laburpena, txikiweb, telebista

12
La gramática de la escuela IKT erabilerak irakaskuntzaren hobekuntza dakar. Hau da, kooperaziozko irakaskuntza, komunitatearen eraikuntza eta pentsamendu kritikoa bultzatzen ditu. Ikasgelatan ikasleek IKT eguneroko bizitzarekin zerikusia duten lanak sortzen dituzte eta IKT esker, irakaskuntza espazio eta denbora zabalean egin daiteke. IKT ezagutzak eboluzionatzen jarraitzen dute eta hauen jakintza berriak eskuratzen joan behar dira. IKT integrazioan 3 oztopo agertzen dira: hezkuntza,eskola eta sistema. Hezkuntzan ikusi daiteke nola irakasleek IKT inguruan ezjakintasuna daukaten eta honek IKT erabilera desegokia sortzen duen eta eskolan IKT eskaintzen zaien errekurtsoak exkaxak dira. Sisteman, aldiz, IKT erabilera aztertzeko metodoak eta ebaluazioak ez dira egokiak. 3 oztopo hauek batera doaz eta oztopo hauek gainditzeko neurri batzuk hartu behar dira. Hezkuntza irakasleei IKT formazio egokia eskaini, eskolan IKT egokitutako materiala sartzea eta sisteman proiektuetan egokitutako metodologiak erabiltzea. Eskolako gramatikak dioenez, hezkuntza sistemako aldaketak ez dira aurrera eramaten zeren arau eta estruktura zorrotzez osatuta daude eta horregatik IKT integrazioa ez da ematen. Chomsky-ren ustez, eskolako gramatikarako konpetentziak eta errendimendua ezinbestekoak dira. Irakurgai honetan ikasleek eskolatik kanpo IKT erabiltzeko 2 esperientzia azaltzen dira. Alde batetik, “Pincel y Ratón” umeen sormenaren garapena bilatzen du eta baita IKT modu egoki eta eraginkor batean erabiltzea. Beste batetik, “Menosca” umeek GPS, fotografia digitala eta web-gorri baten diseinuaren bitartez eremu historiko eta sozialaren ulermena bilatzen du. Esperientzia hauek ikasleen sormena, autodeterminazioa, kolaborazioa eta interesa eraikitzen dute. Ez daukate zerikusirik hezkuntza tradizionalarekin zeren ikasleek ez doaz behartuta. Esperientzia hauetan ikasleei ez zaie oztoporik jartzen, hau da, esku-hartze handia daukate. “Pincel y Raton” esperientzian 2-15 urte bitarteko umeek parte-hartzen dute. Honen bitartez marrazkiak, bargoak eta eskulturak IKT bitartez eraikitzeko aukera ematen zaie.: marrazki elektronikoak, argazki eta bideo digitalak, 3D diseinua eta animazioa. Lanak eraikuntzaren barruan naiz kanpoan ematen dira eta material ezberdinak eskaintzen ditu, adibidez, margoak, pintzelak, ordenagailuak, arbel digitala… Espazioaren banaketak errekurtso ezberdinak erabiltzeko eskubidea ematen du. Honen helburua umeen sormena eta imajinazioa garatzea da, baita IKT umeen eguneroko bizitzan integratzea ere. “Menosca” irakaskuntza zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa bat da (Arazi). Esperientzia honen bitartez ikasleek ingurumenari buruzko informazioa eskuratzen dute. WebQuest baten bitartez ikasleek lan bat egiteko informazioa manipulatzen dute. Informazioa Wifi-aren bitartez lortzen dute (argazkiak,

Upload: lanmodularra

Post on 21-Jul-2015

187 views

Category:

Documents


2 download

TRANSCRIPT

Page 1: Laburpena, txikiweb, telebista

La gramática de la escuela

IKT erabilerak irakaskuntzaren hobekuntza dakar. Hau da, kooperaziozko

irakaskuntza, komunitatearen eraikuntza eta pentsamendu kritikoa bultzatzen

ditu. Ikasgelatan ikasleek IKT eguneroko bizitzarekin zerikusia duten lanak

sortzen dituzte eta IKT esker, irakaskuntza espazio eta denbora zabalean egin

daiteke. IKT ezagutzak eboluzionatzen jarraitzen dute eta hauen jakintza

berriak eskuratzen joan behar dira.

