lekeitioko udaletik 9-11.pdf · idatziak eta irudiak • gizarte zerbitzuak herritarren...

12
Informazio buletina 9 zk. AZAROA 2019 UDAL ETIK LEKEITIOKO LEKEITIO ZEURE ERARA egiteko! Argazkia: KIÑUKA 656702508 facebook.com/LekeitiokoUdala @Lekeitio_Udala youtube.com/LekeitiokoUdala www.lekeitio.eus U dal Gobernutik 2020ko aurre- kontuak prestatzen gabiltza. Aurten ere herritarrek parte hartu dezaten gustatuko litzaiguke eta horregatik, beste behin ere, zure iritzi eta ekarpenak egiteko aukera daukazu. Iritzi eta ekarpenok Udalari bi- daltzeko lehen epea, urriaren 1etik 15era bitartean zabaldu zen, horre- tarako herritarrei hainbat komuni- kazio kanal eskeiniz: etxeetara bidali zen eskuorria, udaleko www.lekeitio. eus web orrialdea, partehartzea@le- keitio.eus udal e-mail helbidea edota udal WhatsAppa. Udaletik aldizkari hau ere, Udal Go- bernuak zure eskura jartzen duen beste baliabide bat da zeinak par- tehartzea, informazioa eta gardenta- suna sustatzen duen. Udalarentzat herritarren ekarpe- nak oso garrantzitsuak dira, azaltzen dituzuen beharrizanei modu egokian erantzun ahal izateko. Herritarrok kalitatezko udal zerbitzuak nahi di- tuzue eta Udalaren betebeharra da halakoak eskaintzea. Herritarron iri- tzi eta ekarpenek, zerbitzuak diseina- tzeko, planifikatzeko eta eskaintzeko orduan informazio baliagarria ema- ten digute. Hori dela eta, bigarren aukera irekiko da, herritarrok berriz ere ekarpenak egiteko. Bete beharreko baldintza bakarrak, Lekeition errol- datuta egotea eta adin nagusikoa izatea dira. Beraz, oraindik zure iri- tziak edota ekarpenak bidali ez ba- dituzu, aukera izango duzu Udaleko edozein bulegotara hurbilduz, web orrialdera (www.lekeitio.eus), par- tehartzeko udal e-maila helbidera ([email protected]) edota whatsappera (688727095) idatziz. Bestalde aipatu, azaroaren 28an herritarrei zuzendutako batzar za- bala egongo dela 19:00etan Kultur Etxean 2020ko aurrekontuak azal- tzeko. Abenduaren 2an berriz, Oso- ko Bilkura egingo da aurrekontuak onartzeko. Hau onartu ondoren, bere osotasunean lekeitio.eus web orrialdean argitaratuko da. ZUK ERE ERABAKI 2020.urteko AURREKONTUETAN Udal Gobernuaren aurrekontuak 2020 Udal tasen eguneratzea eta udal langileen soldaten igoera Basoaldea kalearen berrurbanizazioa Antiguako Ama, Karmengo Ama eta Basotxo Garraitz irla Lekeitio lehen mundu biran Kresaletik I: Lekeitio, idatziak eta irudiak Gizarte zerbitzuak herritarren beharrizanei erantzunez Katuen koloniak 42. Euskal Zine Bilera [email protected] @

Upload: others

Post on 01-Oct-2020

6 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: LEKEITIOKO UDALETIK 9-11.pdf · idatziak eta irudiak • Gizarte zerbitzuak herritarren beharrizanei erantzunez • Katuen koloniak • 42. Euskal Zine Bilera @ udala@lekeitio.eus

Informazio buletina 9 zk. AZAROA 2019UDALETIK

LEKEITIOKO

LEKEITIO ZEURE ERARA egiteko!

Arga

zkia

: KIÑ

UKA

656702508

facebook.com/LekeitiokoUdala@Lekeitio_Udala youtube.com/LekeitiokoUdala

www.lekeitio.eus

Udal Gobernutik 2020ko aurre-kontuak prestatzen gabiltza. Aurten ere herritarrek parte

hartu dezaten gustatuko litzaiguke eta horregatik, beste behin ere, zure iritzi eta ekarpenak egiteko aukera daukazu.

Iritzi eta ekarpenok Udalari bi-daltzeko lehen epea, urriaren 1etik 15era bitartean zabaldu zen, horre-tarako herritarrei hainbat komuni-kazio kanal eskeiniz: etxeetara bidali zen eskuorria, udaleko www.lekeitio.eus web orrialdea, [email protected] udal e-mail helbidea edota udal WhatsAppa.

Udaletik aldizkari hau ere, Udal Go-bernuak zure eskura jartzen duen

beste baliabide bat da zeinak par-tehartzea, informazioa eta gardenta-suna sustatzen duen.

Udalarentzat herritarren ekarpe-nak oso garrantzitsuak dira, azaltzen dituzuen beharrizanei modu egokian erantzun ahal izateko. Herritarrok kalitatezko udal zerbitzuak nahi di-tuzue eta Udalaren betebeharra da halakoak eskaintzea. Herritarron iri-tzi eta ekarpenek, zerbitzuak diseina-tzeko, planifikatzeko eta eskaintzeko orduan informazio baliagarria ema-ten digute.

Hori dela eta, bigarren aukera irekiko da, herritarrok berriz ere ekarpenak egiteko. Bete beharreko baldintza bakarrak, Lekeition errol-

datuta egotea eta adin nagusikoa izatea dira. Beraz, oraindik zure iri-tziak edota ekarpenak bidali ez ba-dituzu, aukera izango duzu Udaleko edozein bulegotara hurbilduz, web orrialdera (www.lekeitio.eus), par-tehartzeko udal e-maila helbidera ([email protected]) edota whatsappera (688727095) idatziz.

Bestalde aipatu, azaroaren 28an herritarrei zuzendutako batzar za-bala egongo dela 19:00etan Kultur Etxean 2020ko aurrekontuak azal-tzeko. Abenduaren 2an berriz, Oso-ko Bilkura egingo da aurrekontuak onartzeko. Hau onartu ondoren, bere osotasunean lekeitio.eus web orrialdean argitaratuko da.

ZUK ERE ERABAKI 2020.urteko AURREKONTUETAN

•Udal Gobernuaren aurrekontuak 2020

•Udal tasen eguneratzea eta udal langileen soldaten igoera

•Basoaldea kalearen berrurbanizazioa

•Antiguako Ama, Karmengo Ama eta Basotxo

•Garraitz irla

•Lekeitio lehen mundu biran

•Kresaletik I: Lekeitio, idatziak eta irudiak

•Gizarte zerbitzuak herritarren beharrizanei erantzunez

•Katuen koloniak

•42. Euskal Zine Bilera

[email protected]@

Page 2: LEKEITIOKO UDALETIK 9-11.pdf · idatziak eta irudiak • Gizarte zerbitzuak herritarren beharrizanei erantzunez • Katuen koloniak • 42. Euskal Zine Bilera @ udala@lekeitio.eus

UDAL GOBERNUAREN PROPOSAMENAREN ILDO NAGUSIAK

2020. urterako Lekeitioko Udalak 8.559.151 euro izango ditu. 2019an, 8.437.448 izan dira.

