metodozko hainbat proposamen euskararen erabilera zertan den …±aki iurrebaso i_0.pdf · 2015. 3....

13
Soziolinguistika aldizkaria DOSSIERRA BAT Soziolinguitika Aldizkaria 84, 2012 (3) | 89-101 | Andoain (Gipuzkoa) ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90 Laburpena. Euskal Herriko luze-zabalean euskararen erabilera zertan den aztertzeko bi operazio es- tatistiko nagusi ditugu: Inkesta Soziolinguistikoa batetik (ISL) eta Euskal Herriko hizkuntza-erabileraren kale-neurketa (EHKN) bestetik. Ezinbestekoa da bi iturri horiek aintzat hartzea egoeraren eta joeren ar- gazki egokia egin nahi izanez gero. Horretarako, ordea, oztopo handi bat dugu: bi eragiketek eskaintzen dizkiguten datuak ez dira zuzenean alderagarriak. Artikulu honetan, bi iturrietako datuak alderatzea ahalbidetuko duen homogeneizatze-lana egiteko metodozko proposamena aurkezten dugu.Hitz-ga- koak: Euskararen erabilera, metodologia, Inkesta Soziolinguistikoa (ISL), Euskal Herriko hizkuntza-erabileraren kale-neurketa (EHKN). Abstract. We have two core statistical operations to examine what Basque use is like the length and breadth of the Basque Country: the Sociolinguistic Survey (ISL) and the Street Measurement of Basque Use in the Basque Country (EHKN). Both these sources must be taken into consideration if one wishes to obtain an accurate picture of the situation and the trends. Yet we are facing a great obstacle in order to do this: the data we are offered by the two operations cannot be directly compared. This paper presents a method proposal for homogenization purposes that will enable the data from the two sources to be compared.Key words: Basque use, methodology, Sociolinguistic Survey (ISL), Street Measurement of Basque Use in the Basque Country (EHKN). Metodozko hainbat proposamen euskararen erabilera zertan den aztertzeko Iñaki Iurrebaso Soziolinguista. EHKNren Batzorde Zientifikoko kidea

Upload: others

Post on 24-Jan-2021

3 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Metodozko hainbat proposamen euskararen erabilera zertan den …±aki Iurrebaso I_0.pdf · 2015. 3. 3. · Soziolinguistika aldizkaria DOSSIERRA BAT Soziolinguitika Aldizkaria 84,

Soziolinguistikaaldizkaria

DOSSIERRA

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 84, 2012 (3) | 89-101 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Laburpena. euskal herriko luze-zabalean euskararen erabilera zertan den aztertzeko bi operazio es-tatistiko nagusi ditugu: Inkesta Soziolinguistikoa batetik (ISL) eta euskal herriko hizkuntza-erabilerarenkale-neurketa (ehkN) bestetik. ezinbestekoa da bi iturri horiek aintzat hartzea egoeraren eta joeren ar-gazki egokia egin nahi izanez gero. horretarako, ordea, oztopo handi bat dugu: bi eragiketek eskaintzendizkiguten datuak ez dira zuzenean alderagarriak. Artikulu honetan, bi iturrietako datuak alderatzeaahalbidetuko duen homogeneizatze-lana egiteko metodozko proposamena aurkezten dugu.• Hitz-ga-koak: Euskararen erabilera, metodologia, Inkesta Soziolinguistikoa (ISL), Euskal Herriko hizkuntza-erabilerarenkale-neurketa (EHKN).

Abstract. we have two core statistical operations to examine what Basque use is like the length andbreadth of the Basque Country: the Sociolinguistic Survey (ISL) and the Street Measurement of Basqueuse in the Basque Country (ehkN). Both these sources must be taken into consideration if one wishesto obtain an accurate picture of the situation and the trends. Yet we are facing a great obstacle in order todo this: the data we are offered by the two operations cannot be directly compared. This paper presentsa method proposal for homogenization purposes that will enable the data from the two sources to becompared.• Key words: Basque use, methodology, Sociolinguistic Survey (ISL), Street Measurement of BasqueUse in the Basque Country (EHKN).