IKT integrazioan 3 oztopo agertzen dira: hezkuntza,eskola eta sistema.

Hezkuntzan ikusi daiteke nola irakasleek IKT inguruan ezjakintasuna daukaten

eta honek IKT erabilera desegokia sortzen duen eta eskolan IKT eskaintzen

zaien errekurtsoak exkaxak dira. Sisteman, aldiz, IKT erabilera aztertzeko

metodoak eta ebaluazioak ez dira egokiak. 3 oztopo hauek batera doaz eta

oztopo hauek gainditzeko neurri batzuk hartu behar dira. Hezkuntza irakasleei

IKT formazio egokia eskaini, eskolan IKT egokitutako materiala sartzea eta

sisteman proiektuetan egokitutako metodologiak erabiltzea.

Eskolako gramatikak dioenez, hezkuntza sistemako aldaketak ez dira aurrera

eramaten zeren arau eta estruktura zorrotzez osatuta daude eta horregatik IKT

integrazioa ez da ematen. Chomsky-ren ustez, eskolako gramatikarako

konpetentziak eta errendimendua ezinbestekoak dira.

Irakurgai honetan ikasleek eskolatik kanpo IKT erabiltzeko 2 esperientzia

azaltzen dira. Alde batetik, “Pincel y Ratón” umeen sormenaren garapena

bilatzen du eta baita IKT modu egoki eta eraginkor batean erabiltzea. Beste

batetik, “Menosca” umeek GPS, fotografia digitala eta web-gorri baten

diseinuaren bitartez eremu historiko eta sozialaren ulermena bilatzen du.

Esperientzia hauek ikasleen sormena, autodeterminazioa, kolaborazioa eta

interesa eraikitzen dute. Ez daukate zerikusirik hezkuntza tradizionalarekin

zeren ikasleek ez doaz behartuta. Esperientzia hauetan ikasleei ez zaie

oztoporik jartzen, hau da, esku-hartze handia daukate.

“Pincel y Raton” esperientzian 2-15 urte bitarteko umeek parte-hartzen dute.

Honen bitartez marrazkiak, bargoak eta eskulturak IKT bitartez eraikitzeko

aukera ematen zaie.: marrazki elektronikoak, argazki eta bideo digitalak, 3D

diseinua eta animazioa. Lanak eraikuntzaren barruan naiz kanpoan ematen dira

eta material ezberdinak eskaintzen ditu, adibidez, margoak, pintzelak,

ordenagailuak, arbel digitala… Espazioaren banaketak errekurtso ezberdinak

erabiltzeko eskubidea ematen du. Honen helburua umeen sormena eta

imajinazioa garatzea da, baita IKT umeen eguneroko bizitzan integratzea ere.

“Menosca” irakaskuntza zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa bat da (Arazi).

Esperientzia honen bitartez ikasleek ingurumenari buruzko informazioa

eskuratzen dute. WebQuest baten bitartez ikasleek lan bat egiteko informazioa

manipulatzen dute. Informazioa Wifi-aren bitartez lortzen dute (argazkiak,

Page 2: Laburpena, txikiweb, telebista

bideoak, idatziak) eta ingurumenarekin lanean egiten ikasten dute. Esperientzia

hau dialogoa, pentsamendu kritikoa, gogoeta eta produkzioa areagotzen du.

Helburua mugikorraren bitartez irakaskuntza bat sortzea da. 3 fasetan banatuta

dago: lehenengoan ikasleak ikasgelan lanean aritzen dira internet bitartez.

Bigarrenean, ingurunea bisitatzen dute eta mugikorraren laguntzaz datuak

lortzen dituzte eta ingurunea ezagutzen dute. Hirugarrenean, ikasleak eskolara

bueltatzen dira eta lortutako informazioarekin lan bat sortzen dute eta web-

gorrian jartzen dute.