2020. urteko aurrekontuak pro-posatzerakoan, irizpideak hurrengo hauek izan dira: • Arlo ezberdinek 2019ko aurrekon-tu bera bermatzea, are gehiago, arlo gehienetan partidak gehitzea. • Hauteskunde kanpainan hartuta-ko konpromisoak betetzea eta urtez urte konpromiso horiek betetzeko beharrezkoak diren ekintza/progra-ma/zerbitzuak aurrera eramatea.• Udal eraikinak baldintza egokietan egoteko inbertsioak egiten jarraitzea. • Herri lanen helburua, herria iris-garriagoa egitea da, arazoak sortzen dituzten guneei irtenbidea eman eta kaleen mantentze eta hobekuntza la-nak burutu.Aurrekontuetako partida batzuk gas-tu estrukturalarekin lotuta daude, hau da, Udalaren eta bere erakun-deen funtzionamenduarekin. Adibi-dez, aurrekontuen %40,9a pertsona-laren kostua da, %38,67a herriaren funtzionamendurako gastuak (kale eta udal eraikinen argiteria, ura, seguruak, garbitasuna, etab.) eta

%9,39a Udalak beste erakunde ba-tzuekin dituen konpromisoak (Lea-Artibai Amankomunazgoko kuota, Garapen Agentziakoa, Eskola Publi-kora zuzendutako ekarpena, UEMA-ri ekarpena, Musika Eskola, Musika Banda, etab.).

Laburbilduz, Udalak eskaintzen dituen zerbitzuak mantentzen eta hobetzen jarraitzeko aurrekontuak dira eta datorren urteari begira, zehazki Gizarte Zerbitzuak, hezkun-tza, berdintasuna eta euskara zer-bitzuak indartzea aurreikusten da.

Gizarte Zerbitzuei dagokienez, etxeetan suteak ez gertatzeko ke detektagailuak jartzeko onuradu-nen adina 86 urtetik 83 urtera jai-tsiko da. Berdintasun zerbitzuaren maiztasuna bikoiztea planteatzen da. Euskarari dagokionez, besteak beste, ikasle etorkinei zuzendutako errefortzuko euskara ikastaro or-duak ere bikoiztea proposatzen da eta AEK-rekin hitzarmena sinatuko da lokalak berrizteko. Hezkuntzari dagokionez, Haurreskola eta musi-ka eskolan inbertituko da eta Atea-ko eraikinean dagoen Helduen hez-kuntzarako gelak egokituko dira.

Bestalde, futbol zelaiko lehen fasea burutuko da eta San Inazio / Alda-miz-Etxebarria / Harbiatx kaleetako argiteria aldatu. Gainera, hurrengo hauek ere planteatzen dira:• Herri lanen arloan Kaleak irisga-rriagoa egiten jarraituko dugu, (zebra bideak, losak, argiteria, barandak, lorategiak, zuhaitzen inausketak eta fumigazioak, kalatxorien eta katuen kontrol kanpainak, lekittarrentzat uda sasoian aparkalekuak ziurtatze-ko sistema, etabar….• Herriaren garapenerako onuraga-rriak eta inpaktu ekonomikoa duten Kirol ekintzak bultzatzen jarraituko da (triatloia, Ondarru – Lekitto, es-tropadak, …). Udalak besteak beste, Mendi Martxa, Spinning maratoia an-tolatuko ditu. Isuntza arraun elkar-teari ACT ligan partehartzeko lagun-tza emango zaio.• Aurten ere, Ikusgarri Zine Aretoan egiten den zine eta beste ekintza kul-turalen programazioa mantentzeko laguntza jasoko du Zinemazale elkar-teak. Gainera, inbertsioak aurreikus-ten dira aretoan, besteak beste, argi-teria leed sistemara egokitzea. • Urtero bezala, Kaleka, Zinebilera, San Pedro eta San Antolin jaiak bul-tzatu eta sustatu egingo dira. San Pedro jaien aurrekontuak goraka-da izango du eta baita urtean zehar ekintzak antolatzeko Kultur elkarteek jasotzen dituzten dirulanguntzek ere. • Pertsonalaren soldatak igoko dira %2an.• Ikastolari, Herriko Eskola Publikoari eta Iturriotz Institutoari egiten zaiz-kien diru ekarpenak mantendu egin-go dira. Aek-k erabiltzen duen lokala egokitzeko pausoak emango dira eta musika eskolako obrak bukatu.• Kitto elkartearekin elkarlanean, he-rriko merkataritza bultzatzeko Plan Estrategikoa landuko da.• Turismoari begira, digitalizazioa bultzatzen jarraituko da.• Gizarte Larrialdietarako eta gizarte programetarako partidak mantendu egingo dira eta 18 - 35 urte bitarte-ko herriko gazteei zuzendutako etxe-bizitzen alokairurako diru-laguntzak baita.

656702508facebook.com/LekeitiokoUdala@Lekeitio_Udala youtube.com/LekeitiokoUdala

www.lekeitio.eus [email protected]@

2

Page 3: LEKEITIOKO UDALETIK 9-11.pdf · idatziak eta irudiak • Gizarte zerbitzuak herritarren beharrizanei erantzunez • Katuen koloniak • 42. Euskal Zine Bilera @ udala@lekeitio.eus

Para el año 2020, el Ayuntamiento cuenta con 8.559.151 euros. El presente año 2019 el Ayuntamiento ha contado con 8.437.448 euros.

A la hora de diseñar los presupuestos para el año 2020, se han tenido como criterios los siguientes puntos:

• Garantizar al menos la misma cantidad a las diferentes áreas municipales e incluso en la mayoría de ellas apli-car una subida.

• Cumplir los compromisos adquiridos durante la cam-paña de las elecciones municipales de mayo del 2019.

• Seguir invirtiendo en edificios e instalaciones munici-pales para garantizar su buen estado y funcionamien-to.

• Además, en el área de obras en la vía pública, el obje-tivo es seguir eliminando barreras arquitectónicas, dar solución a las zonas donde se producen distorsiones y mantener y mejorar las calles para que sean más ac-cesibles.

