la expansión del neolítico -...

49
Europako Neolitikoa

Upload: lebao

Post on 06-Oct-2018

222 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Europako Neolitikoa

BIBLIOGRAFIA

ARIAS, PABLO 1997 Marisqueros y agricultores. Los orígenes del Neolítico en

la fachada atlántica europea. Servicio de Publicaciones de la Universidad de

Cantabria, Santander.

MAZURIÉ DE KEROUALIN, K. 2007 El origen del Neolítico en Europa. Ariel.

GARCÍA MARTÍNEZ DE LAGRÁN, I., GARRIDO, R., ROJO, M. eta TEJEDOR,

C. 2012 Historia de un debate: planteamientos teóricos sobre la neolitización

de Europa y la Península Ibérica.

NON:

ROJO, M., GARRIDO, R. eta GARCÍA MARTÍNEZ DE LAGRÁN, I. 2012. El

Neolítico en la península Ibérica y su contexto europeo. Ed. Cátedra. Madrid:

71-94.

MUGA kontzeptua

Nekazarien hedapena mendebalderantz:

Nola gertatzen da? Zergatik?

Arrazoiak ehiztari-biltzaile bat nekazaria bihurtzeko.

EUROPAKO NEOLITIZAZIOA:

DEFINIZIOA

SARRERA: Neolitizazioa Europan

Definizioak

Bizimodu berria. Lehen abeltzain eta nekazari usadioak.

Aldaketa ekonomikoa:

Basa-baliabideak vs. etxekotutakoak (zati baten gutxienez).

Aldaketa ekonomikoa beste aldaketen oinarrian dago?

(ideologia, kultura materiala, giza antolaketa…)

Beste gertakariak ere prozesu honen berezkoak dira:

Geldikortasuna: herrien eraikuntza Teknologia berriak: zeramika eta harri leunduta

Erlijiozkotasun berriak: lurra eta animalien emankortasunari lotuta Hileta ohitura berriak

Hala ere, gertakari hauek ez dira beti batera agertzen

Askotan ez dago argi aldiberekoak diren. Badaude:

Ehiztari-biltzaile geldikorrak Ehiztari-biltzaile zeramikadunak Ehiztari-biltzaileen nekropoliak

=

Erlatibizatu Egoera anitzak Europako eskualde desberdinetan

SARRERA: Neolitizazioa Europan

Definizioak

Elikadura Egile askoentzat Europan elikaduraren aldaketa (nekazaritza

eta abeltzaintzaren sorrera) aldaketarik nagusiena da,

Neolitikoren adierazlerik nagusiena.

• Errez definitzen da.

• Kontinentetik hedatzen da.

• Arkeologikoki miatu ahal da.

Ezaugarri sozial eta ideologiko berriak ere sortuko ziren baina

zaila da ikustea .

Nekazaritzaren sorreraren ondorio batzuk (I)

Zerealak: oinarrizkoak.

Unitatez etekin handiagoa lortzen da nekazaritzarekin (areagotzea / intensificación)

BAINA

elikagaien ekoizpenak ahalegin eta energia gehiago ere

eskatzen ditu.

Denbora librea galtzen da.

Bilketa gutxiago. Metatutako ezaguera handia galdu zen?

Ingurugiroarekiko erlazioa eta pertzepzio etikoa eta espirituala aldatu zen.

Nekazaritzaren sorreraren ondorio batzuk (II)

Jabetzaren ideia eta baliabidearen eskuratzea aldatu zen.

Lanaren antolaketa familia barruan aldatu zen (urtaroko

lanak...).

Eguneroko janaren aniztasuna murriztu zen: landutako landare-multzo txiki baten oinarritu zen giza elikadura.

Baina elikadura baino gehiago da… Neolitizazioa ez da bakarrik janari berriak hartzea.

Iraultza neolitikoa: aldaketa sozialak, demografikoak, ideologikoak…

Lanaren anatolaketa aldatzen da: ahaleginak inbertitzen dira gerorako etekinak lortzeko (etekinak geroratzen dira).

Lan-antolaketa: urtebetekoak.

Etekinak handiak izan AHAL dira = soberakin biltegiragarriak

Baina elikadura baino gehiago da… Biztanle dentsitate handiak posibleak dira = hazkunde demografikoa.