Metodozko hainbatproposamen euskararen

erabilera zertan denaztertzekoIñaki Iurrebaso

Soziolinguista. EHKNren Batzorde Zientifikoko kidea

bat84 3 (XXXorr)_Maquetación 1 10/01/13 12:27 Página 89

Page 2: Metodozko hainbat proposamen euskararen erabilera zertan den …±aki Iurrebaso I_0.pdf · 2015. 3. 3. · Soziolinguistika aldizkaria DOSSIERRA BAT Soziolinguitika Aldizkaria 84,

SARRERAy

euskal herriko luze-zabalean euskararen erabilera zertan den aztertzeko,bi operazio estatistiko nagusi ditugu: Inkesta Soziolinguistikoa batetik(ISL) eta euskal herriko hizkuntza-erabileraren kale-neurketa (ehkN)bestetik. Biek ematen digute oso informazio baliagarria erabilerari buruz.Bietan denbora-serie luze samarrak izaten hasi gara (bi hamarkadatakodatuak ditugu dagoeneko). oinarri paregabea dugu, hortaz, euskararenerabilera zertan den eta antzeman daitezkeen joerak aztertzeko.

Irakurketa orokor bat eskaintzeko, ordea, oztopo handi bat dugu:bi eragiketek eskaintzen dizkiguten datuak ez dira zuzenean alderaga-rriak. homogeneizatze-lan bat egin beharra dago datu batzuk eta bes-teak alderatzeko.

horixe izango da artikulu honen helburua: homogeneizatze-lanhori egiteko metodozko proposamena aurkeztu eta datuak berriz kal-kulatzea, bi eragiketa estatistiko horiek era bateratuan irakurtzeko be-tiere. esan beharrik ez dago proposamen ireki, hobegarri eta behin-behineko gisa aurkezten dugula honako hau.

hurrengo artikuluan (“euskararen erabilera zertan den. premiazkodiagnostiko bat datuen argitan”), berriz, datu berritu horien lehen ira-kurketa eginez, sintesi-ikuspegia eskaintzen ahaleginduko gara.

EUSKARAREN EGOERA SOZIOLINGUISTIKOARIBURUZKO BI OPERAZIO ESTATISTIKO NAGUSI: EHKNETA ISLy

euskal herri osoan euskararen egoera soziolinguistikoaren berri ematendiguten bi iturri nagusi ditugu: ehkN eta ISL.

ehkN Iñaki Larrañagak eta SIAdeCok asmatutako metodologianoinarritzen da. euskal herri osoan ekBk egin zuen lehen aldiz, 1989.urtean, eta ordutik, sei datu-bilketa egin dira guztira, ekBk berak bul-tzatuta lehenbizi, SeI elkarteak ondoren eta Soziolinguistika klusterrakazken neurketetan. Ikerketa horren aztergaia oso xumea da berez: zenbateuskara entzuten da kaleetan? Ikergaia xumea izanda ere, ordea, ezinahaztu gaiaren garrantzia, azken batean egoera informaletan ditugunelkarrizketetako hizkuntza-portaera gai erabat estrategikoa baita hiz-kuntzaren egoera zein den diagnostikatzerakoan.

Bestetik, Inkesta Soziolinguistikoa dugu, eusko Jaurlaritzaren hiz-kuntza politikarako Sailburuordetzak bultzatuta, eta hainbatetan beste

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 84, 2012 (3) | 89-101 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Euskal Herrikoluze-zabaleaneuskararenerabilera zertanden aztertzeko, bioperazioestatistiko nagusiditugu: InkestaSoziolinguistikoabatetik (ISL) etaEuskal Herrikohizkuntza-erabilerarenkale-neurketa(EHKN) bestetik.

Irakurketaorokor bateskaintzeko,ordea, oztopohandi bat dugu:bi eragiketekeskaintzendizkigutendatuak ez dirazuzeneanalderagarriak.Homogeneizatze-lan bat eginbeharra dagodatu batzuk etabesteakalderatzeko.

Iñaki Iurrebaso – Metodozko hainbat proposamen euskararen erabilera zertan den aztertzeko

bat84 3 (XXXorr)_Maquetación 1 10/01/13 12:27 Página 90

Page 3: Metodozko hainbat proposamen euskararen erabilera zertan den …±aki Iurrebaso I_0.pdf · 2015. 3. 3. · Soziolinguistika aldizkaria DOSSIERRA BAT Soziolinguitika Aldizkaria 84,

eragile batzuekin elkarlanean gauzatua. 1991. urtetik aurrera, bost urteanbehin egin izan da euskal herri osoan. Inkesta horretan, sakon galdetzenzaio herritarren lagin handi bati eremu eta mintzakide ugarirekin zer-nolako hizkuntza-jokabideak dituen. horretaz gain, ezagutzari eta jarrereiburuzko informazio baliagarri ugari ere eskuratzen da ISLren bidez.