Bi esperientziak onak dira ikasleentzat eta ez daude programazio zehatz

batean ezarrita. Hauen bidez ikasleen gaitasunak lantzen dira eta baita IKT

erabilera ere.

Hausnarketa: testu hau irakurtzerakoan klasetik kanpo ikasteko egin daitezken

ekintza ugari daudela ikusi dut. Ekintza hauen bidez sormena eta askatasuna

asko bultzatzen da eta oso erabilgarria iruditzen zait eguneroko bizitzarako.

Testuaren helburua IKTen erabilera bultzatzea da. Nik ez diet garrantzia eman

orain arte erabilera hauek ezagutzen ez nituelako, baina hau irakurri ondoren

eguneroko bizitzarako erabilgarriak iruditu zaizkit.

Ikerketak eta berrikuntzak gure mundua ikertzen

proiektuan 6- 12 urte bitartea. adibidez antzina eta gaur

egungo gizartea irakasleen hasierako eraketan .

1. Proiektu curricularraren bidez ikertu eta berritu.

INM (6-12) Proiektua definitzen da , proposamen curruciularra izaera

berritzailea duena eta ikertzen dituena arazo zehatzak gizartearekin zer ikusia

duenak. Proposamen honen egituran hiru maila desberdin aurkitzen dira.

Lehengo mailan : Ikuspegi teorikoa, eskolaren eredu didaktikoa eta ikertzailea.

Bigarren mailan: Derrigorrezko hezkuntzan lortu nahi den proposamen

didaktikoa.

Hirugarren mailan: Unitate didaktikoak.

2. Gaur egungo eta antzinako gizartea eskolan ikertzeko gaia.

Gaur egungo eta antzinako gizartea ezagutzean INM proiektuaren beste

helburuak ere lortzen lagunduko du.

Honen helburua ez da lortzea haurrek izatea gertaera guztiak modu

kronologikoan sekuentziatuak baizik eta haurrak konturatzea orokorrean nola

gizartea aldatzen joan den. Modu honetan ere lortu nahi dena da haurrek

konturatzea arazoak sortzen direnean moduak daudela hauek ebazteko.

Page 3: Laburpena, txikiweb, telebista

3. Zertarako irakatsi gaur egungo eta antzinako gizartea.

Hau irakastearen helburua da haurrak ulertzea eta erantzunak ematea gaur

egun gertatzen diren gertakizunei.

4. Zer erakutsi gaur egungo eta antzinako gizarteaz.

INM (6-12) Proiektuaren edukiak erantzun behar dute edo bideratuta egon

behar dira alde batetik kulturara eta bestetik diziplinara. Horrek lagunduko die

haurrei gaur egungo gizartea hobeto ulertzen.

Interesgarria eta aberasgarria izango litzateke haurrek bere esperientziekin

erlazionatzea gertaerak. ( Familiak bizi duelako, aiton amonek kontatu diotelako

… )

5. Nola irakatsi: Modu eta ariketen sekuentzia.

Proposamen hau ez da berez gelan lantzen, prozesu hau bideratzeko

beharrezkoa da haurren eboluzio maila kontuan hartzea eta horren arabera

jokatzea.

6. Unitate didaktikoen proposamenak.

Unitate didaktiko bakoitza ziklo zehatz batean lantzeko moldatuta egongo da ,

horregatik maila bakoitzaren helburuak, ebaluazio irizpideak eta horrelakoak

kontuan hartuko dira.

Lehengo zikloan: maila honetan landuko den gauzarik garrantzitsuena denbora

pertsonala izango da.

Bigarren zikloan: lehengo zikloan lantzen dena bereganatzen duenean bere

inguruko, familiako eta historian eman diren gertakizunak zehatzago ikertzeko

eta ulertzeko kapazitatea izango du.

Hirugarren zikloan: azkeneko ziklo honetan haurrek edo ez hain haurrek,

konprobatuko dute nola antzinako gertakizunak gure gizartean eragina dute eta

izango duten.

