lucio urtubia

2
“LUCIO URTUBIA” PELIKULAREN HITZALDIA: Ikusi dugun bideoan Aitor , Lucio pelikularen zuzendariak, bere pelikularen aurkezpen moduko bat egiten du, pelikula burutzeko emandako pausoak azaltzen ditu. Izan ere, benetan gertatutako istorioak kontatzen dituenez, benetako pertsonaia baten inguruko lana denez, honekin elkarlanean haritu omen ziren, besteak beste, jasotako zurrumurru horiek egiaztatzeko. Bertan dioenez, informazio iturri nagusia berarekin izandako elkarrizketa bera izan zen. Pertsonaiak bere esperientziak eta gertakizunak kontatzen omen zizkieten. Ondoren, nolabait informazioa aztertzen zuten, ordura arte zekitenarekin bat ote zetorren ikusteko, eta honela, informazioak kontrastatzearen bidez, fidagarritasuna bermatzeko. Horrez gain, beste informazio iturri bat ere aipatzen du, egunkarien edo prentsaren bidezkoa. Bertan dioenez, denbora luze batez jardun omen ziren Lucioren inguruko informazioa bilatzen garai haietako egunkari eta aldizkarietan, baina datu gehiegirik ez omen zuten lortu. Azkenik, Luciok anonimotasunean oinarritutako bizitza interesgarri horretan erabilitako dokumentazioaren bidez ere garrantzi handiko informazioa lortu zuten. Esan daiteke zorte dezente izan zutela, izan ere, fitxategi guzti horiek berez erreta egon beharko bailukete. Luciok berak, jarraitua izan zen une kritikoren batean, bere burua estutasunean sentitu ondoren, eskatu omen zion lagun bati dokumentu guztiak erretzeko, baina honek, inork ere ezer jakin gabe, guztiak gorde zituen. Aitorrek dioenez, dokumentalari izugarrizko bira eman omen zion informazio guzti hau aurkitzeak. Behin beharrezko informazio guztia lortuta, aukeraketa bat egitera behartuak sentitu ziren, izan ere, ordu eta erdiko pelikula baterako gehiegizko grabaketa eta informazio baitzegoen. Horretarako, garbi izan omen zuten hasieratik pertsonaia berezi honen alde onak eta ez hain onak erakutsi nahi zituztela, errealitatea islatzea zela helburu nagusia. Hala eta guztiz ere, Lucio narratzaile txarra zenez (adarretatik gehiegi joaten zelako), antzezlanen beharra ikusi zuten, ikuslearen atentzioa erakartzeko eta istorioa, berez hitzez kontatuta ulertzen ez bada, hobe ulertu ahal izateko.

Upload: aitor-bereziartua

Post on 23-Mar-2016

213 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

Lucioren pelikularen inguruko hitzaldiaren azterketa

TRANSCRIPT

Page 1: Lucio Urtubia

“LUCIO URTUBIA” PELIKULAREN HITZALDIA:

Ikusi dugun bideoan Aitor , Lucio pelikularen zuzendariak, bere pelikularen aurkezpen moduko bat egiten du, pelikula burutzeko emandako pausoak azaltzen ditu. Izan ere, benetan gertatutako istorioak kontatzen dituenez, benetako pertsonaia baten inguruko lana denez, honekin elkarlanean haritu omen ziren, besteak beste, jasotako zurrumurru horiek egiaztatzeko.

Bertan dioenez, informazio iturri nagusia berarekin izandako elkarrizketa bera izan zen. Pertsonaiak bere esperientziak eta gertakizunak kontatzen omen zizkieten. Ondoren, nolabait informazioa aztertzen zuten, ordura arte zekitenarekin bat ote zetorren ikusteko, eta honela, informazioak kontrastatzearen bidez, fidagarritasuna bermatzeko.

Horrez gain, beste informazio iturri bat ere aipatzen du, egunkarien edo prentsaren bidezkoa. Bertan dioenez, denbora luze batez jardun omen ziren Lucioren inguruko informazioa bilatzen garai haietako egunkari eta aldizkarietan, baina datu gehiegirik ez omen zuten lortu.

Azkenik, Luciok anonimotasunean oinarritutako bizitza interesgarri horretan erabilitako dokumentazioaren bidez ere garrantzi handiko informazioa lortu zuten. Esan daiteke zorte dezente izan zutela, izan ere, fitxategi guzti horiek berez erreta egon beharko bailukete. Luciok berak, jarraitua izan zen une kritikoren batean, bere burua estutasunean sentitu ondoren, eskatu omen zion lagun bati dokumentu guztiak erretzeko, baina honek, inork ere ezer jakin gabe, guztiak gorde zituen. Aitorrek dioenez, dokumentalari izugarrizko bira eman omen zion informazio guzti hau aurkitzeak.

Behin beharrezko informazio guztia lortuta, aukeraketa bat egitera behartuak sentitu ziren, izan ere, ordu eta erdiko pelikula baterako gehiegizko grabaketa eta informazio baitzegoen. Horretarako, garbi izan omen zuten hasieratik pertsonaia berezi honen alde onak eta ez hain onak erakutsi nahi zituztela, errealitatea islatzea zela helburu nagusia.

Hala eta guztiz ere, Lucio narratzaile txarra zenez (adarretatik gehiegi joaten zelako), antzezlanen beharra ikusi zuten, ikuslearen atentzioa erakartzeko eta istorioa, berez hitzez kontatuta ulertzen ez bada, hobe ulertu ahal izateko.

Hitzaldi honetatik atera daitekeen ondorio nagusia, proiektu bat aurrera ateratzeko garrantzitsua dela gaiaren inguruan behar bezala informatzea, behar bezala lan egin ahal izateko ezinbestekoa baita aurre prestakuntza bat. Beste alde batetik, informazio iturri ezberdinak erabiltzea garrantzitsua izan daitekeela ere ikus daiteke, alde batetik lortzea ezinezkoa dena, beste batetik lor baitaiteke.