Taula honetan, bi eragiketa estatistiko horien ezaugarri garrantzi-tsuenak aurkezten ditugu.

1.Taula. Euskal Herriko Kale-neurketa eta inkesta soziolinguistikoa: Ezaugarrigarrantzizkoenak

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 84, 2012 (3) | 89-101 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Inkestetanoinarritzen direnikerketetan ez

bezala, EHKNrenikerketa-teknikak

(behaketak)portaera errealakjasotzeko aukera

ematen du.Horrela,

subjektuenhautematearen

galbahetikpasatu gabeko

datuakeskuratzen

dizkigu EHKNk.

Metodozko hainbat proposamen euskararen erabilera zertan den aztertzeko – Iñaki Iurrebaso

bat84 3 (XXXorr)_Maquetación 1 10/01/13 12:28 Página 91

Page 4: Metodozko hainbat proposamen euskararen erabilera zertan den …±aki Iurrebaso I_0.pdf · 2015. 3. 3. · Soziolinguistika aldizkaria DOSSIERRA BAT Soziolinguitika Aldizkaria 84,

Taulan ikus daitekeen bezala, bi dira EHKNren indargune nasusiak:

— Inkestetan oinarritzen diren ikerketetan ez bezala, ehkNrenikerketa-teknikak (behaketak) portaera errealak jasotzeko aukeraematen du. horrela, subjektuen hautematearen galbahetik pasatugabeko datuak eskuratzen dizkigu ehkNk. Ikerketa-teknikak sor-tutako alboraketarik ez dagoenez, oso fidagarriak dira ikerketa ho-rren emaitzak.— Laginaren neurri izugarri handiak ere (gizarte-zientzietan ezohikoada horren lagin handia izatea) sendotasuna ematen die emaitzei.

ISLren indargune nagusiak, berriz, honako biak lirateke:

— erabilera eremu edo mintzakide ugariren arabera aztertzen du.hots, ehkNren kasuan ez bezala, elkarrizketa bakoitza norekinegiten den badakigu, eta horrela erabilera mota ugari bereiz ditza-kegu: familian egiten dena, lagunekin egiten dena, lantokian egitendena, eta abar.— Bestalde, erabilerari buruzko informazio hori harremanetan jardezakegu esanguratsuak diren aldagai ugarirekin, hala nola hizkun-tza-gaitasunarekin edo euskararen inguruko iritzi eta jarrerekin.

Laburtuz, bada, emaitzen zorroztasuna eta fidagarritasuna duguehkNren indargune nagusia, eta ISLren indargune nagusiak, jasotakoinformazioaren zabaltasuna eta ustiaketa-aukera ia mugagabeak.

euskararen erabilera zertan den jakiteko, bi iturri horietatik edateada, zalantzarik gabe, hauturik aberatsena. hori, ordea, ez da horrenerraza, eta berariazko homogeneizatze-lan bat eskatzen du gaur egun.Ikus dezagun.

EHKN ETA ISL: EZBERDINTASUN NAGUSIAK ETAHOMOGENEIZATZEKO METODOZKO PROPOSAMENAKy

hainbat ezberdintasun direla medio, ehkNren eta ISLren emaitzak ezdira zuzenean alderagarriak. Bi eragiketen ezberdintasun nagusiak ho-nako taula honetan jasotzen dira. Bertan azaltzen dira, halaber, datuhoriek alderagarriak egiteko helburuz proposatzen dugun homogenei-zatze-lana egiteko erabiliko ditugun irizpideak.

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 84, 2012 (3) | 89-101 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

ISLren bitartezelkarrizketabakoitza norekinegiten denbadakigu, etahorrela erabileramota ugari bereizditzakegu:familian egitendena, lagunekinegiten dena,lantokian egitendena, eta abar.