Hausnarketa: testutik idei nagusiena da haurrak bereganatzea edo konturatzea

nola historia eragina duen gaur egungo gizartean, nahiz eta maila

desberdinetan sailkatu hauen bereganatze maila .Niri gehien arreta deitu didan

da nola haurrak ez duten erlazionatzen historian gertatzen dena

errealitatearekin eta behar dutela gertuzko zerbait historiarekin erlazionatzeko.

Ekarpen honek gogoratu arazi dit nola guk ere horrelako jarduerak egiten

genituen.

Page 4: Laburpena, txikiweb, telebista

“Dificultades de las prácticas docentes de innovación

educativa y sugerencias para su desarrollo”

SARRERA

Heziketa-berrikuntza ikerkuntza didaktikoaren eragile nagusia da. Ikasgeletako

irakaslea da garapena eta berrikuntza-proiektuen esperimentazioaren

mobilizazioaz arduratu behar dena.

Ikerkuntza hezigarria da heziketaren praktikarekin erlazionatu badago.

Berrikuntza ez da ikerkuntza, berrikuntza ikerkuntza bezala kontsideratzeko

efektuak kontrolatzeko eta prozesuak objetiboki ebaluatzeko gai izan behar da

gutxienez.

Berrikuntza, diseinatzea, planifikatzea, lantzea, ematea, hausnartzea, eta

abar.,. da, baina ez ezaguera zientifikoen sorrera.

Heziketa-ikerkuntzak erabilgarria eta praktikoa izan behar du, ikasleen

ikasketen hobekuntzan eragina izan behar du.

Maiz proposatu diren berrikuntza asko ez dira ikasgela-esperientziekin

egiaztatu, asmo onak izateaz ez dira pasatzen.

Berrikuntzak gauzak egiten ditugun forman aldaketa bat dakar, berrikuntza

hauek eman daitezen borondatezkoa izan behar da eta baita sormenezkoa.

Hezkuntzako aldaketak beti bilatuak eta planifikatuak izan behar da. Aldaketa

eta berrikuntza bereizten jakin behar da:

- Berrikuntza ez da helburu bat, finkatutako helburuak eta kalitatearen

hobekuntza lortzea da.

- Berrikuntzak nahitaezko hausnarketa bat dakar.

Hezkuntzako aldaketek zailtasunak dakartzate eta denbora behar dute haiek

gainditzeko.

Egoera honen aurrean, heziketa-berrikuntzaren garapenerako proposamen

batzuk planteatzen dituzte:

a) Berrikuntzak gauza berri bat nola egiten jakitea eskatzen du, beraz,

irakasleen formakuntza garrantzitsua da bai hasierakoa eta baita

egunerokoa, formaziorik gabe ezin da berrikuntzarik existitu eta

alderantziz.

Page 5: Laburpena, txikiweb, telebista

Heziketa-berrikuntza irakaskuntzaren kalitatearen hobekuntzarako eta

irakasleen garapen profesionalerako tresna nagusietako bat bezala

ulertu behar da.

b) Berrikuntza era formakuntza proiektuak taldekoak izan behar dira, ezin

dira lan pertsonalak eta boluntaristak izan.

c) Eskolako kultura bezala, berrikuntzak prozesu luze bat suposatzen du.

Ondorioz, denbora behar da hausnarketarako, planifikaziorako eta

berrikuntzan garapen praktikorako.

d) Giro positiboa sortu behar da, zentroen irakasleen arteko komunikazioa

hobetu behar da denek berdintasunean lan egin dezaten. Elkarrizketa,

kooperazioa eta esperientzien trukea areagotu behar da.

e) Idazketari garrantzia eman behar zaio, baita TIC, blogak, INNOVA…

f) Nagusitu eta saritu egin behar dira berritu ikertzen egiten duten

irakasleak.

g) Ikerkuntza zientifikoa praktikarekin harremanetan dago.

