luzaro bizi sasoi onean eta osasuntsu€¦ · sedentarismoa bizi-indarra denbora libre gehiago...

20

Upload: others

Post on 29-Nov-2019

11 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Luzaro bizi sasoi onean eta osasuntsu€¦ · Sedentarismoa Bizi-indarra Denbora libre gehiago Ikusleak Parte-hartzaileak Ariketa Beste fisikoa Jarduerak + Bizitza. 18 Ariketa fisikoa
Page 2: Luzaro bizi sasoi onean eta osasuntsu€¦ · Sedentarismoa Bizi-indarra Denbora libre gehiago Ikusleak Parte-hartzaileak Ariketa Beste fisikoa Jarduerak + Bizitza. 18 Ariketa fisikoa

Aurkibidea

Laguntzaileak

Eskerrak

HitzaurreaEgilea: Francisco Garmendia

SarreraMundu bizi eta bateratuaren ideia

1. AtalaGizarte aurreratuak eta ariketa fisikoa.

1. kapituluaGure osasunari buruzko hainbat gogoeta.Osasuna munduan.

Gure inguruneko osasuna.

Bizi-itxaropena.

Erronka berriak.

Gure esku dago.

2. kapituluaAriketa fisikoarekin eta kirolarekin dugunharremana.Antzinatik aktiboak.

Ariketa fisikoa eta kirola.

Jarduera fisikoa neurtuz.

Aisialdiko jarduera fisikoaren demografia.

Jarduera fisikoa, kirola era EAEko biztanleria gaur egun.

Jarduera fisikoetan parte hartzean eragiten duten fak-

toreak.

2. AtalaPertsona osasuntsuak eta ariketa.

3. kapituluaAriketa fisikoa egiteko arrazoiak.Ariketa fisikoa egiteko arrazoiak.

Erabateko forma fisikoa.

Sasoi ona lortzea erraza da.

12

Page 3: Luzaro bizi sasoi onean eta osasuntsu€¦ · Sedentarismoa Bizi-indarra Denbora libre gehiago Ikusleak Parte-hartzaileak Ariketa Beste fisikoa Jarduerak + Bizitza. 18 Ariketa fisikoa

4. kapituluaHasi baino lehen egin beharrekoa.Ariketa fisikoa egiteak arriskuak ditu?

Hasi aurretik zer egin.

Segurtatzea merezi du.

5. kapituluaEgoera fisikoa neurtzen.Autoebaluazioa egiteko probak.

6. kapituluaEdozein ariketa-programatan funtsezkoakdiren kontzeptuak.Jarduera-mota.

Pixkanaka hasi.

Intentsitatea.

Ahaleginaren intentsitatea bihotz-maiztasunaren bidez

neurtuz.

Iraupena edo bolumena.

Maiztasuna.

Mailaz maila aurreratu.

Edozein ariketa-saiotako protokoloa.

7. kapituluaSasoi onean egoteko programa bat.Abiapuntu eta helburu desberdinak.

Beroketa-ariketak.

Bihotz- eta arnasketa-erresistentzia lortzeko ariketak.

Muskuluak indartu eta erresistentzia lortzeko ariketak.

8. kapituluaBeste zenbait jarduera eta ariketa fisiko.Aukeratzerakoan kontuan hartu beharrekoak.

Ahaleginaren intentsitate egokiaren kontrola.

Jarduera fisikoa egun guztian zehar.

Gogoan izan behar diren arau orokorrak.

9. kapituluaGure gorputzaren egitura eta pisuaren kon-trola.Gure gorputzaren lau osagaiak.

Gehiegizko pisua eta obesitatea.

Energia-gastua.

Dieta, jarduerarik eza eta obesitatea.

Sexuen arteko aldeak. Gantzen metaketa.

Negozia dezagun.

10. kapituluaJakin beharrekoak.Elikadura eta kirol-errendimendua.

Hidratazioa.

Jantziak.

Bero-kolpea.

Lehiaketa herrikoiak.

Bitaminak eta energetikoak.

11. kapituluaMedikuarengana noiz joan.

3.AtalaAriketa fisikoa zenbait egoera berezitan

12. kapituluaAriketa fisikoa eta bihotzeko gaixotasuna.Ariketak gure bihotzean eragina.

Bihotzeko gaixotasuna duenak nola egin behar du ari-

keta?

13. kapituluaAriketa fisikoa eta hipertentsioa.Hipertentsioa.

Bizimodua eta hipertentsioa.

Ariketa fisiko erregularraren garrantzia.

14. kapituluaAriketa fisikoa eta diabetea.Diabetea: deskribapena eta sailkapena.

Ariketa fisiko erregularrak prebentzioan duen zeregina.

Ariketa fisikoa diabetearen tratamenduan.

Ariketa egiterako kontuan izan beharrekoak.

15. kapituluaAriketa fisikoa eta osteoporosia.

13

Page 4: Luzaro bizi sasoi onean eta osasuntsu€¦ · Sedentarismoa Bizi-indarra Denbora libre gehiago Ikusleak Parte-hartzaileak Ariketa Beste fisikoa Jarduerak + Bizitza. 18 Ariketa fisikoa

Nola geldiaraz daiteke osteoporosia?

Ariketa fisikoa, hezur-aurreztailea.

16. kapituluaAriketa fisikoa eta minbizia.Zenbait minbizi-mota.

Prebentzioa.

Ariketa fisikoa eta minbizi-arriskua.

Minbiziak jotako gaixoak eta ariketa.

17. kapituluaAriketa fisikoa, umorea eta loa.Loaren faseak.

