lehen hezkuntzako oroitzapenak

Download Lehen hezkuntzako oroitzapenak

If you can't read please download the document

Upload: txinparta1

Post on 28-Jul-2015

209 views

Category:

Education


2 download

TRANSCRIPT

1. LEHEN HEZKUNTZANLehen hezkuntzan jasotako irakaskuntza motak ez dauka ondorengo derrigorrezkobigarren hezkuntzarekin eta batxilergoarekin zer ikusirik. Lehen Hezkuntzako irakasle guztienhelburua gugan jakin mina eta jarrera ikertzailea sustatzea zen. Klaseak ikasgelaren erritmoramoldatzen ziren eta irakasteko modua gure gustuetara. Bigarren hezkuntzan berriz, gurenahiak, gustuak eta motibazioak ez zeukan protagonismorik .Esaldi batean esan daiteke, LehenHezkuntzako irakaskuntzan neska mutilen motibazioa kontuan hartzen dela eta ondorengoirakaskuntzan kontzeptu teorikoen eta kulturaren irakaskuntzak hartzen dutela lekugarrantzitsua. Klaseko metodologiak guztiz desberdinak ziren eta kasu askotan, abestien,jolasen eta marrazkien bidez ikasten genuen. Aipagarria da gure taldeko kide batek aipatutakometodologia: Amara Berri eskolan klaseak bi kurtsoetako ikasleez osatuta zeuden. Moduhonetan, txikienek zaharrenetatik ikasten zuten eta hurrengo urtean, urtebete gazteagozirenak laguntzen zituzten.Orokorrean klaseak dinamikoak zirela gogoratzen dugu, gauza desberdinak egiten genituelakoegunero. Monotonia haustea gehiago ematen zen ondorengo zikloetan baino. Gure taldekidebaten hitzetan irakasleek gero eta ariketa ludiko gutxiago prestatzen dituzte kurtsozaurreratu ahala, eta liburuan gero eta gehiago zentratzen dira. Ebaluazioari dagokionez, lortutako azterketa emaitzak ez zeukan horrenbestekogarrantzirik, garrantzitsuena erakutsitako jarrera, motibazio maila, parte hartzea etaikasgelakoekin edukitako erlazio maila ziren. Azterketak oso urriak izaten ziren eta eskolagehienetan soilik matematika eta naturakoak. Gainontzeko klaseen kalifikazioa talde lanetaneta jarreran oinarritzen zen. Bi galdera berezituko genituzke Lehen Hezkuntzako eta BigarrenHezkuntzako ebaluazioan. Lehenengoak ondorengo galdera planteatzen du: Nolako ikaslea da?Zer egiten du ondo eta zer dauka hobetzeko? Bere eboluzioa egokia ahal da? BigarrenHezkuntzako irakasleek berriz, ondorengo galdera planteatzen dute: lan egin du? Zein daazterketan lortutako emaitza?Jasotzen genituen noten formatua edo antolaketa ere desberdina zen. Hauetan ikasleakaurrerapen egokia izan zuen ala ez aipatzen zen eta eskola gehienetako notetan ikaslearentutoreak ikaslearen jarrerak, hobetzeko gauzak eta ezaugarri positiboak gurasoeitransmititzeko aukera zuen notetan.Erabilitako materialetan ere desberdintasun handiak ikusi ditugu. Ondorengoa zuengogoan txinparta hegalarien taldekide batek: nik ikasi nuen garaian, ez genuen estutxerikeramaten klasera. Izan ere, gelan borragoma, boligrafo eta arkatzak genituen guztientzatkutxatxoetan gordeta. Orokorrean ikusi dugu, zentro guztietan matematikako nahizhizkuntzalaritzako materialetan kolorea, marrazkia eta alaitasuna direla ikusgai. Zopa letrak,dominoak, koloretako marrazkiak, laberintoak daude ikasteko materiak eta baliabideetan.Hitz gutxitan esanda, baliabideak neska mutilen adineko gustuetara moldatzen dira. Aldiberean, klasean era askotako apaingarriak daude urtaro, jai edo ikasgaiei erreferentzia eginez.Baliabide teknologikoei dagokienez, gure garaian ez genituen gehiegi erabiltzen baina suposatudugu gaur egun hauen erabilerak gora egin duela lehen hezkuntzan. 2. Orduz orduko banaketa eta klase orduen luzera ere desberdina da ziklo batetikbestera. Klase eguna goizeko bederatzietan hasten zen, goiz erdian jolaserako atsedenazegoen eta klasea berriz hasten zen eguerdi-arte. Etxean edo jangelan bazkaldu ostean,arratsaldeko klaseak hasten ziren erdian patioa zutelarik, arratsaldeko lau eta erdiak arte.Lau ikastetxe ezberdinetan ikasitakoak gara gure taldeko lau kideak baina horietako guztietanLehen Hezkuntzako ikastetxeek jolas eta kirol espazioak zituztela, adineko haurrei egokituta.Orduro asignatura bat eman behar genuela du gogoan taldekide batek, baina izandakoirakasleak ez zuen ordutegia gehiegi errespetatzen eta jarduera osagarri asko txertatzenzituen. Modu berean, hau dio beste batek: txangoak egiten genituen Donostiatik etaDonostiatik kanpo eta ikastetxea mendian zegoenez, baratzetatik eta menditik bueltatxoakematen genituen.Lehen Hezkuntzan asko ikasi dugula uste dugu, beharbada kontzeptu gehiegi gainera,gaur egun ahaztu egin ditugunak. Zerrenda moduko bat egin dugu ikasitako gauzak islatuz:idazten, irakurtzen, zenbakiak zenbatzen, zenbakiak batu, kendu, zatitu eta biderkatzen,hizkuntza era egokiak erabiltzen, jarrera egokia garatzen, zenbaki erromatarrak, gorputz zatiak,gorputzeko hezurrak, digestio aparatua, ingurune motak, mendiak, ibaiak, animali motak etabakoitzaren elikadura, gaztelerazko hitzen azentuazioa.Beste motako irakaskuntzari dagokionez, Ikaskideekin erlazionatzen eta urkoa errespetatzenikasi genuen.