Iñaki Iurrebaso – Metodozko hainbat proposamen euskararen erabilera zertan den aztertzeko

bat84 3 (XXXorr)_Maquetación 1 10/01/13 12:28 Página 92

Page 5: Metodozko hainbat proposamen euskararen erabilera zertan den …±aki Iurrebaso I_0.pdf · 2015. 3. 3. · Soziolinguistika aldizkaria DOSSIERRA BAT Soziolinguitika Aldizkaria 84,

2. Taula. Euskal Herriko Kale-neurketa eta Inkesta Soziolinguistikoa.Desberdintasun nagusiak eta proposamenak

EHKN LANTZENy

Aurreko taulan ikus daitekeen bezala, hauek dira bi iturrietako datuak al-deragarri egiteko ehkNren emaitzen gainean egin beharreko eragiketak:

— emaitzak adinaren arabera haztatu— haurrak kendu kalkuluetatik— 1991ko datua kalkulatu (1989 eta 1993ko datuen batez bestekoa-rekin).

eragiketa horiek eginda, 15 urtetik gorako herritarren kale-erabilerahaztatua lortuko dugu. zera adierazten du tasa horrek: 15 urtetik gorakoherritar guztiak kalean maila berean ibiliko balira, entzungo genukeeneuskararen %a zenbatekoa izango litzatekeen. kopuru hori zuzeneanalderagarria izango da ISLren emaitzekin.

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 84, 2012 (3) | 89-101 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Metodozko hainbat proposamen euskararen erabilera zertan den aztertzeko – Iñaki Iurrebaso

bat84 3 (XXXorr)_Maquetación 1 10/01/13 12:28 Página 93

Page 6: Metodozko hainbat proposamen euskararen erabilera zertan den …±aki Iurrebaso I_0.pdf · 2015. 3. 3. · Soziolinguistika aldizkaria DOSSIERRA BAT Soziolinguitika Aldizkaria 84,

1. Grafikoa. Erabilera behatua kalean. Euskal Herria, 2011

Iturria: Euskal Herriko Kale-neurketa

2. Grafikoa. Euskararen erabilera kalean. Euskal Herria, 1989-2011. (%)

ISL LANTZENy

esan dugu ISLn hainbat eremu edo mintzakiderekin egiten den erabi-lerari buruzko informazioa jasotzen dela. eremu edo mintzakide horie-tako bakoitzaren emaitzak hartu, eta aldagaia laburtuko duen tasa bat

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 84, 2012 (3) | 89-101 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Iñaki Iurrebaso – Metodozko hainbat proposamen euskararen erabilera zertan den aztertzeko

bat84 3 (XXXorr)_Maquetación 1 10/01/13 12:28 Página 94

Page 7: Metodozko hainbat proposamen euskararen erabilera zertan den …±aki Iurrebaso I_0.pdf · 2015. 3. 3. · Soziolinguistika aldizkaria DOSSIERRA BAT Soziolinguitika Aldizkaria 84,

kalkulatzea izango da ISLren emaitzak ehkNrenekin alderagarri bihur-tzeko egin beharreko lanketa.

zehazki, inkestan herritarrek emandako bost erantzun posibleakhartu eta honako balioa emango diegu:

— Beti euskaraz = %100 euskaraz— euskaraz erdaraz baino gehiago =%75 euskaraz— euskaraz erdaraz beste = %50 euskaraz— euskaraz erdaraz baino gutxiago = %25 euskaraz— Beti erdaraz = %0 euskaraz

Balio horietan oinarrituta, eta herritar guztiak kontuan hartuta, eus-kararen erabilera-tasa zenbatekoa litzatekeen kalkulatu dugu. Adibidegisa, hona hemen etxeko erabilera-tasaren kalkulua:

3. Taula. Etxeko erabilera-tasaren kalkulua

Erabilera aitortuaren tasa da kalkulu horien emaitza, eta zera esannahiko luke: inkestan jasotako erantzunak errealitatearen isla zuzen-zuzena izango balira (alboraketarik ez balego), zenbat euskara entzungolitzatekeen ehunekoetan adierazita. Adibidearen kasuan, kopuru horrek

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 84, 2012 (3) | 89-101 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Herritar guztiakkontuan hartuta,

euskararenerabilera-tasazenbatekoalitzatekeen

kalkulatu dugu.

