lingo

12
Haur Hezkuntza Irantzu

Upload: midori

Post on 18-Mar-2016

92 views

Category:

Documents


1 download

DESCRIPTION

LINGO. OREINAREN. BORROKA. Haur Hezkuntza Irantzu Fernandez. Bazen behin Lingo izeneko orein eder bat. Lingo bakar- bakarrik bizi zen eta horregatik, egun gehienetan bere lagunekin egoten zen. - PowerPoint PPT Presentation

TRANSCRIPT

Page 1: LINGO

Haur Hezkuntza

Irantzu Fernandez

Page 2: LINGO

Bazen behin Lingo izeneko orein eder bat. Lingo bakar- bakarrik bizi zen eta horregatik, egun gehienetan bere lagunekin egoten zen.

Page 3: LINGO

Lagunek oso azkar somatzen zuten Lingo zetorrenean, saltoka eta kantuka joaten zelako batetik bestera.

Page 4: LINGO

Elkarrekin gauza asko egiten zituzten, baina, gehien gustatzen zitzaiena, ibaian bainua hartzea zen. Bertan urarekin jolasean orduak eta orduak ematen zituzten.

Page 5: LINGO

Lingok aspaldian zeukan buruan Mixa izeneko orein emea eta berarengana hurbiltzea erabaki zuen. Lagunek, orduan, zera esan zioten:

- Lingo, kontuz ibili. Bada beste orein bat Mixa gustuko duena.

Page 6: LINGO

Lingo oso burugogorra zen eta ez zitzaion ardura beste oreinak Mixa gustuko izatea.

Bera Mixaz maitemindua zegoen eta bere maitasuna lortzeko, edoizen gauza egiteko prest zegoen.

Page 7: LINGO

Handik gutxira, orein horrekin topatu eta zera esan zion:

-Mixa neurea da, beraz, alde egin ezazu hemendik.

Beste oreinari ez zitzaion asko gustatu Lingok esandakoa. Beraz, borroka egitea erabaki zuten, eta galtzen zuenak, handik alde egin beharko zuen.

Page 8: LINGO

Lingo atera zen irabazle. Segituan, Mixarengana joan eta ordura arte esan ez zion guzti- guztia esan zion. Mixak, antza zenez, Lingo oso gustuko zuen, baina, ez zuen inoiz ezer esateko aukerarik izan.

Page 9: LINGO

Handik aurrera, egun guztiak elkarrekin pasatu zituzten. Mendian gora joan eta bertan geratzea erabaki zuten, gainontzeko oreinetatik urrun.

Hilabete batzuk pasata, beraien umetxoa jaio zen.

Ttantt izena jarri zioten, gorputz osotik zehar ttantto zuri- zuriak zituelako.

Page 10: LINGO

Ttantt poz- pozik bizi zen mendian.

Apurka- apurka ibiltzen ikasi zuen, gurasoek lagunduta:

- Mantendu zaitez horrela Ttantt – esaten zion aitak.

- Ezin dut aitatxo, nekatu egiten naiz! – ohikutzen zion kumeak.

Behin eta berriz errepikatzen zuen, azkenean, ikasi zuen arte.

Page 11: LINGO

Orain, ibiltzen zekienez, gosea zeukan bakoitzean, amarengana jo eta titia bilatzen zuen, esnea edateko.

Ama, kumeak esnea edaten zuen bitartean, geldi- geldi geratzen zen, kumetxoa laztantzen zuelarik.

Page 12: LINGO

Hilabeteak pasatuz joan ziren eta horrezkero Ttantt ederki ibiltzen zen, baita korrika egin ere. Esnerik ez zuen edaten, amak erakutsi baitzion ehizatzen.

Handik aurrera, poz- pozik bizi izan ziren mendian hirurak elkarrekin. Eta hala bazan eta ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila Durangoko plazan!