Hausnarketa: testutik deigarriena, berrikuntza bat egiterako garaian gauza asko

kontuan hartu behar direla da, denak dakigu ez dela erraza baina ez nuen uste

hainbeste gauza hartu behar zirenik kontua. Horretaz gain, testua oso

erabilgarria eta lagungarria egin zait. Denok berrikuntza eta ikerketei buruz

aurre iritzi bat dugu, baina hau irakurri ondoren zuzenak eta egokiak ez zirela

ikusi dut. Askotan berrikuntzak beti onerako direla uste dugu, baina ez du

zertan horrela izan behar. Gainera ikerketa eta berrikuntzaren arteko

desberdintasunak ematen ditu, ondorioz ondo bereizten ikasi dut.

Proiektuen bidezko ikaskuntza

Sarrera:

- Aldaketak suposatzen ditu klasean.

- Ikasleak taldean eta proiektu ezberdinetan egiten dute lan.

- Ikasleek mugimenduetan askatasuna eta autonomia behar dute.

- Klasetan derrigorrez egon behar ez diten errekurtsoekin egiten dute lan.

- IKTen erabilera irakasleentzako erronka bat izan daiteke zeinek

kasuetan ez daudelako prest.

- Proiektu onek, superazioa, ikasleekin ikastea eta konpetentziak garatzea

suposatzen du.

Helburuak:

Materiak berak dituen helburuaz gain, honako hauek ditu:

- Zailtasunei aurre egiteko gaitasuna hartu behar dute.

- Talde lanean aritzeko gaitasuna hobetu.

Page 6: Laburpena, txikiweb, telebista

- Proiektuarekin erlazionatuta dauden IKT programa ezberdinak

ezagutzea.

- Errespontsabilitate handiagoa hartu ikaskuntza pertsonalean.

Proiektuaren edukiak:

- Izenburu bat hautatu eta proposamen bat egin.

- Proiektuarekin erlazionatuta dauden helburu eta edukien laburpen bat

egin.

Proiektua hasi baino lehenago kontuan izan beharrekoa:

Taldeka? Banaka? Zenbat denbora eskainiko zaio klasean proiektuari?

Zeintzuk dira proiektuaren helburuak? Zein material eta informazio iturri

eskainiko zaie?

Hasiera

Definizioa. Prozesuaren informazioa konpartitu.

Ezarri: programak, ebaluatzeko irizpideak…

Errekurtsoak identifikatu.

Hasiera II

Identifikatu aurretiko eskakizunak

o Nola definitu eta garatu proiektu konplexu bat.

o Ezagutzak

o Proiektuaren helburua

Taldeen arabera

Hasierako ariketak taldean lantzeko.

Aurre plangintza, nola bideratu daitekeen lana.

Proiektuan zertan datza zehaztea.

Proiektuaren atalak banatzea eta bakoitzaren lana zein den zehaztea.

Hasierako jarduerak taldeetan.

Feedbaka ematea irakasle-ikasleen artean. Hau izan da helburuetako

bat.

Jarduerak berrikustea feedbakan oinarritua.

Proiektuaren ezarpena.

Proiektuaren gaia bakoitza jakitea nola banatuta dagoen eta bakoitza

duen helburua eta funtzioa.

Irakaslearen languntzaz proiektua hobetuko dute.

Page 7: Laburpena, txikiweb, telebista

Taldeko partaideak parte hartzen dute suertatzen diren arazoak

konpontzen.