Metodozko hainbat proposamen euskararen erabilera zertan den aztertzeko – Iñaki Iurrebaso

bat84 3 (XXXorr)_Maquetación 1 10/01/13 12:28 Página 95

Page 8: Metodozko hainbat proposamen euskararen erabilera zertan den …±aki Iurrebaso I_0.pdf · 2015. 3. 3. · Soziolinguistika aldizkaria DOSSIERRA BAT Soziolinguitika Aldizkaria 84,

zera adieraziko digu: inkestako erantzunen arabera, %13,5ekoa da eus-kararen erabilera euskal herriko etxeetan.

honako bi grafiko hauetan, irizpide horiekin landuta, ISLren erabi-lera-datu birkalkulatuak aurkeztuko ditugu, erabilera-eremu eta solas-kide mota ugariren arabera.

3. Grafikoa. Erabilera aitortua familian. Euskal Herria, 2011

Iturria: Inkesta Soziolinguistikoa

4. Grafikoa. Erabilera aitortua familiatik kanpo. Euskal Herria, 2011

Iturria: Inkesta Soziolinguistikoa

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 84, 2012 (3) | 89-101 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Erabileraaitortuaren tasada kalkuluhorien emaitza,eta zera esannahiko luke:inkestan jasotakoerantzunakerrealitatearenisla zuzen-zuzenaizango balira(alboraketarik ezbalego), zenbateuskara entzungolitzatekeenehunekoetanadierazita.

Iñaki Iurrebaso – Metodozko hainbat proposamen euskararen erabilera zertan den aztertzeko

bat84 3 (XXXorr)_Maquetación 1 10/01/13 12:28 Página 96

Page 9: Metodozko hainbat proposamen euskararen erabilera zertan den …±aki Iurrebaso I_0.pdf · 2015. 3. 3. · Soziolinguistika aldizkaria DOSSIERRA BAT Soziolinguitika Aldizkaria 84,

Irizpide horiekin, ISLren erabilera-datu guztiak berkalkulatu ditugu.Gure azterketarako (ikus “euskararen erabilera zertan den. premiazkodiagnostiko bat datuen argitan” artikulua, BAT aldizkariaren ale honetanbertan), ordea, horietako 4 bakarrik hartuko ditugu:

— etxean egiten den erabilera aitortuaren tasa— Lagun artean egiten dena— Lankideekin egiten dena— Beste hainbat eremu formaletan egiten dena. kopuru hori honakohiru eremuetako erabileren batez bestekoarekin sortu dugu: udale-txeko erabilera-tasa, banketxekoa eta osasun-zerbitzuetakoa.

ERABILERARI BURUZKO DATU ZAHARBERRITUAK(ELKARREN ARTEAN ALDERAGARRIAK)y

Aurkeztutako prozedurei jarraituta, ehkNren eta ISLren datuak ber-kalkulatu egin ditugu. emaitzak honako webgunean aurkituko dituzu:

http://www.soziolinguistika.org/kaleneurketa/datuak2011

BEHATUAREN ETA AITORTUAREN ARTEKOALBORAKETAREN KALKULUA (BEHIN-BEHINEKOHURBILPEN BAT)y

Gizarte-zientzietako ikerketa-tekniken eremuan gauza jakina da, herri-tarren portaerak aztertzeko garaian, aldea izan daitekeela (eta gehienetanhala izaten dela) benetako portaeren eta inkestan herritarrek aitortzendituztenen artean. Adibidez, herritarrei telebistan ikusten dituzten pro-gramei buruz galdetzen badiegu, askoz gehiagok erantzungo dute pro-grama kulturalak edo dokumentalak ikusten dituztela, audiometro bidezegindako audientzia-ikerketa fidagarriagoek adierazten digutena baino.Azken batean, era ez beti kontzientean baina geure burua ederrestekojoera izan ohi dugu herritarrok gure portaeren berri galdetzen digutenean.

hori horrela izanik, euskararen erabileraz galdetzen diegunean,gertatzen ote da tankera horretako alboraketarik? Bestela esanda, bat aldatoz herritarren euskararen “benetako” erabilera eta gai horri buruzinkestetan ematen dituzten erantzunak? Gure ustez, ISLko (erabileraaitortua) eta ehkNko emaitzak (erabilera behatua) aztertuta, galderahorri erantzuten hasteko moduan gaude.