En líneas generales la propuesta de presupuesto para el año 2020 es mantener y mejorar los servicios que ofrece el Ayuntamiento. El año que viene se prevé reforzar las áreas de Políticas Sociales, Educación, Igualdad y Euska-ra. Por otra parte, se duplicará el servicio de igualdad del Ayuntamiento. También se plantea aumentar las clases de refuerzo de euskera para jóvenes migrantes en edad escolar y se firmará un convenio con AEK para renovar las instalaciones del euskaltegi y de la EPA (Educación para adultos). En materia de inversiones, la Haurreskola y finalizar las obras de la Musika Eskola serán prioritarias en el ámbito educativo. Igualmente, se plantea ejecutar la primera fase del campo de fútbol e invertir en ilumi-nación en la zona de San Ignacio / Aldamiz-Etxebarria / Harbiatx.

Además, entre otros, se propone:

• Seguiremos impulsando la accesibilidad en nuestro mu-nicipio. Obras de mantenimiento en distintas calles. Cam-paña de poda y fumigación de árboles. Campaña de con-trol de gaviotas y gatos. Puesta en marcha de un sistema que garantice plazas de aparcamiento a los/as lekittarras en época estival.

• Apostamos por eventos deportivos con retorno económi-co a los diferentes sectores del municipio (triatlón, Onda-rru – Lekitto, regatas, etc….). se organizarán el maratón de spinnig y la Mendi martxa. Apoyo a Isuntza para par-ticipar en la ACT.

• Se seguirán apoyando actividades culturales en Ikusgarri de la mano de Zinemazaleak.

• Subida salarial del 2% al personal municipal. • Se mantienen las partidas económicas destinadas a la

Ikastola, Escuela Pública e Iturriotz. Se dará pasos para proceder a la renovación de las instalaciones del euskalte-gi de AEK y finalizar las obras en la Musika Eskola.

• En colaboración con la Asociación de comerciantes Kitto, se elaborará el Plan Estratégico del Comercio.

• En cuanto al turismo, se seguirá apostando por la digita-lización.

• Se seguirá impulsando Zine Bilera, kaleka, fiestas de San Pedro y San Antolín, aumentando la partida destinada a fiestas de San Pedro. Igualmente se incrementarán las ayudas a las actividades organizadas desde los grupos culturales.

• Se mantendrán las partidas para ayudas de emergen-cia social, programas sociales, etc. y también las ayudas económicas para alquiler de casas a jóvenes del pueblo de entre 18 y 35 años.

La propuesta de los presupuestos 2020 estará disponi-ble en su totalidad en la secretaría del Ayuntamiento y en la página web del mismo para su consulta.

PRESUPUESTOS 2020 ¡PARTICIPA!

KONTZEPTUA % 2020

Pertsonal gastuak 40,90% 3.500.372,00 €

Gastu arruntak (argiteri publikoa, erregaiak, kale garbitasuna, kirol instalakuntzen garbitasuna, kanpo zerbitzuak, eraikinen mantenua…

38,67% 3.309.812,00 €

Interesak 0,08% 7.040,00 €

Transferentzia arruntak (Mankomunitatea, Garapen Agentzia, UEMA, Kirol eta Kultur taldeak, Eskola eta Ikastolari aportazioak).

9,39% 803.427,00 €

Inbertsio errealak 9,09% 778.500,00 €

Kredituen amortizazioa 1,87% 160.000,00 €

GUZTIRA 100% 8.559.151,00 €

KONTZEPTUA % 2020

Zuzeneko zergak (IAE, IBI, ibilgailuak…) 18,47% 1.580.788,00 €

Zeharkako zergak (obrak) 1,17% 100.000,00 €

Tasak eta bestelako zergak(ura, zaborrak, estolderia…) 17,48% 1.496.275,00 €

Transferentzia arruntak(Aldundiaren aportazioa) 61,24% 5.241.588,00 €

Ondare sarrerak (alokairuak) 0,88% 75.000,00 €

Kapital transferentziak (diru laguntzak)

0,76% 65.500,00 €

GUZTIRA 100% 8.559.151,00 €

INBERTSIOAK

Kirol Instalakuntzak - futbol zelaia I. Fasea 230.000,00 €

Musika Eskola III. Fasea eta azkena 190.000,00 €

Eskolak, haurreskola, iturriotz, etabar 100.000,00 €

Herriko argiteria aldatu 60.000,00 €

Mendieta Ontziola 30.000,00 €

Abaroa 30.000,00 €

Bizikleta karrila 25.000,00 €

Ikusgarri Aretoa 10.000,00 €

gastuak 2019

sarrerak 2019

656702508facebook.com/LekeitiokoUdala@Lekeitio_Udala youtube.com/LekeitiokoUdala

www.lekeitio.eus [email protected]@

3

Page 4: LEKEITIOKO UDALETIK 9-11.pdf · idatziak eta irudiak • Gizarte zerbitzuak herritarren beharrizanei erantzunez • Katuen koloniak • 42. Euskal Zine Bilera @ udala@lekeitio.eus

UDAL TRIBUTUEN EGUNERATZEA ETA UDAL LANGILEEN SOLDATEN IGOERA

2020ko ordenantza fiskalek, oi-narrizko zerbitzuak eskaintzen jarraitzeko beharrezkoak diren diru-sarrerak bermatzeko helbu-rua dute. Kontuan izan da baita, urtean zehar sortu daitezkeen beste egoera batzuen finantzake-tari aurre egin ahal izatea, besteak beste, udalerriaren egoera hobetu dezaketen proiektuak edota inber-tsioak egiteko. Herritarrei bideratu-tako zerbitzuak sendotu eta hauen bizi kalitatea hobetzeko pausoak emango dira.

Une honetan, Lekeitioko Udala-ren egoera ekonomikoa ona da. Baina beharrezkoa da hurrengo urteetan egon daitezkeen erronkei modu jasangarrian aurre egiteko prest egotea, eta Ordenantza Fis-kal hauen eguneratzeak horretan

laguntzen du. Herritarrek geroz eta zerbitzu publiko gehiago eta hobeak eskatzen dituzte eta honi erantzun egokia eman behar zaio. Udalerrian egun dugun ongizate maila mantentzeak erakunde pu-blikoen lankidetzaz gain, hiri-kon-tribuzioa ere eskatzen du.

Hori horrela, udal tasa eta zerga hauek KPI (Kontsumorako Prezioen Indizea) kontutan hartuta gaurko-tuko dira. KPI-aren igoera %1ekoa izan da eta hori hartuko da kon-tuan tributuak eguneratzekoan. Hauek 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko dira eta besteak beste, ondorengo hauetan ezarriko dira: Ondasun higiezinen gaineko zerga / Hiri ondasunak, hiri-lurren balio gehikuntzaren gaineko zerga, zaborren bilketa, estolderia, hile-

rria, merkatua eta hirigintzako bai-menak.

