langile ikastolako aldizkaria · 2016-11-23 · curiosity robotak esploratzeko dituen ere-muak...
TRANSCRIPT
2016ko azaroaren 21a
L. I.A. Langile Ikastolako Aldizkaria
AURKIBIDEA
IPUIN MOTZAK—ERREPORTAIAK
ALBISTE BITXIAK—DESKRIBAPENAK
OLERKIAK — BERTSOAK
ALBISTE ONAK—AMETSAK
ESAERA ZAHARRAK—ERREZETAK
ESKOLAKO ALBISTEAK—IRAGARKIAK
BIOGRAFIA
AHOLKUAK
ELKARRIZKETAK
L. I.A. hitza aurkitu
aldizkari barruan. Por-
tadakoak ez du balio.
33. zenbakia
Olentzero badator
Gure opariekin
Irikita barruan
Sorpresa earrakin
baina batzuei berriz
ikatza pilakin
ondo pasa gabonak
zure familiakin
Malen G.
HIRU LAGUNAK ETA EXTRALURTARRA
Baziren behin, hiru ume kaletik oinez zihoaztenak. Gaua zen
eta gora begira zeudela izar bat erortzen ikusi zuten eta
beldurraren beldurrez korrika atera ziren.
Hurrengo goizean, toki berdinera joan ziren izar hori zer zen
jakin nahian eta orduan hor ikusi zuten espaziontzi handi bat
eta haren barruan estralurtar bat. Hitzegiten hasi ziren:
Kaixo estralurtar. Zer pasatzen zaizu?- esan zioten umeek.
Espaziontzia hautsi zait eta horrela ezin naiz bueltatu
etxera.-esan zuen estralurtarrak
Lasai, lasai lagunduko dizugu.-esan zuten umeek.
Hurrengo egunean, txatartegira joan ziren lauak eta behar zi-
tuen trastuak hartu eta espaziontzia konpontzera joan ziren.
Bost egun eman zituzten espaziontzia konpontzen. Izerdi
patsetan eta nekatuta bukatu zuten. Azkenean estralurtarra
agurtu eta poz-pozik etxera bueltatu ziren.
JOSEBA I.
ALBISTE BITXIA
Kubako hiriburuan, la Habanan almandendares izeneko ibai baten
ertzeean bi buruko dordoka aurkitu dute eta adituek uste dute ez
duela asko biziko ur gezako dordoka bakarra da. Ez dakite igual erre-
kako ur kutsatuak eragin diola bigarren burua ateratzeko.
XUHAR
MAITANEREN OPOR ZORAGARRIAK
Bazen behin, Maitane izeneko neskato bat. 10 urte bete berri zituen, eta opari bezala, bere
gurasoek oporretara joatea erabaki zuten. Kotxera sartu ziren goiz batean baina, Maitanek
oraindik ez zekien nora zihoazen! eta galdetu zien bere gurasoei:
- Aita, ama, nora goaz? Esango al didazue behingoz? – galdetu zuen Maitanek jakin minez.
- Iritsi arte itxaron beharko duzu, maitea – Amak.
- Bueno, agian esateko ordua iritsi da ezta? - esan zion aitak amari.
- Hori da ama! Egin kasu aitari, berak ondo daki zer esaten duen!
- Beno ondo da baina geroxeago, bidaia luzea dugu eta.
- Ongi da…
Handik 5 minututara:
- Ama, iritsi al da esateko momentua?
- Ez Maitane pazientzia pixka bat eskatzen dizut.
-Ongi da.
Beste 10 minutu barru:
- Ama, eta orain?
- Ezetz esan dizut Maitane, esango dizut baina geroxeago.
- Joe ama… jakiteko irrikitan nago!
Handik 20 minutura:
- Ama, orain?
- Puff… - esan zuen amak.
- Ondo da esango dizut.
- Yuuppiii!! Behingoz jakingo dut zein den nire oparia!
- Bueno, esan baino hobeto, zergatik ez duzu zeuk ikusten? Iritsi gara!
- Ea ba!