C. PROIEKTUAREN INPLEMENTAZIOA(I)

- Ziurtatu ikasle guztiak etxeko-lan eta helburu guztiak betetzen

dituztela bategatiko bat. Proiektua zatituta egon beharko da,

bakoitzak bere helburua eta bere programazioarekin

- Taldeak, irakaslearen laguntzarekin lortuko dute lanaren definizioa

- Taldearen partaideak parte hartuko dute lankidetza ikasketan eta

arazoen konponbidean

C. PROIEKTUAREN INPLEMENTAZIOA(II)

- Taldeen elkarrekiko autoebaluazioa eta ebaluazioa. Irakasleak

ebaluatzen du baita eta feedback ematen du

- -Bukatzeko aurrerapena. Proiektu bat produktu, aurkezpen edo

interpretazio batean bukatzen da eta audientzia espezifiko batentzako

da

- 1etik 5ara errepikatzen dira pauso guztiak helburu guztiak lortu arte

IKASLEAREN IKUSPEGITIK KONKLUSIO BAT

- Azkeneko txartaketa. Proiektua bukatu eta produktua txartatu

- Azkeneko ebaluazioa. Lana aurkezten da erabaki den modura. Klase

guztia parte hartzen du eta irakaslearekin batera feedback ematen da

- Itxiera. Pertsonak eta taldeak beraien produktuak, aurkezpenak eta

interpretazioak aztertzen dituzte feedbackarekin

IRAKASLEAREN IKUSPEGITIK ERABAKI BATZUK

- Itxierarako prest egotea. Ebaluazio eta eztabaida orokorra erraztu

klase guztientzako

- Noten erregistro bat egin. Proiektuaren gogoeta: ondo joan denarena

eta hurrengorako hobetu behar diren gauzak klasean egiteko

GAUZA GARRANTZITSU BATZUK

- -Ikasleen inplikazioa gaien aukeran

- Gai adierazgarrien erabakiaren inplikazioa

- -Benetako ebaluazioa

o Ikasleei azaldu helburuak, objektiboak, eta proiektuen ebaluazioa

Ipuinaren laburpena.

Page 8: Laburpena, txikiweb, telebista

Ipuina kontatzen du nola herri batean gizon batek artoak lapurtzen zituen

gauean. Baserritarrak haserretuta gauean ezkutuan espiatzea erabaki zuten

horrela ikusiko zuten nork lapurtzen zituen bere artoak. Pentsatu bezala

lapurra harrapatu zuten artoak zakuan sartzen , herriko gizon bat zen,

baserritarrak zakuak konfiskatu zioten.

Baserritarrak etxera bueltatu ziren ospatzera lapurrarekin eman zutela eta bat

batean lapurra baserrian gerturatu zen eta bere zakuak eskatzera. Lapurra

lapurtutako artoak itzuli zituen.

HEZKUNTZAREN IKUSPEGIA

Teknologia berriaren garapena ez da ematen bakarrik eskoletan, baizik eta

eguneroko bizitzan.

Orain dela urte asko plantatzen ziren zeintzuk ziren teknologia berriaren

ekarpena hezkuntzarekiko.

XIX. mendetik pentsatzen zen teknologia berriak eskolaren garapena aldatuko

zuela, hau da, Estatu Batuetan liburutegi publikoak egin zituztenean usten

zuten eskolak desagertuko zirela, irratia agertu zenean, telebista, ordenagailuak

eta interneta agertu zenean guztiz berdina pentsatzen zuten, eskola

desagertuko zela

Berrikuntza berriak sortzen direnean pentsatzen da, eskola berrikuntzaren

ordez egongo dela, eta azkenean ez da egia

Irakasleen formakuntza eta teknologia berriak egoteaz gain, ez dute irakasteko

modua eraldatu. Zergatik?

-Nola erakusten den ikastoletan, hau da,eskoletan irakasteko modua

aldatzen bada industria eskola aldatu beharko du. Teknologia berriak beste

papera edukitzeko industria eskola aldatu behar da, hau da, gure herrialdeetan

testu liburu gehiago erabiltzen dira, eta bestetik, beste herrialdeetan testu

liburuak eta testak erabiltzen dituzte, eta gauza hauek ez dituzte aldatu nahi

-Orain dela urte asko ez da egon aldaketarik eskoletan, hau da, eskola

berriak eraikitzen dituzte baina orain dela urte askoko pentsamoldearekin eta

hori aldatu behar da

-Curriculumaren ikuspegia , diziplinartekoa da, hau da, irakasleak

bideratzen du, argitaletxeen negozioa bideratzen du eta gurasoen lasaitasuna.

Honekin alfabetatze berriak sortzen dira, hau da, ikasteko modu berriak

(digitalak, ahozkoak…) tradizionalarekin batera.

Page 9: Laburpena, txikiweb, telebista

Arazo bat dago, %30ak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ez du bukatzen,

%20ak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bukatzen du nota hobeekin eta

%50ak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bukatzen du, baina pentsatzen dute

ez duela ezertarako balio ikaskuntza honek, eta puntu honetan azpimarratu

behar dugu.