Bestalde, Euskadiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2018ko abenduaren 21eko 24/2018 Errege Lege dekretua, zeinak sektore pu-blikoaren esparruan ordainsarien arloko premiazko neurriak onesten dituen eta berton arautzen dira lan-gile publikoen 2019. urteko ordain-sarien igoerak. Berau jarraiki, udal langileen soldatak eguneratu egin dira. Hori horrela, Udalak uztailetik abendura bitarteko soldatak %0,25 igotzea onartu du, atzeraeraginez-ko izaerarekin ordainduz. 2019 hasieran ere %2,25an gehitu ziren langileen soldatak. Gainera, izan-dako eraginkortasunagatik, solda-taren %0,30ko produktibitate-saria ere emango da.

Lekeitioko Udalak urriaren 16an egindako bilkuran, udal tasa eta zergak %1ean eguneratzea erabaki zuen. Aldiz, kiroldegiko abonuak eta egun dauden hobari fiskalak mantendu egingo dira.

ACTUALIZACIÓN DE LAS TASAS MUNICIPALES Y SUBIDA DE LA RETRIBUCIÓN DE LOS/LAS TRABAJADORES/AS DEL AYUNTAMIENTOEn el pleno celebrado el 16 de octubre, se aprobó la actuali-zación de las tasas e impues-tos municipales en un 1%. Por el contrario, se mantendrán las tarifas del polideportivo y las bonificaciones fiscales exis-tentes.

Las ordenanzas fiscales de 2020 es-tán elaboradas con el objetivo de garantizar los ingresos necesarios que permitan seguir prestando con garantías los servicios básicos. Del mismo modo, se debe disponer de financiación para afrontar otro tipo de actuaciones que puedan surgir durante el año, como inversiones y proyectos que contribuyan a mejo-rar el municipio. Se avanzará para consolidar todos los servicios y me-jorar la calidad de vida de los/las habitantes de Lekeitio.

En este momento, la situación económica del Ayuntamiento de Lekeitio es buena. Pero es necesa-rio estar preparado para afrontar de manera sostenible los retos de los próximos años y las Ordenan-zas Fiscales contribuyen en ello. La ciudadanía demanda más y mejo-res servicios públicos y se debe dar respuestas a estas peticiones. Para poder mantener el nivel de bienes-tar, a parte de la colaboración entre las diferentes instituciones públicas, también es necesaria la contribu-ción ciudadana.

Por este motivo, las tasas e im-puestos municipales se actualiza-rán en base al IPC (Índice de Precios de Consumo). El IPC ha aumentado en un 1% y es eso, precisamente, lo que se tendrá en cuenta para la actualización de los tributos. Di-chas tasas se aplicarán a partir del

1 de enero de 2020 y se verá refle-jado entre otros, en los siguientes aspectos: Impuesto sobre bienes inmuebles, impuesto sobre el incre-mento del valor de los terrenos de naturaleza urbana, la recogida de basuras, alcantarillado, cemente-rio, mercado y los permisos de ur-banismo.

Por otra parte, también se han actualizado los sueldos de los/las trabajadores/as del Ayuntamiento en base al Real Decreto-ley 24/2018, de 21 de diciembre, por el que se aprueban medidas urgentes en ma-teria de retribuciones en el ámbito del sector público. Los sueldos entre julio y diciembre subirán un 0,25%, a pagar con carácter retroactivo. A esto se le suma la subida del 2,25% aplicada a principios del 2019. Ade-más, se le añadirá un 0,30% como prima por productividad.

656702508facebook.com/LekeitiokoUdala@Lekeitio_Udala youtube.com/LekeitiokoUdala

www.lekeitio.eus [email protected]@

4

Page 5: LEKEITIOKO UDALETIK 9-11.pdf · idatziak eta irudiak • Gizarte zerbitzuak herritarren beharrizanei erantzunez • Katuen koloniak • 42. Euskal Zine Bilera @ udala@lekeitio.eus

BASOALDEA KALEAREN BERRURBANIZAZIOA

Basoaldea kalearen inguruko urbanizazioa berrizteko pausuak hasiak dira. Azaroan adibidez, proiektua idazteko lanaren proposamena aurkezteko epea zabalik egon da. Proiektu honen barnean kalearen irisgarritasuna, ingurugiroarekiko konexioa eta urbanizazioa bera hobetzea jasoko da.

Basoaldea auzoak izen hori 1903an hartu zuen, aurretik Kolmenares deitzen baitzen. Gaur egun ikusten ditugun etxeak 1976 eta 1984 artean eraiki ziren. Urte asko igaro dira auzoa eraiki zenetik eta denbora luze honetan urbanizazioan behar berriak sortu dira.

Auzokideen eskariari erantzunez, hobekuntza hauek posible egingo dituen proiektua idatziko da lehen pauso bezala eta ondoren proiektuaren exekuzioa burutuko da.

ANTIGUAKO AMA, KARMENGO AMA ETA BASOTXO KALEETAN BERRIKUNTZA LANAK

Lekeitioko kaleetan berrikuntza lan nabarmenak egingo dira hainbat berrurbanizazioren bidez. Antiguako Ama, Karmengo Ama eta Basotxo kaleetan irisgarritasuna eta beste auzoekiko konexioa hobetzeko lanak egingo dira.

Lehenengo pausoa emanda dago jada. Proiektua idazteko arduraduna aukeratzeko lizitazioa ireki zen eta orain berrikuntza lan hauek nola burutuko diren zehaztuko da.

Urbanizazio hauek duela urte asko eraiki ziren eta auzoak berrizteko beharra dago. Auzokideek egindako eskariari erantzuna emanez, proiektuak garatzen joango dira hurrengo hilabeteetan. Auzokideekin harremana mantenduko da proiektuaren inguruko ekarpenak egin eta haien partehartzea bultzatzeko.

TRIN

ITAT

E

KA

LEA

BERGARA KALEA

JUAN BAUTISTA EGUSKITZA KALEA

15

17

4

2523

2119

1715

13

1618

2022

24

26

28

2321

19

16

27A

1

1A

21

11

057007

25.00

PASKUAL

ABAROA

ETO

RBIDEA

ANTIGUAKO

SANTA KATALIN

A ETOR

BIDEA

EUSE

BIO

MAR

IA

D

E

AZK

UE

K

ALEA

PIETATE KALEA

MARIA DIAZ DE HARO KALEA

BASOALDEA KALEA

BASOALDEA PLAZA

BASOALD

EA KALEA

24B

37

39

41C

1

3

2

1A

1B3

5

2

7

1

4

6

4

10 8

6

4

13579

1

2

3

4

68

5

2

25.00

ANTIGUAKO

AMA

KA

LEA

KARMENGO AMA KALEA

ANTIGUAKO AMA

KALEA

SANTA KATALIN

A ETOR

BIDEA

SANTA KATALIN

A ETOR

BIDEA

41C

41D

1

3

5

2

4

1

2

1B3

5

2

4

6

8

7

11

1315

17

19

13

4

BASOTXO KALEA

ANTIGUAKO AMAKALEA

76

30

28

26B

41B

41A

43A

43B

45A45B

47

1

2

6

8

10

M

A A

A

A

AA

A

A

A

A

A

A

A

A A

A

AA

A

A

A

A

A

A

AAA

A

A

A

AA

A

A

A

A

A

A

A

A

UARC8-9

656702508facebook.com/LekeitiokoUdala@Lekeitio_Udala youtube.com/LekeitiokoUdala

www.lekeitio.eus [email protected]@

5

Page 6: LEKEITIOKO UDALETIK 9-11.pdf · idatziak eta irudiak • Gizarte zerbitzuak herritarren beharrizanei erantzunez • Katuen koloniak • 42. Euskal Zine Bilera @ udala@lekeitio.eus

