laburpen guztiak juntatuta
TRANSCRIPT
Epict (document)
European Pedagogical Informatio and Communication Technologies (Europako
Pedagogiarako Informazio eta Komukiazio Teknologiak).
- Nahitaezko eraginak (ukaezinak)
1- IKT irakaskuntza / ikaskuntza.
Ikaskuntzarako tresna
Irakaskuntzarako tresna
IKT laguntza moduan tresna (osagarria)
Irakasleak behar dituen konpetentziak:
Teknologiarekin elkarbizi
Teknologia ulertu
Teknologiari buruz hausnartu
Irakasleak IKTko konpetentzia hauek garatu behar ditu, IKTengandik ahalik eta
probetxu gehien ateratzeko.
2- Ordenagailua.
Irakasleek, ordenagailuen inguruko gutxieneko gaitasunak behar dituzte, hau
pertsonalki eta pedagogikoki erabiltzeko, helburua, ikasleak bere kabuz
erabiltzen ikasten duelarik. Digitalki fluxu izateak, zure kabuz ordenagailua
erabiltzeko eta mantentzeko gai izatea da.
Programak eguneratu
Birusen aurka zaindu
Dokumentuen kudeaketa
3- Bilaketa eta komunikazioa interneten bidez.
Internet, informazio iturri bat izateaz gain, publikazio plataforma bat da eta baita
komunikatzeko kanal bat.
Ikasketa kolaboratiboa
Bilaketak interneten hezkuntza arloan
Hezkuntza portalak
4- Hitzak prozesatzea eta idatzien prozesua.
Ordenagailuei esker, testuak editatzea eta komentatzea askoz sinpleagoa da.
Baina are gehiago, hau irakasleentzat garrantzitsua da, hitz prozesatzaile bat,
testuak produzitzeko tresna bezala (pedagogikoki).
Ikasleei idaztearen prozesuan gidatu eta laguntzeko
Irudi eta soinuak dokumentuekin batera erabiltzeko
5- IKT eta eskola innobazioa
IKTak, aldaketaren gidari bezala ikusiak dira eta baita eskola zuzendaritzaren
gardentasunerako
Kanpo eskaerak
Eskola innobazioa
- Aukerako eraginak
1-Banaketa, diseinua
Irakasleak ikasketa errekurtso propioak sortzeko
2- Irudi digitalak
Irudiak dira adibidez, kazetaritza ikasgaietako objektuak.
3- Aurkezpenak
Irakasleak aurkezpenak darabiltza irakasteko eta komunikatzeko, ikasleei
laguntzeko hauen aurkezpenen prestaketan eta hauek ebaluatzeko.
4- Web orrialdeen prestakuntza
Web orrialdeen bitartez, irakasleak tresna berriak sortuko ditu irakaskuntzarako,
ikasleak lagunduko ditu (hauen produkzio eta argitaratzean) eta ebaluatuko
ditu.
5- Kalkulu-orriak
Kalkulatzeko, simulatzeko, modelo bezala, grafikoak egiteko…
6- Barneko datu-baseak
Barneko datu baseen erabilera ezberdinak irakaskuntza eta ikaskuntzan, barne
hartuz datu baseak nola erabili daitezkeen ikaskuntza eta irakaskuntzan.
7- Errekurtso digitalen bitartez ikastea
Hauen erabilera kontextu ezberdinetan eta ebaluazioa irakaslearen aldetik
garrantzia edo erabileraren inguruan
8- IKTak eta lan egiteko metodoak
Metodo eta tresna berrien erabilera (mapa kontzeptualak, web orrialdeak,
formazio aholkularitza…)
9- Tresna laguntzaile moduan
Eskaneatzeko, editatzeko, sintetizatzeko, predikzioak egiteko, beste ikuspuntu
batzuk erakusteko…
10- Ordenagailu jokuen erabilera
Ordenagailuen jokuen naturaltasun eta populartasuna, ikasleen artean
aprobetxatu (jolas jeneroak ikasteko, hauen instalazio eta garapena…)
Bilaketa-tresna
Zer da?
