lan osua
TRANSCRIPT
ERREALITATEAREN AZTERKETA
Zarauzko La Salle Ikastetxea
Zarauzko La Salle Ikastetxea bi eraikinez osatua dago lehenengo eraikinean
Haur Hezkuntza kokatzen da eta bigarrenean aldiz Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko
Bigarren Hezkuntza. Ikastetxean ia 700 ikasle daude eta 30 irakasletik gora, Zarauzko
ikastetxe garrantzitsuenetakoa da gaur egun. Orain ikastetxeko egoera teknologikoa zein
den aztertuko dugu. Irakasleen formakuntzari dagokionez esan irakasle gazteak, hau da,
berriak modu egokian formatuta daudela, teknologia berrien inguruan ezagutza dezente
baitituzte. Baina, ikastetxean denbora gehiago daramaten irakasleek minimoa dakite, ez
dituzte guztiz menperatzen teknologia berriak, bakoitzak duen interesaren arabera
gehiago edo gutxiago daki.
Lehen esan dudan bezala ikastetxea bi eraikinetan banatua dago eta biak
azpiegitura aldetik ongi hornituak daude, nahiz eta LH eta DBH hartzen dituen
eraikuntza hobeto hornitua egon. Orain eraikin bakoitzaren azpiegiturak aztertuko
ditugu. Haur Hezkuntzako eraikinean, gela guztietan ordenagailu nahiko berri bat dago,
honez gain gela bakoitzak ere musika aparatu bat badu. Eraikinean gainera, hizkuntzen
gela bat dago, non, bideoa, dvd-a eta kañoia dauden, baita telebista eta musika aparatu
bat ere.
Beste eraikinean aldiz, LHko ikasleek erabiltzen duten ordenagailu gela bat
dago, 30 bat ordenagailuz hornitua. Beste gela bat ere badago non 35 bat ordenagailu
berriagoak dauden, honi multimedia gela deitzen diote eta hau DBHko ikasleek
erabiltzen dute, gela honek kañoia ere badu. Gainera LHko ia gela guztietan musika
aparatu bat eta gutxienez ordenagailu bat aurki dezakegu.
Gela hauez gain, aretoa edo ikus-entzunezko gela ere aurki dezakegu bertan
bideoa, dvd-a, kañoia eta ordenagailu bat aurki daitezke eta honen aldamenean
liburutegia dago non ordenagailu pare bat eta kañoia ere badauden. Gainera ikastetxean
bi karro ere badaude, bertan telebista bat, bideoa eta dvd-a daude gelaz gela eraman ahal
izateko.
Azpiegitura guzti hauez gain, bideo kamerak, argazki kamerak eta musika
aparatuak daude gela guztiak erabiltzeko moduan daudenak. Honez gain, irakasle
guztiek beren ordenagailua dute eta idazkaritza, orientatzaileak eta zuzendaritzak ere
bakoitzak bere ordenagailuak ditu. Ikastetxeko ordenagailu gehienak (Windows XP)
dute, baina badira batzuk (Windows 98) dute.
Haur Hezkuntzari dagokionez esan, haurrak jada hiru urterekin hasten direla
gelako ordenagailua erabiltzen. Lehendabizi sagua nola erabiltzen den ikasten dute, eta
ondoren hizkuntza eta matematika programa ezberdinen bidez lantzen hasten dira. Haur
Hezkuntzako adinean erabiltzen dituzten programak Clic eta Urtxintxa dira. Hauen
bidez esan dudan bezala, hizkuntza eta matematika lantzen dituzte. Bi programa hauek
Haur Hezkuntzako haurrentzat egokituta daude, ondorioz oso ongi moldatzen dira
hauekin haurrak.