GIZARTE ZERBITZUAK HERRITARREN BEHARRIZANEI ERANTZUNEZBatzuetan badaude lekittarrak, printzipioz ospitalizazio-rik behar ez duten arren, Osakidetzako profesionalen balorazioaren arabera norbaiten zaintzapean egoteko beharra izan eta zaintza hori egiteko inor ez dutenak.

Egoera honi irteera emateko asmoz, 2019ko azaroa-ren 13an Uribarren Abaroa Egoitzako Zuzendaria, Lekei-tioko Anbulatorioko Zuzendaria eta Lekeitioko Udalaren artean akordioa zehaztu da.

Hori horrela, herritarrak Uribarren Abaroa egoitzara bideratuko dira:

1. Udalak eskatutako kasuetan eta zehaztutako per-tsonei zuzenduta denean: Lekeitioko Udaleko talde profesionala izango da txosten teknikoaren bidez deri-bagarriak diren egoerak/kasuak zehaztuko dituena. Ba-liabidea larrialdi edo premiazko egoeran dauden pertso-nei zuzenduko zaie: baliabidean sartzea ezinbestekoa denean pertsonak bere beharrizanak ez dituelako egoki asetzen, ez etxebizitza inguruan ezta familia inguruan eta ezta beste ostatu aukeretan ere.

2. Lekeitioko anbulatorioan dauden Osakidetzako me-dikuek eskatutako kasuetan eta zehaztutako pertsonei zuzenduta denean. Osakidetzako medikuek, Lekeitioko anbulatoriora etortzen zaizkien pazienteak ospitalizazio-rik behar ez duenean, baina bere momentuko osasun egoeran norbaiten zaintzapean egoteko beharra izan eta horretarako inor ez duenean.

Hitzarmen honetan arautzen den zerbitzua, beti ere larrialdi edo premiazko egoeran dagoen pertsonari bi-deratuko zaio eta berau beste baliabide egokiago batera bideratu ezin denean eskeini, beraz egoitzan hitzarmen honetan oinarritutako baliabidearen araberako ingre-soa aldi baterako izango da.

ISUNTZAKO ALDAGELAK BERRIZTENIsuntza arraun elkarteak Txatxo Kaian dituen bulego eta aldagelen eraikinean berrikuntza lanak egingo dira hu-rrengo hilabeteetan. Instalakuntza hauetan bulegoak, gimnasioa, fosoa, aldagelak, komunak, biltegiak eta abar aurkitzen dira 1.040 m2 dituen espazioa osatuz.

Urte honetan Isuntzako arraunlarien kopuruak zeha-ro egin du gora. Kategoria guztiak batuz 167 arraunlari dituzte, 82 neska eta 85 mutila. Erabiltzaile guzti hauen-tzako zerbitzurik onena eskaintzeko, hainbat berrikun-tza lan egingo dira eraikinean. Komunak berrizteaz gain, aldaketa nabarmenena emakumeen aldagelan egingo da, espazioa birbanatu eta gune handiagoa sortuz. Hori horrela, aldagelak eta komunak bat egingo dute 34,12 m2 espazioan. Era berean, aldagela berri hauetako al-tzariak ere egokitu egingo dira erabiltzaileen erosota-sunerako.

Lan hauek guztira bi hilabeteko iraupena izatea au-rreikusten da eta 106.584,48 euroko aurrekontua izan-go dute.

Lekeitioko Udalak eta Isuntza arraun elkarteak elkarlanerako hitzarmena si-natuko dute 2019-2020 denboraldira-ko. Arraun elkarteak Lekeitiori egiten dion ekarpena kontutan hartuta, Udalak 20.000 euroko diru-laguntza emango dio, ACT mailan parte hartzeko beharrezkoak diren prestakuntzak burutzeko.

Honen bidez, arraunaren formazioa eta zaletasuna bultzatu eta lagundu nahi ditu Udalak. Aurten ere, Isuntzako mutilak go-rengo mailan egongo dira eta elkarteko neska arraunlarien emaitza onekin ba-tera, aukera paregabea eskaintzen dute Lekeitioren izena ACT Ligan eta ETE ligan, Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo zabaltzeko.

656702508facebook.com/LekeitiokoUdala@Lekeitio_Udala youtube.com/LekeitiokoUdala

www.lekeitio.eus [email protected]@

6

Page 7: LEKEITIOKO UDALETIK 9-11.pdf · idatziak eta irudiak • Gizarte zerbitzuak herritarren beharrizanei erantzunez • Katuen koloniak • 42. Euskal Zine Bilera @ udala@lekeitio.eus

Kresaletik liburu-bilduma herriko ondarea ezagutarazteko asmoarekin sortu da. Azaroaren 1ean aurkeztu zen lehen zenbakia, “Lekeitio, idatziak eta irudiak: 1325-1884” izena-rekin. Aitor Iturbe Gabikagojeaskoak idatzitako liburu ho-netan agiri, armarri, zigilu, eskutitz, artikulu, plano, mapa nautiko, grabatu, margolan eta arte-adierazpide ugari erakutsi eta aztertzen ditu. Lekeitioren inguruan adituek idatzitakoak irakurri eta artista ospetsuek egindako lanak ikusi ahal dira: Pedro Teixeira, Pedro Bernardo Villareal de Berriz, J.R. Iturriza, Wilhem von Humboldt, J.B. Belaunza-ran, Pedro Perez Castro, Victor Munibe, Antonio Cavanilles, Juan E. Delmás, Carlos Haes, Antonio Pirala, etab. Lekeitioz idatzi edo margotu dutena bildu eta aztertzen ditu Kresale-tik bildumaren lehen zenbakiak: 1325eko hiri-gutunarekin hasi eta Santa Maria elizari 1884an egin zitzaion obrarekin amaituz. Laster, ildo beretik joango diren ale gehiago izan-go ditugu esku artean.

256 orrialdeko liburu hau Lekeitioko Udalaren babesare-kin argitaratu da eta herriko liburu dendetan aurkituko du-zue salgai 25 euroren truke. Ez galdu aukera eta eskuratu zure liburua!