Ez politikariak, ez irakasleak eta ez jendeak ez dute sinisten heziketaren

aldaketak

PROIEKTU BIDEZKO LANA

Fernando Hernandezek proiektu bidezko lanaren aitzindaria izan zen. Nahiz eta

aitzindaria izan oraindik ikertzen ari da honi buruz

Proiektu bidezko lanarekin aldatu nahi zuten irakaslearen posizioa ikasleekiko.

Irakaslea ez zuen dena prestatuta eraman behar, baizik eta bilatzen dena zen

klase berritzaile bat ematea elkarrizketaren bitartez eta honekin metodologia

konstruktibista bat egitea bilatzen zen.

Esan dezakegu hau guztia ez dela metodologia bat.

Hau ez da egiteko modu bat, baizik eta kontxesi bat hezkuntzarako.

Hau hiru idei nagusi ditu:

-Ikasleei beste modu batera begiratzea eta pentsatu behar dugu interakzio

bidez ikasten dela

-Klasea ikerkuntza zentro bat da, non esperientziak sortzen dira

-Ikasleak subjektu bezala hartzea, zeren ezagueraren eramaile da

Elementu batzuk daude:

-Ikasleak konturatu behar dira bere ikasleekin lotura aldatu behar dutela, oso

garrantzitsua delako eta sakontzeko elementu bat delako

-Esperientziak, ez dira ariketak, baizik eta ikasketa esperientziak, gainera

irakaslea egon behar da adi zer gertatzen den bere klasean jakiteko

-Pedagogia irudimena bultzatzea, ez dago oso bultzatuta gaur egun eskoletan,

baina oso garrantzitsua da zeren testu liburuekin ez zaie usten pedagogia

irudimena bultzatzea

Nahiz eta gauza guzti hauek esan aholku batzuk daude irakasleentzako:

-Ikasteko prest egon behar dira, azkenean bakoitzak bere beldurrei aurre egin

behar dio, ezin da dena klaseetara eraman… gauza guzti hauek landu behar

Page 10: Laburpena, txikiweb, telebista

dira. Esperimentu hauekin ez dakigu inoiz nora eramango zaigun, baina

azkenean plazerra ekartzen digu

-Bakarrik ez sentitzea, beste irakasleekin edo pertsonekin kontaktatu, zedeak

sortu gauzaz hitz egiteko… azkenean sutsua bihurtzen dira beraien lanekin

Azkenean, gogoeta modu batez esan dezakegu, ikasten badugu erlazio modu

batez azkenean erlazionatzen ditugu esperientziak, subjektuak eta adimenak,

hau guztia sortzen badugu klasea bihurtzen da proiektu erlazio batean.

EGUNKARIA ETA IRRATIA (Amara Berri)

Amara berriko eskola erakusten du nola bere 2. zikloko ikasleak lan egiten

duten irrati batean.

Honekin erakutsi nahi digutena da, nola teknologia berriak erabiliz, haurrek

modu ez berdinez gauzak ikasten dituztela. Adibidez: talde lanean lana egitea,

txandak errespetatzea, besteen lanekiko errespetua izatea, ardura izatea …

Metodologia ez berdinez haurrak modu tradizionalean irakasten ziren

kontzeptuak ikasteko gai dira eta gainera modu dibertigarri batean beraz,

haurrak gogotsuago agertzen dira horrelako proposamenen aurrean.

TXIKIWEB (Amara Berri)

Amara Berri eskolan, komunikazio metodo ezberdinekin albisteak sortzeko

gela bat daukate: prentsa, irratia, telebista eta web orria.

Komunikazio metodo ezberdin hauek lantzeak helburu bat dauka: ikasleak

teknologia berrien mundua sartzea da, bai argazki kamera, bideo kamera,

eskanerra eta inpresora bezalako makinen erabilera ezagutuz, eta baita

programa informatiko ezberdinak landuz.

Modu ezberdinetara lantzen dituzte, batzuetan gelako talde batek antzerki bat

egite du eta besteak grabatu egiten dute, edo telebistan egiten dute zuzenean.