Urtxintxako programaren bidez euskara lantzen dute eta baita jolaserako ere
erabiltzen dute. Euskara lantzeko, hala nola, hiztegia, ipuinak, kantuak, … entzuten
dituzte, hauen inguruko ariketak ere egiten dituzte. Aldiz Clic programaren bidez
matematika lantzen dute, hala nola, seriazioak, ,multzokatzeak,…Programa hauek
goizez denon artean erabiltzen dituzte, baina ia arratsaldero denbora librean haur
bakoitzak nahi duenean ordenagailuan ibiltzeko aukera du, beraiek nahi dutena egiteko
aukera dutelarik, hau da, libre.
Web orriari dagokionez esan, ikastetxeak baduela web orri berritu eta eguneratu
bat, non informazio eta argazki ugari bildu daitezkeen. Guraso eta ikasleek
partehartzeko inkestak ere egon ohi dira, baita irteeren argazkiak ere. Ikastetxean
haurrei ematen zaizkien zirkular guztiak ere irakurtzeko aukera dago web orrian:
www.lasalle.es/zarautz.
Informatika arduradunaren iritziz, hau da, IKTko arduradunaren iritziz,
ikastetxea azpiegitura eta baliabide teknologikoen aldetik oso ongi hornitua dago.
Baliabide asko omen ditu eta Ikastetxean teknologia berriei geroz eta garrantzi
handiagoa ematen zaiela komentatu zuen. Baina gauza bat bai ikusten duela hobetzeko
dagoena, irakasle beteranoek teknologia berrien inguruan formakuntza pixka bat jaso
beharko luketela, hauen artean ezberdintasun handiak baitaude bakoitzak teknologia
berrien inguruan duen interesaren arabera. Baina orokorrean ikastetxea teknologia
berrien gaian nahiko aurreratua dagoela uste du ikastetxeko IKTko arduradunak.
Tolosako Laskorain ikastola
Laskorain ikastolan teknologia berriak txikitatik, ikastola utzi arte izaten dituzte
hurbil, hau da, 2-3urtetatik hasi eta 17-18 urtera arte. Ikastolak hiru eraikin ditu, 2-3
urtekoen eraikina, 3-4 urtetik LH-ko laugarren maila arteko bigarren eraikina eta LH-ko
bosgarren mailatik bigarren batxilergo arteko, azken eraikina. Eraikin hauetan, bai
ordenagailuak, DVD-ak, musika aparatuak eta abar daude, beraz, hainbat baliabide
teknologiko dituzte ikastetxean.
Hala ere, hiru eraikinetako baliabideak ez dira berdinak, 2-3 urte bitarteko
haurren eraikinean, teknologia berriak ez dira asko, ez dute ordenagailurik erabiltzen,
duten teknologia bakarra bideo bat, telebista eta musika aparatuak dira, gehien bat
kasetekin funtzionatzen dutenak. Beraz, hemengo teknologia nahiko zaharkitua geratu
zaiela ikusi daiteke, teknologia berriagoak eta praktikoagoak gaur egun, eskuragarri
baitaude.
Bigarren eraikinari dagokionean, bai HH-ko gela guztietan eta baita LH-ko
geletan ordenagailu bana dituzte ( windows 98), musika aparatuak edukitzeaz gain
( batzuk CD-arekin funtzionatzen dutenak eta beste batzuk, oraindik ere, kasetekin).
Hauetaz gain, LH-koek informatika gela ere dute eraikinean, hau Windows 98
formatuko 15 mahai ordenagailuz osaturik dagoena. Ikusi daitekeen bezala, eraikin
honetako ordenagailu hauek nahiko zaharrak geratu zaizkie, baina honen arrazoia
nahiko sinplea da, ikasle asko dituenez ikastolak, guztientzako ordenagailu berriak
erosteak, gastu ekonomiko oso handia suposatzen du, beraz, zaharrenen eraikineko
ordenagailuak berritu dituzten arabera, bertako ordenagailu zaharkituak LH-ko eta HH-
ko geletara pasa dituzte. Hauetaz gain, eraikin honetako liburutegian badute telebista,
bideoa eta DVD-a, hau nahiko erabilgarria egiten zaielarik. Bestetik, idazkaritzan ere
ordenagailu bat dago, XP formatukoa, bertan lan asko egiten baitira eta Windows 98a,
nahiko eskasa geratuko baitzen lan hauetarako.