KRESA

LETIK

bild

um

a

KRESALetikLEKEITIO

1325-1884

Aitor Iturbe Gabikagojeaskoa

idatziak eta irudiak

itsasaldean

lehor ertzean

urdin eta berde artean

KRES

ALE

TIK

bild

um

a

KRESALetik

LEKEITIO 1325-1884

Aitor Iturbe Gabikagojeaskoa

idatziak eta irudiak

itsasaldean

lehor ertzean

urdin eta berde artean

UDALETIK ALBISTEGIABueltan da Udaletik albistegia. Lekeitioko Udalak dituen ohiko informazio kanalei (sare sozialak) be-rriz ere astero emitituko den informatiboa gehitu zaio.

Eguenero, 20:00etan, gure herriaren inguruko berriak laburbiltzen duen bideoa argitaratuko da udaleko facebook, twitter eta youtube orrialdee-tan. Albisteak, kultur ekintzak, kirol jarduerak, proiektuak eta abar batuko ditu buletin honek, he-rritarrak ahalik eta informatuen mantentzeko.

Gogora dezagun, albistegia 2017ko maiatzean hasi zela “Lekitto Barri” izenarekin eta urte bereko urrian “Udaletik” izenarekin jarraitu. Ordutik, saio bakoitzeko batez beste 1.650 ikus-entzule izan ditu. Ez ahaztu beraz, herrian gertatzen denaz informa-tuta egon nahi baduzue, eguenero 20:00etan hi-tzordu berezia duzue Udaletik albistegiarekin.

GAZTEGUNE ZERBITZUA MARTXANJakina da negua heltzean, tenperaturak jaitsi eta eu-ria egiten duen egun asko izaten ditugula. Ume eta gazteek haien solasaldiaz gozatzeko gune bat behar dute beraz, lagunekin egon eta gauza berriak ikaste-ko. Eta hori da, hain zuzen, Gaztegune zerbitzuaren helburua.

Gaztegune zerbitzua berriz martxan jarriko da aza-roaren 23tik aurrera Eliz Atea kaleko eraikinean. Astebururo, 6 eta 16 urte bitarteko ume eta gazteei bideratutako aisialdi zerbitzua egongo da, adin tar-te bakoitzari bideratuko espazioetan antolatuta. Hau da, 6-8 urte, 9-11 urte eta 12-16 urte bitarteko erabil-tzaileentzako espazioak egongo dira zapatu eta do-meka arratsaldeetan.

Gainera programazio berria jarriko da martxan, irteera eta ekintza bereziekin. Gogoratu beraz, aste-bururo ume eta gazteek haien solasaldiaz gozatzeko aukera izango dutela gaztegunean.

KRESALETIK I: LEKEITIO, IDATZIAK ETA IRUDIAK

656702508facebook.com/LekeitiokoUdala@Lekeitio_Udala youtube.com/LekeitiokoUdala

www.lekeitio.eus [email protected]@

7

Page 8: LEKEITIOKO UDALETIK 9-11.pdf · idatziak eta irudiak • Gizarte zerbitzuak herritarren beharrizanei erantzunez • Katuen koloniak • 42. Euskal Zine Bilera @ udala@lekeitio.eus

KULTURA ARLOAUrte honetan, adin eta gustu guztientzako kultur ekintzak izan ditugu eta 2020ra begira, Udal gobernuak, herrian ohitura diren ekimenak mantendu eta jada galduta dau-denak berreskuratzeko ekintzak egin nahi ditu. Eta noski, ideia eta proposamen berriak aurkezteko ateak zabalik izango ditu. Era berean, garrantzitsua izango da ekintza hauetan aniztasuna bultzatzea eta herritarrek gogoko di-tuzten jarduerak eskaintzea.

Aurten ere, zinemazaleekin egindako hitzarmenari es-ker, hainbat ikuskizun izan ditugu Ikusgarri aretoan, ho-rien artean, musika kontzertuak, antzerkiak edota umeen-tzako ekintza bereziak, eta datorren urtean ere antzera egiten jarraituko da.

Gainera, udalak kultur mailan dituen bi proiektu han-dienak indartzen jarraituko dira. Euskal Zine Bilerak bere 42. edizioa ospatuko du azaroaren 23tik 30era bitartean, euskaraz egindako zinemaren erreferente bilakatzeko asmotan. Kalekak berriz, 2020an 31 urte beteko ditu kale arteak Lekeitiora ekartzen.

Bestalde, 2018tik egiten ari den bezala, hurrengo urtean ere ABAO eta Arriaga antzokiarekin elkarlanean jarraituko da, lekittarrentzako opera eta ikuskizunak prezio berezian eskainiz eta bertara joateko autobusa antolatuz.

Ezin dugu ahaztu aurten erraldoien artean protagonista izan diren Antero eta Juana Parla eta noski, buruhandi be-rria, haurrak eta nagusiak urez bustitzen dituen antzarra. Hurrengo urtean zehar ere ikusiko ditugu, adina edozein izanik ere, lekittarrek hain gogoko dituzten kalejiretan.

Aipatu baita, herrian ditugun kultur taldeek ere haien ekintzak egingo dituztela urtean zehar, eskaintza zabala aurkeztuz. Eta amaitzeko, gogoratu herritarrok Jai batzor-dean parte hartzeko aukera zabalik daukazuela.

GABONETAKO EGITARAUA

ARNASA GARAEuskal Herrian, biztanleriaren %80 edo gehia-gok euskararen ezagutza duten herriak daude. Hauek “arnasgune” bezala ezagutzen dira. Le-keitiok, belaunaldiz belaunaldi transmititzen du gure hizkuntza, gurasoetatik seme-alabetara, modu naturalean. Eguneroko hizkuntza eta ohi-ko egoeretan erabiltzen dena euskara da, arlo pribatu zein publikoan. Halako errealitate so-ziolinguistikoak, gure herria “arnasgune” izatea posible egiten du.

Ildo honetatik, Udalerri Euskaldunen Manko-munitateak (UEMA-k) arnasguneak indartu nahi ditu Arnasa Gara izeneko proiektuarekin, ar-nasguneetako errealitatea ezagutzera ematea duelarik helburu. Ekimenaren aurkezpen ekital-diak herriz herri egingo dira urrian eta azaroan. Lekeition adibidez, Euskal Zine Bileraren bar-nean, azaroaren 24an “Kartzela” izeneko serie digitala aurkeztuko da, lehenengo bi kapituluak proiektatuz. Serie hau, arnasguneetan egindako parte-hartze prozesuan ateratako ondorioetatik sortutako gidoian oinarritzen da. Beraz, gogo-ratu azaroan arnasguneak ezagutu eta hauen inguruko seriea doan ikusteko aukera izango duzuela Ikusgarri zine aretoan.

