liburutegiaren zerbitzuak

4
Azpeitiko Udal Liburutegiak honako ZERBITZUAK eskaintzen ditu Kontsulta eta ikasteko gelak: 20.000 dokumentu baina gehiago ditugu, eta bertan kontsultatu edo maileguan eraman daitezke: entziklopediak, atlasak, nobelak, gai desberdinetako liburuak... bai haur eta gazteentzako baita helduentzat ere. Baita ere 4 gela ditugu, bertan irakurri, ikasi edo lanak egiteko. Ikas gela berezitu bat daukagu, ikasteko bakarrik. Hemeroteka: *Egunkariak: Berria, Deia, Diario Vasco, Expansion, El Mundo, Gara, Hitza, Noticias de Gipuzkoa, El Pais (Azkeneko hilabetekoak gordetzen ditugu). *Aldizkariak: 83 aldizkari gai ezberdinetakoak jasotzen ditugu, besteak beste, Integral, Aizu, Argia, Azpeitian Zer, Cuadernos de Pedagogia, De libros, Euskal Herria, Gaztetxulo, Geo, Muy Interesante, PC, Pirineos, Uztarria, Xirika e.a.

Upload: azpeitiko-udal-liburutegia

Post on 24-Mar-2016

216 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

Liburutegiak eskeintzen dituen zerbitzuak

TRANSCRIPT

Page 1: Liburutegiaren zerbitzuak

Azpeitiko Udal Liburutegiak honako ZERBITZUAK eskaintzen ditu

Kontsulta eta ikasteko gelak: 20.000 dokumentu baina gehiago ditugu, eta bertan kontsultatu edo maileguan eraman daitezke: entziklopediak, atlasak, nobelak, gai desberdinetako liburuak... bai haur eta gazteentzako baita helduentzat ere.

Baita ere 4 gela ditugu, bertan irakurri, ikasi edo lanak egiteko. Ikas gela berezitu bat daukagu, ikasteko bakarrik.

Hemeroteka:

*Egunkariak: Berria, Deia, Diario Vasco, Expansion, El Mundo, Gara, Hitza, Noticias de Gipuzkoa, El Pais (Azkeneko hilabetekoak gordetzen ditugu).*Aldizkariak: 83 aldizkari gai ezberdinetakoak jasotzen ditugu, besteak beste, Integral, Aizu, Argia, Azpeitian Zer, Cuadernos de Pedagogia, De libros, Euskal Herria, Gaztetxulo, Geo, Muy Interesante, PC, Pirineos, Uztarria, Xirika e.a.

Ikus-entzunezkoak eta multimedia materiala:

Liburutegiak CD, DVD eta CD-Romak eta haurrentzako bideo bilduma ditu. Maileguan eraman daitezke etxera.

Informazio eta erreserba zerbitzua:

Zerbitzu honetan liburutegiko erabiltzaleei behar duten informazioa eskuratzen saitzen gara. Liburuen erreserbak egiteko aukera

Page 2: Liburutegiaren zerbitzuak

eskeintzen da.

Mailegua:

Liburutegiko txartela izan behar da zerbitzu hau erabiltzeko, eta horrela etxera eraman izango dira dokumentu ezberdinak, hau da: 3 liburu (15 egunetarako) eta 3 dokumentu multimedia ( 7 egunerako). Epe hauek luza daitezke, Liburutegira etorrita txartelarekin, telefonoz edo internetez

Liburutegi arteko mailegua:

Azpeitiko Udal Liburutegian ez dauden liburuak Erkidegoko beste Udal Liburutegietatik edo Koldo Mitxelenatik ekartzen ditugu.

Fotokopiadora zerbitzua:

Liburutegiko liburuen, aldizkarien edo egunkarien fotokopia bakarrik atera daitezke. Kopien prezioa A4 0,05€ eta A3 0,10 €

Herriko bilduma:

Herriari buruzko edozein dokumentuk osatzen du. Baita, herriko edozein idazlek edo autorek argiratutako edozein dokumentuk ere osatzen dute bilduma, euskarri ezberdinetan: monografiak, musika, bideoak, dvdak, aldizkako argitalpenak e.a.

Irakurzaletasuna suspertzeko edo bultzatzeko ekintzak:

Ipuin kontaketak (adin ezberdinetako haurrentzat), liburu aurkezpenak, Herriko Ikastetxetako ikasleen bisitaldiak, irakurketa gidak e.a

WIFI sarea:

Bazkideak bere PDA, ordenagailu portatilarekin e.a internetera

Page 3: Liburutegiaren zerbitzuak

konektatzeko aukera dute.

Ordenagailuak Internetera konektatzeko aukerarekinBazkideek bertako ordenagailuak erabiltzeko aukera dute. Office-eko programak erabili ditzakete eta Interneten nabigatu dezakete . Inprimatzeko aukera.Dokumentu eskaera(desideratak):

Liburutegian ez dauden dokumentuak eskuratzeko proposamenak jasotzen dira eta ahaleginak egingo dira horiek eskuratzeko.

NOLA EGIN BAZKIDE

Eskabide orria beteta entregatu behar da liburutegiko sarreran. Berehala bazkide txartela emango da. Txartel hau doanekoa eta momentuan erabili izango da. B

Eskabide orria  hemen klikatuta eskura dezakezu, edo bestela, liburutegian bertan eskatu.