Bestetik, hirugarren eraikinean, XP formatuko mahai ordenagailuak dituzte, bi
informatika gela izanik, mota honetako 20-25 ordenagailuz osaturik. Idazkaritzan ere 5
ordenagailu dituzte, bertako langile bakoitzarentzat bana eta irakasle geletan ere,
ordenadore bat edo bi ikus daitezke, guztiak XP formatukoak. Hauetaz gain, 3 bideo
gela dituzte DVD eta bideoekin eta kamara digitala ere eskuragarri dute bertako
ikasleek. Beraz, eraikin hau dela teknologia berriei dagokionean, azpi egitura egokienak
dituena.
Hau kontutan izanik, teknologia berriak, 3-4 urtetik aurrera erabiltzen hasten
direla ondorioztatu dezakegu, gela bakoitzean ordenadore bana, CD-ak entzuteko
musika aparatu batekin batera baitituzte. Ordenagailua batez ere jolasteko erabiltzen
dute ( Urtxintxako pertsonaiekin) eta aurrerago berriz, gauza gehiago egiteko.
Ni praktiketan egon nintzen ikasgelan esaterako, ordenagailuan CD-ak
erabiltzeaz gain, word programa, internet eta argazkiak ikusteko programa bat ere
erabiltzen zuten. CD-ak beraiek bakarrik aldatzen zituzten, baita ireki ere eta hauekin
jarduera ezberdinak egiten zituzten; ipuinak entzun, marrazkiak margotu, jolasak egin,
musika entzun… Worden aldiz, oso ariketa aberasgarriak egiten zituzten. Gelakide
bakoitzak bere izenarekin sortutako karpeta bat zuen bertan bere lanak gordetzeko. Alde
batetik, kenketa eta gehiketen orri bat zuten, bakoitzak nahi zituen eragiketak idatzi eta
emaitza idazten zutena, amaitutakoan beraien karpetan (inoren laguntzarik gabe)
gordetzen zituzten. Nahi zutena idazteko aukera ere bazuten beste orri batean, hau
ondoren ere beraien karpetan gordetzen zuten, gainera, ariketa hau egiten ume batek
ipuin bat ere sortu zuen, oso xelebrea zena. Beraz, ikusi daiteke nahiko adituak direla
teknologia berriekin. Interneten ere ibiliak dira, beraien ikaskide bat eskolaz aldatu
denez, honekin emailak bidaliz komunikatzen baitira. Hala ere, jarduera hau
irakaslearen laguntzarekin egiten dute, honek egiten baitu lan gehiena, baina behintzat
nola egiten den ikasten dute, irakasleak pauso garrantzitsuenak azaltzen baitizkie.
Beraiei ateratako argazkiak ere ordenagailuan ikusten dituzte, nola pasa aurrera eta
atzera badakitelarik.
Irakasleen formakuntzari dagokionean, hauek informatika arloko ikastaroak
egitera behartuak daude urtean behin gutxienez eta aste betez. Ikastaro hauek, Partaidek
eskaintzen dizkie guztiei, irakasle eta idazkaritzako langileentzat ikastaro ezberdinak
izanik.
Bestalde, ikastetxeko adituei dagokienez, bertako arduradun gorena helduenen
eraikinean aurkitzen da, bera batxilergoko irakaslea baita eta hau, Laskorain ikastolako
teknologi arduraduna da, nahiz eta beste eraikinetan ere, arlo honetan aritzen diren beste
pertsona batzuk ere egon.
Teknologia berriekin amaitzeko, ikastolak ere badu bere web orria interneten
zintzilikatua; www.laskorainikastola.net dena. Bertan, ikastetxearen inguruko
informazioa, azken berriak, argazkiak, programaketak eta abar aurkitu daitezke.
