mugitu egiten gara
TRANSCRIPT
Zentzumenei esker jasotzen dugu, gure garunera iristen den kanpo
informazioa. Hark erantzun bat ematen du (normalean mugimendu bat). Lokomozio-
aparatua arduratzen da gorputzaren mugimenduaz.
Besoa tolesteko, ukondoa behar dugu eta hau
artikulazio bat da. Mugimendua ahalbideratzen duen
banda baten antzekoa da.
Hezurrak gogorrak, zurrunak eta erresistenteak dira.
Forma eta tamaina askotakoak daude. Gorputzari eusten
diote eta organo ahulenak babestu: garuna, bihotza eta
birikak adibidez. Hezurren multzoa: eskeletoa da.
Alde biguna muskulua da. Hezurrak estaltzen dituzte eta hauei lotuta daude.
Malguak eta elastikoak dira eta uzkurtu eta erlaxatzean, hezurrei tira egiten
diete. Orduan mugimendua gertatzen da. Muskuluen multzoa: muskulatura da.
NOLA GERTATZEN DA MUGIMENDUA?
Gorputzeko muskuluak uzkurtu eta erlaxatzen direlako eta hauei lotuta dauden hezurrei eragiten
dietelako gertatzen dira gure mugimenduak.
Beti bikoteka jarduten dute: bizepsak eta trizepsak bezala, bat erlaxatzean, bestea uzkurtu
egiten da.