Maitane kotxetik atera zen eta…
- Aiba! Hau al zen sorpresa? Aitona eta amonaren etxera etortzea? Joe… nik hondartza poli-
tak zeuden leku batera joatea espero nuen!
- Hau hondartza baino hobea da alaba! Familia era lagun guztiak etorri dira! Aste osoa pasa-
ko dugu hemen!
– esan zuen aitak.
- Baita zera ere, brometan ariko zara ezta? Hau Hawaiera joatea baino hobeagoa da! Mundu-
ko gutasorik onenak zarete!!!
THE END
EGILEA: Laia Gallartzagoitia
ALBISTE BITXIAK
David Bisbal abeslaria, San
Martin Merkatuan
Almeriako pertsonaia ezagunak barazkiak erosi
zituen Tomas Imazen postuan, eta bideoa parteka-
tu du facebooken.
David Bisbal abeslariak Donostian eman zuen aza-
roaren 5 eta 6eko asteburua.Larunbat euritsuan,
San Martin Merkatura hurbildu zen baserriko pro-
duktuak erostera.
Bisbal Tomas Imaz barazki postura hurbildu eta
"paella bat egiteko barazki goxoak erostera" azal-
du zela esan zuen.
Jaio zen egun eta ordu berean
hil da, Erresuma Batuan L. I.A.
Jimmy Newell britainiarra 2016ko urriaren 11n hil
zen, 103 urte zituela. Baina, kasualitateak zer
diren, Newell jaio zen egun eta ordu berean hil
zen: 1913ko urriaren 11n, 12:00etan.
“Selfie”bat Marten
Curiosity robotak esploratzeko dituen ere-
muak erakutsi ditu, argazki batean.
NASAren Curiosity robotak 'selfie' bat egin du
Marten, esploratzen hasi den leku berrian,
planeta gorriko Sharp mendietan.
EGILEA: Irune Galparsoro
AMETS GAIZTOA
Gaur esnatu naizenean amets
gaizto bat izan dudala pentsatu
dut.
Pistinan nengoen jolasten nire
lagunekin Mireia eta Amirarekin
aguadillak egiten bata besteari.
Halako batean konturatu naiz
regjla bat zegoela puskatua baina
jolasten jarraitu dugu eta bat ba-
tean hasi zait behatz potoloa zu-
loan sartzen.
Azkenean tontoa egiteagatik traba-
tua gelditu naiz eta nire lagunek ez
zidaten kasurik egiten, aguadile-
tara jolasten ari ginelako baina Mi-
reiak ikusi nauenean, sorosle bati
abisatzera joan da korrika. Soros-
leak ezin izan du ezer egin eta ospi-
talera deitu dute eta hor esnatu
naiz.
Leslie Jamiley
Etxetik atera eta nire Aita arraro zegoen eta
jendea lotan zegoen. Ikastolara joan nintze-
nean denok lo zeuden eta irakasleak ere lo
zeuden. Zonbiak ziren ,ez nekien zer egin, az-
kenean zerbait bururatu zitzaidan nire Agente
sekretua . Nabearekin denda batera joan ginen
eta spray bat hartu nuen. Ondoren, nabeko
toki batean utzi nuen eta jendeari spraya bota
jendea esnatzen hasi zen.
Jokin
AMETSAK
Ametsak lo gauden bitartean pasatzen
dira.
Batzutan, amets onak edukiko ditugu,
beste batzuetan ordez, txarrak baina be-
ti amestuko dugu lo gauden bitartean.
Nik behin hegan egiten nuela amestu
nuen eta esnatu nintzenean esan nuen :
Ze pena!! ez dut benetan egin hegan.
Batzuetan pentsatzen duzu benetan pa-
satzen ari dela baino esnatzean kontu-
ratzen zara ez dela benetan pasa.
Noizbait pasa zaizu zure amak, aitak edo
beste norbaitek galdetzen dizula:
Ze amets egin duzu?
Eta zuk esaten diozu ez duzula ametsik
egin. Baino benetan egunero amesten
duzu.