Hernaniko Langile Ikastola
Hernaniko Langile ikastolak lau eraikin ditu, lehenengo eraikinean, Meaben, 2-4
urte bitarteko haurrak aurki ditzakegu. Hemen, geletan ez dago ordenagailurik, irakasle
gelan daude pare bat ordenagailu eta administrazio lanetarako erabiltzen dira. 2-4 urte
bitarteko haurren geletan musika aparatuak aurki ditzakegu, kasetak eta Cdak entzuteko;
honetaz gain, musika gelan telebista bat dago eta, gela honetan haurrek bideoak, nahiz
DVD-ak ikus ditzakete.
Bigarrena, Bidebieta, ez da berezko eraikin bat; Haur Hezkuntzan haur asko
zeudelako egokitutako lokal bat baizik, iaz ireki zuten. Lokal honetan, 5 urteko haurrak
egoten dira, eta, hauen geletan ordenagailuak aurki ditzakegu, baina nahiko zaharkituak
(Windows 98) Lehen Hezkuntzan zaharrak geratzen direnak direlako. Gela bakoitzean,
ordenagailu bat dago, eta beste txoko bat bezala erabiltzen da, haurrak nahi dutenean
joaten dira horra.
Hirugarren eraikinean, Laubidietan, Lehen Hezkuntzako kurtso guztiak daude, 6
urtetik, 12ra bitartean. Eraikin honetako gela guztietan daude ordenagailuak; 1. eta 4.
maila bitartean ordenagailu bat dago gela bakoitzeko eta 5 eta 6. mailan 2 ordenagailu
daude gela bakoitzeko. Honez gain, ordenagailu gela bat dago, haurrak informatikako
klaseak ematen dituzten gela, hain zuzen ere. Ikasleez gain, irakasleek eta idazkariak ere
erabiltzen dituzte ordenagailuak, eta honetarako, alde batetik irakasleek gela bat dute 4-
5 ordenagailuekin, eta, bestetik, idazkaritzakoak beste gela batean daude. Ordenagailu
hauek guztiak XP programa daukate.
Gainera, eraikin honetan bideo gela bat dago, bideo eta DVD-ak ikusteko eta
areto bat ere egokitzen dute honetarako beharrezkoa denean. Diapositibak ikusteko
kanoia ere badago.
Laugarren eraikinean, Santa Barbaran, DBHko ikasleak aurkitzen dira. Eraikin
honetan, ez daude gela bakoitzean ordenagailuak, ordenagailu gela bat dago non 20-25
ordenagailu dauden. Eraikin honetako ordenagailu guztiek XP programa dute. Irakasle
gelan eta idazkaritzan ere hainbat ordenagailu dituzte administrazio lanak egiteko edo
irakasleek beraien lanak prestatzeko.
Eraikin guztietan kamara digitalak daude, jaialdietan argazkiak ateratzeko,
geletan zerbait berezia egiten denean... Eta bideo kameraren bat ere badago ikastolan
egiten diren hainbat gauza grabatu ahal izateko.
Ikastolan informatikan aditua den pertsona bat dago, ordenagailuak konpondu,
programak sartu... egiten dituena eta horretaz gain, irakasleek ere ikastaro batzuk egiten
dituzte beraien informatika ezagutzak sakontzeko.
Langile ikastolak web orrialde bat dauka www.langile.com eta, honetan,
ikastolari buruzko informazio guztia agertzen da: Programa, hezkuntza proiektua,
jaialdiak, haurren irteeren datak, ekitaldi ezberdinetako argazkiak... Web orrialde hau
egunero berritzen dute hainbat datu eguneratuz, egunero urteak betetzen dituen ikasleen
izena, jangelako menua...
Irurako Ikastola
Irurako Ikastolak 25 urte bete zituen, 2002ko irailean. Irura herri txikia denez,
bertako ikastola ere nahiko txikia da. Egia da, urtetik urtera haur gehiago matrikulatzen
direla, herria hazten ari baita. Baina, oraindik, ikastola txiki bat dela esan daiteke.
