrera egiten saiatzen dira, nola
edo hala, eta kanporatzeko agin-
du batek kolokan jartzen ahal du
haien eta beren senideen oraina
eta etorkizuna. «Kanporatu du-
ten herrikideak poltsak saltzen
zituen kalean; bertze biderik ez
zuen familiarentzako dirua lor-
tzeko. Irabazitakoa Senegalgo fa-
miliari bidaltzen zion. Orain, diru
sarrerarik gabe gelditu dira de-
nak», kontatu du Ribaforadako
senegaldar batek.
Nahiago du izenik ez eman.
Kolpe handia izan da harentzat
herrian gertatu dena. «Ez genuen
espero; inoiz ez da halakorik ger-
tatu. Ezin dugu onartu alkate ba-
tek migratzaile bat kanporatzeko
prozesuan parte hartzea», erran
du. Gogor salatu du, gainera, ez
dela egia alkateak erran duena.
«Ez dute kanporatu delituak zi-
tuelako; kanporatu dute atzerri-
tarren legea ezarri diotelako».
«Legea bete»PSNko Jesus Mari Rodriguez da
Ribaforadako alkatea. Gertatuta-
koari buruz, alkateak nabarmen-
du du «legez» zegokiona egin
duela. Alderdiak babesa agertu
dio, eta sare sozialen bidez jasota-
ko irainak gaitzetsi ditu. «Legea
bete bertzerik ez zuen egin alka-
teak; eta hori da kargudun publi-
ko guztien betebeharra», erran
dute.
Rodriguezek berretsi du poli-
ziak eskatutakoa bete baino ez
zuela egin, eta ez duela senegal-
darra kanporatzeko prozesuan
parte hartu. Herrikidearen abo-
katuarekin jarri dira harremane-
tan Erriberako senegaldarrak, eta
haren bidez jakin dute atzerrita-
rren legearen bidez kanporatu
dutela, indarrean dagoen araudia
ezarri diotelako, alegia. «Gure
herrikidearekin hitz egiteko au-
kera izan dut, eta hark ere argi
utzi du hori. Ez da egia ustezko
delituen kontua; bota dute atze-
rritarren legea erabili dutelako
kanporatzeko», erran du kolek-
tiboko kide batek.
SOS Arrazakeriak ere gogor sa-
latu du Ribaforadan jazo dena, eta
«lotsagarritzat» jo du udalak he-
rritar bat kanporatzen lagundu
izana. Elkartasuna helarazi dio
erakunde horrek Erriberako se-
negaldarren komunitateari.
Senegaldarra da Modou Faye
Beltxa, baina Iruñean bizi da.
Iruñeko Udalerako EH Bilduren
zerrendatik at utzi dute, Espai-
niako herritartasuna ez duelako.
Africa United elkarteko kidea ere
bada, eta gogor salatu du Ribafo-
radan gertatu dena. «Larria da
hango udalak egin duena».
Beltxak argi du afrikarren arte-
ko batasuna behar dela migra-
tzaileen aurkako erasoei aurre
egiteko. Erriberako senegalda-
rren kolektiboak ere batasunera
deitu du. Herrikidea kanporatu
eta gero, bat-bateko elkarretara-
tzea egin zuten herrian. Biharko,
berriz, manifestaziora deitu dute.
19:00etan hasiko da, Ribaforada-
ko kiroldegi zaharrean. Ezein
pertsona ez dela legez kanpokoa
aldarrikatuko dute protestaren
bidez.
Lege arrazistaSOS Arrazakeriak babestu du
biharko manifestazioa. Erakunde
horrek behin baino gehiagotan
salatu du indarrean den atzerrita-
rren legea. Erriberako se-
negaldarrek ere agerian
utzi nahi izan dute migra-
tzaileen eskubideak urra-
tzen dituela lege horrek.
Lege arrazista dela erantsi
dute.
Beltxak argi du egungo
gizartea arrazista dela
oraindik ere. Udalerako
zerrendatik kanpo gelditu
eta gero, aukera aprobetxatu nahi
du migratzaileen eta, bereziki,
afrikarren eskubideak aldarrika-
tzeko. Kanporatutako senegalda-
rra hamar urtez Nafarroan bizi
izan dela gogoratu du, eta babesik
gabe utzi duela bere udalak.