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 84, 2012 (3) | 89-101 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Metodozko hainbat proposamen euskararen erabilera zertan den aztertzeko – Iñaki Iurrebaso

bat84 3 (XXXorr)_Maquetación 1 10/01/13 12:28 Página 97

Page 10: Metodozko hainbat proposamen euskararen erabilera zertan den …±aki Iurrebaso I_0.pdf · 2015. 3. 3. · Soziolinguistika aldizkaria DOSSIERRA BAT Soziolinguitika Aldizkaria 84,

ea, bada. ehkNk kale-erabilera neurtzen du. Lehenago azaldu du-gun bezala, %11,5ekoa da 15 urtetik gorako herritarren euskararen kale-erabilera tasa haztatua.

erabilera aitortuari dagokionez, eta normala den bezala, ISLn ez dagaldetzen “zein hizkuntza erabiltzen duzu kalean?”. kontuan hartu be-har da, ordea, kalean izan ohi ditugun harremanak informalak direlanagusiki, gertuko senide eta lagunekin gehienetan. eta ISLn galdetzenda etxeko eta lagun arteko erabilerari buruz.

horrela, ehkNko %11,5eko erabilera-tasa behatua eta erabilera ai-tortua elkarri alderatzeko, etxeko eta lagun arteko erabilera-tasak hartueta horien batez bestekoa kalkulatuko dugu, batez besteko hori (“era-bilera informal aitortua” deituko duguna) ehkNko emaitzarekin zu-zenean alderatzeko helburuarekin. egin ditzagun kalkuluak: 2011koISLn etxeko erabilera-tasa %13,5ekoa izanik eta lagun arteko erabilera-tasa %16,2koa, %14,8koa litzateke erabilera informal aitortuaren tasa.

Aldea, beraz, hiru puntu ingurukoa litzateke: ehkNren arabera,kaleko erabilera behatua %11,5ekoa da, eta %14,8raino igotzen da ISLnerabilera informal aitortuaren tasa. Bi kopuru horien arteko harremanabi modu hauetan formula daiteke:

— “Benetan” erabiltzen den baino %29,1 gehiago erabiltzen delaerantzuten dute herritarrek inkestetan.— Inkestetan erantzuten den baino %22,6 gutxiago erabiltzen daeuskara benetan.

egia esan, alboraketa horrek ez du askorik harritzen. esan bezala,arrunta delako subjektuek euren buruak ederresteko joera erakusteainkestetan, modu guztiz inkontzientean askotan. eta gaur egungo eus-kaldunen artean euskararen aldeko jarrerak nagusi izanik, logikarenbarnean sartzen da bete-betean benetan erabiltzen den baino euskaragehiago erabiltzen dela erantzutea inkestetan.

hori jakinda, alboraketa hau oso kontuan hartu beharko dugu era-bilera aitortuari buruzko datuak erabiltzen ditugun aldiro. Baita, noski,aurrerago “Euskararen erabilera zertan den. Premiazko diagnostiko bat datuenargitan” artikuluan aurkeztuko eta aztertuko ditugun datuak irakur-tzerakoan ere.

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 84, 2012 (3) | 89-101 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

EHKNrenarabera, kalekoerabilera behatua%11,5ekoa da,eta %14,8rainoigotzen da ISLnerabilerainformalaitortuaren tasa.

Iñaki Iurrebaso – Metodozko hainbat proposamen euskararen erabilera zertan den aztertzeko

bat84 3 (XXXorr)_Maquetación 1 10/01/13 12:28 Página 98

Page 11: Metodozko hainbat proposamen euskararen erabilera zertan den …±aki Iurrebaso I_0.pdf · 2015. 3. 3. · Soziolinguistika aldizkaria DOSSIERRA BAT Soziolinguitika Aldizkaria 84,