Urtetik urtera berrikuntzak egiten ari dira, eta teknologia berrien aurrerapena ere
nabarmentzen ari da. Nahiz eta, aurrerapen hori poliki joan.
Irurako Ikastola 3 eraikinetan banatuta dago.
Lehenengo eraikinean, haurtzaindegia, 2 urtekoen gela eta jangela daude.
Bigarren eraikinean, Haur Hezkuntzako 3 zikloak daude, idazkariaren eta zuzendariaren
gelarekin batera. Eta azkenik, hirugarren eraikinean, Lehen Hezkuntzako 5 mailak
daude. Oraindik L.H.6 ez dago. Anoetako ikastolara joaten dira, L.H.5 bukatzen
dutenean.
Esan beharra dago, 2008an Kilometroak Iruran izango direla, eta bertan
irabaziko den diru guztia Ikastola berria egiteko izango dela. Jada, hasi dira eraikin
berria eraikitzen.
Lehen aipatu dudan moduan, ikastola txikia da, eta dauzkaten materialak
murritzak dira. Hala ere, teknologia berrien artean, ohikoenak badituzte. Esaterako;
kañoiak, telebista, DVDa, bideoa, musika aparatuak, argazki kamara, ordenagailuak..
Ordenagailu batzuk dvd grabatzailea dutela esan dezakegu.
Ikastola osoan, 14 ordenagailu daude. 9 ordenagailu ikasleenak dira eta beste
5ak irakasle, idazkari eta zuzendariarenak dira.
L.H-ko ikasleentzat 6 ordenagailu daude eta H.Hko geletan ordenagailu bana
dago. Beraz, H.H-an 3 ordenagailu daudela esan daiteke.
Hasieran esan dudan moduan, H.H-koak eta L.H-koak eraikin ezberdinetan
daudenez, irakasleen ordenagailuak ere banatuta daude. Eraikin batean, idazkariaren eta
zuzendariaren gela bat dago, eta bertan 3 ordenagailu daude. Ordenagailu hauek, H.Hko
irakasleek erabili ditzakete.
L.H dagoen eraikinean, 2 ordenagailu daude irakasleentzat.
Honekin esan nahi dudana, zera da; irakasleentzako ordenagailuak ez daudela
denak batera. Eraikinetan banatuta daudela baizik.
2 urteko haurrak, haurtzaindegia eta jangela dagoen eraikinean, ez dago
ordenagailurik. 2 urteko haurrak, ordenagailuekin ez dute lan handirik egiten. Oraindik
oso txikiak dira, eta ez dira teknologia berrietaz asko baliatzen.
Eraikin honetan, jangelan, telebista eta DVD bat dago. Beraz, 2 urteko haurrak,
dvd-n bat ikusi behar badute, jangelara igotzen dira.
Irurako Ikastolan, H.H-1ean hasten dira ordenagailuak erabiltzen. Hobeki
esanda, 3 urteekin hasten dira, ordenagailuak manipulatzen.
Haur Hezkuntzan, zentratuz gero, gela bakoitzean ordenagailu bana dago. 3 gela
daudenez, gela bakoitza Urtxintxako pertsonai bat da.
- H.H.1koak: ttantto
- H.H.2koak: txirritx
- H.H.3koak: xango
Urtxintxako pertsonai hauek izanda, gela bakoitzak, pertsonai hauen CD-ROMa
dituzte. Gela bakoitzak, beraz, bere CD-ROMa du, eta haurrak honekin jolasten dira;
ipuinak entzuten eta ikusten, olerkiak entzuten, abestiak abesten, Urtxintxako pertsonaia
bilatzen (ttantto, txirritx edo xango), asmakizunak asmatzen, marrazkiak margotzen…
Horrela, ordenagailuak manipulatzen ikasten dute, eta teknologia berriak ezagutzen
dituzte.