Ribaforadan bizi zen Senegalgo herritarbat kanporatu dute, alkateak bilera bateradeitu eta herriko etxean bertan EspainiakoPoliziak atzeman eta gero. Herrikideekmanifestazioa eginen dute salatzeko.
Kanporatzelagundua
Herrikidea kanporatu eta gero, senegaldarrek elkarretaratzea egin zuten. ERRIBERAKO SENEGALDARREN KOLEKTIBOA
4 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko maiatzaren 17aGaiak
Biharko manifestazioa19:00etan abiatuko da,Ribaforadako kiroldegizaharretik
Erriberako senegaldarrenkolektiboak eta SOS Arrazakeriak gogor salatu dute atzerritarren legea
Iñaki Etxeleku Baiona
Edurne Elizondo Iruñea
Duela lau urte sortu
zuten Maiatzaldia
Iruñeko Karrikiri
eta Zaldiko Maldi-
ko elkarteek eta
Baionako Maiatz argitaletxeak,
euskaratik eta literaturatik. Beste
gisaz mamitu nahi dute Baiona
eta Iruñea hirien senidetzea, hiri
bakoitzeko bestetako irudikatze
sinboliko, instituzional eta erdal-
dunetik harago.
Baiona eta Iruñea: oraingo li-
teraturaren bizipenak eta bizi-
pozak izenburuko gaia jarri diete
aurten Baionako ekitaldi nagusi-
ra eta Iruñekora etorriko diren
hizlariei. Baionako hitzaldian
parte hartuko du Zaldiko Maldiko
elkarteko Kike Diez de Ultzurrun
itzultzaile eta esatariak. Nafarroa-
ren eta Ipar Euskal Herriaren ar-
teko harremanak aspaldikoak di-
rela azpimarratu du: «Loturak
izan dira beti. Euskara zela, litera-
tura zela, kazetaritza dela. Zer
gertatu zen? Alde batetik, Nafa-
rroa Garaiko zenbait tokitan eus-
kara galdu egin dela, eta, euskara
galtzearekin batera, harreman
horiek murriztu».
Maiatz argitaletxeko Luzien
Etxezaharretak ere ohar bera egin
du, ez idurian, bi estatuen eragi-
nez harreman horiek deseginez
bezala joan direla: «Espainoltze
eta frantseste politikekin bereiz-
ten ari garela, ohartu gabe. Luzai-
deko haurrak lehen beti Doniba-
ne Garazirat joaten ziren; orain,
Iruñerat buruz ikasketekin».
Diez de Ultzurrunek ere Gara-
zirekiko lotura historiko hori az-
pimarratu du: «Garai batean, Do-
nibane Garaziko merkatua seku-
lakoa zen. Jende anitz joaten zen,
ez bakarrik Baztan aldetik: Ultza-
matik, Esteribar aldetik, Aezkoa-
tik, Iruñerritik ere bai».
Nafarroako erresumaren histo-
rian ezaguna da Iruñearen eta
Baionaren arteko lotura, baina
Diez de Ultzurrunen ustez hori
baino gehiagokoa izan da: «Irudi-
tzen zait mendez mende euskal
kulturaren eragile nagusiak edo
hiri nagusiak izan direla, lotura
bat izan dela Iruñea eta Baiona ar-
tean. Hori behintzat XVIII. mende
bukaera arte. Gero ja XIX. mende-
aren hasieran, edo lehen herene-
tik aurrera, euskara galtzen hasi
baitzen hemen Iruñerrian, gau-
zak aldatu ziren». Gizarte eta hiz-
kuntza bilakaerak diren bezala-
koak izanik ere, muga buruetan
dela argi du, eta gainditzeko bide-
ak badirela: «Muga psikologikoa
da. Gazteen artean, bertsolaritza-
ren bitartez, edo rockaren bidez
ere, muga gainditzeko bide fran-
ko daude. Kulturak ematen du lo-
tzeko aukera, zalantzarik gabe».
Maiatzaldiaren antolatzaileek
euskal literatura dute lokarri, be-
raz. Baina arlo horretako harre-
mana ez du gaurkoa Etxezaharre-
tak: «Adiskidetasunezko harre-
manak ditugu idazleekin eta
argitaletxeekin».
