lana

13
76-1 » Definitu unitate honetan azaldu diren termino hauek: a) Barautsa» Zulatzeko ebaketa- erreminta. Bi barauts mota daude: barauts bihurria eta helikoidala. Bi sorbatz izaten ditu muturrean eta arteka helikoidal batzuk txirbilen irtenbide bezala. b) Listoia» Prisma zuzenak dira, sekzio karratua edo angeluzuzenak dutenak. c) Arraspa» Ildoak edo pikorrak dituen altzairu tenplatuzko barraz osatutako erreminta, piezak higatzeko eta leuntzeko erabiltzen dena. d) Kontratxapatua» Zenbait zur motaz egindako xafla meheak dira. e) Moldadura» Listoiei forma bereziak emanez lortzen dira. Profilak

Upload: nereaguitarra

Post on 17-Jan-2016

25 views

Category:

Documents


13 download

DESCRIPTION

Lana

TRANSCRIPT

76-1 » Definitu unitate honetan azaldu diren termino hauek:

a) Barautsa» Zulatzeko ebaketa-erreminta. Bi barauts mota daude: barauts bihurria eta helikoidala. Bi sorbatz izaten ditu muturrean eta arteka helikoidal batzuk txirbilen irtenbide bezala.

b) Listoia» Prisma zuzenak dira, sekzio karratua edo angeluzuzenak dutenak.

c) Arraspa» Ildoak edo pikorrak dituen altzairu tenplatuzko barraz osatutako erreminta, piezak higatzeko eta leuntzeko erabiltzen dena.

d) Kontratxapatua» Zenbait zur motaz egindako xafla meheak dira.

e) Moldadura» Listoiei forma bereziak emanez lortzen dira. Profilak nabarmentzeko, estaldurak egiteko eta apaintzeko erabiltzen dira.

f) Tablexa» Zur-zuntzak eta zuraren beraren erretxina naturalak dira. Zuntzak busti eta tenperatura altuan prentsatzen dira.

g) Mekanizatua» Mekanizatzea material zatiak kentzea da, piezari nahi bezalako forma emateko. Horretarako bi mugimendu konbinatzen dira: biraketa eta mugimendu zuzena.

h) Mihiztadura» Mihiztadura loturak egiteko, zurezko piezak beheratu behar dira, bata bestearekin bat etor daitezen eta ondo atxikita gera daitezen. Lotura sendoagoa egiteko, arotz-kola ematen zaio. Mihiztadura mota asko daude, eta bakoitzak funtzio jakin bat du.

j) Zurgiharra» Zuhaitzen bihotzaren inguruko zatia, zurgizena baino gogorragoa, iraunkorragoa, lehorragoa eta ilunagoa.

k) Lizpapera» Gainazalak leuntzeko erabiltzen den paper-antzekoa, alde batetik harea edo beste hauts urratzaileren bat lekedaz irmoki itsatsia duena.

l) Fresatzeko makina» Fresatzen duen makina da. Hau da, pieza zuzena mugitzen da, eta aldi berean, biraketa - mugimendua egiten du. Tresna honek hortzak ditu inguruan. Makina honen bidez gauza asko egin al dira.

76-2» Aipatu fabrikazio – prozedura hauetako bakoitzean erabiltzen diren hiru tresna, gutxienez: a)Txirbilak kentzea» Lizpapera, arraspa, karraska.

b) Moztea» Berdintzeko zerra, inguratzeko tresna eta zerra zirkularra erabiltzen da.

c) Lotzea» Arotz-kola, silikona,

76-3» Azaldu zertarako erabiltzen diren tresna hauek zurgintzan:

a) Trintxa: Gubia eta xixelarekin batera, hozkak eta beheraguneak egurrean egite erabiltzen da. Punta ebakitzailea duen orria kirtenean sartuta duen erreminta da.

b) Kurrikak: Zabaltzeko eta izteko zabaldu eta itxi daitezkeen bi helduleku ardatz bati lotuta dauzkan erraminta da. Piezei eusteko, iltzeak, tatxeak, gabilak, etab. ateratzeko eta, batzuetan, mozteko erabiltzen da.

c) Zerrotea: Egurra mozteko erabiltzen da.

d) Zerrote bizkarduna: Ebaketak zehaztasun handiz egiteko erabiltzen da.

e) Arraspa: Egur soberakinak gainazaletik karrazkatuz kentzeko erabiltzen da.

f) Ginbaleta: Zulo txikiak egiteko edota egurrean torlojua sartu behar den lekuan puntua markatzeko erabiltzen da.

g) Sarjenta: Lan - mahaiari edozein pieza - mota lotzeko balio du.

h) Gubia: Gainazal kurbatuak lantzeko erabiltzen den forma biribileko trintxa da.

i) Mazoa: Mailu handia, bereziki zurezko burua duena.