Ordenagailuetan, programa ezberdin asko erabiltzen dituzte. Esaterako;
H.H-an oraintxe esan dudan bezala, Urtxintxako CD-ak erabiltzen dituzte;
ttantto, txirritx eta xangon cd-ak.
L.H-an berriz, honako hauek;
L.H 1 eta 2;
- Birraitonaren museoa I eta II
- Urdintxo eta Pox
- Axelko, Otxoko eta Beleko
L.H.3 eta 4;
- Bazter guztiei begira I eta II
- Morgan eta Xarpa
Matematikako CD-ROMa ere erabiltzen dituzte; “Piratak” izenekoa. CD-ROM
hau, didaktikoa dela esan behar da.
L.H-koak, informatika ez dute asignatura moduan. Astean, ordu bat dute
ordenagailuekin ibiltzeko. Ikastola txikia denez, eta toki handirik ez dutenez, KZ gunera
joaten dira. Bertan, 9 ordenagailu erabiltzen dituzte. Udalarekin hitz egin ondoren, eta
ados jarri ondoren, Udalak KZ guneko 3 ordenagailu erabiltzeko aukera eman die.
Horrela, nahiko ondo moldatzen dira.
Ni, aurten 3 urtekoen gelan egon naiz praktiketan. Gelan ordenagailu bat dute,
eta egunero, ordenagailuarekin kontakturen bat izaten dute.
Goizetan, haurrak, 9tan sartzen dira gelara, eta haur guztiak iritsi bitartean,
ordenagailua piztuta egoten da, nahi duenarentzat. Haur batzuk, beti sukalde txokora
joaten dira, eta beste batzuk marrazkiak egiten hasten dira. Baina, badaude ume batzuk,
ordenagailuekin fijazioak dituztenak, eta gelara sartu orduko, ordenagailuarekin jolasten
ibiltzen direnak.
Arratsaldeko 3tan ere, berdina egiten dute. Ordenagailua piztuta egoten da, eta
ume guztiak etorri bitartean, nahi duenak ordenagailuan ibili dezake.
Beraz, denbora libre honetan, ordenagailuarekin asko ibiltzen direla esan behar
dut. Batzuetan, ipuina jartzen dute, edo abestiak, olerkiak…
Txokotan jartzen direnean ere, batzuetan, liburutegi txokoan daudenean,
ordenagailuarekin ere ibiltzen dira. Hemen ere, nahi dutenean ibiltzen dira; jolasten,
margotzen…
Beste momentu batzuetan ere, ume guztiak ordenagailuarekin izaten dute
kontaktua. Ume guztiak ordenagailu aurrean eseritzen dira, eta irakaslea ordenagailu
ondoan dagoela, zenbait ariketa ezberdin egiten dituzte.
Kasu batzuetan, irakasleak, ipuina fitxekin kontatu beharrean, ordenagailuan
jartzen du eta denak arretaz entzuten dute. Beste kasu batzuetan, olerkiak jartzen ditu,
eta denon artean abesten dute.
Ikusten den bezala, ordenagailua modu eta momentu askotan erabiltzen dute;
denbora librean (goizeko 9tan eta arratsaldeko 3tan), txokotan eta irakaslearekin,
edozein momentutan.
IKASTETXEEN ARTEKO KONPARAKETA
IKASTETXEAKZarauzko La
Salle ikastetxea
Tolosako Laskorain ikastola
Hernaniko Langile ikastola
Irurako ikastola
Ikasle kopurua 700 900 900 100Eraikin kopurua
2 3 4 3
Ordenagailu kopurua ikasleek
85 80 90 9
Ordenagailu kopurua irakasle zein idazkariek
30 inguru 20 inguru 20 inguru 5
Bideo gela edo DVD kopurua
Bi gela, 5 DVD.
5 4 Ez dago bideo gelarik. Dvd bakarra.