Ariketa fisikoa eta loa.

Lo hobeto egiteko gomendioak.

18. kapituluaAriketa fisikoa, estresa, antsietatea etadepresioa.Estresa.

Antsietatea.

Depresioa.

19. kapituluaAriketa fisikoa eta substantzia toxiko etadopatzaileak.Tabakoa.

Alkohola.

Kokaina.

Esteroide anabolizatzaileak.

Giza eritropoietina birkonbinatzaila (rEPO).

Jarduera fisikoa eta droga-kontsumoa.

20. kapituluaMinusbaliotasuna eta ariketa fisikoa.Kontzeptu orokorrak.

Minusbaliatuentzat ariketak duen garrantzia.

Minusbaliatuek egin dezaketen kirola.

Minusbaliatu psikikoak.

Itsuak eta ikusmen urrikoak.

Gorrak.

Minusbaliatu fisikoak.

Kirolaren mesedeak.

Ondorioak.

4. AtalaBiztanleria aktiboaren gizarte-onurak.

21. kapituluaAriketa fisikoa eta bizi-iraupena.Biztanleria zahartzearen erronka.

Kalitatezko bizi-iraupena, gizabanakoaren helburua.

Adina eta ariketa fisikoa egiteko gaitasuna.

Jubilazio-plan ona egin ezazu.

22. kapituluaGure herentzia biologikoa eta etorkizunekogune berriak.Zergatik ez atera, ibili eta hitz egin?

23. kapituluaEtorkizuna eraikitzea guztion lana da.Biztanleria aktiboak dakarren kostu-murrizketa.

Adoleszenteei minutu bat gehiago eskaini beharra.

EranskinakZenbait ariketak eragiten duen kaloria-gastua.

Zenbait elikagairen energia-ekarpena.

Bibliografia.

14

Page 5: Luzaro bizi sasoi onean eta osasuntsu€¦ · Sedentarismoa Bizi-indarra Denbora libre gehiago Ikusleak Parte-hartzaileak Ariketa Beste fisikoa Jarduerak + Bizitza. 18 Ariketa fisikoa

Sarrera

Mundu bizi etabateratuaren ideia

Aldaketa larriak diren garaian, geure

etorkizunari buruzko galdera zabalak

egitea ez da jakinmin intelektuala

bakarrik. Biziraupen arazoa da.

Alvin TofflerHirugarren uhina

Gure bizitza, gure planeta bezala,

dualtasunean dabil, erdia argia da, beste

erdia itzala… Beraz, bizidun moduan,

pentsatzen dugun izaki moduan, suaren

konkistatzaile moduan hitz egin dezagun,

eta bizia aukera dezagun.

Timothy Ferris

15

Page 6: Luzaro bizi sasoi onean eta osasuntsu€¦ · Sedentarismoa Bizi-indarra Denbora libre gehiago Ikusleak Parte-hartzaileak Ariketa Beste fisikoa Jarduerak + Bizitza. 18 Ariketa fisikoa

Energi baliabideak eta elikagaiak ondo banatukobalira, planetako populazioaren oinarrizko beha-rrak aseturik eta ingurunearekiko harmonia ziur-tatua leudeke.

Orduan, kultura desberdinetako jendeen arteanelkartrukea aberatsagoa, eta heziketa-maila oro-korra altuagoa lirateke eta elkartruke zientifikoaeskala handiagoan egingo litzateke. Giro hone-tan, norbanakoak bizitzan lukeen zeregina tamai-na txikiko arazoei irtenbidea bilatzera, pertsonaeta talde gisa aberastera eta bizitzaz gozatzerabideratuko litzateke.

Munduaren ikuspegi harmoniko hau utopikoa,edo ia utopikoa, da baina hau da, zalantzarikgabe, espezie gisa dugun benetako erronka.

Zoritxarrez, ordea, Lurreko benetako egoerak ezdu honekin zerikusirik. Planetan geografikokielkarrengandik urruti dauden zonaldeen arteanbizitzako oinarrizko aukeren artean diferentziahandiak daude, baita zonalde bereko giza mul-tzoen artean ere. Kasu hauetan, bizitza beteaimajinaezina da, besterik gabe.

Gizakiok ez dugu geure arteko harremanetanbidezko orekarik lortu, ez eta gizakiok naturareki-ko harremanetan ere. Hainbat talde, gizakia bereburuarekin eta biosferarekin adosago legokeeneskemetara bideratzeko saioak ikertzen ari badaere, populazioaren, eta batez ere buru eta gida-rien, kontzientziazioa ezinbestekoa da saio haueraginkor eta sostenugarri izango bada.

16

Lehen mailako herritarrak.

Page 7: Luzaro bizi sasoi onean eta osasuntsu€¦ · Sedentarismoa Bizi-indarra Denbora libre gehiago Ikusleak Parte-hartzaileak Ariketa Beste fisikoa Jarduerak + Bizitza. 18 Ariketa fisikoa

17

Osasunaren ikuspuntutik, garapen-bidean dau-den herrietako biztanleen arazo larrienak desnu-trizioa eta gaixotasun kutsakorrak diren bitartean,herri garatuetan elikadura-gehiegikeriak etasedentarismoak eragindako arazoak dira bizi-kali-tatea ondatu eta heriotza aurreratzen duten fak-toreak.

Paradoxikoki, herri garatuetan lortutako bizi-maila altuak, askotan, bizi-itxaropena laburtu etabizi-kalitatea murriztera darama. Bihotzeko gai-xotasunak, hipertentsioa, helduen diabetea, obe-sitatea eta minbizi-mota batzuk oparotasunarekinloturiko arazoak dira. Aldi berean, oraingo gizar-te-egituraketak isolamendu, antsietate eta depre-siora garamatza.