‘Herria’ eta ‘Escualduna’
Etxezaharretak oroitarazi du ida-
tzitik egin harreman hori irudika
zitekeela jada Herria eta Escual-
dunakazetetan, hala nola Iruñe-
ko Larreko izenekoaren kronike-
tan. Funtsean, Diez de Ultzurru-
nek Baionan eginen duen
hitzartzean aipatzekoa duen lotu-
ra da. «Nik landuko dudana iza-
nen da Baionan izan zen aspaldi-
ko Escualduna aldizkariari bu-
ruzkoa. Iruñeko zer idazlek idatzi
zuten aldizkari horretan gerra
baino lehen, adierazteko gerra
aurrean eta aldizkari horren bi-
tartez lotura handia izan zela».
Euskararen egoeran eta euskal-
kien ezaugarrietan ere ikusten du
eitea Etxezaharretak: «Euskal-
kien mailan, Nafarroan eta Ipa-
rraldean baditugu gure berezita-
sunak, atxiki nahi ditugunak.
Iruñeak ere euskal mundu berri
bat egiten du, hemengo kostalde-
arekin antza zerbait lukeena”.
Hori, eta Euskal Herrian periferia
izateak: «Egia, periferia hitza era-
bil daiteke Nafarroa eta Iparralde-
arentzat. Ikusiz, eman dezagun,
euskal kulturaren industria edo
komunikabideen indarra, eta, oro
har jendetza aldetik, Bizkaia-Gi-
puzkoak aitzindari toki bat dutela
nolabait. Onerako eta txarrerako.
Urbanizazioaren eta industriali-
zazioaren ondorio larriak ere ba-
dira batzuetan».
Antzekotasunak antzekota-
sun, harremanak urriak dira, eta
Maiatzaldiak parada sortu nahi
du. Karrikiriko Juan Luis Etxabu-
ru Ondarruk argi du helburua:
«Kontua da guk hemendik haiek
gehiago ezagutzea, eta haiek gu.
Beharra bada. Era xume eta goxo
batean bultzatu nahi dugu elkar
ezagutzea». Eta, ahal balitz, lotu-
rak baluke arlo gehiagotan txiri-
kordatzeko gutizia. «Nahi dugu
berdin eragin handik honat eta
hemendik harat. Polita da elkar-
lan hau. Poliki, baina bagoaz. Jen-
de gehiago inplikatuko balitz,
gauza gehiago eginen genuke».
Pirinioez bi aldeetako herritarrei bat egitekoaukera eskaintzeko sortu zuten Maiatzaldia,duela lau urte, Iruñearen eta Baionarensenidetzea besten girotik harago eramateko.
Literaturak etaeuskarak lotuta
Maiatzaldiko iazko ekinaldi bat, Iruñeko Zaldiko Maldikon. NAFARROAKO HITZA
MAIATZALDIA
Hilaren 21ean
18:30. Iruñeko idazleak Oraiko lite-
raturaren bizipenak eta bizipozak
gaiaz ariko dira: Aitzol Lasa mate-
matikaria, Kike Diez de Ultzurrun
kazetaria eta Ane Ablanedo idaz-
lea. Baionako Zizpa gaztetxean.
Hilaren 22an
18:30. Eider Rodriguez idazle,
kazetari eta Euskadi sariduna, eta
Pantxix Bidarten Odisea ikusgarri
poetikoa. Baionako Euskal Muse-
oan.
Hilaren 30ean
19:00. Oraiko literaturaren bizipe-
nak eta bizipozak gaiaz ariko dira
Katixa Dolhare, Maddi Zubeldia,
Eric Dixarri eta Iñaki Etxeleku idaz-
leak, Iruñeko Katakrak liburu den-
dan.
5NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2019ko maiatzaren 17a Gaiak
RHURBILDU ETA LAUJon Barberena Ibarra
Amaren eguna,titiak eta kuleroak
Beti leporatu izan diogu
El Corte Ingles enpre-
sari aitaren eguna,
maiteminduen eguna
edo amaren eguna bezalako as-
makizunak hauspotu izana, eu-
ren sakelak pixka bat gehiago
bete daitezen. Aurten, amaren
eguna iragartzeko erabili duten
irudiak hautsak harrotu ditu.