Sistema informatiko bat da, modu automatiko batean lan egiten duena.
Momentuan, datu baseetan bilatu, klasifikatu eta abar egiten ditu interneteko
artxiboak, informazio hau erabiletaileen eskuetan utziz, hauen eskakizunen
erantzun bezala.
Nola erabiltzen da?
Ikasleak, nabigatzaile baten bilatzaile batean sartzen dira. Ondoren, bilaturen
aldamenean dagoen hutsunean behar duten hitzak jartzen dituzte eta bilatu
sakatu. Zerrenda bat azaldu ostean, nahi den web orrialdea hautatzen da.
Hala ere, bilaketa zehatzago bat egin nahi izanez gero, bilaketa aurreratua
egiteko aukera dago.
Ikasgelarako gomendioak
Ikasleek bilaketerako gaitasunak garatzen dituzte eta bilaketarako estrategia
ezberdinak erabiltzen dituzte, banaka edo taldeka. Horrela, konpetentzia
ezberdinak garatuko dituzte, hala nola, “ikasten ikastea”, “informazioa tratatzea
eta teknologia digitala” edo “hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna”.
Gomendatutako guneak
Yahoo
Altavista
Bing
Konpetentzia digitala eta informazionala eskolan
Eskolak, ezin die teknologia berriei bizkarra eman, hauei esker; informaziora
sarbide berriak, komunikatzeko aukera berriak eta kulturara sartzeko modu
berriak sortu direlako, honen ondorioz, argi dago, liburuak, teknologia berriekin
batera biziko direla eskoletan
XX. mendeko azken hamarkadetan jaiotakoak, izan gara lehenak teknologia
berrietan jaiotzen eta sozializatzen, eta gure bizitzako denbora askoz gehiago
eman dugu pantaila baten aurrean, liburu baten aurrean baino.
XXI. mendeko kultura, multimodala da. Hau da, adierazten, ekoizten eta
banatzen dena euskarri mota askoekin (papera, pantaila) teknologia ezberdin
ugarirekin (Liburuak, telebista, ordenagailua, internet…) eta formatu eta
lengoaia ezberdinak erabiliz (grafikoak, testu idatziak…)
Alfabetizazio berriak hezkuntzan sartzea beharrezkoa da eta hauek hiru
multzotan banatzen dira; Ikus – entzunekoa, teknologikoa eta informazionala.
Hauek batzen dituena multialfabetizazioa da.
- Ikus –entzuneko alfabetizazioan, lehenik, ikus - entzuneko testuak egin eta
analizatzeaz gain; telebistako, zineko publizitateko eta abarreko mezuekin
kritikoak izaten jakitean datza.
- Alfabetizazio teknologikoan, ordea, hardwarea(aparatu informatikoak) eta
softwarea (programa informatikoak) erabiltzen jakitean datza, baita interneten
erabilera egokia egitean.
- Alfabetizazio informazionala, azkenik, informazioa bilatu, aukeratu,
analizatu, ulertu eta birsortzean datza.
Hiru hauek multialfabetizazioan biltzen dira eta alfabetizazio guztien integrazio
bat da. Multialfabetizazio honen helburu nagusia, ikasleek ikasten ikastea da.
Hau da, bere bizitza guztirako balioko dion autoikaskuntza baliabide batzuk
lortzea.
Multialfabetizazioan lau dimentsio daude:
- Dimentsio instrumentala, hardware eta softwarearen errekurtso ezberdinak
erabiltzen jakitea.
- Dimentsio kognitiboa, informazioa bilatu, aukeratu, analizatu, ulertu eta
birsortzeko gaitasuna edukitzea.
- Dimentsio sozioaktitudinala, teknologiekiko jarrera egoki bat hartzea, ez
hauei fobia edukitzea, ezta hauek itsu itsuan onartzea.
- Dimentsio axiologikoa, azkenik, informazioaren analisi kritiko bat egiteko,
zenbait irizpide eskuratzea eta teknologia erabiltzerako orduan, balore etikoez
gidatzea.