Herri aurreratuetan, jubilazioa aurreratzeak, lan-ordutegia murrizteak, eta zenbait lanen automa-tizazioak denbora libre gehiago ekarri du, etaoraindik ere gehiago ekarriko du etorkizunean.Egoera berri honek jarrera sozial berriak, sedenta-rismoa edo bizi-indarra esaterako, hartzera gara-matza. Jarrera bat edo bestea hartzen duenarenarabera, denbora librean parte-hartzaile edo ikus-le izango da pertsona.

Hirugarren mailako herritarrak.

Sedentarismoa Bizi-indarra

Denbora libre gehiago

Ikusleak Parte-hartzaileak

Ariketa Beste

fisikoa Jarduerak

+ Bizitza

Page 8: Luzaro bizi sasoi onean eta osasuntsu€¦ · Sedentarismoa Bizi-indarra Denbora libre gehiago Ikusleak Parte-hartzaileak Ariketa Beste fisikoa Jarduerak + Bizitza. 18 Ariketa fisikoa

18

Ariketa fisikoa erregularrak gorputz eta buru-egoera hobetzen lagun dezake. Ondo eginezgero, funtzio kardiobaskular eta muskuloeskeleti-koa normal mantentzen eta oreka metabolikoamantentzen lagun dezake. Umorea eta loa erre-gulatzeko eta estres, antsietate eta depresiomoderatuari aurre egiteko baliagarri izan liteke.Komunikazio, dibertsio eta gizarte-integraziorakoelementu ere izan liteke. Ingurunera egokitzekoaliatu ezin hobea da.

Bestalde, eta eginiko kalkuluen arabera, osasun-sailean dirutza handiak aurrez litezke jendeak ari-keta fisiko gehiago egingo balu.

Ariketa fisikoa egitearekin guztiok izan dezake-gu onurarik:

- Gazteek "osasunean aurreztea" lemari buruz-ko heziketa jaso behar dute. Sedentarismoa,elikadura desegokia edo gehiegikeria, eta taba-ko, alkohol edo beste substantziak hartzea gaz-taroan zaindu behar dira, zenbaitetan oso gaz-

Jarduera eskatzen duten eguneroko ohiturei lotutadago bizitza-luzera.

JAV

IER

CA

RB

ALL

O

Page 9: Luzaro bizi sasoi onean eta osasuntsu€¦ · Sedentarismoa Bizi-indarra Denbora libre gehiago Ikusleak Parte-hartzaileak Ariketa Beste fisikoa Jarduerak + Bizitza. 18 Ariketa fisikoa

terik hasten baitira ohitura txar hauek. Ariketa-aisia binomiorako eskaintza berri eta gazteen-tzako erakargarriak lortzeko ahalegina eginbehar genuke, jada ezarritako, eta hain osa-sungarriak ez diren jarrerei kontrajarriak.

- Helduek, baita adinekoek ere, forma fisiko onamanten edo lor dezakete. Ariketa segurua etaeraginkorra izan dadin, ezagutza minimobatzuk eta hori egiteko ilusioa eta jarrera posi-tiboa baino ez dira behar, baita betidanik bizi-tza sedentarioa izan dutenentzat ere. Formafisikoan egoteak aisia, eguneroko lanetarakogaitasuna eta gizarte-bizitza aberatsagoadakartza.

Gorputza forma fisiko onean edukitzeak bizitzekoautonomia dakar, bizitzako beste alorretan aritze-ko ezinbeste baldintza, bestalde. Forma fisikobaxuarekin alderatuta, honakoa espero liteke:

Famili eta

gizarte-harreman normalak

Lan-Osasuna eta

Bizi-

-itxaropenForma Físikoa

-itxaropen

handiagoa handiagoa

Azken batean, bizitzan urte gehiago eta urteakbiziago pasatzea.

Ariketa fisikoa egiten hastea ez da lan errazaaskorentzat, bizitzari buruzko eredu tradizionalakdirela tarteko. Bizi-estiloa mugatzen duten fakto-re pertsonalak, kulturalak eta sozialak berezi, etatalde sozial bakoitzerako ariketa-promoziorakoestrategiak finkatu behar lirateke. Lehen urratse-tan aurreko inertziek pisu handia badute ere,denbora gutxi barru ariketa fisikoa gure bizitzaren

parte garrantzitsu izan liteke, osasun-, ongizate-eta aisia-elementu gisa.

Hau lortzeko, zenbaitzuk ardura handia izanbehar dute: gurasoek seme-alabekiko, osasun-alorreko langileek, kirol-monitoreek, eskoletakoarduradunek eta udal eta nazio-mailako gobernu-arduradunek.

Bizitza harmonikoagoa eta kalitate handiagokoaguztiontzat, norberaren eta giza taldearen ongi-zate-maila altuagoa lortzeko.

Planetako herriak elkarrenganatzeko estrategieta-ra hurbil daitekeen ideia da hau, bestalde. Geuredenbora, diru edo ideien zati bat gizarte-kohesio-ari esakintzea norberarentzako da atsegingarrien:espirituaren forma fisikoa lortzen laguntzen du.Horretan, gorputza forma fisikoan edukitzeak erelaguntzen du.

Luzaro bizi, sasoi onean eta osasuntsu lanak,mundu bitalista eta elkartuagoaren ikusmoldeideal hori du abiapuntu.