Argazki kamara kopurua
4 3 4 1
Kañoi kopurua 4 1 1 1Teknologia berriak noiz hasten dira lantzen
3 urterekin 3-4 urterekin 5 urterekin 3-4 urteekin
Zein programa erabiltzen dituzte HHn
Urtxintxa eta Clic.
Urtxintxa, Word eta internet
urtxintxa urtxintxa
Zertarako erabiltzen dituzte teknologia berriak
Matematika eta hizkuntza lantzeko, eta
denbora librean
jolasteko.
Denbora librean
jolasteko, hizkuntza
lantzeko eta matematika
lantzeko
Denbora librean jolasteko,
hizkuntza lantzeko eta matematika lantzeko. Beste txoko bat da.
Denbora librean
jolasteko, hizkuntza
lantzeko eta txoko bezala.
Praktiketako ikasgelan teknologiak modu librean edo gidatuan
Batez ere librean baino noizean behin gidatua ere.
Librean batez ere
Nirean ez zegoen ordenagailurik.
Baina modu librean egiten da.
Gehienetan librean.
Irakasleek prestakuntza maila
Bakoitzak ezberdin, gazteek gehiago.
Bai Bakoitzak ezberdin, interes
eta beharren arabera.
Irakasle bakoitzak ezberdin.
Ikastetxeak web orria
Bai. Bai Bai. Ez
ONDORIOAK
Taulan ikus dezakegun bezala, ikastetxe batzuk besteak baino handiagoak dira.
Esaterako, lau ikastetxeetan txikiena Irurako Ikastola da, 100 ikasle ingururekin.
Ordenagailu kopuruari dagokionez, ikus dezakegu, Zarautz, Hernani eta
Tolosako ikastetxeek 80-90 ordenagailu bitartean dituztela. Aldiz, Irurako Ikastolak
ikasle gutxiago dituenez, ordenagailu kopurua ere murritzagoa da. Irakasleen
ordenagailu kopuruekin ere berdin gertatzen da.
Lau ikastetxe hauetan, normalean erabiltzen diren teknologia berria hauek
daude; argazki kamarak, kañoiak, ordenagailuak, musika aparatuak, bideoak, dvd-ak,
inprimagailua… Baina esan behar da, kopurua ez dela guztietan berdina.
Esaterako, aipatutako 3 ikastetxe handi horietan, bideo gelak badaudela esan
behar da. Bertan, 4-5 dvd dituztelarik. Iruran berriz, ez dute bideo gelarik. Bideoa eta
dvd-a, jangelan ikusten baitute.
Kañoien kasuan, Zarautzeko ikastetxean 4 kañoi dituztela ikus dezakegu.
Gainontzeko ikastetxeetan berriz, kañoi bana dute.
Normalean, teknologia berriak erabiltzen 3- 4 urterekin hasten dira, hau da,
H.H.1ean. Hernaniko Langile ikastolan berriz, 5 urte arte ez dituzte teknologia berriak
erabiltzen.
Ikastetxe guztietan, urtxintxa programa erabiltzen dute. Nahiz eta, ikastetxe
bakoitzak bere modu eta erritmora erabiltzen duen. Honekin batera esan, ordenagailua
matematika eta hizkuntza lantzeko erabiltzen dutela. Baita denbora librean jolasteko ere.
Ordenagailuak erabiltzerako garaian, esan behar da, lau ikastetxe hauetan,
orokorrean modu librean egiten dutela. Nahiz eta, noizbehinka modu gidatuan erabili.
Orokorrean, irakasleek beren interesen eta beharren arabera prestakuntza
ezberdina dute teknologia berrien inguruan. Tolosako ikastetxean aldiz, irakasleak
teknologia berrien prestakuntza bat jasotzen dute.
Bukatzeko esan, Irurako Ikastolak ezik, beste ikastetxe guztiek web orria
badutela. Baina Irurako ikastetxearekin kontaktuan jartzeko badute emaila.
