merkatari/ostalari hori · iraitz lazkano garitaonandia, uemako lehendakaria udalerri euskaldunen...

2
Merkatari/ostalari hori: Gutun hau bidaltzen dizugu UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomu- nitatearen eta zure udalaren izenean. Lehenik eta behin, indarra helarazi nahi dizugu aste gogor hauen ondoren zure negozioaren martxari heltzeko. Establezimendu txikiek ematen diote bizitza udalerriei, eta herri-bizimo- dua posible izan dadin, zuen presentzia beharrezkoa da. Horretan sinisten dugu, eta egoera honi aurrera egiteko, gure laguntza eskaini nahi dizuegu. Apurka-apurka hasiko zarete ateak irekitzen eta bezeroak jaso- tzen. Dena den, arau eta neurri berrietara egokitu beharko duzue, zuek zein bezeroek. Hori dela eta, arau horien berri ematerakoan, euskara kon- tuan izateko laguntza eskaini nahi dizugu. Krisi garaietan, ahulenak eta txikienak dira kalte gehien jasaten dutenak. Merkataritzako sektorean ondo asko sumatu duzue hori. Gauza bera gertatzen zaio euskarari, lehen- tasuna hizkuntza handiei eman zaie pandemia egoera honetan, kontuan izan gabe euskarak lehendik ere bultzada behar zuela bizirik irauteko. Zure udalerria udalerri euskalduna da, herritarren gehiengoa eus- karaz bizi da, bertan mantentzen dugu bizirik gure hizkuntza. Orain inoiz baino gehiago herritarrei gertutasuna erakustea dagokigu, gure hizkun- tza eta gure bizilagunak zainduz eta mimatuz. Horregatik, zerrenda ho- netan bildu dizkizugu COVID19 pandemiak eraginda hartu beharre- ko neurrien inguruko oharrak, zeuk begiratu eta inprima ditzazun: https://labur.eus/covid19kartelak. Esteka hori bisitatzeko arazoak izanez gero, 943-81 69 69 telefono zenbakira deitu, eta bertan lagunduko dizugu. Horrez gain, gogorarazi nahi dizugu urte osoan bezalaxe, merkataritza eta ostalaritzako itzulpen, kartel eta menuak ere egiten ditugula. Aurtengoan, gainera, badirudi hurbileko turismoa izango dela nagusi. Aukera paregabea da euskara lehen lerroan jartzeko eta bisitariak etxean bezala sentiarazteko. Eskaera horiek egiteko, 943-81 69 69 zenbakira deitu edo administrazioa@ uema.eus helbide elektronikora idatz dezakezu. Eskuorri honetan dituzu hainbat eredu. Gogoratu, ezohiko egoera honetan beharrezkoa da gure hizkuntza lehenstea. Horretarako, ondoan izango gaituzu, laguntzeko prest. Esan gabe doa, zerbitzu honek ez du gasturik merkatarientzat eta ostalarientzat. Besarkada bat, Iraitz Lazkano Garitaonandia, UEMAko lehendakaria UDALERRI EUSKALDUNEN MANKOMUNITATEA www.uema.eus Aialde kalea 2 20180 OIARTZUN Gipuzkoa 943 260 372 Azoka Plaza (6. bulegoa) 20730 AZPEITIA Gipuzkoa 943 816 699 Donibane enparantza 1, 1a 48380 AULESTI Bizkaia 946 279 195

Upload: others

Post on 25-Jul-2020

3 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Merkatari/ostalari hori · Iraitz Lazkano Garitaonandia, UEMAko lehendakaria UDALERRI EUSKALDUNEN MANKOMUNITATEA Aialde kalea 2 Azoka Plaza (6. bulegoa) 20180 OIARTZUN Gipuzkoa 943

Merkatari/ostalari hori:

Gutun hau bidaltzen dizugu UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomu-nitatearen eta zure udalaren izenean. Lehenik eta behin, indarra helarazi nahi dizugu aste gogor hauen ondoren zure negozioaren martxari heltzeko. Establezimendu txikiek ematen diote bizitza udalerriei, eta herri-bizimo-dua posible izan dadin, zuen presentzia beharrezkoa da. Horretan sinisten dugu, eta egoera honi aurrera egiteko, gure laguntza eskaini nahi dizuegu.