19

Page 10: Luzaro bizi sasoi onean eta osasuntsu€¦ · Sedentarismoa Bizi-indarra Denbora libre gehiago Ikusleak Parte-hartzaileak Ariketa Beste fisikoa Jarduerak + Bizitza. 18 Ariketa fisikoa

20

Forma fisikoaren eta osasunaren inguruan gauregun dauden ezagutzak bildu eta txukuntzea daliburu honen xedea.

Forma fisikoarekin, osasunarekin eta ongizateare-kin harremanetan dauden kontzeptu interesga-rriak argitzea baino ez dugu nahi izan, ariketa fisi-koaren aurrean giza organismoan eragina dutenmekanismo fisiologikoak kontuan izan gabe.

Gure azken xedea, bestalde, bere bizitza eta bereingurukoena hobe ditzakeen ideia eta hausnarke-tak ahalik eta pertsona gehienengana iristea izanda hasieratik bertatik.

Irakur ezazu liburu hau pozez. Gure poza, orain,ideia honi ekarpenak egin izanean sinestea da.

Munduko herritarrak.

Page 11: Luzaro bizi sasoi onean eta osasuntsu€¦ · Sedentarismoa Bizi-indarra Denbora libre gehiago Ikusleak Parte-hartzaileak Ariketa Beste fisikoa Jarduerak + Bizitza. 18 Ariketa fisikoa

Gizarte aurreratuak eta ariketa fisikoa

Gizaki batzuk haurtzaroa gainditu baino lehen goseak hiltzen dira, besteak

berriz –jaiotzetiko halabeharrez– esne-mamitan bizi dira. Gehiegikeriak

egiten dituen familian, jazarria den talde etnikoan, edo akatsen batekin

jaio gaitezke; kartak kontra ditugula pasatzen dugu bizitza eta gero hil

egiten gara. Hori al da dena? Ametsik eta amaierarik gabeko loaldia

bakarrik al da? Bidezkoa al da?…

Carl Sagan. Mundua eta bere deabruak

Edonoren heriotzak urritu egiten gaitu, beste gizaki guztiekin uztarturik

baikaude; beraz, inoiz ez galdetu hil-kanpaiak nori jotzen ari zaizkion; zuri

jotzen ari zaizkizu.

John Donne

1.atala

Page 12: Luzaro bizi sasoi onean eta osasuntsu€¦ · Sedentarismoa Bizi-indarra Denbora libre gehiago Ikusleak Parte-hartzaileak Ariketa Beste fisikoa Jarduerak + Bizitza. 18 Ariketa fisikoa

1. kapitulua

Gure osasunariburuzko hainbatgogoeta

L. Sarría Urigüenen laguntzarekin

Osasuna munduanDuela 50 urte (1948an) Osasunerako Mundu Era-kundeak (OME), osasuntsu egoteko gaixotasunikez izateaz gain fisikoki, mentalki eta sozialki ereondo egon behar dela aitortu zuen. Beraz, gor-putz- eta emozio-egoera ona ez ezik, osasunarenautoestimazio eta pertzepzio ona edukitzea erebeharrezko da.

Osasuna neurtzea konplexua da eta erabilitakodefinizio kontzeptual eta pragmatikoaren araberaaldatu egiten da. Osasun-egoeraren ohiko neur-ketak osasunik ezan oinarritu dira eta hilkortasun-eta gaixotasun-tasak kontuan hartuz egin dira.Ondorioz, herri baten osasun-egoeraz ari garene-an, gaixotasunari buruz ari gara gehienetan. Etazalantzarik gabe, metodo berriak aztertzea beha-rrezkoa da, bai osasun-neurketa hobeto egiteko,eta bai kalitatea eta bizi-itxaropena uztartzekoere; hau da, bizi-itxaropen osasuntsua eta ezinta-sunik gabea lortu behar dugu.

Heriotza-kausak ezagutuz gero etsaia ezagutukodugu. Eta hau ezagututa, osasuna hobetzeko

Gizarte aurreratuak eta ariketa fisikoa22

1. eta 2. irudiak. Herri garatuetako eta garapen-bidean diren herrietako heriotza-kausa

nagusiak (OME 1997).

Garapen-bidean dauden herriak

% 10

Arazo perinatalaketa erditzekoak

Infekzio--arazoak

% 9

Minbizia

Arazokardiobaskularrak

% 24

Arnasketa-arazoak % 5

Beste kausak

% 9

% 43

Page 13: Luzaro bizi sasoi onean eta osasuntsu€¦ · Sedentarismoa Bizi-indarra Denbora libre gehiago Ikusleak Parte-hartzaileak Ariketa Beste fisikoa Jarduerak + Bizitza. 18 Ariketa fisikoa

bideak eta heriotza eragiten duten kausak kon-trolatu ahal izateko estrategiak sustatzea posibleizango da. Hau izango da agian, gizakiaren erron-karik zaharrenetariko bat.

Heriotza-kausak oso bestelakoak dira herrialdeaurreratuetan eta garapen-bidean daudenetan. 1eta 2. irudietan bi komunitateetako heriotza--kausak ikus daitezke.

Aurten gertatutako bost heriotzetatik bi goiztiar-tzat jo ahal izatea da daturik kezkagarriena. Urte-an 20 milioi pertsona baino gehiago hiltzen dira50 urte bete baino lehen, eta 10 milioi 5 urtebaino gutxiagoko haurrak dira.

Gure inguruneko osasunaGure inguruneko heriotza-kausa nagusiak besteherrialde garatuetakoen antzekoak dira. Sexuaridagokionez aldaera batzuk bereiz ditzakegu.Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak argitaratutakoOsasuna Zainduz txostenaren arabera, 1992an

gizonezko eta emakumezkoen heriotza-kausakez ziren berberak izan. Hori 3 eta 4. irudietan ikusdezakegu.

