lhko arautegia
DESCRIPTION
ikastolako arautegiaTRANSCRIPT
LEHEN HEZKUNTZAKO ARAUTEGIA
ARAUAKONDORIO LOGIKOAK
IKASGELA
Ingurukoak errespetuz tratatuko ditut:ez ditut irainduko
ez ditut joko...
Idatziz barkamena eskatuko dut
Gertaeraren inguruko hausnarketa idatziko dut eta talde aurrean ozenki irakurriko dut
Gelako materiala zainduko dut
Puskatutakoa konpondu edota ordainduko dut
Asistentzia falta idatziz justifikatua ekarriko dut
Gurasoak agendaren bidez jakinaren gainean jarriko ditugu
Gelan sartzerakoan puntualitatea mantenduko dut
Sintonia dagoen bitartean ezingo naiz gelan sartu
Galdutako denbora errekuperatuko dut
Gurasoak jakinaren gainean jarriko ditugu: 3. faltan: oharra agendan
4. faltan: deia etxera
5. faltan: taldetik bereizturik egongo naiz
Banan-banan hitz egingo dugu
Hitz egiteko eskua altxatuko dugu
Hitz egiteko txanda behin galduko dut
Gelan eserita egongo gara, eta altxa behar izanez gero irakasleari eskatuko diot baimena
Aulkirik gabe geratuko gara
Lan giroa mantenduko dugu
Lan gehigarriak egingo ditut ordu lektiboetatik kanpo denbora mugatu batez
Lekuz aldatuko naute
Taldetik bereizturik egongo naiz lasaitu arte
Etxerako lanak eta beharreko materiala ekarriko ditut
Jolastorduan egingo ditut
Gurasoak jakinaren gainean jarriko ditugu: 3. faltan: oharra agendan
4. faltan: deia etxera
5. faltan: arratsaldean ikastolara
Jolas-tresnak atarian erabiliko ditut
Jolas-tresnarik gabe geldituko naiz eta aste bete barru itzuliko didate
Komunera gelara sartu baino lehen eta jolastorduan joango gara. Larrialdietan bakarrik utziko da komunera joaten
Jolastordura edo klase tartera itxoingo dugu
Jolastokira atera baino lehen hamaiketakoaren paperak zakarrontzira botako ditut
Zabor bakoitza bere birziklatzeko edukiontzira botako dut, eta astero arduradunak hustuko du
Hamaiketakoan zilarrezko papera ez ekartzen saiatuko gara
Jolastokiko edo gelako eremu batean erratza pasatuko dugu
Arduradunaren lana egingo dugu
Komuna erabili ondoren kateari eman, iturria itxi eta argia itzaliko dut
Komuna garbituko dugu
PASABIDEA
Pasabideetan lasai ibiliko gara
Bide berdina era egokian errepikatuko dugu
Tonu egoki batez hitz egingo dugu
Arau-hauste horren inguruko hitzalditxo bat prestatu eta emango dut nire taldean
Pasabidea garbia mantenduko dut
Pasabide eremu batean erratza pasatuko dugu
Pasabide eremu bateko paperak jasoko ditugu
Indarkeria baztertuko dugu
Barkamena eskatuko dut
Egoera errepikatuz gero, gertaeraren inguruko hausnarketa idatziko dut eta talde aurrean ozenki irakurriko dut
Baloia eskuan eramango dugu
Egun bat baloirik gabe geratuko gara
Errepikatuz gero, aste betez baloirik gabe geratuko gara
JOLASTOKIA
Jolastorduan ezingo gara geletara sartu, itxita egongo dira
Irakasleak araua gogoraraziko digu
Errepikatzen bada, jolastu gabe egongo gara egun horretan
Jolasetan ez dugu inor baztertuko
Estearen lekuan jartzen saiatuko gara eta hurrengo egunean gurekin jolasteko esango diogu
Gertaeraren inguruko hausnarketa idatziko dugu (bakoitzak berea) eta talde aurrean ozenki irakurriko dugu
Aldez aurretik ezarritako eremuetan jolastuko dugu
Irakasleak araua gogoraraziko digu
Errepikatzen bada, jolastu gabe egongo gara egun horretan
Nire kideak errespetuz tratatuko ditut:Ez ditut irainduko
Ez ditu joko
Idatziz barkamena eskatuko diot
Gertaeran inguruko hausnarketa idatziko dut eta talde aurrean ozenki irakurriko dut
Ingurua errespetatuko dut
Inguruko zainketa lanak egingo ditut (garbiketa)
Puskatutakoa konpondu eta ordainduko dut
Zaintzaileak errespetuz tratatuko ditut
Idatziz barkamena eskatuko dut
Gertaeraren inguruko hausnarketa idatziko dut
Astelehen eta asteazkenetan 4, 5 eta 6. mailakoei dagokie zelaia eta futbolean jolastea. Astearte eta ostegunetan 1, 2 eta 3. mailakoei.
Debekatuta dago besteen egunetan zelaian sartzea.
Saskibaloira jolasten bada futbol zelaia txikituko da
Zelaiaren banaketa errespetatzen ez duenak hurrengo egunean ez du zelaia erabiliko.
Futbolaren eguna errespetatzen ez duenak hurrengo egunean ez du futbolean jolastuko.
Ostiraletan jolasetan aritu daiteke, kirolik ez.
Kirola egiteari utzi eta jolasean hasiko gara
Euria ari duenean ezin dira baloiak, pilotak... atera. Eta jolastorduan hasten bada baloiak jasoko dira.
Zelaia maila guztiek erabiliko dute.
Egun bat baloirik gabe.
Aterpean ezin da baloiarekin jolastu.
Baloia kenduko zaie.
Edozein irakaslek araua ez dela errespetatu jakinarazi dezake eta beraz ondorioa ezarri. Irakasle horri kasurik ez egitea errespetu falta izango da.