Bertan, berrogei urte inguruko
neska bat ageri da, eta %100 ama
perfektua izateko portzentajeen
banaketa zein izan beharko zen
adierazten da: %97 dedikazioa,
%3 norberekoikeria eta %0
arrangura. Hori da, gizarte hone-
tan ama hizki larriz idatzia ager
dadin emakume bati eskatzen
zaiona. Hori da erakutsi digutena
eta ondorengoei erakutsi nahi
dietena. Ione Gorostarzuk hitz
hauetan ama izan berritan senti-
tutako karga ederki adierazten
du, eta amari horrela mintzo
zaio: «Dena eman duzu gurega-
tik, baina zure besterentzeak
besterendu egiten nau ni ere».
Agian, %97 bere lana ez dela balo-
ratzen edo preziatzen paratu izan
balute, %3ra bere denbora librea
mugatzen dela erran eta %0 per-
tsona otzana edo erranekoa izan
beharko lukeela iradoki, erreali-
tatera gehiago hurbilduko zate-
keen iragarkia. Baina ez! Non-
bait, herrialde garatuetako gizon
zuri, heterosexual eta maila eko-
duktu desiragarriak izanen dira.
Bai, produktu!
Bertze adibide garbia dugu
Dantxarineko La Nuba diskote-
kan besta bat iragartzeko erabili-
tako karteleko irudi iraingarria.
Emakume baten hanka argal eta
zuzenak ikusten ziren, kuleroak
kasik orkatiletan zituela. Emaku-
mea gizonaren desioak asetzeko
beti prest egon beharreko pro-
duktu sexual gisara definitzen
zuen iragarkiko irudiak.
Gisa horretako irudiak norma-
lizatu egiten ditugu. Bada zer eta
non hausnartu. Emakumea pro-
duktu sexual gisara saltzen den
gizarte bateko partaide gara, bere
hezur-haragien, forma kanoni-
zatua lanerako ezinbertzeko ber-
tute izendatzen dituena eta ama
eredugarritzat gorputz eta arima
aritzen den pertsona saiatua eta
erranekoa bakarrik hartzen du-
guna. Badugu zer ikasi, badugu
zer desikasi.
saritzeko, aski da El Corte Ingle-
setik pasatu eta sos batzuk xahu-
tzea loreak erosteko.
Ez da xamurragoa izan Garbo
Events enpresak berriki eginda-
ko lan eskaintza. Enpresa irudi
oneko bi laguntzaile emakumez-
ko kontratatu nahian ibili zen,
Nafarroako Zirkuituan pilotu bat
laguntzeko. Ordutegia, 200 euro-
ko soldata eta bularreko 95 edo
110eko neurria izatea ziren onar-
tu beharreko ezinbertzeko bal-
dintzak. Mingarria bada ere,
emakumearen titien neurria era-
bakiorra zen lanerako. Gizonak
gorputz perfektuaren neurrien
kotazio exijenteenak ez ditu bere
buruarengan paratzen. Emaku-
meari agintzen dio arrakasta er-
diesteko, zer-nolako neurrien
barnean sartu behar dituen bere
hezur-haragiak. Neurri horien
ingurumarian ibiliz gero, mire-
tsiak izanen dira, lanpostuak
erraz erdietsiko dituzte, eta pro-
6 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko maiatzaren 17aIritzia
Badugu zer eta nonhausnartu;
badugu zer ikasi,badugu zer desikasi
nomiko ertain edo altukoek pa-
ratutako balioen eskalan, ama
perfektua deus arranguratzen ez
dena da, umeekiko eta gizonare-
kiko ardura erakusten duena eta
buru-belarrri lanean aritzen
dena. Urteetako lana eta ardura
342,92JOKOAN ZENBAT GASTATUZEN 2017AN, MILIOI EUROTANJokoaren inguruko kezkak
gora egin du herrialdean ludopa-
tiaren aurka ari diren elkarteen
artean. Datuak mahai gainean
daude: 2017. urtean, herritarrek
342,92 milioi euro gastatu zituzten
jokoan.
Bizikletarengainean egin duteabiadura handikotrenaren aurkaIRUÑEA bAbiadura handiko tre-naren aurkako protesta egin dute
AHT Gelditu taldeko kideek,
Iruñerrian. Bizikleta martxa an-
tolatu zuten larunbatean. Nafa-
rroako Gobernuaren egoitzaren
aurretik abiatu ziren parte har-
tzaileak, eta, ondoren, Iruñerriko
herri nagusiak zeharkatu zituz-
ten. Maiatzaren 26ko hauteskun-
de kanpainara ekarri nahi izan
dute AHT Gelditu taldeko kideek
abiadura handiko trenaren gaia.