Haurtzaroko eta gaztaroko lehenengo heriotza--kausa istripuak dira eta bigarrena tumoreak.

35-64 urte bitartean tumore gaiztoak dira kausanagusi, birikako minbizia gizonen artean eta bula-rrekoa emakumen artean. Adin hauetakoen biga-

1. kapitulua. Gure osasunari buruzko hainbat gogoeta 23

3. eta 4. irudiak.Euskal Autonomia Erkidegoko heriotza-kausak 1992an (Eusko Jaurlaritza, 1994).

Arazo perinatalaketa erditzekoak

Infekzio etaparasito-arazoak

Herri aurreratuak

% 1 =

% 21

% 46Bihotz eta

zirkulazio-arazoak

Arnaskerta--arazoak

% 8

Beste kausak Minbizia% 23

= % 1

Emakumeen heriotza-kausakEuskal Autonomia Erkidegoan (EAEn)1992an

Gizonezkoen heriotza-kausakEuskal Autonomia Erkidegoan (EAEn) 1992an

% 26

% 42

Arazokardiobaskularrak

Digestio-arazoak

Trafiko-istripuak % 1 Beste kausak

% 35

% 38Arazokardiobaskularrak

Arnasketa--arazoak

% 10

Digestio-arazoak

Trafiko-istripuak % 3

Beste kausak

Arnasketa--arazoak % 10

% 7

% 7

% 4

% 6Minbiziak

Minbiziak

Page 14: Luzaro bizi sasoi onean eta osasuntsu€¦ · Sedentarismoa Bizi-indarra Denbora libre gehiago Ikusleak Parte-hartzaileak Ariketa Beste fisikoa Jarduerak + Bizitza. 18 Ariketa fisikoa

rren heriotza-kausa gaixotasun kardiobaskularrekosatzen dute.

65 urtetik aurrera heriotzen erdiak gaixotasunkardiobaskularrak direla kausa gertatzen dira,hurrengo arrazoi nagusia tumoreak direlarik.

Bizi-itxaropenaHeriotza asko eta asko goiztiarrak izan arren, ezinda ukatu mundu guztian osasun hobea eta bizi-tza luzeagoa lortzerantz goazela.

Mundu guztiko biztanleria kontuan hartzenbadugu, batez besteko bizi-itxaropena 1955ean48 urtekoa izatetik, 1995ean 68 urtekoa izaterapasa da, eta 2025ean 73 urtera iristea espero da.EAEan egungo (1997) bizi-itxaropena 73 urtekoada gizonezkoengan, eta emakumezkoenganberriz, 83koa.

Eta gezurra badirudi ere, aurten jaio diren milakalagunek XXI. mende guztia eta XXII.aren zati batezagutu ahal izango dute (3 mendetan bizikodira). Horregatik, 1950ean Frantzian ehun urtetikgorakoak berrehun besterik ez baziren, 2050ean150.000 izatera hel litezke.

Zalantzarik gabe, 2050. urteko mundua gaurkoa-ren aldean desberdina izango da eta 1950ekoen-tzat ia ezezaguna izango da. Hauek dira bizi--itxaropena luzatzeak eta jaiotza-tasaren jaitsierakekarriko dituen ondorioak. 1/ Bizi-itxaropena 73 urtera luzatuko da, 1955az

gero % 50eko igoera izango duelarik.2/ Inoiz ez bezala, jende edadetu asko eta gazte

gutxi egongo da. 65 urtetik gorakoen kopurua% 10 igoko da, eta 1997an 390 miloi izatetik,2025ean 800 miloi izatera iritsiko dira. Eta 20

urtetik beherakoen proportzioa berriz, % 40tik% 32ra jaitsiko da.

Joera hau XX. mendearen bukaeran gertatudiren aurrerapen sozial eta ekonomikoen eskutikdator. Eta askori, ez ordea jende guztiari, bizitzahobea eskaini diguten aurrerapenak dira hauek:gaixotasunak kontrolatzea eta prebenitzen posi-ble egin duten aurrerabideak, txerto eta botikengarapena eta berrikuntza mediko eta zientifiko-en agertzea.

Dena dela, ezin ahaztu azken hamarkadetanoraindik daukagun hainbat arazo: behartsue-nen osasun-egoera eta elikadura txarra, gaixo-tasun berriak azaltzea, gero eta sarriago ikustenden antibiotikoen aurkako erresistentzia etatabakoarekin zerikusia duten gaixotasunen uga-ritzea.

Erronka berriakPopulazioaren egitura berri honek gizarteak etagizabanakoak erronka berrien aurrean jarrikoditu. Etorkizunak etengabe erronka berriak eka-rriko ditu.

Gizarte aurreratuak eta ariketa fisikoa24

Page 15: Luzaro bizi sasoi onean eta osasuntsu€¦ · Sedentarismoa Bizi-indarra Denbora libre gehiago Ikusleak Parte-hartzaileak Ariketa Beste fisikoa Jarduerak + Bizitza. 18 Ariketa fisikoa

Gaixotasunaren aurka borrokatzeko bi frontenagusitan jarri beharko da arreta XXI. mende-an: garapen-bidean dauden herrietan gaixota-sun infekziosoetan, eta herrialde garatuetankutsakorrak ez diren gaixotasun kronikoetan(gaixotasun kardiobaskular, minbizi, diabeteeta HIESean).