Nekazari-ekoizpena areagotu ahal da (ongarria, errotazioak, ureztatzea).

Baina elikadura baino gehiago da…

Lotura lurrarekin: lan handia

(basoa soildu –deforestatu-, goldatu/laiatu, erein, jorraketa, uzta biltzea…)

Geldikortasuna.

Baina elikadura baino gehiago da… Epe ertainera eta epe luzera giza desberdintasunak sortu eta areagotu

ziren (soberakinen kontrolari lotuta).

Indarkeri eta gatazka beliko gehiago.

Gizarte ezegonkorra, aldakorra, dinamikoa.

Aldaketa historikoa bizkortzen da.

ETXEKOTUTAKO ELEMENTUEN

HEDAPENA Europako neolitizazioa lehen interpretatzen zen aurrez aurre dauden

teoriekin:

• Kolonizazioa / difusioaren ondorioz.

• Etxekotze bertoko guneak zirela eta.

Gaur egun:

Etxekotutako produktuak exotikoak dira gehienbat.

Baina askotan bertoko biztanleri indigenak funtsezko zeregina izan zuen.

Zabaltzea / Hedatzea • Nekazari gizarteen sorrera Europan hedatzearen ondorioa da:

animaliak eta laborantzak (eta/ala etxekotzeko teknikak).

Espezieak:

• Basa-espezie batzuk badaude Europan (basazezena, basurdea…)

• Beste batzuk derrigorrez exotikoak dira: ardia, ahuntza, garia, artatxikiak...

• Batzuek esaten dute txerriak eta behiak mendebaldeko Europan etxekotu ahal zirela bertoko basa-espezieak maneiatuz.

• Landareekin ez da onartzen (agian Europako hego-ekialdearen salbuespenarekin). Baina hor ere pentsatzen da ideia kanpotik datorrela

Laburbilduz:

• Basa-produktu (agriotipo) asko ez daude Europan (ad. garia).

• Ertainako etapak (basati-etxekoturik) ez dira aurkitu. Aztarna bioarkeologikoak guztiz etxekotutako landare eta animaliak dira.

• Aurkikuntza neolitikoak guztiz mailakaturik daude ekialdetik mendebalderantz.

Zabaltzea

Nekazaritza eta abeltzaintzaren hedapena Europan

hainbat prozesuen ondorioa izan ahal da:

1. Jendea mugitu zen?

2. Produktuak eta ideiak mugitu

ziren?

Nekazaritza eta abeltzaintzaren hedapena Europan

hainbat prozesuen ondorioa izan ahal da:

Ordezkatze eredua:

Ekialde hurbiletik migrazioa. Abaintaila teknikoak direla eta

hemengo ehiztari-biltzaileak (demografikoki gutxi dira)

baztertzen/bereganatzen/xurgatzen dituzte. Gaurko europarrak

haien ondorengoak izango ginen gehienbat.

Hedapen kulturala:

Lehehengo sareak aprobetxatuz ideiak eta produktuak

sakabanatu ziren Europan zehar. Ez daude migrazio prozesu

handirik. Europearrak ehiztari-biltzaileen ondorengoak gara.

Join the Neolithic

revolution

Aurrendari (“pioneer”) eredua:

Migrazio txiki aurrendariak, askotan itsasokoak.

Enklabeak sortu zituzten.

Ehiztari-biltzaileekin interakzioak sortzen dira.

• Kolonoak heldu ziren jakin ahal dugu?

• Benetako kolonizazioak lurralde berrien bila?

ALA

• Eskala txikiko nekazari-mugimenduak, poliki-poliki Europan zehar hedatzen?

Nola aztertu hau arkeologikoki?

• Prosezu bakarra ala era askotarikoa Europako eskualdetan?

• Hizkuntza indoeuroparrak Neolitoarekin batera hedatu ziren?

• Ehiztari-biltzaileen barneko transformazioen ondorioa?

(adibidez, produktu berriak erabiliz haien gizarteak finkatzeko)

ZERGATIK ALDAKETA EUROPAN ERE? (1)

Azalpen batzuk Ekialde Hurbilekoenak bezalakoak dira (arrazoi klimatikoengatik, demografikoak, ideologikoak eta sozialak):

1) Nekazaritza: ehiza-bilketarekin alderatuta ezin hobea da. Ingurugiro ekologikoa aldekoa bada eta biztaleri mesolitikoa “kulturalki prest” badago onartzea automatikoa izango da. Prest ez zeuden gizarteak bazterturik izan ziren.