Geroa Baik, Navarra Sumak eta
PSNk proiektu horren alde egin
dutela salatu dute. Sustrai Era-
kuntzak ere abiadura handiko
trenaren auzia izan du mintzagai
asteon, hedabideen aurrean
egindako agerraldian. AHTa sala-
tu, eta tren sozialaren alde egin
dute fundazioko kideek. Bizikleta martxako parte hartzaileak, Nafarroako Gobernuaren egoitzaren aurrean. IÑIGO URIZ / FOKU
«Euskarari dagokion tokia eman ahal izateko,aurrekontuaren %2bideratu beharkolitzaioke, gutxienez»
Paul BilbaoKontseiluko idazkari nagusia
Ikerketapean damasajista bat, sexueraso bat egotzitaIRUÑEAb Ikerketa abiatu dute,
emakume batek Iruñeko kiro-
praktiko eta masajista baten kon-
tra jarritako salaketaren ondo-
rioz. Masajea emateko aitzakiare-
kin, sexu abusua egin ziola salatu
du andreak. Magistratuak agin-
dua eman du bertze biktima posi-
ble batzuk identifikatzeko.
MUSIKA
ATARRABIASan Andres abesbatza.
bBihar, 20:00etan, kultur etxean.
ATARRABIAAlberto Rodriguez
Purroi: Instantánea.
b Igandean, 19:30ean, kultur etxean.
BAZTANBorobileko Ertzetik
jaialdia: Kaotiko, Hesian, Enkore,
Ze Esatek!, Xutik, Skabidean & The
Black Birds, Bad Sound, Pleura eta
Trikidantz.
bBihar, 16:00etan, Elizondoko
Iriarte frontoian.
BURLATAEñaut Elorrieta eta
Kaasbestri String Ensemble.
bBihar, 20:00etan, kultur etxean.
BURLATAMaiatza Rock:
Los Acidos, Kokoshca, Juarez
eta Los Acidos DJset.
bBihar, 22.00etan, Euskal Herria
peñan.
IRUÑEATxalaroa. Basaki: Bakun.
bGaur, 19:30ean, Sanduzelaiko
Civivox aretoan.
IRUÑEAEsne Beltza eta Skakeitan.
bGaur, 21:00etan, Zentral aretoan.
IRUÑEAPamplonesa musika
banda.
bBihar, 20:00etan, Gaiarre
antzokian.
IRUÑEAObus.
bBihar, 21:30ean, Zentral aretoan.
IRUÑEAHitzen Hotsak: Jon
Gurrutxaga.
b Igandean, 12:00etan, Karrikirin.
IRUÑEA Ivo Pogorelitx piano
jotzailea.
b Igandean, 19:00etan, Gaiarre
antzokian.
IRUÑEAOlatz Salvador.
bOstegunean, 20:30ean,
ErraldoienTxokoan.
FALTZESZorongo.
bBihar, 20:00etan, Pedro Iturralde
gizarte etxean.
TAFALLATafallesa musika banda.
bBihar, 19:00etan, kulturgunean.
BERTSO SAIOAK
BAZTANBertso afaria: Sebastian
Lizaso eta Iker Zubeldia.
bBihar, iluntzean, Gartzainen.
ANTZERKIA
DONEZTEBE Ipuin kontalaria.
bAsteartean, 12:00etan,
liburutegian.
IRUÑEAMario Gas: La Strada.
bGaur, 20:00etan, Gaiarre
antzokian.
IRUÑEA Iluna Produkzioak:
Paso(s) de la política española.
bGaur, 20:00etan, Nafarroako
Antzerki Eskolan.
IRUÑEA Iluna: Ana Montaña.
Un cuento de magia.
b Igandean, 18:00etan, Nafarroako
Antzerki Eskolan.
LESAKAEzezagunok Antzerki
Elkartea: La paz y otras lunas.
bBihar, 20:00etan, Harriondoa
kultur etxean.
ZANGOZATeatro A 2: El sexto
sentido. Historia de superación
de una mujer sin esperanza.
bBihar, 20:00etan, auditoriumean.