EGILEA: Nahia Elosegi
INTXAURREN BIZKOTXOA
OSAGAIAK:
- Irina: 350g - Azukrea: 200g - Legamia - 2 arrautza - Esnea: 250ml - Intxaurrak: 100g - Kanela: k - Limoi baten birrindura koilarakada bat - Kafe disolbagarria: koilarakada baten erdia - Gurina: 100g - Gatza
NOLA EGIN?
- Nahastu arrautzak azukrearekin katilu pixka bat atera arte. Hau lortutakoan
esnea gehitu.
- Beste ontzia batean irina eta legamia nahastu eta ondoren aurreko katilura
bota. Hamar minutuz utzi bertan.
- Katilu berean bota limoiaren birrindura,gatza,kafea eta gurina likidoa. Ondo
nahastu dena.
-Aurretik gurinarekin bustita eta irinarekin hautseztatuta egongo den beste on-
tzi batera bota nahasketa hori.
-Gehitu intxaurrak nahasketa oni eta hautseztatu kanelarekin.
- Sartu ontzia labean 170ºra 45 minutuz. Tarteka sartu labana bizkotxoan
eginda dagoela ikusteko (labana lehorra ateratzen denean eginda dagoela adie-
razten du.)
- Ontzi honetatik atera eta frigorifikoan hozten 2-3 orduz.
ON EGIN!
Manex Iraola
IGEL HANKAK
Kg bat igel hanka garbi, eskeletotik bereiziak 4 baratxuri ale, pikatuak Eskukada bat perrexil, pikatua 8 koilarakada oliba olio Limoi bat, lautan zatitua *Lau pertsonentzat
Egiteko era:
Guraize batzuen bitartez bereiziko ditugu hanka mamitsu sendoak anima-liaren gorputzetik (bota egingo dugu hau). Garbi-tu, gatza eman eta piper beltza erantsiko diegu, errotatxo batez. Padera batean oliba olioa isuri eta su bizian frijituko ditugu, erre gabe, baratxuri pikatuak. Gorritzen hasi orduko gainera-tuko ditugu igel hankak eta, su bizian betiere, alde guztietatik gorritzen utziko ditugu, haragi txigortuaren kolorea hartu arte. Gure suaren bizitasuna horren handia ez bada, edo etxeko padera txikia bada, bi edo hiru txandatan gorrituko ditugu hankak, erregos ez daitezen, egoki friji daitezen. Perrexil fresko pikatua hautseztatuko dugu haien gainetik sutatik ate-ra baino lehen. Baratxuritan txigortu eta gero, xukaturik aurkeztuko ditugu erretilu batean, lautan zatitutako limoi batekin. Limoi zukua garaztatuko dugu haien gainetik, garratz xamar gustatuz ge-ro.
Peru Burugain
Osagaiak:
UNTXIA Dakizuen bezala untxi bat agertu zen udaran. 5-A gelakoak aurkitu
zuten baratzaren ondoko arbustuetan.
Oraindik ikastolan dago untxia eta ezin da libre utzi baratzeko ba-
razkiak jaten dituelako.
Oraingoz 2 tranpa egin dituzte eta ez dute lortu harrapatzea.
AZKARRA UNTXIA!
Untxia tamainaz ertaina da, gizena eta beltza.
POLITT POLITTA!
NATALE ESNAOLA
LANGILE KO IKASTOLAKO ALBISTEAK
Datorren egunetan, abendu bitartean Laubiedietako ikasleek egingo ditugun ir-
teera eta jardueren berri emango dizuet:
LH bigarren mailakoak IRTEERA EKOGUNERA AZAROAREN 7 AN
LH bigarren mailakoak IRTEERA 3 EGUNEKOA AROTZ ENEARA,
AZAROAREN 16 AN.
LH laugarren mailakoak, ZINEMA BITERIN 9:30etan ABENDUA-
REN16 AN
LH seigarren mailakoak ZINEMA BITERIN 9.30etan martxoaren
30ean
LH bosgarren mailakoak ipuin kontalaria izan dute azaroaren 7an.
LH bosgarren mailakoak ARTELATZEKIN, LANDARETZA LANTZEN
ARI GARA.