2) “Stress” baten ondorioa: biztanleri eta baliabideen arteko desoreka –orokorra ala tokikoa-. Honek aldaketa bultzatzen du (nekazaritza eta abeltzaintza onartzea):

a) Hazkunde demografikoa,

b) Baliabideen gutxitzea (arrazoi klimatoengatik, itsas-igoera dela eta…) edo

c) biak.

Ikuspuntu hauek aurresuposatzen dute ehiztari-biltzaileen gizarteak pasiboak zirela. Ingurugiroko aldaketei ezin ziren egokitu.

ZERGATIK ALDAKETA EUROPAN ERE? (2)

• Gaur egun modan daudenak

(prozesualismo-ondokoa, klima eta

ingurugiro determinismoaren aurrean

gizabanakoaren erabakitasuna).

• Etxekotze ekonomikoa baino lehen

etxekotze soziala eta sinbolikoa gertatu

zen.

Ikuspuntu sozialak eta

politikoak (3)

Ehiztari-biltzaileak egileak dira. Aukerak egiten dituzte. Aukera hauek ondorioak dituzte gizartearengan.

Gizabanako batzuek boterea,ospea, prestigio lortu nahi dituzte ondasun berriak metatuz.

Ikuspuntu sozialak eta politikoak (3)

Ehiztari-biltzaileen eginkizuna

egile batzuen arabera

1. Ehiztari-biltzaileak eragile/agente askeak dira. Erabakitzen dute nekazariak bihurtuko diren. Ez dago klima edo ingurugiro determinismorik. Eztabaidari dimentsio soziala eta politikoa ematen diote.

2. Ehiztari-biltzaileek ez dute erabakitzen. Nekazaritza bizimodu ezinhobea da, beharrezkoa zen erantzuna. Ikusle pasiboak dira.

2 jarrera:

Ehiztari-biltzaileen eginkizuna

“Stress” ereduak: arruntak Arkeologia Berriarekin, joera

funtzionalisten eraginez.

Egun, Europan: joera berriak (arrazoi sozialak eta

erligiosoak).

Nola gertatzen da

Neolitikoaren

hedapena Europan?

PROPOSATUTAKO EREDU BATZUK:

• “Aurreratze olatua” / “Wave of advance ”

(Ammerman eta Cavalli-Sforza)

• Eskuragarritasun eredua / Availability

(M. Zvelebil)

• Sareen eredua (J. Vicent eta beste batzuk)

Nekazaritzaren hartzea Europan

Eskualdeen arteko desberdintasunak egongo ziren:

• Europako hego-ekialdean: Kolonizazioa gune batzuetan . Beste batzuetan jarraipena.

• Erdialdeko eta mendebaldeko Europan: Kolonizazioa.

• Erdiko eta mendebaldeko Mediterraneoan: ehiztari-biltzaile talde inportanteak. Erritmo motelagoa. Hipotesi desberdinak (enklabeak…).

• Atlantikoa, Escandinabia, Baltikoa: Jarraipena (kultura materiala, aztarnategiak. Ehiztari-biltzaileek nekazaritza onartze dute. Kanpoko jenderik ez.

MUGA!!!! • Egoera konplexuak egon

ahal dira. Eredu desberdinak lurralde baten

(kolonizazioa + akulturazioa: arkeologikoki txarto bereizten dira).

• Neolitikoaren hedapena ulertzeko “MUGA” kontzeptua inportantea da. Mugaren eredu batzuk daude.

Hedapen demikoa: “aurreratze frontea”

(Ammerman eta Cavalli-Sforza)

Nekazarien mailakako hedapena proposatzen du.

Argibide ereduaren oinarriak:

1) Neolitikoko mailaketa kronologikoa ekialdetik – mendebalderantz.

2) Agriotipoak ez daude Europan (ardiak, zerealak…).

Hedatze eredu hau “difusionista” da baina moderatua. Ez ditu biztanleri mugimendi handirik proposatzen.