Pertsona helduen osasunaLanerako sasoian dagoen biztanleria helduarenosasunak berebiziko garrantzia izango du, taldehau izango baita gero eta gehiago izango direnadinekoak eta gazteak mantendu beharko ditue-na.

Urtero munduan 20 eta 64 urte bitarteko 15milioi pertsona heldu hiltzen dira, gehienak pre-beni daitezkeen gaitzen ondorioz. Herrialdeindustrializatuetan, oro har, bihotzeko gaixota-sun arteriala, minbizia, diabetea edota burukogaitzak dira heriotza- eta ezintasun-kausa ohiko-enak. Garapen-bidean dauden herrietan, arazo-rik larriena oraindik gaixotasun infekziosoakbadira ere, herrialde hauen ekonomiak aurreraegin eta mendebaldeko ohiturak (eta hauekinbatera tabakoa, koipe asko duten elikagaiak, ari-ketarik eza eta antzeko arrisku-faktoreak) hartuahala, kutsakorrak ez diren gaixotasunak nagusi-tzen ari dira.

Minbizia izango da oraindik mundu guztianheriotza-kausa nagusia. Ikerketak, prebentzioaketa tratamenduak aurrera egin duten arren,garaiz detektatuta eta tratamendu egokiarekinminbizien herena bakarrik senda daiteke. Zenbaitminbizi ordea, tabakorik erre gabe eta bizimoduosasuntsua mantenduz prebeni liteke.

Dieta desegoki, sedentarismo eta antzeko bestefaktore batzuen ondorioz helduen diabeteabikoiztu egingo da.

Adinekoen osasuna2025. urterako munduan 65 urte baino gehiago-ko 800 milioi pertsona egongo da, hauen biheren garapen-bidean dauden herrietan. Lanera-ko sasoian dauden pertsona helduek mantendubeharko dituzten adinekoen kopurua 1995eko% 12,3tik 17,2ra igoko da 2025ean. Prebentzioahobetzea, gaixotasuna eta ezintasuna atzeratzea,

1. kapitulua. Gure osasunari buruzko hainbat gogoeta 25

Page 16: Luzaro bizi sasoi onean eta osasuntsu€¦ · Sedentarismoa Bizi-indarra Denbora libre gehiago Ikusleak Parte-hartzaileak Ariketa Beste fisikoa Jarduerak + Bizitza. 18 Ariketa fisikoa

eta edadetuenen osasuna, independentzia etamugikortasuna mantentzea izango dira XXI. men-deko erronka nagusiak.

Herrialde aberatsenetan ere, adineko eta ezindugehienek ez dute behar dituzten zainketa medi-koen kostuaren zati txiki bat besterik eskuratzealortzen. Hurrengo hamarkadetan herrialde gutxiizango dira bere zaharrei zainketa espezializatuakeskaintzeko gai.

Garapen-bidean dauden herriak berriz, zailtasunekonomikoak, populazioaren zahartze azkarra,gizarte-zerbitzuko azpiegituren desagertzea etatradizionalki familiaren esku egon diren zainketenmurriztea direla medio, erronka serioagoekinegingo dute topo.

OMEren arabera, mende bukaeran osasun publi-koan konpondu gabe geratu diren, eta mendehasieran, lehenbailehen neurriak hartzea eska-tzen duten arazo guztien zati txiki bat besterik ezdira hauek. Adinak berarekin dakartzan gaitz kro-nikoetako asko, beharrezkoak diren baliabide eta

zainketen bidez arrakastaz detektatu, prebenitueta trata daitezke.

Gure esku dagoGure eta geure seme-alaben bizitza-kalitatea etakantitatea, politika orokorraren eta lekuan lekukomenpe egoteaz gain, familiaren eta guk geuk gaz-tetatik hartutako jarreren menpe dago. Egiazkoinformazioa ezagutzeko dugun ahalmenak etabizimodu sanoa izateak bizitza-luzeran eta ezinta-sunik gabeko bizi-itxaropenean eragiten dute.Bizitzarekiko dugun jarrerak, gure etorkizuna mar-katuko du, gutako bakoitzarena eta taldearena.

Bakoitzaren etorkizun horrek bizitzeko urteak ira-baztera eta gure urteak biziz betetzera bideratutaegon behar luke; etorkizun kolektiboak berriz,estatuen potentzial ekonomikoa gastu egoki,kontrolatu eta humanitarioetarako erabil dadinlan egingo duten egitura sozial bidezko eta amai-korragoak eraikitzera.

Gizarte aurreratuak eta ariketa fisikoa26

Page 17: Luzaro bizi sasoi onean eta osasuntsu€¦ · Sedentarismoa Bizi-indarra Denbora libre gehiago Ikusleak Parte-hartzaileak Ariketa Beste fisikoa Jarduerak + Bizitza. 18 Ariketa fisikoa

2. kapitulua

Ariketa fisikoarekineta kirolarekindugun harremana

L. Sarría Urigüenen laguntzarekin

Antzinatik aktiboakAnimalia gehienentzat bezala, gizakiarentzat erebizirik iraun ahal izateko baldintzetako bat mugi-kortasuna izan da. Ehiza, elikagai-bilketa etabeste zenbait beharrek, kanpoko jarduera fisikoamilioika urtetan zehar gizakiaren ezaugarri bihur-tu dute.

Jarduera horretarako funtsezko bitartekoa mus-kulua da, tasa metabolikoa beste edozein ehunekbaino gehiago alda dezakeen ehuna. Muskuluenprozedura energetikoek geldialdiko maila 50 aldizareago dezakete, aldi berean, erregai- etaoxigeno-kontsumoa ezezik, berotasun, CO2, ureta hondakinen kanporatzea ere 50 aldiz areago-tuz.