LH seigarren mailakoak ANTZERKI EMANALDIA BAT PRESTATU
ZUTEN ETA AZAROAREN BIGARREN ASTEAN ANTZEZTU ZU-
TEN
AZAROAREN 16,17,18 ETA 19 AN seigarren mailakoak AKROS-
PORT SAIOAK IZANGO DITUZTE
Egilea ibai velez.
Helen Thayer esploratzailea 1937. urtean jaio zen azaroaren 12an, Zeelanda
Berrian.
Helen bere txakurra charlirekin batera Ipar Polora oinez bakarrik bidaiatu
zuen lehenengo emakumea iizan zen. Orain Estatu Batuetan bizi da bere sena-
rra Billrekin.
Bidaian 345 mila, hau da, 552km, ibili behar izan zituen -50ªC tenperaturare-
kin.Charli bere txakurrak 7 hartz zurien eraso batetik babestu zuen Helen.
Idatzi dituen liburuak “Desert Of Dreams” eta “Despair” dir a.
Jaso dituen sariak, The Northwest Explorer`s Clubs`s Vancouver Award , eta
Robert Henning Award from The Alaskan Geographie Alliance dira, beste ba-
tzuen artean.
Nire ustez emakume ausarta eta bere ametsak egia bihurtu dituen emakume
bat da.
Ainhoa L
BRAD PITTEN BIOGRAFIA
Bere benetako izena William Bradley Pitt da.1963 ko abendua-
ren 18 an jaioa
Estatu Batuetan.Bera lanbidez,aktorea da eta gainera oso os-
petsua.Bere ama
enpresa batean idazkaria zen, eta bere aita kamioi konpainia
baten jabea.
Gaztetan, kazetaritza ikasten hasi zen, baina ez zuen bukatu
aktore lanetan
arrakasta izan zuelako.Bera pelikula askotan protagonista izan
da eta sari asko
jaso ditu. 2005, ean “infiltrados” pelikularekin film onenaren
oskarra eman
zioten, eta geroztik ere beste pelikula ezagun batzuk egin
ditu.
Berak 6 seme ditu. Horietatik 3 adoptatuak dira.
Hodei
Gomendatzen dut …
“Peter y el dragon” pelikula ikustea. Nik Biterin ikusi
nuen orain dela bi aste. Nire lehengusuarekin
joan nintzen.
Pelikula honetan drama dago, baita akzioa ere eta zen-
bait momentutan grazia ematen du.
Dragoi bat eta Peter dira pertsonai nagusiak. Peter ba-
soan dragoiarekin topatu zen eta lagunak egin ziren.
Basoan zuhaitzak mozten lanean aritzen diren batzuk hartzen dute bere etxean familian
bizitzeko. Ondo bizitzen da beraiekin baina halako batean ihes egiten du eta dragoiarekin
elkartzen da.
Niri asko gustatu zitzaidan naturarekin lotura handia agertzen delako eta dragoia eta Pe-
ter jatorrak direlako.
Xabat E.
GOMENDIOAK
Baratza non egin?
Baratza non egin aukeratzean, gogoan hiru gauza eduki behar ditugu: lurra, ura eta argia.
Ahal den eta lur onena duen tokia aukeratu.
Argia behar-beharrezkoa dute landareek bizi ahal izateko. Etxe barruan bizi diren landareek ederki era-
kusten digute: begira nola okertzen diren, argi bila beti. Zenbat eta eguzki gehiago, orduan eta barazki
hobeak. Gutxienez sei ordu eguzki behar direla esaten da. Eguzkizale amorratuak: baratxuria, tomatea,
piperra, maloia, alberginia eta abar dira.
Landareak zimel-zimel eginda ikusi nahi ez baditugu, ez ditugu egarriak eduki behar. Hazitegiak eta lan-
dare aldatu berriak maiz ureztatu beharko ditugu. Bero handia egiten duenean ere baratza osoa ureztatu
beharko dugu askotan. Eta ura noski, erabiliko ditugun lanabesak garbitzeko beharko dugu.
Eta kontuz haizearekin! Haize handien aldetik babesen bat eraikitzea gomendatzen dizuet.
Egilea:Xuban.zubillaga