ZIZUR NAGUSIAEntrecajas:
Intensamente azules.
bGaur, 22:00etan, kultur etxean.
ZINEMA
ZIZUR NAGUSIANata y chocolate.
bBihar, 20:00etan, kultur etxean.
ERAKUSKETAK
BURLATALuis Imirizaldu:
A la luz X el color.
bBihar arte, kultur etxean.
BERTZELAKOAK
BAZTANBaratzeko mamu tailerra.
bBihar, 10:00etan, Iruritako plazan.
BAZTANBerroetako I. Oinezkoen
Martxa.
b Igandean, 07:00etan, Berroetan.
BAZTANBerroetako III. Mendi
Maratoi Erdia.
b Igandean, 09:00etan, Berroetan.
BERABerako XIV. Mendi Martxa.
b Igandean, 07:00etan.
GOIZUETAAztiHitza. Xahoren
bidaia 1835-2019 ikuskizuna:
solasaldi marraztua, antzerkia
eta kantua.
bGaur, 18:30ean, udaletxeko
ganbaran.
IRUÑEA Ibaiertzean Jaialdia.
bBihar, 12:00etan, Sanduzelain.
IRUÑEASortzen jaia,
euskal eskola publikoaren alde.
b Igandean, 10:00etan, Taconeran.
Gure proposamena b Iruñea
Olatz Salvador ariko daErraldoien TxokoanIruñeko Udalaren Kantu eta Hitza zikloak Olatz Salvador musikari eta
abeslaria ekarriko du ostegunean Iruñeko Erraldoien Txokora. 20:30ean
hasita, kontzertua egingo du, Zintzilik bakarkako bere lehen diskoa
aurkezteko. Skakeitan taldeko kide da Salvador. Zintzilik lanean,
bederatzi kantu ondu ditu, bide propioa jorratuz JON URBE / FOKU
7NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko maiatzaren 17a Agenda
NAFARROAKO HITZAOSTIRALA, 2019ko maiatzaren 17a
Zuzendaria: Edurne Elizondo. Argitaratzailea: Nafarroako Berriak elkartea.
Mundiñu 9, Arbizu 31839 Nafarroa. Lege gordailua: SS-1517-2010
www.nafarroa.hitza.eus [email protected]
emakume gehienok, gure lanazgain, lan karga handia izan ohidugu etxean, eta inguruko per-tsonak zaintzen aritzen gara. Etauste dut horrek eragina duela ara-zoa psikologikotzat hartzeko.Uste dut harremana dagoela fak-tore guztien artean.Onarpenik ez izatea kaltegarria
izaten da gaixoarentzat?
Bai. Oso gogorra da medikuaren-gana joatea eta hura zure aurpe-gian barre egiten ikustea. Arra-zoirik gabe kexatuko bazina be-zala tratatzen zaituzte. Eta, noski,gurea ez da arazo psikologiko bat,baina oinaze eta ezinegon guztiaritratu hori batzen badiozu, azke-nean psikologikoki eragiten dizu. Zuri zertan lagundu dizu Afina
elkartean egoteak?
Elkartea nire laguntza nagu-sia izan da. Nik argi nuen eznintzela pilula magiko batenzain geldituko, ez baita existi-tzen halakorik, eta zulotikateratzeko modua bilatzen ha-si nintzen. Orduan, egunkarienbitartez, jakin nuen elkarteaexistitzen zela; berehala deitunuen, eta batzarretara joatenhasi nintzen. Informazioa be-
har nuen, jakin nahinuen zer gertatzen
zitzaidan eta zeregin nezakeen.Eta haiek azal-du zidaten zerpauso ematenahal nituenhobera egite-ko. Zer egin ze-
nuen?
Elkarteakgomendatu-
ta, elikadura aldatzen eta kirolpixka bat egiten hasi nintzen, etahorrek asko lagundu zidan. Gero,alde emozionala ere asko landunuen. Ez zen bi eguneko kontuaizan, denbora behar izan nuen,baina, gutxika, hobera egiten hasinintzen. Onartu nuen gaixotasunbat nuela eta harekin bizitzen ika-si behar nuela. Izan ere, emaku-meok, askotan, gure ingurukoguztiei lagundu nahi izaten diegu,baina, halako arazo bat dugune-an, gelditzen ikasi behar dugu, etaguretzat onuragarria den tokiabilatzen. Osasun zerbitzuek laguntzen al
dizuete?