ABENDUAK 20 barikua 20:00: MUSIKAIAREN VI. GABON KONTZERTUA Andra Mari elizan Iluntzean: GABONETAKO ARGIAK PIZTEA

ABENDUAK 21 zapatua Goizean: SANTO TOMAS AZOKA Plazan 18:00: ESKUZ BINAKAKO LMP TXAPELKETA Santi Brouard frontoian

20:30: KANTU BAT GARA Kalerik kale

ABENDUAK 22 domeka 12:30-15:00: X. AMUMAREN KARAKOLAK Eskolapeko limoneroetan

ABENDUAK 23 astelehena 18:00: OLENTZERO EGUNA Plazan

ABENDUAK 24 martitzena 12:30: TRAKATAN-TRAKATAN ETA ITXAROPENA TXISTULARI TALDEAREN KALEJIRAK

ABENDUAK 27 barikua 17:00: HONOLULU- KANTU KOLORE TALDEA Ikusgarri zine aretoan

ABENDUAK 28 zapatua Iluntzean: ARATUSTE ALAIREN GABON KANTAK Abaroa Uribarren egoitzan eta ondoren kalerik kale 20:00 MUSIKA BANDAREN GABON KONTZERTUA Andra Mari elizan

ABENDUAK 31 martitzena 11:00 - 13:30: Herri lasterketa SAN SILBESTREA 12:00: GABON ZAHARREKO KALEJIRAK

URTARRILAK 5 domeka 18:00: ERREGEEN KABALGATA

URTARRILAK 6 astelehena 12:00: BONBILONEKO ERREGEAK Dendari kaletik hasita

656702508facebook.com/LekeitiokoUdala@Lekeitio_Udala youtube.com/LekeitiokoUdala

www.lekeitio.eus [email protected]@

8

Page 9: LEKEITIOKO UDALETIK 9-11.pdf · idatziak eta irudiak • Gizarte zerbitzuak herritarren beharrizanei erantzunez • Katuen koloniak • 42. Euskal Zine Bilera @ udala@lekeitio.eus

CUEVA DE ARMINTXELa cueva de Armintxe, contiene un importante conjun-to de grabados parietales del Paleolítico Superior des-cubierto en 2016. La cueva se ubica en su mayor parte bajo el casco urbano, por lo que está sometida a impor-tantes presiones antrópicas, es por ello que se deben tomar medidas para proteger tanto la cueva como los elementos que se encuentran en su interior.

En este sentido, se pretenden ejecutar las obras que tienen como objetivo la disminución del caudal de agua que entra actualmente en la cueva y facilitar su salida, de forma que el agua nunca llegue a los grabados. Los trabajos se ejecutarán en tres fases; la última de ellas el próximo verano debido a que es necesario realizarla en época seca.

La Agencia Vasca del Agua, la Diputación Foral de Biz-kaia y el Ayuntamiento de Lekeitio tomarán parte en el proyecto para la ejecución de las actuaciones para la protección del santuario rupestre de la cueva de Ar-mintxe.

LEKEITIO LEHEN MUNDU BIRANXVI. mendearen hasieran, gure kostaldeko ontzigintzako industriak garrantzi handia hartu zuen eta itsasoz egiten ziren espedizio gehienetan parte hartzen zuten ontzi eta marinelak bertokoak ziren. Beste batzuen artean, Ma-gallanes-Elkano espedizioan izan zuten parte-hartzea, lurraren inguruko lehen itzulia burutu zuena hain zuzen.

Munduaren inguruko bidaia honetan parte hartu zuen espedizioko ontzi-buruzagia, Trinidad izenekoa, Lekeitio-koa zen eta bertan itsasoratu zen Fernando de Magalla-nes portugaldarra.

Victoria ontziarekin batera, espezien jatorriko Moluka uharteetara iritsi zen ontzi bakarra izan zen Trinidad. Lekeitiokoak ziren, baita ere, espedizioarekin harreman estua izan zuten bi pertsona: Nicolas de Artieta, Trinidad ontziko jabea eta espedizioa hornitzeko arduradunetako bat eta Domingo de Barrutia marinela, Sevillan, Maga-llanesekin batera, Trinidad ontzian ontziratu zen euskal-dun bakarra.

GARRAITZ IRLALekeitioko Garraitz irlak “Parke Arkeologiko” izendapena lortu zuen duela hilabete ba-tzuk, azken urteetan Lekeitioko Udala eta Le-keitioko Atabaka Elkartea, Aranzadi zientzia elkartearen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, pausoak ematen ibili ostean. Garraitz irla balioan jartzeko helburuarekin lortutako izendapen hau jaso ondoren, orain uhartearen inguruko txosten botanikoa.

Bertan aurkitzen den landaredia “Batasu-naren Intereseko Habitata” bezala izenda-tuta dago. Horretaz gain, gure ondarearekin lotutako beste hainbat alderdi aurkitzen dira bertan eta, “Parke Arkeologiko” ikurra izatean, hauek hobeto kontserbatzeko espazioa sor-tzen da, iraganeko aspektuak ikertzekoa eta gizarteari komunikatzekoa.

656702508facebook.com/LekeitiokoUdala@Lekeitio_Udala youtube.com/LekeitiokoUdala

www.lekeitio.eus [email protected]@

9

Page 10: LEKEITIOKO UDALETIK 9-11.pdf · idatziak eta irudiak • Gizarte zerbitzuak herritarren beharrizanei erantzunez • Katuen koloniak • 42. Euskal Zine Bilera @ udala@lekeitio.eus

MUSIKA ESKOLAMusika eskolaren zerbitzua hobetzeko asmoz, berrikun-tza lanak egin dira gaztegunearekin batera partekatzen duten eraikinean. Eliz Atea kalean kokatutako eraikun-tzan dauden bi zerbitzuak bateragarriak egiteko, espa-zioaren egokitze lan nabarmenak egin dira azken hilabe-teetan.

Musika eskolaren beharrak 289/1992 dekretuan zehaz-ten dira eta horren arabera bere zerbitzua emateko, eraikinak egituratze zehatza izan behar du. Hori horrela, araudi hori jarraituz moldaketa batzuk egin dira azken hilabeteetan. Eta moldaketa horiek posible egin dute Gaztegune zerbitzuarekin bateragarria izatea, hau da, Gaztegune zerbitzua 3 gunetan banatuko da, adin tarte desberdinei zuzenduta.

Eraikinaren beheko solairuan, entsegu gela dago eta berau asteburuetan 6-8 urte bitarteko umeentzako gu-nea izango da. Erdiko solairuan, musika eskolak dituen premiak kontuan hartuta, 20m2-ko bi gela eraiki dira eta beste hiru 15m2-koak, horietaz gain irakasleen gela bat ere egin da 20m2-koa. Era berean, solairu honetan sortu diren gela guztiak isolamendu akustikoa dute. Horretaz gain, komun egokituak ere jarri dira. Gogora dezagun, solairu honetan aurkitzen zen patioa estali eta ikasgela bihurtu zela aurreko urtean egindako lanetan. Azkenik, goiko solairua momentuz dagoen bezala geratzen da, bi zerbitzuentzako erabilgarria den gune zabal bat eskain-tzen baitu.