EZ EHKN-K EZ ISL-K ERE AZTERTZEN EZ DUTEN ALORGARRANTZITSU BAT: EUSKARA HEDABIDEENKONTSUMOANy

ehkNk kaleko erabilerari buruzko informazioa besterik ez du jasotzen.ISLk informazio xehea jasotzen du hainbat eremutan egiten den euska-raren erabilerari buruz. ez batak ez besteak, ordea, ez dute jasotzenegungo gizartean berebiziko garrantzia duen eremu batean euskarakduen tokiari buruzko informaziorik. hedabideen kontsumoaz ari gara.hedabideak ikusten, entzuten edo irakurtzen ematen dugun denborakgure bizitzako alor garrantzitsua osatzen du oso. eustat-en 2008ko den-bora-aurrekontuen inkestaren datuen arabera, adibidez, fisiologia-be-harrak asetzeari (11 ordu eta 41 minutu eguneko batez beste) eta lanarieta prestakuntzari (3:23) eskaintzen diogu denborarik gehien1. Bainahorren atzetik, “aisi pasiboa” deiturikoa agertzen zaigu (2:58), eta horrenbarnean, telebistaren kontsumoak hartzen du denbora gehien. Audien-tzia-ikerketen arabera, berriz, 2011. urtean, egunean 3 ordu eta 49 minutueman genituen eAeko herritarrek batez beste telebistari begira2. ezinukatu, beraz, egungo bizitzan alor horrek gure egunerokotasunean duengarrantzia izugarria. Garrantzia hori, gainera, kuantitatiboa ez ezik kua-litatiboa ere bada, hedabideek herritarren portaerak, ohiturak, iritziak,jarrerak eta gizarte joerak moldatzen dituzten heinean.

zein da hedabideen kontsumoan euskarak duen tokia? Gaur egunez dago hori berariaz aztertzen duen ikerketa-lerrorik. erreferentziagisa, ordea, eta SeI elkarteak hpSrentzat 2002. urteko CIeSen datuetanoinarrituta egindako berariazko ikerketa baten arabera3, esan dezakegu%6,6 ingurukoa izan zela urte horretan euskal herriko herritarren arteanhedabideen kontsumoan euskarak izan zuen tokia, apur bat handiagoairratiaren kasuan (%9,4) eta apalagoa telebistaren (%5,3) eta egunkarienkasuan (%6,4). ordutik hona, eta 2002ko datuekin alderagarriak izangodenik ez dugun arren, ez dirudi egoera asko aldatuko denik, ez hoberabehintzat4.

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 84, 2012 (3) | 89-101 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Metodozko hainbat proposamen euskararen erabilera zertan den aztertzeko – Iñaki Iurrebaso

bat84 3 (XXXorr)_Maquetación 1 10/01/13 12:28 Página 99

Page 12: Metodozko hainbat proposamen euskararen erabilera zertan den …±aki Iurrebaso I_0.pdf · 2015. 3. 3. · Soziolinguistika aldizkaria DOSSIERRA BAT Soziolinguitika Aldizkaria 84,

5. Grafikoa. Hedabideen kontsumoan euskarak duen tokia (%). Hego EuskalHerria, 2002 (SEI-HPS)

Iturria: SEI Elkartea, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, CIES.Oharra: batez besteko haztatua da, eta irratiari eta prentsa idatziari eman diogun pisuaren bikoitzaeman diogu telebistari.

BALORAZIO BAT BUKATZEKOy

Artikulu hau amaitzeko, ezer baino lehen, gogoratu nahi dugu artikuluhonetan proposatutako eragiketak eta irizpide metodologikoak behin-behinekoak direla. honakoak hurbilpenak izan dira, lehen entsegu bat,garapen metodologiko sendoagoekin findu eta garatu beharrekoak.Behin hori esanda, amaitzeko, balorazio labur bat egin nahi dugu me-todoaren ikuspegitik.

Lehenik eta behin, azpimarratzekoa iruditu zaigu aztertutako biiturri nagusien koherentzia izugarria. ehkNk eta ISLk, jakina, datu ez-berdinak eskaintzen dizkigute. eta datuak ez datoz bat, batetik feno-meno ezberdinak neurtzen dituztelako eta bestetik behaturen eta aitor-tuaren arteko alde hor dugulako (eta logikoa den bezala, ISLren emaitzaksistematikoki azaltzen zaizkigu ehkNren emaitzak baino apur bat go-rago). Baina alboratze hori kontuan hartuta, koherentzia ia erabatekoada bi iturrietako datuen artean, bai denboran gertatutako bilakaera des-kribatzerakoan, bai adin-taldeen portaera-joera bereziak azaltzerakoaneta baita lurraldeen arteko ezberdintasunak deskribatzerakoan ere.

ISLren eta ehkNren emaitzen oinarrizko koherentzia handi horioso pozgarria da, bai bi eragiketa estatistiko horiek egiten dituzten era-

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 84, 2012 (3) | 89-101 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Azpimarratzekoairuditu zaiguaztertutako biiturri nagusienkoherentziaizugarria.EHKNk eta ISLk,jakina, datuezberdinakeskaintzendizkigute.