Beste batzuetan web orriak sortzen dituzte beraien argazki, bideo edo

ipuinekin. Ikastolako txikiek sortutako lanak era ordenagailura pasatzen dituzte

dokumentu fitxa bat betetzen dute eta era honetara lan guzti horien Amara

Berriko web gunean aurkitu daitezke.

Zenbait momentuetan arazo teknikoak izaten dituzte eta momentu horietan

irakasleak laguntza eskaintzen die aurrera jarrai dezaten lanarekin.

Page 11: Laburpena, txikiweb, telebista

Txikiweben egiten dituzten lan guztiak Amara Berriko web gunean ikusteko

aukera dago. Amara Berriko web gunean “ikasleen txokoa” aurkitu daiteke eta

bertan daude egindako eta ikasleak igotako lan guztiak. Hemen, ikasleak

egunero egiten duten egunkaria, urtean zehar eginiko txapelketak, antzerkiak,

plastikako lanak, txikiek egindako eta eskaneatutako lanak eta 5.mailako eta

6.mailako ikasleak egindako web pertsonalak aurkitu ditzakegu.

Txikiek egindako lanak 5.mailako eta 6.mailako ikasleak igotzeaz arduratzen

dira. Lan horiek eskaneatzen dituzte eta ondoren igo. Ipuinekin ere antzeko

egite dute lan, ipuinaren portada eskaneatzen dute, ondoren ipuina idatzi eta

azkenik egilearen izana ipini.

Ikasleei egiten duten lan bakoitzeko diploma bate ematen zaie.

Amaitzeko esan beharra dago ebaluazio jarrai bat egiten zaila eta astero

eginiko lana ebaluatzen dela.

TELEBISTA (Amara Berri)

GRABAZIOA:

Materiala: grabazio gela, bideo kamera, ikus-entzunezko baliabideak ( bideo

analogikoak, mikrofonoak…), kamerak, taldeen programazioa, kameren fitxak

eta jarduerak programatzeko erreportajeak.

Irakasleak emisioetan laguntza eskaintzen du eta orientazio teknikoak

eskaintzen ditu.

Lanaren antolakuntza hiru pausotan banatzen da. Lehenengoa, kamerek fitxa

teknikoa bete behar dute, hemen lanaren izenburua jarri, kameren izena, parte

hartzen dutenen izena eta kopurua eta data jarri behar dute. Bigarren,

grabatutako lana ordenagailura pasa behar da. Eta hirugarrena eta azkenena,

lana editatzea eta internetera igotzea da.

Astero, ostegun eta ostiraletan ordu bateko albistegi bat grabatzen dute.

Irakaslearen laguntza egiten dute eta informazio asko ematen da, adibidez;

eguraldia, jangelako menua, entrebistak egiten dira, pelikulen estrenoa,

langabeziaren gorakadari buruzko informazioa, herriko merkatuei buruzko

informazioa eta abar.

Gainera gorrak direnentzako egokitua dago eta gorren alfabetoa ikasten dute.

EDIZIOA:

Materiala: mac ordenagailuak, kamera eta bideoak eta editatzeko I Movie

programa.

Page 12: Laburpena, txikiweb, telebista

Bai grabazioa eta baita edizioa ere taldeka egiten dute, eta horrek asko

laguntzen du lana gusura egitea eta inork ezer esan gabe lanean hastea.

Txikiweba bezala, telebistako lana ere astero ebaluatzen da, eta bakoitzak aste

horretan izandako azken inpresioa azaltze du.

2. 3. 4. eta 5. Bideoaren hausnarketa: Ikusi ditugun bideoak ikastoletan

ezartzen diren teknologia berriekin du zer ikusia. Gure ustez berrikuntza

praktikoak eta erabilgarriak dira, inoiz ikusi eta erabili ez ditugun metodoak dira

guretzako, baina bideoetan ikusi dugunez emaitza onak ematen dituela

iruditzen zaigu. Gainera ikasleek lan hau gustura egiten dutela ikusten da eta

horrek lan giro ona sortzen du.