lurreko azala eta bere materialak

5
1- Lurraren egitura Gure lurra hainbat geruzaz osatua dago: Bi geruzek bere gainazala inguratzen dute: - Atmosfera: Kanpoko geruza da eta gases osatua dago. - Hidrosfera: Geruza likidoa da( itsasoak, errekak, lakuak...). Beste hiru geruza bere barnekaldean daude: - Azala: Kanpoko geruza da. - Mantua: erdialdean dagoen geruza da.

Upload: nora

Post on 03-Jul-2015

1.045 views

Category:

Education


10 download

DESCRIPTION

Azalpenak eta irudiak

TRANSCRIPT

Page 1: Lurreko Azala Eta Bere Materialak

1- Lurraren egitura

Gure lurra hainbat geruzaz osatua dago:

Bi geruzek bere gainazala inguratzen dute:

- Atmosfera: Kanpoko geruza da eta gases osatua dago.

- Hidrosfera: Geruza likidoa da( itsasoak, errekak, lakuak...).

Beste hiru geruza bere barnekaldean daude:

- Azala: Kanpoko geruza da.

- Mantua: erdialdean dagoen geruza da.

Page 2: Lurreko Azala Eta Bere Materialak

- Nukleoa: barne-barnean dagoen geruza da.

Geruza hauek harkaitz mota ezberdinez osatua daude.

2- Zer dira harkaitzak?

Zelai batean zulo bat egiten baldin badugu, lurra ateratzen dugula ikus dezakegu, baina zulatzen jarraitu ezkero, geruza gogor batekin topo egiten dugu: harkaitza hain zuzen ere.

Page 3: Lurreko Azala Eta Bere Materialak

Lurra harkaitzez osatua dago gehienbat.

Harkaitzek ez dute bizirik.Harkaitzak mineralak izeneko materialez

osatuak daude.

3- Zer dira mineralak?

Mineralek ez dute bizitzarik.Mineralak solidoak dira eta substantzian

bat besterik ez dute.Mineral mota ezberdinak daude; adb gure

sukaldeetan ipintzen dugun marmola mineral bat da.

Urrea, zilarra eta hormetan ipintzen den igeltsua ere mineralak dira.

Non aurkitu ditzakegu mineralak?

Meategi minerala, mineral baten kopuru handiena aurkitzen den tokiari, deritzo. Meategiak lur azalean edota lur azpian egon daitezke.

Mineralak ateratzeko meategiak egin behar dira; lur azpikoak edota lur azalekoak.

Page 4: Lurreko Azala Eta Bere Materialak

3-1 Mineralen propietateak

Mineralen propietateak hauek dira:

Gogortasuna: Mineral batek marratua izateko duen erresistentzia da. Batzuk besteak baino gogorragoak dira.

Diamantea mineralik gogorrena da. Lehio batetako kristala marratu dezake.

Hainbat mineral, adibidez igeltsua, mineral bigunak dira eta hatzazkalekin marratu daitezke.

Kolorea: Kolore desberdinetako mineralak daude. Dizdira: Dizdira desberdina izan dezaketa:

- Metalezko dizdira, urreak bezala.- Diamanteen dizdira.- Lehioetako kristalen dizdira.

Page 5: Lurreko Azala Eta Bere Materialak

4- Zertarako erabiltzen ditugu harkaitzak eta mineralak?

Harkaitzaz eta mineralaz, erabiltzen ditugun hainbat gauza sortzeko, baliatzen gara.Granitoa, marmola edota arbela moduko harkaitzak monumentuak, eskulturak, eraikuntzak etb. sortzeko erabiltzen dira.

Etxeak zementuz egiten dira. Zementua bi harkaitz mota erabiliz lortzen dugu. Adreiluak buztinez eginak daude. Eta buztinez keramika egiten da.

Mineraletatik metalak ( burdina, aluminioa...) lortzen ditugu. Metalak, autoak, trenak... sortzeko erabiltzen dira.Diamantea edota esmeralda bezalako mineralak bitxiak egiteko erabiltzen ditugu.