memoria irakasle lanpostu baterako (jatorrizkoa)

4

Click here to load reader

Upload: iralekontsultazerbitzua

Post on 02-Jul-2015

142 views

Category:

Education


6 download

TRANSCRIPT

Page 1: Memoria irakasle lanpostu baterako (jatorrizkoa)

MEMORIA

Egilea: Amaia Montes Guinea. 342618 DProiektua zer lanposturi

buruzkoa den:

Axular HI (Obaba). HAUR-HEZKUNTZA. 2 HE

1. Laburpena

Eskolako ezaugarri berezietatik, nire lan- esperientziatik eta formakuntzatik

abiatuta, hobetzeko proposamen bat egin dut

2. Aurrekariak

Eskola txikia da, 329 ume ditu. Asko migranteak dira edo migranteen seme-

alabak. Maila ekonomiko eta kultura anitzak daude.(Nahasketa ez ohikoa).

Ikasturtean zehar ikasle asko data ez arruntetan hasten direnez harrera plana

dago. Kultur anitzeko eskola da eta egoera honi etekina ateratzeko ekintza

ugari egiten dira, adibidez: kartelak hizkuntz ezberdinetan, munduko mapan

bakoitzaren sorterria markatuz eta abar.

Haur-hezkuntzan, duela hiru urte psikomotrizitatea lantzeko leku berri bat

prestatu genuen.

Eskolako elkarbizitza planak garrantzi handia du. Haur-hezkuntzakoek berezko

proiektua dute (Teles eta Niko, eta programazioa).

Memoria hau egiteko, Axular H ikastetxeaz gain, ezaugarri antzekoak dituzten

eskolako (Kargaleku eta Agirretxe) esperientziak eta nire formakuntza ere

kontuan hartu ditut.

3. Helburuak

Page 2: Memoria irakasle lanpostu baterako (jatorrizkoa)

• Euskara komunikazio-hizkuntza bezala erabiltzea eskolako bi ereduetan,

baita beste curriculumeko hizkuntzak ere.

• Eskolako kultur guztien ezagutza eta onarpena.

• Familiak eskolako bizitzan parte hartze aktiboa izatea.

• Ikasi eta irakasteko prozesuei buruzko hausnarketa, praktika eta

ebaluazioa.

4. Garapena

Euskara komunikazio-hizkuntza bezala erabiltzeko nire proposamena da:

A ereduko gela guztietan psikomotrizitate saioak euskaraz ematea. Azken

ikasturteetan psikomotrizitate saioak ematen zituztenak 2HE dunak ziren eta

nire ustez , aukera paregabea da euskararen erabilera bultzatzeko. Horretaz

gain, hizkuntz trataerari buruzko azterketa eta plangintza proposatuko nuke

Eskola honetan kultur asko batzen dira. Eskolako ume asko migratzaileak edo

migratzailen seme-alabak dira. Horregatik, harrera plana aztertu eta etengabe

erabili beharrean gaude.

Familien eta umeen ekarpenei etekinak atera behar dizkiegu : Bat-

batekotasuna erabiltzen, baita jarduerak antolatzen ere. Adibidez: bidaietako

postalak edo,eskutitzak , janari ezberdinak prestatu, munduko ipuinak, abestiak,

IKTak erabiliz informazioa bilatu eta jaso, …

“Herri oso bat behar da, haur bat hezteko. ” . Esaera zahar afrikar honekin

familien eta beste gizarte agenteen laguntza behar ditugu gure lana ondo

egiteko.

Page 3: Memoria irakasle lanpostu baterako (jatorrizkoa)

Familiak eskolan parte aktiboa hartzea da gure beharraren helburu bat da.

Gauzak eta informazioa eskatzen, formakuntza saioak prestatzen, elkarrekin

festak antolatzen, eskolako gauzei buruzko eztabaidak sortzen,...

5. Lanerako metologia eta plana

Psimotrizitate saioei buruz, posible balitz neuk emango nituzke saio horiek,

bestela beste irakasleei lagunduko nieke.

Kulturartekotasuna bultzatzeko batzorde bat egitea proposatuko nuke, harrera

plana aztertzeko eta behar izanez gero aldatzeko. Baita proposamen

ezberdinak egiteko ere: munduko ipuinak, eskutitzak,.festak...

Irakasleak eta familiak elkarrekin egoteko jarduera bereziak antolatu: hitzaldiak

edo tertuliak proposatu, festetako antolakuntzan familien laguntza eskatu,

eskolako jarduera arruntetan laguntza eskatuz.

Haur-Hezkutzan elkarbizitzaren proiektua maisu-.maistra guztien artean

aztertzen eta ebaluatzen da. Neuk proposatuko nuke : 4 eta 5 urteko umeen

artean Entzuteko eta Hitz egiteko txokoa (belarria eta ahoa) prestatzea. Txoko

batean “erasotzaile” eta “biktima” batzen dira arazoei buruz hitz egiteko .

Haur-hezkuntza lantaldea askotan batzen da formakuntza jasotzeko edo

proiektu ezberdinak aurrera emateko (Adibidez: logika-matematika lantzeko

proiektua) . IKTk gelan zelan erabiltzen ditugun hausnarketa egitea

proposatuko nuke..

6. Bibliografía

• Egile Anitzak.(2000).Didáctica de la segunda lengua en educación

infantil y primaria. Madrid. Síntesis Argitaletxea.

Page 4: Memoria irakasle lanpostu baterako (jatorrizkoa)

• ACOUTURIER, Bernard (2005). Los fantasmas de acción y la práctica

psicomotriz . Bartzelona. Graó Argitaletxea

• Egile Anitzak. (2013). Gaur Psiko! Bazen batean eskolako

psikomotrizitate saio bat. Bartzelona. Octaedro Argitaletxea.

• www.carmendiez.com