Baina,koherentzia iaerabatekoa da biiturrietakodatuen artean,bai denborangertatutakobilakaeradeskribatzerakoan,bai adin-taldeenportaera-joerabereziakazaltzerakoan etabaita lurraldeenartekoezberdintasunakdeskribatzerakoanere.

Iñaki Iurrebaso – Metodozko hainbat proposamen euskararen erabilera zertan den aztertzeko

bat84 3 (XXXorr)_Maquetación 1 10/01/13 12:28 Página 100

Page 13: Metodozko hainbat proposamen euskararen erabilera zertan den …±aki Iurrebaso I_0.pdf · 2015. 3. 3. · Soziolinguistika aldizkaria DOSSIERRA BAT Soziolinguitika Aldizkaria 84,

kundeentzat eta baita estatistika horien erabiltzaile garen guztiontzatere. Azken batean, bi eragiketa horiek metodozko prozedura ezberdi-nekin eta eragile ezberdinek bultzatuta eta gauzatuta egin direla jakinda,emaitzetan kontraesan handirik ez izateak bi eragiketa horien sendota-suna frogatzen baitu.

Behin hori esanda, hona bigarren ideia: bietatik ekarritako datuakuztartuz eta elkarrekin aztertuz, hobeto, sakonago, fidagarritasun han-diagoarekin ezagut dezakegu euskararen egoera eta bilakaera zein izanden, iturri bakarretik edanez baino. Angelu batetik baino gehiagotatikegindako argazkiek aberastu egiten baitute, inolako ezbairik gabe, eza-gutza-ahalegina. horixe saiatuko gara egiten, hain justu, ondoren da-torren artikuluan: “euskararen erabilera zertan den. premiazko diag-nostiko bat datuen argitan”

hirugarrenik, esan nahi dugu beharrezkoa litzatekeela, bi iturri na-gusi horietatik ez ezik, beste iturri batzuetatik ere edatea (zentsuak,CIeS, irakaskuntzaren estatistikak…) euskararen erabileraren geroz etaargazki osoagoa, sistematikoagoa eta zehatzagoa egiteko. eta beharrez-koa litzateke, jakina, erabilera era isolatuan ez, baizik eta ezagutzarekin,motibazioekin eta bestelako aldagaiekin harremanetan aztertzea.

Azken batean, gure ustez, beharrezkoa da guztion artean euskalherriko egoera soziolinguistikoari buruzko ikerketarako joko-zelaibateratua eta bitarteko sistematiko iraunkorrak sortzen, frogatzen etahobetzen joatea. Bide horretan, ekarpen xume gisa har bedi artikuluhau. l

OHARRAK1. euSTAT: denbora aurrekontuen inkesta.2. Barlovento Comunicación: “Análisis televisivo 2011”. http://www.barloventocomu-nicacion.es/images/publicaciones/ANALISIS_TeLeVISIVo_2011%5B2%5d.pdf3. Iturria “euskararen eremu geografikoko hedabideetako esparruan adierazleak lantzeaeta datuak jasotzea adierazle-sistema antolatzeko eta elikatzeko”. Andoain, 2004, argitaratugabea.4. horrela, adibidez, CIeSen datuen arabera, eTB1 telebista katea egun arrunt bateanikusi ohi duten herritarrak 2002. urtean %10,4 izatetik %8,2ra jaitsi dira 2011. urtean.

BAT Soziolinguitika Aldizkaria 84, 2012 (3) | 89-101 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Bietatikekarritako

datuak uztartuzeta elkarrekin

aztertuz, hobeto,sakonago,

fidagarritasunhandiagoarekinezagut dezakegu

euskararenegoera eta

bilakaera zeinizan den, iturri

bakarretikedanez baino.

Bi iturri nagusihorietatik ez

ezik, beste iturribatzuetatik ere

edatea (zentsuak,CIES,

irakaskuntzarenestatistikak…)euskararenerabileraren

geroz eta argazkiosoagoa,

sistematikoagoaeta zehatzagoa

egiteko.

Metodozko hainbat proposamen euskararen erabilera zertan den aztertzeko – Iñaki Iurrebaso

bat84 3 (XXXorr)_Maquetación 1 10/01/13 12:28 Página 101