Ez. Haiek gidatu beharko gintuz-kete, baina ez gaituzte gidatzen.Psikiatrarengana bidaltzen gai-tuzte, eta kito. Eta esango nuke ezdutela aurrerapausorik egin. Afi-na elkartea Nafarroako osasunzentro askotan izan da, informa-tzen eta protokoloak aurkezten,baina, aurrerantz baino, atze-rantz doaz. Gaixotasuna ikertzea onuraga-
rria izango litzateke?
Bai, zalantzarik gabe; ikerketapremiazkoa da aurrera egiteko.Baina hor ere urrats gutxi egin di-tuzte. Igandean Fibromialgiaren Na-
zioarteko Eguna izan zen. Zerta-
rako balio dute halako egunek?
Halako egunak baliagarriak diragaixotasunari ikusgaitasunaemateko: erakusteko existitzendela, pertsona askok pairatzendugula, eta ez dutela egiten gure-gatik egin beharko luketena. Bes-talde, balio du gaixotasuna dute-nek elkartea ezagutzeko. Nikegun horri esker izan nuen elkar-tearen berri, eta izugarri lagunduzidan; ordura arte ez nekien ezerfibromialgiaz. Eta oso garrantzi-tsua da egoera horretan daudenpertsonek informatzeko aukeraizatea, ikusteko posible dela bizikalitate hobeago bat izatea. Zerenez baitago sendabiderik, bainagaixoek jakin behar dute nolakobizitza eraman behar duten.
ten, 2006an. Orduan, Afina el-kartera jo nuen, eta haiek azalduzidaten zer egin nezakeen hobe-tzeko. Orain askoz hobeto nago. Zergatik da zaila halako gaixo-
tasunen diagnostikoa jaso-
tzea?
Fibromialgiak ez du diagnostikoargirik. Odol analisiak ongi atera-tzen dira, eta medikuek burukoarazo bat duzula pentsatu ohidute. Gaixo guztioi gauza beragertatzen zaigu: medikuarenganagoaz pentsatuz pilula bat emangodigutela eta osatuko garela, bainaez da hala izaten; arazoa gure bu-ruan dagoela esaten digute. Nineu psikiatrarenean egon nin-tzen, baina nik banekien arazoaez zela burukoa.Gaixo gehienak emakumeak
izateak eraginik al du horretan?
Nire ustez, bai. Azken finean,
Ane Eslava
Fibromialgia eta neke kronikoa-ren sindromea dutenen nazioar-teko eguna izan zen igandea. Sen-tsibilizazio zentraleko sindrome-en multzoan daude gaitz horiek,eta herritarren %4 ingururi eragi-ten diete, bereziki emakumeei.Baina aintzatespen gutxi duteneritasunak dira: medikuek buru-ko gaixotasuntzat hartu ohi di-tuzte, eta psikiatrarengana bidal-tzen dituzte gaixoak. Ana Zubiko-ak (Elizondo, 1966) fibromialgiadauka, eta argi du onarpenik ezaklotura duela andreei eragiten diengaitza izatearekin. Egunerokoabaldintzatzen du eritasun horrek,baina Zubikoak ikasi du gaitzare-kin bizitzen.Nolakoa da fibromialgiarekin bi-
zitzea?
Nik urteak eman nituen oinazeeta neke izugarriarekin, ezer egi-teko gogorik gabe... Horri batzenzitzaion atzean nuen lan kargaguztia: bi seme-alaba ditut, etaautonomoa naiz. Eta ez nekienzer gertatzen zitzaidan. Medikua-rengana joaten nintzen, eta ez zi-dan ezer argitzen. Ezin nuenaurrera jarraitu, eta erabakinuen gaixo agiria hartzeaeta nire denda ixtea. Az-kenean, fibromialgiadiagnostikatu zida-
«Fibromialgia dugunoiesan ohi digute arazoagure buruan dagoela»
Ana Zubikoa b Afina elkarteko kidea
Munduan milioika pertsonak dute fibromialgia, eta horietako bat da AnaZubikoa. Salatu du osasun zerbitzuek bizkarra ematen diotela gaitzari,eta gaixoek informazioa jasotzeko duten eskubidea aldarrikatu du.
HITZA