Ikasgelan, ikasleak ordenagailuekin badaude, irakaslearen papera guztiz
aldatzen da, irakaslea ez da egon behar klase magistral bat ematen, eta
ikasleak erritmo ezberdinean joango dira, bata bestearekiko. Honela irakasleak
bere metodologia aldatu beharko du, metodologia flexibleago eta
indibidualizatuago batera.
IKT -en erabilerarekin loturiko ikas prozesuaren barruan, hiru konpetentzia
multzo aurkitzen ditugu:
- Informazioa lortzeko eta ulertzeko konpetentzia: interneteko baliabideak
erabiliz, informazioa bilatu, aukeratu, analizatu, ulertu eta birsortzean datza.
- Informazioa espresatzeko eta komunikatzeko konpetentzia: Espresatzen
ikastea, lengoaia, teknologia eta abar ezberdinen bitartez eta ondoren
bakoitzaren informazio hau, blogen, web orrien, wikien eta abar luze batekin
elkarbanatzea.
- Elkarrekintza sozialerako konpetentzia: Beste pertsona batzuekin
elkarrekintza edukitzea, e- mailen, foroen eta abarren bitartez.
Ikasgelan teknologien presentzia kontuan harturik, irakasleek dituzten erronkak
hurrengoak lirateke:
- Gaur egungo gazteak, informazio izugarri daukate, gehiegi; telebistatik,
irratitik, zinetik, internetetik, publizitatetik… Baina informazio guzti hau
edukitzeak ez du esan nahi jakintza gehiago dugunik, alderantziz, horregatik,
irakaslearen helburuetako bat da, informazio guzti horri forma eta zentzua
ematea. Hortaz, irakatsi behar da, informazio txar eta onaren artean
ezberdintzen, on hori analizatzen, ulertzen eta birsortzen.
- IKT -ekin irakaslearen monopolioa galtzen da, izan ere, lehen testu liburuak
eta irakasleak esaten zutena zen egia bakarra. Internetekin honi bira bat
ematen zaio, izan ere, gaur egun, ikasleek interneten bilatu dezakete
informazioa eta kontrastatu. Gainera ikasleak, irakasleak baino askoz ere
trebeagoak dira teknologia berrien erabileran.
- Teknologia berri hauen erabilerarekin batera, irakasleen rola aldatu behar da.
Bere rola, informazioaren transmisore baina gehiago, gelan egiten diren
ariketen antolatzaile eta gainbegirale izatera pasa behar da. Hortaz, bere
metodologia aldatu behar du klase magistralak ematetik, hau da, informazio
transmisore bakarra izatetik, gelan egiten diren ariketen kudeatzaile izatera,
jarraibide batzuk emanez ariketak era egokian egin ditzaten eta gainbegiratu
modu pertsonalizatuan.
- Sistema kostruktibistan oinarrituriko ikasgela bat kudeatzea zailagoa da
irakaslearentzat, sistema tradizional bateko ikasgela bat kudeatzea baino.
Ordenagailuekin, sistema konstruktibista batean lan egiteak, irakasleari lan
gehiago eskatzen dio, sistema indibidualistagoa delako lan egiteko modua
guztiz desberdina delako, klase magistralekin alderatuz.
- Azken erronka, ikasleen arteko interakzioa sortzean datza. Ez bakarrik
ikasgela barruko ikasleen artekoa, geografikoki urrun dauden beste ikasle
batzuekin interakzioa ere. Adibidez, ikasleen arteko korrespondentzia bidaltzea
izango zen egin zitekeen ariketetako bat, edota, unitate didaktiko bat beste
geografikoki urruti dagoen beste gela batekin batera aurrera ateratzea.
Honekin, ikasleen arteko kolaborazioa sustatzen da.
Teknologia berriak eskoletan sartzeak, ez du ezertarako balio, metodologia
aldatzen ez bada, egiten den bakarra papera pantaila batengatik aldatzen da,
Hortaz, teknologien erabilera egoki bat gerta dadin jarraitu beharko ze modeloa
hurrengo hau litzateke:
- Informazioarekin kritikoa izatea lortu behar da, hau da, informazio egokia
lortzen jakin eta hau tratatzeko baliabideak edukitzea.
