lurra bizitza dagoen planeta

11
1- Bizitza lurrean Duela 5.000 miloi urte sortu zen eguzki-sistema. Lurra planetak hainbat ezaugarri zituen bertan, bizia egon zedin. Hauexek dira ezaugarriak: Lurretik eguzkira zegoen distantziari esker, tenperatura gozoak izateko behar dituen argia eta beroa hartzen ditu. Tenperatura horiek beharrezkoak dira bizitza egoteko. Ur likidoa egotea. Beharrezkoak diren elementu kimikoak egotea hala nola, hidrogenoa, oxigenoa, karbonoa eta nitrogenoa. 2- Zertan dira berdinak bizidunak? Bizidun guztiek hiru funtzio betetzen dituzte: nutrizioa, erlazioa eta ugalketa.

Upload: nora

Post on 28-Jun-2015

1.853 views

Category:

Education


3 download

TRANSCRIPT

Page 1: Lurra Bizitza Dagoen Planeta

1- Bizitza lurrean

Duela 5.000 miloi urte sortu zen eguzki-sistema. Lurra planetak hainbat ezaugarri zituen bertan, bizia egon zedin. Hauexek dira ezaugarriak:

Lurretik eguzkira zegoen distantziari esker, tenperatura gozoak izateko behar dituen argia eta beroa hartzen ditu. Tenperatura horiek beharrezkoak dira bizitza egoteko.

Ur likidoa egotea.

Beharrezkoak diren elementu kimikoak egotea hala nola, hidrogenoa, oxigenoa, karbonoa eta nitrogenoa.

2- Zertan dira berdinak bizidunak?

Bizidun guztiek hiru funtzio betetzen dituzte: nutrizioa, erlazioa eta ugalketa.

2.1- Konposizio unitate bat Bioelementuak bizidunetan daude. Hauek organismo guztiak eratzen dituen materia bizia osatzen dute. Bioelementu garrantzitsuenak hauek dira:

- karbonoa- hidrogenoa- oxigenoa- nitrogenoa

Page 2: Lurra Bizitza Dagoen Planeta

Molekula organiko garrantzitsuenak hauek dira:

- Azukreak: energia ematen digute.- Gantzak: erreserbako substantziak dira.- Proteinak: muskuluak, ilea etb. osatzen dituzte.- Azido nukleikoak: ADN esaterako.

Molekula ez organikoak:

Organismo guztiak urez eta gatz mineralez osatuta daude.

Gizakiontzat ura oso garrantzitsua da.

Karbonoa: funtsezko elementua bizidunetan:

Biomolekulak osatzerakoan beste elementu guztiak ( hidrogenoa, oxigenoa...) karbonoarekin elkartzen dira.

2.2- Zelula

Molekula organikoek eta ez organikoak elkartu egiten dira eta zelula sortzen dute.

Bizidun guztiak zelula batez edo gehiagoz eratuta daude. Zelulak oso txikiak direnez, mikroskopioa erabili behar dugu ikusi ahal izateko.

Zelula bizidunen funtsezko egitura unitatea da.Zelulak bizirik daude: elikatu, ugaldu eta

ingurunearekin erlazionatzen dira.

Page 3: Lurra Bizitza Dagoen Planeta

Zelula bakar batez eratuta dauden bizidunei zelulabakar deitzen zaie, adb. Bakterioak.

Zelula ugariz eratuta dauden bizidunei berriz zelulanitzak deitzen zaie.

Zelula baten egitura

Zelula batek organulu izeneko konpartimentuak ditu.

Organuluak zitoplasma izeneko likido baten barruan egoten dira. Zitoplasma hau berriz, zelula babesten duen lamina fin batek inguratzen du ( mintz zelularra). Zitoplasmaren barruan nukleoa dago. Nukleoak material genetikoa du eta bizi funtzioak kontrolatzen ditu.

Page 4: Lurra Bizitza Dagoen Planeta

Zelula motak:

Zelula guztiak ez dira berdinak:

- Prokariotoak: material genetikoa ez da nukleoan egoten, zitoplasman baizik. Adibidez, bakterioak.

- Eukariotoak: zelula hauetan nukleoa ondo bereizita dago, besteetan ez bezala. Adibidez animali eta landareetan.

