lh5 gelakoek egindako lana

9
EUSKAL HERRIKO FESTAK 5.B

Upload: ikasbide-ikastola

Post on 11-Mar-2016

221 views

Category:

Documents


7 download

DESCRIPTION

neguko jaiak

TRANSCRIPT

Page 1: LH5 gelakoek egindako lana

EUSKAL HERRIKO FESTAK

5.B

Page 2: LH5 gelakoek egindako lana

SANTO TOMAS

Abenduaren 21ean Donostian ospatzen den egun osoko feria. Donostiako hainbat lekutan elkartzen da jendea eta taloak, txistorra eta Euskal produktuak aurki ditzakegu. Jai honetan 200 postu baino gehiago egongo dira. Postuetan jai honetako produktuak erosi eta ikusi daitezke.Postuak: Konstituzio plaza, Gipuzkoa plaza, Trinitate plaza, Zuloaga plaza, San Juan kalea, Txurruka kalea, Elkano kalea eta Boulevard-ean egoten dira.

Page 3: LH5 gelakoek egindako lana

Egileak: Aitor, Nerea S, Markel eta Eider.

Page 4: LH5 gelakoek egindako lana

DANBORRADA

Kaixo guk danborrada azalduko dugu. Danborrada Urtarrilaren 20an ospatzen da eta, Donostiako festa ospetsuenetako bat da.

Ez dago zehazterik, historiagilearen zorroztasunez bederen, zein urtetan irten zen danborrada lehendabiziko aldiz Donostiako kaleetara. Batzuen iritzira, zerbitzuko neskek eta haien laguntzaileek- soldadu eta bere kasuko langileak-,1836.ean Donostia hiria urez ornitzen zuten hiru iturrietako baten aurrean beren txandaren zain zeundelarik, zeramatzaten burdinezko ontzietan jotako unean jarri behar omen da danborradaren historiaren hasiera.

Page 5: LH5 gelakoek egindako lana

Jaia Urtarrilaren 20ean ospatzen da, 00:00 orduetan, Gaztelubideko danborradak bandera altxatzen duenean, aintzinako Kontzejuan, gaur egun Konstituzio plazan dagoen Udal Liburutegiaren aurrean.

Egunean zehar ematen dira Urrezko Danborra eta Hiritar Merituari dagozkion Dominak.

Bukatzeko guk nola ospatzen dugun esplikatuko dizuegu:Bezperan afari berezi bat egiten da eta Konstituzio plazara joaten gara. Urtarrilaren 20ean umeek danborradan parte hartzen dute eta gauean beste danborradak ikusi.

Hau izan da danborradaren aurkezpena.

Egileak: Maddi Arru, Nerea G, Hodei eta Asier

Page 6: LH5 gelakoek egindako lana

KALDEREROAKKaldereroak Donostiako inauteriak baino lehenago dira.

Kalderoak edo pertzegileak jai honen ezaugarririk nagusiena pertzegileek beren mailuez pertzak jotzean sortzen den soinua dugu. Aurre aurrean hartza , euskal inauteriako mitologiako animaliarik ezagunena dihoa.

Taldearen amaieran gurdi ederrak ikusten dira . Donostiako iñauteri zaharretik datozkigun jaien artean maitatuenetako bat dugu kaldereroena.XIX .mendean ,eta agian lehenagotik ere ,ohikoa zen noizean behin Donostiara iristea Europako erdialdetik abiatuta Europanzehar ibiltzen ziren familia edo tribu batzuk.

Hiriko gertakizun handienetakoa izaten zen kaldereroen etorrera, besteak beste haien jazkerak kantak dantzak ohiturak oso bereziak eta ikusgarriak zirelako.Eskulangile trebeak zirenez, donostiako jendeak lan asko enkargatzen zizkien.

Kalderoen konpartsak ezin hobeto erakusten du nola eutsi dagokien tradizio bati festa hobetzeko diren berrikuntza guztiak onartzearekin batera. Horrela, dokumentuta dago 1925ean sartu ziren hartza eta heizitzailea. Baita ere orain dela urte batzuk larunbatean ospatzea erabaki zela. Hasieran auzo bakar bateko konpartsa zena, beste auzo , ikastetxe eta inguruko herrietara ere zabaldu da. Denek gozatu nahi baitute kaldereroen festak dakarren alaitasuna.

Egileak: Maddi Aran, Ander, Maria T eta Maria A.

Page 7: LH5 gelakoek egindako lana

TOLOSAKO INAUTERIAK

Inauteriak Euskal herri osoan ospatzen dira otsaila aldera.

TOLOSAKO INAUTERIAK:

Tolosako inauteriak Euskal Herriko toki gutxitan aurkitu dezakegu. Gainera Frankismo garaian aurrera egin zuten.

Lehenengo eguna “ostirala” da, eta gainera egunik lasaiena da.Goizean “ozenki”txisturali taldea ikus daiteke Tolosako kaleetatik eta arratsaldean ume txikientzat zezen txiki eta poniak ateratzen dituzte zezenplazan.

Larunbatean umeen eta helduen danborrada ateratzen da. Goizean buru-haundiak eta erraldoiak.

Igandean goizeko 08:00etan diana hasten da.10:30etan sokamuturra. Ondoren txaranga arratsaldean zezen plazan gauza gehiago egoten dira.

Astelehenean ume, gazte eta helduak ateratzen dira konpartsetan .gero sokamuturra eta arratsaldean zezenak ateratzen dira.

Asteartea azkeneko eguna da.Goizeko 06:00tan hasten da. 08:00etan zezenak ateratzen dira.10:30etan sokamuturra eta 11:30etan konpartsa eta karrozak.24:00etan “sardinaren hileta”ospatzen”da.

Inauterietako musika aberastua: Tolosako txistulari banda, Tolosako musika banda eta 20 txaranga.

Jantziak eta mozorroak:argi dago mozorrorik gabe inauteriak ez liratekeela ezer izango, ez luketela bizirik edukiko.

Geroago 1937.urtean debekatu egin zen inauteriak ospatzea 1943.urterarte inauteriak xumeki ospatzen hasi ziren berriro.

Page 8: LH5 gelakoek egindako lana

Egileak: Itxaso, Jon Ander, Iñigo eta Maddi D.

Page 9: LH5 gelakoek egindako lana

SAN JUAN SUA

Udara iritsi da, eta udararekin batera San Juan gaua ospatu da .Euskal herriko Herri gehienetan. Ekainaren 24 ean egunkari, telebista eta irrati guztiak San Juan gauari buruz minzio dira, zergatik ospatzen den ,zer egin ohi den, suaren majia...Baino,guk beste ikuspuntu bat emango dugu eta argi esango dugu San Juan gaua erlijio kristauak ezarritako eguna dela , hobe esanda inpostatukoa . Eliza katolikoa ainbat lurraldetan zabaltzen hasi zenean eman zen inpostaketa. Zer egiten zen baina San Juan gaua inposatu aurretik? San Juan gaua egunean iraupena mozten hasiko dela iragartzen digu, eta aldi berean hau dela urteko egunik luzeena eta argi ordu

gehien izango duena. Izan ere, ekainaren 21ean udaren irintsierarekin batera egunak mozten hasten dira. Ondoren abenduan egunak luzatzen hasiko dira berriro ere. Gaur egun baino sarriago zerura begira bizi ginela gogorararazten diguna. Urteko egunik lozeena eta gaurik laburrena da. Gauza da sutik saltazea. Euskaldunentzat festa oso garrantzitsua da.

Egileak: Jon, Martxel, Maitane eta Nera B.