- Metodologia berriak, testu liburuaren monopolioa kritikatu behar du, bultzatuz,
ikasleek informazio iturri berri eta ezberdinak eduki ditzaten.
- Eguneroko dinamikan, irakasleak; arazo, edo ariketa bat planteatuko du eta
ikasleak honi irtenbidea bilatu beharko diote, irakaslek hauek gainbegiratzen
dituen bitartean eta ariketa zein arazo hauek egiteko jarraibide batzuk eman
ondoren. Beti ere multialfabetizazioan.
- Teknologien erabilerarekin bultzatu behar da, ikasleen arteko kooperazia,
ikasgela bereko beste ikasleekin, zein, geografikoki urrun daudenekin.
- Multialfabetizazioa eta curriculumeko helburu zein edukiak erlazionaturik egon
behar dira
IKT –en erabilera ikasgeletan:
- Irakasleak kontuan hartu behar duena ez da teknologiak lantzea, materia
lantzea baizik teknologien bitartez.
- Teknologia berrien erabilerak funtzionatzeko, metodologia eta irakasle-ikasle
rola erabat aldatu behar da, ez da nahiko teknologia ikasgeletan sartzearekin.
- Bi irakasleko modu daude teknologiak erabilita, bata espositiboa da, bertan
ikaskuntza hartzailea ematen dela eta bestea konstruktibista, ikerketaren
bitarteko ikaskuntza ematen da.
- TIK –ak erabiliz ikasleak gauzak eginez ikasten dute. Hau bakarka zein
taldeka egin dezakete, ez ditu mugak horri dagokionez.
- Teknologia berriekin lan bat egiten denean ez da curriculumeko helburu eta
edukiekin pentsatua egin behar soilik, alfabetizazio teknologikoko
konpetentzietan pentsatu behar da ere.
- Irakasleak ariketa hauek prestatzean ez du ezer inprobisaziorako utzi behar,
dena ondo planifikatua eta prestatua eraman behar du
- Multialfabetizazioaren hezkuntza prozesua, ikasleek informazioa bilatu,
aukeratu, analizatu, birsortu eta hauen difusiora egon behar da zuzendua,
beste pertsona batzuekin harremanetan jartzeko.
- Informazio konpetentziek eta digitalek bat egin behar dute multialfabetizazio
dimentsio ezberdinekin; instrumentala,kognitiboa, aktitudinala eta axiologikoa.
Eskema
Hezkuntzan sartu beharreko alfabetizazio mota berriak hiru dira↓
1.- Ikus–entzuneko alfabetizazioa, ikus - entzuneko testuak egin eta
analizatzeaz gain; telebistako, zineko publizitateko eta abarreko mezuekin
kritikoak izaten jakitean datza.
2.- Alfabetizazio teknologikoa, ordea, hardwarea(aparatu informatikoak) eta
softwarea (programa informatikoak) erabiltzen jakitean datza, baita interneten
erabilera egokia egitean.
3.- Alfabetizazio informazionala, azkenik, informazioa bilatu, aukeratu,
analizatu, ulertu eta birsortzean datza.↓
Hiru hauek multialfabetizazioa osatzen dute.
↓
Multialfabetizazioak lau dimentsio ditu
↓
1.- Dimentsio instrumentala, hardware eta softwarearen errekurtso ezberdinak
erabiltzen jakitea.
2.- Dimentsio kognitiboa, informazioa bilatu, aukeratu, analizatu, ulertu eta
birsortzeko gaitasuna edukitzea.
3.- Dimentsio sozioaktitudinala, teknologiekiko jarrera egoki bat hartzea, ez
hauei fobia edukitzea, ezta hauek itsu itsuan onartzea.