Milioika urteko eboluzioari esker gure organismo-ak jarduerara egokitutako makina ia perfektuaizaten jarraitzen du. Sedentarismoa ordea, gizarteaurreratuetako biztanleen etsai bihur liteke. Honahemen gutako askorentzat biziraupenerakoerronka.

Ariketa fisikoa eta kirolaKirola eta ariketa fisikoa zer diren bereiziz hasteakomeni da. Gorputzaren mugimendua, eta ondo-rioz metabolismoaren, hau da, energia--gastuaren, areagotzea eragiten duten jardueraguztiak jotzen ditugu ariketa fisikotzat. Kirol--kontzeptua berriz, lehiari lotuta dago, beste kiro-lari baten aurkako nahiz norberaren aurkakolehiari. Kirolean beraz, errendimenduari buruzkokezka egoten da.

Bai kirolean, bai lanean, norberaren zainketan,etxeko lanetan, etxearen mantenimenduan (lora-tegian, oilategian, garajean.…), garraioan eta

2. kapitulua. Ariketa fisikoarekin eta kirolarekin dugun harremana 27

Page 18: Luzaro bizi sasoi onean eta osasuntsu€¦ · Sedentarismoa Bizi-indarra Denbora libre gehiago Ikusleak Parte-hartzaileak Ariketa Beste fisikoa Jarduerak + Bizitza. 18 Ariketa fisikoa

sasoia hobetzeko helburuarekin edo gabe aisial-dian egiten diren jarduera guztiak, jarduera fisi-kotzat jotzen dira. Honek guztiak normalean per-tsonaren energia-gastuaren % 15-40 eragitendu.

Ibiltzea, seme-alabekin futbolean joakatzea edobizikletan ibiltzea dibertimenduzko jarduera fisi-koen adibideak dira. Partidua irabazten saiatzeaedo markak gainditzea berriz, kirol-jarduerakdira.

Jarduera fisikoa neurtuzJarduera fisikoa jokaera konplexua da eta bereikerketan zailtasunak sortzen dira, balorazioanmetodo desberdinak erabiltzen baitira. Ikerketaepidemiologikoa izan, parte-hartzeko azterketaizan, praktika klinikoa izan edo norberaren balo-razioa izan, metodoa asko aldatzen da.

Jarduera fisikoa baloratzeko 50 bat teknika des-berdin daude, eta 6 multzotan sailka ditzakegu:kalorimetria, markagailu fisiologikoak, mugimen-du-detektagailu elektroniko eta mekanikoak, por-taeren behaketa, dietaren bidezko energia--sarrerak, eta azkenik, azterketa okupazionalaketa aisialdiko azterketak egiteko bitartekoak.

Galdeketak egitea da biztanle-talde handiakaztertzeko metodorik ohiko, hedatu eta praktiko-ena. Galdeketa hauek neurri desberdinekoak izanohi dira; astebetekoak, zein urtebete edo gehia-gokoak izan daitezke. Biztanleriako azpitaldejakin batzuk, zaharrenak edota eremu marjinale-tan bizi direnak, neurri batean behintzat, kanpo-an uzteko arriskua da biztanleriaren jarduera fisi-koa aztertzeko metodo-mota honen akats han-diena.

Aisialdiko jarduera fisikoarendemografiaAustralian, Kanadan eta EEBBn argitaratu berridiren txosten batzuen arabera, pertsona helduen% 40 inguruk gutxienez intentsitate ertainekoariketa egiten du erregularki, eta bere aisialdikojarduera osasunerako mesedegarri izateko adi-nakoa da. Bihotz eta biriketako forma fisikoamantendu edo hobetzeko nahikoa den intentsi-tatez, astean gutxienez 20 minutu edo gehiago-ko hiru ariketa-saio egiten omen ditu herrialdehauetako helduen % 10ak. ”Sedentario” hitzanola definitzen den, gutxienez herrialde haueta-ko helduen herena, edo laurdena, multzo hone-tan sar daiteke.

Australia, Kanada, Finlandia, Alemania eta EEBBe-tan ariketa osasuntsua egiten dutela esaten dute-nen kopuruak zertxobait gora egin zuen aurrekohamarkadatik 80ko hamarkadara arte. Gorakadahau ordea, inongo herrialdetan ez dagokio arike-ta gogorrari. Pertsona heldu edadetuenenariketa-maila gazteagoena (ertainekoena) bainogehiago igo da 80ko hamarkadan zehar. Emaku-meen ariketa-maila orokorrak bestalde, gizonez-koenak baino arinago egin du gora hamarkada

Gizarte aurreratuak eta ariketa fisikoa28

Page 19: Luzaro bizi sasoi onean eta osasuntsu€¦ · Sedentarismoa Bizi-indarra Denbora libre gehiago Ikusleak Parte-hartzaileak Ariketa Beste fisikoa Jarduerak + Bizitza. 18 Ariketa fisikoa

horretan. Hau guztia beti ere, ariketa gogorrakontuan hartu gabe.

Adinak, sexuak eta heziketak aisialdian egitenden jarduera-mailan eragiten dute. Ariketarenintentsitatea ertaina edo arina denean sexuenarteko aldeak txikiak izaten dira. Intentsitate altu-ko ariketari dagokionez ordea, aldeak nabarme-nak dira; gizonezkoek emakumezkoek bainogehiago esku hartzen dute intentsitate handikojardueretan.