KE DETEKTAGAILUAKPertsona nagusien segurtasuna eta bizi kalitatea hobetze aldera, etxeetan suteak ez gertatzeko ke detektagailuak jartzeko onuradunen adina 86 urtetik 83 urtera jaitsiko da datorren urtean. Egitasmo hau azken urteetakoaren jarraipena da, baina orain arte 86 urte eta hortik gorakoei zuzenduta egon da.

Zerbitzua doakoa da herritarrentzat eta Udalak hartuko du bere gain kostu osoa, beraz, onuradunek ez dute ezer ordaindu beharrik izango. Era berean, egitasmo honek bigarren helburu bat ere badauka: etxeko ebakuazio pla-nak egitea. Nagusiek, mugikortasun-arazoak dituztenez, ebakuazio azkar bat egin ahal izateko, garrantzitsua da erreakzio-denborak murriztea. Egitasmo honi esker baita, erabiltzaileek behar dituzten beste zerbitzu sozial batzuk ere detektatzen dira.

KATUEN KOLONIAKGaur egun, herrietan dauden kaleko katuen koloniak ge-roz eta handiagoak dira. Baldintza desegokietan aurki-tzen dira eta hauei ematen zaien janariak kaleetan zehar sakabanatuta amaitzen du, are gehiago, katuentzako osa-suntsua ez den janaria ematen zaie askotan.

Egoera hau hobetzeko asmoz, hurrengo hilabeteetan kaleko katuen koloniak egoki kudeatzeko kanpaina bat hedatuko da. Animalia hauen kontrola eta esterilizazio plangintzarekin batera, koloniak kokatuta dau-den guneak arautuko dira. Ho-rretarako, gune bakoitzean arduradun bat jarriko da, katuei ematen zaien janaria haientzat osasuntsua dela ziurtatuz. Ondorioz, kolo-niak gune jakin batzuetan kontrolatuko dira eta ez he-rri osoan zehar banatuta. Guzti honekin, herritar eta katu kolonien arteko bizi-kidetza hobetzea espero da.

ZABORRA ITSASOANItsasora botatzen den zabor kopurua %15,88 jaitsi da uda honetan. Zabor kopuru hau gutxitzeko kanpaina bideratu zen uda denboraldira begira eta helburua %5 jaistea. Beraz, lortutako emaitza espero baino hobea izan da.

Albistea ona den arren, oraindik ere gure inguru-ko itsasoetan aurkitzen den zabor kopuruak handia izaten jarraitzen du. Gogora dezagun iazko urtean 8.131 kg zabor batu zirela gure kostaldean. Hori dela eta, garrantzitsua da uretara zaborrik ez botatzea eta hondartzetan dauden zaborrontziak erabiltzea. Itsa-sora botatzen diren hondakinek ingurugiroari eragi-ten diote zuzenean eta, ondorioz, guri. Hori dela eta, etorkizunean gure hondartza, itsaso eta kostaldeaz gozatzen jarraitzeko, beharrezkoa da zabor kopurua gutxitzen joatea.

200

urteaños

50 urteaños

ZURE ZABORRA ITSASOANTu basura en la mar

5 urteaños

400

urte

años

900 urteaños

1000 urte

años

4000

urteaños

40 urteaños

450 urte

años

50 urteaños

SUPERMERKATUA30

urteaños 150

urteaños

656702508facebook.com/LekeitiokoUdala@Lekeitio_Udala youtube.com/LekeitiokoUdala

www.lekeitio.eus [email protected]@

10

Page 11: LEKEITIOKO UDALETIK 9-11.pdf · idatziak eta irudiak • Gizarte zerbitzuak herritarren beharrizanei erantzunez • Katuen koloniak • 42. Euskal Zine Bilera @ udala@lekeitio.eus

Egun gutxi batzuk besterik ez dira geratzen azaroaren 23tik 30era bi-tartean ospatuko dugun Euskal Zine Bileraren 42. ediziorako. Aurten ere euskara eta zinemak bat egingo dute Lekeition, euskal ikus-entzu-nezkoaren iragana, orainaldia eta etorkizuna landuko diren jaialdiare-kin alegia. Edizio berri honetan, iaz-ko proiektua sendotzeko pausoak

emango dira, euskal zinemaren sek-toreko profesional eta zaleak biltze-ko gunea sortuz.

Euskaraz ekoiztutako lanentzako erakusleihoa den zine bilerak, guz-tira, profesional zein amateurren 20 lan proiektatuko ditu lau egune-tan. Eta sariei dagokienez, ikusleek ere haien botoen bidez Ikuslearen sari berezia-ren irabazlea erabakiko

dute. Beste sariak Zuzendaritza, Gi-doi eta Film onenarenak izango dira.

Jaialdiak hainbat atal izango ditu, besteak beste lehiaketa, solasaldiak, arlo pedagogikoa edota iraganeko irudiak berreskuratzen dituen Atzo 8 atala. Azken honetan, Benito Ansola eta Jose Luis de la Torrek 70 eta 80. hamarkadetan egindako filmak ikus-teko aukera egongo da eta, ondoren, haiekin eta sektoreko profesionale-kin solasaldia.

Zinema eta euskara batzen dituen jaialdia honetan, hizkuntzak garrantzi handia du. Hori dela eta, aurten Eus-kaltzaindiak ere bere atala izango du. “Euskaltzaindia: Egunak eta lanak” dokumentala proiektatuko da eta bere protagonistek hitzaldia emango dute.

Hasiera eta amaiera galak ere os-patuko dira. Bertan, Begirada sa-riak euskal zinemagintzaren figurak omenduko ditu eta lehiaketako ira-bazleak zeintzuk diren ezagutzera emango da.

Aste betez, Lekeitioko jaialdiak eus-kal zinemaren arlo ezberdinak landu-ko dituen hainbat ekintza antolatuko ditu. Zinema zale guztiok, beraz, Eus-kal Zine Bileran izango duzue zuen hitzordua.

42. EUSKAL ZINE BILERA

656702508facebook.com/LekeitiokoUdala@Lekeitio_Udala youtube.com/LekeitiokoUdala

www.lekeitio.eus [email protected]@

11

Page 12: LEKEITIOKO UDALETIK 9-11.pdf · idatziak eta irudiak • Gizarte zerbitzuak herritarren beharrizanei erantzunez • Katuen koloniak • 42. Euskal Zine Bilera @ udala@lekeitio.eus

BILERA

ZINE LEKEITIO

2019

EUSKA

L A

zaroak 23–30