4.- Dimentsio axiologikoa, azkenik, informazioaren analisi kritiko bat egiteko,
zenbait irizpide eskuratzea eta teknologia erabiltzerako orduan, balore etikoez
gidatzea
IKT -en erabilerarekin loturiko ikas prozesuaren barruan, hiru konpetentzia
multzo aurkitzen ditugu↓
1.- Informazioa lortzeko eta ulertzeko konpetentzia: interneteko baliabideak
erabiliz, informazioa bilatu, aukeratu, analizatu, ulertu eta birsortzean datza.
2.- Informazioa espresatzeko eta komunikatzeko konpetentzia: Espresatzen
ikastea, lengoaia, teknologia eta abar ezberdinen bitartez eta ondoren
bakoitzaren informazio hau, blogen, web orrien, wikien eta abar luze batekin
elkarbanatzea.
3.- Elkarrekintza sozialerako konpetentzia: Beste pertsona batzuekin
elkarrekintza edukitzea, e- mailen, foroen eta abarren bitartez.
Natibo digitalak eta etorkin digitalak
Gaur egungo unibertsitate ikasleak, lehen generazioa da egungo teknologia
berriekin jaio dena. Korreo elektronikoak, internet, telefono mugikorrak,
ordenagailuak eta abar generazio hauen eguneroko bizitza da. Horregatik,
natibo digitalak dira hauek, eta ordenagailuen, interneten, mugikorren eta bideo
jokoen hizlari natiboak dira. Teknologia hauekin jaio ez zirenak, baina beren
bizitzan zehar, hauek ezagutu eta erabili dituztenak, etorkin digitalak dira.
Etorkin guztiak bezala, azkenean hizkuntza ikasi arren beren “azentua”
gelditzen zaie. Adibidez, korreo elektroniko bat bidali ondoren, pertsona berari
deitzea galdetuz ea korreoa iritsi zaion.
Irakasle eta ikasleen artean dagoen ezberdintasun nagusia, hortaz, pertsona
mota ezberdinak direla da. Ez dute berdin pentsatzen eta ez dituzte bizimodu
berdinak.
Bietako bat aldatu behar dela argi dago, irakasteko modu tradizionalak
dagoeneko ez duelako funtzionatzen. Eta natibo digitalak ez dira atzera joango,
hortaz, irakasleak, aldatu beharko dira, gaur egungo egoerara egokituz.
Honetarako metodologia eta rolak aldatu behar dira, baita edukiak ere.
Orain irakasten edo irakatsi beharreko gauzen artean, badaude ere beti izan
ditugun ikasgaiak: etika, soziologia, hizkuntzak,... Arazoa metodologian dago,
hain zuzen.
Adituek pentsatu dute natibo digitalek egunero erabiltzen dituzten gauzen bidez
erakustea. Egindako aurrerapena, bideojokotan izan da. Joko hauetan aldatzen
dena, frogak dira, hain zuzen, ikasgaiekin loturikoak. Beraz, etorkin digitalei
gelditzen zaien aukera bakarra hauxe da, metodologiaren aldaketa.
Ordenagailuak, emozio eragileak
Nahiz eta, egun teknologia gure gizartean oso integratuta egon ez du esan nahi
denon haiekiko jarrera berdinak izango direnik. Honela bi muturreko jarrerak
aurki ditzakegu, alde batetik, teknologia saihesten dutenak eta beste aldetik,
teknologia beharrezko ikusten dutenak. Aipatutako lehenengo egoerari
teknofobia deritzo, honek edozein teknologia baztertzen du gizarteko balore
sozialak arriskuan jartzen dutela uste baitu. Bigarrenari ordea teknofilo deitzen
zaio, aurretikoarekiko guztiz kontrako jarrera hartzen duenak, beti daude
teknologia azken aparatuak erabiltzeko prest, informatika hezkuntza arazoen
salbatzaile gisa ikusten dutelako.