Heziketa-maila altua dutenen artean ohikoagoada, zalantzarik gabe, aisialdian ariketa fisikoa egi-tea. Australian, Ingalaterran, Kanadan eta EEBBe-tan agertu berri diren txosten batzuen arabera% 50-% 200 errazagoa da heziketa-maila altue-neko taldeek nahita ariketa egitea heziketa-mailabaxuenekoek egitea baino.

Analisia egiteko erabilitako metodoa edozein delaere, adinarekin ariketa-mailak behera egiten du.Torontoko 1992ko Jarduera Fisiko eta Osasunariburuzko Adostasun Deklarazioa egiterakoan kon-tuan eduki zen, eta haurrak eta adoleszenteakikertu zituen azterketa bakarrak, gazteak goi--mailako ikasketetara iritsitakoan hauen jarduerafisikoak izugarrizko beherakada jasaten duelaadierazten du.

Aisialditik kanpoko jarduera fisikoari buruzkobaliozko datuak eskasak badira ere, Finlandiakotxostenek jarduera fisiko okupazionalaren eten-gabeko jaitsiera adierazten dute, bizikletaz lanerajoatea barne.

Neurtu, ebaluatu eta erabaki beharreko askodago oraindik. Biztanleriari eginiko ikerketekjarduera-mota, maiztasun, iraupen, urterokota-sun eta testuinguru sozialari buruzko zehaztasu-

nak eskaini behar lituzkete, horrela sasoiaren etaosasunaren dimentsio guztietarako garrantzi-tsuak diren ariketaren estimulu eta dosiak iker-tzea ahalbidetuz. Horregatik ikerketa horietanerabiltzen diren galdeketak egiteko arau berriaksortu beharra dagoela onartuta dago.

Jarduera fisikoa, kirola etaEAEko biztanleria gaur egunESCAV-92ren arabera gizonezkoen % 22 etaemakumezkoen % 12 bakarrik ziren aisialdianjarduera fisiko osasungarria egiten zutenak, etaazken sei urteotan egoera horrek ez du oneraegin.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Planaren helburua,hain zuzen ere, 2000. urterako aisialdian ariketafisiko osasungarria egiten duten 15 urtetik gora-

2. kapitulua. Ariketa fisikoarekin eta kirolarekin dugun harremana 29

Page 20: Luzaro bizi sasoi onean eta osasuntsu€¦ · Sedentarismoa Bizi-indarra Denbora libre gehiago Ikusleak Parte-hartzaileak Ariketa Beste fisikoa Jarduerak + Bizitza. 18 Ariketa fisikoa

koen proportzioa % 25era igotzea da. (2.8. hel-burua Plan de Salud-Osasuna Zainduz, 1994)

Helburu hori lortzeko beharrezkoa da, eskola--umeengandik hasita ohitura osasungarriak har-tzera bideratutako osasun-heziketa bultzatzea,gobernu-erakundeek kiroletan parte-hartzea sus-tatzeko neurriak hartzea, jende guztiarentzateskuragarri egongo diren instalazioak egokitu etasortzea, eta gaixotasunak prebenitzeko ariketafisikoak eskaintzen dituen onurei buruzko etapatologia bakoitzarentzat egokiena den ariketariburuzko informazioa eskaintzea.

Liburu honen IV. atalean biztanleriaren aisialdikojarduera fisikoari buruzko kontsiderazio batzukazaltzen dira.

Jarduera fisikoetan parte hartzean eragiten duten faktoreakJarduera fisikoak eta jarduerarik ezak osasunean,ongizatean eta herri baten kostu ekonomikoetaneragiten dituen ondorioei buruzko informaziogehiago eskuratzen hasiak garenez, aisialdianjokaera aktiboa izateko eta mantentzeko uneaneragiten duten faktoreak ezagutzeak garrantzihandiagoa du. Eragin edo faktore erabakigarrihauek ezaugarri pertsonalak, ingurugirokoarekinzerikusia duten ezaugarriak edo jarduera fisikoa-rekin berarekin zerikusia dutenak izan daitezke.

Esfortzuaren intentsitatea eta pertzepzioa parte--hartzearekin negatiboki lotuta daude. Jendegehienak intentsitate baxuko jarduerak gogokoa-go ditu. Gizonezko gazte eta hezibide onekoekosatzen dute jarduera gogorragoak nahiago

dituen azpimultzoa (Ipar Amerikan hispanoak ezdiren zuriek). Eta aurkakoa uste bada ere, gazta-roko ariketa, obesitate eta tabakismoaren ere-duek ez dute zerikusirik ariketari lotuta daudenhelduaroko ohiturekin.

Inguruko faktore gutxi aztertu dira, baina argidago instalazioetan sartzeko erraztasunakariketa-programa formaletan parte-hartzearekinzerikusia duela.

Zenbait autorek ariketa egitera bultzatzeko estra-tegia batzuk proposatzen dituzte. Programeneskaintzari dagokionez hauek lirateke estrategiahorietako batzuk: jarduera-aniztasuna eta bakar-kako nahiz taldeko jarduerak eskaintzea, une etaleku egokienak aukeratzea, parte-hartzaile bakoi-tzaren aurrerapenen monitorizazioa egitea, epelabur eta luzerako helburu errealistak proposa-tzea, ariketa fisikoaren mesedeei buruz informa-tzea edota parte-hartzea bultzatzeko pizgarriakeskaintzea. Monitoreek ariketa-saioetan parte--hartze aktiboaren eredu izateaz gain, parte--hartzaileekiko interesa erakutsi, beraiekin harre-man ona mantentzen saiatu, gogo handia adiera-zi eta motibazioa piztu behar lukete.

Gizarte aurreratuak eta ariketa fisikoa30