76-4»Aipatu material hauei ematen zaizkien erabileretako batzuk:

a) Artelazkia: Paretak eta gainazalak estali, botilen tapoiak egiteko, ehungintzan eta zapatagintzan erabiltzen da.

b) Espartzua:

c) Alpaka:

d) Kautxua: Material elastikoa da. Bizikleten gurpilak egiteko erabiltzen da.

76-5» Zer aldaketa izaten ditu zurak zuhaitza botatzen denetik merkaturatze formak lortu bitartean?

· Material naturalak: aldaketarik gabe ageri dira.

· Material eraldatuak: Lehengaiekin zenbait prozesu burutu ostean lortzen dira.

· Material sintetikoak: Eskuarki, prozesu kimikoen bidez prestatzen dira, oso propietate desberdinak dituzten beste material batzuetatik abiatuta.

76-6» Azaldu zer adierazten duten materialen propietate hauek:

a)Eroankortasun termikoa: Materialak beroa eroateko zenbateko gaitasuna duen.

b) Zailtasuna: Materialak kolpatzen edo deformatzen denean ez hausteko egiten duen erresistentzia da.

c) Plastikotasuna: Materialak tenkatu, bihurritu edo konprimitu ostean bere forma ez duenean berreskuratzeko gaitasuna da.

d) Testura: Materialaren kanpoaldeko gainazala ukitzeak sortzen duen sentsazioa da.

76-7» Kopiatu taula hau eta osatu:

Materiala

Jatorria Propietateak

Erabilerak

Papera Zuhaitzak (landare zuntzen oretik abiatuta)

Material arina, bero- eta elektrizitate-isolatzailea, porotsua eta trakzioarekoko erresistentzia

Inprimatzeko papera, higiene-papera, bilgarrietako papera, artelanetarako papera...

Zur naturalak

Zuhaitzak (enborra)

Testura, kolorea, haria eta dentsitatea

Itsasontziak, eraikinak, altzariak, musika-tresnak ...

Artelazkia Artelatzaren kanpoaldeko zatia

Porotsua, arina, iragazgaitza eta isolatzailea

Paretak eta gainazalak estali, botilen tapoiak egiteko...

DMa Zur-zuntzak, fin-fin xehatuta, eta erretxina sintetikoa.

Zaila, gogorra eta zurruna da.

Mahaiak, bankuak eta altzairuak egiteko.

76-8»Marraztu buruz lanabes hauek:

76-9»Zein dira zuraren merkaturatze forma nagusiak? Marraztu forma horietako bakoitza.

76-10» Zer ingurumen-arazo nagusi dakartza zur-ustiapenak?

· Baso-soiltzea: Zuhaitzak kontrolik gabe eta neurriz gain botatzean gertatzen da.

· Uraren eta airearen kutsadura: Paper-industriek papera ekoiztean eta zuritzean erabilitako produktu kimikoek eragiten dute.

76-11»Deskribatu labur papera egiteko prozesua.

76-12»Zer prebentzio-neurri hartu behar dira makina-erremintekin lan egitean?

Martxan jarri aurretik:

1. Bermatu makina euskarrian, bai eta landuko duzun pieza ere.

2. Egiaztatu tresna ebakitzailea makinan ondo atxikita dagoela.

3. Makinak txirbilak sortzen baditu, jantzi segurtasun-betaurrekoak.

Martxan jarri ondoren:

1. Ez saiatu makina zein pieza eskuz gelditzea.

2. Ez jarri eskua tresnen sorbatzaren aurrean; eskuak beti jarri behar dira sorbatzaren atzealdean.

3.Ez eduki ondoan makinak jaurti dezakeen objekturik.

76-13»Azaldu zer desberdintasun dagoen zerra mota hauen artean: berdintzeko zerra, zerrotea, zerrote puntaduna eta zerrote bizkarduna. Zertarako erabiltzen da bakoitzak?

Berdintzeko zerra: Zur meheak mozteko.

Zerrotea: Zur lodiagoetan ebaketak zuzenak egiteko.

Zerrote puntaduna: Ebaketa kurbatuak egiteko.

Zerrote bizkarduna: Ebaketak segurtasun handiz egiteko.

76-14»Zer da tornua? Zertarako erabiltzen da?

Piezak mekanizatzeko makina-erreminta da. Tornuak zilindro, kono eta esfera formako piezak modelatzeko erabiltzen da.

76-15»Laburbildu taula batean zer abantaila eta desabantaila dituen zurezko piezak lotzeko modu bakoitzak.

Lotura Abantailak Desabantailak

Kolatua Erresistentea da. Denbora asko behar du lehortzeko.

Kola termofusiblez kolatua

Modu azkarra da. Ez da oso erresistentea.

Iltzadura Erresistentea da. Oso narrats gelditzen da.