Irakasleen jarrerak ere, beraz, desberdinak dira teknologiekiko. Irakasleek
horiek maneiatzeko formakuntzarik jaso ez badute intseguruak sentitzen dira
eta ondorioz, jarrera negatibo bat hartzen dute hauekiko. Behin formakuntza
hori jasota jarrerak hobetu egiten duela diote. Beste ikerketa batek dio,
irakasleei antsietatea sortzen diena ordenagailuek planteatu ditzaketen arazo
teknikoak dira ( software aukeraketa, programen aldaketa azkarrak, ... ). Arrazoi
hauek, beste zenbait arrazoi gehiagorekin batera, irakasleei ordenagailuak
klasean ez erabiltzera bultzatzen ditu, baino ez hauetaz kanpo, zeren eta,
klaseak prestatzeko edota gauzak antolatzeko ondo baino hobeto erabiltzen
dituztelako. Laburki esanda, hauek ikasleen aurrean erabiltzeak sortzen diete
antsietatea, mugatu egiten ditu ondo menperatzen ez duten eremu bat delako.
Esaten da teknologia edota informatika geroz eta errazagoa edo sinpleagoa
dela, baina hori ez da guztiz egia. Hauek erabiltzeko beharrezkoak baitira honi
buruzko ezagutzak, trebetasun tekniko minimo batzuk, hauek duten
erabilgarritasun didaktikoa ... eta badirudi irakasleei emandako formakuntzak
alderdi pedagogikoa landu beharrean alderdi teknikoa lantzearen akatsean erori
dela.
Egungo gazteak garai teknologikoan jaioak izateak, irakasleei ( beste garai
batean jaiotakoak ) arazo handi bat planteatzen die, izan ere, edozein
momentutan hauek irakaslea gainditu dezaketelako. Horretaz gain, teknologiak
berak ere badauzka bere desabantailak, izan ere, klaseko dinamika eta
planteamendua bertan behera utzi baitezake blokeatu egiten badira, arazo
zehatz edo orokorren bat planteatzen bada... honek frustrazio handia sortzen
duelarik.
Baina hezkuntza etengabe gizartearen, kulturaren eta pertsonaren arabera
aldatzen dioanez ordenagailuak honetan ere barneratzea beharrezkoa da.
Askotan entzun den esaldia da “ makinek irakasleak ordezkatuko dituzte ” eta
eztabaida ugari sor ditzakeena baina orokorrean ados gaude hori ez dela inoiz
ere gertatuko. Teknologiek ezin baitute irakaslearekin lortzen den kontaktu
pertsonala lortu. Argi dago teknologiak oso paper garrantzitsu bat izango duela
baino ez puntu horretara iristeraino. Honek abantaila ugari eskaintzen ditu, hala
nola, eskolatik kanpo lan egitea ( etxean ), informazio iturri gehiago izatea, ...
Hala ere , badaude teknologia pertsona mundutik edo gizartetik islatzen dutela
uste dutenak, baina hori beste gauza askorekin gertatzen den bezalaxe,
ematen zaion erabilerari dagokio. Horretan gurasoek oso paper garrantzitsua
dute eta askok ez dute behar bezala jokatzen, “ etorkizuna teknologia dela ”
esaldia buruan oso sartuta dutelako.
Orokorrean mutilek edo gizonek emakumeek baino gehiago erabiltzen dituzte
teknologiak eguneroko bizitzan, izan ere, txikitatik hauek hauentzat baitaude
bideraturik. Jokoei erreparatuz gero, teknologiekin zer ikusia duten jolas
gehienak borroken, abenturen, suntsipen, ... eta abarretan zentratzen dira eta
honek azkenean egun ikusten dugun emaitza sortzen du. Horregatik
garrantzitsua da neskei bideratutako jolas gehiago sortzea, etorkizunean ere,
hauek teknologia beraien eguneroko bizitzan erabilera handiagoa emateko.
Azkenik, teknologia da gizarte bat beste batetik desberdintzen duen elementu
garrantzitsuenetariko bat, izan ere, hauek gizarte klase elitista batera baitaude
zuzendurik, baita diseinaturik ere, garai batean irakurketarekin gertatu zen
bezalaxe.
Irakasle eta ikasleentzako gaitasun mapak. Esparru teorikoa
IKT-ak gure bizitza eta kulturaren zati dira, hauek ez ditugu soilik informazioa
transmititzeko eta komunikatzeko tresna gisa erabiltzen, baita informazioa,
datuak eta ezaguera sortzeko, elkarren artean eratzeko, adierazteko,
pentsatzeko eta modelatzeko tresna gisa ere.