Apurka-apurka hasiko zarete ateak irekitzen eta bezeroak jaso-tzen. Dena den, arau eta neurri berrietara egokitu beharko duzue, zuek zein bezeroek. Hori dela eta, arau horien berri ematerakoan, euskara kon-tuan izateko laguntza eskaini nahi dizugu. Krisi garaietan, ahulenak eta txikienak dira kalte gehien jasaten dutenak. Merkataritzako sektorean ondo asko sumatu duzue hori. Gauza bera gertatzen zaio euskarari, lehen-tasuna hizkuntza handiei eman zaie pandemia egoera honetan, kontuan izan gabe euskarak lehendik ere bultzada behar zuela bizirik irauteko.

Zure udalerria udalerri euskalduna da, herritarren gehiengoa eus-karaz bizi da, bertan mantentzen dugu bizirik gure hizkuntza. Orain inoiz baino gehiago herritarrei gertutasuna erakustea dagokigu, gure hizkun-tza eta gure bizilagunak zainduz eta mimatuz. Horregatik, zerrenda ho-netan bildu dizkizugu COVID19 pandemiak eraginda hartu beharre-ko neurrien inguruko oharrak, zeuk begiratu eta inprima ditzazun: https://labur.eus/covid19kartelak. Esteka hori bisitatzeko arazoak izanez gero, 943-81 69 69 telefono zenbakira deitu, eta bertan lagunduko dizugu.

Horrez gain, gogorarazi nahi dizugu urte osoan bezalaxe, merkataritza eta ostalaritzako itzulpen, kartel eta menuak ere egiten ditugula. Aurtengoan, gainera, badirudi hurbileko turismoa izango dela nagusi. Aukera paregabea da euskara lehen lerroan jartzeko eta bisitariak etxean bezala sentiarazteko. Eskaera horiek egiteko, 943-81 69 69 zenbakira deitu edo [email protected] helbide elektronikora idatz dezakezu. Eskuorri honetan dituzu hainbat eredu.

Gogoratu, ezohiko egoera honetan beharrezkoa da gure hizkuntza lehenstea. Horretarako, ondoan izango gaituzu, laguntzeko prest. Esan gabe doa, zerbitzu honek ez du gasturik merkatarientzat eta ostalarientzat. Besarkada bat,

Iraitz Lazkano Garitaonandia, UEMAko lehendakaria

UDALERRI EUSKALDUNEN MANKOMUNITATEA

www.uema.eus

Aialde kalea 2 20180 OIARTZUN

Gipuzkoa 943 260 372

Azoka Plaza (6. bulegoa) 20730 AZPEITIA

Gipuzkoa 943 816 699

Donibane enparantza 1, 1a 48380 AULESTI

Bizkaia 946 279 195

Page 2: Merkatari/ostalari hori · Iraitz Lazkano Garitaonandia, UEMAko lehendakaria UDALERRI EUSKALDUNEN MANKOMUNITATEA Aialde kalea 2 Azoka Plaza (6. bulegoa) 20180 OIARTZUN Gipuzkoa 943

Euskara, gure balio erantsia Merkataritzan, ostalaritzan eta oro har zerbitzu sektorean

euskara naturaltasunez erabiltzeko baliabide ugari eskaintzen ditu UEMAk, doan.

HASIERAKOAK • Arrain-zopa • Askotariko fritoak • Entsalada mistoa • Entsalada epela • Bakailao-tortilla • Ganba eta otarrainxka nahaskia • Urdaiazpiko eta solomo iberikoa • Bakailao piper beteak • Ganbak plantxan • Zainzuriak bi saltsatan

BIGARREN PLATERAK ARRAINAK

• Txipiroiak plantxan • Bakailaoa tomatea eta piperradarekin • Bakailaoa brasan • Legatza brasan • Legatza arrautzeztatuta • Legatz-buztana brasan • Legatz-lepondoa brasan • Zapoa brasan

POSTREAK • Mamia • Natillak • Arroz-esnea • Flana • Etxeko tarta • Txokolatezko Coulanta • Ostatuko krema

HARAGIAK

• Tripakiak Gabiriako eran • Ahate-konfita • Txahal-saiheskia • Txahal-xerra • Txahal-azpizuna • Txahal-txuleta • Zaharraren txuleta