Ehunak elkartu egiten dira organoak eratuz, adibidez, bihotza.Organoak elkartu egiten dira, horrela aparatuak sortuz, adibidez, zirkulazio aparatua.

3- Bizidunen funtzioak

3.1- Nutrizio funtzioa: Nutrizioaren bidez, mantentzeko substantziak eta energia hartzen dituzte. Substantzia hauek ingurunetik hartzen dituzte.Bi nutrizio mota bereizten dira:

Nutrizio autotrofoa: Landareek egiten dute, fotosintesi izeneko prozesu baten bidez. Beharrezkoak diren materia organikoak produzitzeko, sustraietatik ura eta gatz mineralak xurgatzen dituzte eta hostoetatik karbono dioxidoa hartzen dute.

Page 5: Lurra Bizitza Dagoen Planeta

Nutrizio heterotrofoa: Animaliek egiten dute nutrizio mota hau. Bizitzeko behar dituzten materia organikoak beste bizidun batzuetatik hartzen dituzte.Elikagai motaren arabera hainbat talde bereizten dira:

- Belarjaleak: landareak jaten dituzte, adibidez, ardia.

- Haragijaleak: beste animali batzuen haragia jaten dute, adibidez txoriak.

- Omniboroak: landareak eta animaliak jaten dituzte, adibidez, hartza.

Page 6: Lurra Bizitza Dagoen Planeta

- Saprofitoak: deskonposatzen ari diren animali gorpuak, landare hondakinak etb. jaten dituzte adibidez, perretxikoak.

3.2-Ugalketa funtzioa: Ugalketa bi eratakoa izan daiteke:

- sexugabeko ugalketa: indibiduo bakar baten zati batetik edo gehiagotik haren antzekoak sortzen dira.

- Sexuzko ugalketa: bi indibiduok hartzen dute parte. Ugal aparatuak zelula har bat eta zelula eme bat sortzen du. Hauek elkartzen direnean zigoto izeneko zelula sortzen da. Zigotoa banatu egiten da eta indibiduo berri bat sortzen da.

Ugalketa bibiparoa edo obiparoa izan daiteke:

- Bibiparoa: zigotoa amaren barnean geratzen denean.

Page 7: Lurra Bizitza Dagoen Planeta

- Obiparoa: arrautzak erruten dituztenean.

3.3-Erlazio funtzioa: Bizidunak jaio ondoren hazi eta ingurunearekin eta beste bizidunekin erlazionatzen da.Inguruneko informazioa jasotzeko sentimen organoak dituzte eta informazioa hau prozesatzeko eta erantzun bat emateko nerbio sistema dute.

Landareek ere erantzuten diete inguruneko estimuloei: argia hartzeko hostoak alde batera edo bestera jar dezakete, gauez itxi eta egunez ireki egiten dira etb.

4- Bi ingurune oso ezberdin: ura eta airea.

Gure planetan bizi diren bizidun gehienak lurrean edo uretan bizi dira. Bizidun hauengan tenperaturak eta dentsitateak eragin handia dute.

Tenperatura: Bizidun guztiek barneko tenperaturari eutsi beharra diote; tenperatura hori gehiegi jaisten edo igotzen bada, organismoa hil egin daiteke.

Gorputzeko tenperaturaren arabera, animaliak bi motatakoak izan daitezke:

Page 8: Lurra Bizitza Dagoen Planeta

Odol beroko animaliak: gorputzeko tenperatura erregulartzeko mekanismoak dituzte. Adibidez hegaztiak.

Odol hotzeko animaliak: ez dute gorputzeko tenperatura erregulartzen, beraz, gorputzeko tenperatura aldatu egiten da eta ingurunekoaren mende egoten da. Adibidez, arrainak.

4.1- Aniztasuna lurrean

Izaki bizdunek ura lortu eta atmosferatik oxigenoa hartu behar dute:

- Landareek: ura lortzeko sustraiak dituzte eta estomen bidez hartzen dute arnasa.

- Animaliek: ura ez galtzeko estalki babesleak dituzte eta estalki hauek ez dituztenak, ura dagoen tokian bizi behar dira. Arnasa hartzeko arnas aparatuak dituzte: intsektuek trakeetatik arnasten dute eta anfibio, narrasti, hegazti eta ugaztunek biriketatik.