Eskola eremu egokia da teknologia horiek txertatzeko, haur eta gazteek
etorkizuneko erronkei aurre egiteko tresna bezala erabili ahal izateko. Bertan,
bi aktore aurkitzen dira: irakasleak eta ikasleak. Hauetako bakoitzak zenbait
mota desberdinetako zenbait gaitasun izan behar ditu. Horiek zehazteko
abiapuntua Red.es dokumentua da, eta hori osatzearren ISTE 1 erakundearen
NETS2 proiektuaz baliatu dira. Hau esparru sinplea baina indartsu eta barne-
hartzailea da.
Honekin argien mapa bat landu da,Espainiako testuingurura egokitua. Gaitasun
mapa honen bidez irakasle- profil bat lortu nahi da: autonomoa, IKT-en
erabileran trebatua eta konpromisoa ageri duena. Ikasleen mapak ere
autonomia du jomuga, gazte sortzailea, kritikoa, bere ingurune fisikoarekiko eta
gainerakoekiko arduratsuaz gain. Ikasleak jakiten, egiten eta izaten jakin behar
du.
Bakoitza sakontzen hasi baino lehen gaitasuna zer den azaltzea beharrezko
ikusten dut. Definizio desberdinak aurki daitezke baino orokorrean denek
berdina esaten dute: gaitasun garapena etengabeko prozesu bat da, zeinek
ezagupen, trebetasun, jarrera eta arduren norainokoak kontuan hartzen
dituenak. Hauek jakitearekin soilik ez da aski, horiek testuinguru eta egoera
desberdinetan erabiltzeko ahalmena izan behar da ere.
Jarraian gaitasun mapa desberdinak azaldu edo zehaztuko ditugu:
· Irakasleentzako gaitasun mapa: hiru ardatzen inguruan egituratzen da:
- Lanbide arloko garapena eta kudeaketa: kudeaketari dagokionez, irakasleak
behar dituen gaitasunak biltzen ditu (inprimakiak, kalifikazioak aurkeztea,
laguntza materialak sortzea, …). Horretaz gain, IKT-ari buruzko ezagupenak
lortzeko ahaleginak, formakuntzak eta abar.
- Didaktika, Pedagogia eta Curriculuma: Irakasleak klasean eta hemendik kanpo
egiten duen lanari dagozkion gaitasunak.
- Herritartasun digitala: Irakasleak ikasle herritar digital arduratsu eta
konprometituak sortzeko behar dituen gaitasunak. Bere portaera, politika
diseinu, …
· Ikasleentzako gaitasun mapa: ardatz hauen inguruan egituratzen da:
- Trebetasun teknologikoa: teknologia ulertzea eta erabiltzen jakitea modu
eraginkor eta emankor batean.
- Bizitza osorako ikaskuntza: ikasleek jarrera ireki eta ikertzaile bat izan behar
dute, konfiantzaz, norberaren indar eta ahuleziaz jabetuz.
- Herritasrtasun Digitala: jarrera kritikoa eta gogoetatsua izatea, erabilera egoki
bat egitea gizartean adostutako jokabide-arauak errespetatuz.
Hiru hauek IKT gaitasun orokorrak osatzen dituzte, eta gaitasun orokor hauek
komunak dira hezkuntza- maila guztietan.
Horretaz gain badaude gaitasun espezifiko batzuk, Europar Batasunean
oinarrituta eta lau hezkuntza mailatan banatuta dagoena:
Ø Haur- hezkuntzarako eta lehen hezkuntzako 4. mailara arte.
Ø Haur- hezkuntzarako eta lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailara arte.
Ø DBHko 1. mailatik 4. mailara arte.