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK:
Teknologia berrien inguruko Jarduerak:
- Haurrek argazkiak ateratzea eta ondoren argazki hauekin mural bat egitea.
Haur taldetxo bakoitzari kamara bat emango diegu, nola erabiltzen den
azaldu eta honekin herriko zuhaitzei argazkiak ateratzeko esango genieke.
Ondoren, ordenagailuan ikusi eta berezienak aukeratuko dituzte. Hauek
inprimatu, moztu eta mural bat osatuz pegatuko dituzte.
- Haurrek musika bat aukeratzea, hau gelan jarri dezakegu , haurrak dantza
eginez grabatu ondoren bideo honekin bideoklip bat osatu dezakegu. Orain
arte landutako abestietatik gogoan dutena edo gehien gustatu zaiena
aukeratzeko eskatuko genieke. Boluntario batzuk eskatuko genituzke: bat
argazkiak ateratzen egoteko eta bestea grabatzen, ondoren hau telebistan edo
ordenagailuan ikusiko genukeelarik.
- Ipuin bat antzerki baten bidez antzeztu, argazkiak atera eta argazki hauekin
liburu bat osatu dezakegu. Haurren artean Urtxintxako ipuin bat aukera
dezakete ondoren antzezteko. Antzerkiaren bitartean argazkiak aterako
dituzte txandaka (momentuan libre dagoenak). Ondoren ordenagailuan ikusi,
inprimatu eta beraiek sortuko dute ipuina.
- Haurrek beren argazki bat hautatu ondoren, ordenagailuko programa baten
bidez hauek manipulatu, koloreak aldatu… eta gelan jarri ditzakete.
- Ordenagailuan marrazkiak egin programa ezberdinen bidez (paint-ekin
adibidez) eta gero hauek inprimatu eta gelan jarri ditzakegu.
- Jadanik egina dagoen marrazki bat ere margotu dezakete, koloreak aldatu
besterik ez lukete egin behar. Honetarako lehenik eta behin eskaneatu
dezakete marrazkiren bat, beraiek nahi dutena.
- Interneten jolasak, ipuinak eta asmakizunak dauden orrialde batean sartu eta
haurrak jolastu daitezke, hauek beren kabuz egin ditzakete…
- Lantzen ari diren gaiaren inguruan informazioa bilatzea interneten (googlen
edo). Adibidez, baserria lantzen ari badira, google-n irudiak bilatu ditzakete.
- Irteeretan argazkiak atera eta ondoren, ikastetxean gaudenean, gelako
ordenagailuan ikus ditzakegu.
- Txokoetan dauden bitartean argazkiak atera (guk atera ditzakegu edo bestela
haurrek ere atera ditzakete) eta DVD batean grabatu eta telebistan edo
ordenagailuan ikusi.
- Haurrek argazkiak atera diezazkieke ikastetxeko jende ezberdinari, haurrei,
irakasleei, garbitzaileei, sukaldariari… eta ondoren kuadernotxo bat osa
dezakete.
- Email bat idatz diezaieke egun horretan etxean geratu den ikaskide bati,
egunonak emanez, zer egiten ari diren azalduz...
- Matematika lantzeko batuketak eta kenketak idatzi, ordenagailuarekin ibitzen
ohitura hartzeko balio dezake.
- Ipuina irakasleak kontatu beharrean, ordenagailuan entzun dezakete, haurrek
beraiek aukeratuta zer entzun nahi duten une horretan.
- Ipuina CD batean grabatu beren ahotsekin eta ondoren, noizbehinka gelan
entzun.
- Word-eko orri batean larriz nahi dutena idatzi dezakete mekanografia lantzen
hasteko, beraien izenak, gauzen izenak…
- Irakasleak luzatutako testu bat ere kopiatu dezakete word-en.
- Ikastetxeko web orria ere bisitatu dezakete, bertako informazioa ikusiaz.
- Beste herri bateko eskola batekin harremanetan jarri daitezke, eta
noizbehinka beraiei idatzi, erantzunak irakurri…