Mailakako aurrerapenak, auzokoen arteko kontaktuekin, populazio mesolitikoak baztertu barik. Eranzten dituzte.

Eredu genetikotan datza. Ezaugarri genetikoak gaur nola hedatzen diren begiratuz. Aldagaiak:

• Hazkunde demografikoa: logistikoa da. Nekazarien artean handiagoa da (janari ekoizpenaren areagotzea eta geldikortasuna).

• Tokiko migrazio-mugimenduekin “aurreratze fontea” sortzen da.

• Migratze ahalmena uhinezkoa da: etengabekoa, konstantea.

• Desplazamenduaren abiadura: 25 km belaunaldiz.

Hedapen demikoa: “aurreratze frontea”

(Ammerman eta Cavalli-Sforza)

Kalkulu teorikoak

Datazioen arabera: tokiko aldakuntzak,

desbideratzeak badaude

Frequencies of Haplogroup J2 in Europe, a possible

genetic signature of the Neolithic migration

Eskuragarritasun eredua /

Availability

(Marek Zvelebil)

Eskuragarritasuna / Ordezkapena / Finkatzea

• Neolitikoaren hedapena bertoko ehiztari-biltzaileen jarreran datza. Haien ekologia eta izaera ere inportanteak dira (eta ez bakarrik nekazariak eta haien jatorria).

• 3 etapak bereizten ditu. Datu ekonomikoek definitzen dituzte:

Eskuragarritasuna

Ordezkapena

Finkatzea

• Nekazari-muga dinamikoa da. Transizio fasea proposatzen da.

• Nekazarien eta ehiztari-biltzaileen artean: Interakzioa / Elkarreragina

• Era askotako kontaktuak eta trukeak.

Eskuragarritasun eredua /

Availability (Marek Zvelebil)

Eskuragarritasuna / Ordezkapena / Finkatzea

• 1) Eskuragarritasuna: ehiztari-biltzaileek nekazariak ezagutzen dituzte. Materialak eta informazioak trukatzen dituzte. Gizarteak: Unitate ekonomiko eta kultural independienteak . Fase honek nekazari ezaugarri batzuk onartzen direnean amaitzen du.

• 2) Ordezkapena: Neolitizazio prozesua. Nekazari usadioek ehiza eta bilketa ordezkatzen hasten dira.

• 3) Finkatzea: ekoizle praktikak ezartzen dira. Ekonomia guztiz neolitikoa.

Eskuragarritasun eredua / Availability (Marek

Zvelebil)

• Cavalli-Sforzaren ereduaren alternatiba da. Cavalli-Sforza ren eredua azkar gertatzen da. Zvelebil-en estruktura zabalagoa da. Faseen iraupena ez da azkarra izan behar.

Zvelebil –en ereduaren mugak:

1. Atzeratze egoerak ez daude planteaturik.

2. Asko luzatzen diren egoerak ez ditu ondo azaltzen (derrigorrezko gertatzen diren faseak).

• Ordezkapen fasea: laburra? Nekazaritza eta ehiza-bilketa ekonomia mantentzea zaila izaten da. Etnografikoki ikusten da.

• Erdiko dependentziak (% 5-45 nekazari) eskasak dira: adibide etnografiko-historiko gutxi. Fase hau beti laburra izango zen? Baltikoko Europan luzea izan zen.

• Etxekotutako produktuen dependentzia txikia dagoenean: Gizarte hoiek prestigio / ospe ondasun bezala erabiltzen dituzte.

LBK nekazariak

Ertebolle ehiztari-

biltzaileak

Sareen eredua edo kapilar-eredua (J. Vicent et al.)

• Fluido bat bezala.

• Protagonismo osoa: ehiztari-biltzaileena.

• Kanpoko jenderik ez da etorri behar espezie exotikoak agertzeko.

• Elkarrekikotasuna ehiztari-biltzaile banden artean. Gaintokiko sareak bazeuden.

• Erlazio exogamikoak.

Hizkuntza-ondorioak, ondorio genetikoak

s. Renfrew (1) Arqueología y lenguaje. La cuestión de los orígenes

indoeuropeos. 1990. Crítica. Barcelona.

Hizkuntza indoeuroparrak Neolitoarekin batera hedatu ziren?