Ø Batxilergorako
Denek honako egitura dutelarik ( adin bakoitzera egokituta ):
- Trebetasun teknologikoa:
o Oinarrizko hardware- baliabideak maneiatzea
o IKTak informazioa bilatzeko erabiltzea
o IKTak testu- informazioa prozesatzeko erabiltzea
o IKTak zenbakizko informazioa prozesatzeko erabiltzea
o IKTak informazio multimediala prozesatzeko erabiltzea
IKTak beste pentsona batzuekin komunikatzeko erabiltzea
- Bizitza osorako ikaskuntza:
o Komunikatzea eta lankidetzan aritzea
o Ingurune birtualetan moldatzea
o Informazioa kudeatu, sortu eta balioestea
o Sortzaileak izatea eta berritzea
Mundu erreala arakatzea
- Herritartasun digitala:
o Informazioaren pribatasuna aintzat hartzea
o Jabetza intelektuala balioestea
Komunikazio elektronikoko estiloak eta moduak errespetatzea
Ekola 2.0 presentazioa
http://moodle4.ehu.es/mod/resource/view.php?id=214675
ESKOLA 2.0
E-LEARNING INGURUNEA
Definizioa:
Hezkuntza elektronikoko edo urruneko hezkuntza sistema da; informazioaren
eta komunikazioaren teknologiak erabiltzen dira prestakuntzarako,
irakaskuntzarako eta gaikuntzarako.
Gauzatutako metodologia, ikaskuntza-estrategia eta jardueren bidez irakatsi eta
ikasteko modu hori, ingurune birtual batean garatzen da, baliabide teknologiko
jakin batzuk erabiliz.
Baliabidearen erabilera: Nola erabiltzen da?
Plataformek oinarrizko funtzionaltasunak izan behar dituzte arlo hauetan:
edukiak, komunikazioak, ebaluazioa eta auto-jarraipena, Campus birtual baten
izan ditzaken elementu batzuk:
Agenda aktiboak; egutegirako, baliabideetarako, berrietarako, …
erabiltzen direnak.
Lankidetza eta komunikazio tresna sinkronikoak (txatak) eta
asinkronikoak (bloga, wikiak,…)
Artxiboak gordetegia; lan praktikoak eta irakasleek gorde ditzaketen
materialak.
Erabiltzaileek campusean duten portaeraren berri emateko estatistikak.
Gela birtual baten ezaugarri esanguratsuenak hauek dira:
Elkareragiletasuna: taldearen beste kideekin herramienta desberdinak
elkartrukatzeko aukera izatea.
Parte-hartzea: elkarlanean haritzea gela guztiarekin.
Asinkronia: edozein momentuan ikas-materiala erabiltzeko aukera
izatea.
iIkasgelarako gomendioak:
Plataforma bateko hezkuntza-aplikazioak garrantzitsuak dira eskolako eragile
giztientzat. Eskola bateko zuzendariak eta irakasle-taldeak bilera
pedagogikoen edukia antolatu, datu base bat sortu eta gai jakin baten bilaketa
edo berreskura dezake.
Kontua ez da aurrez aurreko ikaskuntza ordeztea, baizik eta osatzea. Irakasle
paperean dugun lana aldatu daiteke; jakintza iturri izatetik eredu izatera pasa
gaitezke eta ikasleekin harreman estuagoa izatea, horrela, beraien ikaskuntza-
premiak zuzendu ahalko ditugu, gelan eztabaidak moderatu, eta ikasleak
eskolako irakaskuntza-helburuetara bideratu.
Gomendatutako guneak; Non aurki dezaket?
Doako LMSak
Moodle
Gaur egungo e-learningeko plataformen artean liderrra da. Web zerbitzari
batean instalatzen da. Dokumentazio asko du, tutorialak, foroak, …
LAMS:
Ikaskuntza Jardueren Kontrolerako Sistemaren akronimoa da. Sofware libre
bidez garatutako ikaskuntzarako web ingurunea da.
Halku LMS:
Ikaskuntza-ingurune birtuala garatzeko behar den guzta erraz eta modu
intuitiboan kudeatzea ahalbidetzen du.
Sclipo:
Ikaskuntzako web aplikazio bat da; irakasten, ikasten eta partekatzen laguntzen
du.